BALDINTZA OROKORRAK (2014ko kanpaina) BAIMENAK: Gantour Bidaiak enpresari baimena eman diot hurrengo informazioa Kutxabank SAri eskatzeko: nire helbide eta telefonozenbakiari buruzko datuak; eskabide honen helburua den bidaiarako baldintzak (Intereseko Informazioaren barruko “Parte-hartzaileak� izeneko atalean agertzen direnak) betetzen ditudan egiaztatzea, Kutxabank SAk ezagutzen dituen gaiei dagokienez. Halaber, Kutxabanki eskatu nahi diot horren inguruko informazioa eta nire helbidea nahiz telefonozenbakia eta nire izen-abizenak egiaztatzea Gantour Bidaiak enpresari eman diezaiola. Horri dagokionez, Kutxabank SAri aipatutakoari buruz eman dizkiodan datuak behar bezala eguneratuta daudela adierazi nahi dut. Halaber, bidaiatzeko erreserba baieztatuz gero, bezeroak Gantour Bidaiak SAUri baimena eman dio Kutxabanken bezeroak bere pentsioa helbideratuta daukan kontutik eskatutako bidaia kobratzeko eta horretan dagozkion zordunketak egiteko. Zenbateko horiek Gantour Bidaiak SAUren kontuan ordainduko dira, kontratatutako bidaia ordaintzeko asmoz, Baldintza Orokor hauen Inskripzioak izeneko atalean aurreikusitakoarekin bat etorrita. INFORMAZIO INTERESGARRIA: PARTE-HARTZAILEAK "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia�n parte hartu ahal izango dute Kutxabankeko kontu baten titularrak edo titularkideak izateaz gain, Kutxabank Txartela eduki eta haien kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek. BIDAIEN PREZIOA 2 prezio bereiztuko dira: 1. prezioa: nomina edo pentsioaren abonua edo Gizarte Segurantzako Autonomoen Erregimeneko kotizazioaren zordunketa helbideratuta daukaten Kutxabank bezeroentzat. 2. prezioa: gainerako bezeroentzat.. GOMENDIOAK Gomendagarria deritzogu gogora ekartzea zirkuitu eta nazioarteko bidaietan: Ostatua hotel batean baino gehiago hartzen dela, eta horrek maletak mugitzea dakar, besteak beste, baita hainbat garraiobidetan bidaiak edo eguneroko joanetorriak egin behar izatea. Bidaiak hegazkinean egiten direnean, batzuetan antolatzaileen erantzukizuna ez diren ustekabeak geratzen dira, hau da, aireportuetan itxaron beharra eta ordutegi-aldaketak, eta horrek gure otordu eta atsedenohituretan eragina izan dezake. Helmugek pasaportea eramatea eskatzen dutenean, eta beharbada sartzeko bisa, gomendagarria da bi dokumentuen fotokopiak eramatea haiek gordetzen diren bestelako lekuren batean, galdu, ebatsi edo lapurtzen badigute haiek erraz berritu ahal izateko. Monumentuetara eta toki interesgarrietara ikustaldiak egiteko, oinezko ibilbide ugari egin behar izaten dira, eta ezinbestekoa da osasun on samarra eta sasoi egokia izatea. Gurea ez bezalako herri edo herrialdeetarako bidaietan, ezinbestekoa da hango ohituretara egokitzea; besteak beste, ordutegi eta janari motari dagokienez. Oro har, zirkuituan egindako bidaiak egonaldi finkoko bidaiak baino askoz ere neketsuagoak izaten dira, nahiz eta baduten abantaila handi bat: denbora gutxian txoko eta monumentu berezi eta bitxiak ikus daitezke; osterantzean, ezinezkoa litzatekeena. Bidaietan, ustekabeko egoerak sor litezke, eta, ondorioz, litekeena da programa aldatu behar izatea. Aldaketa horiek, betiere, bidaiariaren on beharrez egingo dira. Bidaiaz ahalik eta gehien gozatzeko, oro har, komenigarria deritzogu honako hauek betetzeari: Zalantzaren bat izanez gero, familia-medikuari galdetu behar zaio zein diren norberarentzako botika egokiak, eta hartu beharreko neurriei buruzko informazioa eskatu beharko zaio; bidaietan, hark dioena bete beharko da. Gidari Laguntzaileak bidaia bakoitzaren ezaugarrien arabera ematen dituen gomendioei kasu egin behar zaie. Bidaia taldean egiteak dakartzan bizikidetza-gorabehera guztietara egokitzen ikasi beharko da. ORDAINTZEKO ERAK A) Zordunketa-kontua: 1. prezioa: bidaia bakoitzaren prezioa bezeroak nomina, pentsioa edo autonomoena helbideratuta daukan kontuan zordunduko da. 2. prezioa: eskatzaile bakoitzari bidaia bakoitzeko prezioa zorduntzeko kontuaren zenbakia eskatuko zaio. B) Epeak: Bidaiaren zenbatekoaren %20a, erreserba onartutakoan aurrerakin gisa. Gainerako %80a, bidaiaren irteera-data baino 20 egun lehenago gutxi gorabehera.
BALIOGABETZEAK Baliogabetzeak "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren" baliogabetzeei buruzko atalean ezarritakoaren arabera "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia" folletoaren amaieran eta dokumentu honetan bertan agertzen diren bezala egingo dira. OHARRAK Antolakuntzak, ezinbestean, bidaia bertan behera uzteko edo aldatzeko eskubidea gordetzen du. "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren" bidaia bertan behera uzteari buruzko atalean ezarritakoari "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia" folletoaren amaieran eta dokumentu honetan bertan agertzen diren bezala egingo dira. Parte-hartzaileen gutxienezko kopurua: bidaia bakoitzerako folletoan adierazitakoa. "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia"etan Bidaiako Asistentzia Asegurua doakoa da (Salourakoetan izan ezik). Haien prestazioak ikus daitezke "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia"ren erreserbak egiteko web orrian. ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA Viajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159 "Gantour Bidaien Kutxabank nominak berezia" izeneko folletoan jasotako bidaia-programa guztiak "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren" mende daude. Gantour Bidaien harremanetarako Telefonoa: 902 540 406 AURRE-ERRESERBAK ETA KONTSULTAK Apirilaren 22tik aurrera, goizeko 9:00etan: Telefonoz: Gantour Bidaiakera deituta:
902 540 406
ERRESERBAK Pertsona bakoitzak nahi adina bidaia eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena. Apirilaren 30etik aurrera, goizeko 9:00etan: Interneten bitartez (Salou izan ezik): Kutxabankeko webguneen hasierako orrialdetik (Partikularrak):
www.bbk.es www.cajavital.es www.kutxa.es
Gantour Bidaiaken webgunetik:
www.gantour.com
Telefonoz: Gantour Bidaiakera deituta:
902 540 406
DATUEN TRATAMENDUA: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorrita, interesatuak honako kontratua egiteko emandako datu pertsonalak, Gantour Bidaiak SAUk (“Gantour�) eskuratuko dituenak eta Gantourrekin duzun harremana mantendu eta garatzeko lagatako beste guztiak Gantour titular eta arduradun duen fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi hori Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean behar bezala erregistratuta dago. Gainera, Gantourrek adierazi duenez, zure datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoak eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak eta bermeak beteta, hala nola isilpekotasunik zorrotzenean, erabili eta erregistratuko dira. Honako agiria izenpetzearen bitartez, Gantourrek ezarritako harreman juridikorako nahiz bere xedea betetzeko beharrezkoak eta egokiak diren datu pertsonalen erabiltzearen berri eduki duzu eta hala egitea baimendu duzu. Halaber, etorkizunean harreman hori garatzearen ondorioz zuk eman ditzakezunak erabiltzeko baimena eman duzu, horien arrazoia edozein izanda: gure arteko harreman komertzialak, kontratuak garatzea edo datu horien ondorioz sortutakoak. Era berean, zure datuak Kutxabank Taldearen barruko enpresei jakinarazteko baimena eman duzu (besteak beste, Kutxabank SAri). Enpresa horiek ere baimendu dituzu datuak erabiltzeko, alderdien artean hitzartutako zerbitzuen eskaintza behar bezala eta eraginkortasunez kudeatzeko behar den heinean. Halaber, eskatzaileak Gantour enpresari beren beregi baimena ematen dio zure eskabideari dagozkion bidaiak egin ahal izateko baldintzak betetzeari buruzko informazioa eta zure helbidea nahiz Kutxabank SA titular duten fitxategietan zurekin harremanetan jartzeko dauden gainerako datuak ere eskuratzeko. Aipatutako Kutxabank SA kreditu-erakundea Kutxabank taldearen kidea da. Datuen lagapen horren xedea zure [eskabidea/programan parte hartzeko aukera] aztertzea eta baloratzea da. Gainera, programa horretan izango duzun parte-hartzearen garapen eta jarraipen egokia egin nahi da, hala badagokio. Horri dagokionez, Kutxabank SAri aipatutakoari buruz eman dizkiezun datuak behar bezala eguneratuta daudela adierazi duzu.
Halaber, Gantour SAUren helburu sozialaren barruan dauden edo horretatik eratorritako jardueretan zure datu pertsonalak erabiliko dituela jakinarazi dizugu eta horretarako baimena eman duzu. Era berean, hurrengo laukia markatu ezik, Gantour SAUk zure datu pertsonalak erabiltzeko baimena eman duzu, sustapenetan segmentazioak edo profilak osatzeko. Horren xedea zure beharrizanak eta ezaugarriak kontuan hartu ahal izatea da, SMS mezuez, posta elektronikoz edo antzeko baliabideez, Gantour SAUren programei buruzko publizitatea edota informazio komertziala bidaltzeko asmoz. Halaber, aurreko helburu berdinetarako Kutxabank SA erakundeari eta Kutxabank Taldeko enpresei zure datuak, ekonomia- eta finantza-arloetakoak barne, helarazteko baimena eman duzu, aurretik esandako baliabideetariko edozein erabilita, beraien produktu, zerbitzu eta sustapenei buruzko publizitatea edota informazio komertziala bidaltzeko. Horrela, zure datuak helburu komertzialetan erabiltzea eta publizitatea nahiz informazio komertziala bidaltzeko Kutxabank SAri eta Kutxabank Taldeko enpresei lagatzea ez baduzu nahi, ipini x bat hurrengo koadroan. Interesatuak bermatu du une oro Gantour SAUri jakinaraziko diola berari buruzko informazio pertsonala, eta bere datu pertsonaletan izandako edozein aldaketaren berri ahalik eta lasterren emango duela. Horrela, momentu bakoitzean Gantour SAUk erabilitako informazio pertsonal guztia eguneratua eta zehatza izango da. Hala ere, zure datu pertsonalak erabili edota jakinarazteko baimena beti bota atzera daiteke, betiere atzera-eragineko ondoriorik gabe. Bestetik, edozein momentutan datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera dago. Hori egiteko fitxategiaren arduradunarengana jo behar da (Gantour, Autonomia 15, Donostia 20.006), edo adierazitako helbidera posta arruntaren bidez eskubide horiek gauzatzea eskatzen duen idazkia bidali daiteke, betiere norbere burua kreditatzeko nortasun-agiriaren kopiarekin batera. Lehen azaldutako xedeetarako, Kutxabank Taldea, besteak beste, honako sozietateez osatuta dago: Kutxabank, SA; KUTXABANK GESTION IKESK; GESFINOR, SA; KUTXABANK JESAPENAK SA; eta KUTXABANK KREDIT KFE. Edonola ere, Kutxabank Taldearen informazio zehatza Kutxabank SAren edozein bulegotan eskatu daiteke. BIDAIA KONBINATUEN BALDINTZA OROKORRAK: ARAU GARRANTZITSUA Klausula hauen ondorioetarako bidaia konbinatuko kontratuaren oinarrizko eskaintza programan/eskuliburuan bertan, horien eranskin osagarrietan (aipatu programa/eskuliburuari buruzko eskaintza-orriak, diptikoak, monografikoak, eta abar) eta baldintza horietara lotu diren beste katalogo batzuetan azalduta dagoela ulertu behar da. ARAUDI JURIDIKO APLIKAGARRIA ETA BALDINTZAK ONARTZEA Bi alderdiek nahitaez bete beharreko kontratua (bertan adierazita dagoen eran) eskuliburu honetan argitaratutako Baldintza Orokorretako klausulek eratzen dute, zeinak aplikaziozkoa den legeria osatu eta garatzen baitute aurka egin gabe, eta bereziki Bidaia Konbinatuak arautzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretua, eta Dekretu hori osa tzen duten gainontzeko Araudiak. Kontratua hobetu dela jotzen da, Kode Zibileko 1.258 artikuluak dioenari jarraiki, bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbitzuei dagozkien bono eta/edo billeteak ematen dituenean agentziak, eta une horretan gauzatzen da kontratua. Eskuliburu honetan ageri diren bidaiak erosi edo horietan parte hartzeak berarekin dakar kontsumi tzaileak berariaz onar tzea baldintza orokor bakoitza eta guztiak bere osotasunean, zeinak kontratuari automatikoki lotuak jotzen baitira idatzizko transkripzioa egiteko beharrik gabe. ZUZENDARITZA TEKNIKOA Eskuliburu honetan argitaratu diren bidaien zuzendaritza teknikoaren arduraduna Viajes GANTOUR, S.A.U. izan da, ENK zenbakia 2159 duena, eta IFK zenbakia berriz, A-20601704; aipatu enpresak Donostian du egoitza, Autonomia kaleko 15. zenbakiko etxabean, eta xehekako bidaia-agentzia lana egiten du, kontsumi tzailearen eta agentzia antolatzaile nahiz gainontzeko zerbitzu-hornitzaileen arteko bitartekaria da alegia. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ALDAKETAK Programa/eskuliburu honetan ageri den edozein informazio aldatzeko aukera beretzat gordetzen du Viajes GANTOUR, S.A.U.k; aldaketa horien berri emango zaio bezeroari dagokion bidaia konbinatuko kon tratua egin baino lehen. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ERANTZUKIZUNAK Programa/eskuliburu hau Viajes GANTOUR, S.A.U.k egin du bidaia, pakete turistiko edo ibilbide jakin bakoitzean ageri den Agentzia Antolatzaileak emandako datu eta informazioa oinarri hartuta, eta beraz, azken hori izango da ematen diren datu edo argibideen egiazkotasun eta zehaz tasunaren arduradun bakarra, baita emandako datuen zehaztasun edo egiaz kotasun ezak egindako eskaintza ezezta tzera behartzen duenean ere. IZEN-EMATEAK Izen-ematean agentziak bidaiaren zenbatekoaren %20ko aurrerapena eskatuko du gutxienez, eta beraz, ez da plazarik gordeko diru-gordailua egin artean. Gai nontzeko %80 bidaiaren irteera-data baino 20 egun lehenago ordaindu beharko da gutxienez, eta horrela egin ezean erreserba ezeztatu egingo da, eta ondorioz, ezeztapenen atalean ageri diren baldintzak aplikatu dira. Berariaz aurkakoa esan ezean, aurrerapena ordaintzean erreserba baieztatua geratuko da. Eskuliburu honetan ageri diren prezioek beren baitan hartzen dituzte kontsumoaren gaineko zeharkako zergak aplikaziozkoak direnean; zerga horiek eurotan kalkulatuak daudenez (eskuliburua edo horri lotutako separata eta eskaintzak argitara tzen diren egunean –2012ko abenduak 15– indarrean dauden tarifa eta trukeak oinarri hartuta) berrikusi ahal izango dira garraioen kostuan aldaketaren bat izanez gero, erregaien kostua barne hartuta; eta baita ere aldaketa horiek zerbitzu jakin batzuei lotutako tasa edo zergetan eta bidaiari aplikatutako truke-tipoetan izan daitezkeen aldaketen ondorioz. Aldaketa horiek kontsumitzaileari egotziko zaizkio zuzenean, bidaia hasi aurreko 20 egunetan gertatzen direnean izan ezik.
BIDAIA KONBINATUAREN PREZIOAK BARNE HARTZEN DITU Prezioek barne hartzen dituzte joanetorria hegazkinean, itsasontzian edo autobusean, ibilbidearen arabera; ostatua hoteletan eta/edo mantenu-pentsioa kontratatutako erregimenean, zirkuitu bakoitzean edo aldaketak dauden kasuetan antzeko beste zirkuitu batzuetan adierazitako kategoriako logela-mota; hoteletako tasa edo zergak, programan ageri diren errepideko jatorduak; ibilbide bakoitzean ageri diren bisita eta irteerak; laguntza teknikoa bidaian zehar horrela aurreikusten duten ibilbideetan; adierazitako osagarriak, eta baita Balio Eran tsiaren Gaineko Zerga (BEZ) ere aplikazioz koa denean, eta kontratuan zehaztua dagoen gainontzeko guztia. Interpretazio gisa eta bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbi tzuekin lotutako arau orokor gisa literaltasun-irizpideari helduko zaio; irizpide horren arabera, bidaiaren prezioan berariaz sartua dagoela zehazten ez den guztia ez du bere baitan hartzen bidaiak. Edozein kontsulta egiteko VIAJES GANTOUR, S.A.U.rekin harremanetan jarri beharko da. PREZIOEK EZ DUTE BEREN BAITAN HARTZEN Aukerako bisita eta irteerak eta era guzti etako estrak, hala nola, txertoak, gastu per tsonalak, edariak, erregimen bereziak, arropa garbitzea eta lisatzea eta ibilbide etan zehaztuta ez dauden zerbitzuak. Ostatu eta gosari erregimenen kasuan bidaiaren prezioan sartzen den gosaria kontinentala da, aurkakoa adierazi ezean. BESTE ZERBITZU BATZUK Hegaldia 12:00ak ondoren heltzen denean norakora, hoteleko lehenengo zerbitzua afa ria izango da, betiere bidaia konbinatuaren kontratuan sartua badago. Era berean, hegaldi 18:00ak eta gero iristen denean, lehenengo zerbitzua ostatu ematea izango da. GEHIGARRIAK Dagokiona aldez aurretik ordaindu eta gero, bidaiariek banakako logela-zerbitzua eska tzen dutenean, eta zerbitzu hori ezin denean eman, Agentziak bere gain hartuko duen erantzukizun bakarra izango da dagokion zenbatekoaren ehunekoa ordaintzea. EKIPAIA Kostu gehigarririk gabe onartzen dira bat edo bi maleta pertsonako, baina bien artean ezingo dute 20 kg. baino gehiago pisatu hegazkin-bidaiak direnean, eta 30 kg. bidaia itsasontzian denean; aldiz, bidaia autobusean denean pertsonako maleta bat onartuko da eta 30 kg. Pisatuko ditu gehi enez. Ekipaia eta bidaiaren gainontzeko tresna pertsonalak ez ditu kontuan hartzen garraio-kontratuak, eta beraz, ondorio guzti etarako ulertu behar da bidaiariak berarekin eraman behar dituela; hori dela eta, aipatu ondasunak galdu edo kalteren bat izango balute, Viajes GANTOUR, S.A.U. enpresak ez luke inolako erantzukizunik izango (ibilbide bakoitzeko aseguru turistikoak estaltzen dituen arriskuak izan ezik). DOKUMENTAZIOA Kontsumitzaile guztiek, salbuespenenik gabe, haurrak barne hartuta, behar bezala izango dute beren dokumentazio pertsonala, hala nola NAN edo pasaportea, zeina indarrean egongo baita bisitatuko den herrialdeko edo herrialdeetako legediaren arabera. Bidaiarien ardura izango da, bidaiak hórrela eska tzen duenean behintzat, kontsulbisak, txertaketaziurtagiriak lortzea edo beste edozein eskakizun betetzea. Agintaritzaren batek bisarik ez ematea erabakiko balu bezeroaren arrazoi pertsonalak direla-eta, herrialderen batera sartzeko baimena ukatuko balitzaio eskatutako baldintzetakoren bat ez betetzeagatik, pasaporteetan akatsen bat izateagatik edo pasaporterik ez izateagatik, xehekako agentziak ez du inolako erantzukizunik izango, eta ondorioz, bidaiariaren kontura izango dira sor daitezkeen gastuak; aurreko kasuetan ezeztapen kasuetarako edo bidaiariak bere borondatez zerbitzuak bertan behera uzten dituen kasuetarako ezarritako baldintzak aplikatuko dira. EZEZTAPENAK Hitzartutako bidaia hasi aurretik edozein unetan ezezta ditzake bezeroak kontratatutako zerbitzuak, eta ordaindutako diru-kopurua berreskuratzeko eskubidea izango du, gehienez ere 30 egunen barruan; edonola ere, kalteordainak ordaindu beharko dizkio Viajes GANTOUR S.A.U.ri jarraian adierazita dagoen moduan, ezeztapena ezinbesteko kasuengatik egiten denean izan ezik: A. Banakako zerbitzuen kasuan, kudeaketa-gastu guztiak gehi ezeztapen-gastuak, horrelakorik izanez gero behin tzat. B. Bidaia konbinatuen kasuan: Kudeaketa-gastu guztiak gehi ezeztapen-gastuak, horrelakorik izanez gero behintzat. Kontratatutako zerbitzuak bertan behera uzten badira bidaia hasteko 10 egun baino gehiago eta 15 baino gutxiago geratzen direnean, bidaiaren kostu osoaren %5a. 10 eta 3 egun bitartean: %15a. Irteera aurreko 48 orduen barruan: %25a. Irteeran ez aurkezteak bidaiaren zen bateko osoa galtzea eragingo du. Kontratatutako zenbait zerbitzu kontratazio-baldintza bereziei lotuak izanez gero, hala nola hegazkinak edo itsasontziak pleitatzea, tarifa bereziak, eta abar…zerbitzuak bertan behera uzteak eragindako gastuak alderdien artean adostutako baldintzen arabera erabakiko dira. Jarraian azalduta dagoen adibidea kasu: behin hegazkineko billetea igorri eta gero, kontsumitzaileak billetearen balioaren %100 ordaindu beharko du erreserba ezeztatuz gero. Ezeztapen-gastuetarako ezarritako berariazko baldintzak guztiz aplikagarriak izango dira kontsumitzailearen ezinbesteko arrazoiak gora behera.
Gainera, bidai ariak eskubidea izango du bidaia bertan behera uzteko garraiotarifan izandako aldaketen ondorioz edo diruaren fluktuazio-tipoan izandako aldaketen ondorioz prezioak berrikusi behar direnean, betiere aldaketa horiek ezarritako prezioa %15 edo gehiago igotzea eragiten badute. Irteera-datatik 30 egun baino gutxiagora ezeztatzen diren itsaso-bidaietan, kasu ba koitzean indarrean dagoen araudi partikularraren arabera erabakiko dira gastuak. Kopuru horiek egindako diru-gordailutik kenduko dira. Jakinarazi nahi dugu ONTZI-KONPAINIEK oso baldin tza zorrotzak izaten dituztela ezeztapenetarako, eta kasu bakoitzean konpainia bakoitzaren ARAUDI BEREZIETARA lotuak izaten direla. Era berean, hegazkin-arazoren batek edo veste edozein garraiobiderekin izandako arazok itsasontzira heltzea eragotziko balu, gastuak berdin-berdin ordaindu beharko lirateke. Edonola ere, Viajes GANTOUR, S.A.U.k konpromisoa hartzen du eragindako gastuak ahalik eta gehien mugatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egiteko. BIDAIA BERTAN BEHERA UZTEA Viajes GANTOUR, S.A.U.k edozein unetan ezeztatu ahal izango du bidaia egoera hauetan: bidaia egiteko izena eman duten lagunen kopurua eskatzen dena baino txikiagoa denean; ezinbesteko arrazoiak daudenean, hau da, arrazoiak ematean dituenarekin zer ikusirik ez duten egoerak, ezohikoak eta aurreikusi ezinak, eta ondorio saihestezinak izango lituzkeenak, nahiz eta beharrezko arretarekin jardun; bezeroari egotz dakiokeen edozein arrazoiengatik. Egoera horietan idatziz jakinaraziko zaio bezeroari 10 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin. KONTRATUA ALDATZEA Bidaiaren aurreikusitako irteera-data baino lehen Viajes GANTOUR S.A.U. kontratuaren funtsezko elementuren bat alda tzera behartua ikusiko balitz, bezeroari jakinaraziko dio berehala. Bezeroak jakinarazpena jaso eta hurrengo hiru egunen barruan Viajes GANTOUR, S.A.U.ri adierazi beharko dio bere asmoa zein den: ordaindutako diru-kopuru guztia berreskuratzea eta horrela kontratua amaitutzat ematea; proposatutako aldaketak onartzea, horien zenbatekoa eta prezioan izango duen eragina zehaztuz; Viajes GANTOUR, S.A.U.ren aukeren artean balego, kontratatutako bidaiaren kalitate berbera izango lukeen veste bidaia konbinatu bat egitea onartzea, eta kalitate txikiagoa edo handiagoa balu, diferentzia kobratu edo ordaintzea. Bezeroak hiru egun horien barruan eran tzungo ez balu, kontratua amaitutzat jotzen dela ulertuko da, eta ondorioz, aurrez ordaindutako kopuruak itzuliko dira. Hoteletik aireportura bitarteko joanetorrietan eta alderantziz, edo kontratuak bere baitan hartzen dituen beste antze ko zerbi tzuak beteko ez balira bidaia-agentziako laguntzaileari edo xehekako agentziari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, joan-etorria egiteko kontsumitzaileak erabili duen garraio alternatiboaren prezioa bakarrik or dainduko luke agentziak, aurrez ordainagiria edo faktura aurkeztuta. ERANTZUKIZUNAK Azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretuaren 162. artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriz, Viajes GANTOUR S.A.U.k solidarioki jardungo du handizkariarekin eta beste antolatzaile partehartzaileekin bezeroaren aurrean, bidaia konbinatuko kontratuko betebeharrak behar bezala bete daitezen berari dagokion kudeaketa-eremuan. Aipatu erantzukizuna amaitutzat joko da, erantzukizuna bidaia bakoitza antolatzen duen Agentziari dagokionean izan ezik, egoera hauetan: kontratuaren exekuzioan antzeman diren akatsak kontsumitzaile eta erabiltzaileari egotz dakizkionean; akatsak kontratuak aurreikusitako zerbitzuen horniduran zerikusirik ez duen hirugarrengo bati dagozkionean eta akats horiek aurreikusi ezinak edo gaindiezinak direnean; aipatu akatsak ezinbesteko arrazoien ondorio direnean edo behar bezala jardun arren aurreikusi edo gainditu ezin daitezkeen gertaeren ondorio direnean. Bidaia Xehekako Agentziak alokatutako autobusetan egiten denean istripuren bat ger tatuz gero, edozein herrialdetan gertatuta ere, ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdeko errepide-istripuen arloan dagoen legeriak dioenari helduko dio bidaiariak; istripuan kalte pertsonalik izanez gero, aurre ikusitako kalte-ordainak eskatzeko esku bi dea izango du bidaiariak, eta horren ara bera, kalteordainak interesatuari, onura dun edo legezko ordezkariei ordainduko zaizkie ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdean eta herrialde horretako monetan. Garraiobideetatik kanpo dagoen denboran bidaiariari gerta dakizkiokeen gorabehera, ez-egite edo irregulartasunen erantzuleak ez dira izango bidaian parte hartzen duten aire, itsaso nahiz lurreko garraio-konpainiak. Bidaia-txartelak izango dira garraio-konpainiaren eta bidaiariaren arteko lotura bakarra. Bidaia egin aurretik edo bidaiak irauten duen denboran hornitzaileren batek edo batek baino gehiagok greba eginez gero, antolatzaileak konpromisoa hartzen du bere eskura dauden kudeaketak egiteko egoera horrek eragindako bidaien mesedetan. Edonola ere, ondorio ekonomikoak bi daiarien kontura izango dira, eta beraz, Xehekako Agentziak ez du inolako erantzukizunik izango. IRTEERAN AURKEZTEA Bidaia ondo hasteko, bidaiariei erregutzen diegu berariaz lotzeko bidaia bakoitzari buruzko dokumentazioan ageri den irteera-ordura. Bidaiariaren betebeharra da irteera-terminaletan egotea bi ordu lehenago hegaldien kasuan eta 30 minutu lehenago garraiobidea autobusa denean. Argitalpena: 2014ko urtarrila