KUTXABANK TALDEAREN ZOZKETA: 100 EURO ITSULAPIKOAN
Kutxabank Taldeak, egoitza soziala Bilboko Kale Nagusiko 30-32 zenbakietan duenak, estatu osorako sustapen-kanpaina bat martxan jarri nahi du, bere bezero guztientzat.
Sustapen hau Inspiring Benefits SLk kudeatzen du (aurrerantzean, antolatzailea), B85936680 IFK eta helbide hau daukana: Rosario Pino kalea, 14-16, Madril.
Zozketaren helburua erakundearen publizitatea eta sustapena egitea da; hortaz, parte hartzaileentzat ez du gainpreziorik edo tarifaosagarririk izango. Kanpaina honetaneskainiko den pizgarria zozketa bat izango da. Irabazlea eskuz aukeratuko da, zenbaki bat ausaz aterata. Hona hemen azalpena:
1. Adinez nagusiak diren pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute zozketan, betiere txartel baten titularrak badira eta korner.kutxabankplus.es eta bp.kutxabankplus.es webguneetan erregistratu berri badira.
2. Kanpaina honen arauak oinarri hauetan jasota daude, eta jarraitzaileei edota parte-hartzaileei jakinaraziko zaizkie Kutxabanken askotariko komunikazio-bideen bitartez.
Kanpainan parte hartzen duen orok oinarri hauek onartzen ditu, bai eta oinarriok interpretatzeko orduan sor litekeen edozein gatazka konpontzeko Kutxabankek erabiltzen duen irizpidea ere. Kutxabankek kanpaina honetako baldintzak aldatzeko eskubidea izango du, kasuan kasuko baimen edo jakinarazpen administratiboak egin ondoren.
Kutxabankek parte-hartze eta sari-ordaintze mekanika aldatzeko eskubidea izango du, betiere inpartzialtasun osoa ziurtatuz.
3. Kanpainaren datak: Kanpainaren datak: 2023ko ekainaren 6tik ekainaren 15era izango da. Zozketa bakarra egingo da, 2023ko ekainaren 16an, korner.kutxabankplus.es eta bp.kutxabankplus.es segmentuetako irabazlea eta bi ordezkoak aukeratzeko. Irabazlearen izena zozketaren hurrengo egunetan iragarriko da.
4. Saria: 100 euroko diru-sarrera itsulapikoan bi segmentuetako irabazlearentzat.
5. Zozketaren mekanika. Parte-hartzaileak korner.kutxabankplus.es edo bp.kutxabankplus.es domeinuetan dagoen kanpainaren gunean erregistratuta egon behar du edo orain erregistratu. Horretarako, altan eskatzen diren datuak eman, erregistroa baieztatu eta, klubera sartzean, zozketaren eskaintzan agertzen den Parte-hartu botoia sakatu behar du.
Zozketa bidez aukeratuko dira irabazlea (bi segmentuen artean) eta bi ordezkoak.
- Lehenengo hautaketan irabazlea aterako da.
- Ateratzen diren beste bi izenak ordezkoenak izango dira, eta hurrenkera korrelatiboan esleituko dira, baliogabea den partaidetzaren arabera.
Ezinbesteko arrazoiengatik, Kutxabankek sustapena eten eta bertan behera utzi ahal izango du, eta horren berri emango die parte-hartzaileei.
6. Zozketa egiteko, fitxategitik zenbakiak aterako dira ausaz, bertan erregistratutako lehenengo eta azken aukeren artean. Ateratako zenbaki horiek sariduna eta ordezkoak izango dira.
Saridunak saria onartzen duen unean, bere datu pertsonalak erabiltzeko eta fitxategietan sartzeko baimena ematen dio Kutxabanki. Bere izen-abizenak edota irudia edozein bitarteko,
euskarri edo formatutan egiten den edozein sustapen edo publizitate-ekintzatan erabili eta zabaltzeko helburuarekin osatuko da fitxategi hori. Erabilpen horrek ez dio bezeroari ordainsaririk edo etekinik eskuratzeko inolako eskubiderik emango, oinarri hauen arabera lortutako sariaz aparte. Baimen hau onartzen ez bada, sariari uko egingo zaio.
7. Ondorio guztietarako (baita zerga-arlokoetarako ere), sariaren jakinarazpena gutun, telefono, posta elektroniko edo Kutxabankek erabakitzen duen beste edozein moduren bidez egingo da. Sustapen honetako saria ezin da bezeroaren eskariz aldatu, moldatu edo konpentsatu, ez eta bere balioa dirutan eskuratu ere. Kutxabankek jakinarazpena egin eta egun natural bateko epean ezin bada sarituarekin harremanetan jarri, saria automatikoki esleituko zaie ordezkoei, horien hurrenkeraren arabera. Saridunak sariari uko egin ahal izango dio idatziz, jakinarazpena jaso eta hurrengo 2 egun naturaleko epean, baina ezin izango dio saria beste pertsona bati eman. Kasu horretan, zozketaren hurrengo erreserbari emango zaio saria.
8. Kutxabankek erabakiko du bezeroei saria nola eta non banatu. Bezeroak sariari uko egiten badio, ez du inolako ordainik jasoko.
9. Inolako jakinarazpenik jasotzen ez bada, saria onartzeko zein atzera botatzeko, eta bezeroari
8. puntuan aipatutako jakinarazpena bidali zitzaionetik 2 egun natural igaro badira, sustapenaren objektuari uko egin diola ulertuko da. Horrenbestez, Kutxabankek sariarekin nahi duen bezala jarduteko eskubidea izango du.
10. Sariari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ezarriko zaio, edo, hala dagokionean, Ezegoiliarren Errentaren gaineko Zerga, eta zerga horien edo aplikatu ahal zaizkion beste edozeinen araudietan ezarritako betebeharrak bete beharko dira. Zerga-arloko kontuetarako, sari bakoitza saridunarena izango da, eta hari egingo zaizkio dagozkion kontuko atxikipen eta diru-sarrerak.
11. Saria jaso ahal izateko, zozketan parte hartzen duen bezeroak egunean izan behar ditu ordainketak eta Kutxabankekin egindako eragiketa guztiak. Hortaz, ez dute zorrik izan behar Kutxabankekin.
12. Sustapenean parte hartzen duten erabiltzaileek oinarri hauek onartzen dituzte, bai eta oinarri hauekinegon daitezkeen gorabeherak konpontzeko Kutxabankek erabiliko duen irizpidea ere. Kutxabankek sustapenaren oinarriak bete ez dituzten erabiltzaileak deskalifikatu ahal izango ditu, eta Kutxabankek ez du horren gaineko inolako erantzukizunik izango.
13. Kutxabankek sustapena eten eta bertan behera utzi ahal izango du, sustapenaren edo/eta zozketaren mekanikari arazo informatikoren batek eragiten badio edo hornitzaileek, erabiltzaileek edo hirugarrenek eragindako eta Kutxabanken borondatetik kanpo dauden kausengatik.
14. Oinarri hauek Kutxabanken webguneetan egongo dira bezeroentzat eskuragarri.