●Nutrizioa:
• Laburpena ● Esperimentuak: ●Zenbat odol ponpatzen du bihotzak ●Bihotzaren indarra ●Estetoskopioa egin, zure bihotzaren taupadak entzuteko ●Bihotz taupaden kopurua ●Bihotz taupadak ●Bihotz taupadak ●Bihotz taupadak kopurua ●Froga idatzia
NUTRIZIOA Izaki bizidunek oxigenoa eta elikagiak sartzen dituzte zeluletan. Horrela energia eta beste sustantzia batzuk lortzen dituzte hazteko eta bizi-funtzioetarako. Nutrizioaren funtzioak dira: -Izaki bizidunek behar dituzten oxigenoa eta elikagaiak lortzea eta zeluletara eramatea da eta -Zeluletan sortzen diren hondakin sustantziak kanpora botatzea.
Nutrizio funtzioaren aparatuak Gizakion nutrizio funtzioan liseri-aparatuak, arnas aparatuak, iraitz-aparatuak eta izerdi guruinak, eta zirkulazioaparatuak parte hartzen dute.
•Liseri aparatuak, inguruko jakiak hartu , elikagai bihurtu eta odolera eramaten ditu. Liseriketa ondoren erabili ez diren jakihondakinak kanpora botatzen ditu gorotz eran liseri-aparatuak.
•Arnas aparatuak, aireko oxigenoa hartu eta odolera eramaten du eta odoleko karbono dioxidoa hartu eta kanpora botatzen du.
•Iraitz-aparatuaren funtzioa hondakin sustantziak kanporatzea da.
Giltzurrunek eta larruazaleko izerdi guruinek odoletik hondakinsubstanziak atera eta kanpora botatzen dituzte. Giltzurrunek odolak daramatzan hondakin-substantziak kentzeko iragazi egiten du odola. Substantzia horiek urarekin nahasi eta gernua osatzen dute. Txiza egitean botatzen dugu gernua. Larruazaleko izerdi-guruinek ere ateratzen dituzte odoleko hondakin-substantziak eta urarekin nahastean sortzen den fluidoa da izerdia.
•Zirkulazio-aparatuak elikagaiak eta oxigenoa banatzen ditu odolaren bidez zelula guztietara eta zelulak sortzen dituzten hondakin–substantziak bildu eta banatu egiten ditu. Odolaren bidez egiten dugun substanzia-garraio horri odolaren zirkulazioa esaten zaio. -Zirkulazio-aparatuak arnas aparatuak hartzen duen oxigenoa bildu eta zelula guztietara eramaten du. -Zelulek sortzen duten karbono dioxidoa biltzen du, eta arnas aparatura eramaten du, kanpora botatzeko. -Odolak liseri-aparatuak lortzen dituen elikagaiak ere bildu eta zelula guztietara eramaten ditu. -Azkenik, odolak zelulek sortzen dituzten hondakinsubstantziak bildu eta iraizpena egiten duten organoetara eramaten ditu.
NUTRIZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN APARATUEN ORGANOAK Liseri aparatuaren organoak: -Digestio-hodiak hamar metro inguruko luzera du eta liseri-prozesu bakoitza egiteko tarte hauek ditu,ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia. -Digestio-guruinak, digestioan parte hartzen duten substantziak sortzen eta digestio-hodiko tarteetan isurtzen dituzten organoak dira: listu guruinak, gibela eta pankrea dira.
Arnas aparatuaren organoak: -Arnasbideak aire biriketara eramaten duten hodiak dira:sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak. Bronkioak bronkioloetan adarkatzen dira, gero eta finagoak; biriketan sartu eta albeolo izeneko zaku txiki-txikietan sartzen dira bronkioloak. -Birikak toraxaren barruan dauden bi organo dira , saihetshezurrek eta bularrezurrak babestuta. Milioika albeolo dituzte eta, horregatik, itxura harroa dute.
Iraitz-aparatua et izerdi guruinen organoak: -Giltzurrunak kolore marroi iluna duten bi organo dira. Bizkarrezurraren alde bietan daude, bizkarraren erdialdean. Gernua sortu eta gernubideetara isurtzen dute. Ureter izeneko bi hodi dira gernubideak. Gernu-maskuri edo puxika deritzon poltsa malgura iristen da gernua eta puxikatik uretra izeneko beste hodi batera irteten da gernua kanporatua izateko.
-Izerdi-guruinak gorputz osoan daude, azalaren azpian. Izerdia sortu eta kanpora botazen dute poroetatik.
Zirkulazio-aparatuaren organoak:
-Odol-basoek guztiz adarkatutako hodi multzoa osatzen dute; hodiak zirkuitu itxia eratzen dute, sare itxurakoa, eta gorputzeko leku guztietara heltzen dira.
-Odola sare horretan zehar dabil, substantziak leku batetik bestera eramateko. Zirkuitu hori bihotzetik pasatzen da beti.
-Bihotza organo hutsa da; barruan lau burrunbe eta muskulu-paretak ditu. Bihotzak berarekin lotuta dauden odolbasoetan zehar bultzatzen du odola.
ZENBAT ODOL PONPATZEN DU BIHOTZAK? 1 Helburua: bihotzak zenbat litro odol ponpatzen duen jakitea. Materiala: Lau litro ur ontzi batean. Edalontzi edo baso txiki bat. Kronometroa Nola egin: Edalontzi txikia erabiliz, ontzia ustu behar duzu. Hori egiten duzun bitartean, lagun batek neurtuko du zenbat denbora behar duzun.
Ondorioak: Zenbat denbora behar izan duzu?
Ba, bihotzak minutu batean egiten du lan hori. Bestalde, jakin behar duzu bihotzeko taupada batek basokada batean sartzen den odol kopurua ponpatzen duela. Ariketa: Orain kalkulatu zenbat litro odol ponpatzen duen bihotzak egun batean. Eta gero, urte batean.
BIHOTZAREN INDARRA 2 HELBURUA: bihotza muskuluak zein indar handia egiten duen ikustea. MATERIALA: Tenis pilota. Kronometroa NOLA EGIN: Har ezazu tenis pilota esku batean. Estutu pilota indar handiz. Egiten ari zaren indarra bihotzak egiten duenaren antzekoa da. Orain saia zaitez pilota estutzen hirurogeita hamar aldiz minutu batean.
Ondorioa: Lortu duzu ariketa ondo egitea? Nola daude zure eskuko eta besoko muskuluak ariketa hori egin eta gero? Ba, jakin ezazu bihotza muskulu bat dela; beraz, zer adierazten du honek zure bihotzak duen indarrari buruz?
ESTETOSKOPIOA EGIN, ZURE BIHOTZAREN TAUPADAK ENTZUTEKO 3 Helburua: Zure bihotzak egiten duen hotsa entzutea.
Materiala: Enbutu txikia, alde batean 10cmko diametroa izango du; eta bestean, 0,5 cm. 70 cmko gomazko tutua, barruko diametroa 0,5cmkoa gutxi gora behera. Zelofan papera edo plastikoa. Goma elastiko bat
Nola egin :Elkartu pieza guztiak irudian ikusten den bezala. Hartu zure estetoskopioa eta bularrean kokatu ea bihotzaren taupadak entzuten dituzun.
Ondorioa:Hots hori entzutea espero zenuen? . Deskribatu zure bihotzak egiten duen hotsa.
BIHOTZ TAUPADEN KOPURUA 4
Helburua: Gure bihotzak egoera desberdinetan ematen duen taupada kopurua ikustea. Materiala: Kronometroa, ondoko fitxa eta arkatza. Nola egin: Aukeratu lau bost taldekide. Hauek lasai daudela, hartu bakoitzaren taupada 15 segundutan eta kopurua biderkatu bider lau, minutuko taupada kopurua ateratzeko. Bakoitzaren datuak ondoko fitxan apuntatu. Joan jolastokira eta banan banan zeharkatu jolastokia ahalik eta azkarren. Hori egin eta berehala, hartu datuak berriro, lehen egin bezala. Izena
Taupada kopurua ariketarik egin gabe 15 segundutan
Taupada kopurua ariketarik egin gabe minutu batean.
Taupada kopurua ariketak egin ondoren, 15 segundutan
Taupada kopurua ariketak egin ondoren, minutu batean.
Taldearen bataz besteko taupada kopurua, ariketa fisikorik egin gabe:................
Taldearen bataz besteko taupada kopurua, ariketa fisikoak egin ondoren:...........
Ondorioa: Aldaketarik egon al da? Zertan data aldaketa? Saia zaitez azaltzen zergatik gertatzen den alde hori.
BIHOTZ TAUPADAK 5 Helburua: Zure gorputzeko atal desberdinetan taupadak aurkitzea. Baina aurretik taupada zer den jakin behar duzue: zure odolak zainetan egiten duen bultzada, bihotzak bere mugimendua egiten duen bakoitzean, horixe da taupada. Bultzada horiek azaletik gertu dauden zainetan hatzematen dira.
Nola egin: Saia zaitezte eskumuturrean eta lepoan taupadak aurkitzen, irudian ikus daitekeen bezala. Eta gero beheko tabla osatu.
Ongi
Izena
Gaizki
Taupadak 15 segundutan
Taupadak minutu batean
Ondorioa:Zaila izan da taupadak aurkitzea? Non izan da zailagoa, eskumuturrean ala lepoan? Zergatik izan da zailagoa toki batean
bestean baino? Zergatik ez ditugu aurkitzen taupadak gorputzeko beste ataletan?
BIHOTZ TAUPADADAK 6 Helburua: Adina edo pisuaren arabera, bihotz taupada kopurua handiagoa, txikiagoa edo berdintsua den jakitea.
Nola egin: Hartu zure familiako kide guztien taupada datuak eta pasa beheko taulara. Adina
Pisua
Taupadak 15 Taupadak min. segundutan. 1ean
1 2 3 4 5 6 7
Ondorioa: Zure datuak eta zure lagunek hartutakoak aztertu ondoren, ba al dago erlaziorik adina, pisua eta bihotz taupaden artean? Hala bada, esan zein den.
BIHOTZ TAUPADA KOPURUA 7 Helburua: Pultsometroa erabiliz, jakin zenbat taupada ematen duen bihotzak minuturo.
Materiala: Pultsometroa Ordenagailua
Nola egin: Piztu ordenagailua eta pultsometroa prestatu. Bihotz taupadak neurtu pertsona desberdinei (ahal bada, neskak, mutilak eta helduak ere). Ondorengo datuak grafikora pasa. Grafikoa Izena
Adina
Pisua
Minutuko taupadak
Ondoren, atera bataz besteko taupada kopurua: ......................