22-23 ikasturtea

Page 1

i kas tol a gure • jakintza • gure • askatasuna

www.lauroikastola.eus

SASOIAN 10. Zenbakia. 22-23 Ikasturtea



aurkezpena Ongi etorri Ikastolako urteroko Sasoian aldizkariko 10. zenbakira. Argitalpen honetan, ikasturte bakoitzean lortutako jarduerak eta lorpenak aurkeztu nahi dizkizuegu, horiek ezagutuz ikasleen eguneroko bizitza hurbilduko dizuegulako, ikaskuntza-prozesuen benetako protagonistena, alegia. Espero dugu errepaso horrek zuen seme-alabekin hitz egiteko balioko dizuela, bateratze-lana egingo duela, eta seguru familiarekin ikustean haiek kontatuko dizkizueten beste hainbat jarduera ezagutaraziko dituela. Deskribatzen diren Hezkuntza Proiektuko jardueren artean, Kooperatibako presidente naizen aldetik, bazkideek aktiboki parte hartzen duten jarduerak azpimarratu nahi nituzke: Ikas-Komunitateko Lehen Hezkuntzako hitzaldiak (17. orr.), Batxilergoko orientazio profesionaleko saioak (10. orr.) eta LauroL@n programa (11. orr.), gurasoekin lankidetzan aritzen garen enpresetan praktikak egitea. Halaber, garrantzitsua deritzot azpimarratzeari bazkide batek Kooperatiban baja hartzen duenean proiektu berritzaileak hobetzen jarrai dezakeela seme-alaben eskolaketa hastean jarritako kapital sozialaren dohaintza osoaren edo partzialaren bidez funts bat osatuz, hots, “Gure Jakintza” funtsa (4. orr.). Parte hartzearen adibide hauek gure seme-alaben prestakuntza eta garapenaren erantzule garen titulartasun kooperatiboko ikastola batean beharrezkoa den konpromisoaren isla dira. Kooperatibaren helburuetariko bat lortuz, harro gaude gure ikasleak pertsona libre, arduratsu, trebe, tolerante eta solidarioak izateaz. Kontseilu Errektorean, kooperatiba osatzen dugun familia guztien ordezkari garen aldetik, lanean jarraituko dugu Lauro Ikastolaren Hezkuntza Proiektu Integrala punta-puntakoa izaten jarrai dezan, lan eta konpromiso onagatik nabarmendu den gizartearen isla izanik. Ez dugu ahaztu behar jarduera horien eta beste askoren atzean dagoela Ikastola osatzen dugun eskola-komunitatea, guztion ahalegina eta lana, eta horregatik, gure esker ona eta aitormena helarazi behar eta nahi dizuet. Disfrutatu Sasoian hau irakurtzen. Eskerrik asko.

Aurten ere, Sasoian aldizkariaren zenbaki berri honetan, gure Hezkuntza Proiektu Integral berritzaile eta aitzindarian nabarmentzen diren jarduera batzuk biltzen ditugu, gure gizartearen interesa jasotzen jarraitzen dutenak, jaiotza-tasa murriztu arren, matrikula-datu iraunkorretan islatuta. Hezkuntza Lege berriak, zeinaren definizioan ere bide instituzionalen bidez gure ikuspuntua eman ahal izan dugun, erronka berriak dakarzkigu, eta horietako batek eragin zuzena du matrikulazioetan: hezkuntzan gizarte-kohesioa eta ekitatea bermatuko dituzten neurriak aplikatzea. Aldizkarian aipatuko dizkizuegun proiektu zehatzei dagokienez, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-zikloak bosturteko bat bete du, eta gure inguruan erreferentziazko pertsona handiak izan ditugu: Pedro Miguel Etxenike, Daniel Innerarity, Maialen Lujanbio, Marta Macho-Stadler, Jose Ignacio Pérez Iglesias, Nerea Ibarzabal, Jon Uriarte eta Eneko Knörr, besteak beste. Pedro Luis Uriarteren babespean sortu zen proiektu honekin, azken etapan ikasleei ezagutza transmititzeko ziklo bat itxi nahi dugu, eta hizpide den ikasturte honetan, zuzenean parte hartu duen azkena dugu Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko bere hitzaldiarekin. Eskerrik asko, Pedro Luis, zure ekarpen handiagatik. Ziur gaude zure lankidetza izaten jarraituko dugula. Azpimarratu nahi dugun beste atal bat Orientazio Planari dagokionez egiten ari garen ahalegina da. Alde batetik, arreta indartu dugu etapa guztietan, arduradun eta espazio espezifiko berriekin, eta arreta berezia eskaini diogu hezkuntza emozionalari eta aniztasunari; eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzako Orientazio Akademiko eta Profesionaleko Plana sendotzen jarraitu dugu, gurasoek beren esperientzia profesionalei buruz emandako hitzaldiekin eta enpresetan praktikak egiteko “Laur@Lan” programarekin, gure familien ezinbesteko laguntzarekin. Eskerrik asko guztioi. 22/23 ikasturtean zehar, gure pertsonalak prestakuntza izaten jarraitu zuten hainbat esparrutan, ohikoa den bezala; besteak beste, A2 egiaztagiria lortzeko digitalizazioa, hezkuntza emozionala eta aniztasunaren tratamenduaren ingurukoa. Eskola komunitate osoari eskertu nahi diogu, guraso, ikasle eta Ikastolako pertsonalari, egindako lana eta erakutsitako kolaborazioa. Eskerrik asko Lauro Ikastolako Proiektuan sinetsi eta apustu egiteagatik. Guztion artean bidea egingo dugu!

Xabier Manterola Lejarza Kooperatiba Elkarteko presidentea

Idoia Iruretagoiena Valle Directora-Gerente


KUDEAKETA ETA PARTIZIPAZIO ORGANOAK

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

B

azkideen 101eko quorum-arekin, bertaratutako 57 bazkide eta ordezkatutako 44, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. Halaber, Jagolaritza Batzordeko kideak izendatu ziren: Mikel Agirre Aizpuru, Aritz Alkorta Goxencia, Iñaki Arteaga Artabe eta Amagoia Tejedor Ortuondo. Jagolaritzan agintaldia amaitu zuen kideari eskerrak luzatu zitzaizkion, Ana Uriarte Urangari, alegia. Kontseilu Errektorearen informazioetan Hezkuntza Legearen berri eman zen.

Eskola Kontseilurako hauteskundeak

L

auro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskunde prozesua burututa, hona hemen estamentu honen kideak:

Presidentea, Zuzendari Pedagogikoa: Gómez Iraola, Zaloa Titularraren ordezkariak: – Agirre Collado, Izaskun – Makua Garcia, Leire – Iruretagoiena Valle, Idoia Gurasoen estamentua: – Landeta Del Cura, Itziar – Madariaga Idirin, Xabier – Mardaras Gaztelurrutia, Begoña – Sobrado Rojo, Ixone Irakasleen ordezkaria: – Astorkiza Berbaola, Garazi – Lozano Merino, Gorka – Pérez Granillo, Laiene – Treku Masach, Aritz

Ikasleen ordezkariak: – Garabieta Oribe, Aiala – Uchupi Ellacuria, Juan Irakasle ez direnen ordezkaria: – Bilbao Lekerika, Amaia Udaletxeko ordezkaria: – Bilbao Aurrekoetxea, Asier

KONFEKOOPeko ikastetxeen bisita izan genuen

L

auro Ikastola, familien kooperatiba den aldetik, KOFEKOOP - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko partaide da eta apirilaren 25ean Irakaskuntza sektoreko bisita izan genuen. EAEko kooperatiba diren ikastetxeetako 21 arduradun hurbildu zitzaizkigun Lauro Ikastolako atal, proiektu eta instalazio batzuk ezagutzeko. Eskerrik asko zuen bisitagatik!

2

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


“Gure jakintza” Funtsa: bazkideen partehartzea proiektu pedagogiko berritzaileen Finantziazioan

K

ontseilu Errektoreak “Gure Jakintza” Funtsa jarri zuen abian 17/18 jardueran, izaera berritzaileko proiektu pedagogiko berrien finantziazio-iturriak hedatzeko edo gaur egun existitu eta baliabide nahikorik ez dutenak indartzeko, baja diren bazkideei euren giza-kapitala Kooperatiban uzteko aukera emanez. Azken ikasturteetan diru-ekarpen honetaz profitatu izan diren proiektu batzuk dira KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz (ikus 8-9 or.), Eguzkilore (ikus 3. Or.), bidaiak Zientzia Azoketara, Tximeleta eta intsektuen oasia, etab. Kontseilu Errektoreak argitalpen hau baliatu nahi du dagoeneko ekimen honetan parte hartu izan duten bazkideei eskerrak emateko, gure hezkuntza proiektuaren etengabeko hobekuntzan parte hartu izanagatik; bai eta ondorengo belaunaldiak parte hartzera animatu ere. Eskerrik asko!

3


MATRIKULA

“Eguzkilore”: bi urteko umeen hurbilketa programa Ikastola ezagutzeko

“E

guzkilore” proiektua seme-alabak eskolatuko dituzten familien eta Ikastolaren arteko harremana hasi eta sendotzeko sortu zen, aldi berean, haurrek familiaren eta ikastolaren arteko harremana barneratzen joateko.

Gurasoak instalazioen bisitetara eta Lauro Ikastolaren proiektuaren aurkezpenera joan eta lehen fase batean Kooperatibarekiko konpromisoa formalizatu ondoren, jardunaldi batzuetan parte hartzeko aukera dute, helburu hauekin:

• Umeentzako epe-luzeko egokitzapen-prozesua. • Ikastolako espazio eta pertsonak ezagutzen hasi. • Familien arteko ezagupena areagotu. “Eguzkilore” jardunaldiak asteburuetan burutzen dira eta tematikoak dira, hau da, Ikastola ezagutzearen inguruan, Gabonak, Inauteriak eta udaberria.

Matrikula berriak Lauro Ikastolan Urte guztian zehar hartzen ditugu seme-alabak Lauron eskolatzeko interesa dituzten familien datuak, edozein mailakoak izanda ere. Hiru urteko hasierako mailaren kasuan, ate irekiak antolatzen ditugu eskolaketa baino bi urte lehenago. DBH eta Batxilerrerako mailetan, bakarkako bisitak antolatzen ditugu arduradunekin matrikula epe aurretik. Bigarren Hezkuntzako etapa hauetan plazak izaten ohi ditugu. Matrikula berrietarako kontaktua ondokoa da, Idazkaritza Nagusian: 944538007, 212 luzapena.

4

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


inbertsioak ●●  Instalazioetan, Haur Hezkuntzako behe-solairuan sukalde-gela, irakurketa gunea eta antzerki areto bat egokitu ziren. Lehen Hezkuntzan eta DBHko eraikinean Orientabide zerbitzurako batzar-espazioak egokitu dira eraikinetako sarreretan. Ikastola osoko instalazio elektrikoen moldaketa amaitu zen eta Lehen Hezkuntzako gasoileko galdara aerotermia sistemarekin ordezkatu zen. Halaber, Haur Hezkuntzako eraikineko teilatuan eguzki plaka-fotoboltaikoak jarri ziren. ●●  IKT arloan: – Haur Hezkuntzan monitore/TV interaktiboak berriztatu ziren eta sikomotrizitate geletako materialak gehitu. – Lehen Hezkuntzan arbel interaktiboak, portatila eta ZTIAM gelak egokitu. – Batxilerreko ordenagailuak berriztatu. ●●  Eskola baliabideen artean, bibliotekarako eta mintegietarako liburuak, motorrak eta laborategiko materiala.

5


datu akademikoak

Batxiler amaierako emaitza esanguratsuak

B

atxilerreko azken etapa ibilbide luze baten erakuslea da eta gure ikasleek euren emaitzarik onenak lortu dituztela ziurtatu nahi dugu hona heltzerakoan. Azken urteotan esfortzu berezia egiten ari gara neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko Orientabide Akademiko eta Profesionalaren bidez eta heziketa emozionala zainduz, besteren artean. Ikasleak euren ibilbide akademiko eta pertsonalean laguntzearen erakusle da 22/23 ikasturtean ikasketak amaitzean 8 edo gehiagoko espedientea lortu duten ikasleen ehunekoa %43,33, espedienteen azkeneko zazpi ikasturteetako goranzko joera konfirmatzen duena. Izan ere, 8,75 edo gehiagoko espedienteko nota lortu zuten ikasle kopurua 36koa izan zen, altuena gure ibilbidean. Ikasleen %91,7a aurkeztu zen USE frogako ohiko deialdira, berriz ere ibilbidearen %85eko batezbestekoaren gainetik. USEko ekaineko deialdian, derrigorrezko atalaren bataz besteko nota 7,56 izan zen, EAEko 7ren gainetik (ikus grafikoan hirurtekoen ibilbidearen alderaketa). Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7,79koa izan zen, 7aren gainetik mantendu delarik azken hogei urtetan.

Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun agiriak

B

atxiler 2. mailako ohiko ebaluazioa amaituta, Ohorezko Matrikula eta Bikaintasun agiriak banatu zituzten Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerreko zuzendariak eta mailako tutoreek.

Ohorezko Matrikulak izan ziren: Maura Aurtenetxe Martin, Aiala Garabieta Oribe, Carmen Lawrence Míguez, Imke Lázaro van Spijk, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Asier Maruri Sanuy. Eta Bikaintasun Agiriak, hau da, 8,75tik gorako batez-bestekoa lortu zutenak: Aguirrebeitia Armendariz, Maider; Aizpuru Tejedor, Aritz; Alonso Usabiaga, Ibon; Anderez Anton, Lucia; Angulo Las Hayas, Ane; Apraiz Olmos, Ane; Basoa Gonzalo, Eider; Basterrechea Alfonso, Ane; Capel Ortueta, Amaia; Chirapozu Blanco, Ane; Del Hoyo Ortiz de Zarate; Lucia; Diaz de Mendibil Ruiz, Irati; Echevarria Uriarte, Garbiñe; Egia Llarena, Maialen; Fernandez Barrutia, Mirari; Fernández Gutiérrez, Unax; Gútiez Ayo, Igone; Iturri Bello, Genar; Lecanda Celaya, Ander Nicolas; López Tomé, Unai; Loroño Fano, Naroa; Macareno Lalanne, Ibai; Mandiola Basoa, Libe; Orbe Fernandez de Gamboa, Argi; Pipaon Lopez, Irune; Ruiz Nieves, Helene; Uchupi Ellacuria, Mercedes; Uriarte López, Nahia;Villalonga Lopez-Uribarri, Arrate; eta Villameriel Garcia, Alvaro. Zorionak denoi egindako lanagatik!

6

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


7


euskeraz

EUSKARALDIA Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra EUSKARALDIAko hirugarren edizioa burutu zen. Ohiturak astindu eta gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honetan parte hartzera animatu genuen Lauroko eskola-komunitatea hasieratik izena-emateko laguntza eskainiz. Edizio hau baliatu genuen, batez ere, familiaren esparruan eragiteko eta Euskaraldia bitartean antolatutako jardueren artean, berba-kafea azpimarratu dezakegu, zeinetan gurasoekin solasaldia burutu genuen euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko: koordinatzaile batek lagundurik, erreflexiorako talde txikiak osotu ziren ikasleen erabilerari buruz aritzeko, eskola kirola eta aisia, euskal kulturaren kontsumoa, etab Ikasleekin burututako jarduerei dagokienez: Batxilergoko ikasle batzordea sortu zen Euskaraldia euren mailako ikaskideen artean zabaltzeko; DBHn, esate baterako, ikasleek konpromiso txikiak hartu zituzten tutoreen bitartez; Lehen Hezkuntzako ikasleek bideo zoragarria grabatu zuten gurasoengan euskararen erabilera eragiteko, beste hamaika jardueren artean. Animo gu ta gutarrak! Eskerrik asko konpromisoa hartu eta parte hartu zenuten guztioi!

Hazparneko trukea: euskararen Herrian batzen gaituen kultura eta hizkuntza

M

artxoaren 27tik 31rako astean Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egin genuen DBH 1. mailako ikasleekin. Trukearen helburua da beste aldeko euskaldunak hurbiletik ezagutzea, eta, batez ere, elkarrekin igaroko dituzten egunak euskaraz bizitzea: Euskararen herrian mugaren bestaldean batzen gaituen kultura eta hizkuntza komuna dugun euskaldunak badirela bizikasi dute gure ikasleek.

Euskal Laborategia: euskararen erabilera sustatzeko proiektua Euskararen erabilera sustatzeko Euskal Laborategia jakintzagaian, DBH 3 eta 4ko ikasleek jarduera anitzak burutu zituzten, beste etapekin egindako elkarlan proiektuak barne, hala nola, Lehen Hezkuntzan egindako jinkana edo Haur Hezkuntzako “Gau Beltza” eta “Eguzkilore bila” ekimenak. Ikasleek “Guretzat Multibertsoa” webgunea sortu zuten, aldizkari bateko aleak editatu bai eta “Irati” filmea ikustera joan ere, pelikula oinarri hartuta Euskal kulturaren aberastasuna, ikus-entzunezkoak, euskara, natura, Euskal Herriko historia eta euskal mitologia lantzeko aukera eman ziena, alegia.

8

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


“Euskera – Ikaskomunitatea” proiektuan parte hartzen dute guraso, senitarteko eta kolaboratzaileek

L

ehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, ikasleen senitarteko eta Ikastolako langile edota kolaboratzaile euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiten dugu, gai ezberdinetako hitzaldiak burutuz: euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan ematen dituzte hitzaldiok. Kolaboratzailea

Gaia

Ortzi Ardeo

Piloto komertziala

Manu Bibao eta Asier Gutierrez

Ralliak

Arkaitz Carracedo

Minbizi-ikerlaria

Begoña De Ibarra

Txapelen Museoa

Ainara Egia

Ikerlaria - Euskal Biobankoa

Anton Gandarias

Mundu-gerra eta kontzentrazio-ezparruak

Isusko Mendizabal eta Floren Elgezabal

Suhiltzaileak

Iñigo Onandia

Arrantza eta itsas-ikerketa

Raul Onaindia

Gernikako bonbardaketa

Jon Otaola eta Marisa Urkiola

Sukaldearen kudeaketa

Johana Ruiz-Olabuenaga

Esnekiak eta prozedurak

Ziortza Sulibarria

Banketxe baten funtzionamendua

Amaia Zabala

Ikerlaria

Nikola Zalduegi

Aktorea

¡Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!

9


orientazio plana

Kukulumendi - Pertsonen talentua garatuz JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS

A

zaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan genuen KUKULUMENDI - Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin zien, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin zizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era egokiz erabiltzearen garrantzia, eta beste. Juan Ignacio Perez Iglesias, Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHU-UPVko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura ezberdinak izan ditu unibertsitate arloan. Egun, Jakiunde - Zientzia, Letra eta Arte akademian Lehendakaria dugu, zientzia dibulgatzailea eta idazlea. Lauro Ikastolari dagokionez, bertoko gurasoa izandakoa da eta Kontseilu Errektoreko kide ohia.

NEREA IBARZABAL SALEGI

U

rtarrilaren 17an Batxiler lehen mailako ikasleekin izan zen Nerea Ibarzabal Salegi, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta Finalista 2022ko Euskal Herrikoan. Ia bi orduz jardun izan zen ikasleekin Matxalen Aspuru Iñarritu, Amaia Goiriena Zugazaga, Kemen Nebreda Gonzalez eta Urko Astorkitza Fernandez aurkezleen eskutik. Eurek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan aritu zen: bertsoa nola sortu, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak komentatu, bertsolaritzaren azterketa zientifikoa, gaiak prestatzeko egin beharreko lana, argitaratutako eleberria eta beste, tratatu dituzte. Eskerrik asko Nerea, berriz ere. Plazera izan da zure ezagutza partekatzea eta zure lan onaz gozatzea!

JON URIARTE Y ENEKO KNÖRR

O

tsailaren 23an Batxilerreko lehen mailako ikasleekin, Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan genituen “Ekintzailetza”ri buruz, Laura Castellanos, Paule Fano, Ibai Irusta eta Ekaitz Presa ikasleen gidaritzapean.

Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu zituzten, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu zuten biek eta Jonek plazaratu zuenez “Gazteen artean erosotasuna dago. Eta hori aldatu beharra dago, gazteak mugitu behar dira. Anbiziorik gabeko gizarte batean gaude”.

10

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Enekok azpimarratu zuenez, “zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Aurrera egiteko ekintzaileak ere behar dira, enpresariak. Eta zer edo zer txarto irteten denean, horretatik ikasi eta aurrera egin behar da”. Eskerrik asko Jon Uriarte eta Eneko Knörr, urrenez-urren Lauroko ikasle-ohi eta guraso, zuen konpromiso guztien artean gurera hurbiltzeko astia topatzeagatik, beste behin, eta zuen ezagutza gure ikasleekin partekatzeagatik!

PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA

M

artxoaren 7an Pedro Luis Uriarte Santamarina izan genuen 2. Batxilerreko ikasleekin. Datu eta zehaztapen historiko ugari, Kontzertua izateko eskubide eta abantaila, eta anekdotaren bat ere kontatu zuen Kontzertua azaldu eta ikasleek ezagutu dezaten; baina bere azken mezua eta ondoriorik nagusienak dira: elkartasuna, kontzertua denontzako baita onuragarria; konpromisoa, gure herri eta jendartearekin, eta laguntza, kontzertua mehatxatuta baitago. Pedro Luis Uriarte, Lauroko guraso izandakoa eta gaur egun aititea, demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzan Ekonomia Sailburu zelarik (1980-1984) Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta kupoa negoziatu eta sinatu zituen, eta horren historia eta gorabeherak azaldu dizkie Batxilerreko ikasleei. ¡Mila esker, Pedro Luis! Plazera eta pribilegio hutsa izan da!

XABIER OSA MENDES

A

pirilaren 20an Xabier Osa izan genuen, Batxiler 1. mailako ikasleekin, ikasturteko azkensaioa izango zena, hain zuzen. Xabier Osa handicup bat duen pertsona da, bere esanetan, baina hori ez da oztopoa izan bere ibilbidean burutu nahi izan dituenak lortzeko. Egun, CrossFit kirolean gailentzen da baina snowboard eta surf kiroletan ibilia eta eskarmentuko da. Uda honetan esaterako, Munduko Txapelketan izango da EEBBn. Ilaski Del Pozo eta Oier Barandak egin zizkioten galderei erantzunez, kirolari debarrak ume eta gazte garaian jasandako jazarpenaz hitz egin zien ikasleei, familia eta lagunen partetik hartutako laguntzaz, bere ibilbideaz ikasketa eta bizitza profesionalean, eta batez ere, norberaren buruan dauden mugak gainditzeko egin beharreko lanaz: “Egunero borrokatu behar dugu gure buruarekin”.

11


orientazio profesional eta akademikoa

Ikastolako gurasoek euren esperientzia profesionalak azaltzen dizkiete Batxiler 2. mailako ikasleei

B

ost urteko ibilbidea duen programa hau dagoeneko sendotu da eta Ikastolako gurasoek 2. Batxilerreko ikasleen Orientazio Profesionaleko programa parte hartzen dute: arlo ezberdinetako profesionalak diren aldetik, euren ibilbide akademiko eta profesionala azaltzen diete ikasleei, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, eta euren gomendioak emateko. Eskerrik asko Orientabide Planean parte hartzen duten bazkide hauei gure gazteek erabakirik egokienak hartzeko behar duten informazioa izan dezaten. Ingeniaritzak - Informatika: Fernando Gonzalez. Iñaki Pinto. Natalia Ruiz. Biologia - Biokimika: Arkaitz Carracedo. Iban Ubarretxena.

• • • • • • •

Medikuntza - Fisioterapia: Bernat Galarraga. Argoitz Sardui.

• •

ADE – Zuzenbidea: Leire Madariaga. Inge Zubiaur.

Lan-merkatuan sartzeari buruzko informazioa Campo&Ochandiano-ren eskutik

G

iza baliabideen arloko aholkularitzarako Campo&Ochandiano enpresa independienteko zuzendaria, Iñigo Ochandiano, Lauroko ikasle ohia eta gurasoa, ikastolara bertaratu zen berriz ere Batxilergoko Orientabide Profesionaleko programan parte hartzeko, ikasleei lana bilatzeko zein prozesuei aurre egin beharko dioten azaltzera. Gai hauek landu zituen, besteak beste: graduen aukeraketa, enpresek bilatzen dituzten profilak, lana bilatzeko behar den jarrera, curriculum ona osatzeko gakoak eta elkarrizketa- eta hautaketa-prozesuari aurre egiteko behar diren ezaugarriak. Eskerrik asko zure ekarpenagatik!

12

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


“Laur@Lan” praktikak enpresetan, Batxiler 1eko ikasleentzat

L

aur@Lan programa, Lauro Ikastolak abian jarri zuen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan mundura hurbiltzea den. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, Batxiler etapan beraien etorkizuna baldintzatuko dituzten erabakiak hartu beharko dituztenez, Ikastola osteko ikasketen inguruan hain zuzen, programa honek lanpostu horiek lehen eskutik ezagutu eta zalantzak argitzen joateko aukera ematen die Batxiler 1eko ikasleei. Programako arduradunek Ikastolako familien parte-hartzea eskatzen dute eurek lan egiten duten enpresen bitartez. Batxiler 1eko ikasleek izena ematen dute euren interesen arabera eta egun batzuetan bufete, osasun-arretako kontsulta, komunikabide, banketxe, laborategi eta abarretara joaten dira. Ikastolak bazkide hauek inplikazioa eskertu nahi du euren kolaborazio gabe ezinezkoa baita programa burutzea.

13


orientazio hitzaldiak

L

ehen Hezkuntzan hasita eta Batxilerrera, ikasleek hitzaldi, saio eta tailer ezberdinak izaten dituzte gai anitzak jorratuz. Adibide batzuk dira: Igor Gaminde, “Ziberbizitza” Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, zibersegurtasuna, ziberjazarpena, bideo-jokoak eta giza-sareak gaia landu zuen ikasleekin, paraleloki gurasoentzako saioak ere egiten ditugularik.

Yurdana Burgoa Valtierra, “Euskadiko erakunde politikoen egitura” Urriaren 4ean, DBH3ko ikasle guztiek hitzaldia jaso zuten Gizarte Zientzien Mintegiak antolatuta, lantzen ari ziren “Geografia politikoa” gaian lagungarri izateko. Hizlaria Eusko Jaurlaritzako goi kargua eta ikastolako gurasoa izan zen, Yurdana Burgoa Valtierra, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria, hain zuzen. Ikasleek Kontzertu Ekonomikoa, kupoa, Eusko-Jaurlaritza, Foru Aldundia, Legebiltzarra eta Biltzar Nagusiak, zergak eta aurrekontuaren banaketa eta gobernuaren barne-antolaketaz jabetzeko aukera izan zuten, euren kultura politikoa sakontzen laguntzen duena. Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza Filosofia Mintegiak antolaturik, Joseba Sarrionandia idazlea izan genuen azaroaren 11n, Batxilerreko lehen mailako ikasleekin solasaldian. Hitzen ondoeza bere liburua hizpide nagusia izan bazen ere, bestelako gaiak ere jorratu zituen ikasleen galderei erantzunez: egungo gazteria, Kubako egoera, etxera itzultzea, esaterako. Arkaitz Carracedo eta Amaia Zabala, “Minbiziaren bikoiztasuna CICBiogune-ko Arkaitz Carracedo eta Minbiziaren kontrako AECC elkarteko Amaia Zabala ikerlariak Batxiler 1. mailako ikasleekin izan ziren “Minbiziaren bikoiztasuna”ren inguruan: prebentzioa eta tratamenduak.

Agustin Arrieta, Gaueko eztabaidak Filosofiako irakasleek antolaturik, Batxiler 1. mailan lantzen ari ziren Gaueko eztabaidak liburuaren inguruan mintzatzeko Agustin Arrieta idazlea bertaratu zen. Lau gazteen arteko eztabaidak aitzakia hartuta idatzitako liburuaren bueltan. Miguel Camarasa, “Zertan egiten du lan matematikari batek” DBH 3ko ikasleei hitzaldia eman zien Miguel Camarasak, STEAM proiektuaren barruan, funtzioen inguruan eta hauen aplikazioa lan-munduan. Orokorrean ere matematikari baten lana enpresa munduan zein den azaldu zuen eta Batxilerrean, Matematikak ikasteko asmoa duten ikasleekin batu zen. Virginia Belategi, Azterketak eta antsietatea Batxiler 1. mailako ikasleekin, “Azterketak eta antsietatea” gaia jorratu zuen, zailtasunei aurre zelan egin eta gainditzeko burutzen ditugun saioen artean.

14

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


ORIENTAZIOA FAMILIENTZAT

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA ●●  Matematikak ikasi: nola lagundu etxean. Hizlaria: Luis Pereda. ●●  Irakur-idazketa: tresnak eta jarraibideak familientzat, zailtasunak daudenean. Hizlaria: Roberto Ratón. ●●  Heziketa sexuala XXI. mendean. Hizlaria: BIKO ARLOAK. ●●  Ziberbizitza, ziberjazarpena eta genero ziberjazarpena. Hizlaria: Igor Gaminde. ●●  Konpetentzia teknologikoa eta digitala Lehen Hezkuntzako 3.mailatik aurrera: seme-alabek eskolan eta etxean erabiliko dituzten Google zerbitzuak. ●●  KiVA elkarbizitza plana eta ikasle laguntzaileak.

15


bizikidetza

Adi-Adian programaren jarraipena: giza duintasuna, bizikidetza eta enpatia

B

atxilergoko 1. mailako ikasleek beste ikasturte batez parte hartu zuten Gogora Memoriarako Institutuan antolatzen duen Adi-Adian moduluan, duela hamar urte hasi ginen horretan, hain zuzen. Aldez aurreko sentsibilizazio saioetan parte hartuz, giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruz eztabaidatu eta ikasten dute, eta lehen eskutik entzuten dituzte hainbat indarkeria jasan dituzten biktimen testigantzak. Oraingoan, Nerea Barrios eta Gabriel Portell etorri ziren. Ikasturte honetan programa hau DBH 4. mailan burututako saioekin indartua izan da, “Herenegun” deritzon unitate didaktikoaren bideo eta materialekin.

U

rrian, “KiVa eguna” ospatzen dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batu ziren ikasleak etapako Areto Nagusietako batean ikasturteko aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz. Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, hau da, eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da aplikatzen dugu, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorra osotuz. Ikasleek KiVa ikasgaiak dituzte maila jakin batzuetan eta saio hauen barne daude eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak, esate baterako. Bestalde, programa hau ezartzerakoan, indar berezien talde bat sortzen da, KiVa taldea, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langilek osatzen dutena. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez arduratzen den taldea da. Zuok ere hartu dezakezue parte konpromiso honetan eta etxean, familia artean, jazarpenaren inguruan hitz egin, denona den gai honi heltzeko.

16

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


hezkidetza

Hezkidetza lantzen kirolarien bitartez

L

ehen Hezkuntzan bada hitzaldi-saio ziklo bat, aspaldi garatzen duguna, zeinetan emakume kirolariek parte hartzen duten berdintasuna eta hezkidetza lantzeko. Gure inguruko kirolariek parte hartzen dute, batzuk Ikastolarekin harremanik ez dutenak, eta besteak, ikasle-ohiak edo bertako irakasleak direnak. Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik eta emakumeen maila-goreneko kirola ezagutarazteagatik: Iraia Iturregi, Maider Briongos, María De la Fuente, Maite Mugira, Ziortza Villar.

Neskek hitza hartzen dute INSPIRA programan

Z

azpigarren urtez martxan izan genituen INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko programa honetan parte hartzen. Deustuko Unibertsitate eta Innobasqueren eskutik heltzen zaigun programa honek sei asteko iraupena du, eta bai neskek zein mutilek hartzen dute parte, batzuetan elkarrekin eta besteetan, banaturik, edukiak modu ezberdinez lantzen baitituzte mentoring teknikari jarraituz. Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira, borondatez haien eguneroko bizitza ikasleei klase orduetan azaltzen dietenak: Amaia Vicario; Leire Garmendia, ikastolako gurasoa, eta Maialen Choya, ikasle-ohia eta Lauroko guraso gaur egun.

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko jarduerak etapa guztietan ●● Haur eta Lehen Hezkuntza: eskulanak eta hormairudiak, ipuin bereziak, egunaren nondik-norakoaren azalpena, genero ikuspegia landu,... ●● Bigarren Hezkuntza: Hitzaldi eta formazio saioak: mikromatxismoak; emakumearen anatomia; publizitatea, emakumea eta sexismoa; maitasun erromantikoa eta maskulinitate berriak; arte feminista; mito eta aurreiritziak indarkeria matxistaren inguruan,… ●● Liburutegia: emakume nabarmenen esaldiak, emakume aitzindariak, artelanak, ipuin kolaboratiboa, etab.

17


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

European Youth Parliamenteko tokian-tokiko saioetan izan zen Batxilerreko ikasle talde bat

L

auro Ikastolako Batxiler 1. mailako sei ikaslek parte hartu zuten European Youth Parliament saioetan, hezkuntza proiektu independientea dena, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzekoa, alegia. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita. Badira dagoeneko zortzi urte Batxilerreko ikasleek ekimen honetan parte hartzen dutela eta, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik, ikasturte honetan hauek izan ziren ikasleak:

• Gaizka Bermejo Puertas • Laura Castellanos Iruretagoyena • Ander De la Fuente Tejedor

• Ainara Del Olmo Perez • Leire Gómez Tosantos • Zelai Toledo Urrutikoetxea

Tokian-tokiko jarduerak Bilbon burutu ziren eta hauek izan ziren jorratutako gaiak: 1. STEM eremuan emakumeen presentzia areagotzeko politikak. 2. Mikrotxipen eskasia Europan: erronka Europa merkatuan sartzeko beste eskualdeetako menpekotasuna murriztuz. 3. Europako baso eremuen zainketa bermatzeko politikak. 4. Enpresa teknologiko handien monopolien eragina gutxitzeko politikak. 5. Hizkuntza gutxituen babesa Europar Batasunean. 6. Umeen, nerabeen eta gazteen sare-sozialeko menpekotasuna gutxitzeko eta haien kalteak gutxitzeko politikak. 7. Emakumeen datu estatistikoak medikuntzan eta osasun-garapenean.

Badira 54 DUAL Batxiler titulazio bikoitza lortu duten ikasleak 22-23 ikasturtea amaitutakoan,bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Kiara Astiz Diez, Pol Asua Galarza, Gaizka Bermejo Puertas, Mikel Blasco Pando, Laura Castellanos Iruretagoyena, Xabier Etxebarria Abrisketa, Eneko Jon Llabori Martinez-Arano, Iker Lozano Isusi eta JuneToja Ledesma. Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, eskolaz kanpoko jardueren bitartez eta Academica International Studies-en eskutik, zeinaren bitartez EEBBtako High School baten Tituluaren homologazio lortzen baita. Bestalde, aipatu ikasturtean Diploma Dual-ean parte hartzen zuten maila guztietako 78 ikasleetatik, 57k hartu zuten Honor Roll aitormena Academica-k ematen duena, partehartzaileen %89ak, alegia. Aitorpen hau 8tik gorako batez-bestekoa lortzen duten ikasleei egiten zaie. Zorionak egindako lanagatik!

18

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


D

BH 3 edo 4. mailako lehen hiruhilekoa atzerrian egiteko aukera bideratzen dugu Ikastolatik, Kanadan “RedLeaf” erakundearen bitartez; eta Irlandan, EMYrekin. 22/23 ikasturtean hamalau ikaslek egin zuten Kanadako egonaldia; eta zortzik, Irlandakoa. Ikastolak ezaugarri bereziak hitzartzen ditu aipatutako erakundeekin eta ikasleak atzerrian dauden bitartean, pertsona arduradun bat dago Ikastolan, Gorka Lozano irakaslea, ikasleen jarraipenerako edota familia laguntzeko behar izatekotan, itzuleran prozedurak arindu eta egokitzapena errazteko bereziki.

N

azioarteko trukaketen planaren barne, eta gure ikasleek ikasten duten frantsesa praktikan jarri eta beste herrialde eta kultura batzuetan ibiltzen ikas dezaten, Angoulême hiriko Elisabeth et Robert Badinter eskolarekin duela urteak burutzen dugun trukea berreskuratu genuen. Martxoaren 11-17 bitartean, 25 ikasle bidaiatu ziren Angoulême-ra, Gorka Lozano eta Lilia Di Brindisi irakasleak lagundurik, bertako familiekin elkar-bizitzen. Jarduera batzuk frantses ikaskideekin burutu zituzten eta beste batzuk gure ikasleek bakarrik: bertako eskola ezagutu, pattiserie bat bisitatu, Bordel hiria ezagutu, Futuroscope, eta gehiago! Maiatzean, ikasle frantziarrak etorri zitzaizkigun eta hainbat jarduera burutu genuen gure inguruan eta Ikastolan bertan elkarren arteko ezagutza borobiltzeko.

19


berrikuntza metodologian

I

ndustri Erronka FVEM-Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustaturiko programa da errealitate industriala gazteei hurbiltzeko eta talentua sektorera erakartzeko. Lehenik, informazio saio batzuk burutu ziren Ikastolan eta ostean enpresak bisitatu: aurten, Arteche eta Vicinay.

Programa honen amaiera ekitaldia BECen burutu zen, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak parte hartu zutelarik. Bizkaiko Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 800 ikasle inguruk parte hartu zuten. Amaieran egin zen kahoot galdera-jolasean hamar lehenen artean gure hiru ikasle sailkatu ziren eta irabazlea Xabier Etxebarria Abrisketa gure ikaslea izan zen.

Erronka berria Ikerketa Faktoria jakintzagaian: espazio-ontzi bat eraiki

U

rrian, DBH 3ko Ikerketa Faktoria jakintzagaiko ikasleek SENER AEROESPACIAL-eko programa batean parte hartu zuten, zeina Senerreko bi ingeniarien hitzaldiarekin hasi zen: Laura San Martin eta Janire Zabaleta euren ikasketa, lan eta une horretan garatzen ari ziren proiektuez mintzatu ziren. Ingeniariok pil-pilean dauden proiektuetan parte-hartzen zuten, Artemis eta Exomars, eta aurtengo Ikerketa Faktoriako gaia “Espazioa” izanik, profesional hauen bisita aukera ezin hobea izan zen ikasleak modu praktiko batean gaira hurbiltzeko. Programa honek erronka bat ere proposatu zien ikasleei: lander (espaziontzi) bat diseinatzea.

20

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzeko STEAM proiektua sendotu da

S

TEAM GreenPower proiektua Lehen Hezkuntzako eskolaz kanpoko ekintzetan burutu zen, kultur jardueretan. 5. eta 6. mailetan; eta DBHn, Teknologiako aukerako jakintzagaian DBH 4. mailako Teknologia ikasleek bi auto aurkeztu zuten Bilboko Greenpower-Bridgestone lasterketan, Laurokart1 eta Laurokart2, beste ikastetxeetako 15 autoekin lehian. Ordu bat eta erdiko iraupen-lasterketa izan zen eta gure taldeek lasai eta seguru ekin zioten lanari: autoak sendoak zirela frogatu eta arazoei aurre egiteko gai zirela erakutsi zuten. Karrozeriarik Onenaren Saria lortu zuten. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek osotutako bi taldeek, Geldiezinak eta Formulauro, GOBLIN kategoriarako antolatu ziren hiru lasterketetan parte hartu zuten: Barakaldo, Gasteiz eta Leioa. Denetan lortu zuren sariren bat, baina aitormen hauek garrantzitsuak izanda ere, gure ikasleek aurreko lasterketetan ikasitakoa eta burututako hobekuntzak aplikatzeko aukera izatea da oinarrizkoena, topaketa hauek ikasketarako esparrurik egokiena baitira, ikaskide eta irakasleekin egindako lana frogatu eta erakusteaz gain.

Ikas-komunitatearen partaidetza ezinbestekoa da proiektu hau garatzeko. Eskerrik asko familiei euren laguntza eta elkarlanagatik, eta babesleei euren ekarpenengatik (ikus behean), euren finantzaketa gabe ez baita posible parte hartzea. Kotxe elektrikoen Greenpower Iberia Kolaboratzaileak: STEAM proiektuan 2017 urtean parte hartzen hasi ginen, Euskadin jarduera aitzindaria izanik, eta ekimen honen ezaugarriengatik gure proiektura gehitu genuen: talde-lana, disziplinartekotasuna (teknologia + hizkuntzak + plastika + matematika + jasangarritasuna), ekintzailetza, finantzazio-iturri eta baliabideak bilatzea, sormena, marketina, hezkidetza eta ikas-komunitate osoaren partaidetza.

21


berrikuntza metodologian

Espazioak ikasketa prozesuetara moldatu

H

aur Hezkuntzako eraikinean egindako azken berrikuntzan, zatiketa mugikorrak ezarri ziren, espazioak ikasketa prozesuetara hobeto egokitzeko.

Arratsaldeko saioetan, txokoetan parte hartzeko aukera dute haurrek, beren interes eta beharren arabera. Irakasleek prestatutako espazio horiek erronka dira ikasleentzat, eta gaitasunak eta ezagutzak garatzeko aukera ematen diete. Mugikortasun libre horrek, gainera, maila osora zabaltzen du sozializazio-eremua, gelakideengana mugatu gabe, gizarteharremanak landuz. Metodologia honen abantailak: ●●  Mugikortasuna espazio anitzetan. ●●  Material ugariak erabili ahal izatea. ●●  Autonomia sustatzen da, ikasleak bere kabuz erabakitzen baitu. ●●  Ikasleak zer egin nahi duen erabaki duenez, jarduerarekiko interesa handiagoa da. ●●  Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da, bakoitzak bere unean amaitzen baitu egiten ari dena.

22

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Martxan da LauroIrratia!

L

ehen Hezkuntzako 3. mailan martxan jarri zen Lauro Ikastolako Irratia asteroko Euskara Tailerra saioetan. Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu eta sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi dugu. Irratia martxan jartzea ikasturte hasieratik ikasleekin batera ibilitako prozedura baten ondoren heldu zen, proiektua eurena egin baizuten hasieratik: irratia sortzeko nahia eta zuzendaritzari eskaera egin, irratiaren funtzionamendua aztertu, irratian jorratzen diren gaiak landu eta lehen saiorako talde-lanean edukiak adostu. Lehen saioa “zuzeneko-faltsua” izan zen, emanaldia goizeko lehen orduan egiten baita eta grabaketa ikasleak geletan sartu ahala pasabideetan entzuten da.

Zenbat ikasi dugun xaboia egiten!

L

ehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek xaboia egin zuten. Zientzia, esperimentazioa eta aisia lotzen ditugu Baratzeko STEAM jarduera hauetan! ●●  Bertako izpiliku landara: hazkundea, erabilerak,… ●●  Baratzeko hiztegia. ●●  Laborategi teknikak: glizerinaren erabilera.

“Science Workshop”en burutuko jarduera batzuk

23


irakurketa sustatzeko proiektuak

DBHko liburutegian antolatutako sari eta lehiaketak Liburutegiaren erabilera egokia bultzatzeko sarien irabazleak DBHko Liburutegia irakurketa eta ikasketa eremu bat da, ikasleentzako egina eta ikasleek eurek osotua: arauak errespetatuz eta liburutegia erabiliz bizia ematen diote. Horrexegatik abian jarri genituen “Liburutegiko Sariak”:

• Erabiltzaile ona: erabilera egokia eta arauak errespetatzen di• •

tuzten ikasleen arteko zozketa. Irabazlea, Maialen Espilla Telletxea. Idazleen saria: Liburutegiko idazketa lehiaketetan parte hartu duten ikasleen arteko zozketa. Irabazlea: Eider Cabanzo Ortega. Ohiko irakurlea: mailegu gehien hartu dituen ikaslea: Eider Inciarte Larrinza.

Irakurtzen jarraitzeko Elkar-eko 20€-ko txartel bana hartu zuten. Zorionak! BOOKTUBER Lehiaketa Booktuber lehiaketa burutu genuen Liburutegiak eta Euskara Mintegiak sustaturik, DBHko ziklo bakoitzerako sari bat esleituz: 20€-ko Elkar txartel bana hartu zuten Amaia Navarro Alonsok (1. zikloa) eta Nerea Pintos Prietok (2. zikloa). Zorionak! Komiki lehiaketa Superman-en sorreraren 85. urteurrenarekin bat etorriz, ikasleek komikiak egiteko materiala izan zuten eskuragarri Liburutegian, Plastikako irakasleen informazio baliagarriak lagundurik. Irabazlea: Nerea Pintos Prieto, DBH 4koa. Saria, “Joker” liburudendako opari-txartela. Zorionak!

Topaketak idazleekin

A

pirilaren 28an Jon Arretxe idazlea izan genuen Ikastolan, Batxiler 1. mailako ikasleekin solasean, bere ibilbidea, bidaia-liburuak eta eleberriak, hizpide, “Idazleak ikastetxeetan” diruz-lagundutako programaren barruan”. Jon Arretxe “euskal noir” eleberri beltzaren euskarazko idazlerik ezagunenetarikoa da egun, Touré saga medio, laster telesaila ere izango duena, alegia

24

Beldurrezko Ipuin Lehiaketa Gau Beltza-rekin lotuta, beldurrezko ipuin lehiaketa antolatu genuen. Bi izan ziren ikasle sarituak, Neil Gaiman-en Coraline liburua jaso zutenak: Haizea Ruiz Lobato Maldito reto ipuinarekin; eta Uxue Corta Iglesias, Urriak 31 lanagatik!

IrakurLE-ON: irakurketa sustatzeko programa

L

ehen Hezkuntzako ikasleek eta DBHko Liburutegiak Athletic Club-ek irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen duen IrakurLE-ON kanpainan parte hartu zuten. Onintza Enbeitaren ‘Gogoaren indarra’ liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu zen. Eleberri labur honek, neskato baten ibilbidea kontatzen du, txikia denetik Athletic Clubeko lehen taldera iritsi arte, neskek futboleko ametsak betetzeko dituzten aparteko zailtasunak azalduz.

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Liburutegia

25


ikasleen aitorpenak eta proiektuak

Zazpi saritu EHUko Matematika Olinpiadan Maiatzaren 12an banatu ziren Matematika Olinpiadako sariak EHUko Zientzia Fakultatean eta emaitza bikainak lortu zituzten gure ikasle guztiek: DBHko kategorian: 1. saria: Aimar Intxausti Aragones LH 4.mailako kategoria: 2. saria: Antton Velasco Artaza 4. saria: Hugo Muguruza Manzanares 5. saria: Mikel Alonso Gonzalez 7. saria: Oier Duo Asensio 10. saria: Lier Aiala Uriguen LH 5-6.mailako kategorian: 6. saria: Julen Intxausti Aragones

Euskadiko Filosofia Olinpiada: arrakasta Zorionak denoi egindako handia partehartze eta sarietan lan bikainagatik!

B

atxilerreko 10 ikasle eta DBH 4ko lau aurkeztu ziren Euskadiko V Filosofia Olinpiadara, Iñigo Martinez Peña eta Jone Ojea Totorikaguena Filosofiako irakasleek koordinaturik. Lau ikasle sailkatu ziren Finalerako: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Batxilerreko hiru ikasleak “Iruzkin” modalitatean izan ziren hautatuak 83 lanen artean; eta DBHkoa, “Argazkilaritza”-koan, 115 irudien artean. Eibarren ospatu zen Finala eta sarituak izan ziren: ●● Aiala Garabieta, bigarren saria Iruzkinaren kategorian eta “Laratz saria” euskarazko lan onenei egiten zaien aipamen berezia. ●● Beñat Oskila, hirugarren saria, Argazkilaritza modalitatean.

26

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Bizkaiko Batzar Etxean, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubideak aldarrikatuz

A

zaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean probintziako 250 ikasle batu zirelarik. Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri zuten UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien parte-hartzea sustatuz. Hau horrela izanik, azaroaren 18an gure ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko aukera izan zuten, Alain Undabarrena eta Iñaki Zalduegi irakasleak lagundurik. Bertan, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubidea berresteko eta diskriminazio gabeko gizarterantz pausuak emateko adierazpena irakurri eta sinatu zuten.

Maria Acasuso Zorrilla ikasleak ‘Casilda de Iturrizar’ beka lortu zuen

B

atxilerreko ikasleak Bilboko Udaletxeak ematen duen ‘Casilda de Iturrizar – Viuda de Epalza’ beka lortu zuen DBH 3ko espediente bikainari eta deialdiari erantzunez egindako frogari esker. Zorionak!

Bi sari eta hiru accesit ICLI Marrazki leihaketan ICLI Marrazki lehiaketan parte hartu genuen berriz ere eta bi irabazle izan genituen: Nikole Garcia Cano, 3.B gelakoa, eta bere marrazkia ICLIren Gabonetako postala izango da; eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, bere marrazkia COIIB Ingeniarien Eskolaren irudia izango delarik. Halaber, 8 Accesit eman zituzten, beste lan batzuk ere aitortu nahian, eta hiru izan ziren Lauro Ikastolako ikasleenak: Malen Etxebarrieta Cortazar (4.A), Izaro Herrador Corcuera (4. B) eta Candela González Marquínez (4. D).

27


ikasleen aitorpenak eta proiektuak Markel Lekube Oleak irabazi zuen Elkar Ilustrazio Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. mailako Markel Lekube Oleak Elkar Ilustrazio Lehiaketako txapelduna izan zen bere kategorian. Nora joan da Nora? ipuinaren ilustrazioa egin behar izan zuten, eta idazlea, Esti Vivanco, Lauroko ikasle ohia da baita ere. ZORIONAK egindako lanagatik!

Bi ikasle izan ziren sarituak Bizkaidatz Lehiaketan BIZKAIDATZ Txikia 2022-2023 Haur eta gazte Literatur Sariaren IX. edizioaren sari-banaketa ekainaren 19an izan zen, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Sarituak izan ziren:

 Nahia Torres Dominguez, Lehen Hezkun-

tzako 6. mailako ikaslea, Haur kategorian, euskarazko modalitatean.  Jon Burgoa Abos, DBH 1eko ikaslea, Gazte kategorian, euskarazko modalitatean. Zorionak gure idazle gazteei! Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek kontakizun bat idatzi behar zuten istorio baten hasierari jarraituz, eta euskarazko testuaren kasuan, kontakizuna Aiala Garabieta gure ikaslearena zen, “Nomada” izenekoa hain zuzen.

28

Aiala Garabieta saritua Antonio Trueba ipuinlehiaketan Batxiler 2. mailako ikaslea Aiala Garabieta Oribek Antonio de Trueba IX. Ipuin Lehiaketa irabazi zuen “Errotabere” ipuinarekin, euskerazko modalitatean. Zorionak Aiala!

Aparteko aipamena lortu du DBH 3ko proiektu batek estatu mailako “Es de libro” lehiaketan DBH 3ko “Ikerketa Faktoria” jakintzagaiko “P2” lan-taldeak, Hegoa Hernando Akesolo, Markel Irizar Rodrigo, Eunate Krutxaga Gomez eta Ibai Ronchas Roldanek osotua, estatu mailako “Si eres original, eres de Libro” txapelketan aparteko-aipamena lortu du, Oihane Uriarte Arrazua irakaslearen gidaritzapean burututako “Marterako bidaiariak” proiektuarekin. Lehiaketa honetan mila ikasletik gora parte hartu zuten eta 192 ikerketa-lan aurkeztu ziren Zorionak egindako lanagatik!

Aiala Garabieta saritua R.M. Azkue Sarian Maiatzaren 5ean banatu ziren Euskaltzaindiako R.M.AZKUE literatur sariak eta Batxiler 2. mailako Aiala Garabieta Oribek 3. saria lortu zuen, Olerki kategorian, “Ura eta kalima” lanarekin Zorionak egindako lanagatik!

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Hiru sari Elhuyar Zientzia Azokan!

D

BH eta Batxilerreko zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte:  Batxiler 1. Saria: “Mikroplastikoen eragina indaba landareen hazkuntzan” lanarekin, Italiako Zientzia Azokara joateko saria. Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero.  DBH 3-4ko 3. saria: “Marterako bidaiariak” lanarekin, Granadako Zientzia Azokara joateko saria. Hegoa Hernando Akesolo, Markel Irizar Rodrigo, Eunate Krutxaga Gomez eta Lucía Uribe Lamadrid.  DBH 1-2ko 1. saria: “Butroetxe” lanarekin, Cambreko Zientzia Azokara joateko saria. Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez, Oier Mayorga Baqueriza eta Ander Barcina Lopez. Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!

Bi saritu eta fase estatalerako sailkatu bat EHUko Ingeniaritza Eraikuntza III. Olinpiadan

E

HUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatzen duen INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen III. Olinpiadan DBH 2ko bi talde sailkatu ziren finalaurrekotara, DBH 2ko Teknologia arloan landutako proiektuekin, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean. Olinpiada honen helburua da ikasleen artean kultura zientifikoa, teknologia eta berrikuntza sustatzea, eraikuntzako ingeniaritza eta jasangarritasuna lotzen dituzten proiektuen bidez. Sarian izan ziren:  1. saria: Butroetxe jasangarria, Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez, Oier Mayorga Baqueriza eta Ander Barcina Lopezek osatuta.  3. saria: Etxeberde-mundua gurekin berde, Maider Lasa Davila, Amalia Victoria Velasco Artaza, Aimar Intxausti Aragonés, Jon Vazquez Solana eta Jon Eizaguirre Pérez ikasleek osatuta. Euretatik, Butroetxe jasangarria proiektuak fase estatalerako sailkapena lortu zuen, Granadan ospatu zena, telematikoki. Zorionak egindako lanagatik!

Auto-elektrikoetako ikasleek EHUko Master batean parte hartu zuten

“F

ormulauro” Auto elektrikoen proiektuan parte hartzen duten zortzi ikaslek eta hiru irakasleek, “Geldiezinak” eta “Formulauro” lan-taldeen ordezkariak, EHUko “Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza Unibertsitate Masterrean” parte hartu zuten proiektua azaltzeko. EHUko Hezkuntzako fakultateko Eneko Tejada irakasleak gonbidatuta, Kid’s kit-Car-en eskutik heldu zitzaigun auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta eurekin lehiatzean datzan proiektuaren nondik norakoak, antolaketa, erronkak, finantzaketa eta lasterketei buruzko azalpenak eman zizkieten gure ikasleek Master honetan parte hartzen duten eskola desberdinetako irakasle eta arduradunei. Azalpen teorikoaz gain, zeregin batzuk ere proposatu zizkieten unibertsitate-ikasleei, gure ikasleek egunerokotasunean burutu eta gainditu behar dituzten jarduerak ikus zitzaten. Sekulako esperientzia gure ikasleentzat. Zorionak egindako lanagatik!

29


agenda 2030 Nazio Batuek proposatutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta lantzen dugu jasangarritasuna, 18.ena gehituz, “Hizkuntza eta kultura-aniztasuna”, hain zuzen. Lauro Ikastolaren ekimenen arduradunek eta talde sustatzaile eta kudeatzaileek parte hartu dute, besteak beste, Agenda 2030 Plana zabaltzeko eta parte hartzeko hurrengo jarduera eta foroetan.

Euskadiko Confint-ean parte hartzea: aurkezpena ikaskideekin eta Ekoetxean

M

aiatzean Ikastolako Confint-a ospatu genuen DBHn: IRAES 21 taldeko ordezkariek Euskal Confintera eramateko ziren proposamenak aurkeztu eta azaldu zituzten, DBHko ikaskideei proposamenak onartu, aldatu edo gehitzeko aukera eskainiz. Ostean, Urdaibaiko Ekoetxean ospaturiko Euskal Confint-ean parte hartu zuten Malen Bustamante, Uxue Ruiz, Irune Salcedo eta Markel Torrellek klima larrialdiari aurre egiteko gazteen konferentzian, alegia. Hirurogeita hamar ikasle inguruk klima larrialdiari aurre egiteko neurriak aztertu, eztabaidatu eta adostu zituzten, eta mota askotako proposamenak bideratu ere.

Partehartze eta elkarlana Txorierriko Amankomunitate eta Loiuko Udaletxean

M

artxoan, Lauro Ikastolako 2030 Agendako ikasle ordezkariak eta arduradunak, Urdaneta, Munabe, Ayalde, eta Bizkaia Ikastetxearekin batera, Derioko Nekazaritza Eskolan elkartu ziren Jardunaldi Teknikoak ospatzeko. Jone Belaustegi arkitektoaren “Genero hirigintza eta hirigintza jasangarria” hitzaldia entzun eta Nekazaritza Eskolako instalazioak bisitatu zituzten. Ekainean, Loiuko Udal Foroan parte hartu zuten, ikastetxe berdintsuekin, Alkateari ikasturtean zehar 11. GJHaren inguruan egindako lana azalduz, hau da,“Hiri eta Komunitate jasangarriak” gaiaren inguruan.

The Future Game, zeintzuk dira gazteen etorkizunari buruzko erronkak eta beldurrak?

U

rtarrilaren 26an, DBHko 3. eta 4. mailako ekoordezkariak Bilboko BBK aretoan izan ziren, The Future Game ekitaldian parte hartzeko, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta. The Future Game prozesuan, 16.000 gazteek etorkizunari buruz dituzten erronka eta beldurrak aztertu ziren inkesten bitartez, eta emaitza adierazgarrienak plazaratu dira. Hauen artean azaldu dira teknologia berriak, aldaketa klimatikoa, inklusioa edota gaixotasun mentalak.

30

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


giza-konpromisoa Behekosoloan ospatutako ekitaldietako sarreren donazioa

L

ehen Hezkuntzako ikasleek Gabonetan eta Udaberrian antolatzen dituzten ekitaldietarako sarrerekin bildutako ekarpena ALCER BIZKAIA eta ASPANOVAS BIZKAIA elkarteei eman zitzaien. Gainera, ALCER elkarteko kideak Ikastolara etorri ziren, giltzurruneko gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen arazoen inguruko hitzaldiak ematera, ipuin-kontaketaren bitartez.

Busti zaitez! EiTB Maratoian parte hartu genuen Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek EiTB Maratoiari bidali zioten bideo bat grabatu zuten, esklerosi anizkoitza ikertzeko dirua biltzeko. Jarduera honen bidez gure txikiek baloreak lantzen dituzte jolastuz eta ikasiz Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ere bideoa grabatu eta bidali zuten, Heziketa Fisikoko irakasleen laguntzaz

LHko elkartasun merkatuan lortutako diruak bere helburua bete zuen

U

rtero bezala, “Elkartasun merkatua” egin genuen Lehen Hezkuntzan, guztion parte hartzearekin lortutako materialekin eta giza-ordezkarien laguntzarekin: ikasleek etxean erabiltzen ez duten materiala ekartzen dute eta euro 1en truke liburu bat erosi dezakete. Bildutako dirua “ICLI- Elkarkidetzarako Ingeniaritza erakundeari ematen zaio”. Erositako materialaren argazkiak bidali zizkigun, 21-22 ikasturteko 807 €-ko diru-bilketarekin: zorro eta koltxoi bereziak Indiako Premdham zentroan ohean egon behar duten pertsonentzat, premia bereziak dituzten haur, gazte eta helduak, normalean umezurtzak eta abandonatutako pertsonak, hain zuzen.

Jardunaldi ederra Nigerrerako urtantak ekimenean parte hartzeko

M

artxoaren 22an Uraren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, jardunaldi bereziak burutuko ziren Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn: herri kirolak Lehen Hezkuntzan, horma-irudi solidarioak, edateko uraren garrantzia azaldu Haur Hezkuntzan, etab. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko, ikasle bakoitzak euro bana ekarri behar zuen. Batutako dirua UNICEF erakundeari eman zitzaion herrietara ur-edangarria eramateko azpiegitura lanak burutu ahal izateko.

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik. Zenbat egin daiteke oso gutxirekin!

31


eskola kirola

G

ure saskibaloi-, futbol- eta waterpolo-taldeek, eskola-ligetan ez ezik, etxeko eta kanpoko txapelketa ugaritan parte hartu zuten: Athletic Clubek antolatutako AC Cup-a, saskibaloiko Mini taldeen EASO Kopa eta “El Olivar” urpoloko txapelketetan parte hartzeko Zaragozara egindako bidaia. Futbolari dagokionez, gure ibilbideko urterik bikainea izan zen nesken atalean: 40 jokalari baino gehiago izan genituen, hiru taldetan banaturik, euren kategoriak ordezkatzen. Euretariko jokalari bat, Aiala Aberasturi, gure ordezkorik onena izan zen Bizkaiko zelaietan Athletic-ek deitutako kotzentrazioetara deitua izan baitzen. Gure jokalari eta entrenatzaileak Lezamara joan ziren jarduera ezberdinetara, hala nola, txapelketak jokatzera, prestakuntza saioetara edo, umetxoen kasuan esaterako, instalazioak ezagutzera “Lezama danontzat” programaren barruan. Eta anekdota bezala, ¡Jose Angel Iribarri bere 80 urtemugan egin zitzaion omenaldian parte hartu genuen! Saskibaloian, Kadete Bereziak berriz jokatu zuen Bizkaiko ‘Final Four’ eta Bizkaiko Kopako Finalera heldu zen, azkeneraino Euskadiko talderik onenarekin lehian, Lointek Gernikarekin. Kadete B eta Junior A taldeak ere Kopako Finalera heldu ziren: Behekosoloan izan dugun jardunaldirik bikainen artean izango dugu beti egun hau, “Marea berdeak” inoiz ez bezala lagundurik. Mini C taldea ligako txapeldun izan zen, eta bi jokalarik Lauro ordezkatu zuten Bizkaiko selekzioko azken zerrendetan. Zorionak, Andrea Eraña eta Paule García! Waterpolok bere gorako ibilbidearekin jarraitu zuen, eta umetxotik senior arteko taldeak lehiatu ziren jada. Eta Euskal Selekzioak Martin Robredo gure jokalaria deitu zuen Espainiako txapelketa jokatzeko. Badira ere aipamenik merezi duten beste jarduera batzuk, hala nola, Xakea, hamar bat ikasle hainbat txapelketetara eraman zituena; eta Eskupilota, Federazioarekin akordio berriaz gozatzen lehenak izan zirelarik, pala eta zesta-punta diziplinak probatzeko aukera eman ziena. Azkenik, Gorputzaren Ongizatea ekintza berria jarri genuen martxan, buruko eta gorputzeko erlaxazioa lantzeko, arnasketa-teknikak garatzeko, luzatzeko eta gure egunerokoan gero eta beharrezkoagoak diren beste dinamika batzuk ezagutzeko. Eskiari dagokionez, Astunera egin zen irteera bat, oso arrakastatsua, 100 ikasletik gora bertaratu baitziren.

32

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


kultur ekintzak eta hizkuntzak

K

ultur ekintza eta Hizkuntza-jardueren ikuspegitik, osasun-une on batean gaudelarik, gure ikasleen itxarobideak betetze aldera, jarduera ugari eskaini genituen eta onarpena arrakastatsua izan zen, parte-hartze handia mantenduz. Agian lehen parte-hartzea izateagatik eta komunikabideetan izan zuen eraginagatik, azpimarratzekoa da Abesbatzak kultura sustatzeko burutzen den Fair Saturday Event-ean izandako agerraldia Bilbao Arenako ekitaldian, beste ehundaka gazteekin batera, 2.500 artista baino gehiago batu zituena, alegia. Halaber, ikasturtea amaieran, Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu zuen, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen, Abandoko San Bizente Martiriaren elizan Bilboko Koral Elkarteko haurren koruekin bat eginez. Kultura agerpenekin lotutako beste jarduerek, dantza, drama, antzerkia, trikitixa, eta abarrek, euren lan-ona erakusteko aukera izan zuten Behekosoloko ekitaldietan, Batxilerreko agurrean, ikasturte amaierako antzerki-erakustaldian DBHn, esate baterako. STEAM jarduerei dagokienez, auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatzeko “Kid ‘s kit car” jarduerako GOBLIN kategoriako bi taldeek hiru lasterketan parte hartu zuten, Barakaldo, Gasteiz eta Leioan. Azpimarratzekoa da, lortutako sariez gain, talde lana eta konpromisoa, bai eta Sukaldaritza jardueran ikasitako errezetekin topaketetan saldutako “pintxoak” ere. First Lego League-ri dagokionez, Gasteizen izan diren bai LH-ko taldea zein DBHkoa ere euren proiektuak aurkezten. Azkenik, Euskarazko eta Ingeleseko tituluak lortzeko ikastaroek aurrera egiten dute, Ulibarri Euskaltegia eta St. George’s Academy-ren eskutik.

33


zerbitzuak

Lehen sorospenetako prestakuntza-saioak ikasle eta pertsonalarentzat

L

auro Ikastolak osasun-zerbitzu propioa du eskola eta eskolaz kanpoko jarduera osoan zehar. Zerbitzu honetako arduraduna Erizaintzan Diplomaturaren Unibertsitate Titulu Ofiziala du eta Dietetikan Goi-mailako Teknikaria da. Eguneroko ikasleen osasunarreta eta elikatzeko beharrizan bereziak dituzten ikasleen jarraipena egiteaz gain, zerbitzu honetako atal garrantzitsu bat lehen sorospenetan burutzen dituen prestakuntza-saioak dira, bai ikasleentzat zein pertsonalarentzat ere: zauri eta kolpeen tratamendua, alergiak artatu, suspertze kardiobaskularra, eta abar.

Heziketa Fisikoko arropa eta Eskola Kiroleko lehiaketarako kirol-arropa on-line erosteko dendak

I

kasturte hasieran bi on-line denda jarri ziren martxan Ikastolako webgunean (ZERBITZUAK atala) kirol arropa erosteko, txartel bidez, prozedurak arindu eta errazteko helburuarekin, eta ikasturtearen zehar ere edozein unetan modu errazean erosi ahal izateko. Batetik, “Lauroko denda”, Heziketa Fisiko eta Haur Hezkuntzako Motrizitateko arropa erosteko (Ikastolako txandala). Plataforma honetan edozein unetan erosi daiteke kirolerako arropa eta iraileko “pilaketak” ekidin. Eta bestetik, “Behekosoloko denda”, Eskola Kiroleko derrigorrezko lehiaketa-arropa erosteko (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera). Denda honetan, bestalde, Behekosoloak saltzen dituen gainontzeko materialak ere badaude, esate baterako, oihalak, igeriketa-txanoak, zirak, etab., bai eta outlet materiala ere (kamisetak, motxilak, poltsak,…).

34

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


behekosoloa

Teknifikazioa eta kirol ikastaroak

K

iroldegiak eskaintzen duen kirol-eskaintza osagarriak arrakasta handia du eta ikastaro gehienek plazak agortzen dituzte, Igeriketan gertatzen den bezalaxe. Kirolari gazteenak, Futboltxo eta Saskitxon ari direnak, beste ikastetxeekin ospatutako topaketetan parte hartu zuten lehiaketan trebatzen hasteko, eta denboraldi amaierarako, esate baterako Saskin topaketa egin zen Askartzako taldeekin batera.

North Academyrekin hitzarmena sendotu da

S

askibaloiko North Academy akademiak Behekosoloaren instalazioak alokatu zituen, bai teknifikazio-saioetarako bai oporretako kanpusetarako ere, jende asko biltzen dituztenak, hain zuzen. Akademia hau jokalari gazteen saskibaloi-trebetasunak lantzen eta garatzen espezializatuta dago, eta tiro-mekanikaren, baloiaren erabileraren, erritmoaren eta oin-jokoaren funtsezko alderdiak lantzen ditu; bere taldea liga profesionaletan esperientzia duten jokalariek osatzen dute, hala nola NBA, ACB eta FEB kategorietan. Animatu eta parte hartu hurrengo jardueretan!

Oporretako kanpusa

35


45. belaunaldiaren agurra

Agurra egin genion Ikastolako 45. promozioari. Ez adiorik!

M

aiatzaren 19an Ikastolako 45. belaunaldiaren agurra (2008-2023) ospatu genuen, euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak ikasleen agerraldi bikainak izan zituen, ekitaldiko benetako protagonistak izanik, euren arduradun eta irakasleek koordinaturik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,...

Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen Hezkuntzakoei, bai eta gurasoei ere. Artistak zarete! Zorionak promozioari! Hemen gaituzue nahi duzuenerako!

Bideoa

Irakasleen ahotsa nahi nuke hemen askatu zuek zaindu nahi horretan ez gara gitxi saiatu. Tarteka hezi zaituztegu tarteka automatizatu tarteka zuribelztuta tarteka koloreztatu. Tarteka gorrotoa erein tarteka enamoratu tarteka lotan ipini ta tarteka inspiratu. Hemen danon izenean gura deutsuet eskatu ondo esanak gogoratu ta txarto esanak parkatu. Eñaut Intxaurraga Uriarte Agurrik beroena Astelehenetik ostiralera, gure etxe gaurtik aurrera bilakatuta oroitze. Izan garena eta orain garena, hasteko zutarri eta zurtoin. Ernaldu gara mendimaldako liburu artean besteen presentziak eta esentziak elikaturik, Besteen presentziek eta esentziek eraikita. Ezer ez dakigula jakin arren, jakintza horrek , hamabost urte hauek askeago egin gaituzte. Erroak eman zenizkigun, hegoak hasi zaizkigu truke. Aiala Garabieta Oribe

36

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


Gaurkoan guraso, irakasle eta ikasleak bildu gara “agurra” bezala ezagutzen duguna ospatzera. Izatez, “agur” soil batean ez datzala aldarrikatu nahiko genuke; atzera begiratzean burura etortzen zaizkigun momenturik ederrenak eta irribarrea aterarazten diguten bizipenak elkarri kontatzean baizik. Kontua da, ez garela oroipenei agur esatera etorri, oroipenak baitira, azken batean, gure orainaren parte, gure identitatearen esentzia osatzen dutenak eta gure etorkizunean zimendutzat jardungo dutenak (eta ze zimendu politak diren gainera). Kide batek hurrengoa esan zidan duela gutxi, abestiari jarraituz: “ez gara izan onenak, beharbada, baina gure bizitza izan da”. Mila esker irakasleei (…) ikasleak aguantatzeagatik eta beren lana ez soilik irakasle bezala betetzearren, baina maiz gizatasunez ere bete izanagatik. Sinis iezadazue ikasleen gehiengoak asko miresten zaituztela esaten dudanean, ematen ez duen arren. Imke Lazaro eta Unax Fernandez ikasleen hitzak

Gurasoei ere eskerrak eman beharko dizkiegu (…). Guraso maiteak, zuen seme-alaben heltze prozesuaren lekuko ez ezik, eragile handiak ere izan zarete eta nahiz eta noizean behin eskergabekoak izan gaitezkeen, buruan dugu gugatik egin duzuen guztia. Harro egon zaitezkete, bai zuen buruarekin eta bai zuen seme-alabekin. Aske izateko momentua heldu zaigu, gure jakintza gazteaz baliatuta. Gure jakintza, gure askatasuna omen da, baina ziur nago gaurkoan eskuratutako askatasunarekin jakintzaren bidean ere zerbait eramango dugula. Gure heltze-baratze, edo hobe esanda, baso desordenatua izan den ikastola honetan gure aztarna utzi du gutako bakoitzak bere erara, norberaren zuhaitz berezi, inperfektua landaturik… Gaurkoan hemen bildu garen guztiok izan gara Lauro Ikastolako betiereko basoaren parte. Eraiki ditzagun gure bizitzak zimendu eder hauetatik abiatuta.

Lauro Kooperatibaren Kontseilu Errektorearen izenean ikastolaren 45. Belaunaldia osatzen duzuen ikasleoi, zorionak. Denbora luze honetan Ikastola hau zuen heziketaren eta prestakuntzaren zutabe garrantzitsu bat izan da. Zutabe hori egiteko Lauroko profesionalen laguntza izan duzue. Beraz, zorionak eta eskerrak ere Lauroko irakasle ta profesional guztioi. Beste alde batetik, gurasoak zoriondu nahi eta behar ditugu. Baina are gehiago eskertu. Eskerrik asko Lauro proiektuaren parte izateagatik. Lauro Ikastola gurasoen proiektua da. Egun hauetan garai bat ixten duzue eta, garrantzitsuagoa, beste bat zabaldu. Erabaki gehiago hartu beharko dituzue. Askatasun gehiago, ardura gehiago. Bizitza erabakiak hartzea da. Lauro Ikastolak badu mezu bat “Gure jakintza, gure askatasuna”. Ziur gaude Lauron ikasitakoa lagungarri izango duzuela zuen bizitzaren bidean aurkituko dituzuen erabakiei eta egoerei aurre egiteko.

Ikastolan ikasi dituzuen euskal kanta batzuen zatiak erabiliko ditut, gaur helarazi nahi dizuegun mezu honetan. Aitortzen dugu, zuek zaretela gure bizitzaren onena. Bai zuek, seme-alabak; zuek izan zarete gure bizitzaren proiekturik garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Gurasook, zuentzat ilargia lapurtuko genuke gauero. Eta horrexegatik, bizitzaren gauzak kudeatzen irakasteko eta zuen nortasuna lantzen laguntzeko Lauro aukeratu genuen zuentzat. Orain zuek zarete Lauroko harrobia zuek zarete iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak. Zuen erabakiak hartzen hasi zarete. Baina Lauro Ikastola ez da izen bat bakarrik. Lauro PERTSONAK dira. Horregatik heldu da garaia eskertzeko eman diguzuen guztia. Eta izan zarenei esker gu ere bageralako, ez ditut ahaztu nahi hemen zaudeten askoren aitite eta amamak. Euskaraz nahi zuten hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz, eta hortara joan ziren. Nozbaiten pentsatu baldin baduzue abesti hauek ikasteak ez zuela ezertarako balio, gaur frogatu dugu ez dela egia. Ezertarako balio ez duenak ere, zerbaiterako balio du beti. Jakiteak beti balio du. Beraz, hemendik aurrera, zuen bizitzetan, ez utzi beldurra nagusitzen eta AUSARTAK IZAN!. Horrela, eta abestiekin jarraitzearren… Nahi dozuenian Nahi dozuelako Aske maite Aske Bizi Bizitza zoro hau!

ZORIONAK DENOI! 37


38

SASOIAN

10. Zenbakia 22-23 Ikasturtea


39


GABONETAKO EKITALDIA LH


GAU BELTZA HH


HH IBILALDIAK


INAUTERIAK


OLENTZERO


SANTA ZEZILIA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.