UGALTZE-FUNTZIOA 1.-Ugalketa bizi-funtzioetako bat da. Ugalketaren bidez, izaki-bizidunak euren ezaugarriak dituzten beste indibiduo batzuk sortzen dituzte; indibiduo horiek ondorengoak edo seme-alabak dira. Gizakiaren kasuan ondorengoak seme-alabak dira. Horretarako, giza gorputzak ugaltze-aparatu bat dauka. Ugaltze-aparatua es da berdina gizon eta emakumeen artean eta ez da osorik garatzen bizitzaren hasieratik, 11 eta 14 urte bitartean emaumeen kasuan eta 12 eta 16 urte bitartean mutilen kasuan. Ugaltze-aparatuaren garatze prozesua pubertaroan gertatzen da. 2.-Pubertaroan aldaketa batzuk gertatzen dira: •Nesketan: -Biloa agertzen da pubisean eta besapeetan. -Titi edo bularrak hazi eta aldakak biribildu egiten dira. -Obulutegiak obuluak askatzen hasten dira, eta lehenengo hilekoa sortzen . •Mutiletan: -Biloa agertzen da pubisean, besapeetan, aurpegian, bularrean, zangoetan eta besoetan. -Boza baxuago egiten da, eta sorbaldak zabaldu egiten dira. -Barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira, eta handiago bihurtzen dira; zakila era hazi egiten da.
3.-Ugaltze-aparatuaren organoak
•Gizonezkoen ugaltze-aparatua
•Emakumezkoaren ugaltze-aparatua
4.-Gametoak dira izaki berri bat sortzeko gaitasuna duten zelula emeak eta arrak. Gameto emea obulua da eta arra espermatozoidea. •Obuluak emakumearen obulutegietan daude jaiotzen denezkeroztik. 28 edo 30 egunetik obulu bat ateratzen da obulutegitik, Falopioren tronpatik joaten da eta bidean espermatozoide batekin topo egiten badu ernalketa gertatzen da, hau da , bi zelulen elkartzea, eta haurdunaldia hasiko da. Horrela ez bada, obulua ez bada espermatozoidearekin elkartzen, obuluak umetokiraino jarraitzen du, han izaki berriarentzako osatutako habitxo bat dago, endometrioa da, eta obuluarekin batera odol pixka batekin nahasturik kanpora ateratzen da baginatik. Honi hilekoa deitzen diogu. •Espermatozoideak pubertaroan sortzen hasten dira. Barrabiletan sortzen dira eta hodi deferenteetatik semen besikuletara pasatzen dira, semen-likidoarekin nahasten dira semena osatuz. Semena uretrararen bidez ateratzen da gizonezkoen ugaltza-aparatutik, zakilan muturretik, fenomeno honi eiakulazioa esaten zaio. Gizonezkoen uretra iraitz-hodi eta ugaltze-hodi funtzioak ditu, emakumezkoenak berriz, bi hodi hauek banatuta daude. 4.-Ugaltze-prozesua. Giza ernalketa emakumezkoaren ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da. Ernalketa espermatozoide bat et obulu bat elkartzea eta, ondorioz, zigotoa sortzea da.