www.lauroikastola.eus
Sasoian 2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
AURKEZPENA
O
ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren bigarren argitaraldira. Gaur egun, ikastolak bidaltzen duen informaziorik gehiena, posta elektronikoen bitartez hartzen dugu. Bestalde, badauzkagu ALEXIA kudeaketako aplikazioa, webgunea eta blog-ak ere, edozein informazio kontsultatzeko aukera ematen dizkigutenak. Baina, ezer ahaztuta gera ez dadin, 2013-14 ikasturtean egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa, ateratzen da aurten ere Sasoian aldizkaria. Iazko ikasturtean zehar, gure seme alabak, ikastolako profesional guztiekin batera ekimen ezberdin askoren protagonistak izan dira. Gurasook horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, beste batzuez informazioa heldu zaigu eta beste batzuk beharbada
Sasoian
ezezagunak edukiko ditugu. Egin den guztia batu nahi izan dugu argitalpen honetan, denok, familian, berrikusteko aukera izateko asmoz. Ez dugu ahaztu behar hemen batzen den guztiaren atzean, eta burutzen diren beste askoren atzean, Ikastolan parte hartzen dugun guztion lana eta esfortzua dagoela eta horregatik, eurei guztiei, eta Sasoian bigarren zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure eskerrona eta errekonozimendua helarazi nahi diet, eurek denak baitira argitalpen honen protagonistak. Sasoian irakurtzean, barruan dagoen guztia egiten gozatu dugun beste gozatzea espero dut. Eskerrik asko eta datorren Sasoian-arte. Itziar Laskurain Lasa, Presidenta del Consejo Rector
2
013/14 ikasturtean Kontseilu Errektoreak Zuzendaritza taldearekin batera hurrengo urteetarako hausnarketa estrategikoa definitu zuen, ikasleek bizitzako egungo eta etorkizuneko erronketarako konpetentziak lor ditzaten helburua zehaztuz. Testuinguru berrietara moldatzeko estrategia eta metodologia berriak barneratzea funtsezkoa izango da. Ibilbide honetan ikasle bakoitzak bere helburuak lortzeko, hezitzaileen papera, familiena eta irakasleena, geroz eta garrantzitsuagoa izango da, ezinbestean elkar-lanean arituz, ikasketa komunitate sendoa izaten jarraitzeko. Sasoian aldizkarian, aipatutako lerro estrategikoen islada diren zenbait ekintza aurkituko dituzue. Zuzendaritzatik Zorionak eta eskerrak Lauro Ikastola osotzen duzuen guztioi, familiei, ikasleei eta pertsonalari, Lauro Ikastolako proiektuaren erraztatzaile eta bultzatzaile izateagatik. Idoia Iruretagoiena Valle Zuzendari Gerentea
1
KUDEAKETA ETA PARTIZIPAZIO ORGANOAK
Kooperatibaren ohiko Batzar Nagusia Ohiko Batzar Nagusia 2014 otsailaren 20an burutu zen, eta tratatutako gaiak izan ziren, besteren artea, kooperatibaren giza-kudeaketa eta urteko kontuak onestea, eta bazkide berrien giza-kapitalari ekarpena eta sarrera kuota onestea.
Asetasun maila
Halaber, Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena eta Jagolaritza Batzordearena egin ziren.
Familiak ......................................................
8,0
Ikasleak ......................................................
7,6
Langileak ....................................................
7,4
Organo bakoitzerako hautatutako kideak ondokoak dira, hautaketa ostean izandako lehen batzarrean erabakitako karguak zehaztuz: Kontseilu Errektorea: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Cabello Diruzaina: Mikel Agirre Idazkaria: BegoĂąa de Ibarra Batzordekideak: Mikel Txintxurreta, Jon Basabe, Jon Egia, Alejandro Loustaunau, Jose Javier Ruiz, Josu Saitua, Juan JosĂŠ Unzilla, Alaitz Landaluze. Jagolaritza Batzordea: Presidentea: Olatz Larrauri Idazkaria: Ana Uriarte Batzordekideak: Amagoia Tejedor y Fernando del Hoyo.
Bazkide berrien sarrera ekitaldia Urtarrilaren 30ean Kooperatiban sartu diren bazkide berrien harrera ekitaldia ospatu zen DBHko eraikinean. Euren seme-alabak 14/15 ikasturtean eskolatuko dira Lauron, eta Ikastolako 51. belaunaldia izango dira. Jarduera honetan, 27 dira bazkide egin diren ikasle-ohiak.
Matrikula DBH eta Batxilerrean Baditugu plazak eskolaketako azken bi etapa hauetan, Eusko Jaurlaritzak ezartzen duenez ikasle/gela ratioa handiago delako. DBHrako matrikula ofiziala otsailean izaten ohi da, Haur eta Lehen Hezkuntzakoarekin batera. Batxilerrekoa, aldiz, maiatzean. Etapa hauetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa izateko: 944710444. DBH eta Baxtilerreko zuzendariek ate-irekietako egunak izaten dituzte familia interesatuek instalazioak eta Lauroko Proiektua ezagutu dezaten.
2
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
INBERTSIOAK
13/14 ikasturteko inbertsio nagusiak Inbertsiorik garrantzitsuenak udan zehar burutzen ohi dira eta ikasturte honetan azpimarra ditzakegu: • Haur Hezkuntzako jantoki / erabilera balioanitzeko espazioaren eraberrikuntza: mahai berriak, hormak margotu eta papereztatu, proiektorea berriztatu, etab. • DBHko Auditorium-a berriztatu. • Errezela elektrikoak Lehen Hezkuntzan eta DBHn. • Mahai berriak DBHko Agoran, jolastorduetarako. • IKT: Wifi-a eguneratu eta hobetu, proiektore eta ekipo berriak, arbel digitalak, etab.
Sasoian
INBERTSIOAK Lizentziak ...............................................................
2.948
Eraikinak eta beste instalazioak ........................
37.285
Altzariak .................................................................
86.926
Ekipo informatikoak ............................................
130.477
Kirol instalazioak ..................................................
43.747
GUZTIRA ............................................................ 301.383 €
3
DATU AKADEMIKOAK
Emaitza akademikoen azterketa orokorra
E
maitza bikainen ibilbidea berretsi egiten da, Lauro Ikastola osotzen duten guztien ahaleginaren ondorioz. Hobekuntza orokorren eragin positiboaren ebidentzia eta talde profesionalen garapenean ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonistak bihurtuz. Laguntza, errefortzu eta orientazioko zerbitzuek, ikasleek helburak lor ditzaten lagundu dute. Ikasleentzako laguntza, errefortzu eta orientazio zerbitzuek helburu hauek lortzen lagundu dute, Orientazio Departamentuaren bitartez: orientatzaile biak, pedagogia terapeutikako bi espezialistak, eta auxiliarren laguntzaz. Lan-talde hau ikasleen erritmo eta gaitasun ezberdinei erantzuteko programak garatzen dihardu, hala nola, laguntza gela barruan eta errefortzuak gelan zein gelatik kanpo, banakako kurrikulum egokitzapenak, eta Berritzegune bezalako kanpoko erakunde adituekin koordinazioa, etab. Prozesu honetan guztian gakoa da orientazio talde,
irakasle-tutore eta familien arteko elkarlana ikasketa prozesuan sor daitezkeen zailtasunak detektatzeko, beroien diagnostikoa egingo duten kanpoko erakundeetara bideratzea eta kanpoko zerbitzuekin koordinazioa eta jarraipena egiteko eta laguntza behar duten ikasleen eta kanpoko zerbitzuen arteko koordinazioa errazteko. Halaber, diagnostikoa izan gabe ere laguntza behar duten ikasleen euskarri dira. Bizikidetza Plana
Emaitza akademiko onak lortzea, neurri handi batean, ikastetxean dagoen giro ona eta ikasketa giro egokiarekin harremanduta dago, edo bere ondorioa da. Horretarako, Tutoretza Planak ditugu, orientazio taldeak koordinatzen dituenak, Bizikidetza Plana, Ikasle Laguntzaileen bitartez bideratua, prObentzio teknikak aplikatu Ikasle eta familientzat orientazio saioa Batxiler osteko ikasketetarako. eta elkarbizitza behatokiak ezarri ditugu, eta banakako orientazio akademikoa ere bideratuta PROMOZIONATUAK dago ikasle bakoitzarekin egiten diren elkarrizketa et ataldeentzako hitzaldien LH 6 DBH 4 bitartez. Lauro Ikastolak EAE Lauro Ikastolak EAE Lauroren diferentzial positiboa man11/12 98,40 97 97 96,75 92 91 tentzen da ikasgai guztiak gainditzen dituzten kopuruetan eta promozionatzen 12/13 98,43 97 96 93,39 93 91 dutenetan (ikasturtea gainditzen dute13/14 98,42 98 97 98,33 92 92 nak).
GAINDITUAK LH 6
DBH 4
BATX GZ
BATX ZT
Lauro
Ikastolak
EAE
Lauro
Ikastolak
EAE
Lauro
Ikastolak
EAE
Lauro
Ikastolak
EAE
11/12
90,58
81
78
78,86
72
69
94,00
86
80
92,00
87
87
12/13
85,93
82
79
83,47
74
70
100,00
86
82
93,00
90
88
13/14
92,00
83
80
86,67
73
72
98,00
90
87
93,00
91
91
4
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Batxilerreko emaitza esanguratsuen azterketa
B
atxilerreko ikasleen %30ak 8a baino gehiago lortu dute espediente notan, ikasturtearen batezbestekoa 7,52an kokatu delarik.
2. Batxilerreko ikasleen artean Ohorezko Matrikula ondokoek lortu dute: I単igo Solaegi, Andrea Sevillano, Ainhoa Ondarroa,Ane Urrutia eta Nerea Pedraz. Beste bederatzi ikaslek Batxilerreko Sari berezietara aurkezteko aukera izan zuten euren espediente nota 8,75etik gorakoa baitzen. Hautaprobako batezbesteko nota 7,25koa izan zen (6,59 EAEn). 2. Batxilerren matrikulatutako ikasleen %83a ekaineko deialdian aurkeztu zen eta %100ak gainditu zuen. Unibertsitatera sartzeko batezbestekoa ekaineko deialdian 7tik gora mantendu da azken 10 urteetako ibilbidean eta Lauroko ikasleek sarrera murriztuena duten Unibertsitatera sartzeko aukera emanez. Batezbesteko ibilbide baikor hau, ohiko zein ez-ohiko deialdian mantentzen da: Lauron, 7,41; eta EAEn, 7,17.
Sasoian
2. Batxilerreko ikasleek, Lauron ikasketak 2013/14 ikasturtean bukatu eta gero, ondoko unibertsitateko ikasketak hastea aukeratu zuten: IKASKETAK INGENIERITZAK Industri teknologiako ingenieritza Ingurumen ingenieritza Industri antolamenduko ingenieritza Ingenieritza elektrikoa Ingenieritza kimikoa Ingenieritza mekanikoa Ingenieritza elektroniko industriala eta automatikoa MERKATAL PILOTOA MATEMATIKA MEDIKUNTZA ERIZAINTZA FISIOTERAPIA FARMAZIA BIOLOGIA BIOTEKNOLOGIA NANOTEKNOLOGIA ELIKADURA PROZESU ETA PRODUKTUEN BERRIKUNTZA ADE ETA ERLAZIONATUAK ADE ADE + Publizitatea ADE+ Marketing ADE + Zuzenbidea Marketing ADE + Ingenieritzai ndustriala Finantzak eta aseguruak Negozioen kudeaketa Publizitatea eta harrema npublikoak Lidergoa eta berrikuntza ZUZENBIDEA IRAKASKUNTZA HARREMAN INTERNAZIONALAK KAZETARITZA GIZARTE HEZKUNTZA PSIKOLOGIA HIZKUNTZA MODERNOAK JARDUERA FISIKO ETA KIROLETAKO ZIENTZIAK
GUZTIRA 12 2 3 2 2 1 1
23
1 1 4 4 2 2 1 1 1
7 3 1 1 2 1 1 2 5 1
1 24
4 5 1 1 3 2 2 4
5
EUSKERAZ
Lauro Ikastolak Bikain ziurtagiria lortzen du
Z
uzendaritza eta Kontseilu Errektoreko Euskera Batzordearen eskutik, Lauro Ikastolak Bikain ziurtagiria lortzeko prozesua hasi zuen, Euskera Planaren barruan, eta gure barruko diagnostikoaren kanpoko alderaketa bat izateko. Lanean euskaraz egin eta etorkizunean ere horrela izan dadin kudeatu egiten duen erakundeari egiten zaion aitortza da eta bere helburuak dira: – Indarguneak sendotu eta zer hobetuak begiz jo. – Praktika onak partekatzeko aukerak eskaini. Euskararen erabilera eta presentziaren aldeko dinamika suspergarri eta bizigarriak sortu, etengabeko hobekuntza sustatuz. Euskalit-ek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ebaluazio-prozesu bat antolatzen dute erakunde batean euskarak duen erabilera, presentzia eta kudeaketa zenbaterainokoa den era objektibo batez neurtzeko. 13/14 ikasturtean zehar, doku-
mentuak eta beharrezkoa den memoria prestatu eta entregatu zen, talde ebaluatzaileak Ikastolako egoera azter zezan. Lau kidez osotutako talde-ebaluatzailea bertaratu zitzaigun Ikastolako eraikin eta instalazioak ezagutzeko, beharrezkoak zituen elkarrizketak egiteko eta dokumentazioa aztertzeko. Ebaluazioan kontuan izan zituzten lau ardatzak dira: komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza-kudeaketa Ikastolan bildutako informazio honekin guztiarekin, ebaluazioa borobildu zuten eta 2014ko urrian jakin genuen zertifikazioa ematen zigutela, 900-949ko puntuazioa eta Bikain Urrea aitorpena lortuz. Ikastolako Presidenteak, Itziar Laskurainek, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik hartu zuen ziurtagiria Donostiko Victoria Eugenia Antzokian burututako ekitaldian.
www.lauroikastola.eus Lauro Ikastolak hasierako erakunde aitzindarien taldean egoteko eskaera egin zuen .eus domeinua 2014ko ekainetik abendura bitartean erabili ahal izateko. Eskaera ontzat hartu zuen .eus Fundazioak eta helbide berria inskribatu ahal izan genuen: www.lauroikastola.eus Taldea 93 Aitzindariez osotua dago, hedadura, garrantzi eta jatorri ezberdineko entitateak biltzen dituena, eta .EUS Domeinua izaten lehenak izan ziren. Lauro Ikastola “Euskal kultura” atalean dauden 46 entitateen artean dago, eta ikastola bakarra da.Aitzindarien fase honetan parte hartzea Euskera Planean proposatutako eta landutako ekimena izan zen. 2014ko ekainean, Bilboko Kafe Antzokian .EUS Domeinuaren Aintzindarien aurkezpen ekitaldia burutu zen. Aurkezpenera Mikel Cabello, Kontseilu Errektoreko eta Euskera Batzordeko kidea, eta Idoia Iruretagoiena, Zuzendari Gerentea, bertaratu ziren.
HAZPARNE
KALAKARI
Euskararen erabilera sustatzeko ezinbesteko ekimenak trukeak dira. Gure ikasleak beste errealitate batzuekin harremanetan ipintzeak erabileran eta motibazioan eragiten du. 20132014 ikasturtean DBH 1. mailako 13 ikasle Hazparneko Ursuaia ikastetxeko beste 13 ikaslerekin harremanetan aritu ziren.
DBH 3. mailako Kalakariko taldeko ikasleek lan handia egin zuten euskararen hatsa ikastolako esparru guztietara zabaltzeko. Ekintza guztien artean, ohikoak direnetaz gain, bi azpimarratu behar ditugu: Miusikaandmafinsak egitasmoa, euskal musika eta sukaldaritza uztartzen duen proiektua. Haur Hezkuntzako 5 urtekoekin aurrera eraman zuten Bidaia imajinarioak izeneko proiektu barruan Erdi Aroari buruzko lan erraldoia.
ikusi bideoa
IRLANDA
KULTUR KONTSUMOA
DBHko 4 mailako Batxilergoko 1. eta 2. mailako 8 ikasle urriaren azken astean Irlanadara joan ziren irlandera eta euskara uztartzen zuen egitasmoaren barruan. Europar Batasuneko dirulaguntzari esker bi kulturen arteko trukaketa egin ahal izan genuen. Hizkuntza minorizatuen inguruko kontzientzia ikusi bideoa hartu, gure hizkuntzaren egoeraren inguruko hausnarketa eta kultura berri bat ezagutzeko parada ederra izan zen.
Kultur kontsumoaren atalean aipagarria da euskararen egunerako Oihan Vega irrati esataria ekarri genuenekoa edo Batxilergoan, ikastolako aita baten laguntzarekin Lingua Navajorum goi-mailako antzezlana. Ez dugu ahaztu behar gure telebista kate propioak, Telelauro webgunea, aurreko ikasturtean gainditu zituen markak: 500 bideo baino gehiago bildu ditugu hainbat gairen inguruan euskara hutsez eta 20.000 bisitaldi baino gehiago izan ditugu.
6
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Euskara Diagnostikoa
2
013-2014 ikasturtean Lauroko euskararen egoeraren diagnostiko osoa egin genuen. Euskara planaren termometroa izan nahi duen ikerketa zientifikoa, iraunkorra, etengabea eta adostua burutu genuen, bertan, hainbat datu agerian gelditu zirelarik. Ikasleen eremuan gaitasun linguistiko orokorra handia da eta azken 4 urteetan ikasleen artean erabilerak %4 gora egin du. Lauroko gurasoen errealitatea ere ezagutu ahal izan dugu: gurasoen ezagutza mailaren igoera edo Lauroko familien %76 kide euskaldunen bat daukala. Diagnostikoaren aurkezpen irekia ikasturte honen irailean egin genuen Euskaltzaindiko idazkaria den Erramun Osaren hitzaldiarekin lagunduta. Euskara planaren infografian diagnostikoaren eta planaren arteko lotura argiago ikusten da.
Euskarazko irakurketa sustatzen: “Liburu ibiltaria� Lehen Hezkuntzan
H
iruhilabete batean egin beharreko jarduera hau, 13/14 ikasturtean lehenengoz burutu dena, euskerazko irakurketa inguruko sensibilizazio-motibazioa eragiteko da, euskeraren erabilera sustatzeko lerro estrategikoaren bat eginez, hizkuntza erabiltzeko egoera ezberdin eta motibagarriak izanik. Euskal idazle baten liburua esleitzen zaio gela bakoitzari, eta egunero ikasle batek etxera darama kapitulu bat irakurri eta post-it baten laburtzeko. Hurrengo egunean, post-it-ean idatzitakoa gelan irakurri eta taldeak sortu duen horma-irudian itsasten da. Liburuaren irakurketa amaitzen denean, argumentua horma-irudian laburtua dago, mailako pasabidean, denok irakurri eta disfrutatzeko moduan.
Sasoian
7
BERRIKUNTZA METODOLOGIAN:
Metodologia aldaketa: teknologia berriak eta pentsamendu trebetasunak Ikasturtean zehar, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat diseinatu du, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. • Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira: Ikaskuntza-metodoa eguneratzea: - Banakakoa / Taldekoa - Gelan / Etxean / Kanpoan - Autonomia / Sormena - Motibazioa / Inplikazioa • Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta online baliabideen erabilera. • “One to one” kontzeptua (ikaslea-tresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko. • Liburuak kontsulta materiala izatera pasatzen dira, beste material batzuen artean. Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken lau ikasturteotan, eta datozen ekitaldietan bultzatu egingo da ikasleentzako tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez; horrekin batera, jarraituko dugu baliabide teknologiko berriak ikasgelan txertatzen. Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkizunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea teknologia berrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Prestakuntza Planak ondoko jarduerak ditu bere baitan: 1. Teknologia berriak: • Baliagarriak izan behar dira heziketa eta informazioa modu eraginkorragoan eta efizienteagoan kudeatzeko, bai ebaluazioan eta bai tutoretza-lanean eta jarraipenetan; bailagarria izan behar da, halaber, baliabide didaktiko berriak eskuratzeko, irakaskuntzaren oinarri gisa. Horregatik, ikasturtean zehar, etapa guztietako irakasleek konpetentzia digitalari eta proiektuen araberako lanei buruzko prestakuntza jaso dute, Ikastolako pertsonalak berak emandako prestakuntza-saioen bitartez; horri dagokionez, aipatzekoak dira –besteak beste- arbela digi-
talak, e-beam, software librea, blogak, Scratch (programazio eta robotika), Alexia programa integrala, eta abar. • DBH eta Batxilergoko irakasleen herenek Raúl Santiagok –Errioxako Irakasleen Eskolako Fakultateko pedagogia doktorea- emandako prestakuntza jaso dute. Helburua zen metodologia berrien garapena eta ikaskuntza-jardueretan aplika daitezkeen apps-en erabilera sustatzea. 2. Pentsamendu trebetasunak: Prestakuntza-jarduera berrien plangintza eta antolaketa-diseinua burutu da datozen hiru ikasturtetarako, gai honen inguruan: “Thinking based learningTBL”, “Pentsamendu-gaitasunak, pentsatzen ikasi”, Massachusettsko NCTTren bitartez (The National Centre for Teaching Thinking), erakunde horren burua Robert Swartz delarik, pedagogian doktorea eta TBLn aditua. Workshop saioen bidez eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Horren helburua da ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea, curriculumean txertatzen den irakaskuntza-metodologia baten bidez. Chromebook-ak Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta iPad-ak DBHko 3.ean Hurrengo ikasturteari begira maiatza eta ekainean burutzen diren gurasoentzako hitzaldietan, Ikastolako proiektu pedagogikoan burutuko diren egokiketa eta berrikuntzak azaldu ziren, horretariko aldaketa asko tresna teknologiko eta digitalak hedatzearekin bat etorriko direlarik, gutxi-gutxinaka. Familiek eta ikasleak berak konpromisoa hartzen duten Laurorekin gailu hauen finantzaketa, ardura eta erabilerari buruz. Finantzaketa sistema renting-a da, bi urtez, eta epe hori amaitutakoan Chromebook edo iPad ikaslearena da. Ikastolaren konpromisoa da ikasleen beharrizan eta errealitate pedagogiko berrietara egokitzeko eskola-materialak hornitzea (konpetentzien araberako ikas-irakaskintza), prezioak igo gabe. Horretarako, Lehen Hezkuntzan testuliburuak, baliabide teknologiko eta digitalekin batera erabiliko dira, eta errealitate berri honekin bat etorriz, 12/13 ikasturtean hasitako donazio sistema sendotuko da familiek behar ez dituzten liburuak ikastolan utziz, geletan erabiltzeko: hiztegiak, irakurketa liburuak, Zientziak, Lengua eta Ingeles testu-liburuak. DBHko 3ko kasuan, maila honetako liburu guztiak ordezkatuak izango dira, irakasleek sortutako materialez, eta 250-300 €ko aurrezkoa lortuko da.
Proiektuen bidezko ikasketa Haur Hezkuntzan Haur Hezkuntzako xede nagusia da haurren garapen osoa lantzea. Egiteko hau familiena eta gizartearena ere izan arren, oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzea da gure zikloan dugun helburu nagusienetarikoa. Izan ere, konpetentzia hauek eurenganatzen badituzte, bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez aurre egiteko gai izango dira. Horrekin batera, umeen autoestimua eta motibazioa sendotzeko, euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak ezartzen ditugu egunean-egunean. Hizkuntzak menperatzea ere ezinbestekotzat jotzen dugu gure umeek XXI. mendeko herritar eleanitzak izan behar dutelako. Horretarako, euskara ardatz nagusia da, gure haurrek euskarako ahozko eta idatzizko komunikazio-konpetentzia eraginkorra eskuratzea delako ezinbesteko helburua. Hein berean, eleaniztasunerako bideari hasiera emateko ingelesa lantzen hasten dira bost urterekin, ingelesaren alderdi komunikatiboari lehentasuna emanez. Haur Hezkuntzako gure proiektuak pertsonak hartzen ditu kontuan eta desberdintasunetan arreta jartzen du, izan ere, talde edo pertsona ahulenei babesa eta laguntza ematen diegu. Hori guztia bideratzeko, aniztasun adierazpen oro hartzen dugu kontuan, esaterako, konpetentzia aniztasuna, hizkuntza aniztasuna, genero aniztasuna, sexu-orientazioen aniztasuna etab. Arestian esan bezala, bizitzaren esparruan edozein arazori aurre egiteko, asko dira egunero landu beharreko konpetentziak eta horiek guztiak garatzeko proiektu integratua daukagu.
8
Horretara, 2013/14 ikasturtean hasi ginen Ibaizabal argitaletxeko NUBARIS dimentsioa izeneko materiala erabiltzen. Material honekin gure proiektu propioa aurrera eroan dezakegu erarik eraginkorrenean eta arbel digitalak jarri ditugu gela guztietan, metodologia eta dinamika erabat aldatuz. NUBARIS dimentsioa eta batez ere irakasleek garatutako proiektuei esker gure umeentzako jarri ditugun helburuak lortzen ditugu. Beren beregi aipatu nahi dut, ordea, Haur Hezkuntzako irakasleen inplikazioa eta profesionaltasuna garatzen diren egitasmo orotan. Proiektu eta materialik onenak eraginkorra izateko, irakasleen inplikazio osoa behar du eta Haur Hezkuntzako irakasle eta gainerako pertsonalari eskerrak, umeak euskaldundu eta heziketa integrala eskaintzeko gai garela esan dezakegu. Ez dut ahaztu nahi, gainera, duela gutxi zendu zen gure andereñoetako bat, Maite Arriaga andereñoa, ehundaka ume hezi dituelako eta guretzako eredurik onena izan delako. Hiru urteko geletan Familia, Gorputza eta Elikadura proiektuak landu ditugu. Helburua izan da oinarrizko hiru gai hauen bitartez hainbat konpetentzia lantzea, hiztegia eta marrazketa landuz batez ere. Lau urteko gelako umeek Maoriak eta Inuitak landu dituzte, hainbat kantu landu, ikasi, euren bizimoduak aztertu, non bizi ziren, zer jaten zuten etab. barneratzeko. Bost urtekoak Historiaurrean eta Egipton murgildurik ibili ziren. Historiaurrea lantzeko antzinako gizon eta emakume bilakatu ziren egun batzuetan, euren bizimodu, margo, janzkerak eta abestiak landuz.
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
TEKNOLOGIA BERRIAK ETA PROIEKTU ESANGURATSUAK
“TeleLauro”k 20 urte bete ditu
1
993. urtean hasitako praktika berezi honen xede nagusia, Ikusentzutezko albistegi baten bitartez eskolako hainbat hizkuntzen erabilera erraztea zen (euskara, gaztelera eta ingelera). Euskera eta beste hizkuntzen berriztatzearen behar izana, ikasleentzat bizkorrago, eraginkorrago eta adierazgarriago eginez, euren idatzizko eta ahozko erabilera, ohikoak ez diren beste testuingu zabalago eta interesgarriago batzuetara luzatuz sortu zen proiektua
Hogei urte hauetan zehar, TeleLaurok bilakaera bat jasan izan du, aldatu eta eraldatu egin da eta gaur egun Euskara jakintzagaiaren barruan dagoen proiektua da DBHko 2. mailan: Euskara ikasgaiko asteroko ordu bat ikus-entzunezkoa egiteko darabilte. Gainera, plastika arloko irakaslearen laguntzaz mundu digitalaren irakaskuntza ere bermatzen da. Beraz, TeleLauro proiektua ahozkotasuna sistematizatzeko bitartekoa da eta, aldi berean, ikasleak ikus-entzunezkoen mundura hurbiltzeko ahalegina. Euskararen erabilera sustatzen duten proiektuak garatuz, ikasleek prozesu osoaren jabe dira: planifikatu, grabatu eta edizio digitala barne, software librearen filosofian oinarrituz. 12/13 ikasturtetik propio sortutako blogean edukiak txertatu izan dira eta bertan hainbat ikus-entzunezko atalak ikusteko aukera dago: albisteak, esketxak, elkarrizketak, Lauroko bizimodua, ikasleen apunteak, zaletasunak, Laurotik kanpoko ekitaldiak, laburmetraiak... http://telelauro.blogspot.com.es
Flickr orrialdea, argazki erakustokia 2013 – 2014 ikasturtean DBHko 4. mailako Plastika arloko taldekoek flickr orri bat sortu genuen gure argazkiak erakusteko. Ikasturte honetako plastika4 taldekoak ere flickr orri berdina osatzen ari gara. Gure helbidea: http://www.flickr.com/photos/109764716@N07/ flickr orria sortu eta gero, Ikastolako partaide guztiei; edozein etapatako ikasle, irakasle, langile, guraso eta abarri, gure flickr orrian parte hartzeko aukera ematea erabaki genuen. Argazkiak jasotzeko flickr orriko posta elektroniko helbidea erabiltzen ari gara: plastika4@yahoo.es. flickr orriaren kudeatzaileak plastika4 taldekoak garenez, norbaitek bere argazkiak bidaltzen dituenean, guk klasean ikusi eta aztertuko ditugu eta flickr orrian argitaratzeko erabakia geurea izango da. Ekimen honekin helburu hauek lortu nahi ditugu: Ikastolako partaide desberdinen parte hartzea bultzatzea, partaide hauek gure ikasketa prozesuan integratzea eta Ikastolako ikuspegian adierazita dugun EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREKIKO KONPROMISOA betetzea. Guk, euskal argazkilariak garenok,
Sasoian
gure flickr orriaren bitartez Ikastolatik mundura gure kultura zabaldu nahi dugu.
Argazkiak bidaltzerakoan baldintza hauek bete behar dira: – Argazkiaren izenburua idaztea. – Egilearen izen – abizena adieraztea. – Argazkiaren kalitatea megapixel batekoa gutxienez izatea. Mila esker orain arte kolaboratu duzuen guztioi !!! Animatu eta parte hartu !!!
plastika 4 taldea
9
IKASLE ETA PROIEKTUEN ERREKONOZIMENDU ETA SARIAK
LauroBang taldea Euskadiko ordezkari bakarra izan zen FLL-ko europar finalean
L
Laurobang taldea Nekazaritza Diputatuarekin, Irene Pardo.
auroBang taldeak, DBH 3ko zortzi ikaslek osotua (Asier Rementeria, Ander Agiriano, Jon del Hoyo, Unai Esandi, Sue González, Jokin Astarloa, Jon Andoni Bretón, eta Asier Martin), Euskadiko First Lego League lehiaketan 2. saria lortu zuten: Lauro Ikastolako taldeek bosgarren urtez hartzen dute parte lehiaketa honetan, eta Euskadiko Elkarrizketa “Eus kadi Irratia”n. lehiaketan lortutako sari honekin, Bartzelonan ospatu zen Estatu mailako finalera heldu ziren. Bertan, berriz sarituak: “Berrikuntza eta Estrategia” saria lortu eta Europa mailako finalera heldu ziren, Iruñean burutu zena, hain zuzen. LauroBang, Euskadiko ordezkari bakarra izan zen. Euren proiektua “”Basoak zaintzeko programa: dron baso-zaina” Elhuyaren “Zientziaren Azoka” aurkeztua izan zen baita ere eta IEFPS Don Bosco-k antolatzen duen proiektu zientifiko-teknologikoei buruzko lehiaketan 1. saria lortu zuen
Urtero, FLL erakundeak erronka bat proposatzen du eta oraingoan taldeek naturak sortutako hondamendiei zelan erantzun planteatu behar zuten: Nature’s Fury. Lauro Ikastolako taldeak aurkeztutako lanaren izenburua: “Basoak babesteko programa: dron basosaina.
Lauro Ikastolako ikasleen proiektuak protagonistak “Zientziaren Azoka”n Maiatzean Elhuyar-ek “Zientziaren Azokoa” antolatu zuen Bilboko Plaza Barrian. Batxilerreko ikasleek, Beñat Insunza eta Gaizka Olabarriak, lehen saria lortu zuten ondoko proiektuarekin: “Arduino mikrotxiparen erabilera barruko lokailu gurutzatua apurtzen denean”. 2015. urtean, Bartzelonako “Exporecerca Jove”n parte hartuko dute. DBHri dagokionez, LauroBang taldeak bigarren saria lortu zuen: bi eguneko egonaldia Teknalia eta IK4 ikerketa zentruan, ikertzailea keta euren proiektuak ezagutzeko aukerarekin.
10
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Lauro Ikastolak “Ciencia en Acción”eko hamalaugarren edizioan hartu du parte “Zientzia eta Teknologia” adarrean Lauro Ikastolako Zientzietako Mintegiak “Zientziaren Astea” proiektua aurkeztu zuen eta Bilboko Bizkaia Aretoan urrian ospatu zen finalean parte hartzeko proiektu irabazleetariko bat izan zen. Parte hartu zuten ikasleak izan ziren Loiola Ortiz de Pinedo Trabudua eta Miren Gainza Ruiz-Bravo.
Ibone Eguiak accesit-a lortu zuen bere Ikerketa lanarekin Ibone Eguiaren Ikerketa Lana “Certamen Jóvenes Investigadores”en parte hartzeko aukeratua izan zen. Sariketa hau Instituto de la Juventud y la Secretaría General de Universidadesek antolatzen du eta bere helburua 15-21 urte bitarteko gazteengan ikerketa zientifikoari buruzko irrika sortzea da. Ibonek XXVI Congreso de Jóvenes Investigadores-en parte hartu zuen, urrian, Malagan, eta accesit sari bat lortu zuen, “Teknologia eta Ingenieritza” arloan,ondoko lanagatik: “Produktu ekologikoen kontsumoan eta kontsumitzaile ekologikoaren portaeran eragiten duten faktoreak”. Lan hau Izaskun Perez irakasleak koordinatu zuen. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslea, Mikel Arriola Abasolo, ingurugiroaren inguruko ipuin lehiaketan saritua izan zen, Lehen Hezkuntza eta euskaraz kategorian, Donostiako Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen lehiaketan, zeinak ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientzioaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten duen.
Scratch-eko hiru lan-taldek Alhondegiko jardueretan parte hartu zuten laugarren Scratch Egunean Maiatzaren 17an Scratch Day ospatu zen mundu mailan, eta Euskadin, laugarren Scratch Eguna izan genuen. Bilboko Alhondegian 14 talde bildu ziren, zazpi ikastetxeetatik etorriak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoak. Guztira, ehun pertsonek baino gehiagok aurkeztu zituzten euren proiektuak. Hamalau lan-taldeetako kideek animazioak, bideojokoak eta benetako instalazio bat sortu zuten aukeratutako gai ezberdinen inguruan. Lan guztiek programazio maila altua erakutsi zuten, urtez-urte maila goraka baidoa. Lauro Ikastolako 6. mailako hiru talde bertaratu ziren:
Sasoian
• Scratching Scratch: “Zinta transportadora batetaik datozen obstakuluak ekiditzen dituen kotxe mugikorra”. • Scratch Wolves: “Arduinoz kontrolatutako bi ardatzetan okertzen den labirinto mugikorra, kanika helmugara eramateko helburuarekin”. • Scratch Lizards: “Oinekin kontrolatzen den Arduinoz egindako diana bati tiro egin behar zaio”. Ikasturtean zehar Lauron lanean aritu izan diren beste bi taldeak izan dira “Euskratches” eta “Scratch Killers”. Proiektu guztiak ikusgai egon ziren Ikastolako jai-egunean.
11
INTERNAZIONALIZAZIOA
Bisita Kanadara erreferentziazko hezkuntza sistema ezagutzeko
2
014ko maiatzaren 11n ERKIDE Irakaskuntzak (Euskadiko irakaskuntzako kooperatiben federazioa) zortzi egunetako bidaia antolatu zuen Kanadara. Hamabi pertsona joan ziren euren artean Idoia Iruretagoiena eta Zaloa Gomez, Lauro Ikastolako Zuzendari-Gerentea eta Zuzendari Pedagogikoa. Honela, aurretiaz erreferentzi hezkuntza sistemak ezagutzeko antolatutako Finlandia 2005 eta Holanda 2009ko bidaiei jarraipena ematen zitzaien. Bidaian zazpi ikastetxe (1 pre-school, 2 elementay eta 4 High School), Montrealeko Concordia Unibertsitatea (Quebec) eta Banffeko Berrikuntza eta Sormena zentroa (Alberta) ikusteko aukera egon zen, hamar probintzietatik hirutan (Alberta, Quebec, Nova Scotia). Kanada munduko 2. lurralde zabalena da, 10 milioi m2koa, 35 milioi biztanleekin, nazio desberdinen nahasketagatik aberatsa. Azken urteetan sustatzen ari diren ikasleen Internazionalizazio programa sendoa du. Lehengai garrantzitsuekin bere ekonomian, ezagutzan, berrikuntzan eta teknologian aurreratu duen gizartea da. Langabezia %7an, inflazioa %2a baino gutxiago eta BPGren gastuak hezkuntzara bideratuak %6an kokatzen dira.
Kalitatezko ibilbidean eta Pisa emaitza bikainetan desberdindu den kanadar hezkuntza sistemak ez du Hezkuntza Ministeritza nazionalik, hezkuntza eskumenak, Probintzietako Gobernuen eskuetan daude. Probintzietako Gobernua, School Boarden bitartez, distritu bakoitzeko hezkuntza sistemaren arduraduna da eta bere finantzaketa, ebaluazioa eta hobekuntza sustatzen ditu. Hezkuntza etapen diseinuan, ikastetxe gehienek Gobernuen finantzaketa dute eta laikoak dira. Hezkuntza derrigorrezkoa da 6 urteetatik aurrera eta eskola egutegiak eta ordutegiak ezagutzen ditugunen antzekoak dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eta gero, Bigarren Hezkuntza hasten da gradu desberdinekin High School-etan. Hauetan, hizkuntzak, matematikak eta zientziak oinarrizko ikasgaiak dira eta beste aukerazko ikasgai anitzak dituzte ikasleek gaitasunak lor
12
ditzaten eta euren portfolio osotzen joan daitezen. Ikasgai hauen artean: sukaldaritza, antzerkia, mekanika, zurgintza etb aurkitzen ditugu. Ikasleen %98ak Bigarren Hezkuntza gainditzen du. Curriculuma konpetentzia espezifiko eta transbertsaletara zuzenduta dago, ikasleek adin nagusian garatu ahal izateko, bizitza guztirako hezkuntza jasotzeko eta gizartean integratzeko euren erabakiak hartuz. Curriculumak 20 urte baino gehiago ditu eta sistema inklusiboaren berezitasuna du “comprehensive system�, ikasleei eskola helburuak lortzeko laguntza eskaintzen zaielarik.
Metodologiak ikasleek ikas dezaten metodoetan oinarritzen dira, proiektuen bitartez lan egiten, talde lanean eta arbel digital, netbook, ipad etb bezalako teknologien laguntzaz. Ikastetxeen kudeaketan jasangarritasunak leku garrantzitsua du eta ikastetxeek oso baliabide eguneratuak eta potenteak dituzte instalazioei begira: gimnasio, biblioteka, auditoriumak, askotan herriaren jabegotza publikokoak direlarik. Azken urteetan ikasleen interaldaketa programak bultzatzen ari dira, atzerriko ikasleak euren ikastetxeetan eta familietan integratuz. Kanadar hezkuntzaren arrakasta faktoreak zeintzuk diren galdetzen zaienean, hauxe erantzuten dute: - irakaslego eta arduradunen kalitatea, horretarako etengabeko formakuntza sustatuz (pentsamendu kritiko eta teknologietan gaur egun) - konpetentzietan oinarritutako curriculum bikaina eta ikasleen ebaluazioa konpetentzietan - elebitasuna eta interkulturalitatea - irakurketaren motibazioa eta garrantzia - teknologia gaurkotuak, tresna metodologientzat
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
PROIEKTU ELEANITZA: ATZERRIKO HIZKUNTZAK
Udako egonaldiak atzerrian
L
auro Ikastolak urtero eskaintzen ditu udako egonaldiak Irlanda, Ingalaterra eta EEBBn, EMY erakundearen bitartez. Agentzia honek ia 30 urteko ibilbidea du atzerriko egonaldiak prestatzen eta hiru bider izan da izendatua “Agencia Estrella de organización de cursos de idiomas en el extranjero de Europa”.
Ikastolak aukera ezberdinak eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilerreko 2.era: egonaldia familian (murgilketa), egonaldia familian eta klaseak, barnetegia, etab. 2014 udako datuak ondokoak dira: EEBB ................................. 2 Irlanda .............................. 21 Ingalaterra ....................... 7
Sasoian
13
ORIENTAZIO PLANA ETA ELKARBIZITZA
Familientzako Orientazio hitzaldiak Haur Hezkuntza: – Nola erabili sari eta zigorrak; Janire Barrio (Agintzari). Lehen Hezkuntza: – Irakur-idazketa: baliabide eta orientazioa zailtasunak daudenean; Mª Paz Basagoiti, (Haur eta Lehen Hezkuntzako Lauroko Orientatzailea). – Heziketa integrala XXI mendean; Conchi Medrano. – Gaitasun teknologiko eta digitala Lehen Hezkuntzan: arrisku gabeko Internet eta sare sozialak; Araitz Zalduegi (“Pantallas amigas”) eta Pedro Argaluza, Lehen Hezkuntzako zuzendaria. – Logika matematikoa: nola lagundu etxean; Luis Pereda. – Kontsumo tailerrak familientzat: bideojokoak, ba al dakizu zertara jolasten duten seme-alabek? – “Ikasle laguntzaileen gurasoentzat saio berezia: programaren aurkezpena eta Lauroko jarduerak.
Paco Cascon
DBH: – DBH etapa osteko ikasketak; Alain Undabarrena, Batxilerreko zuzendaria. – Gatazkan eta gatazkarako hezi; Paco Cascón (ikus zehaztasunak aurrerago). Batxiler: – Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateen graduen aurkezpena; unibertsitateetako arduradunak. – Eskola-ibilbide amaierako bidaia.
Luis Pereda
Gatazkan eta gatazkarako hezi Lauro Ikastolako Elkarbizitza Planaren barruen, 13/14 ikasturtetan bereziki landu izan den gaia gatazken konponbideen ingurukoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzako arduradunen aholkuei jarraituz, gure inguru eta nazioartean izen eta ospe handienetarikoa duen adituarekin jarri ginen kontaktuan, Paco Cascónekin, alegia. Paco Cascón Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko “Cultura de Paz” Diplomaturako irakaslea da 1992. urtetik, eta Espainia osoko Lehen Hezkuntza eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan gatazken konponbideari buruzko aholkularia da. Bostehun baino hitzaldi, tailer, ikastaro eta postgradu gehiago eman izan ditu. 1987. urtetik, bakerako heziketa, gatazken konponbidea eta giza-eskubideei buruzko tailerrak ematen ditu Latinoamerikako unibertsitateetan eta herri-mugimenduekin elkarlanean. Bibliografia ugaria du gai hauei buruz.
Bi arlotan aritu izan gara berarekin elkarlanean: Lauroko arduradun eta irakasleen prestakuntza eta bere materialaren erabilera Tutoretza saioetan, ondoko gaietan: elkarrekiko ezagutza, auto-konfidantza, komunikazioa, elkarlana, gatazken konponbidea, distentzioa, etab. Familientzat, bi saio berezi eman zituen. Hauen eduki nagusia izan zen: – Zergatik hezi behar da gatazkan eta gatazkarako? – Ba al du gatazkak alde positiborik? – Zer da prebentzioa? Zein tresna eskaini ahal dizkiegu semealabei gatazkak gainditzeko? – Zelan negoziatzen da? – Zelan egiten da bitartekotza gatazka batean?
Batxilerreko Erlijioko ikasleek “Gurena” egoitzan izan ziren elkarlanean
B
atxilerren Erlijioa egiten duten hiru ikasleak lehen aldiz izan ziren Loiuko “Gurena” zaharren egoitzan, elkarlaneko esperientzia bat burutzen. Egoitzan harrera egin zieten, beharrezko azalpenak eman, eta ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu zuen. Ondoren jarduera ezberdinetan lagundu zuten: bazkarian, geletara lagunduz, etab. Bai ikasleak eta bai arduradunak ere oso pozik agertu ziren esperientzia honekin eta etorkizunean kolaborazio hauekin jarraitzeko asmoa agertu zuten.
14
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia Lauro Ikastolan ospatu zen Bakeolak, Gatazketarako Bitartekaritza Zentroak, Lauro Ikastola aukeratu zuen apirilean Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia ospatzeko, Ikastolako Bizikidetza Planaren barruan. Programa honetako ikasle laguntzaile guztiak bertaratu ziren eta guztira, 203 lagun elkartu ziren Euskadiko 6 ikastetxeetatik. Jardunaldia Lauro Ikastolak eta Bakeolak egindako aurkezpen batekin hasi zen, DBHko Auditorium-ean, eta jarraian, World-kafea egin zen lanerako 30 mahaietan antolatuta.Taldeak txandakatu egin ziren, galderen lau txanda bete arte; mahai horietan, gainera, Ikasle Laguntzaile Programan parte hartzen duten ikastetxeetako bizipenak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Ikasle Laguntzaile Programaren V. Jardunaldia hainbat ikastetxetako lagunak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta egunaz gozatzeko aukera ezin hobea izan da, bai eta ikasle laguntzaile horiek ikastetxeetako bizikidetzaren alde egiten dute lana aitortzeko parada ere.
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzako Planaren “Adi-adian” programa Ikastolan Programa didaktiko honi jarraituz, bost saio antolatu ziren Ikastolan eta biktimek euren bizipen eta esperientziak azaldu zizkieten 1. Batxilerreko ikaseeli.
“Lanaldi” Programa, Batxilerreko ikasleen orientazio profesionala hobetzeko 13/14 ikasturtean, 1. Batxilerreko 32 ikaslek hartu dute parte Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan, giza-ekimenaren arloaren barnean, ikasle, irakasle eta erakundeen arteko borondatezko elkar-lan korporatiboa burutzeko.
Programa honen helburua ikasleen orientazio profesional berriztatzeilea eskaintzea da Batxiler osteko ikasketak era egokiagoz aukeratzeko
Sasoian
Ikastolako Bizikidetza Behatokiak sortu dira Bizikidetza Planaren barruan Ikastolako Behatokiak sortu dira, bat etapa bakoitzeko, eta 13/14 ikasturtean hirutan batu ziren. Behatoki hauek kideak dira: irakasleak, etapetako arduradunak, Orientazio arduradunak, Eskola Kontseiluko ordezkariak eta ikasle boluntarioak. Behatokien helburuak dira: - Bizikidetza Plana martxan jarri, jarraipena eta ebaluazioa sustatuz. - Estamentu guztien parte-hartzea bermatu, batez ere, ikasleena. Behatokiko kidearen irudia indartu. - Aukerak eta berdintasuna prozedura guztietan bermatu. - Eskola-komunitate osoan bizikidetza sustatzen duten jarduerak proposatu. - Elkarbizitzako arautegia aztertu eta diagnosia egin hobekuntzak proposatzeko. - Harremanen inguruko hobekuntzari buruzko estamentuen iradokizunak batu eta bideratu. - Jokabide protokoloak proposatu. - Litezkeen tratu txar edota bortxakerien kontrako neurriak betetzen direla ziurtatu. - Inguruko elkarbizitzari buruzko ekimen eta garapenak ezagutu. Beste erakundeekin elkar-lanean aritu elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura bultzatzeko.
15
GIZA-KOMPROMEZUA
Lehendakariak Ikastolako Eskola Agenda 21eko ikasle-ordezkariak hartu zituen Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritza prestatzen ari den Ingurumen Esparru Programa berrian parte hartzera animatu ditu Haur eta Gazteen Estatuko II. Konferentzian parte hartuko duten gazteak (Estatuko II. Confint). Lauro Ikastola ordezkatuz joan ziren Iker Pérez Rodríguez, Begoña Silva Agirreazkuenaga eta Ander Gómez López de Muniain, Ikastolako Zuzendari Gerentea eta Eskola Agenda 21eko arduraduna lagunduta. Euskadiko zazpi ikastetxetako 21 neska-mutikok hainbat ideia aurkeztu dizkiete Urkullu Lehendakariari eta Ana Oregi sailburuari ingurumena hobetzeko. Lauro Ikastolako ikasleak, beraz, Bartzelonara joateko gonbitea hartu zuten 2015eko azaroan, Nazioarteko Konferentziara. Ekimen honen helburua gizartearekin eta ingurumenarekin lotutako auzietako esperientziak trukatzea da, hezkuntzaren eta gizartearen partaidetzaren bidez.
Ikasleen aurkezpena Zuzendaritza Taldeari
EA 21 proiektuan 2013-204 ikasturtean zehar landutako gaia KLIMA ALDAKETA izan zen eta helburua, Lauro ikastolako CO2 isurketak murriztea, ikastola jasangarriagoa izateko. Helburua lortzeko EA 21 proiektuari lotutako fase desberdinak jarraitu ziren: Antolaketa, Sentsibilizazioa, Diagnostikoa, Ekintzak, Komunikazioa eta Ebaluazioa hiru alorretan, Curriculum, Kudeaketa eta Parte-hartzea. • Sentsibilizazio jardueren artean, ikasle eko-arduradunek EA 21 gaia tutoretza saioetan hilero lantzen zuten. Eta ikasturte honetan, “Europar mugikortasun astea”rekin bat eginaz Lauro Bilbotik etorri zeneko urteurrena ospatzeko martxan parte parte hartu zuten. • Curriculum jardueretan: HHko ikasleek Uraren gaia landu zuten “Nigerera ur tanta” proiektuaz bat eginik eta ibaien kutsadurarena “Erreka Mari” txotxongilo ikuskizunean parte hartuz. LHn, bertoko landareen hazitegiak egin zituzten eta Kontsumobidek bideratutako Kontsumo tailerretan parte hartu zuten. BHn, Klima Aldaketari buruzko bideo bat egin zen eta Batxilergoko ikasleek, ikerketa eta klima aldaketa formazio saio batetan parte
16
hartu zuten Ibon Galarraga ikasle ohia eta BC3ko ikerketa kidearen eskutik. • Kudeaketa alorrean, - Bertoko eta sasoiko fruta kontsumo kanpainarekin jarraitu zen. - Jantokian, Hondakin Organikoen bilketa berezitua garatu zen. - Eskolaz kanpoko ekintzetan, Sukaldaritza tailerra. - Lauro Hegaztien bilduma osotu zen. - Gaikako Hondakinen bilketa herrika ikerketatxo bat egin zen ikastolako ikasleen artean. - Ikasgela guztietan, eko-ordezkarien ardura eta ohitura onen dekalogoa ezarri zen. • Komunikazio atalean, - Ingurumen Batzordean (ikasleak, familiak, ez-dozenteak, irakasleak, zuzendaritza) ikasleek EA 21 proiektuaren fase desberdinak aurkeztu zituzten. - Loiu ikastetxeen arteko foroan parte hartu zuten, Ayalde, Munbabe eta Urdanetako ikasleekin batera. - Loiuko Udal Foroan parte hartu zen, Loiuko Udalean - IRAES foroa ikastolan garatu zen. - Eta Euskadiko IRAES topaketa Lauroko ordezkariek parte hartu zuten.
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainiak Giza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpainia solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Landu ohi ditugun hiru kanpainia nagusiak sendotu egin dira eta nazioarteko egun esanguratsuetan burutzen ditugu, puntualki egiten diren beste jarduerez gain. Arropa bilketa, Kooperazioaren nazioarteko egunarekin bat eginez: KOOPERA taldeko Berohi elkartearentzako arropa bildu genuen, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonak enplegatu eta gizarterako prestatzen dituena, alegia. Jarduera honetan 576 kg. Batu ditugu, aurreko urtean baino pixka bat gutxiago. Janari bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankurako, otsailean, Gizarte justiziaren nazioarteko egunarekin bate ginez. 13/14ko kanpainian era adierazgarriz gehitu da DBH eta Batxilerreko ikasleen parte hartzea merkatuetan egiten den bilketa nagusian kolaboratzaile bezala lagunduz. Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia, martxoan, Uraren nazioarteko egunarekin bat eginez. Kirol jarduerak antolatu genituen etapa guztietan eta ikasleek euro bat jarri
behar zuten parte har tzeko: saku lasterketa, sokatira, etab. Batutako dirukopurua: 1.756 €. Kanpainaren helburua da ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan. Burutako beste jarduerak: • Loiuko “Gurena” nagusien egoitzarekin lankidetza definitu eta hasi. • Caritas-eko giza-hezkuntzako proiektuak diruz lagundu: futboleko Gazteak taldearen donazioa. • Diru-laguntza eta lankidetza “Amiarte” proiektuarekin. • Tapoi eta zilar-papera batu kanpainia ezberdinetarako, Ander, Ane eta Ederren alde. • Ikastolako familien parte-hartzea Aimar Del Pozoren aldeko kotxe baten zozketan.
Elkartasun merkatua eta eskola-materiala Dominikar errepublikako eskola batentzat Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Horregatik, Lehen Hezkuntzan burutu den kanpainetako bat oinarrizko hezkuntzako eskola txiki batentzako laguntza izan da: “Pedro Maria Pichardo” eskola, Los Tacones herrialdean, Dominikar Errepublika. Ikastetxearen leloak dio “La educación es el nuevo nombre de la libertad” (Gure jakintza, gure askatasuna). Helburua, nekazal giro batean dagoen eskola hau laguntzea da, eskolaketa tasa txikia baita eta eskola uzten duen ikasle kopurua handia. Oinarrizko baliabideak bidali nahi genituen, irakurketa-liburuak eta mahai-jolasak, esaterako, eta umeentzako garraioa finantzatzeko laguntza lortu. Kanpainiak bi atal izan zituen: • Elkartasun merkatua: Lehen Hezkuntzako ikasleek irakurketa-liburuak eta mahai-jolasak ekarri zituzten ikastolara, eta euro baten truke material hauek eros zitezkeen. Batutako dirua, bigarren fasean batutako materialak bidaltzeko gorde zen. • Materialak batu: eskola-materialak, irakurketa liburuak, jolasak, posterrak eta abar batu ziren Dominikar errepublikako eskolara bidaltzeko.
Sasoian
17
ESKOLA KIROLA ETA KULTUR EKINTZAK
13/14 Kirol denboraldia
D
enboraldi honetan, ohikoak diren kirolez gain, beste ekintza fisiko desberdinak egiteko aukera ere egon da: gorputza eta osasuna eta defentsa pertsonala. Saskibaloiaz eta futbolaz gain beste kirol batzuk sartu dira txapelketetan: esku pilota, atletismoa, boleibola, waterpolo eta hockey patinen gainean. Horrez gaina gure futboleko eta saskibaloiko umetxoen taldeek Herri kirol topaketetan parte hartu dute. Futbolean, talde mailan, Gaztetxoak C taldea egindako papera azpimarratzekoa da, euren ligan lehenengo geratu ondoren txapeldunen liga jokatzeko aukera izan zuelako. Kirol honetan, banakakoen lorpen nagusiena nesken aldetik dator, Eider Arana eta Maitena Porset Athletic-eko teknifikazioan, Bizkaiako selekzioan eta Euskadiko selekzioan parte hartzen egon zirelako, eta dena denboraldi honetan bakarrik.
Gazteak A taldea Euskal Ligatik igota Liga Nazionalean lehiatu da 13/14 denboraldian. Lauroko taldeen historian lehenengoz lortua eta ikastetxe baten ordezkari bakarra kategoria honetan.
Saskibaloian, Minibasket neskak mailan Bizkaiko bigarren postu lortu zen. Gainera talde horretatik Uxue Esparta, Ane Elizagarai, Ana Zulueta eta Arene Errementeria Bizkaiko aurreselekzioan egon ziren, Uxue eta Ane selekzioan geratuz; eta Uxue Esparta Euskadiko selekziora joan zen. Maila berberan, mutiletan, Imanol Etxebarria Bizkaiako selekzioan egon zen eta Ander Salinero Euskadiko aurreselekzioan. Horretaz gain, urtean zehar, Maddalen Cassinelli, June Somocueto, Uxue Esparta, Ane Elizagarai, Ana Zulueta eta Ariana Molinosek federazioak egiten dituen teknifikazioetan parte hartu zuten. Esku pilotan, gure ume mailako taldeak Bizkaiako lehenak eta bigarrenak geratu egin ziren. Azpimarratzekoa da urtean zehar Miribillako frontoian burutu ziren topaketetan parte hartu zutela eta irabazle suertatu zirela beti. Lan ederra egin zuten atletismoan ere bai, eta nahiz eta azken frogara arte aukerak izan, miniatletismon, ume mailan, Bizkaiko bigarrenak geratu ziren, jaurtiketa froga delarik lehen postutik hurrundu zituenak. Nesken boleibol taldeak hondartza-boleibolean parte hartu zuela, hockeyko bi taldeek Zorrozako pistetan jokatu zutela eta waterpoloko talde jubenil, kadete eta infantilen esfortsuak aipatzekoak dira. ESKERRIK ASKO hau posible egin duten guztiei, entrenatzaileak, delegatuak, eta astebururo seme-alabekin egon diren gurasoei.
Eskola Kirola: euskararen erabilera hobetu eskolaz kanpoko ekintzetan
H
irugarren urtez, Eskola-Kirolean kirol begiraleek euskararen erabilera sustatzeko 4 orduko ikastaroa jaso dute. Bertan, hizkuntza suspertzearen garrantzia azpimarratu eta kontzientzia zabaltzeaz gain, begiraleei estrategiak ematen zaizkie erabilera bultzatzeko eta euren taldeetan helburuak finkatu eta aurrera eramateko. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako bi talderekin proiektu pilotoa martxan ipini genuen, bertako errealitatea hobeto ezagutzeko eta etorkizunari begirako neurriak hobeto proposatu ahal izateko. Norabide honetan hainbat dinamika eta teknika prestatzen aritu gara entrenamendu saioei bizitasun handiagoa emateko hizkuntzaren aldetik. Kirol delegatuei aholkuak bideratu zaizkie euskararen erabilera areagotzeko. Ikasleentzat ereduak garen aldetik, gure jarrerek asko lagundu dezakete. Ikasleek erreferente euskaldunak behar dituzte. Bakoitzak dakiena erabiliz animatu egiten ditugu eta hizkuntzaren erabilera eraginkorrago batera garamatza. Eskola kirolean euskararen presentzia handitzea denon ardura da.
“Bizkaia Kirola Saria�
B
izkaiko Ahaldun Nagusiak, JosĂŠ Luis Bilbaok, Foru Jauregian ekainean burutu zen ekitaldi batean banatu zituen Bizkaia Kirola Sariak, eta Lauro Ikastolak Ikastetxeetako edota guraso elkartearentzako saria hartu zuen, Jon Villanueva Anitua ikasleak hartu zuena. Ondokoak aitortu zitzaizkion Ikastolari sari honekin: kirol aniztasuna, kirol eskaintza -bai eskola-kirolaren barruan bai ikastetxean bertan antolatutako kirol jardueretan-, emakumezkoen partaidetzaren ehunekoa eta kirola egitean euskararen erabilerari emandako bultzada.
18
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Bultzada berria Kultur Ekintzei eskaintza berriztatuarekin
K
ultur ekintzetan iaz 152 ikasle matrikulatuta izan ziren 8 ekintzatan. Azpimarratzekoa, batez ere, Sukaldaritzak izandako arrakasta eta First Lego League taldearen hasiera DBHn. Hizkuntzei dagokienean, berriz, DBHn Txinerak izandako erantzun ona, bi talde sortu baitira.
Kultur ekintzetako taldeek ikastolako egunerokoan parte hartu dute eta hainbat emanaldi eta ekitalditan parte hartu dute: Ikastola Bilbotik Laurora etorri zeneko 40. urteurrenaren ospakizunean, Xabier Deunaren jaialdian, Olentzero egunean, Santa Agedan, Inauterietan, Batxilergoko iaksleen agurrean, Lauroko jaian… Azpimarratzekoa da FLL taldean ikasleek eurek eraiki duten 3D inprimagailua, trikitixako ikasleek izandako saioa bereziak (txistulariak, txalaparta, beste trikitilariak…) edo abesbatza taldea hartzen ari den indarra, ume kopuruagatik eta kalitateagatik.
https://euskerazhh.wordpress.com
Sukaldaritza “Txinera eta ekialdeko kultura” jardueretan.
Sasoian
Ikasturte honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gurasoei bideratuta asteroko kultur agendarekin jarraitu dugu. Hirugarren urtez, asteburuko planik garrantzitsuenak zuen eskura jarri ditugu. Euskeraz egin daitezkeen ekintzak zabaldu nahi ditugu: erakusketak, tailerrak, zinema euskaraz, antzerkiak, jolasak…
19
URTEURRENA
Ikastola Bilbotik Laurora etorri zeneko 40. urteurrena Ospakizunak bi atal izan zituen: batetik, Bilbotik Laurora oinezko Martxa, Ikastolaren lekualdaketa sinbolizatzeko, eta Kotxerik gabeko europar egunarekin bat eginez, 1.100 gorako partaidetzarekin ikasle, guraso, ikasle-ohi eta abaren artean; et abestetik, Ikastolan bertan burututako omenaldiekitaldia, 1970. urtean kooperatiba sortuz enean, bazkidez iren familiak gonbidatuz.
bideoa ikusiz, eta eraikitako lehen eraikina bisitatu ahal izan zuten, gaur egun Lehen Hezkuntzakoa dena, hain zuzen. Ekitaldiko azken atala, Nikola Zalduegi eta Leire Ugalde ikasleek aurkezturik, Lehen Hezkuntzako jolastokian izan zen eta Ikastolako Presidenteak, Mikel Basterrak, errekonozimendu eta eskeroneko idatzia irakurri zuen. Ikurri単aren igoera Alberto Galarzak burutu zuen, ikurri単a legeztatu zenean ere berak egin baitzuen; Josu Beldarrain eta Jon Aldazabal lehen bi Presidenteen emazteek plaka-oroigarria desestali zuten.
Bigarren atal honetan, etorritako familiek ekitaldi berezi bat izan zuten Auditorium-ean, antzineko irudiez osotutako
Ikastolako abesbatzak, Dantza taldea keta Jon Larrabide bertsolariek apaindu zuten ekitaldia.
2013ko irailaren 22an Martxa Bilbotik Laurora eta kooperatiba sortu zeneko lehen familiei omenaldia egin genuen aldaketa horren 40. urteurrena ospatzeko.
20
Sasoian
21
URTEURRENA
22
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Lauro Ikastolak DEIAko “Hemendik Saria Bizkaia� hartu zuen Sari hauek orain dela sei urte banatzen dira Bizkaiko herrialde ezberdinetako pertsona, elkarte edota entitateen lana aitortzeko, eta DEIA egunkariak udazkenean burutzen du ekitaldia. Aurten, Txorierriko txanda izan da eta Lauro Ikastolak Bizkaia saria hartu zuen, Josune Aristondo Kultura Aldundiaren eskutik, Laurora etorri zeneko 40 urteak gogoratuz.
Zendu zen Lander Gallastegi arkitektoa Uztailean, Lander Gallastegui MiĂąaur arkitektoa zendu zen, Nikola Madariagarekin batera Ikastolako lehen eraikina diseinatu zuena (gaur egun, Lehen Hezkuntzakoa dena). Lehen eraikin honekin Ikastolako paisaia urbanistikoa definitu eta karakterizatu zen. Landerrek Ikastolako eraikin guztien diseinuan parte hartu zuen, azkena barne, Behekosoloa Kiroldegiko arkitaktoa izan baitzen, 2001ean amaitu zena. Agur eta goain bego.
Sasoian
23
BELAUNALDIKO AGURRA Arrasti on danori. Urteak pasa dira gure seme-alabak Laurora heldu zirenetik 2-3 urtetxo zituztela. Lagunak, esperientziak, gertakizunak, momentu onak eta txarrak… Gezurra dirudi, egia esan, 15 urte pasatu izana lehen egun hartatik. Eta azkenean heldu da eguna, gaurko eguna. Gurasoentzat egun arraroa da hau, hainbat sentimendu nahasten zaizkigulako. Ia konturatu gabe hainbat printzipio bereganatu dituzue hemen, noten txostenetan agertzen ez diren hainbat gauza ikasi dituzue. Egunerokotasunean agertzen diren trabak eta zailtasunak gainditzen ikasi duzue, laguntasunaren esanahia ulertu duzue, ardurekin bizitzen ikasi duzue… Hasi eta hezi egin zarete azken 15 urteotan. Baina orain erabakitzeko txanda heldu da, bakoitzak bere bidea eraikitzeko lehen pausuak emateko ordua. Ziur nago Lauro Ikastolak leku garrantzitsu bat izango duela zuen bihotzetan.
Arratsalde on guztioi, guraso, ikasle, irakasleak DBHko Auditoriumean bildu gara Ikastolako 36. belaunaldiaren agurrerako. Duela 15 urte hemen zaudeten familiak, LAURO IKASTOLA kooperatiban parte hartzea eta zuen seme-alaben garapen integralerako proiektua hautatu zenuten, proiektu euskalduna, eleanitza, berriztatzailea, zuen seme-alabak inguru eta munduko partaide izango diren, pertsona arduratsu, erantzule eta konpetenteak izateko xedearekin. Proiektuaren ezaugarriak diren euskara, euskal kultura eta ikastolan parte hartzen dugun pertsonen arteko kooperazio baloreak sustatuz, “GURE JAKINTZA GURE ASKATASUNA” lelopean. Hiru urterekin ikastolara lehen aldiz etorri zineten momentutik eta gaur egunarte, AUKERAK eskaini dizkizuegu. Aukera akademikoak, hizkuntzetan, osagarriak diren ekintzetakoak, kirola eta kultur ekintzen bitartez, irtenaldi eta egonaldiak, erantzukizun soziala lantzen, aukerak sozializazio mailan, zuen artean pertsona/lagunak ezagutzen, gure irakasleekin zuen ezagutzak eta bizipenak partekatzen, azken finean, aukerak ikasteko eta garatzeko. Etapak gainditzen joan zarete ikastolan, orain, beste baten aurrean aurkitzen zarete, goi-mailako ikasketak, lan mundua hortxe duzue, momentu honetan ezezaguna dugun merkatu laboral batetan lan egiteko, zuek asmatuko dituzue etorkizuneko lanbide berriak. Unibertsitatean eta lan mundu aldakor honetan, aukera guzti horiei geroz eta garrantzi handiagoa emango diete etorkizunean, zuen formakuntza integralari, akademikoan zein beste arloetan bizi izan dituzuen esperientzia anitzei. Gaur egun eta etorkizunean ere, internazionalizazioaren balioa nabaritzen dugu, mundura irekiak, pertsona autonomoak izatea, erabakiak hartzeko gai, malguak, eta sormena eta ekintzailetza lantzen dituzuenak. Kanadako hezkuntza sistema, eskolak eta Unibertsitateak bisitatzen egon gara azken astean, han horixe bera ikusi dugu ere. Guretzat, irakasleentzat, irakastea bizitzak ukitzea dela dakigu, gaurko egunean, zuengan KONFIDANTZA izan dezazuela esan nahi dizuegu, bizitzan dituzuen erronketara ailegatzeko kapazak zaretela, saiatu eta lortuko duzue.
Zuen izaera eraikitzen hasi zarete, eguneroko gauzatxoak xurgatzen, norberaren irizpidearen arabera hautatzen zer bereganatu nahi duzuen eta zer ez. Eta, nahiz eta zuen esfortzu guztiak azkeneko zenbakitxo edo nota horretan zentratu diren, hemendik 15 urtera zenbaki hori da gogoratuko ez duzuen gauza bakarra. Horregatik, inguruan izan duzuen guzti hori aintzat hartzera animatzen zaituztet. Horrela, eta berbaldia amaitzeko, gurasoen izenean eskerrak eman nahi dizkiot Lauro Ikastolako lankide eta irakasleei gure semealaben nortasunaren “eraikuntzan” parte hartzeagatik (edo saiatzeagatik). Eta zuei, neska-mutilok, Gabriel García Márquezen poemak dioen bezala, “No llores porque ya se terminó, sonríe porque sucedió”. Zorte on zuen ibilbide pertsonalean.
Ikastolarentzat, zuen etorkizuneko esperientzietatik gure ikasle gazteagoek ikastea oso baliotsua izango zaigu, beraz, berriro elkar topatzea espero dugu. Honen harira, aurten, Lauroko ikasleohien asoziazioa sortu berri dugula komentatu nahi dizuegu, topaketa lekua izateko asmoz: bazkaria antolatu genuen duela hilabete bat, lan aukerak bideratzeko asmoa dago, beste kirol eta ekintza kulturalak burutzea etab. Ikasturtea bukatu baino lehen gonbidatuko zaituztegu elkartean parte hartzeko. Amaitzeko, gure aldetik, batez ere Zoriontsuak izan, euskeraz bizi eta animo geratzen zaizuen azken txanparako. Mila esker. Zaloa Gómez, Directora Pedagógica
Gorka Guarotxena, Ikastolako gurasoa eta Kontseilu Errektoreko Presidentea 2004-2006
24
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Beno, dirudienez neuri suertatu zait aurtengo hitzaldia botatzeko zorte ikaragarria… Eta hemen nago, zuon guztion aurrean, gu guztiok elkarrekin egongo garen azkeneko egunean. Orain atzera begiratzea dagokigu, eta agian irribarre bati ihes egiten uztea, gaurko eguna tristeziak azaleratzeko ez baita. Beraz, egin dezagun etentxo bat Lauroko busera igo ginen lehenengo eguna oroitzeko. Batzuk negarrez, beste batzuk barreka, eta beste gutxi batzuk isilik, gu baino nagusiagoak zirenei begira. Haur hezkuntzako siestak eta goizeko esnea inork ez ditu ahaztuko, eta gure marrazkiak leihoetan zintzilik ikustean artistak sentitu ginen. Guztiok hegan egin genuen zabuetan eta belaunak ubelduraz bete hemendik salto egiten genuenean. Patio amaigabe horiek zertxobait murriztuta ikusi genituen Lehen Hezkuntzara heltzean. Han lehenengo azterketak eta proiektuak egin genituen, baita klaseko gutxien gustatzen zitzaizun mutil edo neskarekin musikako dantza madarikatu haiek dantza egin beharra. Sei urte luze haietan hamaika istorio asmatu genituen, haien artean Lauroko basoan pantera bat zegoela.
ume ez gizonezko edo emakumezko aurpegi haiekin. Han hasi ginen gure bizitza bideratzen, eskailerak gora eta behera, geure gorputzek handira egiten zuten bitartean. Azkenean, bi aukeran, bide bakarra aukeratu ahal izan genuen: edo zientziak, edo letrak. Eta egunean jan, hitz egin eta arnasa hartzeko soilik ordu erdi izanik, agian bi urte hauek izan dira gehien batu gaituztenak. Jendea joan eta batzuk itzuli egin gara, mila istoriorekin poltsikoan edonor ez aspertzeko. Orain, berriz, bagoaz, eta horrenbeste babestu gaituen burbuila hau apurtu egingo da. Hemendik aurrera baliteke berriz elkar ez ikustea, ala unibertsitateko korridoreetan bizitza partekatzen jarraitzea, batek daki. Ez nuke amaitu nahi izango Maite Arriagaren izena aipatu gabe, dagoen lekuan dagoela gutaz oso harro sentitzen baita. Hau da gure guztion momentua, horrenbeste itxaroten ari ginena, maleta hartu eta gero arte luze bat suposatuko duena. Beraz, atzera begiratzeko eten honen ondoren, guztiok badakigu bizi izandako guztia oroimenean zizelkatuta gelditu zaigula. Eta horregatik eskerrak eman nahiko genizkieke guraso, irakasle, jantokiko arduradun eta orokorrean Lauron gugatik guztia egin dutenei. Amaitzeko, ikaskideoi zuzenduta, zortea eta zoriona opa dizuet, ziur bainago lortu nahi dugun edozer eskuratzeko gai izango garela. (…) Eskerrik asko entzuteagatik. Nerea Pedraz, 36. belaunaldiko ikaslea
Bat – batean, kutxatilen artean ikusi genuen geure burua. Klasera berandu heltzea, lehenengo faltak eta Agoran besteei begiratzen maitemindu ginen lehenengo aldiak, garauz betetako ez
“Dubula” abestia, xhosa hizkuntzan (Hego Afrika).
Sasoian
25
ESKOLA IBILBIDE AMAIERAKO BIDAIA
Bidaia Salamanca-Oporto
Argazkiak: Nagore Gomez Echevarria
26
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Bidaia ParĂs
Argazkiak: Aitor Santamaria Zuluaga
Sasoian
27
ZERBITZUAK
Jantoki zerbitzuaren hezkuntza-helburuak Lauro Ikastolako hezkuntza proiektu integralak ikasleengan jasangarritasun ohitura onak sortzea, elikadura orekatua eta gizakonzientzia ditu barne. Helburu nagusiak dira: - Elikadura osasungarria eta orekatua izateko beharrizana. - Elikagaiak urriak eta pertsona guztientzat beharrezkoak direla kontzientzia hartu. - Etxeko lanei buruzko kontzientzia baikorra hartu. Ildo honetan, burutzen diren ekintza batzuk eta ikasleekin gelan eta saio berezietan lantzen ditugunak dira: - Aniztasun gastronomikoa: menuen eskaintza orekatua eta ikasleengan produktu guztiak jan behar direlako kontzientzia sortu.
- Elikadura ohitura onak bultzatu: adinaren araberako janari kopuru egokia jan, hondakin ahal eta gutxiago sortuz, urtebetetzeak litxarreria eta gozoki gabe ospatu, hamaiketako eta jolastorduetan fruta kontsumitu dezatela sustatu, eskolaz kanpokoetan “Sukaldaritza” eskaini, etab. - Jasangarritasuna: sukaldeko eta jolastorduetako hondakinen hautatze-berziklatzea egin, kontsumo tailerrak, hamaiketakorako tupperrak ekarri (zilar-papera arbuiatu). - Sentsibilizazio kanpainak burutu, elikagaien batuketa, esaterako. - Jantokiak prestatzen lagundu. Familien elkar-lana ezinbestekoa da jarraibide eta ekintza-lerro hauek seme-alabentzako eraginkorrak izan daitezen eta jarraipen bat izan dezaten, denon artean kontsumitzaile arduratsu eta abegikorrak bihur ditzagun
Elikagai-alergien trataera Lauro Ikastolan Arpil Zorrozua, ELIKALTEko kanpo-harremanetako arduraduna
E
LIKALTE elikagaiei alergia dietenen elkartea da eta bere helburua elrgikoen bizi-kalitatea eta euren familiena hobetzea da, bai eta arazo honen inguruko informazioa hedatzea ere. Azken helburua, afektatutako pertsonen integrazioa osoa lortzea da, gizartean, eskolan eta bizitza profesionalean. Gaixotasun hau pediatrikoa da batez ere eta, beraz, ikastetxeak gure lanaren ezinbesteko gunea dira. Gure ume eta gazteek bertan ematen dute egunaren zati handia, eta ezinbestean jakiekin kontaktuan daude: jantokian, hamaiketakoaren orduan, urtebetetze eta etxetik ekarritako jakiak, etab. Ez dugu ahaztu behar eskola materialak ere elikadura-alergenoak izan ditzakeela: klariona, pegatinak, puxikak,… Honengatik guztiagatik, ELIKALTEk “Eskolaketa seguru eta inklusiboa lortuz” programa garatzen du gai honetan ardurarik duen pertsonal guztiak informazioa har dezan.
28
Prestakuntzak hiru ardatz ditu: • Alergia zer den jakin, pertsona alergiko bakoitzaren berezitasuna azpimarratuz. • Alergia tratatzeko estrategiak. • Zelan erantzun eta tratatu erreakzio alergiko bat, arinenetik anafilaxiara, berehalako atentzioa behar duen erreakzio larria. Azken helburua da neska-mutilak eskola jarduerako ekintza guztietan modu integratuan parte har dezan, eskolaz kanpokoak barne, bere afekzioagatik kanporatua izan gabe eta arriskurik jasan gabe. Modu berean, pertsonala bere jardueraz ziur badago eta egoki prestatuta, tentsioa gutxitu egiten da bere kargu pertsona alergikoa duenean. Proiektu honetan ezinbestekoa da neska-mutilen ardura duen pertsonal guztiaren elkar-lana (irakasleak, monitoreak, …), ikastetxearen jarraibide zehatzen arabera jardunez. Halaber, eskolakomunitatearen beste kideen kolaborazioak eta ulermenak, esate baterako gainontzeko ikasleen gurasoak, balore baikorrak lortzen lagundu egiten du, hots, solidaritatea, elikadura ohitura egokietan, etab. ELIKALTEk prestakuntza hau ematen du Lauro Ikastolako pertsonalaren artean, ikastetxeak elikadura-alergien inguruan sentsibilitate berezia agertu baitu. Ikastolak espazio ezberdinetan jakien presentzia tratatzeko hartu dituen erabakiek gure lana errazten dute eta arlo honetan egiten duten lan ona bermatu.
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Ikastolako Erizaindegi zerbitzua eta osasunaren trataera Lauro Ikastolak osasun-zerbitzu propioa du eskola eta eskolaz kanpoko jarduera osoan zehar. Erizaindegi nagusia Lehen H e z k u n t z a ko eraikinean kokatuta dago, eta zerbitzu honetarako gela bana dago Haur Hezkuntzan eta DBHn. Zerbitzu honen egitekoa da: – Ikaslea era pertsonalizatuz atenditu ikastetxean dagoen bitartean. – Iraupen luzeko gaixotasun kronikoak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu. – Istripuz edo bat-batean gerta daitezkeen osasun-egoera larriak atenditu. Beharrezkoa izanez gero, eta familiekin komunikatu eta gero, ikaslea hitzartutako osasun-zentrora eraman. – Elikatzeko beharrizan bereziak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu.
– Arlo pedagogikoari dagokionez, ikasleentzako prestakuntza saioak egin lehen sorospen eta elikaduraren inguruan, “Barelikos” jakintzagaiaren barruan. Ikasturte aurkezpenetan azaltzen denez, dagoeneko gaixorik dauden ikasleak ez dira Ikastolara etorri behar, besteren artean, kutsadurak ekiditeko edo espreski euren bila etorri beharrik ez izateko; adibidez, antitermikoa behar duen umea. Sendagaiak ematea Osasun-agintarien argibideei jarraiki, Lauro Ikastolako arduradunek ez dizkiete ikasleei sendagarririk emango (antibiotikoak, etab.), aurretiaz gurasoek idatzizko baimena ez badute eman edo medikuaren aginduz ez bada, betiere, tratamendu bati jarraipena ematea ezinbestekoa bada.
• GOMENDIOAK • Nola jokatu zorriak edo bartzak daudenean: – Gomendagarria da haurren burua astean behin aztertzea. – Orraziak eta ile-eskuilak garbi daudela zaindu. – Ez elkartrukatu txano edo antzekorik. – Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bartzak daudenerako dira soilik: ez dute balio kutsatzea ekiditeko. – Zorriak edo bartzak aurkitzen badituzu: – Aplikatu parasitoen kontrako produktua, prospektuko jarraibideei jarraituz. – Gero, garbitu eta irakuzi burua ur eta ozpinarekin (bartzak kentzeko lagungarria da). – Kendu buruko bartz guztiak. Onena, eskuz edota bartzak kentzeko orrazi bereziarekin egitea da. – Zortzi egun igaro direnean, ikusi berriz buruko ile-larrua eta bartzik badago, errepikatu tratamendua. – Komenigarria da familiako kide guztien ile-larrua ere zehatz-mehatz aztertzea. – Gomendagarria da irakaslea jakitun ipintea, ikasgelako beste kideek zainketan eta higienean arreta berezia jar dezaten. Papilomak Papiloma oin-zolan agertzen den garatxoa da, birus batek sortua. Lurra eta azalaren arteko kontaktu zuzenarekin kutsatzen da, oinutsik egotean, baina ez uretan egoterakoan. Papiloma bat aurkitzen baduzue: – Joan medikuarengana. – Bidali oharra Heziketa Fisikoko irakasleari. – Igerilekura sartu daiteke papiloma oinean badago eta eskarpinak erabiltzen baditu.
Sasoian
Moluskoak Molusku kutsagarria azalaren gaineko infekzioa da eta aurpegi, sama, besape, beso eta eskuetan agertu ohi da, esku eta oinen ahurretan izan ezik. Anpulo txiki zurixkak dira, erdian tontor txiki bat dute eta sakatuz gero oso kutsagarria den likido zuria ateratzen zaie. Beraz, neska-mutilak ez dira igerilekura joango. Infekzio honek populazioaren %2 eta %10 bitarteari afektatzen dio, baina gehien ematen den taldea birus honen aurkako inmunitatea garatu ez duten 10 urte beherako neska-mutilena da, igerileku erabiltzaileak eta kontaktu zuzena duten kirol batzuk praktikatzen dituztenak. Kontaktu fisiko zuzena da kutsatzeko modurik ohikoena. Lehen papulak agertzen direnean, zuen mediku edo pediatrarengana jo behar duzue, eta dagokionean, tratamendua aplikatu. Heziketa Fisikoko irakaslea informatu beharko duzue idatzizko oharraren bidez eta ikaslea ez da igerilekura joan behar guztiz osatu arte. Gaixotasun kutsagarriak ekiditeko jarraibide garrantzitsuak – Umeek ez dituzte eskuoihalak konpartitu behar ezta aldagela edota igerilekuko lurrean utzi ere. – Beti eraman behar dituzte txankletak jantzita eta ez dira oinutsik joan behar. – Ondo lehortu behar dute gorputz osoa, bereziki oinak. Hezetasunak onddo eta papilomen agerpenari laguntzen dio. – Igerilekuko espazio guztietan eskarpinak erabil ditzaten gomendatzen dugu. – Igerilekuko arropa eta tresnak gutxienez astean behin xaboiarekin garbitu behar dira. Gero, ondo lehortu (txano eta eskarpinak, alderantziz). – Igerilekuko arropa hezeak ez du egon behar luzaro motxilan sartuta.
29
JAIALDIAK
INAUTERIAK
30
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
ZeZilia DEUNA
Sasoian
31
JAIALDIAK
Olentzero
32
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
XABIERREKO FRANTZISKO DEUNA
Sasoian
33
JAIALDIAK
Lauroko jaia (2014-6-7)
34
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
Sasoian
35
IKASLE-OHIAK Ikasle ohien Elkartea martxan da
S
asoian-eko lehen zenbakian iragarri genuenez, Kontseilu Errektore eta Zuzendaritzaren ekimenez, Ikasle-ohien Elkartea sortu da Lauro Ikastolako proiektuan parte izandako ikasleen topagunea izateko: lotura eta adiskidetasuna mantendu, euskara bultzatu, arlo profesionaleko hartuemanak bideratu, etab. 13/14 jardueran 81 ikasle-ohiek eman dute izena Elkartean, eta ongi etorria egiteko bazkari bat egin zen Ikastolako jantoki nagusian, 2014ko apirilaren 6an, giro onez josia. Elkarteko kide izan nahi baduzu, idatzi posta elektronikoa ikasle-ohiak@lauro.org helbidera; edota zalantzarik eta galderarik baduzu, deitu Ikastolara, arratsaldetan, 944710444 (Eider). Urteko kuota, 20 â‚Źkoa.
Ikasle-ohiek bazkariak antolatu ditzakete Lauro Ikastolako jantokian Laurok Lehen Hezkuntzako jantokiko instalazioak utziko ditu ikasle-ohiak bertan batu eta belaunaldietako bazkariak egin ditzaten. Bazkariak larunbatetan izan behar dira eta gutxieneko 40 partaide izan behar ditu (gutxi gorabeherako 35 â‚Źko menua). Egun horretan, beste zerbitzu batzuk ere erabili ahal izango dira: Ikastolan bertan dagoen Behekosoloa Kiroldegiko zerbitzuak alokatu: futboltxo pistak, kirol-aretoa (futboltxoa, saskibaloia), tenis pistak, igerilekua... torneoak antolatzeko aukera, etab. Ospakizuna amaitzen denean, argazkiak bidali ahal izango dira Ikastolako WEBean jartzeko. Ikasle-ohi talde batek euren bazkaria zerbitzu honen bidez egin nahi duenean, kontakturako pertsona izendatu eta Ikastolarekin jarri daiteke kontaktuan: Telefonoa: 94-4710444. Eider, arratsaldez. Kontakturako pertsonak ospakizunerako data gorde, menua erabaki, garraioari buruzko informazioa eman eta ordainketa modua adostuko ditu.
36
2 Zenbakia. 13-14 Ikasturtea
BEHEKOSOLOA
Oporretako kanpusak Aste Santu eta udako eskola-oporraldietan, kanpusak antolatu dira Behekosoloan. Udakoak nabarmendu behar ditugu, 150 neska-mutil baino gehiagok parte hartu baidute: futboleko teknifikazio kanpusa, ingeleseko MC Grogan´s Kanpusa eta haurrentzako Jolas Mundu kanpusa.
Ikastaroak Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroen artean, Igeriketak jarraitzen du arrakastarik gehien izaten, 13/14 jardueran 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dutelarik, 3 urtetik gora, Lauroko ikasle izan ala ez. Gainontzeko ikastaroetan, ostiraletako futbaltxo eskola, saski eskola, kirol txiki, multikirola, tenisa eta patinaia, beste 100 neska-mutilek hartu dute parte, gurasoentzako patinaia ere eskaini delarik. Kirol maila hobetu nahi izan dutenentzako, futbol teknifikazioa eta saski hobekuntza izan ditugu. Gurasoentzako eskaintzan, gure Herriko kulturarekin goxatu nahi dutenentzako eskaintza azpimarratu dezakegu: Euskal dantza eta Euskal kanta ikastaroak.
37
Nire ama hizkuntza eta nire herriak abesten dituen abestiak ahazten baditut, zertarako nahi ditut nire begiak eta belarriak? zertarako nahi dut nire ahoa?
Alilet Nemtushkin, Txinako ewinki hizkuntza minoritarioko poeta Maite Arriagaren omenez