12 zk. Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat aldizkaria

Page 1

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

URTEA 2018 zk. 12

ARAZOAK ZURE BIDAIAREKIN? 02

Laguntza teknikoko zerbitzuak

04

Galdara eta gas instalazioaren berrikustea

Parte-hartze datuak 2017

06

Formakuntza irudietan

Produktuen itzulketa Erosi dudana itzul dezaket?

www.kontsumobide.eus

08


Azterlana 2017

Arazoak zure bidaiarekin? Opor paketeren batekin gorabeherak izanez gero, pertsona nagusiek eskubide batzuk izaten dituzte. Kontsumobidek aztertu du ea badakiten zein diren.

B

idaia konbinatu bat kontratatu duzu, hau da, gutxienez elementu hauetako bi barnean hartzen dituena: garraioa, alojamendua edo beste zerbitzu batzuk, adibidez txangoak. Arazoren bat izango bazenu, nola erreakzionatuko zenuke? Kontsumoko Euskal Institutuak azterlan bat egin du, adinekoek mota horretako joan-etorrietan dituzten eskubideen ezagutza-maila neurtuz.

2

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

Guztira 288 pertsonari egin zaie inkesta, Kontsumobideren adinekoentzako kontsumoko prestakuntza-programan parte hartu dutenen artetik. Lortutako datuek erakusten dute kolektibo horrek bere eskubide batzuk ez dituela ezagutzen. Honako hauek dira emaitza garrantzitsuenak:


% 49k ez dakite ezusteko baten aurrean (hitzordua medikuarekin, adibidez), bidaia hasi baino bi egun lehenago deuseztatzen bada, ordaindu zuen zenbatekoaren % 75 itzuli behar diotela Agentziak bidaia bertan behera uzten badu eskatutako gutxieneko pertsona kopurua ez duelako estali, % 15ek bakarrik dakite eskubidea dutela kobratu dietena jasotzeko eta gutxienez ere 10 eguneko aurrerapenarekin ez badiete jakinarazi kalte-ordain bat ere jasotzeko. % 36k ez dakite nora jo behar den bidaia batekin arazoren bat izanez gero.

% 80k argi dute hotela kategoria berdineko beste hotel batekin ordezkatuz gero ez dagokiela inolako kalte-ordainik. Hegaldia lau ordutik gorako atzerapenarekin lurreratzen bada, % 91k badakite konpentsazio ekonomiko bat eska dezaketela. Hegaldi batean ekipajea galduz gero, % 64k badakite EIP/PIR (Ekipajearen Irregulartasun Partea/Parte de Irregularidad de Equipaje) bete behar dutela eta hegazkinkonpainiaren aurrean erreklamazio bat jarri behar dutela.

Arazo bat dut; nola eta non erreklamatuko dut? Zure bidaia konbinatuari lotutako arazoren bat baduzu, bidaiaagentziarekin adiskidetasunezko akordio bat lortzen saiatu behar duzu. Konponbiderik lortzen ez baduzu, gatazka gertatu den lekuan erreklamazio-orria eskatu eta bertan aurkeztu. Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzan ere aurkeztu dezakezu, hura baita organo eskuduna. Ez ahaztu dokumentazio guztia gaineratzea: publizitatea, kontratua, faktura, eta abar. Behar baduzu, zure bidaia ezerezteko eta ordaindutako kopuruak jasotzeko eskubidea duzu. Hala eta guztiz ere, ezinbesteko arrazoiengatik salbu, kalte-ordain bat ordaindu beharko duzu: kudeaketa-gastuak, ezerezteko gastuak (baldin badaude) eta penalizazio bat. Penalizazio hori aldatu egiten da bidaiaren hasiera-datarekin alderatuta zein aurrerapenekin jakinarazten duzun kontuan izanik.

Gomendioak Gorde bidaiari buruzko dokumentazio guztia: aurrekontua, egindako erreserben dokumentuak, kontuan egindako karguen ordainagiriak, faktura, kontratua, publizitate-liburuxkak, eta abar. Konpara ezazu hainbat agentziaren artean eta aukera ezazu erreferentzia onak dituena eta, ahal izanez gero, Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita dagoen agentzia bat.

Egiaztatu katalogoan edo webgunean bidaiaren ezaugarri guztiak daudela.

Egindako kontratua idatziz edo bestelako edozein euskarri iraunkorrean eskatu. Irakurri bidaiaren baldintzak, eta zalantzaren bat baldin baduzu, galdetu.

Bidaiei buruzko informazio guztia www.kontsumobide.eus helbidean lor dezakezu

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

3


Galdara eta gas instalazioaren berrikustea

Nola funtzionatzen dute gasaren berrikuspenek? Gas-instalazioaren eta galdararen funtzionamendu egokia eta kontserbazio-egoera ona bermatzeko, baldintzarik onenetan mantendu behar dituzu. Zenbatean behin egin behar dira berrikuspenak? Zein dira baldintzak? Xehetasunak azalduko dizkizugu.

Instalazioaren ikuskapenak eta berrikuspenak

G

aur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, gasinstalazioak bost urtean behin gainbegiratu behar dira. Horrela ezartzen du 2016an indarrean jarri zen eta lau urtean behin egitera behartzen zuen aurreko araudia ordezten duen dekretuak. Martxan jarritako egunetik edo egindako azken berrikuspenetik hasten da zenbatzen epea, eta dagokizun urte naturalaren barruan egin behar duzu. Bestalde, enpresa banatzaile edo hornitzaileak gutxienez hiru hilabete lehenago jakinarazi behar dizu berrikuspena egin behar duzula.

Arauak ikuskapena eta berrikuspena bereizten ditu, instalazioa nolakoa den kontuan izanik: Ikuskapena: erabiltzaile bati baino gehiagori zerbitzua emateko gai diren gas naturalaren edo propanoaren banaketasareetara edo petrolioaren gas likidotuen edukiontzietara lotutako instalazioak. Berrikuspena: hala ontziekin (bonbonak) nola propanoko edukiontziekin erabiltzaile bakar bati zerbitzua emateko diseinatuta dauden instalazioak.

Zenbat balio du? Ikuskapenaren prezioa autonomia erkidego bakoitzak ezartzen du. Berrikuspenaren prezioa, gaitutako enpresarekin kontratatu duzuna da.

4

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat


Galdara berrikustea Gas-galdarak, ur-berogailuak eta beste ekipamendu termiko batzuk aldizka berrikusi behar dira. Epea ekipamenduaren ezaugarrien arabera aldatzen da: 70 kW arteko gas-galdarak: bi urtean behin. 24,4 kW arteko eta 70 kW-ren berdinak edo txikiagoak diren gas bidezko ur-berogailuak: bi urtean behin. 24,4 kW-tik beherako gas bidezko urberogailuak: bost urtean behin. 70 kW arteko potentzia duten beste instalazio batzuk: urtero. 70 Kw-tik gorako potentzia duten instalazioak: hilero.

Galdararen berrikuspena gasaren enpresa banatzaileari, enpresa fabrikatzaileari edo aukeratzen dituzun profesional independente kalifikatuei eskatu behar diezu. Bi lehenengoek eskaintzen duten mantentzelanetarako zerbitzuak berrikuspenaz gain sor daitezkeen matxurak zati batean estaltzen ditu.

Hala eta guztiz ere, irakur ezazu aparatuaren mantentze-lanetarako eskuliburua, enpresa fabrikatzaileak epea laburtu baitezake.

Zenbat balio du? Prezioak libreak dira.

Aholkuak Begiratu galdaran jartzen dizuten pegatinaren informazioa, zuretzat baliagarria izango baita.

Idatzi egiten dizkizuten berrikuspenen eta ikuskapenen datak, horrela noiz egin beharko dituzun jakingo duzu.

Ez utzi etxean sartzen identifikatuta ez dagoen inor.

Egin ezazu instalazioaren kontrola epearen barruan, bestela baliteke hornidura bertan behera uztea.

Gorde ezazu kontrolei dokumentazioa.

lotutako

Profesional bat kontratatu baino lehen, konpara itzazu aukera desberdinak.

Galdararen mantentze-lanetarako zerbitzu bat kontratatzen baduzu, irakur itzazu klausulak, zer hartzen duen barnean eta prezioa jakiteko.

Gogoan izan Ez diezu ezer ordaindu behar instalazioaren mantentze-lanen langileei. Prezioa hurrengo gas-fakturaren bitartez ordaintzen da. Ikuskapenaren emaitzaren ziurtagiri bat eman behar dizute. Galdararen berrikuspenaren kostua baliteke kontrolaren unean ordaindu behar izatea.

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

5


Parte-hartze datuak 2017

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat 2017ko datuak

Bisitatutako udalerriak BIZKAIA

GIPUZKOA

ARABA

Abadiño Abanto-Zierbena Alonsotegi Amorebieta Arrigorriaga Atxondo Bakio Balmaseda Barakaldo Barrika Basauri Berango Bilbo Durango Erandio Galdakao Garai Getxo Güeñes Karrantza Nabarniz Ortuella Otxandio Plentzia Portugalete Santurtzi Sestao Trucios Urduña Zaldibar

Antzuola Arrasate Beasain Bergara Donostia/ San Sebastián Errenteria Eskoriatza Hernani Irun Legorreta Mendaro Oñati Ordizia Orexa Zaldibia

Agurain Alegria Dulantzi Artziniega Asparrena Aiara/Ayala Okondo San Millan Vitoria-Gasteiz Zuia

BIZKAIA

GIPUZKOA

41 15

16 ARABA

GIPUZKOA

13

BIZKAIA

35

PARTE-HARTZEAK

2.575

ARABA

PARTE HARTU DUTEN ZENTROAK

16

ESKAINITAKO EKINTZA EZBERDINEN PARTE-HARTZEA EMAKUMEAK 2.000 GIZONAK 575

Eskaintzen kopurua gaika TAILERRAK ETA HITZALDIAK

121 Medikamentuak: erabilera arduratsua 21

HITZALDIAK ETA TAILER FORMATIBOAK EDUKIEN ARABERA

Elikadura eta nutrizioa 19

TAILERRAK 78

Elektrizitatea eta gasa 14 Publizitatearen trikimailuak 9

HITZALDIAK 43

Banku-zerbitzuak 8

BISITAK

19

KONTSUMO FORMAKUNTZA, ZERBITZUAK EDO EKOIZPEN ZENTRUAK 5 MERCABILBAO 4 EKOETXEA URDAIBAI Busturia 2 HAZI (EAEko bertoko ekoizpen zentru ezberdinak) 2 CAFES LA BRASILEÑA 2 NESTLÉ 1 MUSEO CEMENTOS REZOLA 1 EITB 1 METROBILBAO 1 EL CORREO

6

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

Bidaiatu eskubideekin eta betebeharrekin 7 Telefono zerbitzuak 7 Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak 7 Produktuen etiketak 7 Arriskuak ekiditu 6 Erosketa arduratsua 6 Bermeak eta LTZ 4 Internet bidezko erosketak 3 Merkataritza-establezumendutik kanpoko salmentak 3

64


Formakuntza irudietan

Galdotza Arana jubilatuen elkartea (Güeñes) EITBn

Alaiak Nagusien taldea (Barakaldo). “Produktuen etiketak” tailerrean

San Prudencio jubilatuen kluba (Abadiño). “Arriskuak ekiditu” tailerrean

Nagusi Aretoa (Amorebieta) Ekoetxea Urdaibain

Nabarnizko Udala “Banku-zerbitzuak” hitzaldian

Atzoko Gazteak Arana jubilatuen elkartea (Asparrena). “Elikadura eta nutrizioa” tailerrean

San Joxepe elkartea (Bergara) Mercabilbaon

Eskerrak Gure jardueretan parte hartu duten Nagusien Zentroei. Bere ezagutzaren berri eman diguten laguntzaileei. Bisitak egiten uzten diguten ekoizpen, zerbitzu eta komunikazio zentroei.

Kontsumorako prestakuntza adinekoentzat

7


Produktuen itzulketa

Erosi dudana itzul dezaket? Produktu bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu baino lehen, eska ezazu itzulketa-politikari buruzko informazioa. Horrela izan daitezkeen gatazkak saihestuko dituzu.

Z

enbaitetan, erosketa ezin hobea zirudiena ez zaizu hain egokia iruditzen etxera iristerakoan. Baliteke arropa hain polita ez ikustea berriro probatzen duzunean, edo lanpara logelako dekorazioarekin ondo ez joatea. Beharbada egoera horietan burura datorkizun lehen aukera erosi duzuna itzultzea da. Saltokiek soilik itzulketa onartzeko betebeharra dute produktua akastuna bada edo hori egiteko konpromisoa hartu badu. Azken kasu horretan,

dirua itzuli edo bale bat eskain diezazukete, betiere adierazita dagoen epearen barruan egiten baduzu produktuaren aldaketa. Bestalde, Internet bidez erosten edo kontratatzen baduzu, 14 egun dituzu zure erabakia atzera botatzeko, penalizaziorik eta hura justifikatu beharrik izan gabe. Hala eta guztiz ere, produktu guztiak ezin dira itzuli. Salbuespenak daude: eskuz egindako artikuluak, informatika-fitxategiak, zigilua kendu zaien diskoak eta abar.

Kontsumo-gatazkak saihesteko aholkuak Erosi edo kontratatu aurretik

Erosi edo kontratatu ondoren

Konpara ezazu. Zuretzat errazagoa izango da zure premietara eta zure ordainketaahalmenera hobekien egokitzen den produktua aukeratzea. Gorde ezazu publizitatea. Enpresek nahitaez bete behar dute publizitate hori. Irakurri kontratuaren baldintzak eta ez sinatu ulertzen ez duzun zerbait. Urruneko erosketetan, egiaztatu webgunea segurua dela eta bila itzazu beste pertsona batzuen iritziak.

Gorde erosketa-tiketa, faktura, kontratua... Bermea baliatzeko beharko dituzu. Irakurri etiketa, oso informazio baliagarria aurkituko duzu. Produktua konpontzeko entregatzen baduzu, exijitu eta gorde gordailu-ordezkagiria.

Erreklamazio bat jarri nahi dut Lehenik eta behin, saia zaitez enpresarekin adiskidetasunezko akordio bat lortzen. Ez baduzu lortzen, eska ezazu erreklamazio-orri bat eta bete ezazu. Kontsumobideren lurralde-bulegoetan, Kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoetan (KIUB) edota www.kontsumobide.eus webgunearen bitartez aurkeztu dezakezu. Kontsumobideren Lurralde Zerbitzua ARABA

GIPUZKOA

BIZKAIA

Santiago hiribidea, 11, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ

Easo, 10 - 5Âş. 20006 DONOSTIA / SAN SEBASTIĂ N

Recalde zumarkalea, 39 A - bajo. 48008 BILBAO

945 06 21 61

943 02 25 47

94 403 15 00

www.kontsumobide.eus Kontsumobidek aldizkari hau urtero argitaratzen du. Parte hartzera eta zuen esperientziak partekatzera animatzen zaituztegu honako helbidean: kontsumobide.formacion@kontsumobide.eus

Jarrai iezaiguzue sareetan:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.