Hizkuntza Ikastaroak Kutxabank 2015

Page 1



AURKEZPENA 2015eko udarako Kutxabankek 8 urtetik aurrera dituzten ikasleentzako hizkuntza programa aurkezten du berriz ere. Aurreko urteetan bezala, Puente la Reina-Gares, eta Tarazonako egoitzetan ostatua duten ingeleseko ikastaroak, 8 urtetik aurrera. Irlandako, Erresuma Batuko eta Kanadako programa tradizionalek, eskola-saioak eskaintzen dituzte gustu guztien arabera antolatutako jarduera eta txangoekin batera. Aurten, “Danceâ€? aukera berriarekin Reigaten eta norako berriak eskaintzen ditugu: Torbay, Bath eta Bristol. Gainera tutoretza ikastaroak bikainak dira giro erosoagoan ikastaldi trinkoa talde txikietan nahi dutenentzat. Futbola oso gogoko dutenentzat Football & English programa daukagu Southsean. Bestalde, Maltak mediterraneoko klima bikaina gehitzen dio ingeleseko programa tradizionalari. Estatu Batuetan familia-bizikidetzako programak esperientzia zoragarria bizi eta ahozko komunikazioa hobetzeko modu ezin hobeak dira. Natura maite dutenentzat Puh´Tok kanpamentu amerikarra dugu Maryland-en. Halaber, frantsesa ikasi eta era berean surf egiteko, Biarritzeko programa aukera aproposa da, eta Euro Disney-era eta Paris-era joatea nahi dutenentzat, Loches-eko frantses ikastaroa ezinhobea da. Alemana ikasteko Ausburg hiri ederrean burutzen den ikastaroa daukagu. Programa hau arreta handiz aukeratu da eta esperientzia handia duten erakundeekin elkarlanean burutzen da, beraien herrialdeetako organismo eskudunen ikuskapena duten erakundeekin.

1


gares Ingeles hutsezko ikastaroa egoitzan

ADINA:

8 urtetik 14 urtera EGUNAK:

1go txanda: 6/25etik-7/8ra 2. txanda: uztailaren 10tik-23ra PREZIOA:

970 â‚Ź Ikastaroan sartzen da

Autobusez Bilbotik

Ikastaroa Padres Reparadores (Jesusen Bihotzeko apaizak) ikastetxean izango da. Ikastetxeak ordenagailu-gela, polikiroldegi estalia futbol zelaia eta saskibaloi, boleibol eta tenisera jokatzeko kantxarekin. Gainera, kanpoaldean igerileku ederra du. IKASTAROA: Eskola-orduak astero 5 egunetan izango dira, 5 saio egunean. Eguneroko ekintza egitaraua (kirol-jarduerak, eskulanak, festak eta txapelketak) ingeles hutsean egiten da. Maila-azterketa, ikasmateriala, diploma eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. Egonaldian zehar egun osoko txango bat eta egun erdiko beste bat egingo dira. OSTATUA: Mantenu osoko erregimena (askaria barne). Ohe anitzeko logelak. Korridore bakoitzean komunak eta dutxak daude. Arroparen garbiketa barne. ARGAZKIAK

2


TARAZONA Ingeles hutsezko ikastaroa egoitzan

ADINA:

8 urtetik 14 urtera EGUNAK y PREZIOAs:

1A.txanda: 6/26tik 7/14ra 1.365 € 1B. txanda: 7/1etik 7/14ra 995 € 2. txanda: 7/17tik 7/30era 995 € 3. txanda: 8/1etik 8/14ra 915 € 4. txanda: 8/17tik 8/30era 915 € Ikastaroan sartzen da

Autobusez Bilbotik

Ikastaroa “Tarazonako Diozesiar Seminarioan” izango da, Tarazona herri erdigunetik 5 minutura dago oinez. Ikastetxe honek futbol eta errugbi-zelaiak, pilotalekua, saskibaloi-kantxa, kanpoko igerilekua, lorategi guneak, jolas gela… ditu. IKASTAROA: Eskola-orduak astero 5 egunetan izango dira, 5 saio egunean. Eguneroko ekintza egitaraua (kirol-jarduerak, eskulanak, festak eta txapelketak) ingeles hutsean egiten da. Maila-azterketa, ikasmateriala, diploma eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. Egonaldian zehar egun osoko txango bat egingo da (bi 1A txandan) eta egun erdiko beste txango bat. OSTATUA: Mantenu osoko erregimena (askaria barne). Bainugeladun logela bikoitzak. Arroparen garbiketa barne. ARGAZKIAK

3


WATERFORD Ingeles Ikastaroa Irlanda

ADINA:

13 urtetik 16 urtera EGUNAK:

Ekainaren 30etik uztailaren 28ra PREZIOA:

2.675 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 903,21 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Waterford konderria Irlandako hego kostaldean dago eta bere mendi, laku eta hondartzengatik ezaguna da. Irlandar turistentzat Waterford erreferentzia-leku bat da, eta baita atzerriko turistentzat ere. Ikastaroa Waterpark Collegen egingo da, hau hiri erdialdean dago eta ikasketa eta kirol instalazio onak ditu. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu (astelehenetik ostiralera), talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean bataz besteko 15 ikasle egongo dira. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Programaren barne daude maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria. Ikastaroan maila ezberdinak eskaintzen dira, hasiberritik aurre goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Ikastetxetik oinez 25 minutu baino gehiago bizi diren ikasleei garraio bonoa emango zaie. JARDUERAK: Astero lau kirol-jarduera edota jarduera kulturalak egingo dira, eta gaueko ekitaldi bat: Waterfordeko orientazioa, Reginald’s Tower eta French Church, Tramore, Kristal lantegia bisitatu, Waterford Treasures Museum eta “club day”. Egonaldian zehar 3 txango egingo dira: Kilkenny, Cork eta Dublin.

4


WICKLOW & DUBLIN Tutoretza Irlanda

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

1. txanda: 6/25etik 7/16ra 2. txanda: uztailaren 2tik 23ra 3. txanda: uztailaren 9tik 30era PREZIOA:

2.625 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 886,33 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ingeles ikastaro trinko hau Wicklow eta Dublin konderrietako herrietan egiten da. Lau ikaslek osatutako taldeak antolatzen dira eta irakaslearen edo familia anfitrioietako baten etxean eskolak jasotzen dituzte. Programa hasi baino lehen ikasleek maila-azterketa egin beharko dute, Bilbotik irten aurretik taldeak antolatuta egon daitezen. IKASTAROA: Ikasleak astero 22 ordu inguru egongo dira maisu irlandarrarekin, lau egunetan zehar (astelehenetik ostegunera) 10:00etatik 16:30etara, 4 ikasleko taldeetan antolatuta. Testuliburua, ziurtagiria eta aurrerapen-txostena barne. Mailak: oinarrizko mailatik aurre goi-mailara. Ikastaroaren barne dago bertako garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Irakasleekin egiten dituzten jarduerez gain, egonaldian zehar egun osoko 3 txango egingo dira (ostiraletan): Howth eta Malahide, gaztelua bisitatuz; Wicklow eta Wicklow Gaol; eta Wexford.

5


EdiNburgo Ingeles Ikastaroa Eskozia

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/27tik 7/17ra PREZIOA:

2.895 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 977,49 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu (astelehenetik ostiralera), talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Maila guztiak eskaintzen dira: oinarrizkotik goi mailara. Programaren barne daude maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria. Saioak goizez edo arratsaldez izango dira. Eskola hiri erdigunetik 20 minututara dago. Interneterako eta WIFI gela bat, ikasleentzako bilera gelak, haurrentzako parkea eta lorategiak ditu. Eskola egunero 20.00ak arte egongo da irekita ikasleentzako. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Programaren barne dago garraio publikoa erabiltzeko txartela. JARDUERAK: Astero 4 kirol-jarduera edota jarduera kulturalak egingo dira, egun erdiko txango bat eta gaueko bi ekitaldi: orientazioa Edinburgon, Dynamic Earth, National Museum of Scotland, Cramonds, Dunfermline eta abar. Gaueko bi ekintzak bukatzean, ikasleak etxera joateko garraioa emango du eskolak. Egun osoko hiru txango egingo dira: Glasgow, St Andrews&Falkland Palace, Stirling edo Perth.

6


REIGATE

Dantza eta Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterra

ADINA:

11 urtetik 15 urtera EGUNAK:

Uztailaren 5etik 25era PREZIOA:

2.825 € “Dance” aukeraren gehigarria: 375 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 953,86 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Royal Alexandra & Albert School ikastetxea Reigate hiri txikian kokatzen da, Londresen hegoaldean. Aipagarriak dira hiri honetako parkeak, Reigate eta Priory, aintzinako udaletxea, kale nagusia, kobazuloak eta eliza bihurturiko errota. Reigate Londresetik 40 minututara dago trenez. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik erdi goi mailara. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastaroa Royal Alexandra & Albert School ikastetxean egingo da, lorategi zabalez inguraturik, gimnasioa, kirol-zelaiak eta igerileku estalia ditu. OSTATUA: Eskolako egoitzetan, logela partekatuetan (2-8 ikasle). Bainugela partekatuak. Mantenu osoko erregimenean (asteburuetan packed-lunch). JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera: futbola, saskibaloia, boleibola, igeriketa, beisbola, eskulanak, antzerkia, show eta diskoak, karaokea, gau internazionala, “mad hair disco”, eta egun erdiko irteerak Arundel, Guilford, Brighton edo Greenwich-era. Egun osoko txango bi daude egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Oxford. “DANCE” AUKERA: “Dance” aukeratzen duten ikasleek, dantza saioak izango dituzte astean 3 arratsaldeetan, beste ikasleek ekintza normalak egiten dituzten bitartean. Dantza saioak irakasle profesionalak ematen dituzte eta bertan dantza mota desberdinak irakatsiko dira. Plaza kopurua mugatua da. 7


CANTERBURY Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

Ekainaren 28tik uztailaren 17ra PREZIOA:

2.830 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 955,54 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Hiri historiko hau Kent konderrian kokatzen da, Ingalaterrako hegoekialdean. Hiri famatua da bere katedralari esker eta baita bere hirigune historikoagatik. Canterbury Londresetik ordu bat eta erdira dago trenez. Ikastaro hau Kenteko Unibertsitateko instalazioetan egiten da. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Unibertsitateko campusak ikasgela zabalak, kafetegia, gimnasioa, tenis-pistak eta kirol zelaiak ditu. OSTATUA: Campuseko egoitzetan. Banakako logeletan, bainugela partekatuarekin. Mantenu osoko erregimenean (asteburuetan packed-lunch). JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera eta gauetan: futbola, mini-olinpiadak, boleibola, beisbola, tenisa, eskulanak, antzerkia, showak eta diskoak, karaokea, gau internazionala, irteerak Canterbury, Leeds, Dover eta Broadstairsera. Egun osoko txango bi daude egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Cambridge.

8


SOUTHSEA

Futbola eta Ingeles ikastaroa egoitzan Ingalaterra

ADINA:

12 urtetik 17 urtera EGUNAK:

Ekainaren 28tik uztailaren 18ra PREZIOA:

3.135 € futbolarekin PREZIOA:2.875 € jarduera normalekin Finantziazioarekin:

futbolarekin 3 ordainketa 1.058,53 € jarduera normalekin 3 ordainketa 970,74 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Southsea Ingalaterrako hegoaldeko kostan dago, Londresetik ordu betera trenez. Portsmouth hiriarekin lotura historikoa du. Interes turistikoa duten leku asko daude: Lord Montgomery museoa, Spinnaker, Southsea-ko gaztelua, Tudor House, Rock Gardens eta HMS Warrior and HMS Victory itsasontzi ospetsuak. IKASTAROA: Astero 15 ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Campusak gela zabalak, jantokia, kafetegia, tennis zelaia, kirol zelaiak eta egoitza eraikinak ditu. OSTATUA: Campuseko egoitzetan. Banakako logela bainugelarekin. Mantenu osoko erregimenean (asteburuetan packed-lunch). JARDUERAK: Futbola aukeratzen ez dutenentzat, astelehenetik ostiralera arratsaldeetan eta gauetan ekintzak egiten dituzte: futbola, rounders, mini-olinpiadak, saskibaloia, boleibola, tenisa, crazy golf, blind date, eskulanak, diskoteka, fashion show, karaokea eta egun erdiko bisitak: Portsmouth; Natural History Museum; Dockyards eta HMS Warrior; Chichester eta bere katedrala; New Forest eta Beaulieu; Arundeleko gaztelua; eta abar. Gaueko ekintzak futbola aukeratu dutenen­ tzat ere izango dira. Egun osoko bi txango egiten dira: London Walking Tour eta Oxford. Futbola aukeratu dutenek Premier League-eko futbol zelaia batera bisita egingo dute. FUTBOL ENTRENAMENDUA: Astero 8 ordu, entrenatzaile profesionalekin egingo dituzte: group coaching, shooting, passing skills, dribbling, match play, “arau jokuak” eta “osasuna eta elikadura” gaiak landuko dira. 9


BRISTOL

Ingeles ikastaroa egoitzan eta Trinity Exam Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/29tik 7/19ra PREZIOA:

2.850 â‚Ź Trinity gehigarria: 395 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 962,30 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Bristol hiria Ingalaterrako hego mendebaldean kokatuta dago, Galeses mugatik gertu eta Bristol kanalean. 420.000 biztanle ditu eta itsas hiri historikoa da. Portuaren inguruan kafetegi eta jatetxe ugari daude, hiriko ikono arkitektoniko bihurtu den Clifton Suspension Bridge ezaguna adibidez. IKASTAROA: Astero 15 ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Campusa hiriaren erdigunetik 20 minutura dago eta gela zabalak, jantokia, kafetegia, tennis zelaia, kirol zelaiak eta egoitza eraikinak ditu. OSTATUA: Campuseko egoitzetan. Banakako logela bainugelarekin. Mantenu osoko erregimenean (asteburuetan packed-lunch). JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera, kirolak, ekintzak kulturalak eta astero bi bisita: Bath, Gloucester eta Bristol hiria. Gauero ere ekintzak egongo dira eta egun osoko bi txango baita ere: Londres walking tour eta Oxford. AUKERA TRINITY AZTERKETA ETA PRESTAKUNTZA: Aukera hau interesatzen bazaizu, izena ematerakoan aukeratu beharko duzu. Ikastaro honek 3 saio astero Trinity azterketa prestatzeko izango ditu, talde internazionaletan. 4. mailatik 9. mailarako saioak ematen dira (A2tik B2ra). Klase hauek astero 3 egunetan egiten dira, programa normaleko ekintzen ordez. Ikastaroa bukatzean ikasleek Trinity azterketa egingo dute, beraien irakaslearen iritziaren araberako mailan. Prezioak azterketa tasak hartzen ditu barne. 10


KENT Tutoretza Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 16 urtera EGUNAK:

6/30etik 7/21era PREZIOA:

2.645 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 893,08 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ingeles ikastaro trinko hau Kent konderriko herrietan egiten da, Ingalaterrako hego-ekialdean. 5 ikaslek osatutako taldeak antola­tzen dira, eskolak jasotzeko irakaslearen edo familia anfitrioietariko baten etxean. Programa hasi baino lehen ikasleek maila-azterketa egingo dute, Bilbotik irten aurretik taldeak prest egon daitezen. IKASTAROA: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiral goizetan 3 eskola-ordu izango dituzte, 5 ikaslek osatutako taldeetan, talde bakoitza bere irakaslearekin. Arratsaldeetan 10 ikasleko taldeak eratzen dituzte irakasle eta monitore ingelesarekin jarduerak egiteko. Ordutegia 09:30etatik 17:00etara, gutxi gorabehera. Mailak: oinarrizko mailatik erdi goi-mailara. Testuliburua, ziurtagiria eta aurrerapen-txostena programaren barne daude. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Arratsaldeetan bertako irakasle eta monitorearekin egiten dituzten jarduerez gain, larunbatetan ekintzak prestatzen dira eta egun osoko 3 txango egingo dira: txango bi Londresera “walking tours” eta txango bat Canterbury eta bere katedralera.

11


BOGNOR REGIS Tutoretza Ingalaterra

ADINA:

14 urtetik 18 urtera PREZIOAs y EGUNAK:

2.795 €, 3 aste ekainak 22, uztailak 12 eta abuztuak 2 3.195 €, 4 aste uztailak 3 eta abuztuak 2 Finantziazioarekin: 3 aste, 3 ordainketa 943,73 € 4 ste, 3 ordainketa 1.078,79 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ingeles ikastaro trinko hau Bognor Regisen egiten da, West Sussex konderrian, Ingalaterrako hegoaldean. Bognor hiri txiki eta segurua da, hondartza polit batekin eta Londresetik 89 kilometrotara dago. IKASTAROA: Eskolak 4 ikaslek osotutako taldeetan ematen dira. Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:00etara. Ikastaroko lehenengo egunean maila-azterketa bat egiten da, maila berdineko taldeak eratzeko. Ikas materiala eta ziurtagiria programaren barne daude. Gutxiengo maila: erdiko maila. Ikastaroak Trinity College azterketa hartzen du barne. Irakaslearen iritziz bakoitzari dagokion mailan. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Irakasle edo tutoreekin batera, arratsaldeetan egingo dira, 14:00etatik 16:30etara: bolatokia, igerilekua, eskulanak, kirolak eta egun erdiko txango bat. Gainera egun osoko txango bat dago astero, larunbatetan: Londres, Brighton eta Portsmouth.

12


WORTHING Ingeles Ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

Uztaila 12 urtetik 15 urtera Abuztua 13 urtetik 17 urtera EGUNAK y PREZIOAs:

1. txanda: 7/3tik 7/31ra 2.825 € 2. txanda: 8/2tik 8/23ra 2.335 € Finantziazioarekin: 3 semanas, 3 ordainketa 788,41 € 4 semanas, 3 ordainketa 953,86 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ingalaterrako hego kostaldean, Worthing Brightonetik 10 minututara eta Londresetik ordu bat eta laurdenera dago trenez. Oporretako toki bezala ezaguna da, bere hondartza ederragatik. Hiri txiki eta erosoa da. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa, testuliburua eta partehartze ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Ikastaro honek Trinity College azterketa hartzen du barne (uztailan bakarrik), irakasleak gomendatzen duen mailan. Ikastetxea hiriko bizitegi gunean dago eta kirol instalazio zein instalazio akademiko bikainak ditu. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Astero 5 egunetan: kirolak, lehiaketak, jokoak, diskoteka eta abar. Astero gertu dagoen toki interesgarri bat bisitatuko da: Chichester, Arundel, Brighton. Larunbatetan egun osoko txangoak egiten dira: Londres, Portsmouth edo Canterbury.

13


LEEDS Ingeles ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 16 urtera EGUNAK:

6/27tik 7/25era PREZIOA:

2.840 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 958,92 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Leeds Ingalaterrako iparraldean dago. Iraganean industrialde garrantzitsua izan zen. Gaur egun, merkataritza eta unibertsitate irakaskuntza gunea bihurtu da. Londresen atzetik, herrialdeko negozio, finantza eta zerbitzu legalen zentro handiena da. 770.000 biztanle ditu. Ikastetxea, Leeds erdigunetik 15 minutura dago oinez. Ikasleen­ tzako guneak, kafetegia eta patio ditu. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu (40 minutukoak), talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzeko. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: 4 jarduera astero: kirolak, hiriko orientazio tourra, Kirksatall Abey & Museum, Leeds City Museum, Roundhay Park & Tropical World, bolatokia, zinema eta abar. Astean disko bat egongo da eta egun osoko 3 txango: Scarborugh & Cayton Bay, York hiri historikoa eta Whitby.

14


TORBAY Ingeles Ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/19ra PREZIOA:

2.495 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 842,43 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Paignton-ek, Brixham eta Torquay-rekin batera, Torbay gunea eratzen dute, Ingalaterrako alderik ederrenetarikoa. Ingeles Erribera bezala ezagutzen da zonalde hau, 30 kilometro baino gehiagoko badia du eta. Paignton 50.000 biztanle inguru ditu eta oso leku turistikoa da, eguraldi ona, hondartza politak eta portuak dituelako. Ikastetxea Paignton erdigunetik 10 minutura dago. 30 ikasgela, WiFi, bilera gela eta kafetegia, patioa eta lorategia ditu. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, goizez zein arratsaldez, talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean bataz besteko 15 ikasle egongo dira. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizko mailatik aurre goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: 5 jarduera astero, kirolak eta/edo bisitak: Paignton Zoo, Splashdown, Dartmoor, Kents Cavern, Woodlands, Exeter, Plymouth, Living Coasts, eta abar. Egun osoko txangoak: Cardiff, Newquay eta Bristol.

15


SCARBOROUGH Ingeles ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

Uztailaren 4tik 25era PREZIOA:

2.590 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 874,51 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Hiri hau North Yorkshiren dago, Ingalaterrako ipar-ekialdeko kostaldean. 50.000 biztanle ditu eta bere arrantza portuagatik ezaguna zen arren, gaur egun hiri moderno bat da, industri ezberdinekin eta herrialde barneko turismo garrantzitsuarekin. Ikastetxea Scarborough hiriko erdigunetik 20 minututara dago oinez. Ikasgela zabalak, kafetegia eta kirol instalazioak ditu. IKASTAROA: Astero 16 eskola-ordu, 4 egunetan ematen dira. Talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean bataz besteko 14 ikasle egongo dira. Maila-azterketa online, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizko mailatik erdi goi mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte JARDUERAK: 5 jarduera astero, arratsaldez edo gauez: orientazioa, kirolak, proiektuak, jokoak, diskoteka, bisita kulturalak Scarborough eta honen inguruetara. Egun osoko txangoak hurrengo hauek dira: York, Whitby eta bere abadia, Hull-eko hiri unibertsitarioa eta Manchester, Manchester United-ek partiduak jokatzen dituen Old Trafford futbol zelai ospetsua bisitatuz.

16


BOURNEMOUTH Ingeles Ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/26tik 7/17ra PREZIOA:

2.690 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 908,27 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ikastaroa Bournemouthen egingo da, Ingalaterra hegoaldeko kostaldean. Hiri ezaguna da bere hondartza luzea eta kaia, hainbat museo eta lorategi eta aisialdirako eskaintza handia dituelako. Ikastetxea hiri erdialdetik eta hondartzatik oinez 10 minutura dagoen bizitegi-gunean kokatzen da. Ikastetxean instalazio ederrak daude: ikasgela handiak, ikasleentzako egongelak, kafetegiak eta saskibaloi eta boleibol-pistak. IKASTAROA: Astean 20 eskola-saio emango dira, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Mailak: oinarrizkotik aurre goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko erregimenean (bazkari beroa eskolako kafetegian eta packed-lunch txango egunetan). Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Jarduerak astelehenetik ostiralera izaten dira eta gau 2 astero: boleibol, futbol, ping-pong, crazy golf, igeriketa, “show”-ak, bingoa, karaokea, barbakoa eta irteerak Portsmouth, Burley & The New Forest eta Swanagera. Gainera egun osoko txango bi egingo dira egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Oxford.

17


BATH Ingeles ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/25era PREZIOA:

2.925 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 987,62 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Bath hiria eta ingurua Gizateriaren Ondare gisa izendatu du UNESCOk. Ingalaterrako leku ederrenetarikoa da hainbat altxor arkitektoniko dituelako. Horien artean erromatar termak, XV. mendeko abadia eta Royal Crescent harrigarria. Ez da oso hiri handia, horregatik oinez bisitatzeko aproposa da. Gure ikastetxea hiri erdigunean dago. Ikasgelak, bilera gela eta jolas gela ditu. IKASTAROA: Astero ingeleseko 15 ordu, talde internazionaletan eta gehienez 16 ikasle gela bakoitzean. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke, astelehenetik ostiralera. Ikastaroak maila-azterketa, testu liburua eta parte-hartze ziurtagiria hartzen ditu barne. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko erregimenean. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: Astelehenetik ostiralera: hiritik orientazio tour bat, kirolak, crazy golf, bolatokia, arrauna, “Treasure Hunt”, “Cultural Quest”, “Murder Mistery Trail”, Bath Abbye, Roman Baths, Somerset-en dagoen Wells erdiarako hiria, Bristol eta SS Great Britainera bisita. Gainera gaueko bi ekintza egingo dira: disco eta karaoke. Egun osoko hiru txango egingo dira: Stonehenge & Salisbury; Stratford & Warwick y Londres walking tour bat

18


BRIGHTON Ingeles ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

16 urtetik 18 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/26ra PREZIOA:

2.985 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.007,88 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Brighton & Hove Ingalaterrako hego kostaldean kokaturiko herri eder bat da, Londresetik trenez ordu batera dago. Iraganean bainuetxe-hiria izan zen. Eskaintza kultural oso zabala du urte osoan zehar. “Royal Pavilion” ekialdeko estiloa duen jauregiagatik eta bere hondartzagatik da ezaguna. Ikastaroa egiten den ikastetxea hiri erdigunetik 10 minututara dago. Ikastetxe honek ordenagailu gela, WiFi-a, arbel digitalak eta zelaia ditu. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu, astelehenetik ostiralera, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila-azterketa eta partehartze ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Maila guztiak eskain­tzen dira, oinarrizko mailatik goi-mailara. Bidaia hasi baino lehen 16 urte izan behar dituzte ikasleek. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean (lunch-erako bonoak) eta banakako logela. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Garraio-txartela programaren barne sartzen da. JARDUERAK: 5 jarduera astero: tenis, saskibaloia, futbola, bolatokia, barbakoak, karaokea, diskoak, bisitak Brightonen eta irteerak Lewes, Arundel eta Rottingdeanera. Egonaldian zehar egun osoko txangoak egingo dira Londres, Oxford eta Portsmouth-era.

19


OXFORD Ingeles ikastaroa Ingalaterra

ADINA:

16 urtetik 18 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/18ra PREZIOA:

2.725 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 920,09 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Oxford Ingalaterrako hiri ezagunenetarikoa da, batez ere bere unibertsitate eta arkitekturari esker. Oxford Londresetik 60 minututara dago trenez. Ikastetxea hiri erdialdetik autobusez 10 minutura dagoen bizitegi-gune batean kokatzen da. Ikastetxean instalazio ederrak daude: ikasgela handiak, ordenagailu gela internet eta emailarekin , ikasteko gela, kafetegia eta ikasleentzako patio txiki bat. IKASTAROA: Astean 20 eskola-saio emango dira, astelehenetik ostiralera, talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 16 ikasle egongo dira. Eskolak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria programaren barne daude. Ikastaroa maila guztietan ematen da, oinarrizko mailatik goimailara. Gutxieneko adina: 16 urte (ikastaroa hasterakoan). OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko erregimenean (janari-txartela emango zaie ikastetxeko kafetegian). Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. JARDUERAK: 4 jarduera astero: kirolak, bisita turistiko eta kulturalak, kanoa Cherwell ibaian eta abar. Gainera egun osoko txango bi egingo dira egonaldian zehar: Londres “walking tour” eta Brighton.

20


MALTA Ingeles ikastaroa hotelean

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

1. txanda: uztailaren 1etik 22ra 2. txanda: uztailaren 9tik 30era PREZIOA:

2.575 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 869,44 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Malta oso ezaguna da bere edertasuna, hondartza politak eta bere ondare historiko aberatsagatik. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Ingeles saioak hotelean bertan emango dira. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. OSTATUA: Hotelean, 4 ikaslek partekatutako logeletan, bainugela, aire girotua, telebista eta terrazarekin. Mantenu osoko erregimenean (packed-lunch). Ikasleek ezin dute hoteletik irten eskolako monitoreen baimen eta ikuskapenik gabe. Hotelak igerileku handi bat du kanpoan. JARDUERAK: Arratsalde eta gauetan astelehenetik larunbatera: orientazio tourra, ongietorri festa, kirolak, irteera antolatuak hondartza ezberdinetara, tourrak eta eskolako Beach Club-era sarrera. Eskolak garraioa errazten du programa honetako jardueretara joateko.

21


MALTA Ingeles ikastaroa familian

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

1. txanda: uztailaren 1etik 22ra 2. txanda: uztailaren 9tik 30era PREZIOA:

2.295 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 774,90 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Malta oso ezaguna da bere edertasun, hondartza politengatik eta bere ondare historiko aberatsagatik. IKASTAROA: Astero 20 eskola-ordu talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Mailak: oinarrizkotik aurre goi mailara. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Eskola-garraioa programaren barne dago. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta partekatutako logelan. Maltako familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte (5-6 aldi berean). JARDUERAK: Astelehenetik larunbatera: orientazio tourra, ongietorri festa, kirolak, irteera antolatuak irlako hondartza ezberdinetara, tourrak eta eskolako Beach Club-era sarrera. Eskolak garraioa errazten du programa honetako jardueretara joateko.

22


CAMP PUH’TOK Kanpamentua Estatu Batuak

ADINA:

10 urtetik 16 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/19ra PREZIOA:

3.995 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.348,90 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Camp Puh`tok kanpamendu amerikar tradizionala da, Baltimore konderrian kokatua, Maryland estatuan. Kanpamendu honetara neska-mutil amerikarrak joaten dira eta atzerritar kopuru mugatua onartzen dute. Ekintza eta kirol ezberdinekin osatutako programa zabalaren bitartez, bizikidetza eta gizarte harremanak sustatzen dira. Ostatua antolatzeko, zein ekintzetarako, adin eta sexuaren araberako taldeak egiten dira. OSTATUA: Mantenu osoko erregimenean, etxola tradizionaletan, 8 parte-hartzaile gehienez etxola bakoitzean. JARDUERAK: Jarduerak egiteko talde ezberdinak antolatzen dira adinaren arabera. Adibidez: kanoa, ekologia, biziraupen ariketak, igeriketa, zeramika, xake-jokoa, arrantza, golfa, enbor errodamenduak, fotografia, “Polar Bear Club”, antzerkia, kirol txapelketak, kanpamentu suak, Lu`au Hawaiarra, kanpamentuko egunkaria, eta abar. Aukerako ekintzak ere eskaintzen dira, rafting eta “horse camp” adibidez (kontsulta ezazu gehigarrizko prezioa).

23


EKIALDEKO KOSTALDEA

& NEW YORK

Bizikidetza Estatu Batuak

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

Uztailaren 1etik 29ra PREZIOA:

3.350 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.131,12 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Programa hau “Ekialdeko Kostaldea” osatzen duten estatuetako herri ezberdinen inguruetan egiten da. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizi­ tzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan moldatzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko erregimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik). JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, txango bat New York hirira gau 2 bertan igaroz, beste bat Bostonera eta beste txango bat parke tematiko batera.

24


INGALATERRA BERRIA Bizikidetza Estatu Batuak

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

1. txanda: 6/25etik 7/23 ra 2. txanda: 6/27tik 7/25era 3. txanda: 8/1etik 8/29ra PREZIOA:

3.450 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.164,89â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Programa hau Ingalaterra Berriko herri ezberdinen inguruan egiten da. Hiri hauek paisaia eder eta bizimodu tradizionalagatik ezagunak dira. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizi­ tzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan moldatzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko erregimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik). JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, txango bat New York hirira gau 2 bertan igaroz, beste bat Bostonera eta beste txango bat parke tematiko batera.

25


FLORIDA Bizikidetza Estatu Batuak

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/26ra PREZIOA:

3.550 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.198,65 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Estatu hau ezaguna da bertan Estatu Batuetako tokirik ospetsuenak daudelako: Disney World, Sea World eta Universal Studios, Kennedy Space Center, eta baita bere hondartzengatik eta Fort Lauderdale eta Miami bezalako hiriengatik. Gure programa St Augustine hiri inguruko herri ezberdinetan egiten da. St Augustine Estatu Batuetako hiri zaharrena da, portu zaharrenarekin. Amerikar familia anfitrioiak boluntarioak dira eta beraien kultura eta bizimodua parte-hartzailearekin partekatu nahi dute. Elkarbizi­ tzaz gain, programa honetan jarduera kulturalak eta txangoak egiten dira. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileek ingeles maila egokia izatea komunikatu ahal izateko, eta baita amerikar bizimodu eta ohituretan moldatzeko beharrezkoa den heldutasuna edukitzea ere. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute hemengo eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Estatu Batuetako egonaldian zehar ikasleak familia anfitrioia bat baino gehiago eduki dezakete. OSTATUA: Familia amerikarrekin, mantenu osoko erregimenean (txango-egunetako bazkaria izan ezik). JARDUERAK: Ongietorri eta agur festak, Sea World, Universal Islands of Adventure eta Gator Park.

26


TORONTO Ingeles Ikastaroa Kanada

ADINA:

15 urtetik 18 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/26ra PREZIOA:

3.595 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.213,85 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik Programa hau Toronton egiten da, Ontario probintzian, biztanle gehien dituen Kanadako hiria da eta azalerari dagokionez bigarren hiririk handiena. Torontok leku interesgarri asko ditu: Skydome, Eaton Centre, Casa Loma, Yorkville, Royal Ontario Museum, eta abar. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu talde internazionaletan; ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Mailak: oinarrizkotik goi mailara. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta ziurtagiria. Eskola Torontoko erdigunean dago. Programaren barne dago garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan. Familiek herrialde desberdinetako ikasleak hartzen dituzte. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. JARDUERAK: Astero lau ekintza eta egun osoko txango bat: kirolak, Toronto Tour, CN Tower, Toronto Street Festival, zinema, Much Music TV, kontzertua itsasertzean, picnic Toronto Islands-en, Niagara Kataratak eta Paramount Canada’s Wonderland jolas-parke ikusgarria.

27


LONDON ONTARIO Ingeles ikastaroa Kanada

ADINA:

15 urtetik 18 urtera EGUNAK:

Uztailaren 1etik 29ra PREZIOA:

3.975 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 1.342,15 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Programa hau London hirian egiten da, Ontario probintzian, Kanadako ekialdean. “The forest city” bezala ezagutzen da, zuhaitz eta parke ugari daudelako hiri honetan, aipagarria da adibidez, Victoria Park. Tutoretza ikastaroa: 4 ikasleetako taldeak. Lehenengo egunean maila azterketa egiten da, maila berdineko taldeak eratzeko. Eskola orduak 9etatik 17etara izango dira, astero 4 egunetan (irakaslearekin egiten dituzten ekintzak barne). Materiala eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Ikastaro hau egiteko aurre erdi maila eduki behar da. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Familien ezaugarriak desberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Familiak komunitate txikietan bizi dira. JARDUERAK: Astero 4 egunetan jarduerak antolatzen dira: kirolak eta bisitak. Gainera egun osoko txangoak ere egiten dira (ostegunetan): Niagara Falls, Toronto, Canada’s Wonderland. Astebukarean familiarekin geratuko dira ikasleak.

28


AUGSBURG Aleman ikastaroa Alemania

ADINA:

13 urtetik 17 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/19ra PREZIOA:

2.295 â‚Ź Finantziazioarekin: 3 ordainketa 774,90 â‚Ź TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Hegazkinez Bilbotik

Ausburg Munichetik 30 minutura dago trenez eta Bavierako hirugarren hiririk handiena da. Erakarpen berezia du, bertako bizimodua atsegina eta lasaia bait da. Historikoki oso hiri interesgarria da: Errenazimentuko arkitekto, musikari eta margolarien biltze lekua zen. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Saioak goizez zein arratsaldez izan daitezke. Maila ezberdinak eskaintzen dira: oinarrizko mailatik erdi-goi mailara. Ikastetxea hiriaren erdigunean dago. Programaren barne dago bertako garraio txartela. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta partekatutako logelan. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. Familiak Augsburg hiri inguruko herrietan bizi dira. JARDUERAK: Astero lau jarduera eta egonaldian zehar hiru txango dituzte: kirolak, rally photo, zinema, zooa, orientazio tourra, mini golfa, FĂźssen (Neuschwanstein gaztelua bisitatuz), Linderhof eta Munichera bisitak.

29


LOCHES Frantses ikastaroa Frantzia

ADINA:

12 urtetik 16 urtera EGUNAK:

6/28tik 7/18ra PREZIOA:

Familian: 2.225 € Egoitzan: 2.350 € Finantziazioarekin: Familia: 3 ordainketa 751,27 € Egoitza: 3 ordainketa 793,47 € TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Bilbo eta Hendaiatik

Loches “Chateaux de la Loire” eskualdean kokatutako erdi Aroko hiri txiki bat da. Tours hiria oso gertu dago eta trenez Parisetik ordu eta erdira. Hiri lasaia da eta arkitektura bikaina mantentzen du. IKASTAROA: Astero 15 eskola-ordu, talde internazionaletan, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Maila-azterketa, testuliburua eta ziurtagiria ikastaroaren barne daude. Ikastetxea hiri erdian dago. Mailak: oinarrizkotik goi mailara. Hizkuntzetako laborategia, ordenagailu gela, proiekzioetarako aretoa, arte eta diseinu mintegia, liburutegia, jantokia, gimnasioa eta kirol instalazioak daude. OSTATUA: Eskolako egoitzetan, logela partekatuetan (2-8 ikasle). Bainugela partekatuak. Mantenu osoko erregimenean (asteburuetan packed-lunch). Familia anfitrioien etxeetan: (14 urte baino gehiagoko ikasleak) logela partekatuan eta mantenu osoko erregimena (lunch ikastetxean). Familiak hiri inguruko herrietan bizi dira. JARDUERAK: Kirolak ikastetxean, eskulanak, tailerrak, txango kultural eta historikoak (Dungeon de Loches, Azay Le Rideau gaztelua, Leonardo Da Vinciren etxea Clos Lucén…) Egun osoko bi txango egingo dira: Paris eta Eurodisney.

30


BIARRITZ Frantses ikastaroa Frantzia

ADINA:

14 urtetik 17 urtera EGUNAK:

Ikastaroa ekainaren 2tik abuztuaren 29ra ematen da PREZIOA:

3 aste: 2.180 € Surfaren asteroko prezio gehigarria: 90 € Finantziazioarekin: 3 ordainketa 736,07€ TIN: 7,75%/TAE: 8,03%

Udako ikastaroa Biarritzeko erdigune eta hondartzetatik 15 minututara dagoen eskola txiki batean egiten da. Eskola honek ikasle helduentzako frantseseko ikastaroak ematen ditu urte osoan zehar eta gazteentzako udako ikastaroak antolatzen ere esperientzia handia du. IKASTAROA: Astero 16 eskola talde internazionaletan, ikasgela bakoitzean 14 ikasle bataz besteko. Eskolak asteko lau egunetan ematen dira. Mailak: oinarrizkotik goi mailara. Programaren barne daude maila-azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria. Mailak: hasiberritik goi-mailara. OSTATUA: Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta partekatutako logelan. Familien ezaugarriak ezberdinak dira eta batzuetan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzen. Ohikoa da etxeetan abereak izatea. JARDUERAK: Programa tradizionalean astero lau jarduera eta txango bat egiten dira: surf, tenis, boleibola, hondartza, rafting, Itsas Museoa, Baiona, Pau, Donibane Lohizune, eta abar. “FRANTSES ETA SURF” IKAS­ TAROA EGITEKO AUKERA: Kasu honetan jarduera tra­­ dizionalak surfagatik ordezkatzen dira. Ikasleek astero, goiz zein arratsaldeetan, 4 surf saio dituzte bertako surf eskola batek gainbegiratu eta emanak. Aste batzuk jarduera tradizionalekoak eta besteak surfekoak izatea posible da. 31


INFORMAZIO OROKORRA-UDAKO PROGRAMAK IKASTAROA. Programa bakoitzean azalduta dago guztira zenbat eskola-saio/ eskola-ordu ematen diren; eskola-saioak 40/60 minutukoak dira, ikastetxearen arabera. Ikastaroaren lehenengo egunean maila-azterketa eta orientazio saioa egiten dira. Testuliburua (maileguan) eta parte-hartze ziurtagiria banatuko dira. Jaiegun ofizialetan ez da eskolarik egongo. EKINTZAK ETA TXANGOAK. Programa guztiek txangoak, ekintzak eta bisitaldiak dituzte, hauek aldaketak izan ditzakete. OSTATUA. Familia anfitrioien etxeetan, orokorrean gaztelaniaz hitz egiten duen ikasle bat baino ez da egongo eta ikasleek logela partekatzen dute (nazionalitate ezberdinak). Halere, eskolek eta erakundeek salbuespenezko kasuetan edo ezinbestean, hizkuntza berdina duten ikasleak etxe berdinean hartzeko eskubidea izango dute. Europan ohikoa da familia anfitrioiek hainbat ikasle etxean hartzea (3-5). Familien ezaugarriak ezberdinak dira herrialdeen arabera: zenbait kasutan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitze, bikotea umeekin. Ohikoa da familiek animaliak izatea etxean, bereziki Estatu Batuetan. Egonaldian zehar parte-hartzaileak familia anfitrioi bat baino gehiago izatea gerta daiteke. Atzerriko egoitzako ikastaroetan, egoitzek gordailu bat eskatzen diete ikasleei egonaldiaren hasieran. Atzerriko herrietako portaera arauak, erabilera eta ohiturak, janaria, ordutegiak, distantziak, eta, orokorrean ikastaroak egiten diren herrietako bizimodua oso desberdinak dira gureekiko. Hau dela eta, parte-hartzailea haietara moldatu behar izango da. Kasu guztietan ikasleek eskolen familien, egoitzen edota kanpamentuen arauak errespetatu beharko dituzte. ASEGURUA. Programa guztiek dute laguntza anizkoitzerako aseguru-poliza. GROUP LEADER. (Laguntzailea): Taldearekin bidaiatu eta egonaldi osoan zehar ikasleekin egongo da. Taldea osatzeko gutxienez 20 partaide behar dira. BIDAIAK ETA JOAN- ETORRIAK: Biarritzeko ikastaroan izan ezik, programa guztiek prezioaren barne hartzen dute Bilbotik egindako bidaia, eta baita xede-herrialdean aireportura egindako joan-etorriak ere. Adierazitako egunak gutxi gorabeherakoak dira, liburuxka hau argitaratu denean ezarri baitira. Ikastaroa hasi aurretik organizazioak programa baten egunak aldatu behar baditu, berehala jakinaraziko dio parte-hartzaileari. Bidaien antolaketa teknikoa CICMA 958 Agentziari dagokio. INSKRIPZIOAK. Izena emateko hurrengo orrialdeko argibideak jarraitu behar dituzu. Plazak mugatuak direnez, eskabideak jasotzen diren eguneko ordenaren arabera emango dira, 2015eko martxoaren 11an hasita. Lehentasuna emango zaie nomina erakunde honetan helbideratuta duten bezeroei. PREZIOAK. Udako ikastaroen prezioak 2015eko urtarrilaren 20an indarrean zeuden tarifa eta diru-trukeetan oinarritu dira. Hortaz, dibisen edota aireko tarifen gorabeherak direla eta alda daitezke, irteera baino 20 egun lehenagora arte. DATUEN TRATAMENDUA. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, formulario honetan agertzen diren datu pertsonalak eta baita ere berarekin batera eman daitezkeenak, Kutxabank S.A. titularra den fitxategi batean sartuko direla jakinarazten da. Helburua aurkeztutako eskabideak kudeatzea, ebaluatzea, eskatutako lekuen kontzesioa erabaki eta kasua bada, ordainketa kudeatzea da. Eskabide hau bete eta bidaltzerakoan, adingabekoaren aita/ama/tutorea zaren bezala, adierazi dituzun zure datu pertsonalak eta adingabekoarenak tratatzeko baimena ematen duzu, era automatizatu zein ez-automatizatuan, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Era berean jakinarazten dizugu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta kontrakotasun eskubideak erabiltzeko aukera duzula une oro fitxategiaren arduradunaren aurrean (Kutxabank, Gran Via 30, 48009 Bilbo). Horretarako, Kutxabankeko edozein bulegotan aurki dezakezun eskubideak erabiltzeari dagokion eredua bete behar duzu eta posta bidez bidali adierazitako helbidera edo edozein bulegotan entregatu. ERANTZUKIZUNAK. Kutxabankek katalogo honetan dauden programak aukeratzen ditu, hauen inskripzio eta ordainketa erraztuz. Programak antolatzea eta gauzatzea antolatzaileen erantzukizunak dira. Beraz, ondorio guztietarako ulertu behar da, zerbitzuaren kontratua eskatzailearen eta programari dagokion antolatzailearen artean egiten dela. Kutxabank ez da programa kontratatzen den momentutik sor litezkeen gertakarien erantzule izango. Antolatzaileak dira erantzule bakarrak eta haiei egin beharko zaizkie edozein motatako erreklamazioak. ORIENTAZIO BATZARRA. Parte-hartzaile guztiak irteera data baino lehen egingo den orientazio bilerara deituak izango dira. PROGRAMAREN ANTOLAKETA TEKNIKOA. STEP Language Services SL; harekin izapidetuko dira dokumentazioa eta parte hartzeko behin betiko baldintzak. STEP. Rodriguez Arias kalea, 23-5. solairua - 5 • 48011 Bilbo. Tel.: 94 416 13 88 Oharra. Liburuxka honetan agertzen den informazioa egiazkoa da, akats ortografiko edo hutsen bat izan ezean.

32


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.