www.lauroikastola.eus
Sasoian 4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Nahiz ta hartu azken hatsa Nahiz ta itzali arnasa Zure irria gogoratzeak Zuregana garamatza
Leire Arenas PĂŠrez ikaslea gogoan (2001-2017)
aurkezpena ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren laugarren argitaraldira. Gero eta gehiago kontsultatzen ditugu ikastolako webgunea, blog-ak eta Facebook-a baita ere, informatuta egoteko. Seme-alaben bitartez ere, Ikastolan egiten duten guztiaren berri izaten dugu, baina beti egongo da ezagutzen edo entzun ez dugun zerbait. Horretarako, ezer ahaztuta gera ez dadin, 2016-17 ikasturtean egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa ateratzen da aurten ere Sasoian aldizkaria. Azken ikasturtean, gure seme alabak, ikastolako profesional guztiekin batera ekimen ezberdin askoren protagonistak izan dira. Gurasook horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, beste batzuetaz informazioa heldu zaigu eta beste batzuk beharbada ezezagunak izango ditugu. Egin den guztia batu nahi izan dugu argitalpen honetan, denok, familian, berrikusteko aukera izateko asmoz. Gure ardatza den Plan Estrategikoaren barruan sartzen ditugun proiektuak ikusteko aukera izango duzue; garatzen ari garen metodologia berrietan eta teknologia berrietan oinarritutako proiektu esanguratsuak, gure proiektu eleanitzean oinarritutakoak, eskola kirola eta kultur ekintzen barruan egiten ditugunak, giza-konpromiso eta elkarbizitza planaren barruan jorratzen direnak ere. Ikasturte honetan KiVa programa abian jarri dugu. Programa arrakastatsu honek Ikastolako ongizatea hobetzen lagunduko du, eskola-jazarpena saihestuz. Arlo guzti hauetan egiten den lanaren islada diren errekonozimendu eta sari ezberdinen berri izateko aukera izango duzue baita ere. Aipamen berezia eman nahi diot ikasturte honetan Ikastolatik irten den 39. promozioaren ikasleek lortutako emaitzei orokorrean eta Unibertsitatera Sartzeko Frogan bereziki, gure historiako batazbeste-
O
Sasoian
korik altuena lortzeari. Zorionak guztiei egindako lanagatik! 2016.urtean, gure aurrekaria izandako Resurrección María de Azkue ikastola legeztatu zeneko 50.urteurrena ospatu genuen eta urte osoko ospakizunei bukaera emateko, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldia gogoratzeko aukera izango duzue ere. Momentu oso hunkigarriak bizi izan genituen ikastolako sortzaileak izan ziren familiak gogoratzen eta parte hartu zuten 450 ikasle baino gehiagoren jarduera ezberdinez gozatzen. Ohore bat izan zen egun honetan ere gure herrialdeko Instituzio ezberdinetako ordezkariak gurekin egotera hurbiltzea eta doakie hemendik gure eskerrik beroena. Eskerrik asko baita ere ekitaldia ikustera etorri zineten guztiei eta ekitaldi hain polit eta bikaina prestatzen parte hartu zenuten ikasle, irakasle, Ikastolako langile eta familia guztiei. Zuei esker burutu ahal izan dugu egindako guztia. Bestalde, ez dugu ahaztu behar ere, hemen batzen den guztiaren atzean, Ikastolan parte hartzen dugun guztion lana eta esfortzua dagoela eta horregatik, eurei guztiei, eta Sasoian laugarren zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure esker ona helarazi nahi diet, eurak denak baitira argitalpen honen protagonistak. Gure proiektuan sendotasunez sinesten dugu eta egunero lanean ari gara ibilbide luzea duen sentimendu hau tinko mantentzeko, hobetzen eta berriztatzen joateko gogo handia jarriz beti ere. Harro sentitzen gara eta pentsamendu hau gero eta zabalagoa izatea espero dugu, zuon guztion bihotzetara helduz. Besterik gabe, Sasoian irakurtzean, barruan dagoen guztia egiten gozatu dugun beste gozatzea espero dut. Eskerrik asko eta datorren Sasoian arte. Itziar Laskurain Lasa Ikastolako Presidentea
2016/17 ikasturtea, 50. Urteurreneko ospakizunaren bukaerako ekitaldiagatik gogoratuko dugu. Hurrengo orrietan, abenduaren 3an bizi izandakoaren argazkiak topatuko dituzue. Horien oinarria eta ekitaldiaren sorreraren inspirazioa, Ikastolatik datoz: • Agurra. Dantza tradizionala, dantza guztien ama da. Pausu eta dantza oro interpretatzen duen dantzari batetik sortzen da, pauso berri bat asmatuz. Ekintza hori garaikidea da, jaio den lekuan inspiratuta, Ikastolan. Ikastolako gazte taldea dantzan. Belaunaldi berriak gizartearen aldaketaren bektoreak dira. • Jakinminak bultzatzen gaitu aurrera egiten, ikerketa eta pentsamendu trebetasunen bidez. Norberaren talentua hedatu, inguru hurbilean eta kanpora begira. • Jakintza, komunitate eta familiari esker.Taldearen kultura, norberaren inteligentziaren oinarria da. Orduan izango da pertsona erabakiak hartzeko askea. • Poesia, literatura. Liburu bat irakurri, gure mundua eta beste mundu batzuk ezagutzeko, norbera eta besteak ezagutzeko, beste bizitza batzuk irudikatzeko, inspiratzeko, amets egiteko, jakiteko, hazteko. • Kirola, “quirol”, “regocijo”. Kirola, bizitzarako laguna da, eta euskaraz!. • Ikastola, ingurune berdean, integratuta, jasangarria eta naturari irekia. • Oraina eta geroa. Ikasle-ohiak munduan eta “Zuen loretxoak gara” ikasle gazteenekin. • Aulkiak. Omenaldia. “…begira zenbat aulki huts, hemen ez daudenentzako, batzuk izar hauts bihurtu ziren agurtu gintuztelako, zenbat oroitzapen gazi-gozo, guztiak dira garrantzitsuak bene-benetan gutzako, euren alea jarri dutenei, bihotzez, eskerrik asko”. • Transmisioa. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, beste ikasleekin lan egingo duen erreferentziazko taldea, Kalakariak. Sormena, lidergotza eta ekintzailetzaren bitartez, euskaraz bizi nahi duten ikasleen hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskeraz gustura bizitzea lortuz gero, helduko da beste gazteengan eragitera. Kalakari taldearen zeregin berezia ekitaldian: Ikastolako oinarria diren balore, asmo, emozio eta esperientziak jaso, eta kutxetan batu, hurrengo belaunaldientzat mezua transmititzen jarrai dezagun: “Gure jakintza, gure askatasuna”. Idoia Iruretagoiena Valle Zuzendari Gerentea
1
kudeaketa eta partizipazio organoak
Kooperatibaren ohiko Batzar Nagusia
2
017ko Ohiko Batzar Nagusia otsailaren 23an burutu zen, eta tratatutako gaiak izan ziren, besteren artea, kooperatibaren gizakudeaketa eta urteko kontuak onestea, bazkide berrien giza-kapitalari ekarpena eta sarrera kuota onestea eta kontuen auditoriarako elkartea izendatzea hurrengo hiru jardueretako. Halaber, Lauro Ikastolako Jagolaritza Batzordeko kideak izendatu ziren, hiru urterako: Olatz Larrauri Arregi, Maria Rodriguez Uranga, Amaia Tejedor Ortuondo eta Ana Uriarte Uranga. Kontseilu Errektorearen informazioetan, ondokoak azaldu ziren: Presidenteak Lauro Ikastolako azpiegituren planaren inguruan emandako aurrera pausuak azaldu zituen, oinezkoentzako eremua zabaltzeko eta ikasle, familia eta pertsona guztientzako segurtasuna bermatzeko, Laurok duen izaera mantenduz; eta 2012-2013 ikasturtetik garatutako Elkarbizitza planaren oinarriak azaldu zituen baita ere, ikasturte honetan Ikastola KIVa programan sartu zela adieraziz.
Bazkide berrien sarrera ekitaldia
B
azkide berriei ongi etorria emateko harrera ekitaldia 2016ko abenduan burutu genuen, eta euren semealabak Lauro Ikastolako 54. Belaunaldia osotuko dute. Seme-alabak Lauron eskolatzen dituzten ikasle-ohien kopurua altua izaten jarraitzen du, eta sarrera berrien %52 suposatu du aurten, orain arteko kopururik handiena.
Matrikula DBH eta Batxilerrean aditugu plazak DBHko 1. mailan, legez ikasle/ gela ratioa handiago delako Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHra igarotzean. Matrikula ofiziala otsailean izaten ohi da, Hezkuntza Sailak zehazten dituen epeetan.
B
Batxilerrean ere, baditugu plazak eta etapa honetako matrikula maiatzean izaten ohi da. DBH eta Batxilerreko zuzendariek ate-irekietako jardunak egiten dituzte familia interesatuei instalazioak eta Lauroko Proiektua azaltzeko. Etapa hauetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa jasotzeko: 94 453 8007 (212 luzapena, Ruth).
2
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
inbertsioak
16/17 ikasturteko inbertsio nagusiak eta lanak Instalazio eta ingurunea:
•
Kirol- eta jolas-instalazioak Lehen Hezkuntzako jolastokietan: futbol 5eko bi zelai, saskibaloiko bost kantxa, pingpong-era jolasteko bi mahai, teniseko pisten birmoldaketa eta margoketa bertan futbol eta saskibaloian ere jolastu ahal izateko, atletismo pista, xake-mahaiak, eserlekuak aisialdi eta irakurketa-gunerako.
DBH 3ko espazioen zaharberritzea: eraikin honetako • bigarren solairua hutsitu eta birmoldatu egin da espazioak zabaldu eta ikas-irakaskuntza metodologia berrietara hobeto egokitzeko. Lehen Hezkuntzako 1. mailako komunak berriztatu • dira eta pixaleku bereziak jarri usaina ekiditeko sistema bereziarekin, ur bakoa, alegia.
• DBKko laborategia berriztatu.
Sasoian
• Bizitza-lerroak gehitzen jarraitu, teilatu eta fatxadetan. Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT): Ekipo-informatikoak eta bestelakoak: proiektore berriak, • chromebook, iPad-ak. • Mac ordenagailuak DBH. • Wifi berria DBHn. • Firewall berria.
Altzariak: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloetako mahaiak bermol• datu dira chromebook-etarako kaxoiak gehituz.
• Altzari berriak DBH 1ean.
3
datu akademikoak
Emaitza akademikoen analisi orokorra maitza bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahaleginaren ondorioz. Hobekuntza orokorren eragin positiboaren ebidentzia eta talde profesionalen garapenean ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonistak bihurtuz. Laguntza, errefortzu eta orientazioko zerbitzuek, ikasleek helburuak lor ditzaten lagundu dute.
E
Orientazio departamentuaren barnean, LHko 1ngo zikloan irakurketa-idazketa, Matematiketarako edo diagnostiko zehatz bat ez duten ikasleentzako laguntza tinkatu da hirugarren ikasturtez, profesional berdinak ere Haur Hezkuntzako etapan Orientazio departamentuan lagunduz ordu batzuetan. Aurrekoez gain, Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP/ PIRE) finkatu da Lehen Hezkuntza eta DBHko etapetan, LHn 43 HIBP zabaldu direlarik eta DBHn 40. HIBP, Hezkuntza Premia Bereziko zerrendetan egon barik, zailtasun akademikoak (suspentsoak, kurtsoa errepikatu) dituzten ikasleei egiten zaien errefortzu plan pertsonalizatua da. Emaitza bezala, LHn ez da errepikatzailerik egon, eta DBHn HIBP izan duten ikasleetatik %88ak suspenditutako ikasgaiak gainditu ditu. Planak arrakasta izan du, beraz. Diagnostikoren bat duten ikasleen kasuan, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen dituen egokitzapenak aplikatu zaizkie ikasleei LHtik hasita eta Batxilergora arte. Lauroren diferentzial positiboa mantentzen da ikasgai guztiak gainditzen dituzten kopuruetan eta promozionatzen dutenetan (ikasturtea gainditzen dutenak):
Lauro 13/14
Lauro 14/15
Lauro 15/16
Lauro 16/17
Aprob %
Promoc %
Aprob %
Promoc %
Aprob %
Promoc %
Aprob %
Promoc %
6º Prim
92
98
90
100
93
100
94
100
2º ESO
89
99
93
100
95
98
87
97
4º ESO
87
99
89
97
91
98
89
100
Bigarren Batxiler gainditu zuten ikasleen kopurua %80,4koa izan zen lehen deialdian; eta %98koa, bigarrenean. Euskadin, %75ak gainditu Lauro 13/14 Lauro 14/15 Lauroko Lauroikasle 15/16 Lauro 16/17 zuen lehen deialdian, eta %86ak, bigarrenean. guztiek gainditu zuten Unibertsitatera sartzeko proba, bai lehen zein bigarren deialdian. Euskadin, %98ak gainditu zuen lehenean, eta %87ak bigarrenean.
Lauroko ikasleak Novia Salcedok antolatzen dituen “Lanaldi” programako saioetan, profesional batekin lanegun bat konpartituz, lan-mota ezberdinak ezagutzeko helburuarekin.
4
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Batxilerreko emaitza esanguratsuak eta ondoko ikasketak
2
016/2017 ikasturtean, Lauron ikasketak amaitzean 8,75 edo gehiagoko espedientea duten ikasle kopurua nabarmen igo da, 25 ikasle izan direlarik egoera horretan egon direnak, aurreko ikasturtearekin alderatuz, ia bikoitza. 8tik gorako espedientea duten ikasleak promozioaren %44 izan dira, beraz 39. promozioa bereziki bikaina izan da emaitzetan. Euren Unibertsitatera Sartzeko Frogaren emaitzak Lauro Ikastolako historikoan izan dugun maila gorenean kokatu dira. Derrigorrezko zatian 7,96 batazbestekoa lortu dute. Lauroko espedienteko nota 8,01 kokatu da batazbestez, eta ondorioz, Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota 7,99 izan da.
Bigarren Batxilergoan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak izan dira: Anne Castro Puente, María Gadea Quinteiro, Leire Ibañez Mujika, Iker Rementería Leceta eta Aida Rodríguez Valer. Nahi duten ikasketetara sartzea lortzen duen ikasle kopurua %86ean kokatu da.
Deusto eta Mondragoi Unibertsitateetako informazio saioak Batxilerreko ikasle eta gurasoentzat, ondoko ikasketak aukeratzen laguntzeko.
Sasoian
GRADUAK
GUZ TIRA
INGENIERITZAK
23
Telekomunikazioak Industriala Elektrikoa Elektronikoa Mekanikoa Diseinu industriala Informatikoa Aeroespaziala Biomedikoa Zibila
1 9 1 2 2 3 2 1 1 1
ARKITEKTURA MATEMATIKA MEDIKUNTZA ERIZAINTZA FISIOTERAPIA FARMAZIA BIOLOGIA ODONTOLOGIA NAUTIKA ETA ITSAS GARRAIOA FISIKA ADE ETA ERLAZIONATUAK ADE ADE + Zuzenbidea Ekonomia Negozioen kudeaketa Marketing eta kudeaketa Kudeaketa eta merkataritza internazionala Publizitatea eta harreman publikoak
2 4 9 5 2 1 1 1 1 1 16 7 1 2 1 3 1 1
ZUZENBIDEA ETA ERLAZIONATUAK Zuzenbidea Zuzenbide ekonomikoa Zuzenbide+ Harreman internazionalak
3 2 3
8
IRAKASKUNTZA EUSKAL FILOLOGIA HIZKUNTZA MODERNOAK ETA KUDEAKETA FILOSOFIA FILOSOFIA, POLITIKA ETA EKONOMIA PSIKOLOGIA ZIENTZIA POLITIKOAK KAZETARITZA ETA HUMANITATEAK SOZIOLOGIA JARDUERA FISIKO ETA KIROLETAKO ZIENTZIAK
8 3 1 1 1 4 1 1 1 1
5
orientazio plana eta elkarbizitza
Eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programa ezarri dugu Ikastolan ezkuntza legedia betez, 2012-2013 ikasturtean Lauro Ikastolak Elkarbizitza Plan Orokorra diseinatu zuen eta plan honetatik eratorri ziren lau etapetarako plan zehatzak, haien ezaugarrien araberakoak, bai eta Elkarbizitza Behatokiak eratu ere, zeinetan irakasle, ez dozente, guraso, bigarren hezkuntzako ikasle eta Zuzendaritza Taldeak parte hartzen duten.
H
Planak prebentzio-neurriak eta zuzen-neurriak ditu barne, lau ataletan banaturik: 1. Ikastolako eguneroko elkarbizitzari buruzko arautegiak definitu, komunikatu eta hedatu. 2. Ikasleen protagonismo eta partehartzea eguneroko elkarbizitzarekin harremanduta dauden gai guztietan, eta Ikastolako lerro estrategikoen ildoan 3. Dibertsitatearen trataera: protokolo eta baliabideak. 4. Irakasleen prestakuntza eta orientazioa. Honi guztiari gehituta, 2017ko urtarrilean KiVa programa abian jarri zen, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredua, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago KiVa-k eskola-jazarpena murrizten duela eta ikastetxeko ongizatea hobetu. KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikasgaien osagarri gisa, eskola-jazarpenaren aurkako KiVa ordenagailu-joko bat ere badago. Eskolako korridoreetan KiVa posterrak egongo dira, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko. KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin aurre egiten diete jazarpen-kasuei Ikastolak indar berezien talde bat du –KiVa taldea–, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langile batzuek osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez arduratzen da taldea. Ikastolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuez nola kudeatu jakin dezaten.
Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasle laguntzaileek Gallartako IES Dolores Ibarruri ikastetxean ospatutako topaketan parte hartu zuten. Jarduera hauen bitartez, aurreko urte batean Lauron ospatu zirenak, “Ikasle laguntzaileek” beste ikastetxeetako ikasleek egindako lana partekatzen dute eta, era berean, urte hauetan egindako lana aitortzen zaie.
6
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
M8 egunero da! ezkidetza eta genero berdintasunerako Proiektua 2014 urtean garatzen hasi ginen, Ikastolako Elkarbizitza Planaren barneko plan bezala definituta, plan horren helburuekin bat egiten duelako, batez ere ikaskuntzako prozesurako giro egokia sortzeari dagokionez.
Elkarbizitza Planaren barneko behatokietan Hezkide• tzaren jarraipena egin. Eskola Kontseiluan lantzen diren gaien artean Hezkidetza• ren jarraipena egin.
Plana aurrera eramateko egitura egokia sortu nahi izan da, Koordinatzaile eta kolektibo feminista baten bidez “M8 egunero da”!, eta helburu orokor eta espezifikoak definitu:
Hezkidetza Plan honen barruan, azken hiru ikasturteetan burutu izan diren jarduera zehatz batzuk izan dira: 3 Irakasleek genero dibertsitatearen inguruko sentsibilizazio saioa jaso dute Aldarte erakundearen eskutik, Berritzeguko Hezkidetza mintegietan, Amelia Barquín adituaren saioak, etb. 3 Ikasleentzako antolatutako sexu heziketari buruzko tailerrean genero ikuspegia gehitu da. 3 Lehen Hezkuntzako jolastokien araudia egokitu, espazioen erabilera anitza eta egokia ziurtatzeko. 3 Hiruhilabetero Hezkidetza batzarrak antolatzen dira etapaka, egoera/diagnostikoa egin eta etorkizuneko jarduera lerro nagusiak finkatzeko. 3 Batxilergoan ikasleen talde sustatzailea sortu da. 3 “M8 kolektibo feminista” ondoko ardatzetan dago oinarriturik: M8 asteko ekintzak, blog-a eta Twitter. Honen emaitza izan da ondoko jarduerak aurrea eramatea:
H
1) Ikastolako interes talde desberdinen sentsibilizazioa: Hezkidetza eta genero-indarkeriaren planean ahalik eta langilerik gehien inplikatzea. Plana familiei banatu. Ikasleak planean inplikatu. Familia eta ikasleek hobekuntza proposamenetan parte hartu. Plana Urteko Memorian txertatu.
• • • • • 2) Hezkidetzaren oinarrizko printzipioa lortzea: Irakasleei Hezkidetzaz sensibilizatzeko prestakuntza • eman. Espazioen erabileran eragitea: egokiketetan genero • perspektibak gehitu. Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin • bizitzeko heztea, sexu aniztasunean eta feminismoan oinarrituta.
• Genero-indarkeria prebenitzea. 3) Irakaskuntza-ikasketa prozesuetan erabiltzen diren materiala egokiak izan daitezela, sexismoak ezartzen dituen mugarik gabe eta generoaren markarik gabe: Material didaktiko ez-sexistak berrikusi eta aztertu, material berriak sortzean generoaren ikuspegia kontuan hartu. Ikasleak orientatzea bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bide egokia aukera dezaten, askatasuna eta aukeraaniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe.
• •
“Mikromatxismoak bistaratzen” hitzaldi tailerra. • Txapa tailerra. • Arte tailerrak: • koloreak”. “Emakumea eta artea” eta “Aniztasunaren “Maitasun erromantikoaren mitoak eta estereotipo • sexistak” hitzaldi-tailerra. Bideoforum DBH3-4an eta Batxiler 1 eta 2an. • Genero indarkeriaren aurkako poesien antzezpena. • DBHko M8ko taldeak ikasleekin grabatu. • Txoko moreak: genero indarkeriakanta eta baztertze arriskuan • edota egoeran dauden emakumeen inguruko elkarte eta
•
Gobernuz Kanpoko Erakundeen informazioa aditzera eman. “Genero indarkeria ikuspuntu juridikotik” hitzaldi-tailerra.
4) Hezkidetzaren printzipioetan oinarritutako eskola antolaketa diseinatu: Ikastolako jolasteko kanpoko espazioen erabilerari buruzko azterketa zehatza egin. Hezkidetzako batzordea martxan jarri.
• •
Sasoian
7
orientazio plana eta elkarbizitza
Topaketak Nobel saridunekin ue González, June Monge, Iker Rementeria, Aida Rodriguez eta Amaia Zurinaga Batxilerreko ikasleak, Erik Serna irakasleak lagunduta, Donostia International Physics Centerrek (DIPC-k) antolaturiko “top@DIPC - Zientziarekin solasean!” topaketan parte hartu zuten. Bertan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutzen da.
S
Edizio honetarako, mundu mailan izen handiko hiru ikertzaile izan dira gonbidatuak: Dame Jocelyn Bell Burnell astrofisikoa, Martin Karplus kimikaria (Kimikako Nobel Saria 2013) eta Klaus von Klitzing fisikaria (Fisikako Nobel Saria 1985). Ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruz ikasleek egindako galderei erantzun.
Jarraitzen dugu “Lanaldi” programan parte hartzen: Batxilerreko ikasleentzat orientazio profesionala auro Ikastola proiektu honen kide da hasieratik eta Lanaldi programaren bidez, 1. Batxillerreko ikasle guztiek bost orduko tailerrak jasotzen dituzte Ikastolan, goi mailako ikasketen aukeraketan orientazioa izateko.
L
Horrez gain, bolondres moduan aukera dute egun bat profesional batekin bere lantokian pasatzeko.
Bisitaldia: Klinika IMG Zorrotzaurre.
Ikasleen orientaziorako beste jarduera batzuk kastolako 1. Batxilerreko ikasle talde bat, urtarrilaren 23an, EHUko kimikako laborategietan aritu zen zenbait ekintza burutzen “Kimika bizirik” programa barruan. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak saio berezi batzuk egin zituen azaroan, ikasleei jarduera hauek eta izen-emateko pausoak azalduz.
I
Unibertsitateak orientazio saio hauek eskaintzen ditu aurreunibertsitateko ikasleentzat, eta joandako ikasle taldea, EHUko kimikako laborategietan polimeroak sintetizatzeko, bost zentimoko txanpona urrezkoa bihurtzeko, fluoreszentzia eta luministentzia kontzeptuak lantzeko aukera izan dute, besteren artean.
8
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
GERNIKA - AUSCHWITZ HEZKUNTZA-BIDAIA: Lauro Ikastolako Batxilerreko ikasleek Gernikako Arbolaren landaketan parte hartu zuten atxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatu ziren Pazko Astean APTCE (Asociación Pro Tradición y Cultura Europea) elkarteak antolatutako bidaian, Euskal Herriko, Poloniako eta Alemaniako ikasleekin batera. Proiektu honek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa zuen gazteen misio diplomatikoa sustatzen baitu, gure gazteak Europako herrialdetan bake-enbaxadore bihurtuz. Euskal Herriko hiru ikastetxeek hartu zuten parte eta Lauro, ikastola bakarra izan zen.
B
Burututako programa oso zabala zen, eta jarduera kulturalak eta ludikoak izan zituen. Ekintza adierazgarrienetarikoen artean egon ziren kontzentrazio- eta hilketa-esparruetako eta Gernikako bonbardeaketaren ondoren bizirik dirauten lekukoekin batzea, Schindler-en lantegia bisitatzea, Plazsów-eko kontzentrazio-esparrua ikustea, Cracovia-ko Guetto-a eta harresiaren zatiak, etab. Eta unerik esanguratsuena, Auschwitz-en kontzentrazio-esparru ondoan Gernikako Arbolaren kimuaren landaketan parte hartzea izan zen, Nazioarteko Errekonziliazio Parkean, alegia, Gernikako bonbardeaketaren 80. urteurrena ospatzen zen urten. Ekitaldi honetan Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Batzar Nagusietako Presidentea, Ana Otadui, izan ziren.
Topaketa ikasle Poloniarrekin.
Auschwitz-eko bisita-liburuan ikasleek idatzitakoa.
Lauro Ikastolak Adi-Adian programaren hasieratik parte hartu izan du, duela lau ikasturte usko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan, 2014 urtetik “Adi-adian” programan parte hartzen dugu. Heziketa-programa horren helburua da giza duintasunean, bizikidetzan eta enpatian oinarrituta ikastea, ikasgeletan biktimen lekukotzak entzunez. Duela lau ikasturte bertaratu dira biktimen senitartekoak Ikastolara euren bizipenak Batxiler lehen mailako ikasleekin konpartitzera.
E
Sasoian
Joanes Atxa Olais, Iraia Markaida Izquierdo eta Markel Gonzalez Rivera, Gogora Institutuak Memoriaren Egunean burututako “Gazteak eta memoria” ekitaldira gonbidatuak izan ziren.
9
EUSKERAz plana artxoaren 30etik apirilaren 9ra KORRIKAk 20. edizioa bete zuen eta Lauro Ikastolako eragile guztiek parte hartu zuten, bi urterik behin elkarrekin egiten den ekintza bateratua izanik, euskararen aldeko mezua eta konpromisoa berresteko. Apirilaren 6an, Korrika txikia ospatu genuen Ikastolan bertan, 11:00etatik 12.00etara ikasle, irakasle eta langile guztiak batuz, eta etapetan burututako proiektu guztien azken ekitaldi bezala. Ikastolan egindako petoak jantzita, etapa guztietako ikasleen ibilbidea egin zuten Ikastola osoan zehar, eta amaitzeko Lehen Hezkuntzako jolastokian batu ziren, ikasleek idatzitako mezua irakurriz. Arratsaldez, KORRIKAn parte hartu genuen Bilboko kaleetan, 1.798 kilometroan.
M
Lekukoaren eramaileak: Eskola Kirola adira urte batzuk, KORRIKA egitearekin batera Ikastolan euskararen aldeko lana egiten duenari gorazarre egin nahi diogula. Orain dela bi urte, ingelesezko irakasle natiboei omenaldia egin genien euskara ikasteko egindako ahaleginagatik. KORRIKA edizio honetan, Lauro Ikastolak Eskola-Kirola omendu nahi du. Eskola kirolean parte hartzen duten guztiei omenaldia egin nahi diegu, kirol esparrura ere euskararen erabilera hedatzeagatik.
B
Plan honetan sustatu nahi ditugun baloreen artean 8 eta 17 urte bitarteko ume eta gazteen euskararen erabilera muin informalagoetan sustatzea eta normalizatzea egiteko nagusia da. Horretarako, bost ardatz garrantzitsu lantzen dira: sentsibilizazioa, formakuntza, esku hartzea, jarraipena eta errekonozimendua. Hartutako neurriak: – Kirol-hezitzaile guztiak euskaldunak izatea. – Ikasturtero, 8 eta 4 orduko prestakuntza kirol-hezitzaileentzat, guztiei baliabideak eta estrategiak emate aldera. – Helburu lorgarriak definitu. Kirol-hezitzaile eta ikasleen arteko interakzioak eta ikasleen artekoak. – Kirol-hezitzaileekin jarraipena egin, bertatik bertara eta ebaluazio txostenean oharren bidez taldean laguntzeko eta gurasoei informazioa bidaltzeko. – Talde batzuetan Eusle metodologia erabili ikasleen arteko erabilera sustatzeko. – Errekonozimendua eman eta plana eragile guztiei zabaldu. Gure ikasleei euskaraz bizitzeko esparruak ziurtatu nahi dizkiegu. Hau horrela ez litzateke izango begirale, ikasle eta gurasoen laguntzarik gabe. Guztion artean euskerari arnasa eman behar diogu kirolean. Beraz, Eskola kirolak merezi duen errekonozimendua izateko unea heldurik, Bilboko kilometroan Eskola kiroleko hainbat eragilek eraman zuten lekukoa, ikasle, kirol hezitzaile eta gurasoek:
Iker Rementeria Leceta, Maddalen Cassinelli Anakabe, Oihane Agirre Urrutia, Ander Viteri Atutxa, Ainara Zuazua Roldán, Oier López López, Ane Bidaurratzaga Urkiola, Ur-polo eta Igeriketako arduradunak, Iñaki eta Inazio, Jon Egia Laka eta Garbiñe Gómez Larrumbide
10
oiuko Udaletxeak Korrikaren inguruan antolatutako jarduera berezira gonbidatu zuen Ikastola eta inguruko ikastetxeak, San Migeleko baselizatik udaletxera ibilbide bat eginez.
L
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Irten armairutik korrika baten! atxilergoko ikasle batzordeak “Irten armairutik korrika baten” egitasmoa egin zuen. Batxilergoko ikasleei erronka bota zieten. Eurek manifestua egin zuten eta nahi izan zuenak konpromiso orrian sinatu zuen. Helburua euskara hutsez 5 egunez Ikastolan aritzea izan zen. Guztira 100 ikaslek hartu zuten parte eta sari moduan Bilboko Piperrak txokoan bertso afaria egin zuten. Ikastolak bertsolariak ipini eta eurek afaria ordaindu zuten.
B
IRTEN ARMAIRUTIK KORRIKA BATEN! EZETZ LORTU! 5 EGUN EUSKERAZ IKASTOLAN Martxoaren 30etik Apirilaren 6ra Batxilergoko ikasleon kontzientziak astindu nahi ditugu, konturatu gaitezen gure ohiturak aldatzea ez dela hain zaila; uste baino gehiagok euskaldun sentitu eta euskaraz egin nahi duela baina bultzada txikia behar duela; egiten badugu, gehiago kostatzen zaienei euskara erabiltzeko aukera handiagoa emango diegu. Azken finean ikasleok jabetu gaitezen keinu txiki honekin aldaketa handia eragin dezakegula Ikastolan eta geuregan.
“Euskera – Ikaskomunitatea” proiektua: gurasoen parte hartze aktiboa Lehen Hezkuntzako ikasleekin Guraso boluntarioa Iñigo Onandia Anton Gandarias Ortzi Ardeo Nagore Bilbao eta Ziortza Sulibarria Olatz Martin Garikoitz Areitio eta Floren Elgezabal Begoña De Ibarra Asier Loroño Nerea Mezo Gorka Aurre Iñaki Gonzalo Bernat Galarraga Johana Ruiz-Olabuenaga Fernando Gonzalez Xabier Aberasturi Raul Onaindia Idoia Lizarazu Paul eta Gorka Aurre
Sasoian
Gaia Arrantza, Itsasoa, Ikerketa Guda, Kontzentrazio esparruak Hegazkin pilotoa Banketxe baten funtzionamendua Informatika, Idazkaritza, finantza Suhiltzaileen zeregin eta bizitza Txapel museoa: antzinatik gaur egunera Musika eta soinua Udaletxe bateko barne funtzionamendua Tertulia-solasaldia: irakurketa zaletasuna Erleak Medikuntza eta ikasketak atzerrian Esnea, esnekiak, prozesuak Energia berriztagarriak; Mexikon bizitzen Euskaldunak Renon. Bideokonferentzia. Gernikako bonbardaketa Hegazkin kontrolatzailea Gurutz Gorriko txalupentzako motor berrien asmakizuna
11
Euskeraz: eskola kirola
1
6/17 ikasturtean ia mila ikaslek hartu zuten parte Eskola Kiroleko Planean, inoiz eman den kopururik altuena.
Futbolari dagokionez, alde batetik, bi taldeen lorpenak ditugu: Kadete A taldeak mailaz igotzea lortu zuen, lehenengo mailatik preferentera; eta Gaztetxoak A taldea, A ligako txapeldunorde geratu zen. Beste aldetik, banakako lorpenen artean, aipatzekoa da Jon Ayo Martin eta Gorka Del Val Cortazar Athletic-ek egindako deialdi batean sartu zirela. Saskibaloian, taldeen ikuspuntutik, Kadete A-k Euskal Herriko Ligan sartzeko gurutzeak jokatu zituen eta Kadete B eta Kadete mutilek 2. mailatik 1. mailara igotzea lortu zuten. Bestalde, nabarmentzekoa da gure jokalari batzuk Bizkaiko federazioan egiten diren teknifikazioetan parte hartu dutela: Maddalen Cassinelli, Ariana Molinos, June Ruiz, Izaro Mentxaka, Miren Oliver,Amaia Quijano, Izaro Aio,Ane Elizagaray, Maider Ruiz, Maddi Santos eta Onintze Vales. Beste kirol batzuetan, Ur-poloan, banakako lorpen bat azpimarratu dezakegu, Aritz Canal Etxeandia Waterpoloko Euskadiko selekzioan aurre aukeratuta egon baizen eta Oporton txapelketa bat jokatu zuen. Banakako kiroletan, lorpen garrantzitsuak izan dira: Xakean, Eneko Diaux Garcia-ErgĂźinek eta BeĂąat Subinas Villanuevak Bizkaiko finala jokatu zuten. Esku pilotan, umetxo eta ume mailetako jokalariak Bizkaiko txapeldunorde izan ziren. Atletismoan, Alain Sanchoyerto Orive, Muskizen Federazioak antolatutako krosean irabazle izan zen ume mailan. Amaitzeko, aipatzekoa da ikasle askok Bizkaiako Foru Aldundiak antolatu zituen Heziki eta Herri Kirol jardunaldietan parte hartu zutela. ESKERRIK ASKO Lauro Ikastolako Eskola Kirola Plana posible egiten duzuen guztioi, entrenatzaile eta guraso, astebururo gurekin elkarlanean aritzeagatik!
6/17 ikasturtean Formigalera irteera bat egiteko aukera izan genuen apirilean, aurretik Saint Lary-ra antolatutakoak bertan behera geratu baitziren elur faltagatik.
1
12
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
kultur ekintzak eta hizkuntzak
2
016-17 ikasturtean, berriro ere, kultur ekintzetan eta hizkuntzetan partehartzaile kopurua handitzea lortu genuen: Ikastolako 354 ikaslek parte hartu zuten eskainitako jardueretan.
Berritasun moduan, First eta Advanced ingeleseko tituluak prestatzeko ikastaroak eskaini ziren, St. George Academy-ren bitartez, ikastolak hizkuntzetan egin duen apustua indartzeko: arrakasta nabarmena izan zuen eta 108 ikaslek eman zuten izena. Jarraitzen dugu EGA eta HABE azterketak prestatzeko ikastaroekin, zeinetan 53 ikaslek izena eman zuten. Martxan daude ere txinera eta ekialdeko kultura-ko taldeak, DBHko hamahiru ikasleekin. Lauroren filosofian gure nortasuneko ekintzak indartzea eta sendotzea dagoenez, apustu eta esfortzu handia eginda, pandero taldea ateratzea eta trikitixako kopurua handitzea lortu da. Ohikoak diren ikuskizunez gain, Gabonetan, Inauterietan zein Batxilerreko agurrean esate baterako, Ikastolaren 50. Urteurrena ospatzeko burututakoak azpimarratuko genituzke, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Gau magiko eta hunkigarria bizi genuen Ikastolako hasiera eta ibilbidea gogoratuz. Beste batzuen artean, abesbatzako neskek parte hartu zuten, gizonen ahotsak lagundurik, ohi denez, ikuskizun bikaina eskainiz; eta dantza taldea eta trikitilariek ekarpen alaitsuak egin zituzten Ikastolako aurkezpen bideoan eta ekitaldiaren itxieran. ESKERRIK ASKO ekintzetan parte hartzen duten ikasle guztiei eta haien gurasoei, eurek gabe errealitate bihurtzen diren proiektu guztiak ezin izango zirelako burutu.
Sasoian
13
proiektu eleanitza eta internazionalizazioa
Berrogeita hiru ikaslek hartu zuten parte Kanadako hiruhileko egonaldian, bigarrenez burutzen den esperientzia honetan igarren ikasturtez eskaini zien Lauro Ikastolak ikasleei Kanadan lehen hiruhileko eskola-egonaldia egiteko aukera eta 43 ikasle bidaiatu ziren distritu ezberdinetan eskola-egonaldia egiteko: Cape Breton, South Shore, Tri-County, Halifax, Nova Scotia y Chigneto-Central.
B
Familien balorazio orokorra egonaldi honen inguruan 7,5ekoa izan zen eta hurrengo ikasturterako egokiketak aurreikusten dira esperientzia hau hobetzen jarrai dezagun, ez bakarrik ingelesaren hobekuntzarako esperientzia egokia delako, baizik eta beste herrialde batean bizitako esperientzia eta beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan jartzeko duen balioagatik ere.
14
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Batxiler Dual-eko programa amaitu duten lehen lau ikasleek badute Batxilerreko titulu amerikarra auro Ikastolak 15/16 ikasturtetik eskaintzen die ikasleei DUAL programan parte hartzeko aukera, Estatu Batuetako Batxiler Titulua lortzeko, bertoko Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu ikasleak (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, etxean lan eginez, Estatu Batuetako Institutu batean.
L
Programa osotu duten lehen ikasleak izan dira: Imanol Álvarez Marcos, Ane Viteri Belza, June Monge Lorenzo eta Mikel Loinaz Antón. 16/17 ikasturtean 21 ikaslek hartu zuten parte eta 2018ko ekainean beste lau ikaslek amaituko dute. Ikasleak etxean egiten du lan, norberaren baliabide teknikoak erabiliz, eta programak badu kanpus birtuala eta harremanetarako aukera guztiak eskaintzen dituen tutore amerikarra ere. Lauroren egiteko nagusiak akademia eta tutorearen arteko koordinazioa bermatzea eta ikasleen jarraipena egitea dira. Ikastolaren gomendioa da programa DBHko 3. mailan hastea, batez ere Batxilerreko lan-sama ekiditeko; baina badago ere DBH 4. mailan edo Batxiler 1. mailan hasteko aukera. Programa hau betetzearen onurak dira: – Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu. – Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera. – Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa. Programaren erakunde arduradura Somerset International (www.somersetinternational.org) da, Academica Corporation-ek kudeatua, egoitza Miamin duena (Florida): www.academica.org
Imanol Álvarez Marcos, Ane Viteri Belza, June Monge Lorenzo y Mikel Loinaz Antón (ausente en la foto).
Angoulême-ko ikasleen trukea hirugarren ikasturtez burutu dugu ngoulême-ko trukea DBHko 2.mailan antolatzen dugu, maila honetan frantsesa jakintzagaia derrigorrezkoa baita ikasle guztientzat. La Couronne-eko “Elisabeth et Robert Badintier” ikastetxearekin egiten da trukea, Angoulême-ko hirian. Lauro Ikastolako ikasle taldea, era boluntarioz izena eman dutenak eta plaza baino eskaera gehiago izanez gero zozketaz aukeratuak, Angoulêmera bidaiatzen dira aste betez, eta ostean ikasle frantziarrak gurera datoz.
A
Sasoian
15
proiektu eleanitza eta internazionalizazioa
85 ikaslek egin zituzten Cambridge-eko ingeles azterketak Ikastolan bertan rtero bezala, ekainean burutu ziren Ikastolan Cambridge-eko First eta Advanced tituluak lortzeko azterketak, zeinetara 70 eta 15 ikasle aurkeztu ziren hurrenezhurren.
U
kasketa txinatarretako “Luxun” zentroak, Lauro Ikastolako kolaboratzailea “Txinera eta ekialdeko kultura” eskolaz kanpoko jardueran, Shangai-ko ikastetxe bateko arduradunak ekarri zituen bisitan, Estatuko puntako ikastetxeak ezagutu nahian, eta Euskadiko hezkuntza proiektua hobeto ezagutzeko egiten ari ziren bisiten artean.
I
Udako egonaldiak atzerrian auro Ikastolak urtero eskaintzen ditu udako egonaldiak Irlanda, Ingalaterra eta EEBBn, EMY erakundearen bitartez, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duena.
L
Lauro Ikastolak aukera ezberdinak eskaintzen ditu, 11 urtetatik 18ra bitartean: egonaldia familian (murgilketa), egonaldia familian eta klaseak, familia+klaseak+futbola, barnetegia, etab.
16
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Lehen hezkuntzako interkulturalitate proiektua “Oso interesgarria eta barregarria izan zen nola esaten zituzten gure izenak.” ASIER URIBARREN MARTINEZ “Gmailen bidez komunikatzen ginenez ingeles gehiago ikasten genuen, hitz berriak ikasi genituen. Bideoa egiterakoan barre asko egiten genuen, guk esaten genituen hitz batzuk ez zituztelako ulertzen.” LANDER GUTIÉRREZ ARANA
ehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako Proiektu Interkulturala, duela hiru ikasturte burutzen duguna, atzerriko ikastetxeekin kontaktuan jartzean datza, eta 16/17 ikasturtetan Kalifornia eta Kanadako ikastetxeak izan dira.
L
Programa honekin, ikasleek ikasturtean zehar elkarlaneko proiektuak garatzen dituzte, norberaren kultura eta bizi-moduari
Sasoian
buruzko informazioa konpartituz, bideo-konferentzia eta email bidez, benetako “one to one” komunikazioa eginez:
• •
5. mailako ikasleen kontaktuko ikastetxea: Chula Vista Learning Community Charter (CVLCC), Kalifornian. 6. mailako ikasleen kontaktuko ikastetxeak: Cathcart Blvd Public School eta East Lambton Public School, Kanadan.
17
berrkuntza metodologian
Proiektuen bidezko ikas-irakaskuntzak, prozesua globalizatuagoa eta esanguratsuagoa bihurtzen du roiektuetan oinarritutako metodologia, PBL (Project-Based Learning), beste batzuekin batera, Haur Hezkuntzan ere erabiltzen da, arlo ezberdinak kontuan hartu eta landuz proiektua martxan jartzen den unetik, besteak beste, ahozko eta idatzizko hizkuntza, matematika, musika eta dantza, sormena, plastika ‌ era honetan ikaskuntza globalizatua eta esanguratsua izanik. 16/17 ikasturtean jorratutako proiektuen inguruko informazioa aurki dezakezue segidan: Proiektuka lan egitearen abantailak: Zelanda berria Etxea eta familia Historiaurrea Lan
P
multidiziplinarra eta gaitasunetan oinarritua
Teknologia berriak erabiltzen dira
Bizitzarako prestakuntza da
Ezagupideak sendoago finkatzen dira
Giza-trebeziak lantzen dira
Ipar Poloa Egipto
Gorputza eta garbitasuna
Txina Erdi Aroa
Kaleak eta dendak
Amazoniako oihana Ameriketako indioak
Animaliak
Londres eta Bilbo Itsasoa
Garraiobideak
Basamortua
Uraren garrantzia
Espazioa
Unibertsoa
“Esaten badidazu, ahaztuko dut; irakasten badidazu, gogoratuko dut; parte hartzen utziz gero, ikasiko dut.� Benjamin Franklin
18
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Aniztasunaren aurpegiak BHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016 – 2017 ikasturteko bigarren proiektuari Aniztasunaren aurpegiak deitu genion. Proiektuaren ideia duela ikasturte batzuk jaio zen, arraza, sexu eta emozioen arteko berdintasuna bezalako gaiak irudien bitartez lantzearen inguruan, Leire Jimenez, gure ikasle eta irakasle ohiarekin solasean. 2015 – 2016 ikasturtean, ikasleak DBHko 3. mailan zeudenean, ideia horien inguruko marrazkiak egiten hasi ginen jada. Irudi horiek proiektua burutzeko jatorria izan dira. Proiektuaren helburua irudien bidezko zenbait joko sortzea izan da. Joko hauek guk diseinatu eta sortutako aurpegien irudietan oinarrituko dira, irudion azken helburua arraza, sexu eta emozio desberdinen inguruan hausnarketa egitea izanik. Proiektua sei hilabetetan zehar burutu genuen, 2. eta 3. ebaluazioen artean. Ikasleek egindako lan handiari esker 12.167 irudi sortu ditugu, arraza, sexu eta emozio desberdinez osatutako 12.167 aurpegi. Irudiak egiteko bost kontinenteetako arrazetan, emakumezko eta gizonezkoen aurpegietan, eta harrituta, haserre, pozik eta serio bezalako emozioetan oinarritu gara. Ikasle bakoitzak arraza, sexu eta emozio bat landu behar izan du bere aurpegiaren irudia diseinatzeko. Marrazkiak egiteko lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileetan oinarritu gara, aurpegien irudiak aurretik zehaztutako neurri batzuei egokituz. Hasiera batean, marrazkiak ohiko tresnekin marraztu ditugu, eta ondoren, Imagineer Technical eta Inkscape programa informatikoekin landu ditugu. Irudi digitaletan lerroen zabalera, koloreak eta bestelako ezaugarriak finkatu ditugu talde osoko bileran adostu ondoren. Irudiak formatu digitalean izateak joko desberdinak sortzea erraztu digu. Ikasleek sortutako aurpegien irudiekin joko hauek asmatu eta sortu ditugu:
D
Bi aurpegien arteko desberdintasunak bilatzearen jokoa. • Aurpegiak osatu eta koloreztatzearen jokoa. • Simetrian oinarrituta aurpegiak marraztearen jokoa. • Aurpegien atalak moztu, sortu, margotu eta maskarak egitearen jokoa. • Aurpegien deskribapena berriak eta asmatzearen jokoa. •
2017ko ekainean Haur Hezkuntzara joan ginen hango ikasleekin jokoen bidezko jarduerak egitera. Ikasleek joko eta jarduera bakoitzerako unitate didaktikoa prestatu eta idatzi zuten, dagokien helburu didaktikoak, edukiak, metodologia eta baliabideak atalak osatuz. Azken ikasturteetan bezala, Marrazketa Teknikoa arloan gure lanaren erabilera praktikoa eta didaktikoa erakutsi dugu berriro ere, irudi berriak sortzeko irudimena landuz, elkarrekin ikasten eta elkarri lagunduz eta ondo pasatuz. Gure kide gazteengan pentsatuz egin dugu lan, egindakoa eurekin partekatu dugu eta erabilera eta emaitza bikainak dituela beste behin frogatu dugu. Ideia horri jarraituz lan egiten ari gara ikasturte honetan ere, Haur Hezkuntzako ikasleengan pentsatzen hain zuzen. Espero dezagun joan den ekaineko jarduera hauek anekdota hutsean ez geratzea eta guk zabaldutako bideari norbaitek jarraipena ematea.
Sasoian
19
irakurketa sustatzeko proiektuak Webguneko atal berria: Irakurle Komunitatea
U
rtero antolatzen da DBHko Liburutegian “7 Baietz” lehiaketa, irakurketa sustatzekoa hain zuzen. Ikasturtean zehar zazpi liburu irakurtzean datza, prozedura jakin bati jarraituz: epeak eta fitxak bete, irakur-komunitatean parte hartu, etab. 16/17 ikasturteko irabazleek ekainean hartu zuten euren oparia:
iburutegiko webgunean, atal berri bat gehitu dugu zeinetan DBH eta Batxilerreko ikasleek parte hartu dezaketen: egindako irakurgaien iritziak gainontzeko ikaskideekin konpartitu ditzakete.
L
• Olatz Aldonza Amigo • Alazne Martinez de Bedoya García • Paula Asensio Cachupín • Ainhoa Solbiati Uriarte • Nerea Larrazabal Saitua • Ane Aurre Montes • Iker Martínez Álvarez
Eskerrik asko parte hartu duzuon guztioi!
Irakurketa-konpartitu saioak: irakurketan lagundu eta zaletzeko proiektu kooperatiboa Lehen Hezkuntza eta Batxilerreko ikasleen artean
2
012 urtean hasi zen proiektu honek ikasle gazteenetan irakurketan lagundu eta zaletzea du helburu nagusia, eta horretarako Batxilerreko ikasleak dira ezinbesteko kolaboratzaileak.
Batxilerreko ikasleek era boluntarioz parte hartzen dute proiektu honetan eta bolondres bakoitza astean behin geratzen da Ikastolan ordu batez proiektuan parte hartzeko. Batxilerreko ikasle-irakurle bakoitzak Lehen Hezkuntzako 2. mailako laupabost ume hartzen ditu irakurketa saioak burutzeko, talde berbera ikasturte osoan, eta bereziki horretarako prestatutako espazioan elkartzen dira arratsaldeko azken orduan. Ikasle-irakurleek prestakuntza saio batzuk hartzen dituzte LHko irakasle eta koordinatzaileen eskutik, jarraibide jakin batzuk jasotzeko. Laguntza-proiektu honen onurak dira, besteren artean:
3 Irakurketa zaletasuna bultzatu eta irakurketarekin gozatu. 3 Ulermena ikastearen oinarria izanik, irakurketa hobetu, talde txikietan 3 3 3
20
hobeto atenditu eta dinamika aberatsagoak erabiltzeko aukera ematen duelako. Irakurle eredu onak izatea. Testu mota desberdinak entzuteko aukera izatea. Ikasketa-komunitatea osotu: adin desberdinetako pertsonak elkarrekin lan egiten ikasi eta ohitu (irakatsiz ikasi), bakoitzaren sinergiak aprobetxatuz eta lan-kooperatiboa bultzatuz.
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak
1. saria Coca-Cola lehiaketan Nerea Larrazabal Saituarentzat erea Larrazabal Saituak, DBH 2. Mailako ikasleak, CocaColak antolatzen duen “Narrazio Laburreko 14.Edizio”an lehen saria lortu zuen. Ekainaren 8an sari banaketa izan zen Iruñako Baluarte Jauregian.
N
Literatur sari honek 13.000 parte hartzaile izan ditu Estatu mailan, eta Euskadin 786 izan dira, bi modalitatetan, euskera eta gaztelera. Zorionak Nerea!
Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak “Bizkaidatz Txikia” literatur lehiaketan izkaiko Foru Aldundiak antolatutako “Bizkaidatz Txikia lll. Haur eta Gazteen Literatura Saria”n DBH 2 Cko Malen Ormaetxea Leniz ikasleak irabazi zuen, euskarazko modalitatean.
B
Halaber Aiala Garabieta Oribek, LH 6E gelakoak, bigarren saria lortu zuen euskarazko modalitatean, umeen kategorian; eta Andere Garabieta Oribek, LH 4A gelakoak, bigarren saria, gaztelaniazko modalitatean. Gazteen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko sortu den lehiaketa honetan, neska-mutilek Paul eta sorginkeria-liburua (Xabier Olaso) kontakizuna garatu eta amaitzeko erronka zuten eta euren lana 4 edo 5 orrialdetan burutu behar zuten. Zorionak hiruroi!
Lehen eta bigarren saria Elkar-eko Ilustrazio eta Ipuin lehiaketan BH 2ko Nerea Larrazabal Saitua eta Julen Ortiz Uriguen 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako lehen eta bigarren sarituak izan ziren E mailan (DBH 1-2ri dagokiona). Euren ipuinetako izenburuak, “Autokontrola” eta “Hartzen Madarikazioa”.
D
Lan ona!
Euskal Herriko V. Booktrailer lehiaketako irabazleak DBHko lau ikaslek, Iñigo Lecanda Zelaia, Mikel De Juan Zorrilla, Luka Zorriqueta Zanotti eta Iñigo Beascoechea Chavarrik, Euskal Herriko V. Booktrailer lehiaketa irabazi zuten DBH 1-2-3 mailan, Euskerako jakintzagain egindako Margolana liburuaren booktrailerrari esker.
3.
Zorionak!
Sasoian
21
ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak
Lehen Hezkuntzako Xake lehiaketaren arrakastak goraka egiten du
1
6/17 ikasturtean III. Xake Lehiaketa burutu zen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. Lehiaketan parte hartzea boluntarioa da eta parte hartzaile kopuruaren arabera taldeak osotzen dira, partidak jolastorduetan burutzen direlarik. Gela bakoitzetik irabazle bakarra sailkatzen da, bere mailako beste irabazleekin lehiatzen dena; eta azkenik 5. eta 6. mailen arteko irabazleak lehiatzen dira, zikloko irabazlea ateratzeko. Marrubi taldeak ardura berezia du antolaketan, informaziorako hormairudi, zerrenda, sailkapen, gelen antolaketa eta abarrean kolaboratzen baitute.
Ian Gonzalez Palacios, irabazlea, eta Unax Fernandino Subinas finalista.
Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan Programazio & Robotika tailerra ezarri da aitasun digital, teknologikoa eta konputazionala bigarren eta hirugarren zikloetan landu izan da eta 16/17 ikasturtean lehen ziklora hedatu da, hau da, lehen eta bigarren mailetara, Lehen Hezkuntzako ibilbidea osotuz. Lehen mailan ingelesez eta bigarrenean euskaraz burutzen diren tailer hauetan, ikasleek espazioan kokatzen eta mugitzen ikasten dute (norabideak eta aginduak bereziki 2D eta 3D planoetan), jolasen bitartez, eta sormena lantzen dute: baliabideak sortuz, behar dituzten ikasitako kontzeptuak aplikatuz eta 3Dko eraikuntza Lego Education, Magfomers... baliabideak erabiliz.
G
Jarduerak burutzeko erabiltzen duten metodologia lan-kooperatiboarena da eta baliabideak, iPad-ak, Lego Education, Magfomers, Inventa-KID. Lehen eta bigarren hiruhilekoetan burututako praktiken ondorioz, hirugarren hiruhilekoan ikasitako eta barneratutako kontzeptuak praktikan jartzen dituzte robota erabiltzeko: BLUE-BOOT eta LIGHT BOT.
22
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Lauronix taldea saritua First Lego League lehiaketan
D
BH 3ko Lauronix taldeak bi sari lortu zituen FLL lehiaketako klasifikazio saioetan:
• “Irtenbide berritzaileagatiko Innobasque saria” • “Global Innovation Awards”-era nominazioa Euskadiko proiekturik onena izateagatik. Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Inigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta Zanotti taldekideak Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleak eta Fernando Arana entrenatzaileak lagundurik bertaratu ziren, proiektu hau, bai “Ikerketa faktoria: proiektu zientifiko-teknikoak garatu” jakintzagaian zein “LEGO Innovation Studio” eskolaz kanpoko ekintzan garatu baitzuten. Aurkeztutako proiektuak, “Errepideetako Animalien Segurtasun Sistema (EASS) proiektu zientifikoa”, urte horretan FLL-k jarritako erronkari erantzuten zion: gizaki eta animalien arteko harremana hobetzeko ikerketa egin eta irtenbide berriztatzaileak proposatu.
Hauxe da ikasleek eurek idatzitako proiektuaren laburpena: “Gaur egun errepideak nonahi daude: hirietan eta zelaietan, basoetan eta zubietan. Errepideetatik ordu guztietan autoak igarotzen dira eta horrek animaliak arrisku handian jartzen ditu, izan ere, 10.000 animalia hiltzen dira gure errepideetan urtero. Guzti hori saihesten saiatzeko EASS-a (Errepideetan Animalientzako Segurtasun Sistema) sortu dugu. EASS-a kotxeak animaliaren bat errepidetik hurbil dagoen jakiteko balio du, horretarako, kamara termikoak animalia asko dabiltzan errepideetan jartzea pentsatu dugu. Kamara termiko horrek beroa detektatzean, animalia bat, errepide-seinale batean abisu-argiak piztuko ditu. Sistema hau prototipatu egin da arduino sistema baten bitartez, bertan sentsore-termikoek eta led-ek gure sistema simulatzen dute. Gainera, sistemaren bideragarritasuna aztertu da, aurrekontu bat eta animali-istripu handiena duen errepidearen lokalizazio eta azterketa eginez. Hobelerro moduan, detekzio gunearen koordenatuak zentral batetara bideratu eta honek kotxeetako GPS desberdinetara errepideetako bapateko animali-fluxu abisua emango luke.”
Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larreak bigarren saria lortu zuten Teknologia eta Ingenieritza arloan Malagako “Certámen de Jóvenes Investigadores”en ernando eta Anderrek Batxilerreko “Ikerketa lana” jakintzagaian garatu zuten “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua, eta dagoeneko ikasle-ohiak izanik, Malagako “XXIX Certamen de jóvenes investigadores” lehiaketan, proiektu honek aurretik beste sari batzuk ere izan baizituen (ikus Sasoian 3).
F
Fernando, Ikastolako kolaboratzailea “LEGO Innovation Studio” eskolaz kanpoko ekintzan, proiektua TEDxYouth@Valladolid-en aurkeztera gonbidatua izan zen. Konferentzia hauek mundu mailan ideiak hedatzeko helburua dute (Ideas World Spreading). Egun, bere aurkezpenak, 33.000 ikustaldi baino gehiago ditu.
Sasoian
23
ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak
Batxilerreko Ane Arrugaetak eta June Mongek Bartzelonako “Exporeserça Jove”n parte hartu zuten pirilean, Lauro Ikastolako Batxilerreko bi ikasleek, 2016ko Elhuyar Zientzia Azokan saritutako lana aurkeztu zuten Bartzelonako 2017ko Exporecerça Jove-n, Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleek lagunduta: “Zaborretik energia lortzen” proiektua, Elhuyareko Azokan Batxilerreko lanik osotuenari aipamena hartu zuena.
A
Azoka honetara Fernando Arana ikasle ohia eta Ikastolako LEGO Innovation Studio-ko monitorea ere bertaratu zen “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua eramanez. Hiru sari lortu zituen: • Premio TMB educa otorgado por Transportes Metropolitanos de Barcelona (TMB). • Premio TRAMeduca otorgado por TRAM (Tranvias de Barcelona). • Premio especial Jordi Domènech otorgado por MAGMA, al mejor proyecto, para representar a España en la Mostratec de Brasil en octubre.
Batxilerreko bi talde sarituak Elhuyar-eko “Zientziaren Azoka”n lhuyarrek ohiko Zientziaren Azoka ospatu zuen Bilboko Plaza Barrian eta Lauroko zazpi taldek hartu zuten parte. Batxilerreko bi taldeek aipamenak lortu zituzten eta sariak gune teknologikoetara bisitaldiak izan ziren. Talde sarituak:
E
• 2. aipamena Batxilergoko Lanaren osotasunagatik: Metalio taldea: Nerea Albizuri Betanzos eta Leire Urrutia Ruiz. Proiektua: “Ikusmen urriko atletentzako pista egokitua teknologiaren bidez”. • 2. aipamena komunikazio onagatik: Atomic taldea: June Arrospide Requejo, Ane Iza Urrutia eta Janire Tapia Herrero. Proiektua: “Entzumen galera duten pertsonentzako alarma-eskumuturrekoa”.
E
HU-UPV Zientzia eta Teknologia fakultateak, hirugarren urtez antolatu zuen Matematiketako “Udaberriko lehiaketa”, Madrileko Complutense-ak antolatzen duenaren parekoa. Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Maila eta DBHko ikasle talde batek hartu zuen parte. EAEko 10 finalesten artean 6. mailako bi ikasle klasifikatu ziren:
• Bigarren: Eneko Llabori Martínez-Arano • Zazpigarren: Aiala Garabieta Oribe
24
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Lauroko bi proiektuek, aipamen berezia “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan auro Ikastolako bi proiektuek aipamen berezia lortu zuten Madrileko “Si eres original eres de libro” estatu mailako lehiaketan, zeinetan bi mila baino ikasle gehiagok eta 641 taldek parte hartu zuten. Epaimahaiak proiektuei buruz bidalitako erabakiak zioen “reconocer la excelente calidad del trabajo presentado, la originalidad en sus planteamientos y ejecución, el respeto a los derechos de propiedad intelectual y el esfuerzo investigador llevado a cabo por sus autores.” Saritutako proiektuak dira: “Bizitza Marten?”: The Martian taldeak egindako lana, Beñat Yañez Iturbe-Hormaeche eta Ander Urteaga Lopez, DBH 3. mailako “Ikerketa Faktoria” jakintzagaian, Ohiane Uriarte irakaslearen koordinazioz.
L •
“Fotoboltaikoen azterketa eta haien aplikazioa pertsianetan • energia iturri gisa”: Brain Factory taldeak eginiko lana, Unax Unzueta Carreras, Ander Agirre Robles, Galder Sarria Menchaca; LEGO Innovation Studio eskolaz kanpoko ekintzan burututakoa, Fernando Aranaren koordinazioz.
DBH 4ko sei ikaslek European Youth Parliament proiektuan parte hartu zuten, debateak egiteko, ingelesez, europar gizarte, politika, ekonomia eta ekologia arazoez uropean Youth Parliament hezkuntza proiektu independentea da, Europako gazteriaren beharretara moldatutakoa. EYPk pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzen ditu, gaitasun sozial eta profesionalak irabazteko bidea emanez. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek parte hartu dute tokian tokiko, nazio mailako edo nazioarteko saioetan, Europa osoko lagunak eginez. Egun, Europan dagoen gazteen politika plataformarik handiena da.
E
Lauroko ikasleak, Eider Oleaga irakasleak lagundurik, bertaratu ziren Europako arazo (gizarteko arazo, arazo politiko, ekologiko eta ekonomiko) ezberdinei buruzko debateetan parte hartzera beste ikastetxe batzuekin, ingelesez, gai hauei buruzko informazioa bilatu eta kudeatu ondoren, irtenbide posibleak proposatuz. - Olatz Agirre Zuazola - Arrate Arce Alonso - Uxue Bidaurratzaga Urkiola - Aitziber Esquizabel Duran - Maialen Etxebarria Reguera - June Martinez Renteria
Sasoian
25
giza-kompromezua eta jasangarritasuna
Lauro Ikastolak bigarren saria, GAP - Aktibatu Bizkaia programan 6/17 ikasturtean ere Ikastolak “GAP - Aktibatu Bizkaia” programan parte hartu izan zuen, oraingoan ikastolan sortzen ditugun hondakinak murrizteko helburuarekin. Horrela, DBHko eko-ordezkariak DBHko eraikineko paperontzietako hondakin kopurua eta hondakin hauen sailkapena aztertu zuten. Beranduago, ikaskideekin komunikazio kanpaina burutu zuten, emaitzak hobetu ahal izateko. Azkenik, ikastolako erosketen arduradunekin ere elkarrizketatu ziren, ikastolan erosketa berdea bultzatzeko helburuarekin.
1
Lan honengatik Laurok bigarren saria eskuratu zuen Aktibatu programaren erosketa eta hondakinei buruzko moduluan. Zorionak parte hartu duten 20 ikasleei eta Erik Serna eta Asier Etxebarrieta irakasleei! Ekainaren 1ean, Barakaldo antzokian, 19 zentroetako ikasleek euren lanen aitorpena jaso zuten, ondokoen presentziaz: Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendaria; Aitor Zulueta Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria eta Carlos Oppe Nazioarteko GAPeko presidentea. GAP Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Iberdrola, “La Caixa” gizarte-ekintza eta Petronor.
Ikastolako ikasleak Txorierriko jardunaldi teknikoetan, Eskola Agenda 21en inguruan artxoan, Lehen Hezkuntza eta DBH etapetako gure ikasle talde batek Eskola Agenda 21ek antolatzen dituen Txorierriko jardunaldi teknikoetan parte hartu zuen, zonaldeko beste ikastetxeetako ikasleekin batera.
M
Bertan gure ikasleek garapen jasangarriaren inguruan ikastolan burutzen dituzten ekintza batzuk azaldu zituzten, eta Derioko Nekazaritza Eskola bisitatu, Asier Etxebarrieta eta Eriz Kaminero irakasleek lagunduta.
26
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainak eta Ikastolan sustatutako bestelako ekintzak iza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Hiru kanpaina nagusi burutzen ditugu Ikastolako etapa guztiek parte hartzen dutelarik: 3 Urrian, Janari bilketa eginez Bizkaiko Elikagaien Bankurako. 16/17 ikasturteko bilketan, 1.976 Kg. batu ziren Ikastolan bertan. Bestalde, kolaborazioa ikasle, guraso eta Ikastolako langileen aldetik ere etorri zen, euren aisialdian supermerkatu kolaboratzaileetan burututako lanagatik. 3 Otsailean, Gizarte justiziaren nazioarteko egunarekin bat eginez, arropa batu zen BEROHI elkartearekin elkarlanean. 3 Martxoan, Uraren nazioarteko egunarekin bat eginez, Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia. Kirol jarduerak antolatu genituen etapa guztietan eta ikasleek euro bat jarri behar zuten parte hartzeko: saku lasterketa, sokatira, etab. Batutako diru-kopuruaren helburua: ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan.
G
Behekosoloan ospatutako jaialdien diru-sarreren dohaintza egiten dugu ehen Hezkuntzan antolatu eta Behekosoloan ospatzen diren ekitaldietako sarrerak ordaintzen direnetik, diru-kopuru hori bere osotasunean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan-kooperatiboaren bidez eta Citycenship jakintzagaian erabakitako elkarteei ematen zaie. 16/17 ikasturtekoak, ondokoak izan dira: Gabonetan, Stop FA elkartea, Ataxia de Friedreich gaixotasuna duten pertsonen ekimena; eta Inauterietan, Sindrome Down Fundazioa.
L
“Mechones Solidarios”: ileordeak baliabiderik gabeko emakume eta neskentzat inbizia duten pertsonek ileordea izan dezaten, Batxilerreko neskamutilak “Mechones solidarios” ekimenean parte hartzera gonbidatu genituen. Elkarte honek hitzartutako ileapaindegiak ditu eta 5€ko prezio sinbolikoan ilea ebakitzen dute (20 cm.-ko luzarakoa), donazioa eginez gero. Ileapaindegi eta kanpainiak iragarri genituen eta ikasturte honetan 8 ikaslek hartu dute parte.
M
Ile naturala modu honetan lortuz, ileordearen prezioa %80an gutxitzen da, eta elkarteak dohain ematen dizkiete ilea galdu duten baliabide gabeko emakume edota neskei. Animatuz gero, galdetu giza-konpromisoko arduradunari, Martin Iturbe, edo ikusi euren webgunea: https://www.mechonessolidarios.com
Otsailaren 28an, Gaixotasun Arraroen Egunean alegia, Bigarren Hezkuntzako ikasleak parte hartzera gonbidatu genituen: kanpainiako keinuarekin argazkia atera eta sare sozialetan partekatu #somosFEDER
Sasoian
27
zerbitzuak
Osasun Saileko inspekzioaren emaitza: “Favorable nivel superior”
A
benduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohikoa den auditoretza burutu zuen Ikastolako instalazioetan eta lortutako emaitza “favorable nivel superior” izan zen. Bestalde, auditoretzako txostenak ondokoa azpimarratzen zuen: “Betekizun maila, enpresaren konpromisoa eta pertsonalaren inplikazioa oso altuak dira”. Sukaldeko Kudeaketaren ISO9001:2008 agiriaren inguruan, zertifikazio honek ere dagokion berrikuspena izan zuen eta gainditu eta berriztatu egin zen.
Lan-istripuak gutxitu eta aurre egiteko ekarpenengatik sustagarria auro Ikastolak lan-istripuak gutxitu eta beroei aurre egiteko jarduerak burutzeagatik enpresek lortu ditzaketen sustapenak hartzeko aukera izan zuen, eta ia 2.800 €ko sustagarria lortu zuen. Segurtasun eta Higiene arloan Ikastolan duen enpresa kolaboratzaileak adierazi digunez, segurtasun maila eredugarria da, bai eskola- zein laneremuan.
L 28
unar-eko“Taper solidarioa” ekimenarekin kolaboratzen jarraitzen dugu egunero jantokira irteten ez den gehiegizko bazkaria beharrizana duten pertsonei entregatzeko. Egunero, 20 bat menu entregatzaz aparte, eurekin dugun kolaborazioaren barne daude baita ere Lehen Hezkuntzan burutzen diren hitzaldiak gai honen inguruan.
A
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
behekosoloa
Kirol-eskaintza osagarria
B
ehekosoloa Kiroldegiak Ikastolako zein kanpoko familientzat ikastaroen eskaintza zabala du, eskola-zerbitzuaren eskaintza osotuz, eta azken urteetan parte hartzaileen igoera garrantzitsua izan duena.
Igeriketa, aste osoan zehar: “IAN” enpresak ez du lortu bakarrik 400 pertsona baino gehiago igeriketako ikastaroetan, aurten aukerak zabaldu eta waterpolo-eskola martxan jarri dute. Larunbatean eta igandean burutzen dira saioak eta ur-polo egiten dutenek euren jokua hobetzeko edo jokatzen ez dutenek kirol honetan has daitezen balio du. Ostiraletako eskaintza:
• LH 1 eta 2. mailako ikasleentzako eskaintza oso zabala da ostiraletan: futbaltxo eta saskitxo eskola, patinaia, dantza modernoa, mugendo eta multikirola. Ia 100 ikaslek hartzen dute parte ekintza hauetan.
• “Kirol txiki”: txikienentzako, 4 eta 5 urte bitartean, kirolean hasteko programa dugu, euren motrizitate gaitasunak lantzeko aukera ezin hobea.
• Futbola eta saskibaloia hobetu: futbol edo saski egiten dutenek kirolean hobetzeko aukera dute Behekosoloan. 16/17 ikasturtean 50 bat ikaslek hartu zuten parte.
• Gurasoentzako ikastaroak: larunbata goizean zunba ikastaroa dago gurasoentzako. Eskaintza ezagutzeko, eskatu informazioa.
Oporretako kanpusak por garaian, Gabonetan, Aste Santuan eta Udan (ekaina-uztaila), eskaintza ezberdina dugu: kirol kanpusak; “Jolasmundu” txikienentzako, euskaraz, oporraldietan hizkuntzaren errefortzu izateko aukera bezala; eta ingelesez kanpusak udan, Mcgrongans akademiarekin elkarlanean, etab. Azken eskaintza webgunean ikusgai, www.lauroikastola.eus, Behekosoloa atalean.
O
Sasoian
29
50. urteurrena benduaren 3an, Euskalduna Jauregian ospatu genuen Lauro Ikastolaren 50. urteurreneko azken ekitaldia, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatua; Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua eta Andres Urrutia, Euskaltzainburua bertaratu zirelarik.
A
Auditorium-a beterik zegoela, ekitaldiak ordu eta erdiko iraupena izan zuen Ikastolako ikasle eta ikasle-ohiek osotutako programa antzeztuz, jarduera batean guraso eta aititeek laguntza ere izan zelarik. Ekitaldiaren diseinu eta produkzioa, Lauro Ikastola eta gerona grup.bilbao enpresaren eskutik. Gure eskerrik beroenak luzatu behar dizkiegu parte hartu zuen 450dik gorako ikasleei, euren konpromezu maila eta lan onagatik; eta baita ere euren familiei, denon artean posible izan baitugu urteurrenari halako amaiera bikain eta dotorea eman.
30
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Sasoian
31
50. urteurrena
32
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Sasoian
33
50. urteurrena
34
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Sasoian
35
50. urteurrena
36
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Sasoian
37
50. urteurrena
38
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Izan zirelako gara, garelako izango dira.
Sasoian
39
39. belaunaldiaren agurra
Aukerak aprobetxatzeko eta mehatxuei aurre egiteko ezaguerak, gaitasunak eta baliabideak jaso dituzue. Gogor egizue lan, zuen ametsak bete daitezen!� Mikel Basterra Olalde, gurasoa eta Presidente ohia
L
auro Ikastolako hogeita hemeretzigarren promozioaren agurra ospatzen ari gara, eta geu gurasook, hemen ikusten zaituztegunean, poz-pozik eta harro sentitzen gara.
Baina lehenik eta behin eskerrak eman nahi nituzke. Hasteko, Lauroko irakasle eta langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet. Hemen dauzkazue zuen ahaleginen emaitzak. Lan bikaina egin duzuela esan behar dut. Guk ondo dakigun bezala, umeekin eta gazteekin tratatzea ez da beti erraza. Eta batzuetan, gurasoekin ere ez. Eskerrik asko bihotz bihotzez. Lauro Ikastolako Zuzendaritza Taldeari ere eskerrak eman nahi dizkiot. Bere ondoan egoteko aukera izan dut lau urtetan zehar, Ikastolako kudeaketa barrutik ezagutzen eta egiten duten lana ikusten. Zuzendaritza taldearen lidergoa, lana, ardura eta inplikazioa azpimarratu nahi dut. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet Lauro Ikastolako Kontseilu Errektoreko bazkideak izan ziren eta momentu honetan diren gurasoei, beren konpromisoagatik eta arduragatik. Kontseiluari eta Zuzendaritza Taldeari gure ikastolaren proiektua bultzatzen jarrai dezazuela eskatzen dizuet, gure Ikastolako baloreak zaintzen eta indartzen, beti hobekuntza eta berrikuntzaren bidetik, katea eten ez dadin. Orain dela hamazortzi urte baino gehiago, Amaia eta biok erabaki bat hartu behar izan genuen, gure seme-alabek non ikasi behar zuten. Zergatik aukeratu genuen Lauro Ikastola? Lehenik eta bereziki, Ikastola bat zelako. Euskara eta Euskaraz ikastea gure lehentasuna zen. Bigarrenik, Kooperatiba zelako. Gure seme-alaben heziketan parte aktiboa hartu nahi genuen. Eta hirugarrenik, bere hezkuntza ereduagatik eta baloreengatik, ikastolen artean egokiena iruditzen zitzaigun. Hamazortzi urte pasa eta gero, gure familiaren ibilbidea Ikastolan bukatzen ari denean, erabaki zuzena izan zela pozik esan dezakegu. Benetan! Orain dela hamabost urte, txikiak eta potxoloak, txartela bularrean ipinita, Ikastolako atetik sartu zineten. Egun batzuk barru, ez hain txikiak ezta potxoloak ere, Ikastolako atetik aterako zarete zuen bizitzako etapa berri bat hasteko. Lauro Ikastolan ikasi duzue, zuen gurasoen erabakia hauxe izan baitzen, Euskaraz ikastea eta zuei euskaraz bizitzeko aukera ematea. Horrexegatik, ez ahaztu euskararekin daukazuen ardura eta konpromisoa. Esaten da eta honela izango omen da, tokatzen zaizuen egoera ekonomikoa eta soziala gurea baino zailagoa izango dela. Nik ez dut uste egoerak zailak edo errazak direnik. Denborak desberdinak dira eta lehen, orain eta bihar, aukerak eta mehatxuak zeuden, daude eta egongo dira. Aukerak aprobetxatzeko eta mehatxuei aurre egiteko, urte hauetan, Ikastolan zein etxetan, ezaguerak, gaitasunak eta baliabideak jaso dituzue eta datorren urteetan gehiago hartuko dituzue. Ziur nago oztopo guztiak gainditzeko gai izango zaretela eta bakoitzak bere bidea aurkituko duela. Hamabostaldi honetan Lauro Ikastolako leloa, askotan irakurri duzue, “Gure jakintza, gure askatasuna�. Lelo hau, ikastolan ikasi dituzuen baloreekin batera, zuen bizitzako itsasargia izan dadila espero dut. Zuen jakintzarekin, gogoekin, indarrekin eta ilusioekin, gero eta libreago izango zarete eta prest egongo zarete zuen bizitza eraikitzeko, gure herria hobetzeko dugun betebeharra ahaztu gabe. Lauro Ikastolako hogeita hemeretzigarren promozioa, zuen aurrean mundua daukazue. Gogor egizue lan, zuen ametsak bete daitezen! Eta amaitzeko, gurasoentzat eta irakasleentzat eskaera bat daukat. Hementxe dauzkagun emakumeek eta gizonek, hamabost urte hauetan hainbeste lan egin dutelako, txalo handi bat merezi dutela uste dut. Mesedez, txalo bero bat. Eskerrik asko.
40
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
“Gaur agurtu egin behar zaituztet. Baina nola esan agur?”, Aida Rodríguez Valer ikaslea gur. Hemen gaur hitz egitea eskaini zidatenean: Bai, nola ez, pentsatu nuen, dibertigarria izango da! Hamabost urtetan nire ikaskideak izan direnak agurtu, zelako ohorea. Orain dela aste bat, ordenagailuaren aurrean, zera pentsatu nuen: itxaron, zer?! Nola agurtu nire familia izan diren ikaskideak bost minututan? Zer esan?Agur?
A
Eta agur eguneroko bus ibilbideari, agur irakasleei, agur betiko lagunei. Nola esan agur? Nola esan agur lehenengo futbol partiduari? (gure porterian sartu nuen pilota, hortik aurrera estropesuak handituz joan ziren, aidita piscinazo ezizena lortu nuen arte). Eta saskibaloiko lehen egunari? (eta ni oraindik ahal nuen guztietan lurrera jausteri). Eta Pedrori, harriak botatzen bazaizkie letxugak hazten ez direla irakatsi zigunari? Nola esan agur DBH-ko lehen egunari eta aurpegi berriei, mad science-eko eta sukaldaritzako klaseei, Koldorekin Numbers ikusteri, plastikako klaseei, eguneroko “altxatu eskua adi dagoena”-ri. Nola esan agur batxillerren DBHn galdutako lagunak berreskuratzeari eta lagun min berriak egiteri, barreak, giroa, laborategiko ur gerrei, fisika klasetik ezer ulertu gabe ateratzeari, Martinek ia goizero gu autoarekin harrapatzen saiatzeari eta gu, ingelesa lehenengo orduan izanda, autoaren azpira botatzea kontsideratzeari. Amagoiarekin mate orduei eta diapositiba aldatu/ez aldatu borrokei, borroka gehiagori leihoak ireki edo ixtearekin (ipini jertsea hotz bazara!, eta horrelakoei), marraz eta bio-ren arteko pikeei… Nola esan agur 15 urteko barreei. Agian eskerrak ematen agurtu beharko ginateke. Eskerrak irakasleei, beti irakasteko prest agertzeagatik (hiru alditan erantzundako galdera berdina berriro galdetzen dugunean ere) eta bizitza osoan eramango ditugun balioak irakasteagatik (edo saiatzeagatik, behintzat). Eskerrak ere gurasoei, hamabost urte hauetan bara ematen ibili direnei, etxerakolanak alde batera eta azterketak bestera. Beti behar izan ditugunean egondakoei. Eta azkenik, eskerrik asko zuei ere, adiskideok. Eskerrik asko nirekin hazi izateagatik, urte luze, luuuze hauetan emandako esperientziengatik, barrengatik eta kidetasunarengatik. Badago! Lortu dugu! Baina oraindik ez dut amaitu. Ia agur esateko prest nago, hausnarketa txiki bat falta da. Etorkizunari buruzkoa. Behingoz isiltzen naizenean, ateak ireki eta hemendik ateratzean izango garenari buruzkoa. Munduko egoera ez dirudi itxaropentsuegia ezta gaur egun ere: lanpostuen urritasuna hemen, errefuxiatuen krisia Europan,Trump-en garaia EEUUn eta emakumeenganako biolentzia mundu osoan, besteak beste. Ez da adore gehiegirik ematen duen irudia. Eta hemen gaude gu, gure kanpora ateratzeko irrikekin.Agur ikastolari. Gaur, gure kristalezko jauregitik atera, kaleetara jaitsi eta begiratzen hasi beharko dugu. Gure erabakien eta jokabideen bitartez mundua aldatzeko aukera, hori da gure abantaila eta hori da gure erantzukizuna. Hori da gaur gurekin hemen dauden eta hezkuntza ezin hobea emateko lan egin duten guztiak ohoratzeko bidea. Ikustea aukeratzea, ulertzea aukeratzea, jakintza aukeratzea (gogoratu: gure jakintza, gure askatasuna). Alda dezagun mundua. Gaur agurtu egin behar zaituztet. Baina nola esan agur? Ezin dezaket esker nahikorik eman partekatu dugun guztiarengatik. Ikaragarria izan da, hoberena opa dizuet. Mila esker.
Sasoian
41
Karrera profesional aberasgarri bat opa dizuet, mundura irekiak izatea, malguak eta sormena eta ekintzailetza lantzeko aukera izatea, eta noski, euskaraz bizitzea!
A
rratsalde on guztioi, guraso, ikasle, irakasle eta ezdozenteak. Gaur bildu gara Ikastolako 39. belaunaldiaren agurrerako. Gaur Auditorium-a bete-beteta dugu, inoiz baino irakasle gehiago etorri dira, zuei agur esatera etorri dira, horrek zerbait esan nahiko du... Bideoa ikustean ikastolan bizi izan dituzuen momentu polit asko etorriko zitzaizkizuen burura, gehienak erdi ahaztuta, baina ziur nago gaurko eguna bizitza osoan gogoratuko duzuela, nik nire promozioko agurra gogoratzen dudan bezala. Irakaskuntzara dedikatzen garenoi gauza kurioso bat gertatzen zaigu: gure ikasleek beti daukate adin berdina, baina gu gero eta zaharragoak gara, eta askotan gazteen artean gaudenez ez gara konturatzen pasatzen diren urteez. Zuek ere atzera begiratzen duzuenean harridura hartuko duzue ikastolan sartu zinetenetik 15 urte igaro direla konturatzean. Ikastolan bizi izan duzuen prozesu honetan bost eraikin desberdin ezagutu dituzue, hainbat irakasleen eskuetatik pasatu zarete, talde desberdinak izan dituzue, eta horrek aukera eman dizue beste ikaskide batzuekin, irakasleekin eta ikastolako gainontzeko langileekin harremantzeko.
“Zuen bizitzako etapa bati agur esango diozue eta beste berri bat hasiko duzue. Gure aldetik, urte guzti hauen ostean oroimen goxoak izatea espero dugu, baina baten bat garratza ere izango duzue buruan, oztoporen bat: gogoratu hauetaz ere ikasten dela. Eta hemendik urte batzuetara transmititu nahi izan ditugun baloreak gogoratzea espero dugu: positibotasuna, borroka, esfortzua, gizatasuna, profesionaltasuna, erantzukizuna, adiskidetasuna, konpromisoa eta tolerantzia.�
Gogoeta politak eta ez hain politak izango dituzue, baina memoria selektiboa denez espero dugu etorkizunean Lauro burura etortzen zaizuenean positiboan gogoratzea. Guk zuen ZuriĂąe Serna, Batxilerreko zuzendaria. promozioaren argazki bat jarriko dugu administrazio bulegoen aurrean, eta egunero aurretik pasatzen garenean zuetaz gogoratuko gara. Gainera une honetan poztasunez esan dezakegu zuetako batzuk Lauron hazia jartzen jarraituko duzuela, eskola kiroletako eta kultur ekintza desberdinetako hezitzaile bezala.
42
4. Zenbakia. 16-17 Ikasturtea
Gure lana da ikaslea ezagutzea, bere ahalmenak identifikatzea eta duen potentzial horri ahalik eta gehien ateratzen saiatzea. Horretarako ikastola osatzen dugunok kurrikulum propio eta aberats bat diseinatu dugu, bakoitzak bete tokia aurki dezan horren barnean, beti ere gure ustetan zuentzako hoberena izan daitekeena erabakiz, ikasgaien aukera zabalarekin eta kirola eta kultur ekintzak bezalakoekin lagunduta. Gainera, arreta berezia prestatu diegu zeharkakoak diren zenbait planei, zuengan balore batzuk garatzen laguntzen dutenak, hala nola, euskara plana, giza konpromezua, eskola agenda 21, elkarbizitza, hezkidetza ala internazionalizazioa. Irteerek, egonaldiek, hitzaldiek eta tailerrek ere prozesua aberastu dute. Bizi izan dituzuen esperientzia guztiek zuen portfolioa osatzen lagunduko dizuete, etorkizunerako klabea izango dena. Eta prozesu guzti honetan ezinbestekoa izan da zuen familiekin komunikazio zuzena izatea, bakoitzak zuen hezkuntzaren barnean dagokigun zatia aurrera eraman ahal izateko, baina beti elkarlanean. Eremu akademikoaz gain, eremu pertsonalari atentzioa prestatuz. Hor azpimarratu nahiko nuke eta eskertu zuen tutoreei urte guzti hauetan egin duten lana. Orain etapa berri bat hasiko duzue, hurrengo urteetan jasotzen duzuen formakuntza klabea izango da zuen bizitzarako, betirako eramango duzue motxilan. Ziur gaude esfortzuz, konstantziaz eta zuen buruarekiko konfidantzaz markatzen duzuen edozein erronka lortzeko kapazak izango zaretela. Karrera profesional aberasgarri bat opa dizuet, zuen burua garatzeko aukera ematen dizuena, independentzia ekonomikoa eta erabaki propioak hartzeko askatasuna. Mundura irekiak izatea, malguak eta sormena eta ekintzailetza lantzeko aukera izatea, eta euskaraz bizitzea, noski. Ikastolatik espero dugu zuen gurasoekin batera egin dugun lan honetan gizarte hobeago bat lortzen lagunduko duzuela, gizarteari modu positiboan itzultzea Lauron urte guzti hauetan zuekin egin dugun lana. Amaitzeko, eta garrantzitsuena: izan zaitezte zoriontsu, zuen bidea aurkitu eta ea hemendik urte batzuetara berriro ikusten dugun elkar zuen umeak Laurora ikastera ekartzen dituzuenean. Animo eta zorte on azken txanpa honetan!
Sasoian
43