Sasoian 5_17-18_eu

Page 1

www.lauroikastola.eus

Sasoian 5. Zenbakia. 17-18 Ikasturtea



Aurkezpena

O

ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren bosgarren argitaraldira. Gero eta gehiago kontsultatzen ditugu ikastolako webgunea, blog-ak eta Facebook-a baita ere, informatuta egoteko. Seme-alaben bitartez ere, ikastolan egiten duten guztiaren berri izaten dugu, baina beti egongo da ezagutzen edo entzun ez dugun zerbait. Horretarako, ezer ahaztuta gera ez dadin, 2017-18 ikasturtean egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa ateratzen da aurten ere Sasoian aldizkaria. Azken ikasturtean zehar, gure seme alabak, ikastolako profesional guztiekin batera ekimen ezberdin askoren protagonistak izan dira. Gurasook horietako batzuk ikusteko aukera izan dugu, beste batzuez informazioa heldu zaigu eta beste batzuk beharbada ezezagunak izango ditugu. Egin den guztia batu nahi izan dugu argitalpen honetan, denok, familian, berrikusteko aukera izateko asmoz. Gure ardatza den Plan Estrategikoaren barruan sartzen ditugun proiektuak ikusteko aukera izango duzue; garatzen ari garen metodologia berrietan eta teknologia berrietan oinarritutako proiektu esanguratsuak, gure proiektu eleanitzean oinarritutakoak, eskola kirola eta kultur ekintzen barruan egiten ditugunak, giza-konpromiso eta elkarbizitza planaren barruan jorratzen direnak ere. Ikasturte honetan KUKULUMENDI proiektuari hasiera eman diogu, ikasleen ibilbideari amaiera borobil bat emateko martxan jarri dugun azken proiektua. Proiektu berri honetan pertsona eredugarriekin hitzaldi eta solasaldi ezberdinak antolatuko ditugu. Haur Hezkuntzan Amalur! proiektuarekin hasi gara baita, ikasleen neurrira pentsatuta eta gure irakasleek sortutako material berezia erabiliz egunero lantzen duguna.Aipatzekoa da ere ikasturte honetan hirugarren aldiz neurtu dugula euskeraren erabilera ikastolan, 2009an hasitako diagnosi osoa egitearen bideari jarraituz. Euskeraren erabilera areagotu nahi dugu eta aurten, Euskeraz Plana, eskola kiroletan indartu egin dugu, eremu informalean ere euskara sustatu nahian. Arlo guzti hauetan egiten den lanaren islada diren errekonozimendu eta sari ezberdinen berri izateko aukera izango duzue baita ere. Zorionak guztiei egindako lanagatik! Bestalde, ez dugu ahaztu behar, hemen batzen den guztiaren atzean, Ikastolan parte hartzen dugun guztion lana eta esfortzua dagoela eta horregatik, eurei guztiei, eta Sasoian bosgarren zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure esker ona helarazi nahi diet, eurak denak baitira argitalpen honen protagonistak. Gure proiektuan sendotasunez sinesten dugu eta egunero lanean ari gara ibilbide luzea duen sentimendu hau tinko mantentzeko, hobetzen eta berriztatzen joateko gogo handia jarriz beti ere. Harro sentitzen gara eta pentsamendu hau gero eta zabalagoa izatea espero dugu, zuon guztion bihotzetara helduz. Besterik gabe, Sasoian irakurtzean, barruan dagoen guztia egiten gozatu dugun beste gozatzea espero dut. Eskerrik asko eta datorren Sasoian arte.

2017-18 ikasturtean nabarmendu behar dugun albiste bat izan da, hezkuntza-proiektuaren garapenean, eta urteko plan eta jarduerenean, EHUk eta ISEI-IVEIk Lauro Ikastola aukeratu zutela jardunbide egokien ikastetxe gisa ikerketa bat egiteko, EJk egindako proba diagnostikoen emaitzetan izandako etengabeko joera positiboa dela eta. Emaitza horietan eragina duten faktoreen artean, familien indize sozio-ekonomiko eta kulturala bezalako aldagaiak kontuan hartu izan dira orain arte, baina azken ikerketen arabera, bereziki kontuan hartu behar diren beste batzuk dira: • Irakasle eta familien esku-hartzea ikasketa prozesuan. Hezkuntzari buruzko itxarobide altuak, bai eta familia eta ikastetxearen arteko harreman baikorra ere, helburu berberak konpartituz eta Hezkuntza Proiektuarekin bat eginez, familia eta ikastetxearen arteko harremana egokia izanik. • Irakurketa eta ulermenaren garrantzia arrakasta akademikoa lortzeko. Irakurketaz gozatzea eta modu sistematikoan irakurtzeak eragin positiboa dute, eta orain arte aztertu diren beste faktore batzuk baino eraginkorragoak dira. Gaurko egunez, apirilak 3, Pedro Luis Uriarte izan dugu “Kukulumendi” proiektuko topaketetan, eta Batxilerreko ikasleei “Transformación personal” hitzaldia eskaini die. Arrisku globalen aurrean egonik eta egungo Euskadiren pribilegio egoeratik abiatuta, aldaketa azkarrak ekarriko dituen etorkizun baten aurrean gaude, herri gisa egungo posizionamendua mantendu eta hobetzeko eta balio ekonomikoa eta soziala sortzera garamatzana. Ingurunearen eraldaketak eboluzionatu nahi duten pertsonek ere aldatu behar dutela azpimarratzen du, eta, horretarako, eraldaketaren bideak lau oinarrizko gaitasun eskatzen ditu: zure bisio edo amets pertsonala zehaztea, berau lortzeko konpromisoaren eta jarreraren garrantzia, jarduera-programa eta zure gaitasunak sustatzea. Oso hunkigarria izan da erreferentziako pertsona baten bizi-esperientziaren transmisioaren lekuko izatea, Pedro Luis, eta horren ostean ikasleen hausnarketak entzutea, etorkizuneko aukera eta erronka globalei buruz, norberaren eta gizartearen helburuei buruz, teknologiari buruz gizakiaren laguntzaile gisa, alegia, Ikastolako etapa hau amaitzear daudela. Hausnarketa pertsonalerako une bat lortu dugu, aberasten eta bidea topatzen lagunduko diena, herrialde eta gizarte hobea lortzeko baikorrak izateko aukera ematen diguna. Zorionak eta eskerrik asko ikasle, familia eta Ikastolako pertsonalari, Lauroko Proiektua sendotzen jarraitzen dugulako eta denok elkarrekin Ikastolako transformazio bidea eraikitzen jarrai dezagun egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Itziar Laskurain Lasa Presidenta de la Ikastola

Idoia Iruretagoiena Valle Directora Gerente

Sasoian

1


kudeaketa eta partizipazio organoak

Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia

2

018ko Batzar Nagusia otsailaren 21ean burutu zen, bazkideen 322ko quorum-arekin, etorritako 119 bazkide eta ordezkatutako 203, alegia. Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen.

Kontseilu Errektorearen informazioetan, Presidenteak Lauro Ikastolako 2017-2020 Plan Estrategikoaren lerroak azaltzen ditu, bai eta Ikastolako azpiegituren planaren inguruan emandako pausu nagusiak ere. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Begoña De Ibarra Zuazo, Isusko Oribe Bastero, Jon Egia Laka, Jon Asua Aberasturi, Natalia Ruiz Gómez eta Alaitz Landaluze Solaun. Eta ordezko kideak, Juan José Unzilla Galán. Presidenteak agintaldia amaitu zuten kideei eskerrak helarazi zizkien, urte hauetan egindako lanagatik: Mikel Txintxurreta, Juan José Unzilla eta José Javier Ruiz. Kontseilu Errektorearen zatikako berriztapena burutu ondoren, Kontseiluko lehen batzarrean karguak izendatu ziren, ondokoak izanik: Presidentea: Itziar Laskurain Presidente ordea: Mikel Agirre Diruzaina: Anton Arriola Idazkaria: Begoña De Ibarra Bokalak: Jon Asua, Jon Egia,Alaitz Landaluze, Josu Lauzirika, Isusko Oribe, Natalia Ruiz, Ziortza Sulibarria e Iñigo Zorriketa.

Bazkide berrien erdia ikasle-ohiak dira

B

Bazkide berriei ongi etorria emateko harrera ekitaldia 2017ko abenduan burutu genuen, eta euren seme-alabek Lauro Ikastolako 55. belaunaldia osotuko dute.

Aurtengo ekitaldian, Sukaldaritza tailerreko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten, eskaintzen den lunch-aren postrea eurek prestatu baitzuten. Eskerrik asko!

2

Matrikula Batxilerrean

B

atxilerrean, baditugu plazak eta etapa honetako matrikula maiatzean izaten ohi da, Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen epeetan.

Batxilerreko zuzendariak ate-irekietako jardunak egiten ditu familia interesatuei instalazioak eta Lauroko Proiektua azaltzeko. Etapa hauetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa jasotzeko: 94 4538007, 212 luzapena.

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


inbertsioak

Inbertsio eta lan nagusienak 17/18 ikasturtean Burututako konponketa eta lanen artean, ondokoak azpimarratu ditzakegu:

• Espazioen egokiketak DBHko bigarren zikloan. • Kirol-instalazioak eta aisialdirako lehen Hezkuntzan. • WC-ak berriztatzea DBHko eraikin osoan eta lehen Hezkuntzako bi mailetan. • Teilatuak. • Domotizazio prozesuaren hasiera Haur Hezkuntzako eraikinean, etab.

Sasoian

3


datu akademikoak

Emaitza akademikoen analisi orokorra

E

maitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek ere beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu (G) eta promozionatu (P)(hurrengo mailara jakintzagairen batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez: Lauro 13/14

Lauro 14/15

Lauro 15/16

Lauro 16/17

Lauro 17/18

G %

P %

G %

P %

G %

P %

G %

P %

G %

P %

6º Prim

92

98

90

100

93

100

94

100

96

99

2º ESO

89

99

93

100

95

98

87

97

86

100

4º ESO

87

99

89

97

91

98

89

100

87

100

Bide honetan Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegina dago, familiek etxean egiten duten Ikastolaren lan osagarriarekin batera. Horrela esan dezakegu ikasle gehienek arrakastaz bukatzen dutela bidea. Gehienak Batxilergorako markatutako helburuetara heltzen dira, helburuen lorpen maila desberdina izanik ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera. Hezkuntza Premia Bereziko (HBP) zerrendetan dauden ikasleek jasotzen dituzten laguntzez gain (PT, auxiliarra, logopeda, CRI, etab.), zerrenda horietan egon barik zailtasun akademikoak dituzten beste ikasleei ere laguntzeko baliabide berriak sortzen joan gara Orientazio departamentutik eta Lauro osatzen duten irakasle guztien eskuetatik:

• Haur Hezkuntzako etapan aholkulariaren laguntzailearen zeregina finkatu da, zailtasunak izan ditzaketen ikasleak ahalik eta arinen detektatu eta eurentzako laguntza bideratzea helburu duena, hain zuzen. • Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakurketa-idazketan, logikan edo diagnostiko zehatz bat ez duten ikasleentzako laguntza izan dugu laugarren ikasturtez. • Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP/PIRE) finkatu da Lehen Hezkuntzan eta DBHn, hau da, zailtasun akademikoak dituzten ikasleei egiten zaien errefortsu plan pertsonalizatua, eta 44 eta 33 HIBP zabaldu dira, urrenez-urren. • Diagnostikoren bat izanik HBP zerrendetan ez dauden ikasleei, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen dituen egokitzapenak aplikatu zaizkie LHtik hasita eta Batxilergora arte. • Batxilergoan zailtasun akademikoak dituzten ikasleei euren lanaren plangintzan eta dituzten arazoetan laguntzeko orientatzaile laguntzaile bat kontratatu da.

4

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Batxilerreko emaitza esanguratsuak eta ondoko ikasketak

2

017/2018 ikasturtean, Lauron ikasketak amaitzean 8tik gorako espedientea duten ikasleak promozioaren %36,45 izan dira, beraz 40. promozioa oso ona izan da emaitzetan. Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta hautaprobetako %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamabost urtez. Aurten, 7,58koa izan da, azken urteetan historikoan ezagutu dugun bigarren nota altuena. Lauroko Hautaprobako derrigorrezko zatiaren batazbesteko nota 7,28 izan da, EAEko 6,71ren gainetik.

Bigarren Batxilergoan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak izan dira: Joane García de Iturrospe, Itxaso Gorbeña, Nerea Muñoz, Unai Ruiz eta Ane Goikoetxea. Horietatik lauk 2. Batxilerreko espedientean 10eko nota izan dute.

Unibertsitate eta Lanbide Heziketak, zein hizkuntzatan? % Euskaraz

61,38

Gaztelaniaz

23,76

Ingelesez

0,99

Katalanez

1,98

Mistoa edo hirueleduna

11,88

ISEI-IVEI eta EHU: Lauro Ikastola DBH2ko frogetan lortutako emaitza onen tendentziagatik ikerketa baterako aukeratua izan zen, ikastetxearen eraginkortasunekin harremana eduki dezaketen faktoreak aztertzeko, alegia. Ikerketako emaitzak beste ikastetxeei zabalduko zaizkie praktika onen formatoan.

Sasoian

IKASKETAK

GUZ TIRA

INGENIERITZAK

23

Industriala Industri antolamendua Elektronikoa Diseinu industriala Mekanikoa Informatikoa Prozesuena Ingurumena Energia berriztagarriak Aeronautikoa Nautikoa ADE ETA ERLAZIONATUAK ADE ADE + Zuzenbidea ADE + Ingurune digitalak Ekonomia Negozioen kudeaketa Marketing eta kudeaketa LEIN Fiskalitatea eta administrazioak ZUZENBIDEA ETA ERLAZIONATUAK Zuzenbidea Zuzenbide + TIC Zuzenbide ekonomikoa

4 4 3 3 2 1 1 1 2 1 1 24 10 4 1 2 2 2 2 1 5 3 1 1

ARKITEKTURA MEDIKUNTZA ERIZAINTZA FISIOTERAPIA ODONTOLOGIA FARMAZIA ALBAITARITZA BIOLOGIA BIOKIMIKA ETA BIOLOGIA MOLEKULARRA INGURUMEN ZIENTZIAK

1 8 3 2 2 1 1 2 1 2

FISIKA

2

NAZIOARTEKO HARREMANAK IRAKASKUNTZA HIZKUNTZA MODERNOAK ETA KUDEAKETA FILOSOFIA PSIKOLOGIA JARDUERA FISIKO ETA KIROLETAKO ZIENTZIAK HISTORIA KOMUNIKAZIO AUDIBISUALA LANBIDE HEZIKETA (Laborategi klinikoa, Laborategi teknikak, kimika, ...)

3 8 1 1 3 2 1 1 5

5


orientazio plana eta elkarbizitza

Orientazio akademikoa Ikastolan

I

Ikastolako Orientazio ataleko helburuetariko bat, etorkizun profesionala, ikasleari formakuntzazkoa eta hezkuntza orokorrari buruzko erabakiak hartzen lagunduko dioten ekintzak burutzea da. Sail honetako arduradunek, Batxiler osteko ikasketei buruzko informazioa luzatzen diete bai ikasleei zein familiei ikasturte osoan zehar, eta berori indartzeko, euskarri diren ekintzak burutzen dira:

• Unibertsitateetako aurkezpenak: Mondragon Unibertsitatea, Deusto Unibertsiatea, EHU eta Digipen Unibertsitateak euren ikasketak aurkezten dituzte Ikastolan bertan, ikasle eta gurasoentzat prestatutako saioetan.

• Unibertsitateek bidaltzen diguten tailer eta ate-irekietako jarduerei buruzko informazioa ikasleei helarazi.

• Orientazio akademikoari buruzko

atal berria webgunean: Hautaproba, Batxiler osteko ikasketak, orientazio jarduerak Lauron eta Unibertsitateetan, etab.

Orientazio akademiko-profesionala Batxilerreko ikasleentzat: Lanaldi programa, Kimika Bizirik jarduerak, eta gehiago

L

analdi programaren bidez, 1. Batxillerreko ikasle guztiek bost orduko tailerra jasotzen dute Lauron, Ikastolako orientatzaileen eskutik, goi mailako ikasketen aukeraketan laguntzeko. Horrez gain, bolondres moduan aukera dute egun bat profesional batekin bere lantokian pasatzeko edo taldean lanaldi egun batean parte hartzeko (ate irekiak).

Ikasturtero, urria-azaro aldera, programa honi hasiera ematen zaio izena-emateko informazio eta dokumentazioa ikasle eta gurasoei banatuz.

DigiPen Unibertsitatearen aurkezpena.

6

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Itun-ekonomikoaren nondik-norakoak Batxilerreko ikasleei: “Kontzertuaren inguruko ezagutza nabarmen hedatu behar da”, Pedro Luis Uriartek

A

benduaren 12an Pedro Luis Uriarte Santamarina Ikastolan izan genuen Batxilerreko 2. mailako ikasleei Euskal Kontzertu Ekonomikoari buruzko hitzaldia ematen. Topaketa honen helburua Kontzertuaren nondik-norakoak gazteei azaltzea da, hizlari hau izatearen pribilegioa apartekoa izanik: bera izan zen kontzertuaren berreskurapenaren eta negoziaketaren lekuko zuzena. Oso hitzaldi entretenigarri eta hurbilean, Kontzertu Ekonomikoaren testuinguru historikoa azaldu zuen, 1981n burututako negoziazioak eta gizartean eta egunerokotasunean duen eragina, egungo ongizatean eta autogobernuaren oinarrizko zutoina izanik. Negoziazio prozesuari dagokionez, eta Euskal Batzorde Negoziatzaileko Presidentea izan zen heinean, orduko argazkiak agertu, kupoaren kalkuluari buruzko pasadizoak kontatu eta sinadura originalak dituen 1980eko dokumentuak erakutsi zituen.Anekdota hauen bitartez ondoko ideiak helarazi nahi izan dizkie ikasleei: sinesten duguna gogoz defendatu behar dugu, eta horretan jardun, konpromiso eta esfortzuaren bitartez; akordioetara heltzeak duen balioa; egoera berri edota zailak agertzean aurre egiteko gai izango direla, hartzen ari diren heziketa eta prestakuntzarik esker, nahiz eta oraindik ez dute horren argi edukiko. Ikasleek hitzaldian parte hartu zuten, aurreko asteetan prestatutako gaia izan baitzen, Beñat eta Begoña irakasleekin, Historiako jakintzagaian batez ere.Amaitzerakoan, Pedro Luisek ikasleek agertu zuten arreta eta interesa azpimarratu zituen, eta berorrek sortu eta sustatu duen gizaplataforman parte hartzera gonbidatu zituen, “Gurea Kontzertua Komuniatatea”, alegia. Bertan,Kontzertuaren inguruan idatzi dituen hiru argitalpenak dohain eskuratu daitezke: “139 preguntas sobre un Concierto con 139 años de vida”, “Nuestro Concierto: claves para entenderlo” eta “El Concierto Económico Vasco: una visión personal”.

KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz: hitzaldiak Batxilerren erreferetziazko pertsonekin

L

ehen hitzaldi hau 18/19 ikasturtetik aurrera martxan jarriko dugun KUKULUMENDI hitzaldi saioen hasiera izan zen. Pedro Luisek lagundu eta babesten duen proiektu honen helburua aurreko etapetan ikasleek izan dituzten jarduera guztiei nolabaiteko amaiera ematea da, Batxilerreko bi ikasturteetan. “Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz eta gure ikasleak erabaki askeak hartzeko prest egon daitezen, transmisiorako zubiak eraiki nahi ditugu balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarriekin topaketa eta solasaldien bitartez. Pertsona hauek euren esperientzia pertsonal eta bizipenetatik abiatuta transmititzen dituzten baloreak eta jarrerak ulertzea edota norbereganatzea dugu helburu, errealitate ezberdinen jabe egin eta garatzen lagundu baitiezaiekete.

Sasoian

7


HEskidetza

INSPIRA programa arrakastatsua: nezken zientzia eta teknologia zaletasunak sustatu

L

ehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak eta euren irakasleak INSPIRA proiektuan parte hartzen ari dira, zeinak neska gazteak zientzian eta teknologian zaletu nahi dituen. Saioak urritik otsailera bitartean burutu ziren. Eskola-orduetan, sei orduko iraupenez, gela bakoitza bitan banatzen zen: alde batetik, neskak, Inspira-ko prestatzaile-mentore birekin lan egiten, ingelesez, Elena Carriedo Martinez eta Marina SanturtĂşn MazquiarĂĄn, hain juxtu; eta bestetik, mutilak, euren tutoreekin eta euskaraz aritzen zirenak. Askotariko gaiak lantzen zituzten, besteak beste, inguruan ditugun estereotipoak, lana edota historian emakumeek eta zientziak izan duten lotura. INSPIRA nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. Lehen aldia da taldeko mentoring-aren teknika erabiliko dena Lehen Hezkuntzako ikasleen artean STEAMak (Science, Technology, Engineering,Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean. INSPIRA proiektua Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, Elhuyar Fundazioa eta Innobasqueren lankidetzarekin, eta hiru Foru Aldundien eta BBKren laguntza ditu.

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ikastolako Liburutegian

D

BHko Liburutegian ere otsailaren 11 ospatu genuen, Zizentziako Emakume

eta Nesken Nazioarteko egunerako irakurgaiak proposatuz.

8

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Emakumearen nazioarteko eguna etapa guztietan jarduerak burutuz ospatu genuen

M

artxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko hainbat jarduera burutu ziren etapa guztietan, egun ezberdinetan. Hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazi eta egun hauetako garrantzia azpimarratzeko, Ikastolako estamentu guztiei morez edota antzeko kolorez janzteko eskatu genien, ikasle, guraso, langile eta kolaboratzaileak. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Burutuko jarduera batzuk izan ziren: Haur Hezkuntza: • Eskulanak eta txapak. • Lanbideen hormairudiak. • Berdintasuna lantzeko ipuin eta bideoak. Lehen Hezkuntza: • Egun hau ospatzearen arrazoia azaldu eta aztertu, abestiak ikasi, bideoak ikusi eta komentatu eta gaiaren inguruko mezuekin hormirudiak osatu. • Genero berdintasunaren aldeko"Hausnarketa Ginkana" (23.zikloetan), M-8 irudia osatu LHko patioan 3-4.LHko ikasle guztiekin, bideo bat osatu LH 3-4ko ikasleekin "Konplize ditut eta" abestia kantatzen eta M8 irudia osotzen. • Jantokirako pasabidean, erakusketa: berdintasunarekin zerikusia duten argazki, lamina eta mezuak jarri.

Sasoian

DBH: • 1. maila: oinarrizko hiztegiari buruzko tailerra, Arte tailerra, hilerokoari buruzko saioak, pelikula. • 2. maila: estereotipoei buruzko tailerra,Arte tailerra, pelikula. • 3. maila: publizitate sexista aztertu, mikromatxismoak, pelikula. • 4. maila: "Maitasun erromantikoaren mitoak eta maskulinitate berriak" formakuntza tailerra, LGTB formakuntza, pelikula. Batxiler: • Haurralde Fundazioaren hitzaldia; Itsaso Larramendi arkitektoaren hitzaldia; Patricia Zamorano, genero-indarkeriaren kontrako lege integralari buruzko hitzaldia. Liburutegia: • Berdintasun katalogoa argitaratu ipuin eta eleberri ez-sexistez osotua, emakume bat protagonista dutelarik.

9


Euskeraz

Euskeraren erabileraren diagnosia: ikasleen artean euskaraz bizitzeko ahaleginean ez dugu inolaz ere amore eman behar

L

auro Ikastolak 2009an ekin zion euskararen ezagutza eta erabileraren diagnosi osoa egiteari, Ulibarrik eskainitako BRANKA aplikazioaren bidez. Hartan hasitako bideari jarraituz, hirugarren aldiz, burutu dugu 17/18 ikasturtean, Lauro Ikastolaren euskararen errealitatea ahalik eta hoberen ezagutu ahal izateko.

Datuak eskola-komunitate osoak betetako galdekizunetatik atera dira, gurasoak barne, eurentzat propio sortu ziren google-inprimakien bidez, ezagutzari eta erabilerari begirako hainbat galdera plazaratuz. Dena den, Lauro Ikastolaren errealitatea berean bakarrik ezin denez sostengatu, bestelako datu eta ikerketen emaitzak ezinbestekoak izan zaizkigu argazki osoa lortzeko: ISEI-IVEIko ebaluazio diagnostikoaren probak, Arrue Ikerketaren emaitzak, EUSTATeko ezagutza eta erabilera datuak, bai eta Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale-neurketak ere.

Hori horrela, Euskara Planaren helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da, bere agerpena Ikastolako dimentsio guztietara hedatuz. Honek guztiak euskararen presentzia eta erabilera kudeatzeko ez ezik, Ikastolan ditugun beste hizkuntzekin (eleaniztasuna) harremanak ere oinarritzeko balio beharko luke. Erronka ez da makala. Geure Ikastolak ia 2.000 ikasle ditu, eta euren guraso eta langile kopurua gehitzen dela kontuan izanik, geure errealitatea herri bihurtuta ikusten dugu. Ikastolan lan egiten dugun guztiak euskaldunak gara. Lan harremanak euskaraz gauzatzen dira. Hala ere, ikasleen artean euskaraz bizitzeko ahaleginean ez dugu inolaz ere amore eman behar, horixe bera baita gure ahulezia. Ikasleei euskararen baliagarritasuna erakutsi behar zaie etengabe.

Eskerrik asko “Euskera – Ikaskomunitatea” proiektuan parte hartu duten gurasoei

L

ehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, ikasleen senitarteko euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiten dugu, gai ezberdinetako hitzaldiak burutuz.

Guraso boluntarioa Iñigo Onandia Anton Gandarias Ortzi Ardeo Nagore Bilbao eta Ziortza Sulibarria Garikoitz Areitio eta Floren Elgezabal Begoña De Ibarra Iñaki Gonzalo Bernat Galarraga Joana Ruiz Fernando Gonzalez Xabier Aberasturi Raul Onaindia Idoia Lizarazu Alex Belaustegi Jon Asua Izaro Arbe Vanesa Llorente Lucia Bonilla Jokin San José

Gaia Arrantza, Itsasoa, Ikerketa Guda, Kontzentrazio kanpoak Hegazkin pilotoa Banketxe baten funtzionamendua Suhiltzaileen zeregin eta bizitza Txapel museoa: antzinatik gaur egunera Erleak Medikuntza eta ikasketak atzerrian Esnea, esnekiak, prozesuak Energia berriztagarriak; Mexikon bizitzen Euskaldunak Renon. Bideokonferentzia Gernikako bonbardaketa Hegazkin kontrolatzailea Enpresa mundua – Energiak Arkitektura Xistera jokalaria Fútbol jokalaria Ilustratzailea Trikitilaria

I

kastolan eskola kiroleko euskara planarekin martxan jarraitzen dugu, Euskeraz Planak eskola kirolean dituen bost ardatzetan ekinez. Begiraleekin bertatik bertara lanean gabiltza eta helburu lorgarriak izate aldera, eusle metodologia ere eskola kirolera egokitu dugu gure ikasleen erabilera informala sustatze aldera: formakuntza, esku hartzea eta jarraipena.

Oraingoan familien eta ikusleen sentsibilizazioan eragiteko, karteleria berria ipini dugu. Hizkuntza paisaia aldatzen ari gara denon babesa lortzeko. Bai Behekosoloan, bai goiko futbol zelaian, euskararen aldeko mezuez jantzi ditugu espazioak, denon arteko ahaleginarekin euskerari arnasa emateko.

10

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


“Kalakari” taldea, Azkuna Zentroko Auditorium-ean, LORALDIA kultur festibalaren programan

D

BHko 4. mailako ikasleek 7 kantu, 7 kontu, 7 konexio Euskal musikagintzaren transmisioaz izeneko ikuskizuna plazaratu zuten Azkuna Zentroko auditoriumean, martxoaren 23an, Loraldiaren programaren barruan.

Loraldia Bilbon Euskal kultura garaikidea lau haizetara zabaltzeko sortutako egitasmoa da, eta proiektuaren inspirazio iturria Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator. Loraldia Eskola proiektuan, DBHko 4. mailako ikasle batzuekin, KALAKARI taldea hain zuzen, euskal musikagintzaren transmisioari buruzko lana egin zen. Itsaso Arrieta, euskal kantu adituen eskutik, ikasleek formakuntza jaso zuten eta ikasitakoa batzen zuen gida pedagogikoa sortzeaz gain, ikuskizuna prestatu zuten. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatu zuten, kantuz eta kontuz, beste musikari eta abeslari batzuen laguntzaz: Kepa Junkera, Nerea Zuloaga, Elias, Batxilergoko ikasleak eta ikasle ohiak, Taberna ibiltaria… Ikusleak ere kantuz jarriz! Eskerrik asko bertaratu ziren guztiei!

Euroeuskualdea eta euskara: Batxilerreko proiektu interkulturala

L

Lauro Ikastolak Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalean parte hartu zuen, Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartrukean. Lauroko frantseseko ikasleekin batera, Bordeleko Lycée François Magendie eta Lycée Polyvalent Václav Havel institutuetako ikasleek eta Nafarroako Peraltako Ribera del Arga institutukoek parte hartu zuten. Gure ikasleak beste ikasleen famileen etxeetan bizi izan dira eta hiru egunetan hainbat ekintza egin dituzte: Euskal Etxea ikusi, Euskararen misterioa izeneko hitzaldian parte hartu, Bordele ezagutu, edota Arcachon dunara txangoa egin. Elkartruke honetan aipatzekoa da ere gure ikasleek Magendie Lizeoko ikasleekin batera egindako proiektu pedagogikoa. Espainiako gerra zibileko gerrako umeei buruzko ikerketa egin zuten eta Bilbon jarraipena izan zuten hainbat ekintza prestatu zituzten: Santurtziko portuan La Habana itsasontziaren kalean omenaldia egin zuten eta guztien artean egindako proiektuaren kopia bat botila batean itsasora bota zuten; Bilboko itsas museoan bizirik dauden gerrako umeekin eta euren familiakideekin mahai ingurua egin zuten, Lauroko ikasle batzuen aitite baten kontakizuna tratatu zuten, Martin Abrisketak idatzitako liburutik abiatuta, bere aita zenaren gora-beherak kontatzen baititu.

Sasoian

El grupo “Kalakari” creó dos scape-room: una adaptada al alumnado de 5 años, con la temática del cuento de “Tartalo y el pastor”; y otra, para el 3º ciclo de Primaria y la ESO sobre la desaparición de un niño y una niña. ¡Puedes ver el vídeo a través del código QR!

11


Euskeraz: eskola kirola

I

a mila parte-hartzaile dituen Eskola Kirola Planak, aurten ere bere aipatzeko gaiak izan ditu.

Saskibaloian, esaterako, presentzia handia dugu nesken kategorietan eta gure jokalariak federazioak antolatzen dituen selekzio edo teknifikazioetara deituak izan dira. Teknifikazioetan Ariana Molinos, Miren Oliver, Irati Pera eta Ainhize Etxebarriak hartu dute parte; eta Maggi Santos eta Maider Ruiz Bizkaiko selekzioan egon ziren Euskadiko txapelketa irabaziz. Horren ostean, biak izan ziren aurreukeratuak Euskadiko selekziorako, eta Maider Espainako txapelketara joan zen. Mutilen taldetan, preminiak txapeldun geratu zen.

Xakean parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bost ikasle eskolarteko Bizkaiko Finalerako sailkatu ziren: Beñat Subinas, Eneko Diaux, Pablo Etxebarria, Aimar Intxausti eta Beñat Goikoetxea. Eskupilotan, bai ume zein umetxo mailetan hirugarren egin zuten gure ikasleek. Eta hockey-lerroan, ume mailan Bizkaiko bigarren geratu ziren.

Gero eta indar eta garrantzi handiagoa lortzen ari den kirola ur-poloa da. Horren islada da blog espezializatu batean agertutako artikulua, QR kodean irakurgarri duzuena. Halaber, lorpen handia izan da aurten lehen aldiz Senior talde bat osatu izana, Lauroko ikasle-ohiekin. Nesken taldean, aipatzekoa da Goizalde Urkiola Euskadiko selekziorekin Espainako txapelketara joan zela gaztetxo mailan.

Talde federatuen konzentrazio jarduerak

I

kastolako Eskola Kirola Planaren barruan, talde federatuetan jokalari eta entrenatzaileen arteko harremanak sendotu eta Ikastola eta talde-pertenentzia identifikazioa indartzeko, kontzentrazio programa bat burutu zen 17/18 denboraldian. Ikasleek eurek protagonistak izanik, entrenatzaileekin batera, egun bat konpartitu zuten, kirolarekin harremandutako pertsona esanguratsu baten bisita eta hizketaldiarekin indartuta. Talde bakoitza egun batean Behekosoloan elkartu zen, elkarrekin bazkaldu eta solasaldi batean parte hartzeko. Gonbidatuak izan ziren: Joseba Agirre, Athletic-eko jokalari ohia eta nesken taldearen entrenatzailea; Iraia Iturregi, Ikastolako ikasle-ohia eta neskeen Athletic-eko jokalari eta kapitaina izan zena; Jesus Maria Platón, taekwondoko munduko txapelduna eta eta Mugendoko arduraduna Euskadin; eta Carlos Gurpegi,Athletic-eko jokalari ohia. Eskerrik asko denoi!!!

Salida de esquí a Saint Lary, en diciembre de 2017.

12

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


kultur ekintzak eta hizkuntzak

1

7/18 jardueran berriz, gero eta zailagoa bada ere, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan inoiz baino izen-emate gehiago izan genuen, guztira 500 ikasletik gora izan baitziren. Iazko eskaintza berriak eta arrakastatsuak, First eta Advanced ingeleseko tituluak prestatzeko ikastaroak DBH eta Batxilerrean, 100dik gorako izen-emate izan zituen. Ulibarri Euskaltegiarekin burutzen diren EGA eta HABE-3 lortzeko ikastaroetan, Batxilerreko 54 ikasle izan genituen. Txinerako taldeek ere aurrera egin zuten eta 17/18 ikasturtean ere Txina bisitatzeko diru-laguntzan parte hartzeko aukera eskaini zigun “Centro de Estudios Chinos Lu Xun” kolaboratzaileak. Eskaintza berriei dagokienez, Lehen Hezkuntzan Kid’s Kit car kotxe elektriko eta jasangarrien proiektua eta Drama gehitu ditugu, ikasleen aukerak eta ikas-esparruak aberasteko: lehenengoarekin, kotxe bat finantzatu, eraiki eta berorrekin lehiatzeko prozesu osoari jarraituz ikasiz; eta bigarrenarekin, gorputzarekin sentimenduak eta adierazpenak nola agertu ikasiz.. Sukaldaritza jardueran bi berrikuntza azpimarratu ditzakegu: batetik, bazkideen ekitaldietan, Batzar Nagusian zein bazkide berrien harreran, ikasleek egindako postreak eskaini zirela (pastak, trufak, …); eta bestetik, hiruhilero, ikasleek sukaldatutako plateren errezetak webgunean jarri ziren. Ohikoak diren ikuskizunetan, Gabonetako eta Udaberriko ekitaldia, Olentzero laguntzen edota Batxilerreko agurrean, dantza-talde, trikitilari eta abesbatzaren partehartzea ere izan genituen, ohi denez.

Sasoian

13


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

“Asko ikasi dut, independientea izaten ikasi dut. Ingelesez normaltasunez hitz egin ahal dut eta esperientzia ikaragarria izan da nire bizitzan� Hirugarren urtez burutu zen Kanadako hiruhileko eskola-egonaldia Proiektua 15/16 ikasturtean eskaini zen lehen aldiz eta dagoeneko badira 86 parte hartu izan duten ikasleak, irailetik abendura arte bertako institutura joanez eta familia batean biziz. Egonaldi honetan parte hartzen dutenen balorazio orokorra 8koa da, eta euren familiek nabarmentzen duten indargunea, ingelesaren ikaskuntzaren gainetik, egonaldiaren balioa da beste herrialde, kultura eta irakaskuntza-sistema ezagutzeak dakarren bizipenagatik eta ikasleen autonomia indartzeagatik. Enpresa kolaboratzailea Red Leaf izan zen 17/18an, 30 urteko esperientzia duena Kanadako egonaldietan, berori izanik eskaintzen duten destino bakarra.

Udako egonaldiak atzerrian, ingelesa eta frantsesa lantzeko

L

auro Ikastolak urtero eskaintzen ditu udako egonaldiak Irlanda, Ingalaterra, EEBB eta Frantzian, EMY erakundearen bitartez. Duela urte asko agentzia honekin egiten dugu lan, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duena atzerriko egonaldiak prestatzen. Lauro Ikastolak aukera ezberdinak eskaintzen ditu, 11 urtetatik 18ra bitartean: egonaldia familian (murgilketa), egonaldia familian eta klaseak, familia+klaseak+futbola, barnetegia, etab.

14

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Hazparneko trukearen zazpigarren ikasturte bete da jada

I

kastolako DBH 1eko ikasle eta Iparraldeko Ursuia eskolakoen arteko trukean datza jarduera hau, helburua beste aldeko euskaldunak hurbiletik ezagutu, eta, batez ere, elkarrekin igaroko dituzten egunak euskaraz bizitzea da. Astebetez, bisitaldi eta eskola-ekintza ezberdinak burutzen dira ikastetxe bietan, eta urtero arrakasta duen proiektua da.

Frantziako trukea, Angoulême hirian

A

ngoulême-ko trukea DBHko 2. mailan antolatzen dugu, maila honetan frantsesa jakintzagaia derrigorrezkoa baita ikasle guztientzat. La Couronne-eko “Elisabeth et Robert Badintier” ikastetxearekin egiten da trukea. Lauro Ikastolako ikasle taldea Angoulêmera bidaiatzen da aste betez, eta ostean ikasle frantziarrak gurera datoz.

Sasoian

15


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

Bi asteko egonaldia Silicon Valley-n: “Beste mundu bat da. Horrelako esperientziak konektatu egiten zaitu”, Maialen Ramos, 2. Batxilerreko ikaslea

E

SEUNE Bussines School-ek udan Silicon Valleyn burutzen diren ikastaro batzuetan parte hartzeko aukera eskaini zion Lauro Ikastolari, “Dreamers Factory Junior Academy” proiektua, hain zuzen. Bi asteko egonaldian datza eta 2018ko udan Ikastolako lehen hiru partehartzaileak bertaratu ziren, gazte hauen gaitasunak indartu eta euren etorkizun profesionala bideratzen lagunduko dien esperientzia garrantzitsu hau bizitzeko: Maialen Ramos, Iker Artetxe eta Jon Andoni Breton, ikasle-ohia eta Ikastolako monitorea Kid’s kit car proiektuan. Programa hau Batxilerrean eskaintzen da eta jakin-mina duten neska-mutil ekintzaileei bideratua dago, teknologian zaletuak direnentzat (mugikorrak, sare-sozialak, Youtube,…) bai eta startups-etan ere. Silicon Valley-n dauden bi unibertsitate garrantzitsuenetarikoak bisitatzeko aukera izan zuten (Stanford eta Babson College), mundua aldatzen ari diren erakundeak bisitatu (Google,Twitter, Facebook, Intel, PayPal, Dropbox, Innovalley, AirBnB, etab.), enpresa hauetako zuzendarien masterclasses-etara joan, euren startups-ak martxan jartzen ari diren gazteekin talde-dinamikak burutu, eta beste hamaika jarduera. Ikasleek lehen pertsonan ezagutu izan zuten XX. mendeko erdialdetik munduan dagoen espazio berritzailerik garrantzitsuena.

16

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Batxiler DUAL-eko programa amaitu duten lehen lau ikasleek badute Batxilerreko titulu amerikarra

L

auro Ikastolak 15/16 ikasturtetik eskaintzen die ikasleei DUAL programan parte hartzeko aukera, Estatu Batuetako Batxiler Titulua Programa lortzeko, bertoko LOMCE Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu ikasleak (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, etxean lan eginez, Estatu Batuetako Institutu batean. Programa osotu duten lehen ikasleak izan dira: Imanol Álvarez Marcos, Ane Viteri Belza, June Monge Lorenzo eta Mikel Loinaz Antón. Eta 16/17 ikasturtean 21 ikaslek hartu dute parte, 2018ko ekainean veste lau ikasleek amaituko dutelarik. Ikasleak etxean egiten du lan, norberaren baliabide teknikoak erabiliz, eta programak badu kanpus birtuala eta harremanetarako aukera guztiak eskaintzen dituen tutore amerikarra ere. Lauroren egiteko nagusiak akademia eta tutorearen arteko koordinazioa bermatzea eta ikasleen jarraipena egitea dira. Ikastolaren gomendioa da programa DBHko 3. mailan hastea, batez ere Batxilerreko lan-sama ekiditeko; baina badago ere DBH 4. mailan edo Batxiler 1. mailan hasteko aukera. Programa hau betetzearen onurak dira: Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu. Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera. Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa. Programaren erakunde arduradura Somerset International (www.somersetinternational.org) da, Academica Corporation-ek kudeatua, egoitza Miamin duena (Florida): www.academica.org

• • •

Ehun ikaslek baino gehiagok egin zituzten Cambridge-eko ingeles azterketak Ikastolan bertan

U

rtero bezala, ekainean burutu ziren Ikastolan First eta Advanced tituluak lortzeko azterketak, bai ahozkoa zein idatzizkoa, Lauro Cambridge-eko Unibertsitateko School Porject-era atxikitako ikastetxea baita. Ikastolak izen-emate prozedurak errazten dizkie familiei eta ikasleak erosoago daude inguru ezagun batean azterketa egiterakoan.

Sasoian

17


Berrikuntza metodologian

“Lauro Ikastola wants to make sure that the teaching serves de students”, Robert Swartz

D

uela lau ikasturte, pentsamendu gaitasunak lantzen duen metodologia ezartzeko prestakuntza hartzen hasi ziren Lauroko irakasleak NCTTren eskutik, National Centre of Teaching Thinking, alegia. Erakunde honen burua eta TBLaren sortzailea, Rober Swartz, Ikastolara etorri zen 17/18 ikasturtean ere gure irakasleen coaching saioak burutzeko. Bai Robert Swartz zein Viridiana Barban, bere kolaboratzailea, gurekin izan ziren Ikastolako TBL aholkulari izango diren irakasleen prestakuntzarako azken fasea burutzen. Modu honetara, pentsamendu trebetasunetan Ikastola barruko aholkulariak izango ditugu, metologiaren aplikazioarekin aurrera jarraitzeko oso lagungarria izango dena. TBL (Thinking Based Learning - Pentsamentu gaitasunak) metodologia ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzean datza. Pentsatzeko gaitasuna era egokiz garatzea ezinbestekoa da, erabaki batzuk edo besteak hartzerako orduan, eta emaitza batzuk edo besteak lortzeko bidean. Irakasleen helburua izango da, beraz, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabiltzeko egoerak sortu eta praktikak burutzea.

Familiek ere metodologia berriei buruzko orientazioa jasotzen dute eta horren islada gailu mugikorretan

L

ehen Hezkuntzan Chromebook eta DBHn iPad-a erabiltzen hasi zirenetik, ikasturte bakoitzaren hasieran informazio- eta prestakuntza-saioak eskaintzen dizkiegu familiei, metodologia berrien aplikazioa eta tresna horien kudeaketa azaltzeko:

• •

Lehen Hezkuntzan erabiltzen diren Google zerbitzuei buruzko tailerra. iPad-aren erabilera DBHko jakintzagai bakoitzean eta

18

materialei buruzko informazioa, plataformak, lan egiteko erak, etab. iPad-a kudeatu eta tutorizatzeko aplikazioak: Lazarus, Meraki,k etab. 5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Amalur! Proiektua: material propioa sortzen Haur Hezkuntzan

D

uela lau urte, Haur Hezkuntzako hezkuntza-proiektuaren inguruko hausnarketa prozesua hasi zen, eta material eta metodologia ezberdinen aplikazioa aztertu ondoren, Ikastolaren neurrira eta ikasleen beharrizanei erantzungo zien materiala osotzea erabaki zen: Amalur proiektua. Irakasleek egindako hausnarketan, ondoko beharrizanak definitu ziren, besteren artean: g Metodologia indartu. g Gai egokiak aukeratu. g Euskal kultura sakonago txertatu. g Hezkidetza eta heziketa emozionalean sakondu, etab.

"Amalur!" proiektu hau osotzeko, abesti berrien sormenaren garrantziaz ohartu eta CD bat sortu zen Nerea Zuloaga, Iratxe Andikoetxea eta Joserra Gutierrezen eskutik, hitz eta doinu berriekin: Amalur CDa!

CD honetan helburu ezberdinak asetzen dituzten abestiak gehitu ziren: errutinetan erabiltzekoak, eduki zehatzak ikastekoak, zozketarako olerkiak, arlo emozionala lantzekoak eta gure proiektuan protagonista diren pertsonaiei buruzkoak.

Proiektu bidezko ikasketa: kontzeptuak barneratu eta benetako arazoen analisia egin ikaslea protagonista izanik

L

ehen Hezkuntzan 17/18 ikasturtean, proiektu bidez garatu eta POI-TBL metodologiaren bidez burututakoa "Kutsadura akustikoaren azterketa" izan zen, bi helburu nagusi zituelarik: • Kutsadura akustikoaren inguruan kontzientzia sortu eta eguneroko bizitzan duen eraginaz ohartzea da, zaratak gizakien bizitzan eta oro har ingurumenean duen eragin ezkorraz kontzientzia hartzea, alegia. • Kontzeptuak barneratu jakintzagai ezberdinetan egindako lan transbertsalarekin. 5. eta 6. mailetako ikasleek kutsadura akustikoa Ikastolan eta etxean gutxitzeko edota ekiditeko har daitezken neurri prebentiboak aztertu zituzten, Ikastolako kutsadura akustikoaren kudeaketan partaide aktiboak bihurtuz.

Sasoian

Naturzientziak

Ikastolako egungo kutsadura akustikoaren diagnosia POI (TBL) metodologia erabiliz: Ikastolako espazioetako eta kanpoko zarata neurtu, eta datuak alderatu; OMSek publikatuta dituen kutsadura akustikoaren datuak aurkitu; kutsadura akustikoak pertsonengan izan ahal duen eragina edota kaltea zehaztu; diagnosia ikusi, konparatu eta aztertu ondoren, etorkizunean egoera hobetzeko proposamen posibleak eta aplikagarriak aztertu, orain arte hartu izan diren neurriak ere baloratuz.

Science

“Kutsadura akustikoaren aurkako Nazioarteko Eguna” eta beste lurralde edo estatuetan nola tratatzen den aztertu.

Matematika

Kutsadura akustikoaren neurketa: unitatea, tresnak eta sailkapenak ikasi, neurketa egin eta grafikoak sortu.

Hizkuntzak

Zarata gutxitzeko “Praktika egokien dekalogoa” idatzi, isiltasunaren aldeko horma-irudiak sortu, isiltasun edo zaratari buruzko kopla, lelo, bertso, olerkiak sortu eta gelan deklamatu.

Plastika eta musikadantza

Horma-irudi, piktograma eta kartelak sortu eta abestiak ikasi.

19


Berrikuntza metodologian

Kid’s Kit-Car diseinatu, eraiki eta lehiatu auro Ikastolaren apostua metodologia eta teknologia berriak aplikatzeko sendoa eta ibilbide luzekoa da, eta azken urteetan indartu egin da atal zientifiko-teknikoan, ZTEAM bezalako tailerrekin, zeinetan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak lantzen diren.

L

• Goblin kategoria, 9-12 urte bitarteko ikasleentzat: Lehen Hezkuntzako bi taldek hartu zuten parte: Passengers eta Big-Bang Group,. Kotxeak eskolaz kanpoko “Programazioa & Robotika”, jardueran egin ziren Paul Aurre eta Jon Andoni Bretón ikasle-ohien gidaritzapean.

17/18 ikasturtean Kid's Kit-Car Diseinatu – Eraiki - Lehiatu proiektua gehitu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte baten eskutik datorrena, GreenPower IBERIA, 2017ko urtarrilean jaioa, ume eta gazteen artean konpetentziak teknikoak sustatzeko asmoz. Proiektuaren helburua da kotxe- prototipo elektriko eta ingurugiroarekiko jasangarriak diseinatu eta eraiki, lasterketetan parte hartu ahal izateko.

• Formula 24 kategorian, 11-16 urte bitartekoentzat: DBH 1eko ikasle guztiek hartu zuten parte, bost talde osotuz: Lauro Power, Lauro GD, Teknoalakranak, Velo eta FormuLauro. Maila honetan Teknologia eta Matematika ikasgaiaren barruan garatzen dira proiektuak, Josu Basterretxea eta Maite Leizaola irakasleen gidaritzapean.

Kid's Kit-Car proiektuaren erreferentzia Erresuma Batutik dator, Greenpower Education Trust-en eskutik. Bertan, 600 ikastetxek baino gehiago parte hartzen dute eta handik datozkigu material guztiak. Kid's Kit-Car elkarteak Penintsula osoa du eremutzat, eta lehen urratsak Euskadin ematen ari dira, Lauro Ikastola aitzindari izanik honen aplikazioan. Lauro Ikastolak bi kategorietan hartu zuen parte 17/18 ikasturtean, eta zazpi kotxe eraiki ziren:

Proiektu honen helburu nagusienak dira: 1. Parte hartzaileek proiektuak garatzen ikas dezatela, horrek dakartzan arrisku eta erabakiekin, bai eta finantzatzen ere. 2. Parte hartzaileek taldean lan egiten ikas dezatela. 3. Parte hartzaileek sormenaren tresnak diseinatzen eta erabiltzen ikas dezaten.

P

roiektu honetan parte hartu zuten ikasle guztiek Bilboko Ingeniaritza Eskolara hurbildu ziren, goiz batez, proiektuak martxan jarri eta kudeatzeko gomendioak emango zizkieten nazioarteko hizlariekin egoteko. Hitzaldi hauek eta gai honi lotutako tailerrak ingelesez burutu ziren.

20

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


4. Parte hartzaileek euren ideiak komunikatu eta proiektuak azaltzen ikas dezatela.

gunduta joan ziren eta Goblin kategoriako lasterketa eta Proiektuaren aurkezpen onenaren sariak lortu zituzten.

5. Proiektuak ingelesez garatzen.

Azkenik, maiatzean bigarren lasterketa ospatu zen Bizkaian, Muskizeko Kiroldegian, proiektuan muntatutako zazpi kotxeek parte hartu zutelarik, eta beste hiru ikastetxeekin lehiatu ziren.

Hiru lasterketetan parte hartzea, familien kolaborazaoarekin ere

Lasterketa bakoitza, hobetzeko aukera bat da, kotxeak frogatu, zer edo zer berri ikasi eta proiektuarekin aurrera egiteko.

Lehenengo lasterketa Bilbon egin zen, Kale Nagusian sortutako zirkuitu batean, jendetza handiaren presentziarekin eta komunikabideetan oihartzun zabala izanik. Giro ezin hobean ospatu zen, guraso boluntarioen lanarekin eta ikasleek euren hoberena eskainiz autoen prestakuntzan, proiektuen aurkezpenean, lasterketan eta abarretan. Sariei dagokienez, hauxe izan zen emaitza: Goblin kategorian: • Aurkezpen onerari saria: Passengers • Lasterketan 2. saria: Big Bang Group • Lasterketan 3. saria: Passengers Formula F24 kategoria: • Aurkezpen onerari saria: Lauro GD (1D taldea) • Talde-espirituari saria: Formulauro (1A taldea) • Lasterketan 2. saria: Lauro GD (1D taldea) • Lasterketan 3. saria:Velocars (1C taldea) Bigarren parte-hartzea Asturiasen izan zen, Passengers eta Big-Bang taldeen ordezkariak Gijonera bidaiatu baitziren bertan ospatzen zen «CITECH Cumbre de la Ciencia y Tecnología»n parte hartzera. Ikasleak euren familiak eta Paul Aurre monitoreak la-

Babesle eta laguntzaileak:

Sasoian

21


ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak

Batxilerreko ikasleen Filosofia artikuluak: “Apolo eta Dionisio Nietzschek proposatutako bi sinbolo edo jarrera dira, bizitza ulertzeko bi moduren adierazle”, Iñigo Pérez

B

atxilerreko ikasleek aldizkari filosofiko digitala osotu zuten ebaluazio bakoitzean jorratutako gaien inguruan euren iritzi eta sentipenak artikuluen bidez hedatzeko: Esnatuz! Kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera izan genuen, klasetik kanpo ere bizirik dauden galderak espazio berrietara zabalduz. Pentsalari gazte hauek hainbeste gaien inguruan idatzi zuten heldutasuna, zoriontasuna, adierezpen askatasuna, utopia, maltzurkeria, Apolo vs. Dioniso, bizitzaren zentzua etab. Esnatu eta ez galdu pentsalari gazteen hitz interesgarriak! https://esnatuzaldizkaria.wordpress.com/

1.640 ikustaldi

236 bisitari

Sarrera bisitatuenak: "Egunero ikastolara" (Ainhoa Bilbao), "Bizitzaren zentzua bilatzeak bizitzearen zentzuaz ez gozatzea eragiten digu" (Markel Gonzalez), "Bizitza" (Unai Garai)

Pentsamendu kritikoa sustatzen: Batxilerreko sei ikaslek berriz hartu dute parte European Youth Parliament jardueretan

B

atxilerreko sei ikaslek hartu zuten parte Bilbon ospatu zen European Youth Parliament-en jardunaldieta, Europako gizarte-arazo, politiko, ekologiko eta ekonomikoez ingelesez eztabaidatuz : Kepa Diaz,Ainhoa Cuesta, Unai Calvo, Manuela Marulanda, Begoña Silva eta June Aparicio.

Hirugarren urtez parte hartzen dute Lauroko ikasleek europar proiektu honetan, bai DBHko 4. mailan zein Batxilergoan, eta beti esperientzia bikaintzat hartu izan dute. European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta internazionaletan beste gazte batzuk ezagutuz, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.

22

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


B

izkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaidatz Txikia IV edizioan, DBH 2ko bi ikasle izan ziren sarituak: epaimahaiak Pedro Uchupiren kontakizuna aukeratu zuen Gazteentzako lehenengo saria jasotzeko, euskarazko modalitatean; eta Nahia Urteagarena, bigarren saria jasotzeko.

Berariaz egingo den edizio batean argitaratuko dira sarituen kontakizunak. Horretaz gain, lehen sariari tablet bat eta diploma banatuko zaizkio, eta bigarren sariari liburu elektroniko bat eta diploma.

Aipamen bereziak Ikastolako hiru proiektuentzat Elhuyar-en Zientzia Azokan

A

pirilaren 21ean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ospatuko zen Bilboko Plaza Barrian. Lauro Ikastolako bost taldek eraman zituzten euren proiektuak, DBH eta Batxilerrekoak, eta hiruk aipamen bereziak lortu zituzten:

N

arrazio Laburreko 15. edizioko CocaCola lehiaketan, Bizkaiko klasifikatuen artean aurten ere Lauro Ikastolako ikasleak ditugu, oraingoan, bi, hain zuzen: DBH 2. Mailako Goizalde Urquiola Galán eta Irene García Busto. Argazkian, martxoaren 9an Literatura-Lehiaketan parte hartu zuten ikastolako 13 ikasleak, irribarretsu, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan sartu aurretik.

Batxillerra: "Fruta zaborretik energiara: Laranja hodakinetik eta nola sortzeko prozesuaren azterketa". Egileak: Malen Ibañez, Aitor Arrugaeta eta Negue Alonso. Saria: bisitaldia Nanogunera. DBH 3: "SLauter: Lauro ikastola, smart water school?". Egileak: Ariana Molinos, Leire Pereda, Nerea Traspaderne, Unax Unzueta, Naroa Sanchez eta Lucia Chirapozu. Saria: urtebeteko suskripzioa Elhuyareko aldizkarira. DBH 2: "Metodo poligonalaz eta Montekarlo metodoaz pi zenbakiaren estimazioa". Egilea: Ibon Loidi. Saria: bisitaldia Iruñeako Planetariora. Aurkeztutako beste proiektuak izan ziren:

bi

"Jennings proiektua: Hirietan oztoporik gabeko mugkortasuna sustatzeko software-a". Egileak: Gorka Arginberri, Alesander Llabori, Ibai Balbas eta Iker Paternain. "Diabetesarekin bizitzen". Egileak: Leire Zarraga, Helen Zarragoitia eta Katalin Artigas.

Sasoian

23


ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak

Aitorpen ezberdinak Lauronexk taldearen "sLauter: Lauro SmartWater School?" proiektu zientifikorako

D

BH 3ko Unax Unzuetak, Ariana Molinosek, Leire Peredak, Lucia Chirapozuk, Nerea Traspadernek eta Naroa SĂĄnchezek Lauronexk taldea osotu eta "sLauter: Lauro Smart-Water School?" proiektua garatu zuten “Ikerketa faktoriaâ€? jakintzagaian, Amaia Perez eta Oihane Uriarte irakasleekin. Proiektu honek aitorpen ezberdinak izan zituen eta lehena, Gasteizeko Europa Jauregian, First Lego League Euskadiko Finalean aurkeztea izan zen. FLLek proposatzen zuen erronkari erantzunez, ura aurrezteko metodo berrien bila hasi ziren, bai Ikastolan bertan zein etxeetan, horretarako erabiltzen diren metodoak aztertuz eta hobekuntzak proposatuz: igerilekuko ura berrerabiltzea komunetan erabiltzeko, euri-ura erabiliz kanaloietan mikroturbinen ezarpena energia elektrikoa lortzeko eta hezkuntza komunitatean uraren erabilera arduratsuaren garrantzia erakustaraztea URIX kanpainarekin. Ostean, taldeko lau kide eta irakasleak Bartzelonara bidaiatu ziren hiru egunez, Exporecerca Jove Zientzia Azokan parte hartzera, estatuko zein nazioarteko beste herrialdeekin batera euren proiektu zientifikoa aurkezteko.

Zientzia Azoka Ikastolan: proiektuen aurkezpenak etapen artean

24

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


irakurketa sustatzeko proiektuak

Irakurzaletasuna sendatzeko sendagarriak: irakurketa sustatzeko ekimena

D

BH 1eko ikasleek irakurzaletasuna bultzatzeko botikak “asmatu” zituzten eta Bilboko Lucia Pinilla farmaziako erakusleihoan ikusgarri egon ziren. Eskerrik

asko!

Liburuaren eguna: “Funtsezkoena ikusezina da begietarako”

D

BHko Liburutegian, Printze Txikia liburuaren 75. urteurrena zela gai hartuta, kartel berezia diseinatu eta liburuko esaldi esanguratsuenak liburutegiko espazioetan jarri ziren. Bestalde, irakasleek irakurketa proposamenak egin zituzten hormairudi bat sortuz, ikasleak irakurtzera animatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Lehen Hezkuntzan burutu ziren hainbeste jardueren artean, “Zein da zure libururik gustokoena?” hormairudia osotu eta geletan ipuin bereziak irakurri ziren; topagunean bilduta, irakasleek zatika irakurri zituzten testuak; Gloria Fuertesen olerkiak ormetan jarri ziren; ikasleek orri-markaitzaileak egin zituzten, etab.

Miren Larrea ipuinkontalaria liburutegian, DBH 1eko ikasleekin Alumnas ganadoras del concurso de fotografía en la ESO, sobre la temática de la lectura.

2

018ko martxoan Miren Larreak emanaldi bat eskaini zien DBH lehen mailako ikasleei: ipuinak lantzen ari ziren ikasleok eta Mirenek ipuin bat ondo kontatzeko estrategiak transmititu ziz-

kien.

Sasoian

25


giza-kompromezua eta jasangarritasuna

Ikastolako ordezkariak udaletxean ospatutako Eskola Agenda 21 foroan

M

aiatzean, Lauroko lau ikasle, Deitze Goikoetxea, Jon Ander Garay, Aintzane Echevarria eta Ander Vicario, Loiuko udaletxean ospatutako Eskola Agenda 21 foroan parte hartu zuten, Asier Etxebarrieta eta Eriz Kaminero irakasleek lagunduta. Gure ikasleek, inguruko beste ikastetxeetako kideekin batera, Laurok ikasturte honetan jasangarritasunaren alde hartutako konpromisoak adierazi zizkioten Alkateari, eta udal mailan jasangarritasunaren aldeko eskakizun batzuk proposatu zituzten. Euren aurkezpenean, ikastolan egiten ditugun ekintza batzuk azaldu zituzten.

El Correo 5-6-2018

Europar aipamena mugikortasun jasangarria landu zuten batxilerreko proiektuetan

M

ugikortasun jasangarriaren astea zela eta, Batxilerreko ikasleek "Ikerketa lana" ikasgaian burututako proiektuen erakusketa burutu zuten, DBH 1. mailako ikaskideei diseinatutako energia iturri berriztagarrien bidezko ibilgailuen erakusketaren azalpenak emateko. Batxilerreko ikasleek burututako proiektuok European mobility week web orrialdean erregistratuak izan ziren eta aipamen berezia jaso zuten Espainiar Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministerioak emanda.

Logo berria Eskola Agenda 21erako

I

kasturtean zehar EA 21 logoa berriztatzeko lehiaketa egin zen, Idoia Azkuenaga ikasle-ohiak diseinatu zuen aurrekoak 10 urte bete eta gero. 200 baino proposamen gehiago hartu ziren eta, finalista batzul aukeratu eta gero, ikasleek google formulario bidez irabazlea eta aipamen berezia jasoko zuten lanak aukeratu zituzten.

Logo irabazlea, Aiala Garabietarena, 2. DBH; eta aipamen bereziak Goiuri Lozano, Isabel Alonso, Ainara del Olmo eta Leire Gรณmez.

26

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Asier Etxebarrieta, Ikastolako EA21 arduraduna, Jasangarritasunerako Hezkuntzarako XXVI. Topaketetan, Gasteizen: “Zer jan hura izan, elikaduraren erronkak jasangarritasun hezkuntzan”

A

sier Etxebarrietak, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta EA21eko arduradunak, Ikastolan burutzen diren praktika onak azaldu zituen, besteren artean, baratza ekologikoa, gela berdeenaren saria edota taper solidarioa.

“Ekinaren Astea”n parte hartu eta Ikastolako ingurua hobeto ezagutu eta zaintzeko jarduerak burutu genituen

“E

kinaren Astea” ingurumenaren aldeko ekintza konkretuak sustatu nahi dituen ekimena da, mota guztietako taldeek ingurumenaren aldeko ekintza bat burutu dezaten aste beteko epean, Nazioarteko Dibertsitate Biologikoaren astearekin bat eginez. Lauro Ikastolak, izena eman, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleekin eta DBH 1 eta 2koekin parte hartu zuen: talde hauetako ekoordezkariek ibilalditxoa egin zuten Ikastolako inguruetatik, bi helburu nagusiekin: ✓ Ikastolako ingurua hobeto ezagutu. ✓ Ibilaldia egin bitartean, topatuko zaborrak batu eta modu egokian sailkatu, birziklatu ahal izateko.

“Gela berdea” saria: fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari errekonozimendua Urtero bezala, Txorierriko jardunaldi teknikoetan parte hartu genuen Derioko Nekazaritza Eskolan, Ekonomia Zirkularraren inguruko gogoetak egiteko. Lauroko ikasleek ikastolan burutzen duten konpost egiteko prozesua azaldu zieten beste ikastetxeetako kideei.

Sasoian

G

oizetako jolastorduetan fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelak aitorpena lortzen du, era positiboan, jarduera positiboak baloratuz baina negatiboak zigortu gabe. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara burutu eta saria hiruhilero banatzen da. Egunero, datuen erregistro bat egiten da gela bakoitzean fruta eta taperra ekarri dutenen kopuruak erregistratuz, eko-ordezkari eta Eriz Kaminero Lehen Hezkuntzako EA21 arduradunaren kolaborazioz. Jasotako datuen arabera, hiruhilea amaitzerakoan gela irabazleak dagokion sari (mahai-jolasak, jolastokirakoak, …) eta agiria hartzen du, eta “Txoko Berdea”n iragartzen da.

27


giza-kompromezua eta jasangarritasuna

Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainak eta Ikastolan sustatutako bestelako ekintzak

G

iza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Hiru kanpaina nagusi burutzen ditugu Ikastolako etapa guztiek parte hartzen dutelarik:

g Janari bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankurako. Ikastolan janaria biltzeaz gain, ikasle, guraso eta Ikastolako langileek euren aisialdian supermerkatuetan laguntzen parte hartu zuten.

g Arropa bilketa BEROHI elkartearekin elkarlanean. g Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia. Batutako diru-ko-

puruaren helburua: ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan.

“Ezin bizitzari minutuak eman; eman bizia minutuei”, ADELA elkartea Behekosoloan ospatutako jaialdien diru-sarreren dohaintza egiten dugu

L

ehen Hezkuntzan antolatu eta Behekosoloan ospatzen diren ekitaldietako sarrerak ordaintzen direnetik, diru-kopuru hori bere osotasunean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan-kooperatiboaren bidez eta Citycenship jakintzagaian erabakitako elkarteei ematen zaie. 17/18 ikasturtekoak, ondokoak izan dira: Gabonetan, adELA, alboko esklerosi amiotrofikoaren elkartea; eta udaberriko ekitaldian, AUNAR elkartea “TAPER SOLIDARIO” proiektuan bere kolaboratzaileak garelarik.

28

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


“Zoria erabakiorra da, herrialde batean edo bestean jaiotzea. Ona da ikasleek jakin eta balora dezaten”, ICLI elkartea

G

iza-konpromiso planaren barruan, Batxilerreko ikasleek ICLI. Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI. Lankidetzarako Ingeniaritza erakundeari, ikasketa bidaietarako egindako eta soberan geratutako kamiseta, sudadera eta motxilak entregatu zizkioten.

Arropa horren lehen bidalketa, Kongora heldu zen urtarrilean, eta gero, Indiara, Predham-era, erakundeak bertan duen beste proiektu batera: oso baliabide gutxiko osasun-etxea da, arazo fisiko eta psikiko latzak dituzten pertsonak batzen dituena. ICLI-eko arduradunek adierazi zigutenez, "Sería genial si pudiera ser puesto en conocimiento de los alumnos para que se sientan sensibilizados con la causa: otros niños, otras vidas, pero los mismos deseos en esencia. Todo lo determina el azar, la suerte de haber nacido en un país con oportunidades. Es bueno que lo sepan y aprendan a valorarlo."

Haurralde elkarteari ere kirol arropak helarazi genizkion eta hauek Afrikako Matsatsera heldu ziren, eskola batera

E

lkarteko arduradunak ere Ikastolan izan ziren Batxilerreko ikasleekin, Mozanbiken emakumeen emantzipazioaren alde egiten duten lana azalduz

Sasoian

29


zerbitzuak

Ikastola, eremu kardiobabestua

D

uela hamarkada bat, desfibriladore bat jarri zen Kiroldegiko sarreran, eta 17/18 ikasturtean Ikastolako eraikin bakoitzaren sarreran bat jartzea erabaki zen, Ikastola eremu kardiobabestua bihurtuz.

Eraikin guztietako pertsonek tresnaren erabileraren inguruko prestakuntza izan zuten eta ikasleen artean ere zabaltzen hasi ginen: DBH eta Batxilerreko ikasleekin, ekainean burutzen diren lehen sorospen ikastaroetan; eta Lehen Hezkuntzam Txiki DYA programaren bitartez, adibidez. Ikastolako Erizaina, ikastaro berezi baten bidez, "Bizi-euskarrian instruktore� titulua lortuz, ikasleei prestakuntza hau emateko gaitua egongo da. Bestalde, Ikastolako hiru jantokietan asfixia ekiditeko tresna jarri zen, elementuak okerreko eztarritik doazenerako. Gailu hauek eraikin guztietan ere badaude RPC kutxetan gehitu baitziren.

Ebakuazio simulakroak eraikin guztietan

I

kastolako Segurtasun eta Higiene Planari jarraituz, Ikastolako eraikin guztietan ebakuazio-simulazioak egin ziren ikasturtean zehar, baita ikasleak jantokian zeudela ere.

30

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


behekosoloa

Kirol-eskaintza osagarria

B

ehekosoloa Kiroldegiak Ikastolako zein kanpoko familientzat ikastaroen eskaintza zabala du, eskola-zerbitzuaren eskaintza osotuz, eta azken urteetan parte hartzaileen igoera garrantzitsua izan duena.

Igeriketa, aste osoan zehar:“IAN” enpresak ez du lortu bakarrik ia 450 pertsona baino gehiago igeriketako ikastaroetan, waterpolo-eskola eskaintza sendotzea ere lortu dute, larunbatean eta igandean burutzen diren saioekin. Ostiraletako eskaintza: LH 1 eta 2. mailako ikasleentzako eskaintza oso zabala • daKirol-eskolak: ostiraletan: futbaltxo eta saskitxo eskola, patinaia, dantza moder-

• • •

noa, mugendo eta multikirola. Ia 100 ikaslek hartzen dute parte ekintza hauetan. Kirol txiki: txikienentzako, 4 eta 5 urte bitartean, kirolean hasteko programa dugu, euren motrizitate gaitasunak lantzeko aukera ezin hobea. Futbola eta saskibaloia hobetu: futbol edo saski egiten dutenek kirolean hobetzeko aukera dute Behekosoloan. 17/18 ikasturtean 70 bat ikaslek hartu zuten parte. Gurasoentzako ikastaroak: larunbata goizean, 16/17 ikasturtean hasitako zunba ikastaroak jarraipena izandu. Gurasoentzako eskaintza zabalagoa da eta Behekosoloan bertan hartu dezakezue informazioa.

Oporretako kanpusak

O

por garaian, Gabonetan, Aste Santuan eta Udan (ekaina-uztaila), eskaintza ezberdina dugu: kirol kanpusak eta teknifikazioetakoak; “Jolasmundu” txikienentzako, euskaraz, oporraldietan hizkuntzaren errefortzu izateko aukera bezala; eta ingelesez kanpusak udan, Mcgrongans akademiarekin elkarlanean, etab. Azken eskaintza webgunean ikusgai, www.lauroikastola.eus, Behekosoloa atalean.

Sasoian

31


39. belaunaldiaren agurra

A

rratsaldeon danori, Sufritu gaituzu≤en guztioi: ikasle, irakasle, eta bereziki gurasoei. Hemen gaude, ta poztutzen naiz, ta ziur zure gurasoak ere bai. Gaur hemen batu gara, airean arnasten den ilusioarekin batera, 15 urte hauei amaiera emateko, edo hasiera berri bati heltzeko.Azkenaldian, urte hauetan guztietan Lauron bizi izandakoari buruz hausnartzen ibili gara eta burura etorri zaizkigun oroitzapen batzuk kontatzea gustatuko litzaiguke: • (Eskolaurre) Baso galduak gugan eragindako beldurra, baserritar hiltzailearen kondairak gugan sortzen zituen amets gaiztoak • Primarian jada, orain gogoratzen dudan unerik eta barregarriena Eli eta Markelen arteko liskarra. • Baita ere, txirula madarikatuen soinu gogaikarria, busean, patioan eta etxean… • Sabaian arkatz zein boligrafoak sartzen saiatzen ginenean. • Denok gogoratzen ditugu agoraball-ek sortutako liskarrak, teniseko pilota ziztrin batek eragiten zituen haserreak. DBHko laugarren mailan, neskok, ziurtasun gabezi handiak genituen, estereotipoak medio. Futbola, adibidez, mutilen ekintza zela barneratu izan digu gizarteak. Hau izan zen martxoak 8 talde feminista sortu izanaren arrazoietako bat. DBHn ikusten diren bidegabekerien bitartez, eskubide berak ditugula jakinaraztea. Horregatik, Yaiza, Nerea, Eider eta Izaskun goraipatu nahiko genituzke, talde feministaren barruan berdintasunaren alde borrokatu izan dutelako. “Zutik emakumeak, hautsi ditzagun kateak…”. Neskok zein mutilok AHALdundu gara, heldutasun bidean gaude, nagusi egiten saiatzen… eta Batxilergora heldu gara, ikasbidaiarekin hasi eta gaurko ekitaldian amaitu. Pertsona desberdinak gara orain. Ez ditugu kondairak hain errez sinesten. Batxiller, zaila zela esan ziguten. Baina usteak, erdia ustel. Eraikin hau definitzeko hitza ez da zailtasuna, esfortzua da. Bizitako guztia bizi eta gero, hemen gaude. Euskaldunak gara eta HARRO gaude. 18 urte ditugu eta geure burua ez dago uste bezain hutsik. Urte horiek guztiek gure barnean eragindako ezbehar, kezka, aldaketek... definitu egin gaituztelako. Haur Hezkuntzako galderek, primariako barreek, DBHn galduta sentitzeak eta Batxillerreko hausnarketek. Eskerrik asko irakasleei. Irakasle izateaz aparte, psikologo eta motibatzaile nekaezinak. Honekin batera, berebiziko garrantzia emango diogu egunero kotxearekin harrapatu nahi gaituen irakasle zeanistar, kaxero eta xelebreari, txalo bero Martin Iturberi, azken urteagatik! Gurasoak, zer esan zuei? Gure ahotik inoiz entzun ez duzuena kontatzera gatoz. Eskerrak eman behar dizkizuegu. Urte hauetan guztietan, gure atzetik ibili izanagatik. Eskainitako laguntza amaigabeagatik. Gure ardurak zuen ardura bilakatzeagatik, pila-pila-pila patata tortila… MAITE ZAITUZTEGU! Bestalde, Laurok ez luke funtzionatuko egunero-egunero lanera datozenak ez bale- toz: atezainen artean, Manu, Roberto, Amaia eta Ana… Jantokian lanean dihardutenak eta orokorrean Laurora datozen ikasleen bizitza errazten duten langile guztiak. Bukaerarako utzi ditugu hoberenak, gu geu, nor bestela? Bidean momentu on eta txarrak gurutzatu badira ere, hemen gaude. Eta... letra zein zientzietako hainbat gauza ikasi ez ditugun arren, gizakiaz asko dakigu. Bakoitzak badaki nolakoa den. Asko bere buruaz arduratzen dira. Beste batzuk besteez aprobetxatu. Nik ezagutzen dut neska bat gela kantoian jarrita, apunte harrigarriak banatzen dituena… ezta, Nerea Muñoz? Ikaskide batzuekin izan duzun tratua, eta ikasle guztiok zure apunteren bat izateagatik, eskerrak eman nahi dizkizugu kurtso osoaren partez.

32

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin egoteagatik, eta gogora ditzagun gurekin bidaia hasi eta gaur hemen ez daudenak. Azken hauei omenaldi bat eginez Jon Gerediagak idatzitako poema bat irakurtzea gustatuko litzaidake: Begira, udaberriaren hasieran heldu eta goizegi, goizegi erori dira hosto gazteegiak. Orbelarekin elkartzera doaz. Lur-geruza berria sortuko dute. Bertatik elikatuko da baso guztia. Sinesten dut: ikusiko ditut berriz, behin eta berriz berdatuko dira. Mira, al principio de la primavera/ han madurado y demasiado pronto/ han caído las hojas demasiado jóvenes// Se reunirán con la hojarasca/ Formarán un nuevo es- trato de tierra/ De allí se alimentará el bosque entero. // Creo: las volveré a ver/ re- verdecerán una y otra vez. Eskerrik asko, bihotzez. Zaloa Irisarri Elorriaga Unai Ruiz Nieves

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Sasoian

33


39. belaunaldiaren agurra

“Izan zaitezte euskaldunak!! Ikas eta erabili euskara!”, Ibone Sanz, gurasoa eta Presiente ohia

A

rratsaldeon denoi, baina bereziki gaur agurtzen ditugunoi, 2. batxilereko ikasleak.

Niri suertatu zait, aurten, gurasoen aldetik zuei agur esatea. Eta zuen eguna danez, zuei zuzenduko naz. Hasiera batean, hitz hauek prestatzerakoan, bi helburu nituen, • Nire alaba nitaz ez lotsatzea • Ta negarrik ez egitea Baina ez zirenez oso serioak, beste hiru galdera hauek egin neutsozan nire buruari: 1) Zer gure dabe entzun gazte hauek, euren azkenengo egunean? 2) Argi eukiko dabe, Lauro ta Munabe, ondo ondoan egonda, ez direla eskola mota berdina? 3) Euskaldun sentituko ote dira?

1) Lehenengo galderari erantzunez: “Zer gure izango daben entzun”? Ba batzuk, ea nor etorri dan dotoreen, eta ea nork errepikatu duen Zarako modeloa daukie buruan. Baina azaleko alde horren azpitik, euki, badaukiez, • sentimenduak (batzutan gurasoei erakutsi ez arren ), • iritzi sendoak, • eta ametsak. 15 urte egin dozuez Lauron. Batzuentzat labur egingo zitzaizuen, beste batzuei, luze, baina gaur da, hori guztia atzean pozik uzteko garaia. Pozik bai, eta ez tristuraz. Pozik, gaurtik aurrera , zuen bidea egingo dozuelako. Orain arte guk, gurasoak, zuekin egin dogu 15 urteko bide hori, baina hemendik aurrera, zuen bideari ekingo diozue: musikari edo dantzari, psikologia ikasi, edo suhiltzaile bihurtu, idazle edo abokatu. Ta argi euki, zuen bidea dala, zuona bakarrik. Aholkuak entzun, bai, baina azken erabakia, zuona izan behar da.Ta ez utzi inor zuei zer egin behar dozuen esatea. Erratzen ba zarie, zuen errakuntza izatea, ta ez zuen gurasoena.

2) Bigarren galdera zan:Argi eukiko dabe Lauro kooperatiba bat dala? Argi eukiko dabe kooperatiba bat zer dan? Parkatu, baina nire kasua ipiniko dot adibide giza. Urtero egiten dan batzar nagusian hautatua izan ostean, Lauroko errektore kontseiluan, bi legealdietan egon nintzen. Ta batzutan, gurasoak entzuten nebazan ikastolari buruz berba egiten, eurena izango ez balitz bezala. Ba zuena da, gaur egun zuen gurasoena hobeto esanda, ta etorkizunean, zuen seme-alabak ekarri ezkero, zuona izango da. Beraz, ikastola, barrutik hobetzeko aukera dago, ta ez bakarrik autobus geltokietan. Ta nire ustez, zuen onerako, aukera hori aprobetxatu genuen. Bereziki irakasleak oso deseroso zeudela ikusita , ta irakasle motibatu ta inplikatuak behar ditugunez, zuzendari aldaketa oso bat egiteko aukera izan genuen. Sabin Goirigolzarri, aukeratua izan zan zuzendari pedagogiko moduan, eta dagoeneko jubilatu danez, aukera hau aprobetxatu gure dot, hemendik nire eskerrik beroena bialtzeko.

34

Ta zetako gure dabe zuen gurasoak ikastola bat? Negozio moduan? Negozio txarra diruaz ariko bagina: 11 miloi euro inguru urtero, euro bat ere ez irabazteko. Baina dirua baino askoz be garrantzitsuagoa lortu dogu, zuei heziketa on bat emotea! Medikuak izateko? Ez,… zuen buruaren jabe izateko: ONG baten lan egin ahal izateko, edo idazle, musikalari zein multinazional baten lan egiteko, baina pertsona sentsudunak izatea da garrantzitsuena

3) Euskaldun sentituko ote dira? Gure aiton amonak, amets bat izan zuten: “Euskeraz bizi nahi dut” ta nire atzetik datozenak ere. Beraz, zuei galdera batzuk botako dizkizuet… gaur gabaz, diskotekan eztabaidatu ahal izateko: • Munabe, Jesuitas, edo Urdaneta, gure ereduak dira? • Zergatik gure gurasoek, Jesuitas-etetara eroateko aukera izanda, Lauro sortzea erabaki zuten? • Zergatik arriskuan ipini zuten euren seme-alaben heziketa? Zuek joango zarie galdera hoiei erantzuna ematen, baina nabarmendu gure dodana zera da, ni, eta zuek euskeraz ikasi ahal izateko, zuen aiton-amonak asko arriskatu zutela. Euskaragatik, euren seme-alaben heziketa ere, kolokan jarri zuten. Orain dela 40 urte, guraso batzuk, ausartak benetan, 0tik ikastola bat sortzea erabaki zuten. Nire alaba eta hemengo beste askoren aitita ta amamek, euren ahalegin guztiak egin zituzten, eskola euskaldun baten alde. Apustu bat egin zuten, ta arrisku handiko apustu bat, baina zuek gaur hemen ikusteak, esfortzu hori, bere saria eduki zuela erakusten dau. Baina, zer da euskaldun izatea? Etxe bereko hiru belaunaldiri egindako galdera da; aitite, aita eta alabari, hain zuzen ere. Aititek, 84 urteko agureak, ondo argi eduki zuen euskalduna izatea zer den. Ia pentsatu gabe eta, aldi berean, ziurtasun osoz, hauxe bota zuen: “Euskalduna izatea euskara izatea da”. Aita, 53 urteko gizonak, hauxe ondorioztatu zuen: “Euskalduna izatea bizimodua da”. Alaba, 17 urteko neskatoa, hainbeste pentsatu ondoren, hauxe esan zuen: “Euskalduna izatea barruan sentitu ahal den zera bat da”. Ikusten dozuenez, euskaldun hitzak bere jatorria galdu du, hau da, beste modu batean ulertzen dugu gaur egun garai batean zentzu handiko berba izan zena. Irakurtzen gogorra bada ere, aititek arrazoia dauka; EUSKALDUNA IZATEA EUSKARA IZATEA DA, txapelduna izatea txapela eduki eta haurdun egotea haurra izatea diren moduan. IZAN zaitezte EUSKALDUNAK!! IKAS ETA ERABILI EUSKARA! Ondo pasa gaur, ta zorionak!

5. Zenbakia 17-18 Ikasturtea


Sasoian

35


eskola ibilbide amaierako bidaiak: ROMA - SALAMANCA / OPORTO


udaberriko ekitaldia

jaialdiak


jaialdiak

zezilia deuna


jaialdiak

gabonak


jaialdiak

sfx


jaialdiak

lauroko jaiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.