Sasoian 6_17-18_Lauro Ikastola_eus

Page 1

www.lauroikastola.eus

Sasoian 6. Zenbakia. 18-19 Ikasturtea



Aurkezpena

O

ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren seigarren argitaraldira. Aurten ere, 2018-19 ikasturtean egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa eta ezer ahaztuta gera ez dadin ateratzen da Sasoian aldizkaria. Gure seme-alabek ikastolan egindako guztiaren berri izateko aukera dugu hemen. Azken ikasturtean zehar, gure seme alabak, ikastolako profesional guztiekin batera ekimen ezberdin askoren protagonistak izan dira. Egin den guztia batu nahi izan dugu argitalpen honetan, denok, familian, berrikusteko aukera izateko asmoz. Ikasturte honetan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herrian ospatu den lehenengo Euskaraldian parte hartu dugu ilusio handiz. Gurasoen eta ikasleen hamaikakoa osatu genuen, Ahobizi eta Belarriprest rolak aukeratu zituzten gurasoek, ikasleek ekintza ezberdinak egin zituzten 11 egunetan zehar eta eskolakomunitate osoa gonbidatu genuen ekimenean murgiltzera. Lauro Ikastolak, gizartearen aurrean babesa adierazi dio Euskaraldiari. Gure ardatza den Plan Estrategikoaren barruan sartzen ditugun proiektuak bultzatzeko, “Gure Jakintza” funtsa sortu dugu aurten. Finantzaketa iturriak indartu eta zabaldu nahi ditugu eta izaera berriztatzaileko proiektu berriak abian jartzea edota martxan daudenak sus-

tatzea du helburu funts honek. Bazkideei, ikastolan euren ibilbidea amaitzean sartu zirenean jarritako kapital soziala “Gure Jakintza” funtsera bideratzea eskaintzen hasi gara, bai kopuru osoa edo erdia. Eskerrik asko jadanik parte hartu duzuen familia guztiei. Urtero bezala, egiten den lanaren islada diren errekonozimendu eta sari ezberdinen berri izateko aukera izango duzue baita ere. Zorionak guztiei egindako lanagatik! Bestalde, ez dugu ahaztu behar, hemen batzen den guztiaren atzean, Ikastolan parte hartzen dugun guztion lana eta esfortzua dagoela eta horregatik, eurei guztiei, eta Sasoian seigarren zenbaki hau posible egin duten guztiei, gure esker ona helarazi nahi diet, eurak denak baitira argitalpen honen protagonistak. Gure proiektuan sendotasunez sinesten dugu eta egunero lanean ari gara ibilbide luzea duen sentimendu hau tinko mantentzeko, hobetzen eta berrizten joateko gogo handia jarriz beti ere. Harro sentitzen gara eta pentsamendu hau gero eta zabalagoa izatea espero dugu, zuon guztion bihotzetara helduz. Besterik gabe, Sasoian irakurtzean, barruan dagoen guztia egiten gozatu dugun beste gozatzea espero dut. Eskerrik asko eta datorren Sasoian arte. Itziar Laskurain Lasa Ikastolako Presidentea

Sasoian aldizkariaren ale berrian 2018-19 ikasturteko jarduera, proiektu eta ekimenen laburpena egin dugu, ikasleek parte hartu ahal izan dutelarik eta eurek protagonista zuzenak izanik, Ikastola osatzen duen komunitatearen laguntza eta dedikazioarekin. Horien artean, egunerokotasunean, familia, irakasle eta Ikastolako gainerako zerbitzuetako pertsonen jarduna azpimarratu nahi dugu. Horiek guztiek, hurbileko instituzio eta inguruarekin batera, eragin zuzena izango dute gure ikasleen garapenean eta aurrerabidean. Berenganatuko dituzten konpetentzien maila gure kulturarekin, gizarte-balioekin, lehentasunekin eta ohiturekin harremanduta dago zuzen-zuzenean. Bakarkako zein talde-pentsamendua lantzeko bilaketa honetan, ikasturtean zehar Ikastolan esperientzia profesional eta pertsonalengatik erreferenteak diren pertsonekin kontatzeko aukera izan dugu, hausnarketarako eta ikaskuntzarako uneak ekarri dizkiguten pertsonekin, alegia: • Ez dago askatasunik pentsamendu propiorik gabe; eguneroko ekintzekin egiten dugu politika. Daniel Innerarity. • Eskola-adinean jakin-mina sortzearen garrantzia; ezagutzaren erabilgarritasuna; zientzia, kultura da. Pedro Miguel Etxenike. • Bilbotik ere posiblea da ekintzailetza eta ekintzaileak behar ditugu ongizatea sortzeko. Jon Uriarte y Eneko Knörr. • Euskal kontzertu ekonomikoa autogobernuaren giltzarria da, eta defendatzea guztion onerako da. Pedro Luis Uriarte. • “Jarraitu apasionatzen zaituen hortan, lanari arreta jarriz, noski”. Maialen Lujanbio. Eskerrik asko Lauro Ikastola osotzen duzuen guztioi, ikasleak, familiak eta langileak, gure kultura sustatzen jarraitzeko, eta gure lelopean:“Gure jakintza, gure askatasuna”. Idoia Iruretagoiena Valle Zuzendari Gerentea

Xabier Egañaren egurrezko hormairudia, Batxiler eraikineko sarreran.

Sasoian

1


kudeaketa eta partizipazio organoak

Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia

B

azkideen 130eko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 58, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen. "Kontseilu Errektorearen informazioak" atalean, azpiegitura eta inbertsioen inguruko egoera azaldu zen, "KUKULUMENDI- Pertsonen talentua garatuz" proiektuaren nondik norakoak eta ikasturte honetan orain arte burututako hitzaldien laburpena erakutsi (ikusi bideo laburpena QRan), bai eta proiektuak finantzatzeko sortu den funts berri baten sorreraren inguruko azalpena eman ere.

Azaroa 2018: Eskola Kontseilua berritzea

H

onela eratu zen organo hau: Presidentea: Gómez Iraola, Zaloa Titularraren ordezkariak: Arriola Boneta, Anton Iruretagoiena Valle, Idoia Laskurain Lasa, Itziar Gurasoen estamentua: Casamitjana Franco, Maite Lazkano Bilbao, Inge Mardaras Gaztelurrutia, Begoña Sobrado Rojo, Ixone Irakasleen ordezkaria: Alonso del Moral, Usue Sanz Madariaga, Itziar Lozano Merino, Gorka Ikasleen ordezkariak: García Busto, Sergio Ramos Pérez, Maialen Irakasle ez direnen ordezkaria: Bilbao Lekerika, Amaia Udaletxeko ordezkaria: Bilbao Aurrekoetxea, Asier

Bazkide berrien erdia ikasle-ohiak dira

B

azkide berriei ongi etorria emateko harrera ekitaldia 2018ko abenduan burutu genuen, eta euren seme-alabek Lauro Ikastolako 56. belaunaldia osotuko dute.

Aurtengo ekitaldian, Sukaldaritza tailerreko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten, eskaintzen den lunch-aren postrea eurek prestatu baitzuten. Eskerrik asko!

2

Matrikula Batxilerrean

B

aditugu plazak Batxilerrean eta etapa honetako matrikula ofiziala maiatzean izaten ohi da, Eusko Jaurlaritzak zehazten duen datan. Batxilerreko zuzendariak ateirekietako jardunak burutzen ditu familia interesatuei instalazioak eta Lauroko Proiektua azaltzeko. Etapa hauetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa jasotzeko: 94 4538007, 212 luzapena

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


inbertsioak

L

an eta egokiketa guztien artean, hauek dira aipagarrienak:

Haur Hezkuntzan: espazioak optimizatu dira gune irekiagoak eta balioanitzak irabaziz, proiektu berezi eta erakusketetarako erabiliko direnak nagusiki; klimatizagailua logelan instalatu giroaren egoera hoberentzeko; domotizazioa.

DBHko eraikineko komunak: mutilen komunetan gernuari lehorrak jarri dira eta gainontzeko komunetan euri-ura bildu eta erabiltzeko sistema instalatu da. Lan hauek, ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko programaren babesa izan du, eta Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Euskalde Garapenerako Europar Funtsaren bitartez kofinantzatuak izan dira.

Jantoki nagusia: sarbide berria egokitu da Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, sarrera-irteerak zuzenago eta arinago egin ahal izateko.

Bestelako mantenu eta hobekuntza lanak: Batxiler eraikineko teilatuak, segurtasun neurriak eta hobekuntzak laborategietan, argien berriztapenak eta IKT baliabideen hobekuntzak eta erosketak, etab.

Behekosoloa: takila berriak kirol-aretoaren aldagela guztietan.

Sasoian

3


proiektuak eta datu akademikoak

Proiektu pedagogiko berritzaileen finantziazio-iturriak indartzeko “Gure jakintza” Funtsa

K

ontseilu Errektoreak “Gure Jakintza” funtsa jarri du abian, izaera berritzaileko proiektu pedagogiko berrien finantziazio-iturriak hedatzeko edo gaur egun existitzen diren baliabide nahikorik ez duten batzuk indartzeko.

Funts hau proiektuak indartzeko sortu da, eta gure ikasleei ahalik eta aukera gehien eskaini ahal izateko, gure gizartearen aurrerapenaren eta ongizatearen etorkizuneko arduradun gisa garapen integrala izan dezaten. Funtsak lortutako baliabideak ikerketa zientifiko, teknologiko, artistiko, matematiko, literario eta bestelako proiektuetan erabiliko dira, edo estatu edota nazioarteko lehiaketetan edo kongresuetan parte hartzen, bai Bigarren Hezkuntzako etapetan (DBH eta Batxilergoan) zein Lehen Hezkuntzan. Funtsaren indarraldiko lehen ariketa honetan, aukera eman zaie baja izan diren bazkideei beren kapital soziala Gure Jakintza funtsera bideratzeko, bai kopuru osoa edo horren %50ekoa. Kooperatibaren Kontseilu Errektoreak argitalpen hau aprobetxatu nahi du ekimen honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak emateko, gure hezkuntza proiektuaren etengabeko hobekuntzan parte hartu izanagatik. Guztion artean errealitate bihurtzen dugu gure leloa: “Gure jakintza, gure askatasuna”. 18/19 ikasturtean Funtsera bideratutako diru-kopurua 4.074 €koa izan zen eta kostearen zati bat estali zuten proiektuak izan ziren: Kukulumnedi – Pertsonen Talentua Garatuz konferentzia proiektua (ikus 6. eta 7. orrialdeak) eta Kid’s kit-car – Diseinatu, eraiki eta lehiatu kotxe elektrikoekin (ikus 26. eta 27. orrialdeak).

4

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Emaitza akademikoen analisi orokorra

E

maitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek ere beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu (G) eta promozionatu (P)(hurrengo mailara jakintzagairen batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez:

6. LH 2. DBH 4. DBH

Lauro 14/15 Aprob Promoz % % 90 100 93 100 89 97

Lauro 15/16 Aprob Promoz % % 93 100 95 98 91 98

Lauro 16/17 Aprob Promoz % % 94 100 87 97 89 100

Lauro 17/18 Aprob Promoz % % 96 99 86 100 87 100

Lauro 18/19 Aprob Promoz % % 90 99 86 99 93 98

Hezkuntza Premia Berezia (HBP) duten ikasleek jasotzen dituzten laguntzez gain, zailtasun akademikoak dituzten beste ikasleei ere laguntzeko baliabide berriak sortzen jarraitu dugu: • Haur Hezkuntzako etapan aholkulariaren laguntzailearen figura sendotu da. • Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakurketa-idazketan, logikan edo diagnostiko zehatz bat ez duten ikasleentzako laguntza izan dugu bosgarren ikasturtez. • Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP/PIRE) finkatu da Lehen Hezkuntzan eta DBHn. • Diagnostikoren bat izanik HBP zerrendetan ez dauden ikasleei, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen dituen egokitzapenak aplikatu zaizkie LHtik hasita eta Batxilergora arte. • Orientazioa Batxilerrean: zailtasun akademikoak dituzten ikasleei laguntzeko psikologo bat kontratatu da.

Batxilerreko emaitza esanguratsuak eta ondoko ikasketak

B

atxilerreko lehen eta bigarren mailan ikasle guztiek aurrera egin dute euren eskola-ibilbidean denek gainditu baitituzte zegozkien mailak, ohiko edo ez-ohiko deial-

dian. 2018/2019 ikasturtean, Lauron ikasketak amaitzean 8tik gorako espedientea duten ikasleak promozioaren %39,80 izan dira, beraz 41. promozioa oso ona izan da emaitzetan. Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta hautaprobetako %40az osatzen

Ohorezko Matrikula lortu zuten ikasleak, Batxilerreko espedientean 10eko batez-besteko notarekin, izan ziren: Sergio García Busto, Iker Pérez Rodríguez, Maialen Ramos Pérez, Zaloa Arberas Del Solar eta Ander Gómez López de Munain.

Sasoian

dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamasei urtez.Aurten, 7,93koa izan da, azken urteetan historikoan ezagutu dugun bigarren notarik altuena. Lauroko Hautaprobako derrigorrezko zatiaren batazbesteko nota 7,89 izan da, EAEko 6,71ren gainetik nabarmenki. USEko ez-ohiko deialdiari dagokionez, derrigorrezko zatiaren bataz besteko nota 6,1ekoa izan da, EAEko 5,03ren gainetik.

Bestalde, Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota izan zuten ikasleak 22 izan ziren. Lauro Ikastolak Batxiler Bikaintasun agiria eman zien lan ona eta esfortzua aitortu nahian.

5


orientazioa

Konferentzia proiektua KUKULUMENDI Gure ikasleei eskaintzen diegun Hezkuntza Proiektu Integralaren garapenean burutu izan dituzten jarduerei nolabaiteko amaiera berezia emateko, 18/19 ikasturtean KUKULUMENDI - Pertsonen talentua garatuz proiektua jarri genuen martxan “Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz eta gure ikasleak erabaki askeak hartzeko tresnak izan ditzaten, transmisiorako zubiak eraiki nahi ditugu gure ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarri eta esanguratsuekin topaketa eta solasaldiak ospatuz, komunitatean eta gizartean erreferentzia diren pertsonekin, hain zuzen. Inguruko gonbidatu horiek lagungarriak izango dira ikasleei baloreak ulertu eta bereganatzeko, euren esperientzia pertsonalak eta bizipenak transmitituko baitituzte, eta errealitate desberdinak gobernatu eta garatzen lagunduko diete: – Banakako inteligentziaren oinarria den talde-kultura aberasteko. – Ikasleengan jakinmina sustatzeko, euren buruei galderak egiten jarraitzeko eta pentsamendua lantzeko, euren garapen pertsonalean aurrera egiten jarraitzeko. – Ikastolako ibilbidearen azken fasea osotzeko, euren bizitzaren etapa berriak izango diren unibertsitatea, prestakuntza iraunkorra, laborala eta pertsonala sustatzeko.

“Jarraitu apasionatzen zaituen hortan, beti lanari arreta jarriz, noski”, Maialen Lujanbio

U

rriaren 24ean Maialen Lujanbio Lauron izan genuen, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko lehen ekitaldian.

Maialen ia bi orduz jardun izan zen ikasleekin lau aurkezle trebek plazaratzen zizkioten gaien inguruan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzaren azterketa zientifikoa eta beste, tratatu zituzten. Bertsotan ere aritu izan zen, ikasleek proposaturiko puntuez.

“Ez dago askatasunik pentsamendu propiorik gabe”, Daniel Innerarity

A

Abenduaren 18an Daniel Innerarity izan genuen Ikastolan, bigarren Batxilerreko ikasleekin, filosofia eta politikaz aritzeko, KUKULUMENDI - Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioen bigarren jardunean. Innerarityk filosofiari buruzko sarrera labur bat egin eta, "belarriprest" rolari jarraituz, ikasleek euskaraz egin zizkioten galderei erantzun zien: eurentzako hain garrantzitsua den une honetan zelan hartu erabakiak, Europan gertatzen ari den muturreko eskumaren gorakada, formakuntza politikoa, immigrazioa, gehiegizko informazioa izatearen arriskuak, eta abar.

“Erabilgarriagoa eta errentagarriagoa da ezagutza zein erabilgarria den jakitea”, Pedro Miguel Etxenike

“L

a sublime utilidad de la ciencia inútil "izenburupean, otsailaren 19an Pedro Miguel Etxenike Ikastolan izan zen, Batxilerreko 2. mailako ikasleei hitzaldi bat emateko. Ordu eta erdiko azalpena labur egin zitzaigun, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. Tratatutako gaiak izan ziren, besteak beste, zientzia eta etika, euskararen presentzia, emakumea zientzia, unibertsitatea eta abar.

6

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Pertsonen talentua garatuz “Zergatik ekintzailetza” Eneko Knörr eta Jon Uriarte

O

so hizketaldi lasai eta interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriartek esperientzia pertsonalak kontatu zizkieten Batxilerreko 1. mailako ikasleei, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: "Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna", esan zien Enekok. Beti ikasten egotearen garrantzia azpimarratu zuten, bai eta gogor lan egitearena ere. Kanpora irten eta beste herrialdeetan gauzak nola egiten diren ikustea ere oinarrizkotzat jo zuten, baina itzultzeari ere balioa emanez: "Irtetea ondo dago, baina Bilbon ere gauza oso interesgarriak egin daitezke", azpimarratu zuen Jonek. Enpresaren mundua azaldu zuten, ekintzailetzaren aldetik, eta Enekok hasieratik argi utzi zien bere mezua: "Gure herriak ekintzaileak behar ditu; eta gizarteak, enpresariak".

“Dena aldatuko bada, ZU ere aldatu behar zara”, Pedro Luis Uriarte

B

igarren Batxilerreko ikasleek Pedro Luis Uriarteren eskutik, hitzaldi-tailer bikaina izan zuten, eraldaketa pertsonalaren inguruan, giltza den euren bizitzako une honetan. Hitzaldi honekin, maila honetako ikasleek KUKULUMENDI Pertsonen talentua garatuz saioen programa amaitu egiten dute. Lehen zatian, Pedro Luisek "Euskadi y tú ante desafío de futuro" saioa aurkeztu zien, azkenean ikasleei erreflexiorako lau galdera planteatuz. Ikasleak, orduan, taldeka antolatu eta galderen inguruan euren erreflexioan idatzi zituzten, gero berriz, ikasle guztiak batu, eta elkarrekin plazaratzeko. Ikasleen ondorioak entzunda, Pedro Luisek, amaiera eman zion jardunaldiari "Avanzando hacia tu transformación personal" saioarekin

“Kontzertu ekonomikoa euskal autogobernuaren oinarri nagusia da”, Pedro Luis Uriarte

A

pirilaren 9an, Pedro Luis Uriarte Ikastolan izan genuen lehen Batxilergoko ikasleenkin Kontzertu Ekonomikoaz hitz egitera. Modu erraz eta entretenigarrian, bere historia eta arrazoiak azaldu zituen, eta kupoa zertan datzan azaldu zuen. Pedro Luisen mezua argia izan zen: "Le queremos decir a la sociedad vasca que está dormida, adocenada y autocomplacida. Oye, entérate, defiende tus derechos, que esto no es solamente una cuestión de partidos políticos, es de todos nosotros y nosotras." Ekonomia eta Ogasun sailburua (1980-1984) lehen Eusko Jaurlaritzan, Pedro Luis izan zen Euskal Negoziazio Batzordeko lehendakaria, Bizkaiarako eta Gipuzkoarako Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zuena eta Arabakoa eguneratu zuena, hain zuzen.

Gogoan izan hitzaldi osoen bideoak Ikastolako webgune pribatuan dituzuela!!!

Sasoian

7


orientazio akademikoa

Ikastolako gurasoek ere ikasleen orientazio profesionalean kolaboratzen dute

H

amabi guraso gonbidatu genituen Ikastolara Batxilerreko ikasleen orientazio profesionalean parte hartzeko. Arlo ezberdinetako profesionalek jarduera hauetan parte hartu izan zuten euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. batxilerreko ikasleei azalduz, norberaren bizipenetatik, alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau saioetan antolatuak izan ziren, gaien arabera, eta ikasleek euren lehentasun eta interesen arabera hitzaldia aukeratu zuten. Saioak amaituta, ikasleek oso baikorki baloratu zuten gurasoei galderak egiteko aukera eduki izana eta erabaki batzuk hartzeko balio izan zaiela aitortu dute. Saioak oso eraginkorrak izan zirela iritzi zuten eta lar laburrak izan zirela ere. Hizlariak izan ziren: Ingeniaritzak: Osasun zientziak: • Ainhoa Las Hayas. Industri ingeniaria. • Bernat Galarraga. Medikua. • Saioa Artaza. Ingeniari informatiko. • Argoitz Sardui. Fisioterapeuta. • Iñaki Pinto. Industri ingeniaria. • Elena Uria. Erizaina. Zientziak: • Naroa Marroquín. Matematikaria. • Aitor Bergara. Fisikaria. • Iratxe Zarraonaindia. Biologoa. Eskerrik asko denoi!

Gizarte Zientziak: • Begoña Mardaras. Magisteritza. • Alkain Oribe. Zuzenbidea. • Leyre Madariaga. ADE.

Orientazio akademikorako hitzaldi eta tailerrak Batxilerrean, eta Unibertsitateen aurkezpenak

B

atxilerreko lehen zein bigarren mailako ikasleek, azken hauek indar handiagoz, etenik gabe izaten dituzte orientazio akademikorako orientazio jarduerak. Ikastolako Orientazio Sailak antolatu eta bideratutako jarduerak anitzak dira ikasturte osoan zehar: Inguruko Unibertsitateek eskaintzen dituzten Graduen aurkezpenak: ikasleak eta familiak gonbidatuta daude saio hauetara, eta EHU-UPV, Deusto, Digipen eta Mondragon Unibertsitateak bertaratzen dira. Lanaldi programa, Novia Salcedo fundazioarekin kolaborazioan: Ikastolako Orientazio Sailak bost orduko tailerrak ematen ditu Ikastolan eta gero ikasleek Unibertsitateek antolatutako ate-irekietako ekintzetan edo “Egun bat profesional batekin” jardunean parte hartzen dute. Tailerrak, Destuko Unibertsitatearen eskutik: “Finantza eta inbertsio arduratsuak”, Joseba Madariagaren eskutik, Deusto Business School-eko irakaslea eta Laboral Kutxako ikerketen zuzendaria; Filosofia, Politika eta Ekonomia tailerrean,“Posthumanismoa eta gizarte berriaren erronkak”;Turismo tailerrean, “Ekitaldien antolaketa”; eta Ingeniaritzen inguruko tailerretan, “Astrobotaren konfigurazioa”. Ikasleak era boluntarioz apuntatzen dira eta tailerrak Alternatiba jakintzagai orduan burutzen dira.

8

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


elkarbizitza

DBHko ikasle laguntzaileak, Bizkaiko Batzar Nagusietan indarkeriaren kontrako monografikoan

A

zaroaren 16an, DBHko 34 ikasle laguntzaileak Gernikako Batzarretxera bildu ziren, Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak lagunduta, Rosabel Urkijo, umeen eta nerabeen ikuspegitik genero indarkeriaren prebentzinoaren gaineko osoko monografikoan parte hartzera, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, UNICEFen Euskadiko Batzordeagaz batera. Lauroko ikaslelaguntzaileek manifesto eta hausnarketarekin hartu zuten parte, horren aurretik DBH 1, 2 eta 3ko ikasle guztiek parte zutelarik parte jarduera hauek prestatzeko programan.

Biktimen testigantzak Batxilerreko geletan, azken bost urteetan

KiVa jarduerak, programa ezartzeko hirugarren urtean

B

arraitzen dugu eskola jazarpena ekiditeko KiVa programa Ikastolan ezartzen Lehen Hezkuntza osoan eta DBHko 1. mailan. 18/19 ikasturteko jardueren kronogramak, ondokoak batzen zituen:

akearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak Adi-Adian Modulua abian jarri zuen 2013 urtean, indarkeriaren biktimek ikasgeletan beren esperientziaren berri eman zezaten, helburu hezigarri batez. Lauro Ikastola hasiera atxikitu zen programa honetara, zeina Euskal hezkuntza-sistemaren urteetako kezkari erantzuteko sortu zen, hau da, nola landu behar diren bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa. 18/19 ikasturtean indarkeria ezberdinetako bi biktima bertaratu ziren. Euren ponentzien aurretik, Batxiler 1 eta 2ko ikasleek Ikastolan landu zituzten ondoko gaiak, Eusko Jaurlaritzako gida didaktikoari jarraituz:

• Giza eskubi• • • •

Sasoian

deak. Biktimak. Gertatutakoa kontatzea. Enpatia. Bizikidetza.

J

✓ Busetako

zaintzaileen prestakuntza.

✓ Ikasturte

hasierako aurkezpena ikasleei: pregoia irakurri, bertso-saioa eta taldeko kirolak egin: sokatira, errelebo lasterketak eta errugbia.

✓ Familiei

komunikazioa eta programaren aurkezpena ikasturte hasierako hitzaldietan.

✓ Kirol eta kultur ekintzetako monitoreen prestakuntza. ✓ Tutoreen hileroko batzarren egutegia definitu. 9


hezkidetza

Ikas-komunitatearen programa barruan, Hezkidetzarekin lotutako ziklo berezia burutu zen: emakume kirolariak ehen Hezkuntzako “Euskara eta Ikaskomunitatea” programan, gurasoen hitzaldiak burutzen ohi dira 5. eta 6. mailetako ikasleentzat euren ibilbide profesionalak edo adituak diren gairen bati buruz hitz egiteko.

L

8ko dataren inguruan ziklo berezia burutu zen ikaskomunitatearen ereduari jarraituz: emakume kirolariekin hitzaldisolasaldiak antolatu ziren, horretarako ikasle-ohiak, irakasleak eta hurbileko pertsonak gonbidatuz.

Ikasturte honetan, berdintasun ereduak garatzeko eta zenbait estereotipo desegokiak gainditzeko, Martxoaren

Eskerrik asko emakume boluntario guztiei euren bizipenak ikasleekin konpartitzeagatik!

Iraia Iturregi

Futbol jokalari profesionala

Ikasle-ohia

Libe Arzanegi

Munduko padel txapelduna: Sub-14+ Sub-16+ Sub-18

Ikasle-ohia

Arantza Olabarria

Errugbi jokalaria

Ikasle-ohia

Garazi Sanchez

Surflaria, WQS zirkuituan lehiatuz

Ziortza Villa

Txirrindularia eta ultrairaupen probetan aditua

Iosune De La Peña

Saskibaloia+urpolo+triatloia

HHko irakaslea

Maider Briongos

Euskadiko Squash Txapeldun ordea

LHko irakaslea

Marisa Urkiola eta Ander Atutxa Elikadura

Ikastolako sukaldariak

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek eta euren irakasleek INSPIRA proiektuan parte hartzen dute, Euskadin aitzindaria, zeinak neska gazteak zientzian eta teknologian zaletu nahi dituen. Saioak urrian hasi eta otsailean amaitzen dira, eskola ordutegian, eta sei orduz. Ikasleak talde bitan banatzen da: alde batetik, neskak, Inspira-ko prestatzaile-mentoreekin, hau da, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalak; eta bestetik, mutilak, euren tutoreekin. Otsailaren 11n, Nazioarteko Emakumea eta Neska Zientzian Egunean, Ikastolako “INSPIRA” neskek egindako lana aurkeztu zieten euren kideei.

10

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


M8 egunero da!

M

artxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera burutu ziren etapa guztietan, ohi denez. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.

Hona hemen, Ikastolan burutu ziren jardueren laburpena: Haur Hezkuntza: t "Elkarrekin askoz hobe": maila guztietako ikasleek elkarlanean egindako hormairudia margotu eta bideo grabaketa Amalur proiektuko abestiarekin. t "Daniela Pirata" ipuinaren antzezlana. t Pasabideetan, estereotipoak apurtuz, jostailu, janzkera eta lanbideen inguruko informazio-panelak sortu. t Berdintasuna lantzeko hainbat ipuin, abesti eta bideo. Lehen Hezkuntza: t Egun honen izatearen arrazoia eta jatorria irakurri eta azaldu. Bideoak ikusi, aztertu eta komentatu. t Gaur egungo gizarteko ereduak aztertu prestatutako ariketen bitartez. t Abestiak: "Konplize ditut eta" , "Harro gaude". t Emakume kirolarien hitzaldiak. DBH: t 1. maila: txapa tailerra, oinarrizko hiztegia eta hilerokoari buruzko formakuntzak. t 2. maila: poesia eta generoari buruzko tailerrak, estereotipoak eta bikote perfektuari buruzko formakuntzak. t 3. maila: publizitate sexistari buruzko tailerra eta mikromatxismoei buruzko formakuntza. t 4. maila: maskulinitate berriak eta maitasun erromantikoari buruzko tailerrak eta LGTBI formakuntza. Batxiler: t Itsaso Larramendiren hitzaldia: Urbanismo feminista: Espazioa, boterea eta genero ikuspuntua. t Patricia Zamoranoren hitzaldia: Indarkeria matxista: legea eta mitoak. Liburutegia: emakume olerkariei buruzko erakusketa eta prezi aurkezpena webgunean.

Sasoian

11


euskeraz

Klika! Korrika! Daklikagu!

A

pirilaren 4tik 14ra KORRIKAk 21. edizioa bete zuen, Garestik Gasteiza, eta Lauro Ikastolak hainbat modutan parte hartu zuen, Lauro Ikastolako eragile guztiok (ikasle, guraso, langile eta irakasle) bi urterik behin elkarrekin egiten dugun ekintza bateratua izanik, euskararen aldeko mezua eta euskeraz bizitzeko konpromisoa berresteko

KORRIKA TXIKIA LAURON

I

kasle guztiak elkarrekin, Lauron, amaieran guztiok LHko patioan batu eta ekitaldia ospatuz.

LAUROKO KORRIKA TXIKIA

L

Hko 5. eta 6. mailako ikasleak Loiuko Udalak antolatuta Korrikan parte hartu zuten, Udaletxeraino Korrika joanez, inguruko beste ikastetxeekin batera.

BILBOKO KILOMETROA

B

atxilerreko Marrubi Taldeko ordezkariak bai eta Hazparneko trukean parte hartzen ari ziren ikasleak ere Lauroko ordezkariak izan ziren Bilboko kilometroan, lekukoa eramanez. Lauro Ikastolan Marrubi taldeak aspaldi ekin zion klika egiteko bideari, Lehen Hezkuntzatik DBHra, Batxilergoan jauzia emanez. Horregatik, aurtengo 21. Korrikan, urte hauetan guztietan marrubi taldeko izaera bereganatu duten ikasle guztiak omendu nahi izan ziren. Hortaz, Bilboko kilometroan lekukoa gaurko Batxilergoko marrubi taldeko ordezkariek hartu zuten, Euskaraldiak iraun bitartean euskaraz bizitzeko erakutsi zuten kemenagatik, ikastolaren ibilbidean euskaratik eta euskaraz, Euskal Kultura zabaltzeko eta sortzeko egin duten lanagatik, garai berri baten ateak zabaldu dizkigutelako, gure gurasoen euskeraren ametsaren lekukoa hartu dutelako, euren konpromiso eta koherentziagatik‌ BEJONDEIZUELA!

LOIUKO KILOMETROA

A

urten lehen aldiz, Eskola Kiroleko ordezkariek lekukoa hartu zuten, Korrika Loiuko erdigunetik Gatikarantz Ikastola aurretik igarotzean.

12

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Ikas-komunitate osoa gonbidatu genuen Euskaraldian parte hartzera

A

zaroaren 23tik abenduaren 3ra ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa egin genuen eta eskola-komunitate osoa gonbidatu genuen parte hartzera: gurasoak, ikasleak eta langileak. Gurasoen eta ikasleen hamaikakoa osatu genuen, Lauro Ikastolako enbaxadore izan zitezen. Gurasoen kasuan Ahobizi edo Belarriprest rolak aukeratu zituzten, freskotasunez eta naturaltasunez euskara gehiago egiteko eta seme-alaben eredua izateko. Bideoak grabatu zituzten euren bizipenak batuz, izena emateko kanpainia bultzatu zuten Ikastolan ostiral eta larunbatetan, eta webgunean atal bat ere sortu zen izena eman eta txapa lortu ahal izateko.

lako aliatuekin batera, gizartearen aurrean babesa adierazi dio Euskaraldiari.

Orokorrean, kanpainiak Ahobizien atxikimendua lortu zuen, baina bereziki, Belarriprest-ak lortzeko esfortzua egin zen. Batxilerreko pasabideetan euskeraz barra-barra entzun genuen, gurasoentzako txapen aurreskaria gainditu genuen eta, orokorrean, hausnarketa sakonak plazaratzeko aukera izan genuen: gelako konpromisoak, 3 baietz egitasmoa, ikasle txikienekin saioak, etab. Lauro Ikastolak, beste Hezkuntza mai-

Ahobizi eta Belarriprest Ikastolara etorri ziren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin egotera. DBHko 3. mailako Kalakari ikasleek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zute, emozioen bitartez, dantzatuz eta kantatuz, ahobizi-belarriprest izatea zer den ikasiz

Sasoian

Asteburuan jokatutako partidetan kanpoko zein Lauroko taldeek gogotsu erakutsi zute euren konpromisoa Euskaraldiarekin eta elkarrekin atera zituzte argazkiak

13


euskeraz

Mundakako aratusteen pastoral modernoa: Kalakari Taldea eta 5 urteko ikasleen kolaborazioa

I

nauteriek neguko solztizioaren amaiera adierazi izan dute euskal imaginarioan. Gauak laburragoak eta egunak luzeagoak izateak Ama Lurra esnatzeko deia ekarri izan du. Zaharra eta modernoa uztartzeko etengabeko ahaleginean, Kalakari Euskera Taldea tradizioaren transmisioan eragin nahi izan zuen etapen arteko lan kooperatibo eta koordinatu bat sortuz. DBHko Kalakariko 4. mailako ikasleek hutsetik pastoral modernoa sortu zuten, Mundakako aratusteen istorioa eta historia gogora ekarriz, ikasleek eurek sortutako bertso eta doinuetan, pastoralaren ezaugarrietan oinarrituz eta Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle guztien laguntzaz, Mundakako atorren eta lamien dantzak ikasiz. Emaitza ezin ederragoa izan zen. Haur Hezkuntzako gainontzeko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoek ikusteko aukera izan zuten. Zorionak guztioi egindako lanagatik!

Euskal Egun Kulturalak Ohi denez, Lehen Hezkuntzako hiru Euskal Egun Kulturalak ospatu ziren, hiruhileko bana: jolasak, lehiaketak, bertsoak, musika eta dantza ekitaldiak, etab.

14

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


DBH eta Batxilerreko zortzi ikaslek hartu zuten parte EuskarAbentura espedizioan

E

uskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 121 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eraman zituen oinezko espedizioa da. Uztailaren 1etik 31ra bitartean 31 etapa osotu zituzten, 783 kilometro orotara, horietatik 483 oinez. Done Jakue bide ezberdinei jarraituz, Euskal Herria luze-zabal zeharkatu zuten, Maulen hasi eta Getxora arte. Hiriburu guztiak ez ezik, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak bisitatu zituzten; bai eta basoak, hondartzak, museoak, gari-soroak, leizeak, portuak, gazteluak, belazeak, monumentu nahiz eraikin enblematikoak, herriak, gatzagak, baserriak… Guztira, 121 gazte; eta euren artean, Lauro Ikastolako DBH eta Batxilerreko 8 ikasle: Amaia Axpe, Eider Prieto, Iker Mendo, Paula Santos, Uxue Esparta, Ane Aurre, Nerea Larrazabal eta Ainhize Zurinaga. Ikastolako Euskara mintegiak parte hartzera animatu zituen Lauro ikasleak, partaide izateko aurkeztu beharreko lanak egin eta bizi-esperientzian sakonduz, eurak motibatuz, hautaketa prozesu bat gainditu behar baitzuten. Lan bat eta motibazio gutun bat igorri zuten, eta Eusko Ikaskuntza nahiz PuntuEUS Fundazioa arduratu ziren, epaimahai gisa, lan horiek baloratu eta galbahea egiteaz, beti ere originaltasun, estilo, teknika eta kalitate irizpidetan oinarrituta. Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural ezberdineko neska-mutilak nahastu eta, hilabetez, Euskal Herria zentzu zabalean ezagutzera eramanten dituen esperientzia ahaztezin hau euskaraz bizi dezaten nahi du EuskarAbentura ekimenak; eta sortutako harremanek espediziotik harago ere iraun dezaten. Horrenbestez, ondokoak dira proiektuaren helburu garrantzitsuenak: Gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea. Gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea. Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea.

• • •

Iturria eta argazkiak: www.euskarabentura.eus

Sasoian

15


eskola kirola

2

018-19 denboraldian Lauro Ikastolako kirol taldeen lorpenak oso esanguratsuak izan ziren. Ur-poloko Kadete Misto taldea Euskadiko txapeldun geratu zen, denboraldi osoan partidurik galdu gabe. Horrezaz, gain hiru jokalari Euskal Selekzioara deituak izan ziren: GarbiĂąe Echevarria, Ohiane Gago eta Amaia Capel. Euskadi mailan ere, Minibasketeko A taldea Bizkaiko txapelduna izan ostean, bigarren egin zuen Errendimendu ligan. Lorpen honi gehitzen zaio taldeko jokalari bat, Leire Ramirez, Euskadiko selekzioan egon eta Espainiako txapelketan parte hartu zuela. Adin berberean, Bizkaia mailako D ligan, Minibasket B taldea txapeldun izan zen. Eta Umetxo mailan, saskibaloiko Premini bi talde Bizkaiako txapeldunak geratu ziren. Futbolean, Futbol 7ko bi talde Ligako txapeldun izan ziren; eta futbol 5ean Lauro C eta D. Esku pilotan, Ume mailan, gure jokalariek Bizkaiko liga irabazi zuten D mailan. Eskubaloiari dagokionez, ikasturte honetan eskaintza hau berreskuratu genuen, hainbeste urteren ostean, eta sortutako taldeek lehiaketetan parte hartu ez bazuten ere, txapelketekin lehen kontaktua izateko Gabonetan PINean parte hartu eta irabaztea ere lortu zuten!

Zorionak denoi egindako lanagatik!

Senior taldeak lehen aldiz Ikastolan, Saskibaloi eta Urpolon

I

kastolako jokalariei kirolean parte hartzen jarraitzeko aukera emateko asmoz, lehenengoz sortu ziren Senior taldeak, bi kiroletan: Saskibaloian, neskena; eta Urpolon, neskena eta mutilena. Talde gazteak dira eta lehen aldiz lehiatzen ziren Senior kategoriako taldeekin. Gogotsu hartu zuten eta laster emaitzak izango dituztela ziur gaude.

16

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


kultur ekintzak eta hizkuntzak

I

kasturte honetan ere, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izatea lortu da, 550eko muga gaindituz, eta urtero gainditzen zailagoa den kopuruetan murgildu gara. Igoera honetan zerikusi handia du Hizkuntzen eskaintzak: gure lerro estrategikoak lortzeko eta ikasleek ordu lektiboetan ikasten dutenaren osagarri gisa, eta azterketak ofizialak prestatzeko helburuarekin, HABE-3 eta First edo Advanced tituluak lortzeko ikastaroek arrakasta handia dute. Gure eskaintza aldakorra denez eta etorkizuneko pertsonek behar izango dituzten gaitasunak bultzatzen eta indartzen ahalegintzen garenez, azken urteotan arlo teknologiko-digitalarekin lotuta dauden ekintza ezberdin berriak eskaini izan ditugu, esate baterako, FLL lehiaketarako proiektuak eta dronotika, lehenak Gasteizen lehiatu zirenak eta bigarrenenen lanak Ikastolako Jaian ikusteko aukera izan genuen. ZTEAM arloan ere, aurreko urtean eskolaz kanpokoetan landutako Kid’s kit-car kotxeak eraikitzeko programari jarraipena emanez, eta proiektuarekin Ikastolaren konpromisoa erakutsiz, Laurok GOBLIN kategoriako lasterketa antolatu zuen Areetan, parte hartzen duten beste ikastetxeak gonbidatuz (ikus zehaztapenak 26-27 orrialdean). Argitalpen hau probetxatu nahi dugu prestakuntzan eta antolakuntzan parte hartu zuten guraso, ikasle eta langilee guztieei euren denbora eta inplikazioa eskertzeko. Ohikoak diren Gabonetako eta Udaberriko ikuskizunetan, berriz ere harrigarriak, Abesbatzaren doinuak eta drama taldearen dantzaldia, Queen-mix; gozo-gozoak Sukaldaritzakoen postreak, bazkideen ekitaldietan dastagarri egon zirenak; Sormeneko tailerraren gabonetako apaingarriak, eta beste hainbat eta hainbat lan. Eskerrik asko parte hartzen duzuon guztioi, eta gainontzekoei, ongi etorri gurera hurbiltzen bazarete!

Sasoian

17


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

Lehen hiruhileko egonaldia Kanadan: lau urteko ibilbidea duen esperientzia sendotu egin da “Kultura askoren inguruan eta autonomoa izaten ikasten duzu. Eta batez ere ingelesa ikasten duzu�.

P

roiektua 15/16 ikasturtean eskaini zen lehen aldiz eta dagoeneko badira ehun baino gehiago parte hartu izan duten ikasleak, irailetik abendura arte Kanadako institutura joan eta familia batean biziz.

Egonaldi honetan parte hartzen duten ikasleen balorazio orokorra oso ona da, eta euren familiek nabarmentzen duten indargunea, ingelesaren ikaskuntzaren gainetik, egonaldiaren balioa da ikaslearen autonomia lantzearen aldetik, bai eta beste herrialde, kultura eta irakaskuntza-sistema ezagutzeko ere.

Udako egonaldiak atzerrian

L

auro Ikastolak urtero eskaintzen ditu udako egonaldiak Irlanda, Ingalaterra, EEBB eta Frantzian, EMY erakundearen bitartez. Duela urte asko agentzia honekin egiten dugu lan, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duena atzerriko egonaldiak prestatzen. Lauro Ikastolak aukera ezberdinak eskaintzen ditu, 11 urtetatik 18ra bitartean: egonaldia familian (murgilketa), egonaldia familian eta klaseak, familia+klaseak+futbola, barnetegia, etab.

18

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Aurten 19 ikasle bidaiatu ziren Txinara ikasturte hasieran

H

emeretzi ikasle eta bi irakaslek hamahiru egunetako egonaldia egin zuten Txinan, eskolaz kanpokoetan Ikastolako kolaboratzailea den "Centro de Estudios Chinos Lu Xun" akademiaren bitartez bideratutako Txinako gobernuak eskaintzen duen diru-laguntzari esker. Eskolak eta museoak bisitatuz, tailerrak burutuz, familia txinatarretan elkarbiziz, etab., ederra ikasle hauek bizi izan zuten esperientzia! Bertako telebista-kate batean ere agertu izan ziren eta ikaskide txinatarrek gure kulturaren zatitxoren bat ere ezagutu izan zuten, euskal dantzak praktikatuz.

Sasoian

19


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

Hazparneko trukea: Ipar Euskal Herriko ikaskideekin, euskaraz bizi!

Z

Zortzigarren urtez jada, DBHko 1. mailako 19 ikaslek Hazparneko Ursuia eskolako ikasleekin trukea egin zuten Aste Santuko opor aurretiko astean. Iparraldeko gaztetxoak eta familiak ezagutzeaz gain, ikasleek euskara hutsez harremantzeko aukera izan zuten aste osoan hainbat ekintza garatuz: Hazparne ezagutu, Baiona tippian barneratu Euskal museoa bisitatuz, Hendaiako Abaddia gaztelua ikusi, Korrikan parte hartu, gurasoekin batera agur-afaria hunkigarria, etab. Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi eta batez ere, trukean inplikatu diren gurasoei. Zuen parte hartze gabe, ezin.

Frantses aukerako trukea

D

BHko 2. mailan burutzen da, AngoulĂŞme hiriko ikastetxe batekin, Soria Dworjack eta Gorka Lozano irakasleek lagunduta.

Baionara bisitaldia, jarduera eta lehiaketarekin

B

Batxiler 1. eta 2. mailako frantses aukerako ikasleak Baionara bisita egin zuten ahozko komunikazioarekin lotutako jarduerak egiteko eta itzuleran aurkeztu beharreko argazki lehiaketan parte hartzeko. Hauek izan ziren irabazleak:

20

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


DUAL Programa: dagoeneko hirugarren promozioak lortu du Batxiler Amerikarraren titulua

1

8/19 ikasturtean lau ikaslek osotu zuten DUAL programa eta, beraz, badira guztira hamabi titulazio amerikarra lortu duten ikasleak azken hiru urtetan. Ikasle hauek izan ziren: Ainhoa Bilbao Egia, Unai Calvo Prado, Eneritz Fernández Eraso eta Alexander Llabori Martinez-Arano. Bestalde,18/19 ikasturtean 44 ikasle izan ziren guztira DUAL programa burutzen zutenak, DBH 2tik hasita eta Batxiler bigarren mailara arte Lauro Ikastolak 15/16 ikasturtetik eskaintzen die ikasleei DUAL programan parte hartzeko aukera, Estatu Batuetako Batxiler Titulua Programa lortzeko, bertoko Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu ikasleak (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, Estatu Batuetako Institutu batekin kontaktuan dagoela, eta lortutako tituluak High School batean lortutakoaren balio berbera du. Ikasleak etxean egiten du lan, norberaren baliabide teknikoak erabiliz, Programak badu kanpus birtuala eta harremanetarako tutore amerikarra ere, saioen hasieran hitzartuko ordutegian, eta asteroko 3-4 orduko dedikazioa eskatzen du. Lauroren egiteko nagusiak koordinazioa bermatzea eta ikasleen jarraipena egitea dira. Programa hau betetzearen onurak dira: Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu. Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera. Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa. Programaren erakunde arduradura Academica International Studies da.

• • •

Sasoian

DBH 2

DBH 4

DBH 3

BATX 1

21


Berrikuntza metodologian

Bosgarren urtez jarraitu dugu POI metodologia ezartzen (Thinking Based Learning – Pentsamenduan Oinarritutako Irakaskuntza)

I•

rakasle guztiek POI Thinking Based Learning – Pentsamenduan Oinarritutako Irakaskuntzan prestakuntza hartu eta gero, 18/19 ikasturtean jarduerak gehiago berezitu egin dira:

• •

Etapa ezberdinetako irakasle talde batek curriculum mapa eta POIren ebaluazioari buruzko formakuntzan hartu zuten; eta beste irakasle multzo batek gelako aholkularitza saioetan parte hartu zuen. POI aholkulariek, prestakuntza berezia dutenek, ordubete astean eman zuten metodologia ezartzeko jarduerak prestatzen, coach lana burutu zuten euren lankideen geletan eta euren zalantzak argitu zituzten. Aholkulari batzuek material berezia sortu zuten. Aholkularien artean, lau POI mentore aukeratu ziren eta euren prestakuntzari hasiera eman zitzaion, bai alde teorikoan zein praktikoan.

TBL (Thinking Based Learning - Pentsamentu gaitasunak) metodologia ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzean datza. Pentsatzeko gaitasuna era egokiz garatzea ezinbestekoa da, erabaki batzuk edo besteak hartzerako orduan, eta emaitza batzuk edo besteak lortzeko bidean. Irakasleen helburua izango da, beraz, ikasleek pentsatzeko gaitasuna erabiltzeko egoerak sortu eta praktikak burutzea.

Robert Swartz, POI metodologiaren sortzailea Lauron.

Pentsamenduetan Oinarritutako Irakaskuntza (POI), arlo eta tailerretan aplikatuta

A

zken urteetan barneratzen egon garen Pentsamenduetan Oinarritutako Irakaskuntza metodologia, hau da, pentsamendua garatzeko oinarrizko 12 estrategiak, arlo eta tailer guztietan aplikatzen da. Esate baterako, adibide ikusgarri bat erakustearren, beste askoren artean, argazkietan ikusten den Lehen Hezkuntzako

22

5. mailako Plastika tailerrean egindako lana dugu: botiletako kortxoekin zer egin eta nola berrerabili gaitik abiatuz, ikasleek "Idea sortzaileak asmatu" pentsamendu estrategia garatu zuten eta horren ondorioz berrerabilerarako aukeren artean, plastikako apaingarriak sortzeko erabili zuten.Argazkietan erabilitako “antolatzaile grafikoa” ere ikus daiteke.

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


DBH 4ko Plastikako ikasleen proiektu bat, Ekonomia zirkularreko jardunaldietan

M

aiatzaren 9an, Santurtziko Kresala aretoan, San Jose De Calasanz ikastetxeak antolatutako Ekonomia Zirkular gaiaren inguruko jardunaldiak ospatu ziren. Bertan, DBHko 4. mailako Plastika arloko Jon Andoni Gómez irakasleak Ikastolan landutako proiektua azaldu zuen. DBH 4ko Plastikako ikasleek ingurumenean gertatzen ari denari buruzko iritzia adierazi nahi zuten proiektuan, hau da, ozeanoetan plastikoek eragiten dituzten kalteak salatu. Horretarako,Arrigunagako hondartzara joan ziren plastikoak biltzera, 3. eta 4. mailetako ekoordezkariekin batera, eta lortutakoarekin plastikozko irudiak egin zituzten, plastikoek eragindako arazoak plazaratu nahian.

DBHko SHOP-DENDA, Plastikan sortutako produktuekin

D

BHko 2. mailako ikasleek Artistak eta arte lanak gaia landu zuten, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. Ikasleek sortutako lanak DBHko erakustazokan ikusgai izan ziren, ikasleek eurek apaindu, kudeatu eta antolatu zutena. Ikasleen arte-lanak, Arte shop-dendako produktu bihurturik, salgai ipini ziren prezio aula periodikoaren urteurrena zela probesinboliko batekin, eta txatuz, DBHko 2. mailako ikasle guztiek eleguraso, ikasle eta iramentu kimikoen taula periodikoa osotu kasleek erosteko auzuten dugu, Fisika/Kimikako eta Plastikako kera izan zuten. ikasgaiarekin elkarlanean egindako proiekBestalde, DBHko 4. tua izanik. mailako ikasleek beste Arte shop-denda bat Bikoteka ikasleei elementu kimiko bana egokitu antolatu zuten Marrazzitzaien eta elementuaren historia eta ezaugarriak keta tekniko eta diseinu ikasiz, infografía sortu zuten, maskota batekin lotuz tailerrean sistema isometrikoa eta objektuen bistak ikasi ondoren soreta denon lanak horma-irudi erraldoi batean elkartutako kartoizko lanparak saltzeko. tuz. Kasu bietan lortutako diru-irabazia “Kukumiko” erakundeari eman zitzaion, zeina proiektu solidarioak sustatzera bideratuta dagoen. Proiektuaren prozesua edota informazio gehiago Ekimen hauek biak proiektu bidezko ikasketaren adibide argiak dira, eta infografia guztiak ikusteko, Plastikako Blog-a bikurrikulumaren edukiak proiektu zehatz eta hurbilen bitartez garatzen sitatu daiteke, merezi du! direlarik emaitzei benetako erabilera esanguratsua eman nahian; bai eta lan-kolaboratiboarena ere (Plastika – Giza konpromisoa).

Maskotak, taula periodikoan

T

Sasoian

23


Berrikuntza metodologian

FLL Euskadiko finala: eskolaz kanpoko taldeen parte hartze bikaina

O

tsailean Gasteizen ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketan Lauro Ikastolako eskolaz kanpoko bi taldek hartu zuten parte: Lehen Hezkuntzako "La4rok" eta DBHko "LauroLego". Eurekin batera, irakasle arduradunak eta gurasoak bertaratu ziren, esperientzia bikain hau bizitzera. Hauek izan ziren aurkeztutako proiektu zientifikoak:

• La4rok: High Space, espazioan oxigenoa lortzeko Silk Leaf eta sistema hidroponikoekin egindako ikerketa.

• LauroLego: Zabor espaziala batzeko eta desegiteko aukera ezberdinen ikerketa.

Zorionak denoi egindako lanagatik!

Bigarren Hezkuntzako Zientzia Azokak lehen Hezkuntzako ikasleak izan zituen bisitari

A

zoka, DBHko eraikinean ospatu zen eta DBH 2. mailako ikasleek euren lanak aurkeztu zituzten, bai eta Batxilerreko "Kultura Zientifiko" eta "Ikerketa Lana" jakintzagaietako ikasleenak ere. Bisitari bereziak izan dituzte, interes bizia erakutsi zutenak: Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak.

24

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Ekainean izan genituen Haur Hezkuntzako baratzeko lehen marrubiak

B

aratza proiektu berriak naturaren eta ingurumenaren azterlana du abiapuntu, eta horretarako, haurrek barazki ezberdinak ereiteko, ureztatzeko eta landatzeko aukera izan zuten.

Baratza proiektuaren helburu nagusiak dira haurren jakin-mina piztea eta naturarekin duten harremana sakontzea. Horretarako, gogoz lan egin zuten proposatutako jarduera guztietan, eta negutegiak eraikitzen ere parte hartu zuten, baratzea baita sormena eta irudimena garatzeko toki aproposa. Uztaren bilketa iritsi zenean, helburu garrantzitsuenak barazkiak kontsumitu eta produktu ekologikoen garrantzia azpimarratzea izan ziren. Prozesu osoan zehar, garrantzi handia eman genion birziklatzeari eta material gehienak berrerabilitakoak izan ziren: taulak, negutegiak lotzeko sokak, hesolak, ureztaontziak, ...

Lauro Ikastolak FORENSIC SCIENCE proiektuan hartuko du parte

F

orensic Science ZTEAM Hezkuntza proiektua da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntza du, Ertzaintzaren bitartez. Maiatzean, Lauroko hiru irakaslek aurkezpenean parte hartu zuten Innobasqueko egoitzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuaren aurrean, Estefania Beltran, parte hartuko duten beste 13 eskoletako ordezkariekin batera. Nazioartean, beste 15 herrialdek parte hartuko dutela baieztatu dute. Proiektua simulatutako lapurreta baten ebazpena izango da, eta laborategiko probak aztertuko dituzte, DNAren analisiak eginez eta emaitzak konfrontatuz, Polizia Zientifikoak emandako hatz-marken eta profil genetikoen datu faltsuak oinarri hartuta.

Sasoian

25


Berrikuntza metodologian

Lauro Ikastolak GOBLIN kategoriako kotxe elektrikoen lasterketa antolatu zuen

L

auro Ikastolak, Kid's kit-car Greenpower IBERIA erakundearekin elkarlanean, kotxe elektrikoen lasterketa antolatu zuen, GOBLIN kategoriakoa 9-12 urte bitarteko ikasleentzat,Areetan Getxon, ZTIAM (Zientzia-Teknologia-Ingeniaritza-Artea-Matematikak) proiektuak sustatu eta aurrera eramateko duen konpromiso eta ibilbide luzeagatik. Topaketa honek bi atal izan zituen, ohikoa den formatoarekin: Lasterketak: hiru zirkuito (Drag, Slalom, Sprint) Areetako Geltoki Plazan. Proiektuen aurkezpenak: lantalde bakoitzak bere proiektu eta kotxearen aurkezpena egin zuen Erromoko Kultur Etxean. Lauro Ikastola, lasterketako anfitrioia izanik, proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxeak gonbidatu zituen eta sei izan ziren deialdiari baietza eman ziotenak:Asociación Peñavera (Asturias), Colegio Gaztelueta, Ingeniaritza elkargoko neskak, Ingeniaritza elkargoko neska/mutilak, Lycée Français Bilbao eta St. George’s English School. Talde hauek euren eskerrona eta zorionak helarazi zizkiguten ekitaldiaren antolaketagatik. Lauro Ikastolak bi kotxe aurkeztu zituen lasterketara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek eskolaz kanpoko ekintzetan eraikitakoak hain zuzen.Taldeak, Passengers '19 eta Big Crunch. Bestalde, Lauro Ikastolako DBH 1eko ikasle guztiak ere proiektu honetan murgilduta zeuden une horretan,Teknologia eta Matematikaren kurrikuluaren barruan, FORMULA 24 kategorian (11-16 urte). Lasterketa antolatu zenerako, euren bost kotxeak eraikitzen ari ziren eta euretariko bi eraman zituzten Areetara erakusketa egiteko eta geldiunetan zirkuitoan agerraldia egiteko.

• •

Lasterketa giro ezin hobean burutu zen eta antolaketak arrakasta handia izan zuen ikasleen gurasoen ezinbesteko kolaborazioagatik. Lauro Ikastola 17/18 ikasturtean hasi zen elkarlanean Kid's Kit-Car, lukrorik gabeko elkartearekin, ume eta gazteen artean zeharkako konpetentziak eta teknikoak sustatzeko asmoz. Proiektu honen helburua da kotxeak diseinatu eta eraiki, lasterketetan parte hartu ahal izateko, prototipo elektrikoekin eta ingurugiroarekiko jasangarriak. Kid's Kit-Car proiektuaren erreferentzia Erresuma Batutik dator, Greenpower Education Trust-en eskutik: bertan 600 ikastetxek baino gehiagok parte hartzen dute. Lasterketako babesleak:

Lehen Hezkuntzako babesle eta kolaboratzaileak:

DBHko babesle eta kolaboratzaileak:

26

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Beste lasterketak 18/19 ikasturtean

FORMULA 24 lasterketa Muskizen: DBH 1eko bost kotxeen parte hartzea.

GOBLIN lasterketa St. George’s English School: Lehen Hezkuntzako kotxeen parte hartzea.

Proiektuaren oihartzuna

O

tsailaren 22 eta 23an Bilbon ospatu zen nazioarteko kongresua SUM Bio '19 "Sustainable urban mobility Congress – XXI. Mendeko hiriak mugitzen”, eta Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleak bertan izan ziren euren kotxe elektrikoekin garraio jasangarriaren erakusketan.

F

orotech Deusto: DBH 1eko ikasle talde bat Kid’s kit-car proiektuko ordezkariak izan ziren Paraninfok Kalustroan maiatzean burutu zen erakusketa teknologikoan, euren kotxe elektrikoko prototipoagaz. Jardunaldi hauek gure inguruko enpresek eta ikerkuntza-erakundeek, ingeniaritzan oinarriturik, zein modu berritzaileetan balioa eta aberastasun teknologikoa lortzen duten erakusten zuten.

Sasoian

27


irakurketa sustatzeko proiektuak

“Hitzen ahairea. Euskaldunok zeri kantatzen diogu?” emanaldia Ikastolako Liburutegian

D

BH 3ko ikasleak poesia lantzen zeudela, Euskara Mintegiak saio berezi bat prestatu zuen: urtarrilaren 22an Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda bertaratu ziren “Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?” emankizuna eskaintzera, ikasleak poesiara hurbiltzeko saiakera eginez.

Gaikako erakusketak egun berezietan

28

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak Amets Ulibarri Pérez de Nanclares, Jose Mª Portell Literatur Lehiaketako irabazlea

I

kasturte amaieran, Lengua-ko jakintzagaian poesiaren inguruan egindako lanak zirela eta, DBH 3ko ikaslea zen Ametsek poesia bat prestatu zuen, Las puertas, eta “XV edición del Concurso Literario José Mª Portell”era bidali ere. Ametsek lehiaketa irabazi zuen gazteen kategorian. Zorionak!

Amaia Quijano, irabazlea "Premio Boolino de relato corto juvenil" literatura lehiaketan

D

BH 3.C gelako ikaslea Amaia Quijano, irabazlea izan zen "Premio Boolino de relato corto juvenil"ean, kategoria erromantikoan, “Nueces y albaricoques” kontakizunarekin, antzinako RDAn girotua dagoena Halaber, Caterina Calvo, DBH 3ko ikaslea baita ere, finalista izan zen distopia kategorian, “Cambianeta” kontakizunagatik, gizartearen etiketen ingurukoa.

Zorionak neskak!

Bi sari Andere Garabietarentzat

L

ehen Hezkuntzako 6.E taldeko Andere Garabieta Garcíak bi sari lortu zituen: lehen saria “Bilboko Portua III. Ipuin-lehiaketan, Guztiontzako portua lanarekin, ikaskideekin batera batu zuena hain zuzen; eta bigarren saria gaztetxoen mailan, “Bizkaidatz Txikia” lehiaketan, La carrera espacial liburuaren jarraipen testua idatziz Zorionak!

Alvaro Villameriel García, Talentu Gazteen Coca-Cola Lehiaketan saritua

A

lvaro, DBH 2Bko ikaslea, Talentu Gazteen Coca-Cola Lehiaketa Narrazio Laburren 16. Edizioko 3. Saria irabazi zuen, Guggenheim Museoan jaso zuena, hain zuzen. Zorionak! Argazkian, Álvaro DBH 2tik frogara aurkeztutako beste ikaskideekin batera, Deustuko Unibertsitatea- Komertzialaren Eraikina aurrean.

Sasoian

Aiala Garabietak, bi literatur sari

D

DBH 2Dko ikasleak, Aiala Garabieta Oribek, Ramón Rubial Ikasleentzako Narratiba Lehiaketan bigarren saria lortu zuen, Euskalduna Jauregian hartu zuena, bere ikaskideekin batera. Bestalde, "BizkaIdatz Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da" Literatura Lehiaketan, bigarren saria irabazi zuen, gazteen kategorian, euskeraz, Zazpigarren olatua libururen jarraipena idatziz. Zorionak!

29


ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak

Batxilerreko ikasle talde bat, Bartzelonako Exporecerca-n

L

ehen Batxilerreko Olatz Del Moral Celaya, Naia De la Fuente García eta Ander Urteaga López Bartzelonan izan ziren, "Exporecerca Jove" gazteen zientzia azokan, euren proiektua aurkezten,Amaia Pérez eta Oihane Uriarte irakasleak lagunduta.

Aurkeztutako proiektuaren izenburua zen "Aplicación de las columnas de Winogradsky en el estudio del efecto de la contamienación en acosistemas microbianos acuáticos”. "Exporecerca Joven" urtero Bartzelonan ospatzen den nazioarteko ikerketa-azoka da. Haren helburuak dira gazteen artean ikerketa bultzatzea, euren artean esperientziak eta ezagutza konpartitzea eta estatuko zein nazioarteko beste azoka eta kongresuetako parte-hartzea sustatzea.

Sarituak Olinpiada Matematikoetan

M

aiatzean, familiak eta Ikastolako arduradunak lagunduta, EHUak antolatutako Udaberriko Matematika XXIII Lehiaketaren sari-banaketara hurbildu ziren ikastolako sarituak: q 0 MAILA, Lehen Hezkuntzako 4. maila: • Ekain Garai Fernandez-Basabe • Jun García Madroñal • Aimar Intxausti Aragonés q I MAILA, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: • Malen Bustamante Sagasti q IV MAILA, Batxiler 1-2: • Alesander Llabori Martinez-Arano

Sari banaketa honetan ere Inés Borchers Arias Batxilerreko ikasleari Euskal Herriko Fisikako XXX. Olinpiadan hirugarren sailkapena eta Euskal Herriko Matematikako LV. Olinpiadan bigarren sailkapena lortzeagatik aipamena eman zitzaion.

Estatu mailako sailkapena eta bigarren postua ‘Mediterranean Youth Mathematical Championship’ txapelketa europarrean Euskadiko Olinpiada Matematikoan lortutako sailkapenarekin, Inesek Espainiako txapelketarako postua lortu zuen, Ourensen ospatu zena, eta bertan zazpigarren egin zuen 75 ikasleren artetik. Honek zilarrezko domina ematen zion eta udan Napolin ospatzekoa zen ‘Mediterranean Youth Mathematical Championship’ txapelketarako sailkapena, Euskal Herriko ordezkari bakarra izanik. Saio europarrean 20 herrialde lehiatu ziren eta Espainiak bigarren egin zuen Italiaren atzetik. Zorionak Inés!

30

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Ikastolako hiru ikaslek hartu zuten parte European Youth Parliament-eko fase europearran, Polonian

B

atxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Polonian izan ziren 2019ko irailean, 18/19 ikasturtean European Youth Parliament-eko (EYP) saioetan klasifikazioa lortuta.

Estatu mailan eurek hirurak eta Huescako ikasle bat baino ez ziren gonbidatuak izan Poloniako jardunetan parte hartzeko, eta beraz, Euskal Herriko partaidetzaren ardura eraman zuten. Martxoan ospatu zen Bilbon European Youth Parliament-en eskualde-fasea eta Lauro Ikastolako Batxilerreko bost ikasle bertaratu ziren: Asier Esandi, Ander Urteaga, Cristina Alonso, Goiuri Lozano eta Ane Basterretxea.Topaketa hauetan, gazteen arteko debateak burutzen dira, ingelesez, erakundeak markatutako arauekin Europako Parlamentua balitz bezala, pil-pilean dauden gaiak jorratuz: gizentasuna, immigrazioa, robotak lanean, hizkuntza gutxituak, etab. Gai hauetaz hausnarketa egin, iritzia eman eta azkenean bozketa egiten da. Bilboko saio hauetan estatu mailako faserako sailkapena lortu zuten, zeina Zaragozan burutu zen. Zaragozan zeudela, EYP-eko monitoretza lana egiten ari ziren gazteen artean, Gorka Etxebeste Arroyo Lauroko ikasle-ohia topatu zuten. Gorkak, Ikastolan zegoen bitartean, debateetako saio hauetan parte hartu zuen, duela hiru urte fase nazionalera helduz. Esperientziarekin pozik, erakundearekin harremanetan jarraitu izan du gaur arte, eta berak lagundu zituen Asier, Ander eta Cristina Poloniara.

DBH 4ko lau ikaslek hartu dute JAKIUNDEko JAKIN-MINA agiria

2. saria ekintzailetzari buruzko "Egin eta Ekin" Lehiaketan

J

D

AKIN-MINA agiriak Bilboko Arte Ederretako Museoan hartu zituzten, H e z k u n t z a ko Sailburua den Cristina Uriarteren eskutik, J A K I U N D E ko presidentea, Jesus Ugalde, eta Museoko zuzendari eta Jakiundeko akademikoa, Miguel Zugaza, ekitaldian zeudelarik. Lauroko ikasleak izan ziren June Abasolo Miquelarena, Naroa Etxebarria Abrisketa, Iñigo Goiriena Zugazaga eta Ainhoa Solbiati Uriarte. Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKINMINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere.

Sasoian

BHko Ander Iriondo, Jon Ochoa, Maialen Olabarri,Ane Sáez eta Jon Villanueva ikasleek 2.saria irabazi zuten Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza bultzatzeko Egin eta Ekin lehiaketan,“Asmakizunak” atalean, Gaztelaniako ikasgaian egindako proiektu batekin. Programa hau bete bitartean, ikasleek hainbat jardueretan parte hartu dute: gaitasun pertsonalak garatzeko tailerrak, enpresa arloko oinarrizko printzipioak ikasteko tailerrak, enpresetara bisitak, hitzaldisolasaldiak, etab. Azkenik, proiektua garatu behar izan dute: ikasitakoa aplikatuz, asmakizun bat edo enpresa-praktika bat garatu.

31


jasangarritasuna-agenda 21

Eko-ordezkariek Txorierriko jardunaldi teknikoetan parte hartu zuten

M

artxoan, Eskola Agenda 21 proiektuaren barne dauden Txorierriko Jardunaldi Teknikoak ospatu ziren Derioko Nekazaritza Eskolan. Bertan ikastetxe ezberdinetako ikasleak hurbildu ziren espezie inbaditzaileen inguruko gogoetak egiteko. Gure ikasleek, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila eta DBHko 1. eta 2. Mailetakoek, ikastolan egin dituzten sentsibilizazio ekintzak azaldu zizkieten beste ikastetxeetako ikaskideei. Jarraian, Nekazaritza Eskolatik bisita egin zuten.

Exhibition of prototypes of sustainable transport powered by renewable energy

M

ugikortasun jasangarriaren astea zela eta, Batxilergoko ikasleek “Ikerketa lana� ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu zuten DBH 1. mailako ikaskideentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi zen, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz. Jarduera hauek European mobility week web orrialdean erregistratuak izan ziren.

Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean egiten diren ekintzen artean, urtarrilaren 22an Mikel Zeberiok hitzaldia burutu zuen 2. Batxilergoko ikasleekin, "Elikadura eta gizakiaren ongizatea" gaiak jorratuz. Mikel Zeberio unibertsitateko irakasle eta kazetaritza lanetan diharduen gastronomoa da. Aurreko urtean Estatuko Gastronomia Saria jaso zuen kazetaritzan egindako lanagatik. Lauro Ikastolaren lehen urteetan, bertan irakasle ere izan genuen.

32

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Lauroren praktikak aitortuak, eskolako elikadura iraunkorraren gaineko ikerketa batean

A

rgitaratu berri den "Guía de Buenas Prácticas sobre Alimentación y Estilos de Vida Saludables y Sostenibles en la Escuela" txostenak ikasleek eskolako elikadura jasangarrian izan behar duten protagonismoa azpimarratu eta bultzatu nahi du. Ashoka-k (giza-ekimeneko erreferentziazko erakundea) eta Danonek aurkeztu dute Bartzelonan, Alimentando el Cambio jardueren artean, "Ministerio de Educación y Formación Profesional" eta "Sociedad Española Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek egindako elikadura-piramidea. para el Estudio de la Obesidad (SEEDO)"aren laguntzaz. Ikerketaren helburua giza-berrikuntzak aztertu, elkarbanatu eta hedatzea da, eskolako testuinguruan elikadura osasungarri eta jasangarriari dagokionez. Dokumentua bost Autonomi Elkarteetako 86 ikastetxeetan egindako mapeoaren emaitza da, 6-12 urteko ikasleekin, eta euren artean zortzi nabarmendu dira: ikastetxe horien ezaugarri komuna da euren proiektu pedagogikoan elikadura eta bizitzaohitura osasungarri eta jasangarriak sustatzea, irtenbide kreatibo eta berritzaileak erabiliz. Lauro Ikastola EAEko ordezkari bakarra izan zen. Ikerketa honetan azpimarratzen da programa hauek hezkuntz-ziklo osoan eta zeharka burutzearen garrantzia, elikadura eta bizitza-ohitura osasungarri eta jasangarriak gainontzeko gaiekin batera landuak izan daitezen, hau da, osasuna, ingurugiroa, ekonomia eta kultura patrimonioarekin. Ikerketan islatu diren Lauro Ikastolaren jarduera batzuk dira Barelikos proiektua, Aunar-Taper solidarioan parte hartzea, "Gela berdea" saria, Gosasun kidea izatea, Eskola Agenda 21, etab. Argitalpen hau aurkeztu eta argitaratu ostean, Lauro Ikastola gonbidatua izan zen Madrilen ospatu zen saio kolaboratibo batean parte hartzera, batutako praktika onak zelan batu eta horrek hedatzeko estrategiak definitzeko, mugimendu honetara eskola gehiago batu daitezen.

“Gela berdea” saria Lehen Hezkuntzan: fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari errekonozimendua

Sasoian

33


giza-konpromisoa

A

urreko ikasturteetan bezala, Elkartasun Merkatua antolatu genuen Lehen Hezkuntzan: etapako ikasle guztiek egoera onean eta erabiltzen ez dituzten irakurketa liburuak eta mahai-jokoak ekarri zituzten eta salgai jarri euro 1ean.

Oraingoan ere, trinitarioek Indian duten ROHA eskola-etxe batekin elkarlanean arituko gara, lukrorik gabeko IC-LI Lankidetzarako Ingenieritza elkartea bitartekari izanik. Eskola horretan, estigmatizatutako eta bakarrik utzitako umeak hartu eta zaintzen dituzte, bai gurasorik ez daukatelako edota elbarritasun fisiko edota psikikoak dituztelako. Elkartasun merkatuan lortutako dirulaguntzarekin soinu-ekipoa erosi nahi dute, musikoterapiaren onurak aplikatzen hasi ahal izateko.

Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainak ✓ ✓ ✓

G

34

iza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Hiru kanpaina nagusi burutzen ditugu Ikastolako etapa guztiek parte hartzeko: Janari bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankurako. Ikastolan janaria biltzeaz gain, ikasle, guraso eta Ikastolako langileek euren aisialdian supermerkatuetan laguntzen parte hartu zuten. Arropa bilketa BEROHI elkartearekin elkarlanean. Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia. Batutako diru-kopuruaren helburua: ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan.

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Zure ilea eman nahi duzu? Ikastolan lagunduko dizugu

D

BH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian “Mechones Solidarios” jarduera landu zuten, kanpainia honen berri Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean zabalduz, eta parte hartu nahi izatekotan ilea emateko prozeduran lagunduz. Urtero-urtero ile-emaileen kopuruak goraka egiten du, eta datorren ikasturtean ere oso arrakastatsua izango dela ziur gaude. . Eskerrik asko!

200 jostailutik gora Haur Hezkuntzako bilketan

G

abon aurretik, jostailu bilketa jarri zen martxan Haur Hezkuntzan, lukrorik gabeko bi elkarteei emateko: IC-LI Lankidetzarako Ingenieritza elkarteari eta Sestaoko Hazbide neska-mutil eta gazteen hazkuntza bideratzeko elkarteari, euren Artizar proiekturako. Eskerrik asko!

“Acambi-Asociación de cáncer de mama” eta “Asvidia-Bizkaiko Diabete Elkartea”

H

auek Izan ziren Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukeratutako erakundeak, Citizenship jakintzagaian, Gabonetako eta Udaberriko ekitaldien sarreren diru-kopurak hartzeko.

Sasoian

35


zerbitzuak

Lauro Ikastolako Jaiak Erronka Garbiaren ziurtagiria lortzen du

“E

rronka Garbia Eusko Jaurlaritzak sustatutako ziurtagiria da, ekitaldi baten diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen direnaren errekonozimendua emanez. Honen helburua ekitaldietako parte-hartzaileak eta antolatzaileak kontzientziatzea da, ingurugiroarekin errespetagarriak diren jokaerak sustatuz. Eredua hau izanik, Ikastolak “Erronka garbia”n parte hartzea erabaki zuen, Jaiak aukera bikainak eskaintzen baititu bai ikasleei zein gurasoei ingurumena errespetatzeko bultzatu nahi ditugun jarraibideak erakutsi eta sustatzeko. Ekitaldi baten eragina neurtzeko 6 ekintza-ardatz ezartzen ditu ziurtagiriak ingurumen-inpaktuak gutxitzeko, eta ikastolan 3 landu genituen: Mugikortasuna: Jaialdia ospatu baino lehen, familiei komunikazio bat bidali zitzaien garraio publikoa erabili zezaten iradokiz, bus publikoaren ordutegi eta ibilbideei buruzko informazioagaz. Honek izandako inpaktua neurtzeko DBH4ko “eko-ordezkariek” galdekizunak egin zituzten, erabilitako garraioa eta jatorria galdetuz. Hondakinak: ekitaldian hainbat hondakin sortzen dira txosnan, marmitako lehiaketetan, elikadura osasuntsuen tailerretan, etab. Burututakoak: Birziklapen ontziak: papera, konposta, beira, plastikoa eta zakarra. Konposterako poltsa biodegradagarriak. Hondakinak murriztu: batetik, marmitako lehiaketako partaideei etxetik berrerabili daitekeen mahi-tresnak ekartzea eskatu zitzaien, hori errazteko harraska, xaboia eta espartzuak jarriz; eta bestetik, txosnan, berrerabili daitezkeen edalontziak saldu ziren.

•• •

Erosketak: ordaintzeko tiketak kendu ziren; hornitzaileak aukeratzerakoan, bertakoak izan zirenak aukeratu ziren eta ingurumenarekin inpaktu kaltegarri gutxien izan ditzaketen jolasak eta aktibitateak aukeratu ziren (esate baterako egurrezko jolasak).

Erizaindegia: prestakuntza saioak ikasleentzat

I

kastolako Erizaindegi zerbitzuko arduradunak, ikasleen lehen atentzio-medikoa egin eta elikadura beharrizan berezien jarraipena egiteaz gain, arlo pedagogikoan ere kolaboratzen du ikasleentzat prestakuntza saio bereziak burutuz: “Barelikos – Baratza, Elikadura eta Osasuna” jakintzagaia barruan, "Frutaren • kontsumoa eta onuragarritasuna” hitzaldia ematen du 5. eta 6. mailetan. Saio honek atal praktikoa ere badu, laranjan zuritzea, esate baterako, jantokian ikusi den beharrizana izan baita. Lehen laguntzak tratatzeko saioak: alergia, ziztada, kolpe eta abarrei buruzko azalpenak ematen ditu eta Ikastolaren prozedurak azaldu. Bihotzeko bizkortzea: Erizaina, “Bizi• euskarrian instruktore” den aldetik, erreanimazio eta desfibrilatzailearen erabilerari buruzko saioak ematen ditu.

36

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Behekosoloa

Kirol-eskaintza osagarria

B

ehekosoloa Kiroldegiak Ikastolako zein kanpoko familientzat ikastaroen eskaintza zabala du, eskola-zerbitzuaren eskaintza osotuz, azken urteetan parte hartzaileen igoera garrantzitsua izan duena. Igeriketa, aste osoan zehar: “IAN” enpresak ez du lortu bakarrik ikastaro hauen arrakasta deigarria izatea, waterpolo-eskola eskaintza sendotzea ere lortu dute, larunbatean eta igandean burutzen diren saioekin. Ostiraletako eskaintza: Kirol-eskolak: LH 1 eta 2. mailako ikasleentzako eskaintza oso zabala da ostiraletan: futbaltxo eta saskitxo eskola, patinaia, dantza modernoa, mugendo eta multikirola. “Kirol txiki”: txikienentzako, 4 eta 5 urte bitartean, kirolean hasteko programa dugu, euren motrizitate gaitasunak lantzeko aukera ezin hobea. Futbola eta saskibaloia hobetu: futbol edo saski egiten dutenek kirolean hobetzeko aukera dute Behekosoloan. Gurasoentzako ikastaroak: gurasoentzako eskaintza dago eta informazioa nahi izatekotan, Behekosoloan galdetu dezakezue.

Oporretako kanpusak

O

por garaian, Gabonetan, Aste Santuan eta Udan (ekaina-uztaila), eskaintza ezberdina dago: kirol kanpusak eta teknifikazioetakoak futbol eta saskibaloian; “Jolasmundu” txikienentzako, euskaraz, oporraldietan hizkuntzaren errefortzu izateko aukera bezala; eta ingelesa lantzeko kanpusak udan, Mondragon Lingua akademiarekin elkarlanean, etab. Opor-garai bakoitzean indarrean dagoen eskaintza Ikastolako webgunean dago ikusgai, Behekosoloa atalean.

Urtebetetzeen ospakizunak

B

ehekosoloak eskola-urtebetetzeak ospatzen ditu hiruhileko, hilabete horietan urteak bete dituzten Lauroko ikasleen jaialdiak egiteko, Haur Hezkuntzako 3 urteko mailatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte. Zerbitzu honek menu hipoalergenikoa du barne. Bestalde, urtebetetze ospakizuna Kafetegiarekin zuzenean kontratatu daiteke, bai Ikastolako familia izanda zein kanpoko bezeroa. Ospakizunak barne du merienda, igerileku sarrera eta kirol-aretoa. Informazio gehiagorako, dei ezazue Kafategira zuzenean: 944530541.

Sasoian

37


41. belaunaldiaren agurra SERGIO GARCÍA BUSTO: Eskerrik asko, ohore bat da ikasleak errepresentatzea… espero dut aukera hau eman digutenak ez damutzea. Ziur nago Uxuek bikain egingo duela; nik… ez dut ezer bermatzen. UXUE FERNÁNDEZ PALACIOS: Arratsalde on, bizirautea lortu duzuen horiei. Lauroren amaiera inoiz ez zela helduko zirudien… eta hemen gaude. Zaila izan da, badakigu. Hasieran dena ona zirudien. Hemen eman genituen lehen urteak politak izan ziren, dena alaia zirudien: jolasten genuen, lo egiten genuen… gauean egin beharko genukeen hori… ez dakit gogoratzen duzuen. Gero Lehen Hezkuntzara, heldu ginen eta nahiz eta zailtasun maila pixka bat igo, poztasunez gogoratu ohi ditugu momentu horiek. Pedroren bigarren platerkada jasotzea, ingeleseko:“listen and sing the song” hori, bertsozblai, adi-adi euskarari, txirula… SGB: Hainbatek gizon buruzoilen amesgaiztoak eduki dituzuen arren, urte horiek gozatu genituela esan dezakegu... 11-12 urterekin DBHra denak… Ezinezkoa egiten zait garai honi buruz hitz egitea hau esaten ez badut: barkatu lau urte horietan zehar gure maisu eta andereño izandakoei. Urte horietan zehar kurtsorik txarrena ginela entzutera ohitu ginen eta hori esaten ziguten bakoitzean, harrotasunez kontatzen genion elkarri. UFP: Momentu hori amaitu eta batxilergoarekin egin genuen topo, “borondatez” egin dugun batxilergoa. Lehenengo kurtsoan immunitate berri bat garatu genuen, “hemen nahi duzuelako zaudete, beraz...”, ez zuen inporta egindakoak, erantzuna hori zen beti. Ez dakit urte horretako kontzeptuak argi izanda amaitu bagenuen kurtsoa ala ez, baina jakin badakiguna da batxilergoa nahi izan dugulako egin dugula. Eta zer esanik ez azken urte honetan zehar gurekin egon den selektibitatearen mamuari buruz. Lehenengo egunean gutxienez 10 aldiz entzun genuen bere izena eta hortik aurrera komunera ere etorri da gurekin, gure lagunik hoberena bilakatu den arte. Gaur eta ziur aski asteburu osoa, ordea, selektibitatearen mamua etxean geratuko da, edo bestela, komunean giltzapean sartu beharko dugu. SGB: A ber… ez dut giroa fastidiatzeko asmoa baina… Laurori errespetu guztia izanik, hau esan behar dut: hona heltzea asko kostatu zaigun arren, teknikoki osotuko dugun etaparik errazena da. Egia da, ikastola gure hasierako geltokia da, aldapa baten hasiera baino ez dena. Josunek esaten duen moduan, bizitza gogorra da, eta, ziur aski, gero eta gogorragoa bilakatuko da. Beraz, negar egiteari utziko diogu, eta norbaitek kontu existentzial honi aurre egin nahi badio,

38

filosofia mintegira jo dezala edo Daniel Innenarity-ri galde diezaiola (...). Hala ere, Lauron egotea pribilegio oso handia da.Aipatutako hitzaldiak, instalazioak, iPad-ak… Populazio globalaren zati oso txiki batek gure egoeraz goza dezake, eta, zorionez, gure egoera arrunta iruditzen zaigun arren, salbuespena garela izan behar dugu argi, eta ez norma. Honengatik Lauro Ikastolari eta honek ematen dituen laguntzak posible egiten dituzten horiei eskerrak ematea derrigorrezkoa dela uste dugu: garbitzaileak, jantokiko andereñoak, idazkaritzakoak... eta, noski, Manu, Rober eta Amaia. UFP: Egia da kurtsoan zehar askotan esan digutela urte zaila izango zela eta pilak jarri beharko genituzkela… “activamos neurona” edo “stop this mambojambo guys” esaldia izan da entzun izan duguna, baina ez dakit ziur gure neuronak entzun duen ala ez, beno, itxi pentsatzen… ez. Badira maisu eta andereño batzuk ez dutela aktibaziorik igarri, desaktibazioa baizik, eta “ei, aizue, azterketa daukazue, eta batzuk oporretan zaudetela dirudi” esan digute, nahiko goibel diapositibak ez pasatzearekin mehatxatuz. Momentuz, gaur, neurona hori desaktibatu eta parentesi txiki bat irekiko dugu, ondo pasatzea izanik gure helburu nagusia. Gutxienez datorren asteartera arte, joango garela ya “al meollito” … Mamarrito, azterketatxo eta azterketoiez kantsatuta gaude jada. Kurtso luzea izan da, baina luzeagoak izan dira fisikako eta ekonomiako azterketak, nahiz eta kexatu ezin zareten, besteok ez baitugu fisikakoek jaso dituzuen tortilla pintxo horiek jaso. SGB: Egia da irakasleren bati palmeritaren bat eman behar izan geniola berandua ez jartzeko… Uf… Irakasle gorrotatu eta

6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


maitatuak‌ Egin duzuen eta egiten jarraituko duzuen lanak garrantzi izugarria du. Ezin duzue ezta imajinatu ere zein punturaino irakasle batek ikasle batengan eragina izan dezakeen. Gure izaera, nolabait ikastolan izan ditugun irakasle guztien ondorioa da, eta etapa honetan izandako irakasle guztiak betirako gogoratzen direnez, ez zaituztegu inoiz ahaztuko. Ez dut perfekzioan sinisten, eta beraz, honekin ez dugu zuen lana ezinhobea izan dela esan nahi, gure jarrera eta emaitzak ezinhobeak izan ez diren era berean: baina bikaintasunean bete-betean jo duzuela argi dago eta horregatik, bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu. UFP: Oso polita izan da esandako hori, Sergio, baina gero pasilloetan esandako guztia ez dugu esango ezta? Esan duzun bezala, eskertzekoa da irakasleen lana nahiz eta askotan kontuan hartzen ez den. Baina mesedez, Sergiok esandako guztiaren ostean, ez pentsa zuek izan zaretenik gure kurtsoan jende hain on eta trebea sortzearen eragileak! SGB: Azkenengo bi urteetan zehar, hainbatek egin dute gure ikasle bizitza erosoagoa eta hobea. Bereziki, bi pertsona daude, zeinek izan genezakeen arazo guztiei konponbideak izan dituzten. Irakasle hauek, irakasle gisa bikainak izanez gain, ikasleekin tratu zoragarria izan dute beti eta askotan gure salbatzaileak izan dira, kasu egin diguten horietan, gutxienez‌ Beraz, esker on berezia merezi dutela uste dugu; Zuriùe eta Beùat, mila esker! UXUE ETA SERGIO: Amaitzeko, eskerrak hasiera batetik gurekin egon zareten ikaskide guztiei eta baita gutxinaka gehitzen joan zaretenoi zein orain hemen egoteko aukerarik ez dutenei ere. Guztiok etapa hau itxiko dugunez eta bakoitzak berea hasiko duenez, ez dakigu noizbait elkar ikusiko dugun. Beraz, ardurak liburuekin batera takillan sartu, burmuina aske utzi datozen bizpahiru egun eta gauetan, eta ondo pasatzen saiatu. Hori bai, gogoratu urte amaieran klasekideekin liatzea ez dela aproposa...

Sasoian

39


41. belaunaldiaren agurra

“Gizarte bat, herri bat, guztien artean egiten da, eta gero eta gehiago zuen laguntzarekin ere”, Jon Egia, ikasle-ohia, gurasoa eta Kontseilukidea

Arrastion, Orain egun batzuk gaur agurrean guraso moduan hitz batzuk esatea eskatu zidaten: ederto, zeozer asmatuko dut. Zer esan, zer ez, azkenean hiru aipamen eta bi eskaerekin nator. Baina ez beldurrik izan, ez naiz luzatuko egun eder honetan. Hasteko, lehenengo aipamena, zuei, gurasoei, zuen seme-alabak ikastolara ekartzeagatik, euskaraz eta giza baloreetan hazteko emandako aukeragatik, zuen konfidantzarekin ikastolari emandako babesagatik. Gogoratu nahi ditut orain ere zuek bezalako beste guraso batzuk, orain urteak, zuen egoeran eta oztopo guztiak gaindituz, ausardiaz, ikastola sortu zutenak. Apustu bat izan zen, bai, baina oso apustu serioa, horren froga zuen aurretik ikastolatik igaro garen guztiok eta orain zuek ere.

“Gure aldetik babesa, laguntza, baliabideak, baloreak eta ezagutzak ematen saiatu gara, nahi izango duzuen etorkizuna eraiki dezazuen. Zorionak!” Zuriñe Serna, Batxilerreko zuzendaria.

40

Bigarren aipamena, zuei, ikastolako langile guztiei, zuen lanaz, konpromisoaz, ilusioaz, maitasunaz, gure seme-alabei eman eta transmititu diezuen guztiagatik. Ikastola, euskalduna, berritzailea, zuek egiten duzue egunero. Jarraitu bide honetatik... eta, ahal duzuen heinean, partekatu, zabaldu, aberastu, beste aukerarik dago herri txiki batetan hizkuntza gutxitu batekin? Hirugarren aipamena, orain bai, zuei, gure seme-alabei, hamabost urteko ibilbide honetan emandako guztiagatik, gelan ikasten, jolastokian jolasten, gelan ere jolasten, batean zein bestean elkarrekin gozatzen, batzutan sufritzen ere... Espero dut hemen bizi izandakoa, ikasitakoa, zuen bizitza guztian zehar lagungarri izatea eta aldi berean zuek gizarterako lagungarri egitea ere. Zuen zaletasunak, kezkak, gustuak gidatuta hazten joan zarete eta horregatik ez duzue danok bera jaso, ezta behar ere. Ez dago bide bakarra, aukeratzen duzuen bidea aukeratzen duzuela denok zarete beharrezkoak. Eta amaitzeko bi eskaerak, hauek ere zuei zuzenduak. Lehenengoa: hemendik irtetzean, zuen eguneroko jardueran, hemen jasotakoa, euskera, baloreak, beti zuekin eraman, zabaldu. Eta bigarrena: zuengan pentsatu, dudarik ez, zuen bidea aukeratu, aurrera egin, zuen lagunekin, zuen familiarekin. Zuengan pentsatu, bai, baina ez zuengan bakarrik, gizarte bat, herri bat, guztien artean egiten da, guztion laguntzarekin, elkarlanean, parte hartzen, partekatzen, eta gero eta gehiago zuen laguntzarekin ere. Eta orain disfrutatu, barre egin, emozionatu, kantatu, dantzatu, ondo amaitu eguna eta zuen bizitzetan zoriontsuak izan!! Zuen geroa zuen eskuetan dago. Zorionak eta eskerrik asko

“Karrera profesional aberasgarri bat opa dizuet, zuen burua garatzeko aukera ematen dizuena, independentzia ekonomikoa eta erabaki propioak hartzeko askatasuna dakarkizuena”. Zaloa Gómez, Zuzendari Pedagogikoa. 6. Zenbakia 18-19 Ikasturtea


Sasoian

41


eskola ibilbide amaierako bidaiak: BARCELONA – BRUSELAS


UDABERRIKO EKITALDIA

jaialdiak


jaialdiak

GABONAK


jaialdiak

SFX


jaialdiak

LAUROKO JAIA


jaialdiak

LAUROKO JAIA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.