www.lauro.org
Sasoian 1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
AURKEZPENA erro hauek idazteko aukera dut Sasoian Ikastolako urtekari berria aurkezteko, urte askotan Lauro Ikastolako komunikazio bideetako bat izan de “Lauroko Albisteak” ordezkatuko duena, alegia.
L
Hiruhileko triptikoak zuen helburu nagusienetako bat dagoeneko ordezkatua izan da informazioa era arimagoan transmititzeko aukera ematen diguten bideen bitartez. Ikastolaren eremuan, posta elektronikoa, webgunea eta blog-ak erabiltzen ditugu; bestalde, hasi gara Facebook-en bidez ere komunikazioak igortzen; eta ALEXIA kudeaketako aplikazio berria martxan jartzen hasi gara, besteren artean, notak on-line ikusteko aukera ematen
digularik, ordenagailuan, tablet-ean edota telefonoan.
diren urte hauek era goxoz gogoratzeko aukera izatea ere.
Berehalakotasuna ezaugarri duen une honetan, pentsatu dugu egokiagoa zela urtekari bat egitea, amaitutako ikasturtearen ekintza eta lorpen adierazgarrienak batzen eta laburbiltzen dituena.
Ziurrenik, urte horretan gertatutako zer edo zer batzeaz ahaztu gara. Baina, hala ere, zalantzarik ez dugu orrialde hauetan batzen den oro zein agertzen ez dena gure Ikastolan parte hartzen dugun guztion lanaren eta esfortzuaren emaitza dela: ikasleak, Ikastolako lan-taldeak eta gurasoak.
Urte oso batean zehar, ikasleak, Lauron lan egiten duten pertsonak eta gurasoak hainbat ekintzetako protagonistak gara. Askotan, perspektiba ere galdu dezakegu eta ez gara ikasturte osoan zehar gertatutako gauza guztiez ohartzen edota kontziente izaten. Sasoian argitalpenaren bidez bizitako guztia lasai berrikusteko aukera izan nahi dugu, bai eta, denbora aurrera doan adinean, gure semealabentzako hain erabakiorrak
Eurei guztiei, eta Sasoian lehen zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure eskerrona eta errekonozimendua helarazi nahi diet, eurek denak baitira argitalpen honen protagonistak. Mikel Basterra Aldea Lauro Ikastolako Presidentea
12/13ko Datu Akademikoak Unibertsitaterako sarrerako bataz besteko nota, ekaineko deialdian, azken hamar urte hauetan, 7tik gora mantendu da. Hau dela eta Lauroko ikasle kopuru handi batek goi ikasketetara eta fakultaterik hertsienetara sarbidea izan du. Lauroko diferentzial positibo hau berdin mantentzen da zein ohiko deialdietan zein ohiz kanpokoetan. Ekaineko frogara aurkeztutako Batxilergoan matrikulatutako % 90 ikaslek %100ek gainditu zuten. Bigarren deialdira aurkeztu ziren guztiek ere gainditu zuten.
L
Lauro 09/10 Aprob 6º Prim. 2º ESO 4º ESO 1º Bach 2º Bach*
88 86 89 77 97
Sasoian
Lauro 10/11
Lauro 11/12
Lauro 12/13
Promoc Aprob Promoc Aprob Promoc. Aprob Promoc 99 98 100 98 —
94 85 83 75 92
98 97 96 95 —
91 89 78 86 94
98 97 97 98 —
86 88 83 75 96
98 97 94 89 —
1
KUDEAKETA ETA PARTIZIPAZIO ORGANOAK Kooperatibako ohiko Batzar Nagusia Ohiko Batzar Nagusia 2013ko otsailaren 21ean egin zen. Egunaren Ordenan gizarte kudeaketaren eta kooperatibako urteko kontuen azterketa eta onarpena sartu ziren, eta, era berean, bazkide berrien sarrera kuota.
Bazkide berrien sarrera ekitaldia Urtarrilaren 31an Kooperatibako bazkide berrien sarrera aktoa egin zen. Bazkide berri hauen semealabak 13/14 ikasturtean eskolatu ziren.
ESKOLA KONTSEILUA
Eskola Kontseiluaren berriztapena Urriaren 18an Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskundeak egin ziren. Hauteskunde hauetan parte hartzen dute gurasoek, ikasleek, irakasleek, irakasten ez duen pertsonalak eta Loiuko udaleko ordezkari batek.
Taldekizunetako asetasun indizea
2
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
INBERTSIOAK
12/13 ikasturteko inbertsio nagusiak Kurtso honetan, batez ere udako obretan, egin diren inbertsio nagusien artean hauek gailenduko genituzke: • Lehen Hezkuntzako lehen zikloko barruko patioaren berriztapena: kautxoz egindako zoruaren egokitzea eta zoruaren pintaketa. • Lehen Hezkuntzako patioa: alboetan jarlekuak jartzea eta pintaketa. • Eskolarako sukalde-gela bat: sukalde oso bat hornitu. • Eskola orturako txabola bat (Barelikos). • Sukalde nagusirako labe industrial berri bat.
Sasoian
• Behekosoloarako sarrera/kafetegiaren eta eraikuntzako ateen berriztapena. INBERTSIOAK Ekipo informatiko eta ikus-entzunezkoak......... Kanpoko eraikuntza eta ekipamendua ............. Kirol instalazioak ................................................... Altzari eta ekipo eskolarrak.................................
85.935 105.674 131.772 47.436
GUZTIRA ............................................................ 370.817 €
3
EUSKERAZ
Aurkezpena.... auro Ikastolak bere sorreratik beretik ikasleek eta familiek duten euskararen eta beronen erabileran gaineko gogoeta mantendu du. Azken urteetan egin diren kanpainetako helburu nagusia euskara ikasleen artean erakargarri eta deigarri bihurtzea izan da.
L
12-13 ikasturtean Lauro Ikastolako Kontseilu Errektore eta beste sail batzuetako kideez osatutako Batzorde bat sortu da. Batzorde honen helburua Euskera planaren jarraipena bultzatzea eta sustatzea izan da. Plan honen bidez egiten diren ekintza diferenteen gaineko informazioa hobetzea izan da Batzordeko arduradunen zereginik nagusietako bat. Informazio hau Eskolako sail edo estamentu diferenteei helarazteko Ikastolako web-orrian atal berri bat zehaztu zen. Delako atal horretan Euskera Planaren agenda, ekintza eta webgunean berri ematen da. Logo berri bat ere sortu da, zeinaren izena EUSKERA baita, eta ez euskara. Logo hau hizkuntzarekin jolasteko sortu da, kontu informaletatik formaletara pasatzeko. Idea nagusia da estandarizazioa ez dela nahikoa. Hizkuntzarekin bizi behar da, haserratu, gozatu, txisteak kontatu, “ligatu” eta abar. Kurtsoan zeharreko Euskara Planeko aktibitate diferenteak Webeko apartatuan bildu dira. • Agenda: euskeraren inguruko ekintzak aste bakoitzean eguneratuak: Bilbon, UribeKostan, Txorierrin.
Iparraldeko Ursuia zentroarekin ikasle-trukeak Bigarren urtez, apirilean, Iparraldeko Ursuia eskola zentroarekin elkartruke bat egin zen. Elkartruke honen helburua Iparraldeko kultura eta ingurura hurbiltze bat egitea da, eta, batez ere euskaraz bizi izatea (zentro honetako ikasleak euskaraz eta frantsesez hitz egiten dute). Egun horietan 11 ikasle Laurora etorri ziren eta beste 13 ikasle, DBHko lehen mailakoak, Hazparnera joan ziren. Hazparnetik etorri ziren ikasleak ikastolako familia boluntarioen etxeetan aterpetu ziren eta Lauroko ikastolako klaseetara joan ziren.
Azaroaren 3ko urriaren 26tik aurrera Ipar Irlandako ikasle talde bat gure artean egongo da Komunitate Europarreko beka bati esker, hizkuntza gutxituen egitarau baten barruan. 13 eta 17 urte bitarteko ikasle eta monitore hauen helburua oraingo Euskal Herriko eta euskararen egoera hurbiletik ezagutzea izan da. Horretarako ikastolako familia boluntarioen etxeetan bizi izan dira, ikastolako klaseetara joan dira eta txango eta bisitak egin dituzte: Euskararen etxera, Gaztelugatxera, Bermeora, Baionara…
• Haur Hezkuntzaren gaineko Blog berariazkoa. • Bigarren Hezkuntza: Kalakari taldearen ekintzak Telelauro blog informatzailearen ekintzak eta beste ekintza batzuk Ospakuntza honen edukia azaltzeko eta Hazparnekin egindako ikasletrukeak, esaterako. • Eskola kiroletan euskera sustatzeko proposamen eta ekintzak, teknologia berrien erabilera, etb.
4
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Motibazio eta sensibilizazio kanpainak MARRUBI TALDEAK LEHEN HEZKUNTZAN – Marrubi logoarekin girotze eta dekorazioa. – Euskararen inguruko berariazko jardueren gaineko azalpena geletan: Kilometroak, –––––Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats. – Euskeraren egun kulturaletan parte hartzea. – Gelan tutoreekin: Euskal kantutegia. 5-10 minutuko aurkezpenak ikasleen artean. – Euskara tailerra: • Txisteak • Mikroipuinak • Ipuin eta bertsoen teatralizazioa • Musika-Dantza tailerra: Euska Erromeria • ”JOLASAK EUSKARAZ” Lehen Hezkuntzako 1º eta 2ºean. – Hezkuntza fisikoan: Herri kiroletako lehiaketak. LEHIAKETAK – Olentzeroren irudirik originalena. – Olentzerorentzat kartarik originalena eta txisteak. – Gabon ipuina eta txisteak. – Oporretako postalik originalena eta mikroipuinak. – Goibururik originalena eta ipuinen aurkezpena eta bertsoen amaiera. OSPAKIZUNAK – Hiruhilero-hiruhilero euskera-egun kulturala.
Haur Hezkuntzan Euskeraz Bloga
mearen garapenean ezinbestekoa da gurasoen kolarabozioa eta laguntza. Hizkuntzaren ohiturak bermatzeko funtsezkoa da Haur Hezkuntzako aroa.
U
Horretarako sortu zen Haur Hezkuntzako berariazko bloga, familientzat tresna izan zedin eta geletatik kanporako erabilera indartzeko eta zabaltzeko laguntza izan zedin. Euskeraren inguruko jarduerez gainera, blog hau gune bat da familientzat. Blog horretan aurkitzen dira erakusmaterialak, kantak, jokoak eta familiakoen eta ikasleen laguntzarako erabilgarriak diren euskera material mota guztiak.
12/13 kurtsoan Marrubi Taldea: Azken Egun Kulturalean proiektuan parte hartzeagatik diploma bat eman zitzaien.
Sasoian
5
BERRIKUNTZA METODOLOGIAN: TEKNOLOGIA BERRIAK ETA PROIEKTU ESANGURATSUAK
Lehen Hezkuntzako ZTIM tailerra Science, Technology, Engineering&Mathematics TIM tailerra 2009an sortu zen eta 12/13 kurtsoan bere lehen zikloa bukatu du. Tailer hau Lehen Hezkuntzako 5º eta 6º urteetan garatzen da, eta, alde batetik, Zientzia, Teknologia eta Matematikak, eta, bestetik, Eskola 2.0. delakoak (korreo elektronikoa, dokumentuen edizioa, progamazioa, blogak, etb.) aportatzen duena bateratzen ditu.
Z
• HELBURUAK: - Pentsamendu logiko eta algoritmikoa garatzea. - Autonomia sustatzea. - Norberaren lana autodiagnostikatzeko gaitasuna garatzea. - Norberaren gaitasunaren arabera lan erritmo egokia lortzea. - Metodo zintifikoa ezagutu eta erabiltzea. - Kontzeptu matematikoak ikastea eta barruratzea: koordenatuak, algoritmoak, probabilitateak. - Programazioaren oinarriak ezagutzea. • METODOLOGIA: ZTIM tailerraren metodologia talde lanean oinarritua dago eta jarduera nagusia azalpen orokorretan baino gehiago esperimentazioan oinarritua dago. Euskarri tresna https:/sites.google.com/a/lauro20.org/ztim-tailerra/ bideo,
azalpen, diagrama eta dokumentazioarekin, etb. • BALIABIDEAK: Teknologikoak: portatilak, arbelak, Scratch. Digitalak: guneak eta blogak, software (GNU/Linux Libuntu/Firefox, Scratch) Fisikoak: teknologia gela eta materiala. • EDUKIAK: Science Fisika: Egiturak. Hegazkina. Biologia-Botanika: landaredia. Kimika- Dentsitatea Fisika-Elektrizitatea. Technology Mekanika-Sensoreak: Wedo Enginnering Mekanika: Lego Technic. Mathematics Bariableak-Scratch. Logika bakuna-Scratch. Baldintzak-Scratch BariableakII-Scratch. Elementuen dinamika-Scratch
Hezkuntza Ministeritzako Praktika Onen zigilua lortu du Lehen Hezkuntzako Scratch proiektuak nstituto de Tecnologias Educativas y Formación de Profesorado” (INTEF-Ministerio de Educación, Cultura y Deporte) delakoak Praktika Onen 2.0 zigilua eman die Lauroko Scratch Egitasmoari. Egitasmo hau Lehen Hezkuntzako 6.nean garatzen da, Informatika-Teknologia 2.0. tailerrean.
“I
Lauro Ikastolak Scrach orain dela hiru urte ezarri zuen, Borja del Rio irakaslearen laguntzaz, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta egitasmoaren bultzatzaileetako bat. MIT Scratch Day egitasmotik abiatzen den egitasmo honek pauso bat harago eman nahi du eta helburu nagusitzat dauka Scratch Lehen Hezkuntzan ezartzea, tresna eta baliabide hau beren geletan erabili nahi duten irakasleei laguntasun handia emanez. Scratch Eguna, 2013
Proiektuen aurkezpena Lauroko Jai egunean
6
Lauro Ikastolak orain dela hiru urtetik hona Alondegian ospatzen den Scratch Egunean parte hartu du Lehen Hezkuntzako 6.neko hiru talderen lana aurkeztuz: MiniScratch, Garbilauro eta Pixelated Heroes. Hogei segundoko animazio bat prestatu zuten, bideojoko bat eta egiazko instalazio bat Scratch softwarerekin eta LegoWeDo-rekin. Beren proiektuen gainean logo bat diseinatu eta poster bat ere prestatu behar izan zituzten. Scratch Day-Eguna egitasmo honen helburu eta bukaera da. Eta egun hori MIT Media labek sortua da scraxhers guztiek beren egitasmoak partekatu eta aurkezteko.
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
www. lauro.org-en blog eta wikien plataforma Lehen Hezkuntza zikloko guneak 10/11 eta 11/12 kurtsoetan, hala Bigarren Hezkuntzako ikasgaietako zenbait blog eta gune nola Lehen Hezkuntzako zenbait geletakoak sortu ziren. 12/13 kurtsoetan DBHn blog berriak mantendu edo sortu dira eta Lehen Hezkuntzan apartatu berri batean pilatu dira, zeinetan ziklo bakoitzak kurtsoko eduki guztiak biltzen dituen.
Irakaskuntza-ikaskuntzen euskarri izateko sortu diren blog, wiki, gune hauek guztiak pilatzeko helburuarekin Lauroko orrialde nagusian plataforma bat sortu dugu. Era honetara, familiakoek, ikasleek edo interesatuek leku berean aurki ditzakete behar dituzten baliabideak.
IKT eta ekipo informatikoetan inbertsioak DBHn bateriak kargatzeko armairuak eta arbel digitalak erosi dira eta DBHn WI-FI sarea jarri da, Eskola Plan 2-0ean aurreikusitako inbersioei jarraipena emanez. Lehen Hezkuntzarako proiektore eta arbel digitalak ere erosi dira eta urrats honetako aula guztiak hornituta daude behar dituzten baliabideez.
Ikastolako kudeaketa integralerako aplikazio berria Kudeaketa integraleko aplikazio berri bat ezartzen hasi da 12/13ko kurtsoan atal ezberdinak biltzen dituena: ALEXIA. Aldaketa nagusia, familia eta ikasleei begira, ebaluazioaren gestio eta komunika-
zioa da. Plataforma honen bidez notak Web-ean ikusteko modua emango da, etxera bidaltzen den PDFa ikusi eta kontsultatzeko bidea emango baitu. Helburua boletinak familietara bide honetatik bakarrik iristea da. Aplikazio hauen zerbitzuak 13/14 kurtsotik aurrera gehitzen joango dira eta familiei komunikatuko zaie.
Kanpoko foroetan parte hartzea: • II Euskadi Google-Apps topaketa : Pedro Argaluzak G-Sites-ekin batera sortutako Plataforma hezitzailea aurkeztu zuen irakasle guztien parte hartzearekin eta beste plataforma batzuen laguntzarekin (Intranet, Moodle). • Leioako Udaleko IRAKALE egitasmoa zientzia eta heziketa berritzearen gainean: Borja del Ríoren Lauroko Scratch egitasmoaren aurkezpena. • GMATIC-IV JARDUNALDI DIDAKTIKOA: “Teknologia berriak gelan”. Gotzon Arrasatek “Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoan egun bat: Scrapbooken erabilera beste progama eta baliabide teknologikoekin (Smartphone) sintonian: arbel digitalaren erabilerak ikasgai diferentetan”.
Sasoian
7
BERRIKUNTZA METODOLOGIAN: TEKNOLOGIA BERRIAK ETA PROIEKTU ESANGURATSUAK
DBH eta Batxilergoan ekintza eta ikastaro bereziak ekaineko egunetan ure ikasleek hartu dituzten konpetentziak osatzeko asmoarekin Ikastolak jarduera eskaintza berezia egin zuen ekaineko egunetarako dena gainditu eta azterketarik ez duten ikasleentzat.
G
Sukaldaritza erreza.
Eskaintza hau, dibertsifikatua eta berritzailea, erakunde errekonozituekin elkarlan akorduak eginez definitu dugu. Akordu hauek 12/13 ikastarretik aurrera DBHko programako parte izango dira. Jardunaldi hauetan nahi- Programazioa: Digipen-Project Fun. taezkoa izan zen familien parte hartzea eskolaren funtzionamendu normala bermatzeko. Azkenengo bost urtetik hona, azken ebaluazioaren ondorengo egunak, kurtsoa bukatu arte jakintzagairen bat aprobatu gabe duten ikasleentzat errekuperazio klaseak ematekoak dira. Beraz, egun hauek ohiz kanpoko azterketarako behar bezala prestatzeko egunak dira.
Scrath.
Gainerako ikasleentzat egun hauek eskola-egunak dira, eta, beraz, ikastolara etorri beharra dute. Ikasle hauentzat, hain zuzen, egin du Ikastolak ahalegin berezia, diru eta antolakuntza ahalegin berezia. Ahalegin honek, beraz, balio du ohiz kanpoko azteketa egin behar duenarentzat zein kurtsoa gainditu duenarentzat ere. Zenbait jarduera egin ziren kurrikulumerako aberasgarri izan zirenak eta konpetentzien indargarri ere izan zirenak metodologia parte hartzaileago eta modu jostagarriago baten bidez. Horietako zenbaitetan agiri edo titulu interesgarri bat ere lortu daiteke ikaslearen curriculumerako. BURUTU ZIREN EKINTZAK HAUEK IZAN ZIREN: - Teknologia proiektua.
Ekimena, lidergoa eta komunikazioa.
- Sukalde praktikoa. - Ikus-entzunezko proiektua - Mad science: esperimentu zientifikoak ingelesez. - Kirolak. - Lidergoa, kreatibitatea eta simuladoreen bidezko komunikazioa, Deustuko Unibertsitateak emana.
Marrazketa Teknikoa.
Lehen sorospenak.
- DigiPen ProjectFun: Unibertsitateko proiektua DigiPen Institute of Technology. Bideojokoen sorrera/ simuladoreak ingelesez. - Ur sokorrismoa: Igeriketa Federazioaren bidez emandako titulu ofiziala.
Mad Science.
8
- ANTZEZTUZ: espresio konpetentziak indartu teknika teatralen bidez. Antzerki munduko profesionalek emandako ikastaroa.
Ikus-entzuneko tailerra.
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Irudi Teknikoko ikasleek joko bat asmatu dute Haur Hezkunkuntzarako BH 3. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleek joko bat sortu zuten, bost urteko ikasleen partaidetzan. Joko hau lan kooperatiboan txertatua izan da: irudiak sortzea forma geometrikoetatik abiaturik.
D
Irudi Teknikoko ikasleek behar zen materiala prestatu eta bost urteko umeekin zenbait saio egin zituzten materiala probatzen eta jolasten erakusteko. Taldean lan egitea aberasgarria da DBHko ikasleentzat zein txikiagoentzat ere eta ikasleak bere ikaskuntzako protagonista bihurtzen ditu. Proiektu honek hiru helburu ditu: – Urrats diferenteetako ikasle eta irakasleen arteko harremana bultzatzea. – Arte eta Matematikak landu jokoaren bidez. – Lan kooperatiboaren metodologia ezagutu eta landu. Ikasle hauen eskola errendimendu eta amaitzak, bestalde, era nabarmenean hobetzen dira. Ikasleentzat informazioa partekatzea, proiektua eta jarduerak azaltzea edukiak hobeki barneratzea ekartzen du. Informazio gehiago: http:// paraleloak.wikispaces.com/
Plastika lanak gai berziklatuekin: kolaborazio proiektua DBHKO 3º eta Lehen Hezkuntzakoen artean
LH3.C KATUA
LH3.C LEHOIA
LH3.C PANDA HARTZA
LH3.C TXAKURRA
LH3.C UNTXIA
DBHko 3. kurtsoko ikasleek, INGURUMENARI BURUZKO IRITZIA ADIERAZTEN unitate didaktikoaren barruan, Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoko ikasleekin batera jarduera bat antolatzea erabaki zuten. Jarduera honek bi zati ditu: • ERASKUSKETA: DBHko 3. kurtsoko ikasleek Lehen Hezkuntzako ikasleak gonbidatu zituzten erakusketa ikustera eta egindako lana azaldu zieten. • TAILERRAK: Lehen Hezkuntzako 3.eko ikasleek plastikako lanak egin zituzten DBHko ikaskideek lagunduta eta haien material berak erabilita: obra bat egin dute material berziklatuak erabiliz. DBHko ikasleak esperientza honen gida izan dira, eta, Lehen Hezkuntzako eraikuntzan erakutsi duten emaitza ikusirik, arrakasta handikoa izan dela esan liteke.
Sasoian
9
IKASLE ETA PROIEKTUEN ERREKONOZIMENDU ETA SARIAK
Nobel Sariekin Topaketak auro Ikastolako lau ikasle, Biologiako irakasle den Josune Anasagastik lagundurik, parte hartu zuten ekitaldi formatibo batean Nobel sariekin: Aaron Ciechanover Kimikan; Sir Tim Hunt Fisiologia eta Medikuntzan; eta Gines Morata “Principe de Asturias” Ikerketa zientifikoan.
L
June Mongek, DBHko 2ºCko ikasleak, VIGIOLA garraio konpainiak eratutako irudi-lehiaketa irabazi zuen. Beraren irudia 2013ko egutegian sartua izan zen. Saria, eskola materialetarako diru kopuru bat eta gela guztiarentzat txango bat.
Ekitaldi hau “top dipc 2012 Zintziarekin Solasean” lehen aldiz Bilboko “Bizkaia Aretoan” egin zen eta Donostia International Physics Center-ek antolatu du. Erakunde honen lehendakari zen Pedro Migel Etxenikek hitzemaile egin zuen. ehen Hezkuntzako 3º eta 6º ko ikasleek “Urtxintxa Eskola”ko igarkizun lehiaketan hartu zuten parte. Bigarren sariaren irabazleak 4ºE-ko bi ikasle izan ziren Iker Askazibar eta Gorka Fuldain. Saria Donostiako “Txuri-urdin” izotz jauregirako lau sarrera izan dira eta gelako ikaskide guztientzako mahai-joko bat. Urtxintxa ikastolako arduradunak Ikastolara joan ziren opariak entregatzera.
L
LAURO PRENTSAN
La adivinanza ganadora fue: “Zer dela eta zer dela, sei aurpegi aho gabea, eta begi askoduna. Zer da?”
Ikasleak ohorezki hartuak izan ziren Euskal Museoan.
FESTAK> Aste Nagusiaren gaineko lan bat ematea Euskal Museoari Lauro Ikastolako hiru ikaslek, Ania Zuazuak, Igone Landk eta Aitor Santamariak, Aste Nagusiaren gaineko lan bat eman zioten Euskal Museoari. Aktora Alberto Ruiz Azua, Udaleko jaien zuzendaria, eta museoko zuzendaria, Amaa Basterretxea, joan ziren. Ruiz de Azuak esan zuen ondo dagoela Aste Nagusia ikerketako abiapuntutik ikustea. Igone Landak esan zuen lana sail diferentetan banatua dagoela. Sail batean jaien sorrera aztertzen da, sinboloak, Marijaiaren paineluaren historia edo 1983eko uholdeak. >DEIA
Diario DEIA, 2013ko urtarrilean argitaratua.
10
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Batxilergoko hiru proiektu zientifiko sarituak atxilergoko bigarren kurtsoko hiru ikasle taldek Josune Anasagasti irakaslearekin “Ikerketa lanak” delakoan egindako lanak aurkeztu dituzte bi lehiaketara eta sarituak izan dira.
B
CEDRO erakundeak antolatzen duen “Si eres original, eres de libro” estatu lehiaketako 7. ediziora aurkeztu ziren hiru proiektuak eta ikerketa laneko aipamen ohiz kanpokoa hartu zuten: “El jurado del concurso ha decidido, por unanimidad, reconocer la excelente calidad del trabajo presentado, la originalidad en sus planteamientos y ejecución, el respeto a los derechos de propiedad intelectual y el esfuerzo investigador llevado a cabo por sus autores”. Lanak hauek izan dira: - Azido laktikoaren bakterioak bakterio patogenoen aurkako borrokan. - Euri axidoaren guardaxola. - Arrazoi du amak.
Bestalde, hiru taldeen lanak Donostian Elhuyarreko TEKNOSKOPIOA lehiaketara aurkezteko aukeratuak izan ziren. Ibon Intxaurraga eta Xabier Zenikazelaiaren Euri axidoaren guardaxola lanak Proiekturik onenaren saria lortu zuen. Sariak, tablet bat bakoitzarentzat eta Corporación Teknalian egonaldi bat. Ekipo hau aukeratua izan da, era berean, Barzelonan datorren urtean ospatuko den Exporecercajove-n parte hatzeko.
Zientzia astea Lauro Ikastolan ientzia Astea DBHn antolatzen hasi zenetik, jarduera hau hazten eta hedatzen joan da etapa guztietara, eta, 12/13 ikasturtean kanpoko errekonozimendua hartu zuen, Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Zientzia Irakaskuntzako jardunaldietara Lauro konbidatua izan baitzen. Jardunaldi hauen helburua da ekarpenik berritzaileenak aurkeztea eta Zientzia Irakaskuntzan proposamen didaktiko eta motodologiko berriak eskaintzea. Era berean, nahi du esperientzia edukatibo baliotsuen errekonozimendua bultzatu eta gainerako komunitate edukatibora zabalkundea sustatu. Laurok Bigarren Hezkuntzako tailerren sailean parte hartu zuen. DBH eta Batxilergoko lau ikasle parte hartzaileek, irakasle arduradunekin batera, proiektua eta Zientzia Astearen antolamendua azaldu zituzten eta Ikastolan burututako esperimendu zenbait. LAUROKO ZIENTZIA ASTEAREN EGITARAUA, DBHN ETA BATXILERGOAN Batxilergoan bi ekintza egiten dira: bata, lehiaketa, asteko egun bakoitzerako galdera batez osatzen dena eta ikasleek erantzun behar dutena; eta, bestea, ikasle boluntarioek aurkeztu eta azaldu behar dutena egindako esperimentuen arauera: gyncama bat eratu, etb. Agoran mahai diferenteak jarriko dira gai diferenteekin.
Z
Komunikazio Saria DBHko 2.eko Talde Batentzat lhuyarrek eratutako lehiaketan DBHko 2.eko ikasle talde batek komunikazio saria lortu du.Teknoskopioa: Sue Gonzalez, Ander Agiriano, Asier Rementeria eta Anne Centro, ikasleak, Amaia Perez, Borja del Rio eta Unai Egia irakasleekin batera. SMART ELEVATOR proiektua scratch eta arduino aplikazioekin sortu izan da. Proiektu osoa blogean ikus dezakezue. Elhuyarren proiektuen merkatuan, bestalde, beste bi ekipok parte hartu zuten: • Urko Valverde, Jon Iturri eta Jon Lorente, DBHko 3. kurtsokoak, AT-2 robotarekin, argia eta tenperatura neurtu eta mobilaren bidez kontrolatzen dena. • Fernando Aranaren Web-orrialdea, gure nagusien esperientzia ikasteko.
E
Sasoian
11
PROIEKTU ELEANITZA: ATZERRIKO HIZKUNTZAK
Lehen Hezkuntzan ingelesaren tratamendua
Haur Hezkuntzako bost urteetan ingelesaren irakaskuntzan edukiak modu mailakatuan sartuko dira. 1. kurtsoa
Ingeles asignatura Plastika ingelesez emana
2,5 ordu 1 ordu
Aula bikoiztu
2. kurtsoa
Ingeles asignatura Hezkuntza fisikoa ingelesez emana
2,5 ordu 1,5 ordu
Aula bikoiztu
3, 4, 5 eta 6
Ingeles asignatura Science asignatura ingelesez
2,5 ordu 0,5 ordu
Bikoiztu gabe Aula bikoiztu
Jakintza gaiak ingelesez edo tituloak lortzeko errefortzuak, DBH eta batxilerrean 13/14rako berrikuntza: DBH 1: Culture of Different Religions DBH 2: Culture of Different Religions DBH 3: Natural Sciences, English (pre-first). DBH 4: Geography/History + Ethics, Biology and Geology, First. Batx 1: Sciences, Laboratory Techniques.
12
Txinera eta Frant sesa, eskolaz kanpoko eskaintza
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Ingelesko ikasle-trukeak udan
ehen Hezkuntzako 5.netik aurrera Batxilergoko 2.neraino Lauro Ikastolak Ingalaterran Holandan eta Estatu Batuetan udako programak eskaintzen dizkie ikasleei. Programa hauen helburua ikasleek ingelesa hobetzea da beste kultura bateko ikasle eta familiekin bizitzea da.
L
Egonaldi hauek familien aloiamenduaz, goizetan ingeles eskola eta arratsaldetan kirol ekintzaz zein intereseko leku eta hirietara txangoez hornituta daude.
Sasoian
13
ORIENTAZIO PLANA ETA ELKARBIZITZA
Elkarbizitza Planaren Elaborazioa eta ezartzea 008ra arte Eskola Kontseiluak erabakitzen zituen elkarbizitzarekin zerikusia zuten arazoen zigorrak, baina azken dekretuaren ondoren Zuzendaritzak hartu izan ditu neurri zuzentzaileak. Dekretu honek Bizikidetza Plana egin behar dela ezartzen du, eta Lauro Ikastola GEUZ elkartearekin egon da lanean azken hiru urteetan gai honen inguruan. Plana idazteko Berritzegunearen aholkularitza izan dugu ere.
2
Azkenik, plana idazten bukatu dugu ikasturte honetan. Hauek dira bere barnean aurkitzen ditugun puntu nagusiak: • Lehenengo pausua Elkarbizitzaren diagnostiko bat egitea izan da. Horretarako Ikastola eta bere inguruaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntza komunitatearen ezaugarriekin batera. Pedro Uruñuelaren lana hartu da abiapuntu planaren helburuak zehazteko. Eta hasierako egoera deskribatu eta analizatu da: horretarako indargune eta ahulezien azterketa egin da, inkestak egin zaizkie etapa guztietako ikasle, guraso eta irakasleei, eta inkesta horiei buruzko hausnarketa egin da. • Bigarrenez, Elkarbizitza Planaren helburuak zehaztu dira, helburu orokorrak eta ondoren etapa bakoitzerako helburuak zehaztuz. • Ondoren, elkarbizitza arau guztiak idatziz adierazi dira. Etapa bakoitzerako arau orokorrak eta ikasgelako arauak bereiztuz. • Laugarrenez, etapa bakoitzean elkarbizitza planaren barnean aurrera eramango diren jarduera guztiak definitu dira bost atal bereiztuz: jarduera orokorrak, elkarbizitza oztopatzen duten jarrerei aurre egiteko jarduerak, gatazken konponbide pazifikorako garapenean jarriko ditugun sistemak, berdinen arteko tratu txarren aurrean protokoloa eta bizikidetza hobetzeko jarduera prebentiboak. • Ikasle, irakasle eta gainontzeko hezkuntza komunitatean elkarbizitza hobetzeko aurrera eramango den formakuntza definitu da. • Ondoren behatokien osaketa, funtzioak eta lan plana ezarri da. • Planaren hedapenerako estrategiak eta prozedurak definitu dira. • Eta bukatzeko, Elkarbizitza Planaren jarraipen eta ebaluaziorako mekanismoak ezarri dira.
Orientazio Departamentua Zentroan txertatua dagoen baliabide bat da orientazio departamendua eta bere zeregin nagusia irakaskuntza eta ikaskuntza prosesuekin erlazionaturik dago. Oinarrizko puntuak: – Ikasle bakoitza bakarra da, interesetan, motibazioan… – Helburua ikasle guztien integrazioa da – Prebenziotik lan egin Helburuak: – Orientazio Plan orokorra egitea. – Autoreekin parte hartzea lana hobeto egiteko.
14
– Ikastolako estamentu eta sail diferenteekin lan egitea irakaskuntza-ikaskuntza hobetzeko. – Behar edukatibo bereziak dituzten ikasleen erantzun edukatiboa koordinatu, baliabideak, orientazioak… – Ikasleen ikaskuntza beharrak aztertu eta hobekuntzak eskaini. – Orientazio pertsonal eta/edo profesiolen beharren gainean ikasleen zein gurasoen zein irakasleen eskaerei erantzunak eman. – Orientazioari dagokionez, estamentu diferenteetako komunikazioa erraztu.implicados en la educación de los alumnos. 1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Familiei zuzendutako orientazio hitzaldiak HAURRAREN HEZKUNTZA FAMILIA Irakurketa-idazketa haur hezkuntzan hasita. Nola ikasten du umeak irakurtzen eta idazten? Noiz eta nola lagundu ahal diogu geure seme edo alabari etxean? Nola eragiten du irakurketa-idazketak eskolako arrakasta edo frakasoan?
PROZEDIMENTU BERRIA: Gaiaren esposizioa eta saioak taldeka. Hizlaria: Lontxo Oihartzabal, EHUko irakaslea, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari ohia, doktorego tesia irakurketa-idazketaren ikaskuntzaren gainekoa eta azken 16 urteetan gai honen gaineko Lauroko aholkularia. Nola erabili zigorrak eta sariak Seme-alaben heziketa onak ondo bideratu behar ditu hauenganako amodioa, segurantzia eta autoestima zaintzea, gaitasunak garatzea, etb. Osagai saretu hauen artean zer dagoen ondo eta zer txarto bereizteko helburu argiak eta mugak garbi izan behar dira. Autoritatea beharrezkoa da hezkuntzarako, baina gurasoen errakuntzarik handienetako bat tolerantzia gehiegizkoa izan ohi da. Hitzaldian zehar sariak eta zigorrak erabiltzeko ildo edo jokabide batzuk emango dira. Hizlaria: AGINTZARI, Zerbitzu sozioedukatiboak, psikosozialak eta gizarte kontsultoriakoak. Bigarren hizkuntzaren adkisizio eskolarra eta soziala Nola ikasten duen komunikatzen ene semeak/alabak bere lehen hizkuntzan Bigarren hizkuntzaren adkisizio eskolarra eta sozialaren prozesua: zergatik eta nola ikasten duen. Familiatik interbentzioak. Ikastolan garatutako estrategiak eta baliabideak bigarren hizkuntzaren adkisizio prozesuan. Hizlaria: URI RUIZ. UPV/EHUko irakaslea. Ikus erreferentziak Lauroko web-ean. DBHKO FAMILIAK Nola hezi gure seme-alaba nerabeak EDUKIA: – Nerabezaroa XXI mendean – Afektibitatea eta autoritatea gurasoen eta seme-alaben artean. – Estilo edukatiboak: ezaugarriak eta bakoitzaren ondorioak. – Nola ezarri muga eta arau egokiak gure seme-alaba nerabeei. – Gure seme-alabek beren lagunekin duten harremanetan nola eragin. HIZLARIA: Cristina Migoya/ Laura Fernandez, Tratamendu Psikologikoko zentrokoa
Sasoian
LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIAK Konpetentzia teknologika/digitala lehen Hezkuntzan eta Interneten eta arriskurik gabeko sare sozialak haurtzaro eta nerabezarorako A atala: – Sare sozialak, pribazitatea eta identitate digitala. – Arrisku motak Interneten: grooming, sextin… – Legearen aurreko erresponsabilitatea. – Seguritatea handitzeko babesteko aholku eta neurriak Hizlaria: Araitz Zalduegi, “Pantallas Amigas” elkartekoa B atala: – Lauroko ikasleen konpetentzia teknologikoa/digitala Hizlaria: Pedro Argaluza, Lehen Hezkuntzako zuzendaria. Instrukzioa baino harago: XXI mendeko hezkuntza integrala Eskola edukien ikaskuntza eta formazio integrala: – Ikaskuntza edo instrukzioa? – Gurasoen zeregina. – Zeren gainean ari gara adimena eta arrakasta akademikoa terminoak erabiltzen ditugunean? – Adimen logikoa eta adimen emozionala – Zer egin dezakete gurasoek adimen emozionala garatzeko? – Lehen Hezkuntzako ikasleengan sozializazio eragileak. – Familia, berdinak, eskola mass media. – Nola eragin dezakete gurasoek? – Ikusten dena ikasten da. – Mugak eta afektoa. – Denbora partekatuaren kalitate eta kantitatea, Hizlaria : Kontxi Medrano UPV/EHUko Psikologia Ebolutiboa eta Edukazioko katedraduna.
¿Nola garatu adimen emozionala? Bizitza oihartzuna da, hartzen duzuna gustatzen ez bazaizu, kontu izan ematen duzunaz
Zer egin dezaket guraso bezala drogen kontsumoaren aurrean? “Gurasoen papera funtsezkoa da, gure seme-alaben ondoan egon behar dugu” Drogak hartzen gero eta goizago hasten dira MUGEN FALTA, gure seme-alabak. GEHIEGIZKO LARDERIA, Drogen kontsumorik AUTONOMIA POBREA ETA ez izateko gurasoen eta ERABAKIAK HARTZEAN seme-alaben arteko erlaPARTE HARTZE APURRA DROGEN KONTSUMOAREKIN zioak funtsezko inportantERLAZIONATURIK DAUDE zia du. Komunikazioan oinarritzen diren familietan harreman positibo bat dago. Afektoa dagoenean muga argiak daude eta betetzen diren arauak ezartzen dira. Seme-alabek egiten dutena ezagutzen da eta beraiekin partekatzen dira ekintzak. Familia hauek sendoak dira eta seme-alabei laguntzen diete integratzen, drogen aurrean indartsuagoak izaten eta jokabide positibo eta egokitu bat izaten dute.
15
GIZA-KOMPROMEZUA
ESKOLA JASANGARRIEN ZIURTAGIRIA skola agenda 21 egitasmoaren gainean egindako autoebaluazioaren memoria aztertu ondoren eta “Hezkuntza Berriztatzeko eta Biodiberttsitateko eta Ingurumen Partadetzako zuzendaritzak egindako bisitaren ondoren, Ikastolan egindako lana zoriondu dute, hala nola autoebaluazioan agertutako interesagatik.
E
Egitasmo hau Lauro Ikastolako Eskola Agenda 21eko arduradun den Arantza Ellakuriak zuzendu du eta eskolako ikasleez zein pertsonalaz osatutako batzordeak garatu du. Martxoan burutu zen kanpo auditorian laguntza eskaini zuten batez ere Lehen Hezkuntzako Unai Martinez Madariagak eta Mikel Merino Arangurenek, eta DBHko Begoña Garate Andikoetxeak eta Leire Ugalde Cuadrak, zeintzuek ebaluatzaileei egitasmoa azaldu zieten. Batzorde ebaluatzaileak “Eskola Jasan garria” agiria ematea erabaki du, uste baitu Eskola Agenda 21 egitasmoak heziketa kalitate ona duela.
Agenda 21 egitasmoan 12-13 kurtsoan landu zen gaia “HATZ EKOLOGI Eskola KOA ETA ELIKADURA” izan zen. Hiru sailetan (kurrikuluma, kudeaketa eta parte hartzea) diagnostikoa egin ondoren, helburuak zehaztu ziren eta ekintza definituak garatu ziren. Kutsoaren ebaluazioaren ondoren kurtsorako hobekuntza guneak definitu ziren. Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan “Atsedenaldietan astearteetan fruta” kan Lehen paina aztertu zen googledocs direlakoak erabilirik. Emaitzek erakutsi zuten ikasleen %25ak fruta ekartzen zutela egun horietan. bera erabili zen familietan zein elementu ziren berziklatuenak aztertzeko. Metodo Emaitza papera eta plastikoa izan zen. Gutxien berziklatzen diren produktuak olioa eta hondakin organikoak dira. hauek nabarmendu ditzakegu: Jarduera - Ikastola guztiko zuhaitzean identifikazioa eta señalizazioa. - Lehen Hezkuntzako “Txoko berdea” martxan jartzea. - Eroskiko Elikadura sanoaren kanpainako autobusa bisitatzea. - Lauro Ikastolako agenda personalizatuan ingurugiroarekin erlazionatutako egun esanguratsuen gaineko lanak sartzea. - Loiuko herri foroan eko-ordezkariak parte hartzea inguruko gainerako zentroekin batera: Lauroko urteroko egitasmoaren aurkezpena eta udalera proposamenak.
16
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Egitasmoaren helburuak, etapaka:
Giza konpromiso plana Gizarte konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Kurtso bakoitzean hiru kanpaina orokor aukeratuko dira, nazioarteko egun bat eginez, idazleak urraska parte hartuz. DBH eta batxillergoan gai bakoitzaren gaineko argibide hitzaldiak egingo dira. 12/13 kurtsoko kanpainak izan dira:
Haur eskola, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzat: - Giza eskubideen baloreetan hezitzea ikasleak. - Gizartean ematen diren diferentzien gainean hausnartzea. - Ikus eraztea edozein pertsona aurkitu litekeela bere bizitzan premia gorrian. - Premia gorrian dauden pertsonei lagundu behar diegula erakutsi. - Kontuan jartzea beraiei sobratzen zaiena (arropa, jostailuak, jatekoa…) beste batzuei falta zaiela. - Besteri laguntzean gure planeta zaintzen dugulako kontzientzia hartzea. Batxilergoko ikasleei: - Kontuan jaustea beste gizarte bat posible dela. - Gizartearen premia hurbilak ezagutzea. - Egitasmo solidarioetan parte hartzeko aukera ezagutzea.
Arropa batzea: abenduaren 20an, Kooperazioaren nazioarteko egunarekin bat eginez, Berohirako arropa batu genuen, KOOPERA taldearekin. KOOPERA taldea kooperatiba bat da, aberasteko asmorik gabekoa, Caritasek eta Recicletak sortua, arropa zaharra bildu eta tratatu ondoren salgai jartzen du, bigarren eskuko arropa balitz bezala, eta, nazioarteko elkarteekin lan egiten du. Gainera, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak enplegatzen ditu eta gizarteratzeko prestatzen ditu. Lauro Ikastolak kanpaina honetan lehen aldiz parte hartu du. Janari bilketa: otsailaren 20an, Gizarte justiziaren nazioarteko egunean, Bizkaiko jateko bankorako jatekoa bildu genuen. Aldi honetan, gainera, Ikastolako familia eta personalari laguntzeko eskatu genien erakundearekin bat datozen supermerkatuetan jatekoa biltzeko. Ura eta eskola, martxoaren 20an, Uraren nazioarteko egunean, UNICEF-en “V laskerketa Nigerrerako tantak” kanpainan parte hartu genuen. Kanpainaren helburua ume pobreenak eskolan urte gehiagoan egotea, eta, horretara maila akademiko hobea lortzea izan da. Era berean, ura eta saneamendu hobeak izatea da helburu. Kirol ekintzak antolatu genituen eta ikasle bakoitzak euro bat eman zuen karrera zakuetan, sokatiran eta abarretan parte hartu ahal izateko.
Elkarte ezberdinei eginako donazioak 30 ordenagailu Reciclet-era, txandalen stock zaharretako 200 kamiseta eta kirol-jertse baino gehiago edo ikasbideko arropa sobrantea Sed-Afrika erakunderako 116 euro eta 266 euro Erandioko “Txiritxiri” elkarteari Behekosoloa erakusketan egindako salmentagatik. Caritas-i 60 ordenagairu ematea ikastolako bazkide batek emanak. Aluminiozko paperaren bilketa Costa de Marfileko kanpaina baterako, tapoien kanpainetan parte hartzea.
Sasoian
Ikastolak Aimarren aldeko lau kanpainatan hartu du parte Zuetariko zenbaitek Aimar del Pozoren (Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikaslea) osasun arazoak ezagutzen dituzue. Aimarrek jaiotzatik buru paralisia du, tetraparexia du, eta gaixotasun honek gorputzeko lohadarretan du eragina, batez ere hanketan. Gorputza hazi ahala bost ebakuntza gehiago beharko ditu, 18 urtera arte, giharrak ez gogortzeko. Honek guztiak familiarentzat kostu handia dakar. Familiaren kanpainetan parte hartzen du Ikastolak eta kurtso honetan lau ekitaldi izan dira: Ibarra Sagardotegiak eratutako afari bat, Punta Galea Txirrindulari elkarteak eratutako Fadurako jaialdia, Sopelako Kurene Pilota Elkarteak eratutako esku-pilota jaialdi benefikoa eta Dacia Sandero kotxearen zozketa.
17
ESKOLA KIROLA ETA KULTUR EKINTZAK
12/13 Denboraldiko Eskola Kiroleko Laburpena auro Ikastolan beste eskola kiroleko denboraldi bat bukatu da. Urte honetan eskerrak ematen hastea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko talde guztietako kirolariei (futbol, sala futbol, saskibaloi, atletismo, esku pelota, water polo, igeriketa, tenis, patin-jockeya) gurasoei, entrenatzaileei eta batez ere delegatuei. Berauen laguntzarik gabe aktibitate hau ez zen egingo eta. Jokalari guztiak zoriondu nahi nituzke eta kasu batzuk batez ere aipatu nahi nituzke. Alde batetik, saskibaloian Bizkaian bi txapeldun izan ditugu: mutilen minibasket Lauro A 01/02 eta aurreinfantila Lauro A 2000 Aurreinfantileko ligan; eta futbolean Lauro A, B, C benjamin taldea, txapeldunen ligan jokatu dutenak. Saskibaloian ere txapeldunordeak izan ditugu: mutilen Lauro B01 mutilen minibasket liga En. 2002ko Lauro E02 nesken minibasketean eta Lauro E04 ekipoa 2004ko liga aurreminibasketean. Kirol taldeetan azpimarratu behar dugu futboleko haur taldeek egin duten papera, lehen urtea izateko waterpoloko taldeek lehiatzeko izan duten modua eta Lauroko historiako patin-jokey taldeen jarduera. Hauek hirugarren gelditu dira Bizkaian. Ikastolatik kanpora kirola egiten duten kirolari indibidual batzuk ere aipa genitzake: Julen Basabe eta Andoni Zarrandikoetxea Bizkaian txapeldun izan dira arraunean. Etxeberrin egin den judo txapelketan Eneko Latxa izan da txapeldun.
L
Lauroko Hockey lehen ekipoak Eskola Ligan parte hartu zuen
L
auro Ikastolak eduki duen patin-jokey ekipoak otsailean hasi du eskola ligako bere ibilbidea. Zorrozako pistan, Europako hoberenetako batean, eskola ligako ekiporik hoberenak bildu ziren.
Lehen lehiaketa egunean Laurok ez zuen zorterik izan bere aurkariak ziren Metropolitano eta Arangoitirekin. Metropolitano txapeldun izan zen iaz eta Arangoiti txapeldunorde, baina Laurok ez zuen burua makurtu eta ezustekoa eman zuen. Lehen partidan, Metropolitanoaren aurka, 3-0 puntuazio aldekoa izan zuen. Bigarren denboran Zorrozakoek markagailuko emaitzari buelta eman eta 3-5 irabazi zuten. Bigarren partidan Laurokoek aise irabazi zuten 3-9, nahiz eta Arangoitiko ekipoa oso ona izan. Otsailaren 28an, DEIA GAZTELEKU gehigarrian, Lauroko ekipoaren berri ematen zuen ligaren hasieraren gaineko artikulu bat argitaratu zen. Lauroko ekipoa hirugarren postuan gelditu zen denboraldia bukatu zenean. Zorionak!
Denboraldiko arrakasta Waterpoloko ekipoetan Bizkaiko eskola waterpoloko denboraldia otsailean hasi zen. Haur liga mixto horretako Denboraldian debutatu zuen Lauro Ikastolak. Maiatzaren 25era arte zazpi talde parte hartzaileak, Club Azkartza A eta B, Leioa Waterpolo A eta B, Nautica de Portugalete, Sestao eta Lauro, hamabostean behin jokatu zuten elkarren aurka buelta bakarreko lehiaketan.
18
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Ekintza kulturaleko taldeen jarduerak kintza kulturaletan parte hartu zuten ikasleek bederatzi aldi diferentetan egin zuten ikastolako jaialdietan. San Frantses Jabierren jaialdia, Olentzero, Santa Ageda, Ihauteriak, Korrika txiki, Korrika, Batxilergoko despedida, Lauroko jaia, etb.
E
Urte honetan zenbait lan nabarmendu nahi genituzke: Lehen Hezkuntzako antzerki lana, Euskal Mitologia, trikitixa taldeak eratu zuen txalaparta ikastaroa eta Korrika dela eta Rock Taldeak landu zuen kantua. Abesbatzaren aktuazioa ere nabarmentzekoa izan da. Lauroko Abesbatza gero eta sendoago agertzen ari da eta aurten Ikastola Bilbotik Loiura orain dela 40 urte aldatu dela-eta, aktuazio berezi bat prestatzen ari da.
Irudi tekniko ikasgaiean ikasleek izan duten parte hartzea argitalpenean
13
/14 kurtsoko Eskola kiroleko aktibitateak biltzen dituen publikazioan
EBHko 4. kurtsoko Irudi teknikoko ikasleek egindako lana agertzen da. Jarduera bakoitza azaltzen duten piktogramak dira. Irudiak tangenteen ezaugarriak aplikatuz egin dituzte. Hasieran eskuadra, kartaboi eta konpasarekin; gerora Imagineer Technical eta Inkscape aplikazio informatikoak digitalizatuz.
Sasoian
19
JAIALDIAK
Ihauteriak
Zezilia Deuna
20
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Lauroko Jaia
Sasoian
JAIALDIAK
Olentzero
22
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Xabierk Frantzisko Deuna DBHn
Sasoian
23
BELAUNALDIKO AGURRA
NIKO: Menudo marron. 5 minutuko hitzaldia egiteko eskatu zigutenean .... Hori gertatzen zaigu Alainen irribarre xarmantari ezetz esatea ia ezinezkoa delako. Nahi: Eta zer esan dezakegu guk Laurori buruz bost minututan? Gogora ditzagun hona ekarri gaituzten momentuak, Nikola. NAHI: Azkenik gure ibilbideari bukaera emateko Batxillerrera heldu ginen. Hemen azterketak, etxerako lanak, faltak… IKASBIDAIA. Bai, Salamanca-Oporto, Berlín.. NIKO: Baina Lauroko hasierak eta amaierak antzekotasunak dituzte: Haur hezkuntzan siesta; eta batxilergoan siesta ez da modalitateko ikasgaia izan, baina badirudi askok aukera modura hartu dugula zuzendariaren historiako klaseetan. NIKO: Adibidez, jakin nahi nuke Lauroko berogailuen termostatoak nola funtzionatzen duen. Kalean 30 gradu? Ba klasean 40. Eta horri ekonomiako azterketa bat gehituz gero, … kiratsa itzelezkoa da.
NAHI: Bueno orain, eskerrak hiru aldiz eman behar ditugu. Batetik, gurasoei. Zuek izan zarete ikastola honetara etortzeko aukera eman diguzuenak.
Nahi: Zoratzekoa dena da neguko goiz zatarrenetan irratia piztu eta entzutea: ”Begoñazpi: itxita, Jesuitas: itxita, Maria Inmaculada del Rosario; itxita, Munabe: itxita, Lauro: zabalik” Radio Euskadiko lokutoreek autobus todoterrenoak ditugula pentsatuko dute. Berdin du euria, elurra, ciclogenesis explosiba, dilubio unibersal, apokalipsis zombi edo dena delakoa… Gogoratzen duzu haur hezkuntzara sartu ginenean? NIKO: Bestetik, maisuei eta ez dozenteei,zuek izan zarete ikastolan gure gurasoen papera bete duzuenak. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta txalo bero bat zuentzat. NAHI: Azkenik, nik Nikolari eman nahi dizkiot eskerrak… NIKO: Eta nik Nahiri…
NIKO: Jo, hura bai bizitza. Azterketarik ez; faltarik ez; etxerako lanik ez eta egun santu guztian jolasean. Olentzero ere urtero etortzen zen. Eta orain begiratu horra... zenbat Olentzero dauden gurasoen artean!
NIKO: Beti gogoratuko dugu nola sartu ginen negarrez lehenengo autobusera etorri nahi ez genuelako eta nola aterako garen negarrez ere hemendik alde egin nahi ez dugulako. Gure jakintza gure askatasuna bada, eskerrik asko Lauro askatasunerako ateak irekitzeagatik. ESKERRIK ASKO!!!
Eta pixkat hazi ginenean Lehen Hezkuntzara. NAHI: Han beste ardura batzuk genituen: garrantzitsuena zen futbol zelaira lehena heltzea. Ez dakit gogoratuko duzuen BASOA: misteriotsua, itzel handia, eta BASERRITARRA … Zelako istorioak kontatzen genituen baserritarrari buruz: umeak baitu, ahuntz hiltzaileak patioan ... NIKO: Gero DBH heldu zitzaigun. Esfortzu guztia, irakasleen “pelota” gureganatzea. Eta nola ahaztu San Frantziskoko mozorro jaiak: dantzak, Kulikitaka famatua, remix txorrak eta hemen nire alboan dagoenaren buru-galtzeak…
Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko errektor-ohia, gurasoen izenean.
24
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Eskola Ibilbidearen bukaerako bidaia
Bidaia hau batxilergoko 1 kurtsoan egiten da eta 12/13 ikasturtea, Oporto eta Salamankara egin zen, abenduaren 2tik 9ra. Portugalen Braga eta Guiramaes bisitatu zituzten; Espainian Salamanka, Ciudad Rodrigo eta La Alberca.
Sasoian
25
ZERBITZUAK
Jantokiko sukalde prozesuak ikasleengandik hurbilago nder Atutxa ikastolako sukaldariak Jantokiko sukaldeko zerbitzuen aurkezpena egin zuen. EBHko 3 eta 4 kurtsoko delegatuei egin zien aurkezpenean zerbitzuaren prozedimendu guztiak azaldu zizkien: jateko erosi, eskuratu eta mahaira ailegatzen den artekoak.
A
Lehen aurkezpen hau sukalde-gela berrian egin zen. Sukalde-gela hau sukalde-eskoletarako eta eskolaz kanpoko jardueretarako prestatua dago eta zerbitzu hau ikasleei hurbildu nahi die hobeki ezagutu dezaten. Hitzaldia bukatzean, hurrengo urtean sartuko diren lau plater berri aurkeztu ziren. Ikasleek menuen gaineko galderak eta proposamenak egin zituzten.
Lauro ikastolak sukalde kudeaketan iso 9001-2008 lortu du Lauro Ikastola, martxo-apiriletan, sukalde eta jangela zerbitzuetan auditatua izan zen. Auditazio horren emaitza bezala Sukalde kudeaketan ISO 9001-2008 lortu zuen: menuen elaborazioa eta jangela zerbitzua.
12/13 kurtsoan Ostalaritza eskolako zuzendaria den Txema Santistebanek bisitatu gintuen, eta, sukaldeko zerbitzuaren arduradunekin batera, Ikastolako menu, instalazio eta prozesuak errebisatu zituen. Eskolako arduradunak Ikastolan landutako menuen gaineko inpresio ona eman zien sukaldariei eta zerbitzua berritzeko iradokizun zenbait ere egin zituen. Bisita hau, bestalde, elkarlan berri baten hasiera izan zen. Bisita honen lehen emaitza Ostalaritza eskolako ikasle batek Lauroko sukaldean egin dituen praktikak izan dira.
Arauek zehazten dituzten arrisku, helburu eta alderdi pisuzkoen gainean oinarritu zen auditoria. Erabili zen metodoa arduradunak elkarriketatzea eta dokumentuak zein erregistroak aztertzea izan zen. Auditoria honek ez zuen arautik kanporako ezer ikusi.
26
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Lauro Ikastolako eskola menuen elikadura azterketa aur eguneko eskola-umeen elikadura bihar etziko nagusien oinarria da, Eta, era berean, haurtzaroan hartutako elikadura usadioek, neurri handi batean, etorkizuneko osasuna baldintzaten dute. Jangelako zerbitzuaren ardura nagusia, beraz, elikadura jangarria, segurua eta nutrizionalki egokia eskaintzea ez ezik, ikasleei jateko usadio egokiak hartzen ere lagundu behar die. Lauro Ikastolako jangelako ekipoak Ikastolak eskaintzen dituen menu diferenteak aztertzea eta baloratzea erabaki zuen. Horretarako, Dietetika eta Nutrizioan (Gessyma Galea labo-
G
rategia) adituak diren kanpoko profesionalen laguntza izan zuen. Kanpoko profesional hauek Ikastolako menu osoak aztertu dituzte. Emaitzak izan ondoren, AESAN-en (Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición) errekomendazioekin erkatu dira. Errekomendazio hauek NAOS estrategian (Nutrición, Actividad Física, Prevención de la Obesidad y Salud) jaso dira. Emaitza hauen bidez datu objetiboak euki nahi izan dira aurrerantzean hobekuntza sustraituak egin ahal izateko. AZKEN ONDORIOAK Izandako emaitzak oso onak dira eta 2014/15erako hobekuntza batzuk ezarriko dira. Hobekuntza horiek, besteak beste direla, menuetan arraina, barazkiak eta fruta gehitzea eta haragia gutxitzea izango dira. Eskola menua orekatzeko bazkaria gainerako jatorduekin (gosari, hamaiketako, askari eta afariarekin) osatu behar da. Jatordu hauetan guztietan ez da komeni jatekoak errepikatzea batean eta bestean. Almudena Hormaechea Palomo Diplomada en Nutrición Humana y Dietética, Licenciada en Tecnología de Alimentos, Postgrado en Calidad y Seguridad Alimentaria
KONPARANTZA LAUROKO IKASTOLAKO MENUAK ESTATU MAILAKO BESTE JANGELA BATZUEKIN
Estatu mailan eskola jangeletan sarrien ematen diren errakuntzak
LAUROKO JANGELA
1. Ortuariak plater nagusi bezala astean behin gutxienez. (Barietatea gordinik, sukaldatua eta purean) 2. Legumbres (Astean behin gutxienez) 3. Fruta freskoa (arbolatik harakoa) (Bi aldiz astean gutxienez) 4. Arrain feskoa (itsasotik harakoa) eta izoztua (Astean behin gutxienez) 5. Etxekoak ez diren aurrekozinatuak (Gehienez bi aldiz astean) 6. Postre dultzeak (Gehienez bi aldiz astean) 7. Garaian garaiko jatekoak eta urteko garaiaren arauerakoak 8. Menu egokituak (alergikoak, intoleranteak) eta jateko hornitzaileen agiriarekin (alergenoak) behar badira
Mantenimentuko kudeaketa sistema Ikastolaren tamaina eta modu ordenatuan kudeatu beharra eta instalazioak egoera onean iraunerazteko beharra kontuan izanik 08/09 kurtsoan Laurok mantenimentuaren kudeaketarako GMAO programa informatikoa hartu eta garatu zuen. Azken ekitaldi honetan, esaterako, 2823 lan ordena baino gehiago izan ditu. Mantenimentu kudeaketa honek behar diren ekonomia eta giza errekurtsoak hobeto ezagutzea bideratzen du. Mantenimentu ekipoak, gainera, EUSKALITek eratzen dituen formazio ekitaldietan parte hartu du. Formazio saio hauek Zerbitzu honetako biltegi eta guneetan SS sistima ezartzeko balio izan dute.
9. Sukalde tekniken barietatea (labea, prijiketa, plantxan erretzea…) 10. Ikastetxean bertan kozinatzen da eta menuen berri behar bezala ematen da. Iturria: Consumer Eroski 2011 eskola menuak, bi astean analizatutako menuak, Espainiako 19 probintziatako 209 ikastetxetako eguneroko menua
Sasoian
27
IKASLE-OHIAK
Ikasle-ohien Elkartea.... 2013ko Batzar Nagusian Kontseilu Errektoreak Ikasleohien Elkartearen sorrera aurkeztu zuen. Lauroko Ikasle Ohien Elkarte hau helburu hauekin sortzen da: • Lauro Ikastolako proiektuaren parte izandako ikasleen topagunea izatea. • Lauro Ikastolako eguneroko bizitzarekin lotura mantentzea. • Adiskidetasuna mantentzea. • Euskera bultzatzea. • Kultura eta Kirola arloetan ekintzak eskaintzea. • Arlo profesionaleko hartuemanak bideratzea.
Lauro Ikastolako Kontseilu Errektoreak Batzorde bat sortu du, elkartearen sorrera eta antolamendua bideratzeko bere partehartzaileak ondokoak izanik: • Kontseilu kideak: Javi Ruiz (14. Belaunaldia), Mikel Txintxurreta (8. Belaunaldia), Itziar Laskurain (9. Belaunaldia). • Lauroko pertsonalaren aldetik: Idoia Iruretagoiena, Zuzendari-Gerentea (14.); Zaloa Gomez, Zuzendari Pedagogikoa (13.); Arkaitz Ruiz, Behekosoloko Arduraduna; Izaskun Mujika, Zerbitzuetako arduraduna (8.); Leire Abrisketa, Informazio eta Web arduraduna; eta, Eider Oleaga (29.), ikasle-ohien elkarteko erreztatzailea. Elkarte hau 13/14 ikasturtean gorpuzten hasiko da eta horretarako ikasle-ohien komunikazioak egitea aurreikusita dago.
28
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Ikastola Bilbotik Laurora aldatu zeneko 40. urteurrena
urte betetzen dira 2013/2014 kurtsoan Bilbotik Laurora eskola aldatu zela. Aldaketa honek Kooperatiba sortzea, lehen eraikuntza egitea, gaur eguneko Lehen Hezkuntzakoa, eta proiektu berriak bultzatzea ekarri zuen.
40
Kurtso honetan urteurren honen prestakuntzak hasten dira. 2013ko irailaren 22an ibilaldi bat egingo da oinez Bilbotik Loiura. Ibilaldi hori aldaketaren sinbolotzat har daiteke. Egun hori kotxerik gabeko Egun Europearra da. Egun horretan lehen bazkide kooperatibista izan ziren familiei omenaldi txiki bat egingo zaie. Efemeride hauekin zerikusia duten berriak sartzeko Ikastolako WEBean gune berri bat zabaldu zen. Urteurreneko logotipoa Zuzendaritza kontseiluak eta Ikastolako kudeaketak erabaki zuten 40.urteurreneko logoa Irudi Teknikoa eta Diseinu Tailerra egiten duten DBHko 4. kurtsoko ikasleei agintzea. Mikel Basterra Kooperatibako lehendakariak ikasleak batzar batean bildu zituen ospakuntza honen edukia azaltzeko. Proposamen diferenteak aurkeztu ziren, eta, azkenean, Lukas Ramos Ere単orena aukeratu zen.
Sasoian
29
BEHEKOSOLOA uskalitek eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundiek antolaturik, Behekosoloa eta Lauro Ikastolako arduradunek parte hartu dute, azken hiru ekitaldietan, 3K Planean “Kirol erakudeetako kudeaketa gestioan”.
E
Erakunde parte hartzaileen artean, hala hiru lurraldeetako futbol, saskibaloi eta igeriketa, eta abarren federazioak aurkitzen dira, nola herri polikiroldegiak, kirol zerbitzuetako enpresak eta bi eskola zentro, zeintzuen artean Lauro Ikastola aurkitzen den. Plan hau, Polikiroldegirako plan estrategikoaren prestakuntzan eta kalitate kudeaketan oinarritzen dena, azaroan egin den auditoria batekin bukatu da. Behekosoloak “Kudeaketa aurreratua-Goi maila” saria lortu du. Diploma EUSKALITek Kiroletxean (Miribilla-Bilbo) eratutako ekitaldi batean Behekosoloa eta Lauro Ikastolako arduradunei eman zaie.
30
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea
Campus alokairua Eguberriak
Teknifikazio futbola (Koikili)
19
Aste santua
Jolas Mundu
14
Uda
Digipen
5
Uda
Jolas Mundu
25
Uda
Teknifikazio futbola (Koikili)
57
Uda
McGrogans
166
Digipen kanpusaren aurkezpena.
McGrogans taldea udan
MadSCIENCE esperimentuak
Ibilaldi “pirata�, udan
Sasoian
31
BEHEKOSOLOA
Kirol ikastaroak Behekosoloan Kirol ikastaroetan parte hartze datuak: Igeriketa Futboltxo Saskitxo Teknifikaioa Tenisa Kirol txiki Patinaia Euskal Dantzak (nagusiak)
32
409 43 12 10 5 8 8 10
1 Zenbakia. 12-13 Ikasturtea