Kutxabankeko Batzorde Exekutiboa Salburuako
egoitza korporatiboan elkartu da
• Bileraren ondoren, Anton Arriola presidenteak eta kontseilariek Sancho el Sabio Fundazioa bisitatu dute
• Arriolak ekonomia-jasangarrirako eraldaketan lurraldeak duen potentziala nabarmendu du, “eta horretan Arabako enpresei eta erakundeei laguntzen jarraituko die Kutxabankek”
2023ko ekainaren 1ean. Kutxabankek bere Batzorde Exekutiboaren bilera Salburuako egoitza korporatiboan egin du, eta bertan 8 kontseilariek erakundearen ohiko jarduerarekin lotutako hainbat alderdi aztertu dituzte.
Batzarraren amaitzean, kontseilariak Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan izan dira, eta bertan harrera egin die Jon Urrestik, bankuko akziodun den Vital Fundazioko presidenteak. Batzorde Exekutiboko kideek euskal kulturari buruz mundu osoan dagoen ondare-dokumental garrantzitsuenetako hau gaur egun egiten ari den lana bertatik bertara ezagutu ahal izan dute
Bere bisitan, Kutxabankeko presidenteak bankuak Arabarekin eta arabarrekin duen konpromisoa berretsi du, “potentzial izugarria duen lurraldea da, eta Europan eta Euskadin bizi dugun eraldaketa-ekonomikoaren abangoardian kokatzen da bere ekosistema, beraz Kutxabankek Arabako erakunde eta enpresen euskarri izaten jarraitu nahi du ekonomikoa-jasangarrirako trantsizioan”.
Kutxabanki buruz
Kutxabank Euskadiko eta Kordobako banku nagusia da. 700 bulego baino gehiago ditu, jatorriko lurraldeetan kapilaritate handiena duen bulego sarea du eta Andaluzian, Madrilen eta Katalunian presentzia nabarmena du. 5.000 profesionaletik gora osatzen dute Taldea. Europako ikuskatzaileen arabera gure finantza-sisteman kaudimen onena duen bankua da eta Europako arrisku-profil onena duen hirugarren erakundea.