Gaztedi Auto Mailegua

Page 1

Zure bizitzaren motorra izango da.

Gaztedi Auto Mailegua


Abentura berria. Auto berria. Bukatu da “maletatxo batean biona sartzen da”, edo “behin bidaian erabakiko dugu”. Haurrak badituzue badakizue zertaz ari garen, eta, oraindik ez badituzue, ongi etorri mundu berri honetara: umeentzako aulkia, aldalekuak, nezeserrak, txalupa puzgarriak, plastikozko motor horiek, dinosauroak, umeentzako abestiak... Kutxabanken familia berrien beharretan pentsatzen dugu eta bidaia hau askoz errazago egin nahi dizugu. Horregatik gurasoen eskura jarri dugu Gaztedi automailegua, auto berri hori erosteko pertsonalizatutako finantzazioa. Momentu honetan, ilusioez gain, ardura eta gastu handiak izango dituzue. Eta gainera, orain auto berrirako umeentzako aulkia oparituko dizugu*.

Eskatu zure Kutxabank bulegoan Informazio gehiago betiko bulegoan, 901 33 55 66 telefonoan edo gure webguneetan.

Gaztedi Auto Mailegua… sail honetako abantaila guztiekin. Azkarra eta erosoa, umeari eskaini behar diozuen denbora alferrik galdu gabe. Argitasun osoa, ezusteko ezta ezkutuko komisiorik edo “ustekaberik” gabe. Kuota erosoak eta 10 urtera arteko amortizazioa. %100eko finantzazioa 60.000€ra arte. %100 moldagarria, zuen neurrirako kuota eta amortizazio epearekin. Kuotak ordaintzeko eguna ere aukeratu ahal duzue. Nomina helbideratuari esker, lehentasunezko interes-tasa lortuko duzue. Eta batez ere, zuen ondoan Kutxabank estatuko erakunde kaudimenduenetarikoa izateak ematen duen segurtasunarekin.


Eta umeentzako aulki hau opari*. Bidaia berri bati ekiteko baldintzarik onenak.

GAZTEDI PLANA, zure aurrezkiak egunez egun haz daitezen. Egunero umea nola hazten den ikusten duzuen bitartean, Kutxabanken Gaztedi Planaren bitartez bere etorkizunerako aurrezki horiek errentagarritasun handiena lortzeaz arduratzen gara. Izan ere, oso-oso azkar hazten dira ez badirudi ere. Baina bitartean, beste abantaila askoz gozatzeko aukera izango duzu, opariak, jarduera bereziak, Disneyland Pariserako bidaien zozketak edo gaur eskaini nahi dizugun baldintza bereziak: Gaztedi Auto Mailegua. Etor zaitez Kutxabankera, Gaztedi Auto Mailegua badabil.

Mundua ezagutzeko, siestak botatzeko, leku batetik bestera joateko leku pribilegiatua da nahiz eta oraindik ez ohartu ekipamendu seguru eta erosoa duela, edonora joaten zaretenerako aproposa; haurtzaindegira, erosketak egitera, oporretara, txangora... • BE COOL autorako aulkia. Modeloa: 755 THUNDER RACE ISOFIX – 1/2/3 taldea • 9 eta 36 kg-ren arteko haurtxoentzat. • Polipropilenozko egitura. • Martxaren noranzkoan soilik erabil daiteke. • SPS (alboko babesa). • Posizio askotariko arnesa eta egokitu daitekeen burukoa. • Etzateko 4 posizio, esku soil batez aldagarria. • 3Dko barrualdea erosotasun handiagoa izateko eta inpaktuaren ondorioz min txikiagoa jasateko. • Arnesaren posizio moldagarriak, burukoaren altueraren arabera. • Autoan ipintzen erraza da 3 puntuko uhala erabilita. • Indarrean dagoen ECE R44/04 araudia kontuan hartuta homologatua. • ISOFIX sistema dauka. • Bi modutara instalatzeko aukera, ISOFIX edukita edo eduki gabe.

* Eskaintza hau Gaztedi Auto Mailegua 2015/12/31 baino lehen kontratatzen dutenentzako da. Finantzatuko den gutxieneko zenbatekoa 12.000€ izango da, 48 hilabeteko gutxieneko epearekin. Kontsultatu baldintza guztiak bulegoan. Umeentzako aulkia oparituko, 1/2/3 Taldekoa. Kanpaina indarrean dagoen bitartean eskaintzen dugun aulki-modelo honen izakinak bukatzekotan, antzeko ezaugarriak edo hobeagoak dituen beste batengatik ordeztuko da. Ezin da beste eskaintza batzuekin metatu. Erakunde mailegu-emailea: KUTXABANK SA, Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo, IFK A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta. Tomoa 5226, Liburua 0, Orria BI-58729, Folioa 1, 1. Inskripzioa.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.