![](https://assets.isu.pub/document-structure/250207103343-dd8c9fb77a5b8e29e08e4455f9ef63b8/v1/d641358f931f5916a8a2c5a8bffd2201.jpeg)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/250207103343-dd8c9fb77a5b8e29e08e4455f9ef63b8/v1/d641358f931f5916a8a2c5a8bffd2201.jpeg)
Urte osoko ardura
Leo
Lionni
![](https://assets.isu.pub/document-structure/250207103343-dd8c9fb77a5b8e29e08e4455f9ef63b8/v1/bdbbbbe34a101960ea88ae90883bc67d.jpeg)
Urtarrilaren lehena zen, eta bikiek elurretan zebiltzan lehen aldia zuten.
−Begira −esan zuen Ederrek−, elurrezko sagu bat!
−Erratz bat dauka besoan! −esan zuen Edurrek.
Orduan ahots bat entzun zuten:
−Ni ez naiz erratz bat. Ni Zurtxo arbola naiz!
Bikiak sinetsi ezinik zeuden.
Hitz egiten zekien zuhaitz bat!
Handik aste batzuetara itzuli zirenean, otsaila zen jadanik, eta elurrezko sagua urtzen ari zen. Baina zuhaitza han zegoen artean. −Non ibili zarete zuek biok orain arte? −galdetu zien.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/250207103343-dd8c9fb77a5b8e29e08e4455f9ef63b8/v1/590b7bfcfa99b0fa15c2b2048aff7433.jpeg)
Bikiek baserri bateko ukuiluan bizi zirela kontatu zioten Zurtxori, eta haiekin batera han bizi ziren behi, zaldi eta oiloei buruz hitz egin zioten.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/250207103343-dd8c9fb77a5b8e29e08e4455f9ef63b8/v1/a75342d0aede0dfec0feaef74ed3efca.jpeg)