www.lauroikastola.eus
Sasoian 3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Aurkezpena
O
ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren hirugarren argitaraldira.
Gaur egun, ikastolak bidaltzen duen informaziorik gehiena, posta elektronikoen bitartez hartzen dugu. Bestalde, badauzkagu ALEXIA kudeaketako aplikazioa, webgunea eta blogak ere, edozein informazio kontsultatzeko aukera ematen dizkigutenak. Baina, ezer ahaztuta gera ez dadin, 2014-15 eta 2015-16 ikasturteetan egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa, ateratzen da aurten ere Sasoian aldizkaria. Azken bi ikasturteetan zehar, gure seme alabak, ikastolako profesional guztiekin batera ekimen ezberdin askoren protagonistak izan dira. Gurasook horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, eta beste batzuk argitalpen honetan ezagutuko ditugu. Egin den guztia batu nahi izan dugu argitalpen honetan, denok, familian, berrikusteko aukera izateko asmoz. Gure ardatza den Plan Estrategikoaren barruan sartzen ditugun proiektuak ikusteko aukera izango duzue; ezartzen ari garen metodologia berrietan eta teknologia berrietan oinarritutako proiektu esanguratsuak, gure proiektu eleanitzean oinarritutakoak, eskola kirola, kultur ekintza eta hizkuntzetan egiten ditugunak, giza-konpromiso eta elkarbizitza planaren barruan jorratzen
direnak eta guzti honetan egiten den lanaren islada diren errekonozimendu eta sari ezberdinez berri izateko aukera izango duzue baita ere.
Sasoian aldizkariaren ale berri honetan ohikoak diren plan eta jardueraz gain,bereizgarriena 50.urteurreneko ospakizunerako Ikastola osoan sortutako proiektua eta ekimenak izan dira.
Gogoratu 2016.urtean, gure aurrekaria izandako Resurrección María de Azkue ikastola legeztatu zeneko 50.urteurrena ospatu dugula eta horrexegatik urte berezia izan da denontzat. Ohore bat izan da gure herrialdeko Instituzio ezberdinak gurekin eskutik etortzea ospakizun ezberdinetan eta doakie hemendik gure eskerrik beroena.
Bilboko Arte Ederretako museoan, euskal artisten arte lanez inguratuta, hasiera eman genion urteurrenari Azkue Ikastolako sortzaileei omenaldia eginez eta Elkano 6an plaka oroigarria jarriz.
Eskerrak emateko probetxatzen dut baita ere eta bereziki, egin diren ekintza guztiak antolatzen lagundu duzuen ikasle, irakasle, Ikastolako langile eta familia guztiei. Zuei esker burutu ahal izan dugu egindako guztia. Bestalde, ez dugu ahaztu behar ere, hemen batzen den guztiaren atzean, Ikastolan parte hartzen dugun guztion lana eta esfortzua dagoela eta horregatik, eurei guztiei, eta Sasoian hirugarren zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure esker ona helarazi nahi diet, eurek denak baitira argitalpen honen protagonistak.
Urteurrenerako logo berezia, ikastolako historia eta ibilbidearen erakusketa eta ikasleek landutako beste proiektuak eta ekimen bereziak jorratu genituen etapa guztietan. DBHko ikasleek Euskaltzainei ongi etorria eman zieten, bertsoka eta “Nire aitaren etxea”, “Itaka” eta “Minutu bateko manifestua EUSKARAREN alde” poesiak errezitatuz. Kirol txapelketak, Pagasarrira igoera eta Euskaldunako Jauregiko ekitaldiaren prestaketak ere burutu ziren. 400dik gorako ikasle-ohien bazkarian sortutako adiskidetze giroak elkarrekin disfrutatzera eraman gintuen.
Eskerrik asko eta datorren Sasoian-arte.
Momentu hunkigarriak bizi izan ditugu, ikastolako ikasle, irakasle, familia eta antolatzaileen laguntzari esker. Gogoratuko dugun azken bat, emakume sortzaileen bisitan, M.Angeles Garai eta Karmele Goñi aitzindariek esandakoa: “zelako ikastola”, “Segi aurrera!”. Mila esker zuei, geure andreak, euskararekiko konpromisoa, ekintzailetza eta berrikuntza zer diren erakutsi zenigutelako. Etorkizuneko gazteak zuen ondarean oinarrituta hezitzen jarraitzeko asmoa berriztatu diguzue.
Itziar Laskurain Lasa Ikastolako Presidentea
Idoia Iruretagoiena Valle Zuzendari Gerentea
Sasoian irakurtzean, barruan dagoen guztia egiten gozatu dugun beste gozatzea espero dut.
Ikastolan landatutako Gernikako Arbolaren kimuaren hostoez egindako koadroak eta, atzean, Nemesio Mogrobejoren “La muerte de Orfeo” (Arte Ederretako Museoa).
Sasoian
1
kudeaketa eta partizipazio organoak
Kooperatibaren ohiko Batzar Nagusiak
2
015eko Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 18an burutu zen, eta tratatutako gaiak izan ziren, besteren artea, kooperatibaren giza-kudeaketa eta urteko kontuak onestea, eta bazkide berrien giza-kapitalari ekarpena eta sarrera kuota onestea. Kontseilu Errektorearen informazioetan, ondokoak azaldu ziren: 2014-17rako Plan Estrategikoa eta ikasketa prozesuetan metodologia berri eta pentsamendu trebetasunen inguruko aholkularien hitzaldia. 2016ko Ohiko Batzar nagusia otsailaren 17an ospatu zen, eta ohiko kooperatibaren giza-kudeaketa eta urteko kontuak, eta bazkide berrien giza-kapitalari ekarpena eta sarrera kuota onestearekin batera, Lauro Ikastola K.E.ko Giza Estatutuen aldaketa onetsi zen: 32 HIRU BIS izendatutako artikulu berria barneratzea eta 41, 42 eta 43 artikuluen aldaketa. Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapenari dagokionez, kide berriak hautatu eta gero, ondoan adierazten denez osotu zen Kontseilua: Presidentea: Itziar Laskurain. Presidente ordea: Mikel Agirre. Diruzaina: Anton Arriola. Idazkaria: BegoĂąa de Ibarra. Bokalak: Mikel Txintxurreta, Jon Egia, Jose Javier Ruiz, Juan JosĂŠ Unzilla, Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Ziortza Sulibarria, IĂąigo Zorriketa.
Bazkide berrien sarrera ekitaldiak
J
arduera bakoitzeko bazkideen harrera ekitaldiak, urtarrilean burutu ziren, eta euren seme-alabak Ikastolako 52. eta 53. belaunaldiak izango dira. Urtero seme-alabak Lauron eskolatzen dituzten ikasle-ohien kopurua sarreren %30aren ingurukoa da.
Matrikula DBH eta Batxilerrean
B
aditugu plazak DBHko 1.mailan, legez ikasle/gela ratioa handiago delako Lehen Hezkuntzako. 6.maila amaitzean. Matrikula ofiziala otsailean izaten ohi da, Haur eta Lehen Hezkuntzakoarekin batera. Baditugu ere plazak Batxilerrean eta matrikula maiatzean izaten da. Etapa hauetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa izateko: 944710444. DBH eta Batxilerreko zuzendariek ate-irekietako jardunak egiten dituzte familia interesatuek instalazioak eta Lauroko Proiektua ezagutu dezaten.
2
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
inbertsioak
Inbertsio nagusienak 14/15 eta 15/16 Lanak eta hobekuntzak:
• HHko 5 urteko gelak hobetu eta altzari berriak. • Altzari berriak DBH 1eta 3ko geletan. • DBH 2ko gela eta espazio amankomunak berriztatu eta handitu.
• Bizitza-lerroak jarri Batxilerreko eraikinean. • Batxilerreko laborategi-gelak eta bi gela handitu. • Haur Hezkuntzako jantokia berriztatu. • Lehen Hezkuntzako eraikineko sarrera komunak eta 3. ziklokoak berriztatu.
INBERTSIOAK Lizentziak Eraikinak eta beste instalazioak Lur eta eraikinak
14/15
15/16
2.557
304
97.660
—
—
226.303
Altzariak
11.174
39.161
Informazioa prozesatzeko ekipoak
35.192
72.458
Kirol-instalazioak
29.287
—
232.808
338.226
IKT-Teknologia berriak:
• • •
Zerbitzarien birtualizazioa. Wifia berriztatu DBH 1 eta Batxilerrean. Proiektore berriak etapa guztietan.
Sasoian
GUZTIRA
3
datu akademikoak
Emaitza akademikoen analisi orokorra
E
maitza bikainen ibilbidea berretsi egiten da, Lauro Ikastola osotzen duten guztien ahaleginaren ondorioz. Hobekuntza orokorren eragin positiboaren ebidentzia eta talde profesionalen garapenean ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonistak bihurtuz. Laguntza, errefortzu eta orientazioko zerbitzuek, ikasleek helburak lor ditzaten lagundu dute. Ikasleentzako laguntza, errefortzu eta orientazio zerbitzuek helburu hauek lortzen lagundu dute, Orientazio Departamentuaren bitartez: orientatzaile biak, pedagogia terapeutikako bi espezialistak, eta auxiliarren laguntzaz. Lan-talde hau ikasleen erritmo eta gaitasun ezberdinei erantzuteko programak garatzen dihardu, hala nola, laguntza gela barruan eta errefortzuak gelan zein gelatik kanpo, banakako kurrikulum egokitzapenak, eta Berritzegune bezalako kanpoko erakunde adituekin koordinazioa, etab. Prozesu honetan guztian gakoa da orientazio talde, irakasle-tutore eta familien arteko elkarlana ikasketa prozesuan sor daitezkeen zailtasunak detektatzeko, beroien diagnostikoa egingo duten kanpoko erakundeetara bideratzea eta kanpoko zerbitzuekin koordinazioa eta jarraipena egiteko eta laguntza behar duten ikasleen eta kanpoko zerbitzuen arteko koordinazioa errazteko. Halaber, diagnostikoa izan gabe ere laguntza behar duten ikasleen euskarri dira. 14/15 ikasturtean aurreko urtean Orientazio Sailean gehitutako
Lauro 12/13
LH 6 DBH 2 DBH 4
Aprob % 86 88 83
Promoz % 98 97 94
baliabideak sendotu dira, hau da, sail honetan osagarria den irakasle bat ondoko helburuarekin: Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei irakurketa eta matematika errefortzua egitea, beharrizan konkretu hau dutenean, eta ez dutenean oraindik diagnostiko zehatz bat edo ez daude beharrizan berezietako ikasleen zerrendan. Emaitza akademiko onak lortzea, neurri handi batean, ikastetxean dagoen giro ona eta ikasketa giro egokiarekin harremanduta dago, edo bere ondorioa da. Horretarako,Tutoretza Planak ditugu, orientazio taldeak koordinatzen dituenak, Bizikidetza Plana, Ikasle Laguntzaileen bitartez bideratua, probentzio teknikak aplikatu eta elkarbizitza behatokiak ezarri ditugu, eta banakako orientazio akademikoa ere bideratuta dago ikasle bakoitzarekin egiten diren elkarrizketa et ataldeentzako hitzaldien bitartez. 2015/16 ikasturteko Tutoretza Planean, eta Lehen Hekzuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan, saio hau asteroko 45 minutuko saioetan bakatu dugu, eta horietako bat heziketa emozionala lantzeko bideratua izango da. Bigarren Hezkuntzan, DBH 1 eta 2ko ikasleak heziketa emozionala lantzen dute asteroko saio batean, ingelesez. Lauroren diferentzial positiboa mantentzen da ikasgai guztiak gainditzen dituzten kopuruetan eta promozionatzen dutenetan (ikasturtea gainditzen dutenak).
Lauro 13/14 Aprob % 92 89 87
Promoz % 98 99 99
Lauro 14/15 Aprob % 90 93 89
Promoz % 100 100 97
Lauro 15/16 Aprob % 93 95 91
Promoz % 100 98 98
ISEI-IVEIko Diagnostiko frogen emaitzek 2015ean erakusten dute Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 2. mailako emaitzak gure ISEK (indize sozio-ekonomiko-kulturala) mailari dagozkionak baino altuagoak direla, DBH 2. mailako Matematika, Lengua Castellana eta Ingelesa gailentzen direlarik. Emaitza bikain hauek direla eta, Ikastola aukeratua izan da ISEI-IVEI, EHU-UPVarekin batera, egiten ari den ikerketan parte hartzeko, honen helburua EAEko ikastetxe guztiei helaraziko zaien praktika onen inguruko txosten bat osotzea izanik. Lauro Ikastolak ez du 2015eko PISA frogetan parte hartu, froga honen laginak izan dituen aldaketengatik.
4
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Batxilerreko emaitza esanguratsuen azterketa
1
4/15 ikasturtean, Batxilerreko ikasleen %29ak 8a baino gehiago lortu du espediente notan, eta ikasle guztien espediente notaren batez-bestekoa, 7,69koa izan da. 15/16 ikasturtean, %32k lortu du 8tik gorakoa, eta ikasle guztien batez-bestekoa 7,63 izan zen. Bigarren Batxilerrean Ohorezko Matrikula lortu zuten ikasleak izan ziren:
• 14/15: Leire Arberas del Solar, Daniel García Busto, Naia Ibarretxe Iturrizaga, Iker Pujana Ibañez, Ane Uriarte Larrabeiti. • 15/16: Irene Bilbao Goikoetxea, Miren Gainza RuizBravo, Inazio Garaizar Luengo, Amaia Kamiruaga Rementeria, Iraide Zabala Vallejo. Ikasturte bien artean, 25 ikasleek lortu dute Batxilerreko Sari berezietara aurkezteko aukera euren espediente nota 8,75etik gorakoa baitzen. Hautaprobako batezbesteko nota 7tik gorakoa izan da azken zazpi urteetan, eta ikasleen %85a Batxilerra aprobatu eta ekaineko deialdian aurkeztu zen.
Unibertsitatera sartzeko batezbestekoa, espedientearen %60 eta frogaren %40arekin osotua, ekaineko deialdian 7tik gora mantendu da hamar urte baino gehiagotako ibilbidean, eta Lauroko ikasleek sarrera murriztuena duten Unibertsitatera sartzeko aukera emanez. Batezbesteko ibilbide baikor hau, ohiko zein ez-ohiko deialdian mantentzen da. Nahi duten ikasketetara sartzea lortzen duen ikasle kopurua %90koa baino altuagoa izaten da, eta 15/16an 96ra heldu zen.
Lauro Ikastolako Miren Gainza Ruiz-Bravo ikasleak Hautaprobako Bizkaiko lehen notarik onena lortu zuen, eta Euskadiko bigarrena, 9,82koa hain zuzen. Mirenek Medikuntza hasi zuen EHUn.
Sasoian
2. Batxilerreko ikasleek, Lauron ikasketak bukatu eta gero, ondoko unibertsitateko ikasketak hastea aukeratu dute: KARRERAK INGENIERITZAK Telekomunikazioak Industriala Ingurumena Industri antolamendua Elektrikoa Kimikoa Mekanikoa Zibila Diseinu industriala Diseinu industriala eta mekanikoa Informatikoa Biomedikoa Espaziala MATEMATIKA MEDIKUNTZA ERIZAINTZA FISIOTERAPIA FARMAZIA ALBAITARITZA BIOLOGIA GEOLOGIA KIMIKA ITSASOKO ZIENTZIAK FISIKA BIOTEKNOLOGIA ODONTOLOGIA ELIKADURA PROZESU ETA PRODUKTUEN BERRIKUNTZA HOSTALARITZA ADE ETA ERLAZIONATUAK ADE MARKETING LEIN ADE+PPD ADE + Zuzenbidea Negozioen kudeaketa ADE + Ingenieritza industriala Negozioen kudeaketa Marketing eta kudeaketa Publizitatea eta harreman publikoak ZUZENBIDEA ETA ERLAZIONATUAK IRAKASKUNTZA IRAKASKUNTZA + IVEF JARDUERA FISIKO ETA KIROLETAKO ZIENTZIAK GIZARTE HEZKUNTZA EUSKAL FILOLOGIA ITZULPENGINTZA HISTORIA FILOSOFIA PSIKOLOGIA ZIENTZIA POLITIKOAK HIZKUNTZA MODERNOAK TURISMOA IKUS ENTZUNEZKOAK
14/15 34 3 5 3 1 1 3 8 2 3 2 1 1 1
15/16 24 2 13 2 1 2 3 1 -
2 7 3 4 4 2 3 1 2 1 1
2 3 5 2 1 1 1 1 2 2 -
2 2 19
20
10 3 3 2 1 -
4 4 1 3 4 1 2 1 10 2
3 12 -
1 1 1 1 1 1 1 1
1 2 1 1 2 4 1 1 1
5
orientazio plana eta elkarbizitza
Orientazio akademiko-profesionala Batxilerreko 1. mailako ikasleentzat: Lanaldi programa, egun bat profesional batekin
L
anAldi, 4. DBH eta Batxilergoko 1. mailako gazteentzat eta profesional, enpresa eta erakundeentzat “Fundación Novia Salcedo”k zuzentzen duen programa bat da, Euskadin garatzen dena. Programaren helburua goi mailako ikasketen aurretik gazteei orientazio profesional berritzaile bat eskaintzea da. Horretarako, gazteek gaitasun profesionalak garatuko dituzte online ariketen bidez. Gainera, egun batez, beraiek aukeratutako profesional batekin elkartzeko aukera izango dute.
Lauro Ikastola proiektu honen kide da hasieratik eta Lanaldi programaren bidez, 1. Batxilerreko ikasle guztiek bost orduko tailerrak jasotzen dituzte, goi mailako ikasketen aukeraketan orientazioa izateko. Horrez gain, bolondres moduan aukera dute egun bat profesional batekin bere lantokian pasatzeko. 14/15 ikasturtean 31 ikaslek hartu zuten parte; eta 15/16an, 33k.
Lauroko Batxiler ikasleak Zorrotzaurreko IMQ ospitalean lan-jardueran parte hartzen, etorkizunean topatu dezaketena ezagutzen.
Orientazio eta hitzaldi didaktikoak DBHko ikasleentzat: DBH 1: Ipuin kontalaria Boni Ofogo gizartea eta liburutegi txikia Unicef Bakeola: Ikasle laguntzaileei buruzko informazioa (elkarbizitza). Ziber-eraso tailerrak. M8 jardunaldiak. DBH-2 AESLEME: istripuetako biktimen elkartea, eta prebentziorako. M8 jardunaldiak. Bakeola: Ikasle laguntzaileei buruzko informazioa (elkarbizitza). Ertzaintza: Interneten arriskuak. DBH-3 Conectando mundos Drogen arriskuak. M8 jardunaldiak. Inmigrazioa. Heziketa afektibo-sexuala. Zubietxe: Gizartetik kanporatzeko arriskuan daudenak. Alkoholaren arriskuak. Crispin D’Olot juglarea. DBH-4 Heziketa afektibo-sexuala. Zubietxe: Gizartetik kanporatzeko arriskuan daudenak. Ertzainatza: genero indarkeria. Crispin D’Olot juglarea.
6
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
DBHko tutoretza Planaren helburu eta edukiak
T
utoretza planaren bitartez, bizitza akademikorako zein pertsonalean garapen egokia izateko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen lagundu nahi ditugu ikasleak. Tutoreek ikasleak bide horretan laguntzeko egin beharrekoak hiru esparrutan garatzen dira:
3 Zuzenean ikasleekin, taldeka zein banaka.
– Taldean eta ikastetxean integratzeko, lankidetza, elkarren arteko laguntza eta besteekiko errespetua sustatuz. – Ikasketa prozesua jarraitzeko eta, behar izanez gero, laguntza sustatzeko. – Une erabakiorretan aholkua emateko. – Taldeko ordezkariarekin lankidetzan ikasleen eskaerak, kezkak eta iradokizunak bideratzeko.
3 Irakasleekin:
– Ikasleei buruzko informazioa partekatzeko, zailtasunak aurreikusiz. – Ikasleen beharrak aztertu eta erantzunak proposatzeko. – Ikasleen jarraipena egin eta ebaluazioa koordinatzeko.
3 Ikasleen familiekin edo legezko arduradunekin eta beste gi-
zarte eragileekin. – Ikastetxearen eta etaparen informazioa emateko. – Haiengandik informazioa jasotzeko. – Ikaslearen hezkuntza prozesuaren berri emateko, eta elkarrekin lan egiteko. – Une erabakiorretan aholkua emateko. Ikasleen gaitasunak sustatu Ikasleen gaitasunen garapena bultzatzeko jarduerak burutzen dira, ikasleak konpetenteak izan daitezen norbera izateko, komunikatzeko, gainerakoekin bizitzeko, ikasteko, pentsatzeko eta ekiteko:
– Nork bere burua eta besteekiko harremanak zuzentasunez aztertzea. – Jolasean eta lanean errespetuan oinarritutako harremanak izatea, komunikaziorako trebetasunak garatuz eta besteekin esperientziak partekatzeko beharra baloratuz. – Eskolako lanak nahiz eskolaz kanpoko jarduerak betetzea arauak errespetatuz eta erabakietan parte hartuz. – Gizarte bazterkeria gertaerei buruz norbere ikuskera azaltzea, taldeak sortzen dituzten egoerekin kritiko agertuz eta justizia, berdintasuna, bakea eta elkartasuna bezalako balioei garantiza emanez. – Ikaskuntza prozesua jarraian begiratzea eta deskribatzea emaitzak aztertuz eta, behar denean hobetzeko aldaketak proposatuz. – Etorkizuneko proiektu pertsonala aurreikustea, errealitate giza-laborala eta norberaren ezagutza kontuan hartuz. Ikasleekin lantzen diren edukiak
3 Ni eta besteak:
– Norberaren ezagutza – Elkarren arteko ezagutza – Taldearen antolakuntza – Elkarbizitza
3 Ni eta ikasketak:
– Antolamendua eta planifikazioa. – Errendimendua eta emaitzak
3 Ni eta bizitza proiektua:
– Informazioa bilatzea: ikasketak, lanbideak, aisia… – Erabakiak hartzea
Elkarbizitza Plana: ikaslea protagonista, “ikasle laguntzaileak” figuraren bitarteaz, 40 Lehen hezkuntzan eta 35 DBHn
L
auro Ikastolak hezkidetzaren aldeko apostu sendoa egiten du, indarkeria matxista sekula eman ez dadin. Hezkidetza Planari jarraituz, Elkarbizitzakoan txertatuta dagoena, urte osoan zeharreko programa burutzen da, eta Martxoaren 8an jarduera bereziak daude etapa guztietan gure ikasleen artean horren kontzientzia sor dadin. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta Ikastolan hezkidetzaren alde egin nahi dugu gure ikasleekin.
– Buzoia. – g-maila, arazoak konpartitzeko eta bitartekaritzak eskatzeko. – Berdintasuna ikastolan bertan gauzatu ahal izateko gomendioekin egindako kartela. – Bitartekaritza. – Ikaskideekin talde guztietan dinamika bat egiteko prestakuntza.
Sasoian
7
EUSKERAZ
Lehen Hezkuntzako “Euskera eta ikas-komunitatea” proiektua: guraso euskaldunen partaidetza aktiboa ’ Ikasleentzat:
P
roiektua euskararen inguruko sentsibilizazioa eta motibazioa eragitean datza, ikasleen senitarteko euskaldun eta boluntarioen partaidetza aktiboa eraginez. 14/15 ikasturtean martxan jarri genuenetik, guraso euskaldunak Ikastolara etorri, eta eskola orduetan, euren lanbide, zaletasun edota bizipenez jardun dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleekin.
• Ikasleek gurasoen bizipenak, zaletasunak, lanbideak, pasadizoak,… euskaraz Ikastolan bertan entzuteko aukera izan. • Ikasleen senitartekoak ikaskideen hizkuntza-eredu bihurtu. • Ahozkotasuna landu: hiztegia, ahoskatzeko moduak, euskalkiak,…
Proiektuaren helburuak dira:
’ Ikastolarentzat:
• Solasaldi edota galdera-erantzunetan ikasleek aktiboki parte hartu
• Ikastolako lerro estrategikoa den euskara eta bere erabilera areagotzeari lagundu.
• Euskera-gurasoak-eskolaz-kanpoko gaiak-bizitako gaiak... elkarren artean modu baikorrean identifikatu.
• Euskara, Ikastolako langileak ez diren beste pertsona batzuen ahoan ere entzutea.
• Ikasleen artean Euskeraren erabilera bultzatu.
• Ikasketa komunitatea euskaraz osatzeko bideak jorratu. • Ikasleen euskararen erabilerarako egoera berriak abian jarri. • Euskararen inguruan bizipen eta esperientzia berriak entzun.
Saio hauen formatua da gaiaren aurkezpena egitea, ikasleentzat erakargarria izateko modukoa (bideoak, irudiak,…), eta ondoren solasaldi edota galde-erantzunetarako tartea, ikasleek gai aurretiaz ezagutzen baitute.
14/15 eta 15/16 ikasturteetan parte hartu izan duten gurasoak dira:
Iñigo Onandia
Gaia Arrantza, itsasoa, ikerketa.
Anton Gandarias
Guda, Kontzentrazio zelaiak. Osabaren historia.
Nagore Bilbao
Banketxe baten funtzionamendua. Etorkizuneko baloreak.
Ziortza Sulibarria
Banketxe baten funtzionamendua. Etorkizuneko baloreak.
Olatz Martin
Informatika-enpresaren funtzioak, lan motak.
Nerea Mezo
Udaletxe baten antolaketa.
Gorka Aurre
Tertulia-solasaldia. Irakurketaren zaletasunaz.
Maitane Korta
Udaletxe baten antolaketa.
Bernat Galarraga
Medikuntza eta kanpoan ikasi.
Beatriz Fernandez
Giza-baliabideak enpresa batean.
Johana Ruiz de Olabuenaga
Esnearen ibilbidea eta esnekiak.
Ortzi Ardeo
Hegazkin komertzialetako pilotu lana.
Begoña de Ibarra
Balmasedako Txapel museoan. Bizkaiko museoak.
Asier Loroño Mugarza
Musikaria. Bilboko soinu elkartea.
Mirari Zarate
Dentistaren ogibidea.
8
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
KORRIKA 2015: 9 irakasle natibo-ingelesak, omenduak
L
auro Ikastolak KORRIKA19n parte hartu zuen, ikastolan Korrika txikia ospatuz eta martxoaren 29an, Bilbon helmuga zuen 2015eko KORRIKAn kilometroa eginez.
L
ekukoa eramateko, etapa bakoitzeko ikasle bat aukeratu zen, eta eurekin protagonismo berezia izan zuen ingeleseko irakasle natibo batek, Harold Garston-ek, Ikastolako ingeles hizkuntzako irakasle natibo guztien izenean eraman baitzuen, euskara ikasteko egiten duten ahaleginari aitorpena eginez. 15/16 ikasturtean 9 dira ingeles hizkuntza duten irakasleen kopurua. Euretatik hiruk, badute euskara perfila.
Kirola D ereduan, noizko? 2016ko apirilean, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Foru Aldundiek antolatuta, Lasarte-Orian ospatu ziren Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketetan, Udaltop-en, Lauro Ikastolako hizkuntza normalizazio teknikariak, Fernando de Lerak, parte hartu zuen. “Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?” lelopean beste aditu batzuekin batera Eskola-kirolean martxan dagoen euskara plana azaldu, Lauro Ikastolan dagoen errealitatea eta aurrera begirako erronkak definitu zituen . Ikastolako EuskeraZ Planeko arduradunak bere jardunean azaldu zuenez, “Eremu formaletik informalera hogei puntuko jaitsiera daukagu” euskararen erabileran. Nahiz eta kirola eskolaren altzoan egon, “bi mundu paralelo bezala” egon dira urteetan, batetik, eskolako jarduna; eta bestetik, eskola kirola. Zorionez, dagoeneko banaketa eten da eta elkarlana sendoa dugu euskara eta kirol arduradunen artean. Heziketa integrala emate aldera, plan honetan sustatu nahi ditugun baloreen artean 8 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteen euskararen erabilera ere muin informalagoetan sustatzea eta normalizatzea egiteko nagusienetakoa da. Horretarako, bost ardatz garrantzitsu lantzen dira: sentsibilizazioa, formakuntza, esku hartzea, jarraipena eta errekonozimendua. Arlo bakoitzean, hainbat neurri hartu izan dira:
• Kirol-hezitzaile guztiak euskaldunak izatea. • Ikasturtero 8 eta 4 orduko begirale ikastaro eman, kirol-hezitzaile guztiei baliabideak eta estrategiak emateko. • Helburu lorgarriak definitu. Kirol-hezitzaile eta ikasleen arteko interakzioak eta ikasleen artekoak. • Kirol-hezitzaileekin batera jarraipena egin, ebaluazio txostenean oharren bidez taldean laguntzeko eta gurasoei informazioa bidaltzeko.
• Talde batzuetan Eusle metodologia erabili ikasleen arteko erabilera sustatzeko. • Ahal denean, errekonozimendua eman.
Sasoian
9
Euskeraz: eskola kirola
A
zken bi denboraldietan mila ikaslek hartu dute parte Kirol Ekintzetako hogeita hamahiru ekintzetan. Eskaintzen ditugun jarduera guztiak aurrera eramatea lortu dugu eta kirol berriak sendotu dira. Bereziki azpimarratu behar dugu Euskera Planarekin batera egindako esfortzua arlo informal honetan hizkuntzaren erabilera sustatzeko.
Futbola eta Saskibaloia dira parte hartzailerik gehien duten kirolak, baina gutxi-gutxinaka indartzen eta hedatzen den kirola Ur-poloa da. Duela hiru denboraldi arte Gaztetxoak, Kadeteak eta Gazteak mailan genituen taldeak; eta orain dela bi, Umeak taldea sortzea lortu genuen. 15/16 denboraldian ur-poloko federazioak proposaturiko plan berrira egin genuen jauzia, eta Umetxoak taldea sortu zen. Jarraitzen dugu beste kiroletako lehiaketetan ere parte hartzen, atletismo, jockey lerroan, xakea, boleibola eta Esku pilota. Azken honetan, emaitza oso onak lortu dira azken bi denboraldietan “Esku Pilota D”en Bizkaiko txapeldun izan baitira Umeak mailan. Futbolari dagokionez, 15/16 denboraldian Futbol 7ko “B” taldea Bizkaiko Txapeldun izan ziren. Bakarkako merezimenduei dagokienez, gure ekarpena izan dugu baita ere nesken futbolean: Saioa Rementeria ikasleak Athletic-en teknifikazioan parte hartu zuen, eta txapelketa batean parte hartu zuen Miranda de Ebron nesken selekzioan. Saskibaloian, Preminibasket A taldeak bi urte jarraian irabazi du liga; Minibasket A taldea Bizkaiako bigarrena izan zen, azken sprint bikain baten ostean. Lorpenik handiena Kadete mailan izan da: urte oso berezi batean, Ikastolaren eta Saskibaloi Federazioaren 50. Urteurrena izan baita, Kadete A Neskak taldeak Bizkaiko final four-a jokatu zuen, non eta La Casillan. Lehenik, Durangoko Tabirako ahalguztiduna kanporatu zuten, eta gero Deustoko La Salle, Gernika eta Mungiaren kontra lehiatu ziren, Euskal Ligan zeuden hiru talde. Barkako merituetan, asko dira Federazioko teknifikazioetan parte hartu duten ikasleak, igandez igande. ESKERRIK ASKO eskola kirola plana posible egiten duzuen guztioi, entrenatzaile eta guraso, astebururo gurekin elkarlanean!
10
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Kultur ekintzak eta hizkuntzak
Euskara tituluak eta Kultur Ekintzen eskaintza berria: sormena eta esperimentazioa-ikerketa
K
ultur ekintzetan eta Hizkuntzetan parte hartzen duten ikasleen kopuruak goraka egin du, besteren artean, eskaintza hedatu egin delako. Badira 359 ikasle.
Hizkuntzen eskaintzari dagokionez, DBHn dauden Txinera taldeak mantendu egiten dira eta euskarazko HABE-3 eta EGA tituluak lortzeko ikastaroak gehitu, Ulibarri Euskaltegiak emana: Batxilerreko 80 ikasletik gora daude inskribatuta. 15/16 ikasturtean hizkuntzen eskaintza sendotu egin genuen Batxiler Duala eskainiz: jakintzagaiak ingelesez eta on-line egitean datza, EEBBetako institutu batekin elkarlanean, ameriketako Batxiler titulu lortu ahal izateko (ikus “Proiektu Eleanitza” atala). 14/15 ikasturtean “Sukaldaritza” eta “Robotika-LEGO Innovation Studio” jarduerak gehitu ziren; eta 15/16an, “Sormena” eta “Esperimentazioa.Ikerketa”, lehen urte honetan ingelesez eman zena. Dantza, trikitixa-pandero taldeak eta abesbatzak euren agerraldiak egin dituzte Behekosoloan ospatzen diren jaialdietan, Gabonetan eta Inauterietan, bai eta bestelako ekintzetan ere: Ikastolako Jaia, belaunaldiaren agurra, etab. Berrikuntza izanik, azpimarratuko ditugu 2016ko Aste Santuan Ikastolako 50. Urteurrena izan ziren Kirol Txapelketetan eginiko dantza eta musika agerraldiak. Azpimarratzekoak dira baita ere Trikitixa taldearen emanaldia Sopelan eta FLL-Robotikako taldeak sortutako dron-a.
Sasoian
11
proiektu eleanitza eta internazionalizazioa
Bideokonferentzia Kanada eta Kaliforniarekin: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat kulturen arteko proiektuak
L
ehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako kulturen arteko Proiektu hau atzerriko ikastetxeekin kontaktuan jartzean datza, Kalifornia eta Kanadakoekin hain zuzen, ikasturtean zehar elkarlaneko proiektuak garatzeko, komunikaziorako oinarrizko gailu bezala bideokonferentzia erabiliz.
atzerritarren artean, eskolako testuingurutik kanpo ere (etxetik, Skype, Hangouts, e-maila eta abarrak erabiliz). • Ikastetxeari buruzko informazio trukea: kokapen geografikoa, hezkuntza etapak, ordutegiak, jakintzagaiak, jantoki zerbitzua, eskolaz kanpokoak, etab.
Lauroko ikasle-talde bakoitza hitzartuta dugun ikastetxeko atzerriko ikasle-taldearekin kontaktuan dago ondoko proiektuak garatzeko:
Materialak prestatu eta lana bera Ikastolan bertan egiten bada ere, lan-taldeetan antolatuta eta Ingeles eta Social Science irakasleek lagunduta, ikasle bakoitza etxean ere informazioa bilatu eta landu egin behar du.
• Talde bakoitzak gai bat aurkeztu talde atzerritarari. • Lan-trukaketa: basque food, mythology, esate baterako. • Benetako one to one komunikazioa sustatu Lauro eta ikasle
Aipatu ditugun lan eta proiektu guztiak ikusgarri daude Lehen Hezkuntzako Blog-etan Ikastolako webgunean: www.lauroikastola.eus (ikus QR kodea).
Trukea ikasle frantziarrekin, 2. DBHn
1
4/15 ikasturtetik Ikastolak truke bat antolatzen du ikasle frantsesekin. DBHko 2. mailan burutzen da eta Lauroko ikasle talde bat, boluntarioa, La Couronne-eko Elisabeth et Robert Badinter ikastetxera joaten da astebetez, Angoulême hirian. Gero, ikasle frantziarrek, egonaldia egiten dute Ikastolara etorriz eta familietan egonez.
12
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Hiruhileko murgiltze-egonaldia Kanadan: familia eta ikastetxea
L
auro Ikastolak, agentzia berezitu baten bitartez, ikasturteko lehen hiruhilekoa Kanadan egiteko aukera ematen du (iraila-abendua), eta 15/16 ikasturtean hamaika ikaslek hartu zuten parte lehen aldiz, Cape Breton, South Shore, Tri-County, Halifax, Nova Scotia eta Chigneto-Central eskola-distritoetan eskolatuta egon zirenak, hain zuzen.
Jarduera honetarako Kanada aukeratzearen arrazoia bere hezkuntza sistemaren kalitate eta emaitzak onak dira, bai eta bertoko gobernuak azken urteetan sustatzen duen nazioarteko ikasleen internazionalizazio programa garrantzitsua ere. Ikastolako familia eta ikasleen balorazioa egonaldia amaitutakoan oso ona izan zen, eta azken hauek bereziki azpimarratu zuten ez bakarrik beste herrialde batean izandako esperientzia bikaina baizik eta hainbat herrialdeetako kideak ezagutzearen garrantzia.
Lauro Ikastola Cambridge-eko “Exam Preparation Centre” da duela 20 urte
J
akin badakizuenez, Lauro Ikastola Cambridge University-ko School Project-aren barruan dago duela 20 urte baino gehiago. Kolaborazio honi esker, gure ikasleek Ikastolan bertan egin dezakete ingeleseko FIRST titulua lortzeko azterketa. Aurreikusita dago 16/17 ikasturtean ADVANCED egiteko aukera ere egongo dela. Ikasleei eskaintzen diegun aukera honen helburuak dira:
• Ikasleak ingelesaren irakaskuntzan motibatu; euren formazio hirueledunean laguntzeko. • Euren lan eta etorkizun akademikoan lagungarri gertatuko zaien kurrikulurako akreditazioa lortu. • Ikasle eta familiei matrikulazio eta azterketen tramiteak erraztu. • Gure ikasleen ingeleseko gaitasunaren kanpoko kontrastea lortu. Azken hiru ikasturteetan Ikastolan azterketa egin duten ikasleen kopurua ondokoa da: DBH1-2 DBH3 DBH4 BATX1 BATX2 GUZTIRA
Sasoian
13-14 —— 4 29 24 2 59
14-15 2 3 29 11 1 46
15-16 —— 4 41 13 0 58
Titulu hauen baliokidetasuna erreferentziazko europar markoarekiko ondokoa da:
• FIRST: B2. • ADVANCED: C1.
13
proiektu eleanitza eta internazionalizazioa
Txinerako ikasleek azterketa ofizialak egiten dituzte eta udan egonaldiak burutu, Txinan
“T
xinera eta ekialdeko kultura” eskolaz kanpoko jardueren eskaintzan gehitu zenetik, 13/14 ikasturtean, “Centro de Estudios Chinos Lu Xun”rekin elkarlanean, burutzen diren esperientzia eta proiektuak zabalduz joan dira: – Gobernu txinatarren diru-laguntzak, udako egonaldietarako: 14/15 eta 15/16 ikasturteetan zazpi izan dira diru-laguntza hau jaso duten Lauroko ikasleak, “Discover Jiangsu” proiektuan alegia. Jiangsu probintzian burutzen den hamabost egunetako egonaldia da ekialdeko kultura ezagutzeko hainbat ekintza betetzen dituztelarik. Ondokoak izan dira ikasleak: Olatz Vales, Urko Valverde, Borja Gonzalez, Unai Calvo, Arene Rementeria, Ekaitz Alonso eta Matena Porset. – Se trata de Olatz Vales, Urko Valverde, Borja Gonzalez, Unai Calvo, Arene Rementeria, Ekaitz Alonso y Matena Porset. – Urte Berri Txinatarra ospatzeko jarduerak: otsailean tailerrak egin ziren herrialde horretan oso hedatua dagoen praktika bat ikasteko: paper ebakia. – Txinatar sukaldaritzako ikastaroak. – Gabonetako kantak, txinatarrez ikasi.
Eskola hauek ematen dituzten ikasleak hasi dira dagoeneko azterketa ofizialetara aurkezten, HSK eta YCT, eta ikasturtearen azken hiletan prestaketa berezia hartzen dute horretarako. Borja Gonzalez Batxilerreko ikasleak badu HSK2 titulua, eta badago ere Lehen Hezkuntzan, bere kabuz Txinera ikasten duen ikasle bat, Asier Diez-Alustiza que, titulu berbera duena!
Udako egonaldiak atzerrian
L
auro Ikastolak urtero eskaintzen ditu udako egonaldiak Irlanda, Ingalaterra eta EEBBn, EMY erakundearen bitartez. Agentzia honek 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du atzerriko egonaldiak prestatzen eta bost urtetan izan da izendatua "Agencia Estrella de organización de cursos de idiomas en el extranjero de Europa". Lauro Ikastolak aukera ezberdinak eskaintzen ditu, 11 urtetatik 18ra bitartean: egonaldia familian (murgilketa), egonaldia familian eta klaseak, familia+klaseak+futbola, barnetegia, etab. Azken hiru urteko datuak dira: 13/14 30
14
14/15 36
15/16 31
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Batxiler Dual-a, titulazio bikoitza: Ingelesa ikasteko proposamen osagarria
P
rograma honen bitartez ikasleek Estatu Batuetako Batxiler titulua lortu dezake, bertoko LOMCE Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, etxean lan eginez, Estatu Batuetako Institutu batean.
Programa hau betetzearen onurak, ikaslearentzat, EBko High School bateko titulazioa lortzeaz gain, ondokoak dira: – Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu. – Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera. – Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa.
Ikasleak etxean egiten du lan, norberaren baliabide teknikoak erabiliz, eta programak badu kanpus birtuala eta harremanetarako aukera guztiak eskaintzen dituen tutore amerikarra ere. Lauroren egiteko nagusiak akademia eta tutorearen arteko koordinazioa bermatzea eta ikasleen jarraipena egitea dira.
Programaren erakunde arduradura Somerset International (www.somersetinternational.org) da, Academica Corporationek kudeatua, egoitza Miamin duena (Florida): www.academica.org
Ikastolaren gomendioa da programa DBHko 3. mailan hastea, batez ere Batxilerreko lan-sama ekiditeko; baina badago ere DBH 4. mailan edo Batxiler 1. mailan hasteko aukera.
Izen-ematea eskolaz kanpoko ekintzekin batera egiten da eta 15/16 ikasturtean 20 izan dira ikasle partehartzaileak; eta 2017ko ekainean amerikar titulua lortuko dute lehen lau ikasleek.
DBH 2-3: Fila de atrás: Ainhoa Arriola Abasolo, Paula Santos Navajas, Ana Zulueta Arriola,Alesander Llabori Martinez De Arano, Unai Calvo Prado,Ana Loubet Gaminde, Kattalin Farelo Hernández y Leire Zeberio Feltrer. Primera fila: Eneritz Fernández Eraso, Lucía DeElvira Hormaetxea,Ainhoa Bilbao Egia y Audrey Restorick (coordinadora). Ausente: Ibon Urkiza Fernández.
Batxiler 1: Jon Cabo Madariaga, Aletxu Albizuri Etxebarria, Iñigo Sena Onandía, Patxi Uribe-Etxebarria Etxebarria y Iñigo Pérez Unzurrunzaga.
Batxiler 2: Imanol Álvarez Marcos, Ane Viteri Belza y June Monge Lorenzo. Ausente: Mikel Loinaz Antón.
Sasoian
15
Berrikuntza metodologian
Lauro Ikastolak ICOT Batzarrean parte hartu zuen eta zortzi praktika on aurkeztu zituen
L
auro Ikastolako hogeita hamar bat arduradunek parte hartu zuten Nazioarteko ICOT 2015 Batzarrean (International Conference on Thinking). Bertan izan ziren nazioarteko adituak, besteak beste, David Perkins, Guy Claxton, Robert Swartz, Jose Antonio Marina eta Montserrat del Pozo, eta Bilbon ospatu zen ekaina-uztaila bitartean.
Edukiak izan ziren: – Inteligentzia, pentsamendurako antolamendua, jokaera inteligentea, inteligentzia anitzak, inteligentzia emozionala, ikasketa kooperatiboa. – Neurozientzia. – Pentsamendu kritiko, sormenezko eta estrategikoan hezi, ulermena hobetzeko. – Cultura de pensamiento visible y metacognición. – Iraultza eta etika digitalak. – Pentsamendu trebetasunak eta bigarren hizkuntzak ikasi. – Pentsatzen ikasi konpetentzian oinarritzen diren kurrikuluak. – Gurasoen konpromisoa. – Pentsamenduaren kulturan oinarritzen diren ikastetxe eta unibertsitateak. – Etorkizunerako konpetentziak. – Pentsaera sistemikoa eskola-erakundeetan. Lidergoa eta coaching. Lauro Ikastola bere zortzi praktika on aurkeztera gonbidatua izan zen: ZTIM tailerra, BARELIKOS tailerra, Bloomen taxonomiari buruzko Plastikako praktika, simetriaren inguruko plastikako praktika, garapen elebiduna, sormeneko pentsamendua arlo linguistikoan, ekaineko ekintza berezien programa, kirol erakundearen kudeaketa desberdintzailea hezkuntza kooperatiba barruan.
Metodologia berriak aplikatzen: TBL – Pentsamendu trebetasunak
I
kasturte bi hauetan, 14/15 eta 15/16, prestakuntza-jarduera berrien plangintza eta antolaketa-diseinuarekin jarraitu da, gai honen inguruan: “Thinking based learning-TBL”, “Pentsamendu-gaitasunak, pentsatzen ikasi”, Massachusettsko NCTTren bitartez (The National Centre for Teaching Thinking), erakunde horren burua Robert Swartz delarik, filosofian doktorea eta TBLn aditua. Metodologia berri honekin pentsamendu trebetasunen ikasketa kurrikuluaren edukiarekin txertatzen da, irakasleek ikasleei pentsamendu mota hauek irakats diezaieten. Workshop-saio eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Horren helburua da ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea. 2015eko irailean Robert Swartz bera, bere lan-taldearekin batera, Laurora etorri eta prestakuntza saioak eman zizkien ikastolako irakasleei.
16
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
irakurketa sustatzeko proiektuak
Irakurketa sustatzeko lehiaketa: 7 BAIETZ!
Irakurketarako sendagaiak: irakurketa sustatzeko kanpainia DBH 1en
1
1
5/16 ikasurtean zehar, 1. eta 2. DBHko ikasleek irakurzaletasuna bultzatzeko Liburutegiko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan zuten. Gaztelera eta Euskerako irakasleek proposatutako zerrenda batetik, 7 liburu irakurri behar zituzten urte osoan: 7 euskaraz eta 7 gazteleraz. Liburu horiek guztiak ikastolako liburutegitik mailegatu daitezke.
5/16 ikasturtearen azken hiruhilekoan irakurketa bultzatzeko proiektu bat burutu zuten DBH 1eko ikasleek, Gizarte jakintzagaian: sendagaiak definitu zituzten, euren izenak, leloak eta bilgailuak asmatuz, ohitura garrantzitsu honen egoera larriari aurre egiteko.
Markel, Paula, Alazne, Oier, Julen, Mikel, Chiara eta Alain urte guztian zehar goimailako irakurzaleak zirela erakutsi zuten eta sarituak izan ziren: ziurtagiria, Elkarreko Opari-Txartela eta bonboi batzuk jaso zituzten! Bilboko botika batek kanpainian parte hartu zuen sendagaiok erakusleihoan jarriz.
Eskerrik asko Leire, Sabin eta Bea irakasleei laguntzagatik!
Egun bereziak Emakumearen eguna m8: Liburutegian, emakumeak protagonistak diren eleberrien erakusketa sortu eta webgunean katalogora gehitu ziren, bai eta haurrentzako ipuin ez-sexista batzuk ere. 14/15 ikasturtean emakume idazleen erakusketa burutu zen eta euren irakurleek saria jaso zuten.
Liburuaren eguna, apirilak 23: 3 Orri markagailuen tailerra.
3 Liburuaren historiari buruzko erakusketa eta informazioa webgunean.
3 “Lauroko ikasle ohiak idazle�: euren liburuak zerrendatu eta liburutegian txoko berezi batean erakutsi..
Sartu Liburutegiko Webgunean
Sasoian
17
proiektu interdisZiplinarrak
Aliantzak Deustuko Unibertsitatearekin – Deusto Entrepreneurship Centre, DigiPen Institute of Technology, Harrobia, Mad Science eta Gurena Nagusien etxearekin “Aisialdi-begirale” eta “Lehen sorospen”etako titulu ofizialak, tailerrak eta ikastaro bereziak ekaineko azken egunetan, DBH eta Batxilerren 12/13 ikasturtean hasita, DBHn eta 1. Batxilerrean ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak euren prestakuntza osatzeko hainbat tailer, ikastaro eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Sei egunez, ikasleek ikasturtean zehar landutakoa sakontzeko eta ikasitakoa aplikatzeko aukera dute, bai eta datorren ikasturtean ikasi beharrekoa aurreratzeko ere, gaitasun eta trebezi berriak garatzen baidituzte. DBH 4 eta Batxilerreko ikasleek “Aisialdi monitore Titulua” eta “Lehen sorospenetako titulua” lortu dezakete ikastaro hauetan bi urtez parte hartuz. Ikastaro hauen alde teorikoa “Harrobia”k ematen du eta praktiketako atala Ikastolan bertan burutzen dute ikasleen bertako jarduerak probetxatuz: umeak haurtzaindegian zaindu guraso egunetan, Ipuin-kontalaritza Lehen Hezkuntzako ikasleekin, irakurketa saioan Lehen Hezkuntzan, Haur eta Lehen Hezkuntzako urtebetetzeetan parte hartu eta ikasleak zaindu, etab. Ikastaro hauek burutzeko, barruko pertsonalaz gain, ondoko kanpoko kolaboratzaileek hartzen dute parte: Deustuko Unibertsitatea Deusto Entrepreneurship Centre, DigiPen Institute of Technology, Harrobia, Mad Science eta Gurena Nagusien etxea. DBH 1. Maila: • Aro klasikoko lanak • Kirol egokitua • Bideo edizioa, kartelak eta karetak DBH 2. Maila: • Sukaldaritza • Mad Science: zientzia-esperimentuak • Serigrafia eta transfer ikastaroa • Lauroko espazio agentzia • Joku alternatiboak
INSTITUTE OF TECHNOLOGY
Lanbide Ikastola
DBH 3. Maila: • Ekimena eta lidergoa, talde lana sormena, komunikazioa eta enpresaren kudeaketa birtuala • Kirola • Mad Science: zientzia-esperimentuak DBH 4. Maila: • Aisialdi-begirale titulua (2 urte) • Lehen sorospen titulua (2 urte) • Project Fun:Videogame programming Batxiler: • Aisialdi-begirale titulua (2 urte) • Lehen sorospen titulua (2 urte) • "Gurena" nagusien etxean parte hartu • LH-n praktikak egiteko aukera • Mugendo: defentsa pertsonala • Sukaldaritza
18
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Lauro Ikastolako I. Erdi Aroko Azoka
2
016ko ekainaren 9 eta 10 bitartean Lauro Ikastolako I. Erdi Aroko azoka ospatuko zen, DBH 2ko ikasleek antolatuta, Heziketa Fisikoa, Lengua y Literatura, Musika, Plastika, Natur Zientziak, Ingelesa eta Gizarte Zientzien arloen arteko proiektuaren amaiera ekintza gisa.
Gurasoak ere gonbidatuak izan ziren, arratsalde batez, azken bi ebaluaketetan prestaturiko jardueretan parte hartzera, ikasle eta irakasleekin batera: justak, Santiago Bidea, soule, malabareak, dantzak eta Erdi Aroko taberna bat ere, scriptorium, besteak – beste.
Parte hartu zuten ikasle eta irakasle guztiak Erdi Aroz jantzita (edo garaiko detaileren batekin) bertaratu ziren, azoka girotzeko. Beste etapetako ikasleak ere bisitan joan zitzaizkien, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, alegia. Proiektu hau ikasteko metodologia berrien aplikazioaren beste adibide bat da, talde-lana, elkarlana, kooperazioa, ikastearen gozamena eta abar elkartzen dituena, hain zuzen. Azoka eta ekintzen web orrialdea:
https://erdiarokoazoka.wordpress.com/
Haur Hezkuntzako Musika programazioa eguneratu dugu
M
usika ezinbesteko jarduera da hezkuntzaren lehen etapetan umearen garapen intelektual, entzumen, zentzumen, hizkuntza eta motrizitatean duen garrantziagatik. Ideia honi jarriki, 14/15 ikasturtean ordu bat astero egokitu zaio Musika jarduerari eta orain arteko programaketa eguneratu egin da honako ardatzei jarraituta:
• Hiru pertsonaia sortu dira, maila bakoitzeko bana, ikasleek Musika eurekin identifika dezaten: DORREMI, MIFASOL eta SOLASI.
• Perkusioa: instrumentuen bitartez eta norberaren gorputza ere erabiliz. • Euskal dantzak. • Ipuin musikalak sortu dira. • Musika klasikoko entzunaldiak, marrazketa eta mugimendua lantzen diren bitartean. Haur Hezkuntzan proiektuka ikasten dugu!
Sasoian
19
ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak
Lauroko bi taldek hartu zuten parte Bilboko Scratch Egunean
Lehen saria II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Sarian, Aiala Garabieta Oribe eta Gotzon Gandarias Zabalarentzat
1
L
5/16 ikasturtean Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den zazpigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izaten ohi da. Hasieratik Ikastola eragilea izan da, bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko sei jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera eta oraingoa 5 eta 6. mailako 13 ikasle bertaratuko dira. 2 scratch-talde osatu dituzte:
ehen Hezkuntzako Aiala eta Gotzonek II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Saria irabazi zuten, gaztelera eta euskaraz, hurrenez hurren, eta tablet bat eta diploma izan zuten sari:
• Gaztelania modalitatea, Haur kategoria, Aiala Garabieta Oribe; eta landutako kontakizuna: “Viaje nocturno”..
• Euskara modalitatea, Haur kategorian, Gotzon Gandarias Zabala; eta landutako kontakizuna: “Haize-begi”.
• “Lauro Scratcher”: 5. mailakoak Xabier Plazaola, Jon Xabier Expeleta, Asier Díez, Álvaro Villameriel, Jon Urrusolo, Ian González eta Enrique López izan ziren. Euren proiektua suhiltzaileen jardueran oinarritu dute. Beste talde guztiak bezala Animazioa, Bideojolasa eta Instalazioa garatu behar izan dute. Kasu honetan Suhiltzaileek kanika formadun "biktimak" jaso behar dituzte Legoz eraikitako gailu mugikor baten bitartez.
• “Jedis of Scratch Galaxy”: 6. mailako Alex Ormaetxea, Alex Vidal, Guillermo Garaizar, Esteban Causo, Pedro Uchupi eta Martín Ruiz-ek, Star Wars unibertsoan oinarritu zuten euren proiektuaren gai nagusia. Darth Vader eta bere lagunak akabatu behar dituzte euren galaxia salbatzeko, eta honetarako Makey-Makey erabili dute eurek sortutako diana eta ordenagailua elkar komunikatzeko.
Lehen Saria Plastika Tailerreko proiektuari: “Meninak” Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Plastika Tailerrean, bi proiektu burutu ziren 14/15 ikasturtean: "Hiria", 3.ean; eta "Meninak", 4.ean. Biak, Gueñes-eko ARENATZarte parkeko "Arte&reciclaje" lehiaketara aurkeztu, eta "Meninak" lanak lehen saria lortu du. Proiektu honek bi oinarri ditu: jasangarritasuna eta giza-konpromisoa landu, burututako lan guztia berziklatutako materialak erabiliz egin baita. Ikasleek egindako lana lehenik Ikastolan bertan egon zen ikusgai eta gero, ekainetik aurrera, ARENATZarte parkean egon da.
Lehen Hezkuntzako Scratch taldeek Lehendakariari eta Hezkuntza Sailburuari aurkeztu zizkioten euren proiektuak.
Lehen saria DBH 3ko lantalde batentzat, booktrailer lehiaketan DBHko 3. mailako talde batek Gaumin argitaletxeak antolatzen duen Euskal Herriko Booktrailer lehiaketa irabazi zuen Gerrateko ogia liburuaren booktrailerrarekin. Booktrailerrak liburuen iragarki modukoak dira, liburua irakurtzeko gogoa ematen duen ikusentzunezko pieza laburra baita. Metodologia berrien erabileran 1. ebaluazioan euskara irakasleek ohiko liburua eta IPADaren erabilera uztartzeko egin den ekintza arrakastatsua suertatu da azkenean. Talde bakoitzak zegokion irakurliburua irakurri eta gero, ohiko azterketa beharrean, booktrailerra prestatu behar izan du. DBHko 3 mailako ikasle guztiek parte hartu dute. Bi taldetako lanak finalistak izan dira. Azkenean 3. Eko talde batek irabazi du. Irabazleek liburu sorta izateaz gain, gailu teknologiko batzuk ere eskuratu dituzte.
20
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Lehen Batxilerreko sei ikasle "European Youth Parliament"eko estatu mailako fasera heldu ziren, ingelesez egindako mahai-inguruetan europar gizarte, politika, ekonomia eta ekologiaren inguruan
E
uropean Youth Parliament hezkuntza proiektu independentea da, Europako gazteriaren beharretara moldatutakoa. EYPk pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzen ditu, gaitasun sozial eta profesionalak irabazteko bidea emanez. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek parte hartu dute tokian tokiko, nazio mailako edo nazioarteko saioetan, Europa osoko lagunak eginez. Egun, Europan dagoen gazteen politika plataformarik handiena da. Europako arazo (gizarteko arazo, arazo politiko, ekologiko eta ekonomiko) ezberdinei buruzko debateetan parte hartzen dute, ingelesez, eta ikasleek informazioa bilatu eta kudeatu ondoren, debateak egin zituzten arazo garrantzitsuenen irtenbide posibleak proposatuz. 15/16 ikasturtean, 1. Batxilerreko giza zientzietako 6 ikaslek hartu zuten parte, Eider Oleaga irakaslearekin:
• Unai Arredondo Torres • Gorka Etxebeste Arroyo • Elena Gorbeña Amezaga • Ane Isasi Arruti • Iraia Markaida Izquierdo • Ignacio Santos Elordui Lehiaketa 2016ko otsailaren 26an eta 27an ospatu zen, Euskalduna jauregian, eta ikasleak beste ikastetxe batzuetako ikasleekin taldeka bildu ziren eta hurrengo egunerako gaiak prestatu zituzten. Parte hartu zuten zazpi ikastetxeen artean, Lauroko taldea izan zen aukeratua tokian-tokiko saioan eta, beraz, hiru ikasle joan ziren Mallorcan apirilaren 13tik 17ra bitartean ospatuko den hurrengo estatu mailako saiora: Unai Arredondo Torres, Gorka Etxebeste Arroyo eta Elena Gorbeña Amezaga. .
JAKIUNDEko Jakin-mina programan parte hartu zuten DBH 4ko bost ikasleek ziurtagiria batu dute Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren eskutik
J
AKIUNDE erakundearen zereginetako bat gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da. Hau dela eta, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin batera, Jakinmina jardueraren bosgarren edizioa antolatu dute aurten, unibertsitate aurreko ikasmailetan dauden gazteentzat: eskola-ordutegietatik kanpo, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programan parte hartu dute..
Ane Garaizar Luengo, Ane Goikoetxea Oribe, Ekaitz Gorordo Rebolleda, Aitor Pedraz Serna eta Iñigo Sena Onaindia.
Sasoian
21
ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak
Proiektu zientifiko-teknikoak Lauroko kurrikuluan txertaturik Errobotika LHn: 5. eta 6. mailetan hasita 09/10 ikasturtetik, egun ZTIAM Tailerra dena: Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Artea eta Matematikak.
Ikerketa faktoria: proiektu ikerketa zientifiko-teknologikoak: DBH 2. zikloko hautazko jakintzagaia.
Ikerketa lanak jakintzagaia: Batxilerreko kurrikuluan txertatu zen 2002. urtean. Gaur egun, ikerketa zientifiko-teknikoetako proiektuak garatzen dira.
LEGO Innovation Studio eta 3D inprimagailua: eskolaz kanpoko ekintzetako eskaintza DBHn.
Elhuyar “Zientziaren Azoka”n parte hartzea eta bestelako azoka zientifiko eta teknologikoak, Estatukoak barne
1
4/15 ikasturtean DBH eta Batxilerreko 24 ikaslek hartu zuten parte “Zientziaren Azoka”n. DBHko Betabot taldearen “Dron baso-zaintzailea” proiektuak DBHko lehen saria lortu zuen lanik osotuena izategatik, eta horrek Ourenseko “Galiciencia”n parte hartzeko aukera eman zien. Batxilerreko taldeak, Tecnalian egonaldi bat lortu zuen.. Galiziako Teknologia Azokaren 10. edizioan izan ziren, beraz, Betabot taldekoak, eta lehen saria lortu zuten, horrek Bartzelonako Exporecerca Jove-n parte hartzeko aukera eman zielarik, 2016ko martxoan. Ordurako Batxilerreko ikasleak ziren Sue Gonzalez, Ander Aguiriano, Jon Andoni Breton eta Asier Rementeriak bigarren saria izan zuten bertan, “Hezkuntzak komunikazio kanalak zabaltzen” proiektuarekin: euren lana software bat diseinatu eta programatzean datza autismoa duten ikasleen komunikazioa edozein hizkuntzatan errazteko. Saria: nazioarteko fasean parte hartzea, Fortaleza hirian, Brasilen. Bidaia posiblea izan zen enpresa eta Ikastolako partikularrek egindako diru-ekarpenengatik.ticulares de la Ikastola. 15/16 ikasturtean Ikastolako DBH eta Batxilerreko hamaika taldek parte hartu zuten Elhuyar-ek antolatzen duen Zientziaren Azokan. Euretarik bostek lortu zituzten aipamen bereziak:
Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunagatik • Bizipena: MILSET azokan parte-hartzea • Taldea: Instinctive • Lanaren izenburua: Piezoelektrizitatea garraiobide ferrobiarioetan • Epaimahaiaren arrazoia: Txostena, komunikazioa, prototipoa eta stand-a oso ondo landu dituztelako. Aipamena: Batxilergoko lanaren osotasunarengatik • Bizipena: Exporecerca Jove azokan parte-hartzea • Taldea: JEA • Lanaren izenburua: Zaborretik energia lortzea • Epaimahaiaren arrazoia: Egungo arazo bati konponbidea osorik eman eta oso ondo azaltzeagatik Aipamena: DBH-ko 1. eta 2. mailako lanaren osotasunarengatik • Bizipena: TZBZrekin bi eguneko egonaldi tutorizatua • Taldea: Epidalion • Lanaren izenburua: Sagarren kalitatea neurtzeko tresna • Epaimahaiaren arrazoia: Originala, benetako arazo bati konponbidea ematen diolako, teknologia berriak erabiliz, eta modu erraz eta sinplean. Aipamena: lanik sortzaileenari /originalenari • Bizipena: IK4ra 2 eguneko egonaldi tutorizatua • Taldea: Barsoom • Lanaren izenburua: Bizitza Marten (Bakterio anaerobikoak). • Epaimahaiaren arrazoia: Lan sortzailea, etorkizunera begira, metodologia egokiarekin, eta modu logikoan irtenbideak planteatzen dituelako. Aipamena: Komunikazio onagatik • Bizipena: IK4ra 2 eguneko egonaldi tutorizatua • Taldea: Aircare • Lanaren izenburua: Larrialdietan osasun laguntza • Epaimahaiaren arrazoia: Komunikazio dotorea: poster ongi antolatuak, argazkiak, euskarriak, QR kodeak, erabilitako gidak.
Arrakasta gehiago First Lego League lehiaketan
1
4/15 ikasturtean, 4. DBHko hamar ikaslek hartu zuten parte robotikako First Lego League lehiaketan eta Betabot taldeak Lehen Saria lortu zuen, Euskadiko fasean, robotaren programazio eta diseinuagatik. Proiektua: “komunikazio kanalak sortzen hezkuntzan”. Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeria.
22
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Nobel saridunekin topaketak: “Topadipc Zientziarekin solasean!”
I
kasturtero bezala, 15/16 ikasturtean Batxilerreko ikasle batzuk prestakuntza saio batzuetan parte hartu zuten Nobel Saridunekin.
Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) antolaturiko "top@DIPC - Zientziarekin solasean!" topaketan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutu dira. Horrela, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziari buruz ikasleek egindako galderei erantzun diete.
Sari nazionala Hezkuntza eta Kultura Ministeritzako “Si eres original eres de libro” lehiaketan Inazio Garaizar eta Urko Valverdek, Batxilerreko ikasleek, "Si eres original, eres de libro" estatu mailako lehiaketa irabazi zuten "Ironmano" proiektu digitalarekin. Lehiaketaren ezaugarriak: Ikerketa lan original bat izan behar da, ikasleen interesekoa den gai bat jorratuz, eta bakarrik on-line formato digitalean aurkeztu behar dena. Ikasleek eurek aukeratutako plataforma batean argitaratuko dute lana
Lehen Sariak Errenteriko Don Bosco lehiaketa zientifikoan Errenteriko Lanbide Heziketako Don Bosco institutuak DB Sariak antolatzen ditu hezkuntza esparruko DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoetako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren.
David Wineland, 2012 Fisika Nobela, Lauroko ikasle eta irakaslearekin.
• 14/15: Betabot taldea, 1. Saria. • 15/16: Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrrea ikasleek 1. saria lortu zuten "Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan" proiektuarekin. Saria, 400 €, eta "Tumaker" enpresaren sari berezia 3D inprimagailua. Proiektu honekin ere,Toulouseko MILSET – L’ExpoSciences Européenne topaketan parte hartzeko aukera izan zuten 2016ko udan.
Betabot taldea Zientzilari eta ikertzaile gazteen ordezkariak "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea"ren inaugurazio ekitaldian 2015eko azaroan burutu zen Euskalduna Jauregian "Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Astea"ren inaugurazio ekitaldia, Innobasque-k antolaturik. Irekiera Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zuen eta hasierako hitzaldia Félix Goñi, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunaren eskutik heldu zen. Betabot taldea Zientzilari eta ikertzaile gazteen ordezkariak izan zen eta euren proiektua ingelesez aurkeztu zuten, mundu mailako Google-eko Moonbots lehiaketan finalera heldutakoa, hain zuzen: Ilargian misioak betetzen dituen robota. Lehiaketa honetara mundu mailako 233 talde aurkeztu ziren eta 30 bakarrik heldu finalera. Proiektu honetarako Amaia Perez eta Borja del Río irakasleen laguntza izan zuten. Zientziaren irakaskuntzari buruzko kritika zorrotza bota zuen Felix Goñik, baina gure ikasleek argi erakutsi zuten Ikastolan badagoela eta aurrera eramaten dela Zientzia ikasteko beste modu bat ere.
Sasoian
23
giza-kompromezua eta jasangarritasuna
A
genda 21 Plana garatu da bere hiru ardatzen arabera: — plana kurrikuluan zeharka txertatu — adierazleak kudeaketa mailan aztertu — hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, lemarekin: “klima-aldaketa”, eko-ordezkari ikasleen laguntzaz. Ikasturte bakoitzean urte horretarako UNESCO-k aukeratutako gai kontuan izaten da jarduera hauek definitzerakoan: 2014, Familia-Nezakaritzaren Nazioarteko Urtea; 2015, Lurzoruen Nazioarteko Urtea; eta 2016, Lekaleen Nazioarteko Urtea.
Lauro Ikastolako eko-ordezkariak, IRAES-en partaide bezala (ikastola eskola jasangarria den aldetik sare honetako partaidea da) euren proposamenak aurkeztu zituzten eskolen arteko udal foroan, Loiun, alegia. 14/15 ikasturten Lauroko hiru ikasleek hartu zuten parte II. Conferencia estatal “Cuidemos el Planeta”, Bartzelonan ospatu zena, hain zuzen. Euskadiko delegazioan, Lauro Ikastolako Eskolako Agenda 21eko proiektuaren ordezkari izan ziren. Halaber, DBH 1eko ikasleek Euskadiko VI. Confit-ean parte hartu zuten.
Lauro Ikastolak “Foro social sobre Biodiversidad 2016”ean parte hartu zuen Bilbon, “Lauro Ikastolaren zuhaitzen fenologia” DBH 1eko proiektua aurkeztuz, eskola batean burutzen diren jardueren adibide bezala.
GAP Programa ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programa ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko ekimenetan datza, eta Lauro Ikastolak hezkuntza munduari zuzendutako atalean parte hartzen du eta lanean dihardu.
I
kastolako eko-ordezkariek,Arantza Ellakuria Eskola Agenda 21eko arduradunak lagundurik, Eskola Jasangarriaren agiria jaso zuten Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, orain lau urte lortutako ziurtagiria berriztatuz.
Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte har dezan, Ikastolak etxeetara zuzendutako programa sustatu zuen familien artean web plataforman izena emateko animatuz. Era erraz eta praktiko batean, familiek energiaren, uraren, erosketa hondakinen eta mugikortasunaren arloan dituzten ohiturak hobetzen lagunduko du.
Lauro Ikastola GOSASUN sarearen partaidea da bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko
I
nnobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian, GOSASUN mugimendua bultzatzen dugu, 2011n sorturiko mugimendu sozio-ekonomikoa, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu hiru ardatz nagusiren inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala. GOSASUNek eragile-sare zabala sortu du, helburu berberak partekatzen eta beren ingurune osoan jardunbide osasungarriak eragiten ahalegintzen diren erakunde, instituzio eta abarrez osatua, eta Lauro Ikastola euretariko bat da. Euskadin osasuna sustatzeko jardunbideak partekatzen dituzte eta Ikastolak bere proiektua aurkeztu du, GOSASUN webgunean eskuragarri dagoena, eta konpromiso honengatik errekonozimendu zigiluaren zain dago:
BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK, JASANGARRIAK ETA SOLIDARIOAK. 1. Barelikos: Barelikos (Baratza-Elikadura-Osasuna) proiektua urtero garatzen da, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasle guztien. Ikasleak taldeetan antolatzen dira eta talde bakoitza lursail batez arduratzen da, lurra prestatu, erein, zaindu eta uzta bilduz. Menu osasuntsuak prestatu eta dastatzen dituzte, alergiak ere kontutan izanik. 2. Urtebetetze ospakizun osasungarriak: Ikasleek, Haur Hezkuntzan hasita, bizi-ohitura osasungarriak har ditzaten, “urtebetetze ospakizun osasungarriak” planean parte hartzen dute. Alergia mota desberdinak kontutan izanik, menu osasuntsua prestatzen da: fruta brotxetak (kiwi, melokotoi, … gabe), olibak, saltxitxak, laranja zukua, sagarrak, york urdaiazpikoa, etab. Merienda aurretik edota ondoren, ikasle-taldeak kirola praktikatzen dute kirol kantxetan eta igerilekuan. 3. Hamaiketako osasungarria: fruta kontsumitu eta taperrak erabili: “Fruta hamaiketakoan” plana, Lehen Hezkuntzan garatzen hasi zen, asteko egun guztietan; bai eta taperren erabilera ere, plastikoa eta batez ere aluminio kutsatzailearen kontsumoa murrizteko. Ikasleen artean fruta kontsumoa areagotzeko, urtero, “Gosaria osasungarria”ren praktika egiten da, “Bihotz osasungarria” elkartearen laguntzarekin. Ikasleak, fruta kontsumo eta taperren erabilera planean parte hartzera bultzatzeko eta euren esfortzua aitortzeko, “gela berdeena saria” ezarri da, hilero, Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. Mailetan: hamaiketakoan, fruta gehien kontsumitu eta taper gehien erabili duen ikasgelak “Gela berdeena saria” jasotzen du. Panel presentado por Lauro Ikastola en el Congreso Interna- 4. Beste proiektu batzuk: Sukaldaritza tailerra, kontsumo tailerrak, elikagaien aprocional “Anhelando un Futuro sin Despilfarro ni Pobreza alimenbetxamendua Bizkaiko elikagai bankua eta AUNAR-ekin, heziketa emozionala eta taria: Retos Sociales” organizado por Urban Elika en la kutsadura akustikoa. UPV-EHU.
24
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainiak eta bestelako ekintzak
G
iza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Landu ohi ditugun hiru kanpaina nagusiak sendotu egin dira eta nazioarteko egun esanguratsuetan burutzen ditugu, puntualki egiten diren beste jarduerez gain.
Los Tacones herrialdean, Dominikar Errepublikan. Elkartasun merkatu bat burutzen dugu eta ikasleek jolasak ekartzen dituzte euro baten truke elkar aldatzeko. Batutako dirua ikasleek ekarritako eskola materiala Dominikar Errepublikara bidaltzeko erabiltzen da.
Finkatu egin da Loiuko “Gurena” nagusien egoitzarekin genuen Urrian, Janari bilketa ginez Bizkaiko Elikagaien Bankurako. 15/16 • ituna. Burutzen ditugun jardueretako batzuk dira: Lehen Hezkun• ikasturteko bilketan, 1.998 Kg. batu ziren Ikastolan bertan. Bestalde,
• •
kolaborazioa ikasle, guraso eta Ikastolako langileen aldetik ere etorri zen, euren aisialdian supermerkatuetan burututako lanagatik. Otsailak 20, Gizarte justiziaren nazioarteko egunarekin bat eginez, arropa batu zen BEROHI elkartearekin elkarlanean. Martxoaren 22an, Uraren nazioarteko egunarekin bat eginez, Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia. Kirol jarduerak antolatu genituen etapa guztietan eta ikasleek euro bat jarri behar zuten parte hartzeko: saku lasterketa, sokatira, etab. Batutako diru-kopuruaren helburua: ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan.
Beste jarduera batzuk: Hirugarren urtez , Lehen Hezkuntzan burutu da eskola txiki ba• tentzako material batuketa kanpaina:“Pedro Maria Pichardo” eskola,
tzako 5. mailako ikasleak Gabon kantak abestera joatea, DBH3ko ikasleek “Recuperación de la memoria” proiektua burutu, Batxilerreko erlijio aukerako ikasleak nagusiak laguntzera joan etab.
14/15 eta 15/16 ikasturteetan berriz burutu dugu margo-erakusketa • Amiarte elkartearekin batera, giza-bazterketa arriskua duten pertsonek ekoiztutako margoekin, batez ere, inmigranteak. Salgai egon dira, 40 €tan, eta mozkinak artistek eurek hartzen dute zuzenean. Behekosoloan ospatzen diren ekitaldietako sarreran dirua: Lehen • Hezkuntzako Gabon eta Inauterietako ekitaldietan batutako sarreren dirua ondoko erakundeei eman zaie: Stop San Filippo, Aspanovas eta AFA – Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer, Lehen Hezkuntzako ikasleek Citycenship jakintzagaian erabakitakoak, hain zuzen, lan-kooperatiboaren bidez.
Gaixotasun Arraroen nazioarteko eguna, otsailak 28
1
4/15 ikasturtean lehen aldiz gonbidatu genituen Bigarren Hezkuntzako ikasleak Gaixotasun Arraroen Nazioarteko eguneko kanpainan parte hartzera: aurpegietan marra berdea margotu eta selfie-a giza-sareetan partekatu.
Lehen Hezkuntzako 30 ikaslek baino gehiagok “Universos de sonrisas” liburuak batutako 6.000 €ak eman zizkioten UNICEF-eko emergentzia funtsari, Siriako ume errefuxiatuentzat
Y
urdana Burgoa ikastolako amaren “Universo de Sonrisas” liburuak 6.000 € batu zituen saldutako 300 aleengatik eta Ikastolako ikasleek Isidro Elezgarai-ri eman zizkioten, Euskal Herriko UNICEF Presidenteari. Dirua oso-osoan joango da UNICEF-ek Siriako krisirako duen funtsera, herrialde horretan eta ingurukoetan dauden umeen beharrizanetarako.
Sasoian
25
zerbitzuak
2
015eko urrian hasi zen Lauro Ikastola Aunar Elkartearekin elkarlanean "Taper solidarioa" proiektua aurrera eramanez. Lukrorik gabeko GKE (gobernuz kanpoko erakunde) honek proiektu hau burutzen du jatetxe eta ikastetxeekin, eta baztertze arriskuan eta janaria lortzeko laguntza behar duten pertsonekin lan egiten du. Lauro eurekin kolaborazioa sinatu duen Bizkaiko lehen Ikastola izan da. Lauron prestatzen diren menuen litezkeen soberakinak egunero eramango dituzte eta eurek arduratzen dira batu, garraiatu eta banatzeaz: egunero 30 menu inguru dira. Janari bilketa honetaz gain, elkarte honek hitzaldiak egiten ditu Lehen Hezkuntzako ikasleekin “Evitando el despilfarro alimentario” izenburupean. Arduradunek ikasleei azaltzen dietenez, elkartasun konpromisoari esker oraina eta geroa aldatu Taperrak heldaiteke:“Taper Solidarioak zentzua mugara nola du pertsonak eta gizartea aldebeheltzen diren ikusi nahi? rean elikatzen baditugu, eta proiektu honen ezinbesteko beste zutoin bat dira ikasleak”.
Laurok mailarik altuena lortu du Heldutasun Teknologikoko Ziurtagirian
T
eknologia berriekin lan egiteko konpromisoarekin dihardugu, eta bereziki ikas-irakaskuntza prozesuetan. Honen adierazgarri da, hain zuzen, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzak Ikastolari eman dion Heldutasun Teknologikoko ziurtagiria - Maila Aurreratua.
Ziurtagiri honek Ikastolako arlo guztietan dagoen teknologia berrien ezarpenaren aitortzen du, eta bereziki ikas-irakaskintzan. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Ikerketa Sailak 2016ko maiatzean argitaratu zuen ziurtagiria lortu duten ikastetxeen zerrenda, apirilean auditoretza izan ondoren. Orduan egindako azterketan, hezkuntza prozesu, prozesu administratiboetan eta informazio eta komunikaziokoetan dugun maila teknologikoa neurtu zen.
Berriztatua sukalde eta jantoki zerbitzuetako ISO9001: 2008 ziurtagiria
L
auro Ikastolak 12/13 ikasturtean, sukalde eta jantoki zerbitzuak aztertzeko auditoretza izan zuen. Azterketa honen oinarria prozesuak dira, hau da, arauek zehazten dituzten arrisku, helburu eta pisuzko alderdi gainean oinarrituta dago. Erabili zen metodoa arduradunak elkarrizketatzea eta dokumentuak zein erregistroak aztertzea izan zen. Ondorioz, ISO 9001:2008 lortu zuen ondokoan: “Sukaldearen kudeaketa: menuen elaborazioa eta jantoki zerbitzua”. Agiri hau 15/16 ikasturtean berretsia izan da, beste auditoretza baten ostean.
26
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
behekosoloa Kirol-eskaintza osagarria Behekosoloa Kiroldegiak Ikastolako zein kanpoko familientzat ikastaroen eskaintza zabala du, eskola-zerbitzuaren eskaintza osotuz, eta azken urteetan parte hartzaileen igoera garrantzitsua izan da. Igeriketa, aste osoan zehar: maila guztietako igeriketa ikastaroak eskaintzen ditugu , 3 urtetik gorakoentzat, eta “IAN” enpresak jendea katigatzea lortzen du. Izen-emate kopurua dagoeneko 400 pertsonatik gorakoa da. Ostiraletako eskaintza: eskaintza zabala dago, erantzun bikainekoa: kirol-eskola Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat, futbol eta saski eskolak, eta kirolean hasi nahi dutenentzako, Multikirola dugu, jarduera ezberdin askorekin. “Kirol txiki”: txikienentzako, 4 eta 5 urte bitartean, kirolean hasteko programa dugu. Futbola eta saskibaloia hobetu: badaude ere nagusientzako ekintzak, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2ra bitartean, 50 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dutelarik. Beste ikastaroak: patinaia, tenis, mugendo eta dantza modernoa, gero eta inskribatu gehiago dutenak.
Oporretako kanpusak Opor garaian, Gabonetan, Aste Santuan eta Udan (ekaina-uztaila), eskaintza ezberdina dugu: kirol kanpusak; “Jolasmundu” txikienentzako, euskaraz, oporraldietan hizkuntzaren errefortzu izateko aukera bezala; eta ingelesez kanpusak udan, Mcgrongans akademiarekin elkarlanean, etab. Azken eskaintza webgunean ikusgai, www.lauroikastola.eus, Behekosoloa atalean.
Sasoian
27
50. urteurrena
Lauro Ikastolaren 50. Urteurreneren inguruko jarduerak, Euskal Herrian euskaraz irakasteko baimen lortu zuen lehen Ikastola
L
auro Ikastolaren 50. Urteurrena 2016 urte osoan zehar ospatu izan dugu, Resurrencción Mª de Azkue ikastolaren kokapena Elkano kalean eta legazlizazioaren 50 urte bete baitira, Lauroren aurrekaria, alegia. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan zen baita ere gero Lauro Ikastola izango zenaren lehen hazia.
Laskurain Ikastolako presidentearekin batera. Julitaren izenean, baita ere, bere biloba egon da, Ikastolako ikaslea. Honen aurretik, omenaldi ekitaldi bat izan zen Arte Ederretako Museoan, Julita Berrojalbiz eta Tere Rotaetxe Azkueko sortzaile eta buruekin batera Andereen Elkartea osotzen zuten emakumeentzat. Emakumeka eurek edo haien oinordekoak egon ziren.
Hezkuntza Ikuskaritzak Ikastola hau itxi eta Iralabarriko frantziskotarren egoitzara igaro ziren, eta hau ere itxi arazo zuten 1959ko azaroan. Baina familiek ez zuten etsi, eta Julita Berrojalbiz buru zutelarik, 1960.ean etxez-etxeko epea hasi zen, eskolak familia kementsu batzuen etxeetan ematen zirelarik. Etxerik-etxeko epearen amaiera, legeak halabeharrez ekarri zuen: 1965.ean Hezkuntza Legea aldatu zen eta ikasleek Eskolaritate Kartila behar zuten Batxilergora igaro ahal izateko. Orduan erabaki zuten Julita Berrojalbizek eta bere taldeak ofizialtasunerantza jo behar zutela. Tere Rotaetxek, mugimendu honen beste zutoinak, bere Elkano 6 kaleko etxe bat alokatu zien eta bertan kokatu zen Resurrección Mª de Azkue Ikastola 1966. urtean. Hurrengo pausoa, instituzioen babesa lortzea zen eskola legeztatzeko. Julitak,Alfonso Irigoienen bitartez, Euskaltzaindiarengana jo zuen babes bila eta euskaltzainek, euren 1966ko urtarrileko batzarrean erabaki zuten Ikastolaren ibilbidea hurbiletik jarraitzea. Babes honi eta Bizkaiko Foru Aldundiak egindako aldeko idatzi bati esker, Madrileko Ministeritzari bideratu zitzaion legezko eskabidea. 1966ko ekainean inauguratu zen Azkue Ikastola eta behin-betiko legeztapena 1968an heldu zen: euskaraz eta gazteleraz irakasteko legeztatutako lehen ikastola izan zen Euskal Herri osoan. PLAKA OROIGARRIA ELKANO KALEAN Lehen ekitaldi garrantzitsua Elkano 6 atarian plaka bat bistaratzea izan zen, otsailaren 23an, bertan kokatu baitzen Azkue Ikastola 1966 urtean. Plaka, Bilboko Alkateak estalgabetu zuen, Julita Berrojalbiz, ikastolaren fundatzaile eta lehenengo zuzendari pedagogikoaren alaba den Isabel Andiarekin, Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatuarekin, Andres Urrutia Euskaltzain Buruarekin, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza Sailburuordearekin eta Itziar
28
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
EUSKALTZAINDIAK LAURON
OSOKO BILKURA EGIN ZUEN
Azkue Ikastolak, 1966 urtean legeztapenerako behar zuen babesa Euskaltzaindiak eman zion. Garai haietan, Madrilera ere bidaiatu ziren Julita Berrojalbiz eta Tere Rotaetxe, Alfonso Irigoien Euskaltzainarekin, Ministerioko arduradunekin batzartzeko. Euskaltzaindia eta Azkueren arteko elkarlan hura gogoratzeko, eta urteurreneko jardueretan parte hartuz, Akademiak otsailaren 26an Osoko Bilkura burutu zuen Lauron. Hamar euskaltzain bertaratu ziren, Andres Urrutia Euskaltzain Burua barne, Lauro Ikastolako guraso eta Kontseilu Errektoreko kide ohia. Lehen orduan, DBHn harrera ekitaldi bikaina burutu zuten bertako ikasleek, Elixabet Gutierrez eta Ander Larrazabal aurkezle zutelarik: Garat Arano ikasleak lehen agurra egin zien, bertso bat botaz. Gero, poesia errezitaldia izan zen Sergio García, Iker Pérez eta Maialen Ramosen eskutik, Kepa Diaz, Malen Ibañez, Begoña Silva eta Uxue Bidaurratzagaren musikaz lagunduta. Maitane Rotetak eta Joane Garcia de Iturrospek, sortutako logo bereziaren berri ere eman zuten. Azkenik, DBH 2. mailako B eta C taldeek "Nola bizi, hala kanta" abestu zuten. Amaitzeko Andres Urrutia Euskaltzain Buruak hitz batzuk esan zizkien. Ostean, Bilkura egin zuten, eta amaitutakoan Batxilerreko eraikinera abiatu ziren. Bertan, Haur Hezkuntzako "Euskal Herrian euskaraz" bideoa ikusi eta Batxilerreko eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin izan zuten topaketa. Miren Gainza eta Nagore Rodriguez aurkezle, emakume sortzaileei omenaldia egin zitzaien, eta Joanes Atxak, June Monjek eta Mikel Fuentesek kanta batzuekin giroa alaitu zuten; eta Lehen Hezkuntzako marrubi taldeen ordezkariek euren euskara sustatzeko plana bikain azaldu zuten: Maia Onaindia, Izaro Inoriza, Laura Garcia eta Nerea Goikoetxea. Amaitzeko, abesbatzak "Txoriak txori" abestu zuen. Andres Urrutiaren hitzen ostean, opariak banatu zitzaizkien, Ikastolako egun berezi honen oroigarri, eta Euskaltzainek ohorezko liburuan sinatu zuten.
AZKUE IKASTOLAKO
EMAKUME SORTZAILEEK IKAS-
TOLA BISITATU ZUTEN
Maiatzaren 13an Azkue ikastola kudeatzen zuen Emakumeen Junta osotzen zutenaren kide batzuk bertaratu ziren: Karmele Goñi, Begoña Insunza, Txaro Mujika, Miren Olartetxea, Agurtzane Zigorraga eta Arantza Zubizarreta. Bertan izan ziren baita ere San Nikolaseko lehen ikasle ataldearekin egon zen Mª Angeles Garai andereñoa; eta ines Albizua eta Mertxe Sagarna, Azkuen hasi eta Lauron jubilatu ziren andereño eta idazkaria. Ikasleek ekitaldi hunkigarriak prestatu zizkieten eta Ikastolako ibilbidea batzen duen erakusketa bisitatu zuten (argazkiak, argitalpen honen azaletan).
Sasoian
29
50. urteurrena KIROL-TXAPELKETAK ASTE SANTUKO OPORRETAN 2016ko Aste Santuan Futbol, Saskibaloi, Ur-polo eta Jockey txapelketak jokatu ziren, eta kanpoko taldeak ere parte hartzera gonbidatuak izan ziren. Kanpoko 23 elkartek hartu zuten parte, eta Lauroko ikasleekin batera, 700dik gorako parte-hartzaile kopurua batu zen. Saskibaloia: Askartza Easo El Pilar Escolapios Gernika La Salle Loyola Olabide Ikastola Ordizia Salesianos Zornotza
Futbol: Athletic Club Deusto Olabide Ikastola Santutxu Sestao River Aurrera de Vitoria Jockey: Pagasarribide Metropolitano Kueto
Waterpolo: SantoĂąa Deportivo Eskerrak eman nahi dizkiegu antolaketan parte hartu zuten guztiei, euren artean saskibaloi eta ur-poloko ikasleei.
30
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
IGOERA PAGASARRIRA Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan zen. Hasierako orduetan eguraldiak lagundu ez bazuen ere, izena-emandako 700 kideek ez zuten etsi eta igoera burutu zuten, giro bikainean, tontorrean trikitixaren laguntza ere izan zutelarik.
E
femeride garrantzitsu honek bere logo propioa izan du, urte osoan zehar. Ikastolan egindako lana izan da: DBH 4. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleei proposatu zitzaien proiektu hau.
Talde honetako ikasle guztiek proposamen bat aurkeztu zuten eta Maitane Rotetaren irudia izan zen. Hauxe da Maitaneren irudiak adierazten duena: Egunero, Laurora gatozenean, zuhaitzez inguratzen gara, hauek gurekin duten hurbiltasuna guztiz ulertu gabe. Zuhaitzak, gu bezala, urte hauetan zehar hazi egin dira, eta gure Ikastola ere. Irudia lerro jarrai bakar batez osatuta dago, Lauroren hasiera gaur egun arte doan ibilibidea sinbolizatuz. Bi pertsona bereizten dira zuhaitzaren gerizpean, Laurok ematen digun jakintzarekin babestuta.
Sasoian
31
50. urteurrena IKASLEOHIEN BAZKARIA Apirilaren 23an, ia 400 ikasle-ohi batu zen Lauroko jantoki nagusian, Ikastolaren 50. urteurrenaren inguruko ospakizunen artean. Aurretik eta geroztik ere, ekitaldi ezberdinak izan ziren, alaiak eta askotan hunkigarriak: Ikastolaren ibilbideari buruzko erakusketa, abesbatzaren agerraldia, egun Batxilerreko ikasle eta ikasle-ohien seme-alabak direnen dantza, etab. Nola ez, bazkaria kantaldi batekin amaitu zen.
32
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
Sasoian
33
50. urteurrena PROIEKTU BEREZIAK IKASLE GUZTIEKIN IKASTOLAKO HISTORIA EZAGUTU DEZATEN
15/16 ikasturtean zehar jarduera ezberdinak burutu ziren ikasleek Ikastolako historia ezagutu zezaten, eta honek amaiera berezia izan zuen apirilean, astebetez proiektu hauek garatu edota amaitu baitziren. Besteren artean: HAUR HEZKUNTZA: Ikastola bat eraiki zuten “Harriz harri”, eta ikasle guztiek partehartu zuten. Gelan,“Xabiertxo”ren ipuniak irakurri ziren, Ikastolaren hasierako garaietakoak, orduko jolasak (kanikak, zotzak,…), eta mural handi bat egin zuten, orla antzekoa, ikasleen argazkiguztiekin. Irakasleek Ikastolaren historia kontatuzuten testu erraz baten bidez. LEHEN HEZKUNTZA: 1.zikloa: hitzaldiak hasiera andereño eta pertsonalarekin, historiaren aurkezpena egin, garaiko jolasak (kanikak, diaboloak, gomasaltoa,…), eskulanak urteurreneko logoa erabiliz, bisitak erakusketara eta inguruetara, besteren artean.
34
2. zikloa: eskulanak urteurreneko logoa eta antzinako argazkiak erabiliz, ikastolako maketa osotu playmais-ekin, ikastolari buruzko aurkezpenak egin beste beste herrialde batean nola izango litzateke azaldu, bisitaldiak inguruetara, euskal disko-festa, etab. 3. zikloa: ikerketa-lana “Mantekaue etagranizaue” egiteari buruz, Ikastolaren hasieratan margolari eta familiek emandako koadroak aztertu eta ikusi, elkarrizketak hasierako andereño eta pertsonalarekin, bisitaldi kulturala inguruan, etab. DBH: Jakintzagai bakoitzari lotuta gaiak landu ziren: “Kultura ondarea” lehiaketara aurkeztutako bideoak agertu, historia-lerro bat osotu, poesia errezitaldia, Ikastolari buruzko publizitate-kartelak egin, “time capsule” bat osotu, hormairudia diseinatu eta margotu erakusketa gunearen sarreran, etab. BATXILER: Jon Gerediagak urteurrenerako egindako poema aurkeztu, ikasle-ohiek emandako hitzaldiak zientziaren inguruan, psikologiako ikasleek ekoiztutako bideoak ikusi, etab.
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
LEHENDAKARIAREN BISITALDIA Ekainaren 6an Ikastolara etorri zen IĂąigo Urkullu Lehendakaria, Sailburu, Sailburu orde eta Loiuko Alkateaz lagundurik. Kontseilu Errektore eta Zuzendaritza Taldeak harrera egin zion Batxilerreko eraikinean eta ondoren Lehen Hezkuntzakora bideratu ziren. Bertan proiektu eta jarduera ezberdinak azaldu zizkioten ikasleek eurek. Jarraian, DBHko eraikinera abiatu, eta ikasleek harrera egin zioten ongi-etorri bertsoaz eta Jon Imanol Gerediagaren poesia irakurriz. Ikasleak protagonista izan ziren euren lan-kooperatibo eta interdisziplinarrak azalduz. DBHko bisitaldia Lehendakariaren hitzekin amaitu zen. Azkenik, Haur Hezkuntzako patiora hurbildu eta ikasle guztiek agurra egin zioten "Euskal Herrian euskaraz" abestu eta datzatuz.
Sasoian
35
37. belaunaldiaren agurra
“Izan zaitezte pertsona onak, zoriontsuak eta euskaldunak!”, Manu Torre Atxalandabaso, gurasoa eta Kontseilu Errektoreko kide ohia Arratsalde on! Bai, 15 urte pasatu dira gure seme-alabak Ikastolara etorri zirenetik. 15 urte maisu Pedrorekin izan genuen lehen batzar hartatik. Eta gauzak asko aldatu dira azken urte hauetan. Ez dugu besterik gure seme-alabek izan duten aldaketa ikustea baino. 2-3 urteko haurrak ekarri genituen Ikastolara eta 17-18 urteko gazteak bihurtu jakuz bat-batean. Proiektuz betetako gazteak. Ikastolak berak ere izan du bere ibilbidea, izan ditu bere aldaketak eta erronkak. Hori dela eta, hausnarketa txiki bat egitera gonbidatzen zaituztet, horretarako behin baino gehiagotan zuen buruei, urteotan zehar, egin diozuen galdera batzuk bideratuz: 1. Lehen galdera, Ikastolak urteotan irakaskuntzan erabili duen “metodologiaz” izango lirateke. Berritzailea ala zaharkitua izan dela uste duzue? 2. Bigarren bat, “Teknologia berriaz”: Zer pentsatzen duzue, modu egokian erabili izan direla gure seme-alaben prestakuntzan? Eta eguneroko kudeaketetan?
3. Eta zer esan, hainbeste istilu sortu duen “Eskola kirola eta kulturaren kudeaketaz”.Aurrera pausuak eman direla uste duzue? Nabaritu duzue hobekuntzarik? 4. Eta azkenik, “euskararen erabilera” bultzatzeko orduan, pentsatzen duzue Ikastolak nahiko ahalegin egin duela? Izanda lorpenik? Azken batean, atzoko erronkak, bihar ere hor izango direnak, beste berri batzuekin, noski. Edozein kasutan, nik gauza bat azpimarratu gura nuke: Ikastolako kudeaketa hurbiletik jarraitzeko aukera izan dudanean, kudeaketan parte hartu duten pertsonen helburua eta nahia, gauzak ondo egitearena izan da beti, HOBEKUNTZA beti izan da helburu. Gero, norbaitek esan zuen bezala, “Gauzak ondo prestatu eta asko landu arren, batzuetan erregular ere ateratzen dira”. Eta bukatzeko, beste galdera bat, zuen hausnarketarako: bete dira zuen espektatibak? Zuen seme-alabak Ikastolara honetara ekartzerakoan, Ikastolan jarritako espektatibak bete dira? Nik, nire aldetik, hau esango dizuet: gure seme-alabak PERTSONA ONAK eta ZORIONTSUAK izateko bidean badira, eta Ikastolak horretan eraginik izan badu, niretzat, helburua parte handi batetan beteta lirateke. Eta ideia honi eutsiz, BI ESKAKIZUN etorkizunera begiratuz: • Lehena, Ikastolako arduradunoi: mantendu eta sendotu zuon ahaleginak pertsona ONAK eta SOLIDARIOAK lortzeko. • Eta bigarrena zuoi, gazteoi, aurrean duzuen ibilbide berri horretan: IZAN ZAITEZE PERTSONA ONAK! IZAN ZAITEZE PERTSONA ZORIONTSUAK!… ETA EUSKALDUNAK! Ez ahaztu Agur denoi!
36
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
“Aurrera egin beharko, eta ikasten jardun�, Nerea Larrondo Lugaresaresti ikaslea
E
gia esan, hitzaldi honen arduradun izango nintzela esan zidatenean, ez nekien nondik hasi ere. Lauroko bidea, igeriketa egunetako eskolaurretik kiroldegirainoko busezko bidaia, bazkalosteko siesta edo basoko baserritarraren inguruko kondaira bat baino gehiago dela badakit gutxienez, edo horrek soilik borobil dezakeela behitzat. Azken batean, gure izaera eta nortasuna maitekorki zaindu eta hauspotuz sua indartzea lortu du bidaia honetan parte hartu duen pertsona orok. Ez dira bakarrak izan noski, baina ez da lan makala izan. Irakurketa idazketa eta Espainiako mapatik haratago begiratzean dago koska. Esfortzuz ikasia kontuan hartu eta nahi gabe barneratutakoa balioztatu. Talde lana benetan zer den ez nuen gelan ikasi, jantokian arrain zopa jarri eta platerak uzteko presiopean konturatu nintzen haren balioaz. Egoera haietan zuhurtzia eta originaltasuna garatzea beste aukerarik ez zegoen. Zorpetzeko erraztasuna urtebetetze egunetako goxokien bitartez ikasi nuen. “Nik atzo eman nizun� kontuarekin poltsa hutsitzen ikusteak zekarren ezintasuna ikustean ikasi nuen ezer ere ez dela dohain ematen. Adrenalina eta legez kanpo egoteak dakarren urduritasuna benetan zer den klasean ikasi nuen, paperezko notatxoen bidez lagunarekin komunikatzea modan jarri zenean eta ondorioz, pertsonak eragin ditzakeen oihurik latzenak eta haserrealdi bortitzenak entzun nituen ere nonoiz, justiziaren alde egotea komeni dela erakutsiz. Azken-batean ahaztuko zaigu oihuaren eragilearen aurpegia. Ez ditugu notatxoak gogoratuko, goxoki trukeak ezta arrain zopa ere. Nonoiz lagunen izen eta aurpegiak ahaztuko zaizkigu baina onerako edo txarrerako, etengabe xurgatu dugu esperientzia oro eta izugarri ikasi. Izaeraren zati dugu Lauro, garena izan garena eta izango garenarena, guztiona, joandakoena eta agian nonoiz gure eskutik etorriko direnena. Su artifizial baten antzeko esperientzia bizi izan dugu konturatu gabe. Arina, handia, ikusgarria, bizia, iragankorra baina azken eztandan soilik gozatu eta admiro izan ohi dena. Prestakuntza handikoa eta ke laino bat baino aztarna handiagorik utzi gabe begi bistatik erraztasunez desagertzen dena, zeruan gutxienez. Gure esku dago noizean behin hautsa kenduz memoria goxoenak bizipen bazterretik atera eta birgogoratzea. Haizeak ez dezala inoiz suaren arrastoa betiko desagerrarazi eta denborak ez dezala guztiok partekatu sortu eta gozatu dugun esperientzia hau eraikin honetarako hormako paretan ez beste inon mantentzen utzi. Erakutsi zidaten behin, adinagusitasuna lortzea ez dela 18 urtetara heldu eta bat-bateko heldutasuna sentitzean lortzen, ikasten baizik. Pertsona adimentsuak izaera heltzean bihurtuko garela heldu. Nahiz eta hau amaitutzat eman eta hemezortzi urteak beteta edo betetzear eduki, ez gara ez heldu, ez adin nagusiko. Oraindik ez dugu osotasunean gure benetako nortasuna definitu ere, baina hemengo eginbeharrak eginda, aurrera egin beharko eta ikasten jardun, irakasten eta gogor ekiten, eraldatzen, moldatzen, hobetzen eta espero dut gustatuko litzaizkizuen helburuak betez, gozaraziz gozatzen. Milesker
Sasoian
37
38. belaunaldiaren agurra
“Gure jakintza gure askatasuna”, Josu Saitua gurasoa, Kontseilu Errektoreko kide ohia
L
emak nortasun tinko bat hitz laburretan isladatzeko asmoz jaiotzen dira.
Eta honelako saiakeran arrisku batera sartu gaitezke, banalizazioarena. Lemak norbaiten bultzada bateko sorrerak dira, gero erakusgai geldo bat bezala geratzeko, denbora igaro ahala esanahia lainotuz, esanahia jitoan, bere gainetik pasa eta jaramonik egiten ez dioguna. Eta hona hemen gure ikastolaren lema:“GURE JAKINTZA GURE ASKATASUNA”, erakundearen partaide guztiok batu behar gaituena, ikurtu behar gaituena. Behin batean “zergatik Lauro Ikastola” galderari erantzutea egokitu zitzaidan, Lauro Ikastolak zer adierazten zidan, alegia. Eta lehenengo hurbilketa batean hiru berba burura etorri zitzaizkidan: • Ezagutza, irakasteko erakunde bikain bati dagokion eginkizuna bezala. • Euskara, ekimena magaldu egiten duen gizataldearen kezkarik aipagarriena bezala. • Kooperatiba, gure elkarteak antolatzeko aukeratu duen tankera edo formatoa. Baina azken finean sarrera hauek adiera deskribatzaileak baino ez dira, edozeinek, Laurokoa nahiz arrotza, hein batean eta zirrararik astindu gabe izenpetuko lituzkeenak. Hala ere, lema bat sentipenen itsasoan murgildu behar da, sentipen baltzu edo kolektiboenean, egonkorrak eta iraunkorrak, nortasun mamitsu baten adierazgarriak. Zoritxarrez, giza sentipen arloan formula matematikorik ez dago. Euskaraz esan ahal dugun lez: zenbat buru hainbat aburu. Honez gero, gizatalde batek arima bakar bati eutsi ahal dio? lema bat, arima honen hauspoa? Honela izanik, “GURE JAKINTZA GURE ASKATASUNA” nire ideia deskribatzaileak baino haratago heltzen da? Eta niretzako helbide hau partaide bakoitzarentzako bat eta berea izan daiteke?
Euskara, hizkuntza, gurea, beharbada herri baten ezaugarririk nabarienetakoa, baina ez bakarra. Herria, lur bat eta bere biztanleriaren harreman aniztasuna. Harreman aniztasun honen tinkotasunari eta esangurari kultura esaten diogu. Kultura, latinezko erroko hitza, hasiera batean landatutako lursail bat (soroa) adierazten zuena, eta beranduago soro horren langintza. Euskara aintzat hartzean, zabalagoak izan gaitezen eta kultura esan dezagun, honela langintza bere osotasunean adieraziko dugu, adiera dinamiko bat, aitzindari edo prekursore ahaltsu bat ekartzen duena: Ekimena. Ekimena eduki dezagun, geure erosotasun eremutik irten gaitezen, beldur ez gaitezen izan eta gure eskubiderik preziatuena gauzatuko dugu: ASKATASUNA edo norberak daukan hanka sartzeko eskubidea, ala ez duzue uste? Kultura ez da soilik irakasten, baizik eta eraikitzen da, uneoro, iraganeko eta etorkizuneko kontzeptua beraz, baina ekimenaren gaitasunaz orainaldian bizi erazi duguna geuk, berritzaleok. Laurokideok, zuen inguruari so egiterakoan ez galdetu zer da?...zer izan daiteke? baino. Kooperatiba, elkarlaneko erakunde bat zehatz mehatz. Zer dela eta elkarlanean aritzen gara? Zeren hiritarrok, familiak moduan, etorri eta joan egiten gara jabetza agiri baten bitartez, eta hiritarrok, giza baliabideak moduan, etorri eta joan egiten gara lan egiune edo kontratu baten bitartez. Azken finean nork bere interesa badauka, eta interes hau sustatzen duen toki baterako atxikipena gertatzen da. Partekatzeari buruz ari gara, eta interes taldeei buruz…benetako GUREAREN IZAERARI BURUZ ari gara? Nik ezetz uste dut, honetarako, irabazi-irabazi harremanei buruz berba egin beharko genuke non eraikitako egonezin amankomun batek banako nahi aniztasuna gainditzen du. Laurokideok, zuen inguruaz gozatzerakoan ez galdetu norengatik eta norentzako, galderarik ez egin eta gogoan eduki denok esku garela, emanez eta hartuz, hiritargintzan.
Hausnarketa ariketa bati ekinez, baikorra sentitu behar naiz eta baikortasuna igortzeko beharrean sentitzen naiz. Gure Ikastolaren lema izaera garaikide edo modernoa daukan proposamena delako, gaur egungo gizarte erronkei arrakastaz aurre egiteko balio duena eta honela bere kide oro higi erazi edo mobilizatu ahal duena.
Hiritargo ameslari eta berritzaile bat, hiritargintzarako…“GURE JAKINTZA GURE ASKATASUNA”? Biziki denok bat sinisten badugu gure lema iradokitzeko modukoa edo sugerentea izan daitekeela, iradoki baltzu eta garaikide baten ikurra, orduan atzean gogo bat bere osotasunean badaukagu, denbora osoan eta espazio osoan: GURE IKASTOLA LAURO.
Lauro ezagutza baino gehiago izan dadila. Ikasitako argibidea edo informazioa nondik-norakoa den ulertzea lortzen badugu, hots, munduko zio-ondorio harremanen azalpena menperatzen badugu, arro sentitu ohi gara eta honi ezagutza, eta are gehiago, jakintza deitzen diogu, gizakiok irizpide edukitzera heltzen garelako.
Eta partaide guztiok, bai familiak, guraso moduan edo ikasle moduan, bai abegi egiten duen gizartea bera, beharginen moduan: irakasleak, kudeatzaileak, sukaldariak, artapen langileak, gidariak (kanporatuak izan arren)…nahiz eta denbora pasa nahiz eta tokiaz aldatu aldi oro LAUROTARROK izango gara eta arro sentituko gara.
Baina gure inguruak JAKINTZA hizki larriz idaztea arren eskatzen digu, gure munduko zio-ondorio harremanak ez ditzagulako bihurtu unibertsoko arauak. Munduari beti begi kritikoaz so egin diezaogun. Honela, gizarte irizpideak behin eta berriro balioztatu ditzagun, onerako ala txarrerako. Pentsatzea gutxiengoa da, gure pentsamenduri disrruptiboa izenlaguna atxiki diezaiogun eta kontzeptua guztiz eraldatuko dogu, amets egitea izatera alegia. Laurokideok, zuen ingurua jorratzerakoan ez galdetu zelan da?... Zelan izan daiteke? baino.
38
3. Zenbakia. 14-15 eta 15-16 Ikasturteak
“Eta zer da Ikastola ametsak egia bihurtzeko medio ez bada?�, Amaia Kamiruaga Rementeria ikaslea
A
metsak loreak bezalakoak dira. Gutako bakoitzak amets baten hazia jarri zuen Ikastolako ibilbidea hasterakoan, eta amets hori urteak pasatu ahala zaindu egin dugu; esfortzuaz, emozioez, irribarrez, eta negarrez ere gure ametsa den lore hori ureztatu dugu. Eta gaur, guztiok maitasunez zaindu dugun hori loratu dela esateak dakarren poztasunak betetzen du gure bihotza. Gaur, ederra den lore horren jabe gara. Gaur, lorea da urteotan zehar izandako jomugaren ondorio. Gaur, lore bat dugu eskuartean. Gaur, amets bat dugu eskuartean. Eta zer da Ikastola ametsak egia bihurtzeko medio ez bada? Esaidazue, lagunok, zer den Ikastola zuentzat. Ez al da Ikastola gu talde egiten gaituena? Bizitzan izan ditzakegun helmuga eta amets ororen jatorri? Ikastolan 3 urterekin hasi eta ez genuen inolaz espero gaurko eguna hain azkar iritsiko zenik, agur esateko eguna iritsi baitzaigu, gure bizitzako etapa bati amaiera emateko eguna, alegia. Horma hauen artean eta gure kideen eskutik bizitako momentuak oroitzapen bihurtzen dira gaurkoan. Eta gaur bil ditzakegun oroitzapenak ez dira gutxi. Gutako bakoitzak,15 urte hauetan bizitako momentuetatik zenbait betiko gogoratuko ditu; Haur Hezkuntzan egindako lehen laguna agian, Lehen Hezkuntzan klasearekin egindako txango bat, Bigarren Hezkuntzan edota Batxilergoan Laurora ikasle berri gisa etorri eta hemen bizitako lehen eguna, Lauroko Jaiaren ospakizuna, ikasketa bidaia‌ nork daki. Egia da ere hain politak ez diren oroitzapenak izango ditugula, bidean gorabeherak egon baitira; zenbait oztoporekin egin dugu topo behin baino gehiagotan. Baina gaur ez da ernegaturik sentitzeko eguna, oztopo horiek gainditu izana ospatzeko eguna baizik. Gainera, nik oroitzapen guztiei tinko hel iezaiezuen eskatzen dizuet, hau agurra bada ere, nik ez baitut uste ezer atzean uzten dugunik. Hemen bizi izan duguna beti eramango dugu gurekin, bai oroitzapenean, bai bihotzean hor nonbait gordeta dugularik ere. Hala ere, guztiok dakigu agur esatea ez dela batere erraza. Amaierak ez direla errazak. Baina, agian, hau hasiera besterik ez da. Agian, 15 urteotan izan genitzakeen ametsak egia bihurtzeko garaia iritsi zaigu. Agian, bizitza den bideko lehen pausoak besterik ez ditugu eman. Eta horiek, Lauroren eskutik egin ditugu. Beraz, zer da Lauro guretzat? Lauro guri jakintza eskeini diguna da, askatasuna gure eskuetan senti dezagun. Lauro gure nortasuna garatzen lagundu digun hori da. Lauro, gure ametsak zaindu dituena da. Baina batez ere, Lauro, duela hainbat urte euskal hezkuntzaren aldeko amets bat zutenek egia bihurturiko Ikastola da. Iraganean amets hori zeukatenek guk gaur Lauroren 50. urteurrena ospatzea ahalbidetu zuten, eta beraz, haiei aipamena egitea beharrezkoa da: izan zirelako gara, izan garelako izango dira‌ Lauro gu gara! Eta Lauro gu gara, Lauroren alde hasieratik egin zutenei esker, gurasooi esker, eta Lauro aurrera eraman dutenei esker ere.Azken hauen artean, irakasleei eskerrak eman behar; eskerrik asko urte hauetan guztietan askatasunaren bidean beharrezkoa den jakintza eskaintzeagatik, gure nortasuna garatzen laguntzeagatik, eta gure ametsen zaintzaile izateagatik. Zuengatik eta Laurorengatik izan ez balitz, gaurkoan ez genuke ametsen lorategi hain ederrik izango. Ametsak loreak bezalakoak direlako. Eta gaur, nire begien aurrean dudana, lorategi ederra delako. Eskerrik asko
Sasoian
39