Katutxo eta Untxitxo oso lagunak ziren. Beti elkarrekin jolasten ziren. Batzuetan Katu familiaren etxean eta beste batzuetan Untxi familiarenean.
Etxetik atera gabe denbora luzea ematen zutenean, amek esaten ohi zieten: –Ez da ona egun osoa etxe barruan ematea. Zoazte kanpoan jolastera! Eta bi lagunak kalera jaisten ziren.