Sasoian 7_19-20_Lauro Ikastola_eus

Page 1

www.lauroikastola.eus

Sasoian 7. Zenbakia. 19-20 Ikasturtea



Aurkezpena

O

ngi etorria ematen dizuet Sasoian Ikastolako urtekariaren zazpigarren argitaraldira. Aurten ere, 2019-20 ikasturtean egin diren ekintza eta lorpen adierazgarrien laburpen gisa eta ezer ahaztuta gera ez dadin ateratzen da Sasoian aldizkaria. Ikasturte berezia izan da dudarik gabe, ezberdina, gogoratzen ditugunen artean ez-ohikoena. Itxialdiari aurre egin behar izan genion Martxoan, hasieran 15 egunetako eperako, baina azkenean ikasle gehienak ez ziren berriro Ikastolara bueltatu. Dena den, normaltasunez atera nahi izan dugu Sasoian aldizkaria aurten ere. Nahiz eta klaseak etxetik jarraitu behar izan, gure seme-alabak ekimen ezberdinen protagonista izaten jarraitu zutelako. Ikastolan digitalizazioaren bidean lanean gabiltza duela urteak eta hau izan zen, zalantzarik gabe, gehien lagundu izan duena ohiko erritmoan lan egin ahal izateko. Autonomoagoak diren ikasle nagusiagoen kasuan ez zen inzidentzia handirik nabaritu, gaztetxoenen kasuan zailagoa izan zen euren adinak dituen beharrak distantziara egitea posible ez delako askotan. Ez zen erraza izan, kontakturik gabe, pantailetan bakarrik elkar ikusiz, lagunak besarkatzeko aukerarik eduki gabe…Baina, lortu genuen! Guztion esfortzu handiz eta egoerara moldatzeko ahaleginez posible izan zen ikasturteari amaiera ematea. Zoriondu nahi zaituztet ikasle, irakasle, familia, eta eskola komunitatea osatzen dugun guztiak. Ez dugu arin ahaztuko 19/20 ikasturtea, ezta 20/21 ere. Klaseak berriro presentzialak izan daitezen apustu handia egin da, gizarte osoaren adostasunez. Lauron protokolo eta neurri bereziak ezarri ditugu ahal den eta babestuen egon daitezen ikasle, irakasle eta pertsonal guztia. Horrela izanda ere, hurbiltasuna ezin da osoa izan. Denon besarkadak eta irribarreak faltan botatzen ditugu. Besterik gabe, Sasoian irakurtzean gozatzea espero dut. Eskerrik asko eta datorren Sasoian arte.

Sasoian aldizkariko zenbaki berri honek 19/20 ikasturteko jarduera, proiektu eta ekimenak batzen ditu, guztiz ez-ohikoa izan den ekitaldi batean, noski.Argitalpen honetan ezin batu etapa eta arlo guztietan burutzen den oro, eta oraingoan gutxiago, baina adibide batzuk aurkezten dizkizuegu, Lauro Ikastolako Proiektuaren izaera erakusten duten batzuk, alegia. Berrikuntza proiektuak dira, metodologia eta teknologia berriak aplikatuz burutzen ditugunak, gure ikasleen arrakasta eta aitormenak lortu dituztenak; azken batean, ikasturte honetako Hezkuntza Proiektu Integralaren laburpena, aurten aparteko egokitzapen eta eraldaketa izan duena, digitala eta urrunekoa bihurtu arte. Egun batetik bestera, aurrez-aurreko eskolak on-lineekoak bihurtu ziren, ezagutzen ez genuen epe baterako, ikasturtea amaitu arte izango zena. Metodologia eta tresna teknologiko berriak aplikatzeko izan dugun ibilbide luzeari, gaitasun digitalari eta eskola-komunitate osoaren inplikazio handiari esker, jauzi hori, zaila izan arren, posible izan zen; eta lehen egokitzapenen ondoren, ikasturtea amaitzea lortu genuen, Lauron irakaskuntza-ikaskuntza inoiz eten gabe. Krisi oro hobetzeko aukera berri bat da, eta, kasu honetan, pentsatu behar dugu egoera horrek aukera paregabea eman digula gure ikasleei, gure seme-alabei, gure gizarteko etorkizuneko herritarrei adierazteko aldaketa handiei erantzutea posible dela, eta bizitzari eta ezbeharrei aurre egiteko behar diren tresnak ematen ari garela. Itxialdi egoerak, normaltasun berriak eta 20/21 ikasturteari hasiera ematean izan genuen ziurgabetasunak erakutsi digute bizitza etengabeko ikasketa prozesu bat dela, eta ezer ezin dugula jakintzat eman. Halaber, beharrezkoa den ezagutzaz gain, Ikastolako Xedean islatzen diren erantzukizun, konpetentzia, tolerantzia eta elkartasun baloreak giltzarri direla bizitzari buruz dugun jarrerari buruz dagokionez. Eskola komunitate osoari eskertu nahi diogu, guraso, ikasle eta Ikastolako pertsonalari, egindako lana eta erakutsitako kolaborazioa, bai eta erabaki zailak hartu behar izan ditugunean orokorrean erakutsi diguten ulermen mailagatik ere. Eskerrik asko Lauro Ikastolako Proiektuan sinetsi eta apustu egiteagatik. Guztion artean, ahal dugu!

Itziar Laskurain Lasa Ikastolako Presidentea

Idoia Iruretagoiena Valle Zuzendari Gerentea

Sasoian

1


kudeaketa eta partizipazio organoak

Batzar Nagusia

B

azkideen 126ko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 54, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta 19-20 jarduerarako auditoretza elkartea onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Izaskun Aguirre Collado, Anton Arriola Boneta, Itziar Laskurain Lasa, Xabier Manterola Lejarza, Urko Mugueta Izaola eta Enara Venturini Alvarez. Kontseiluak agintaldia amaitu duten kideei eskerrak helarazi zizkien, egindako lanagatik: Mikel Agirre Aizpuru, Josu Lauzirika Uranga, Ziortza Sulibarria Santiago eta Iñigo Zorriketa Marchal. Jagolaritza Batzordearen berriztapena ere egokitu zen eta kide hautatuak izan ziren Mikel Agirre Aizpuru, Iñaki Gabirel Arteaga Artabe, Amagoia Tejedor Ortuondo eta Ana Uriarte Uranga. Eskerrak ere luzatu zitzaizkien agintaldia amaitzen zuten Olatz Larrauri Arregi eta María Rodriguez Urangari. "Kontseilu Errektorearen informazioak" atalean, azpiegitura eta inbertsioen inguruko egoera azaldu zen bai eta "Gure Jakintza" funtsaren nondik-norakoak ere, hau da, proiektu pedagogiko berriztatzaileen sostengu izango den diru iturria.

Goraka egin du bazkideen partehartzea proiektu pedagogiko berritzaileen finantzaziorako “Gure jakintza” Funtsan

K

ontseilu Errektoreak "Gure Jakintza" Funtsa jarri zuen abian 17/18 jardueran, izaera berritzaileko proiektu pedagogiko berrien finantziazio-iturriak hedatzeko edo gaur egun existitu eta baliabide nahikorik ez dutenak indartzeko, baja diren bazkideei euren giza-kapitala Kooperatiban uzteko aukera emanez. 19/20 ikasturtean Funtsera bideratutako diru-kopurua 4.074 €koa izan zen eta kostearen zati bat estali zuten proiektuak izan ziren: Kukulumnedi – Pertsonen Talentua Garatuz konferentzia proiektua eta Kid’s kit-car – Diseinatu, eraiki eta lehiatu kotxe elektrikoekin. Kontseilu Errektoreak argitalpen hau baliatu nahi du ekimen honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak emateko, gure hezkuntza proiektuaren etengabeko hobekuntzaren parte hartu izanagatik.

Bazkide berrien erdia ikasle-ohiak dira

B

azkide berriak Kooperatiban sartzea urtarrilean zehar burutu zen eta euren seme-alabek Lauro Ikastolako 57. belaunaldia osotuko dute. Azken urteetan ohi denez, ikasle-ohien kopurua handia da, eta horrek gure proiektuarekiko konfidantza erakusten digu.

2

Matrikula Batxilerrean

B

aditugu plazak Batxilerrean eta etapa honetako matrikula ofiziala maiatzean izaten ohi da, Eusko Jaurlaritzak zehazten duen datan. Batxilerreko zuzendariak familia interesatuak atenditzen ditu Lauroko Proiektua azaltzeko. Etapa honetako matrikulan interesa duten pertsonek Idazkaritza Nagusira deitu dezakete informazio zehatzagoa jasotzeko: 94 4538007, 212 luzapena.

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


inbertsioak

I

kasturtero bezala, udako oporraldia baliatzen dugu Ikastolako instalazioetan lan eta egokiketak egiteko, 19/20 ikasturtean bete beharreko segurtasun eta osasun neurriak baldintzaturik egon zirenak. Obra horiez gain, eraikin guztiak seinaleztatzeko lanak ere egin ziren, pertsonen fluxuak kudeatzeko; protokoloei eta edukierei buruzko seinaleak; jangelak manparekin egokitzea eta birbanatzea; aisialdirako guneak seinaleztatzea eta berriz kudeatzea; dosifikagailuak jartzea sarbide guztietan, etab. Lan nagusienak aipatzen ditugu: • Haur Hezkuntzako bigarren solairua egokitu, aurreko udako lanei jarraipena emanez, espazio zabalagoak eta balioanitzak lortzeko. • Haur Hezkuntzako jolastokiko frontoia zabaldu, irisgarritasun eta bisibilitate hobea lortzeko. • Lehen Hezkuntzako espazioak berrantolatu 1. mailatik 4. mailara arte seigarren gela lortzeko. • DBHko Liburutegi ondoko gelak handitu. • Batxilerreko espazioak berrantolatu gela handiagoak eta pasabide zabalagoak lortzeko, ikasleen joan-etorriak errazteko. • Batxilerreko Laborategiak eta Informatika gela azken solairura lekualdatu.

Sasoian

3


emaitza akademikoak

PISA, Diagnostiko eta DBH 4 amaierako emaitzek, datu akademikoen ibilbide bikaina berresten dute

I

kasturteko azken hiruhilekoan, ISEI-IVEI erakunde autonomoak 2018an burutu zituen LH4ko diagnostiko frogen emaitzak, eta PISA frogaren eta DBH4ko etapa bukaerako frogen emaitzak jaso genituen. Datu hauek, Ikastolaren proiektuaren arrakasta neurtzeko baliogarriak zaizkigu, Lauroko ibilbidean ohikoak diren beste froga objektibo batzuekin batera, eta gure hobe-lerroak definitzen laguntzen digute. ISEI-IVEI froga hauen kasuan, erakundeak Ikastolako ikasleen ISEK maila aztertzen du alderaketa egokiak egiteko, hau da, euren maila kulturala eta sozioekonomikoa (gurasoen prestakuntza, familiaren liburu eta IKT tresnen kopurua, beste batzuen artean). Honi dagokionez, Lauro Ikastola ISEK maila gorenean kokatuta dago.

LH4ko diagnostikoetan gure ikasleen Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika, Zientziak eta zeharkako ardatza den “Ikasten ikasteko gaitasuna” neurtu ziren. Arlo hauek guztietan, alderatu gaituzten talde guztien gainetik kokatu gara. Hau da: Euskadiko A, B eta D ereduko ikastetxeen gainetik, gure antzeko ISEKa duten ikastetxeen gainetik, eta gure ISEKarekiko espero ziren emaitzen gainetik ere. PISA eta DBH4 etapa bukaerako emaitzen kasuan, Matematika, Zientziak eta Irakurmeneko neurketak egin ziren. Irakurmenaren kasuan, ELGAk (OCDEk) erabaki zuen herrialdeetako irakurmeneko emaitzak ez aurkeztea zalantza batzuk izan baitira ikasleen erantzuteko moduan. Beste arloei dagokienez: u

Matematikak: gure emaitzak ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko ISEK duten ikastetxeen gainetik egon dira, eta Laurok Euskadiko D ereduko ikastetxeen artean Matematikako emaitzarik altuenak lortu ditu. u Zientziak: gure emaitzak ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko ISEK duten ikastetxeen gainetik egon dira ere, eta Laurok Euskadiko D ereduko ikastetxeen artean Zientzietako emaitzarik altuenak lortu ditu ere. Bi arlo horietan Lauroren emaitzen gainetik egon diren ELGA (OCDE)ko herrialde bakarrak Txina eta Singapur izan dira. DBH4 etapa bukaerako frogan Matematika eta Zientzien emaitzak jaso ditugu, eta lortutako emaitzek goian esandakoa berresten dute. Emaitza hauek eta gainontzeko froga objektiboenek gure ibilbide bikaina berresten dute, Lauro Ikastola osatzen dugun guztion ahalegin koordinatuei esker, ikasleak, profesionalak eta familiak, urtero Ikastolako proiektuan gauzatzen diren hobelerro eta berrikuntzen eragin positiboa azalaraziz, denok elkarlanean jarraituko dugun ibilbidea, hain zuzen.

4

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Batxiler amaierako emaitza esanguratsuak 2019/2020 ikasturtean, Lauron ikasketak amaitzean 8tik gorako espedientea zuten ikasleak promozioaren ia %40 izan zen, 42. promozioa emaitzei dagokienez oso ona izan zela islatuz. Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamazazpi urtez. Aurten, 7,80koa izan da, 30 urteko historikoan izan dugun hirugarren notarik altuena. Aurten, inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako lehen deialdian ekainean, gure ibilbidearen %82ko batezbestekoaren gainetik, nabarmenki. Hautaprobako ekaineko deialdian, ikasle guztiek gainditzen ohi dutena, derrigorrezko zatiaren bataz besteko nota 7,84 izan da, EAEko 7,01ren gainetik. USEko ez-ohiko deialdiari dagokionez, derrigorrezko zatiaren bataz besteko nota 6,01ekoa izan da, EAEko batez-besteko nota ia puntu batean gaindituz. 19/20 IKASTURTEAN BUKATU ZUTEN IKASLEEK AUKERATUTAKO IKASKETAK ESTUDIOS ADE ETA LOTUTAKOAK ADE ADE + Zuzenbidea ADE + Ingurune digitalak ADE + Finantzak ADE + Ingenieritza Negozioen kudeaketa Business Data Analitics ADE duala (Mygade) Publizitatea eta harreman publikoak LEINN ALBAITARITZA ARKITEKTURA ARTE EDERRAK (ONDARE KULTURALAREN BERRESKURAPENA) BIDEOJOKOEN DISEINU ETA GARAPENA-DIGIPEN BIOKIMIKA ETA BIOLOGIA MOLEKULARRA BIOLOGIA CAFYD CAFYD+IRAKASKUNTZA ERIZAINTZA FABRIKAZIO MEKANIKOA FISIKA FISIOTERAPIA FISIOTERAPIA+CAFYD GIZARTE HEZKUNTZA HISTORIA

GUZTIRA 19 6 2 1 1 1 1 3 1 1 2 1 1 1 2 1 1 3 2 3 1 1 2 1 2 2

Ikasturte honetan 2. Batxilerrean Ohorezko Matrikula lortu zuten bost ikasleak izan ziren Nerea Barrueta Azaola, Ander Urteaga López, Ane Basterretxea Loizaga, Kattalin Farelo Hernández eta Julen Roteta Romero. Zorionak!

Sasoian

ESTUDIOS HIZKUNTZA MODERNOAK ETA KUDEAKETA HORTZ-PROTESIGILE INGENIERITZAK Industriala Elektronikoa Mekanikoa Informatikoa Inteligentzia artifiziala Kimikoa Industri teknologia Telekomunikazioak Biomedikoa Antolaketa industriala Ingurumena Mekatronikoa Ingenieritza bikoitza INGURUGIRO ZIENTZIAK IRAKASKUNTZA KIMIKA MATEMATIKA MEDIKUNTZA MODA DISEINATZAILEA NAZIOARTEKO HARREMANAK PILOTO AERONAUTIKOA PSIKOLOGIA UDALTZAIN OPOSAKETAK ZUZENBIDEA ETA LOTUTAKOAK Zuzenbidea Zuzenbidea+ Lan harremanak

GUZTIRA 4 1 30 5 2 1 3 6 1 2 4 1 1 1 1 2 1 3 3 2 5 1 1 1 5 1 4 3 1

Halaber, 19/20 ikasturtean Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota lortu zuten ikasleak 26 izan ziren. Ikastolak egindako esfortzua eta lan ona aitortzen die ikasleoi, eta zuzendari Pedagogikoak eta tutoreek Batxiler Bikaintasun Agiria eman zieten. Zorionak!

5


orientazio plana

Konferentzia proiektua KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz

G

ure ikasleei eskaintzen diegun Hezkuntza Proiektu Integralaren garapenean burutu izan dituzten jarduerei nolabaiteko amaiera berezia emateko, 18/19 ikasturtean KUKULUMENDI - PERTSONEN TALENTUA GARATUZ proiektua jarri genuen martxan, eta 19/20 ikasturtean bigarren edizioa ospatu genuen, programatutako bi hitzaldi ezin bagenituen burutu ere, aurrez-aurreko eskolak bertan behera geratu zirenean.

“Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz eta gure ikasleak erabaki askeak hartzeko tresnak izan ditzaten, transmisiorako zubiak eraiki nahi ditugu gure ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarri eta esanguratsuekin topaketa eta solasaldiak ospatuz, komunitatean eta gizartean erreferentzia diren pertsonekin, hain zuzen. Inguruko gonbidatu horiek lagungarriak izango dira ikasleek baloreak ulertu eta bereganatzeko, euren esperientzia pertsonalak eta bizipenak transmitituko baitituzte, eta errealitate desberdinak gobernatu eta garatzen lagunduko diete.

Maialen Lujanbiok KUKULUMENDI 19/20 jardunaldiei hasiera eman zien

U

rriaren 22an Maialen Lujanbio Lauron izan genuen, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo lehen ekitaldian.

Maialen ia bi orduz jardun izan zen ikasleekin Ainhoa Bergara, Jon Castro, Naroa Etxebarria eta Ander Pérez-Caballero aurkezle trebeek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa eta beste, tratatu zituzten.

"Eszenatokian ez naiz liderra, proiektu amankomun baten arduradun eta parte sentitzen naiz", Inma Shara

A

zaroaren 25ean Inma Shara orkestra zuzendaria izan genuen Lauron, Batxiler 2. mailako ikasleekin "Dirección armónica. El liderazgo que genera armonía" titulupean, lidergo eta talde-lanaren inguruan hitz eginez, bereziki. Liderra taldeko beste kideak inspiratzen dituena izan behar duela azpimarratu zuen, sentsibilitatea garatzea eta besteekin lan egiten jakitea talentua ere baita adieraziz: "Liderar es inspirar". Julen/Oier Diez, Kattalin Farelo, Unai García de Iturrospe eta Paula Santos ikasleek plazaratutako galderei erantzunez burutu zuen jarduna, esfortzu eta pasioaz ere hitz eginez, eta arazoei aurre egitearen eguneroko lanaz ere: "No hay fracaso, hay dificultades que se deben afrontar cada día". Beste bi puntutan ere indar egin zuen: gizarteak sosegu hartu behar duela eta adeitsuagoa izan, eta solidaritatearen garrantzia.

6

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Pedro Miguel Etxenike: "Ezagutza, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago egongo da"

O

tsailaren 13an Pedro Miguel Etxenike izan genuen 2. Batxilerreko ikasleekin programaren bigarren saioa burutuz. Aurreko ikasturtean ere gurera etorri zen Etxenike, eta orduan bezalaxe, ia bi orduko hitzaldia labur egin zitzaigun, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. Kultura zientifiko-teknologikoaren inguruko ordu erdiko sarrera egin ostean, Batxilerreko ikasleek hainbat galdera planteatu zizkioten: etorkizuna eta aldaketa klimatikoa, esperimentzaioa animaliekin, zientzia eta etika, erlijioa, hezkuntza eta unibertsitatea, etorkizuneko lanbideak, lehen Euskal Gobernuan egon zeneko negozioazio eta anekdotak, esate baterako.

Eneko Knörr eta Jon Uriarte Ikastolan, ekintzailetzaz mintzatzen

O

tsailaren 18an programaren bigarren saioa izan genuen Batxilerreko lehen mailako ikasleekin. Hizketaldi lasai eta oso interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan genituen euren esperientzia pertsonalak kontatuz, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: "Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Herri batek ekintzaileak eta enpresak behar ditu aurrera egiteko", esan zien Enekok. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu zuten eta Jonek adierazi zienez "Zer edo zer txarto irteten denean, horretatik ikasi eta aurrera egin behar da".

P

Imanol Ibarrondo

Ezin izan genituen burutu…

Pedro Luis Uriarte

Ikasleek galdera ugari egin zuten klasean prestatu zuten gai honi buruz.

edro Luis Uriarteren “Transformación personal” hitzaldi-tailerra, 2. Batxilerreko ikasleekin; eta Imanol Ibarrondo, Kirol-Coacharena 1. Batxilerreko ikasleekin. Laster egongo gara!

Sasoian

7


orientazioa familientzat

Gurasoen orientaziorako hitzaldiak a a a

a a

a

a

8

HAUR HEZKUNTZA Egungo hazieraren erronkak: komunikazioa, jolasak eta mugak. Hizlariak: Batirtze Artaraz, haurren psikiatra eta Daniel Betancor, haur eta helduen psikiatra. Irakurmena eta umearen garapena: familiaren eragina eta garrantzia. Hizlaria: Joana Acha (Psikologoa eta neurozientzian doktoratua). Neuroheziketa: familia barruko ikaskuntza baterako gako neuropsikologikoak: erabateko garunaren estrategiak, gatazkak ebazteko teknikak eta familia-eremuan aplikatu beharreko jarduera. Hizlaria: Maria Bonales (neuropsikologoa).

LEHEN LEHEN HEZKUNTZA HEZKUNTZA Matematikak ikastea: familiek nola lagundu etxean. Hizlaria: Luis Pereda, gure ikasleen testuliburuen egilea, Lauro Ikastolako aholkulari eta Bilboko Magisteritza Eskolako irakaslea da. Lauroko familien heziketa estiloei buruzko hitzaldia: 2016. urtean Lehen Hezkuntzako familiei egindako galdeketaren emaitzetatik abiatuta, txosten-egilearen doktoregoko lanaren zatia izanik, egunerokotasunean gurasoei lagunduko dizkieten ondorio eta gogoetak. Hizlaria: Ana Gandarias Saez. Aholkularitza, Orientazio eta Esku-hartze Psikoedukatiboko Masterra. Ikastetxeetako familientzako eta profesionalentzako prestakuntza-ikastaroetako irakaslea. Irakurketa-idazketa: familientzako tresna eta orientazioak, zailtasunetarako. Hizlaria: Roberto Ratón Gago. Psikopedagogoa. Aditua arreta goiztiarra eta ikasketa-zailtasunetan. Heziketa sexuala familietan, XXI. Mendean. GEHILAN kanpoko elkarteak Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei burututako hezkidetza tailerren ondorioz antolatutako hitzaldia. Hizlaria: BIKO ARLOAK 7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


a a a

Zibersegurtasuna, ziberjazarpena, bideo-jokoak eta giza-sareak: ume eta gazteen erabilera arduratsua. Hizlaria: Igor Gaminde. Prestakuntza tailerra: ikasleek erabiltzen duten Gsuite zerbitzuen erabilera, gelan zein etxean: Gdrive eta Classroom. On-line lan egitea. Hizlariak: Lehen Hekzuntzako irakasleak. Elkarbizitza Plana: 4. Lehen Hezkuntzako ikasle laguntzaileen gurasoentzat hitzaldia, zertan datza figura hau eta zein prestakuntza hartzen duten azaltzeko, euren lana koordinatzen duten profesionalak nortzuk diren aurkezteko, eginbeharra noiz eta nola beteko duten aadierazteko. Hizlariak: Ikastolako KiVa arduradunak.

BIGARREN HEZKUNTZA DBH eta Batxilerreko hitzaldiak ikasturtearen bigarren zatian ospatzen diren gehien bat, eta beraz, jarduera honetan ez ziren egin. Hala ere, ohiko edukiak izaten dira:

a Ikasketa zailtasunak nerabezaroan. a Nola hezi gure seme-alaba nerabeak. a Teknologia berriak: metodologia, one-to-one, iPad erabilera, etab. a Heziketa sexuala. a Drogomenpekotasunak saihestu eta ekidin.

Batxilerreko gurasoak unibertsitateek burututako aurkezpen saioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu, seme-alabekin batera: Deustuko Unibertsitatea, EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Digipen.

Familiak laguntzeko artikulu eta irakurgaiak, Haur eta Lehen Hezkuntzan

F

amiliei zuzendutako orientazio atal hau, hitzaldien osagarri, Haur eta Lehen Hezkuntzako Orientazio Taldeak Ikastolaren webgunean txertatutako zenbait artikulu interesgarri hilero hautatzean datza. Azken urteotan, ia 200 artikulu eta erreferentzia txertatu dira, familiei seme-alaben hezkuntza-ibilbidean laguntzeko helburuarekin.

Sasoian

9


orientazio akademikoa

Unibertsitateetako Graduen aurkezpenak, hitzaldi eta tailerrak: Batxilerreko Orientazio akademikoa

I

Ikastolako Orientazio Sailak antolatu eta bideratutako jarduerak anitzak dira ikasturte osoan zehar Batxilerreko ikasleen orientazio akademikorako, bereziki, bigarren mailan.

Jarduera nagusien adibide batzuk dira:

• Inguruko Unibertsitateek eskaintzen dituzten Graduen aurkezpenak: ikasleak eta familiak gonbidatuta daude saio hauetara, eta EHUUPV, Deusto, Digipen eta Mondragon Unibertsitateak bertaratzen dira. • Tailerrak: ikasleak era boluntarioz apuntatzen dira eta Alternatiba jakintzagai orduan burutzen dira. Adibide batzuk dira: “Finantza eta inbertsio arduratsuak”, Joseba Madariagaren eskutik, Deusto Business School-eko irakaslea eta Laboral Kutxako ikerketen zuzendaria; “Zailtasun akademiko eta personalei aurre egiteko baliabideak”,Virginia Belategi sikologoaren eskutik. • EHUko jarduerak: Gizarte eta Komunikazio Zientzietako arduraduna den Idoia Camachoren eskutik, bere fakultateko ikasketa, titulazio berri eta lan irteeren inguruan informazioa emateko saioa; Letren Fakultateko irakaslea den Rakel Varela ikasleei azalpenak ematen eta galderak erantzuten; etab • Lanaldi programa, Novia Salcedo fundazioarekin kolaborazioan: Ikastolako Orientazio Sailak bost orduko tailerrak ematen ditu Ikastolan eta gero ikasleek Unibertsitateek antolatutako ate-irekietako ekintzetan edo “Egun bat profesional batekin” jardunean parte hartzen dute.

Gurasoek Batxilerreko ikasleen orientazio saioetan parte hartzen dute

B

igarren urtez antolatu ditugu gurasoen parte hartze aktiboa suposatzen duten Orientazio Saioak 2. Batxilerreko ikasleentzat: hamabi guraso gonbidatu ditugu, arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Gonbidatuak lau multzotan antolatu ditugu eta ikasleek euren lehentasunen arabera hitzaldia aukeratu dute: Ingeniaritzak: Fernando González. Natalia Ruiz. Iñaki Pinto.

• • • Zientziak: Iban Ubarretxena. • Aitor • IratxeBergara. Zarraonaindia. •

Osasun zientziak: Bernat Galarraga. Argoitz Sardui. Alaitz Erkoreka.

• • • Gizarte Zientziak: Mardaras. • Begoña Leire Madariaga. • Alkain Oribe. •

Eskerrik asko denoi!

10

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


elkarbizitza

DBHko ikasle laguntzaileek elkarbizitzari buruzko unitate didaktiko bateko materiala sortzeko kolaboratzen dute

D

BHko ikasle Laguntzaileek “Emozioak airean” unitate didaktikoa sortzeko kolaborazioa burutu zuten BAKEOLA-EDE Fundazioarekin. Saio desberdinetan sortu zuten materialetan oinarrituta, grabazioa egin zuten Ikastolako esparru desberdinetan, Jantokia barne, non bertako langileen laguntza eta kolaborazio handia izan zuten. Ikasle Laguntzaileen egitekoa: ikasgela barruan zein kanpoan, elkarbizitza hobetzeko laguntza eskaini Ondokoak dira, besteak beste, elkarbizitza hobetzeko ikasle laguntzaileen ekarpenak: Ikasturte hasieran, ikasle berrien zein talde berri batean sartu behar den ikaslearen harrera. Elkarbizitzaren inguruko ikaskideen kezka nagusiak hauteman eta lantzeko eta konpontzeko ekintzak sortu eta garatu, dinamika desberdinak erabiliz (galdetegi digitalak, jinkanak, jolasak, talde dinamikak eta abar), tutoretza orduak baliatuz. Konfiantza, kooperazioa eta komunikazio egokiak sorrarazteko ekitaldiak antolatu, ikasgelan landu eta ebaluatu. Bitartekaritza eskaintzeaz gain, zenbait ikasgelatan harreman eta jarrera desegokiak zuzentzeko jarduerak diseinatu eta gauzatu. Behaketa sistematikoen bitartez, tristura edota bakardade egoerak arintzen lagundu, entzute aktiboa, enpatia, asertibitatea eta bestelako gaitasunak erabiliz; eta, beharrezkoa izan denean, ikastolako profesionaletara jo. Zailtasun akademikoetan lagundu, beharrezkoa eta egokia izan den kasuetan.

•• •• • •

Lehen Hezkuntzako Elkarbizitza Plana, datuetan

l Behatokiko bilerak: 2 (ohiko 3-4ren aldean). l KIVA Plana: – Ikasturte hasieran, ahozko 10 komunikazio LHko ikasleekin, Planaren azalpena LH 1eko familiei, BUS zaintzaileei eta Kirol hezitzaileei. – 5 bilera, Orientatzaile eta tutoreen artean. – 10 kasu, KIVA protokoloa aplikatuz tratatutakoak. Eragindako 34 ikasle. – KIVA galdetegiak on-line LH 3-4-5-6ko ikasleei. l Hezkidetza Plana: – Hezkidetza tailerrak: GEHILAN 2000 (LH 3-4) – Sentsibilizazio jarduerak, hezkidetzaren inguruko egun berezietan. – 2 sentsibilizazio hitzaldi. l Ikasle laguntzaileak: – 30 ikasle, LH 4tik 6ra. – Prestakuntza saioak Bakeola elkartearekin eta Ikastolako arduradunekin. – 93 kasu, ikasle laguntzaileek kudeatuak (lehen 2 hiruhilabetetan). l Ikasleen partaidetza ikastolako lerro estrategikoetan: – 120 ikasle hirugarren zikloan eta 20, bigarrenean.

Sasoian

– Arduretan parte hartzea: Marrubi Taldea (Euskera), Ekoordezkariak (Eskola Agenda 21), Giza-ordezkariak (Konpromiso Plana). l Soziobullying frogak: – Ohi bezala, LH 5eko talde guztietan pasatu dira bai eta egoera bereziak kudeatzeko beste hiru geletan ere. l Sargoi, baloreetan oinarritutako sare-soziala, Citizenship arloan garatua. l Orientazio artikuluak familientzat: – 53 artikulu, itxialdi garaian ohi baino artikulu gehiago argitaratu zirelarik. l Familientzako orientazio hitzaldiak: – 22 bilera-hitzaldi gurasoekin. l Aniztasunaren trataera: – Lehen Hezkuntzako ikasleen ia %10ak izan zuen laguntza edota atentzio berezituren bat.

11


hezkidetza

"Hezkidetza da gure bidea" proiektua

A

benduaren 9tik 13ra, Ikastolak abian jarritako "Hezkidetza da gure bidea" proiektuko ekintzak burutu ziren, DBH2ko ikasle guztiek parte

hartuz. Alde batetik, talde guztietako neskek "Autodefentsa feminista" ekintzan esku hartu zuten. Saioan zehar, indarkeria mota desberdinak definitu eta identifikatu, bizipenak konpartitu eta inoiz baino beharrezkoago den autodefentsaren inguruan aritu ziren. Mutilek, bestetik, "Maskulinitate berriak" izenburupeko saioan parte hartu zuten. Helburuen artean, gizonen aldaketa bultzatzea, berdintasunaren aldeko eta maskulinitate eredu tradizional eta toxikoaren aurkako jarrerak sustatuz. Gainera, eraso eta indarkeria egoeretatik libre bizitzeko jarrera eta trebetasunak garatzeko tresnak aurkeztu zitzaizkien eta pertsonen arteko harremanen aniztasunaz hausnartzeko aukera izan zuten, orientazio sexual desberdinak ezagutuz, diskriminazioa ekiditeko. Tailer hauek, Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenetarako dirulaguntza jaso zuten.

Photocall, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

12

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Inspira proiektua: hirugarren urtez martxan, Ikastolan

L

ehen Hezkuntzako Hezkidetza Planaren barruan, duela hiru urte INSPIRA proiektuan parte hartzen hasi ginen, ikastetxe aitzindaria izanik. Seigarren mailako ikasleek, neskek eta mutilek, programa honetan parte hartzen dute neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin, eta euren eskutik etorritako lau mentoreak izan ziren Arantxa Sanchez, Juncal Alonso Ibarra, Leire Ruiz de Azua Gutierrez eta Edurne Erkizia Jauregi, euretarik bi, Ikastolako amak. Tailer hauek sei saioez osotuta daude eta kanpoko mentoreak neskekin batzen dira, Ikastolako tutoreek mutilek landu beharreko materialak tratatzen dituzten bitartean.

M8 egunero da!

M

artxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buru ziren etapa guztietan, gizarteak aurrera egin badu ere, atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik adierazteko. Haur Hezkuntza: Berdintasuna lantzeko abesti, ipuin eta laburmetraia ezberdinen lanketa. Kirol, lanbide, jolas eta abarren lanketa. Etapako ikasleek elkarlanean osatutako hormairudia. Eskulanak: 3 urtekoek, txapa; 4 urtekoek, giltzaria; 5 urtekoek, orri-markatzailea. Lehen Hezkuntza: Egun honen izatearen arrazoia eta jatorria irakurri eta azaldu. Garatu nahi diren balore eta portaerak adierazten dituzten bideoak ikusi, aztertu eta komentatu. Egungo gizartearen ereduak aztertu bereziki prestatutako ariketen bitartez. Emakume kirolarien hitzaldiak martxoa osoan zehar. DBH: 1. maila: Arte tailerra, oinarrizko hiztegia eta hilerokoari buruzko formakuntzak. 2. maila: poesia eta generoari buruzko tailerra, estereotipoak eta bikote perfektuari buruzko prestakuntza tailerra.. 3. maila: publizitate sexistari buruzko tailerra, mikromatxismoa eta Heziketa sexuala. 4. maila: mikromatxismoak, maitasun erro-

• • • • • •

mantikoari buruzko tailerrak eta “Mitoak apurtzen” tailerrak. Batxiler: Itsaso Larramendiren hitzaldia: “Urbanismo feminista: espazioa, boterea eta genero ikuspuntua”. Patricia Zamoranoren hitzaldia:“Indarkeria matxista: legea eta mitoak”. Batxilerreko ikaslek, tailerrak eman DBHn: Oinarrizko hiztegia, Hilekoa, Estereotipoak, Bikote perfektua, Mikromatxismoak, LGTBI, Feminismoaren historia.

• • •

• • • • • •

Sasoian

13


euskeraz

Xixtuli manduli, kikirriki, eman gozokiak guri!

U

rriaren 31n GAU BELTZA edo ARIMEN GAUA izan genuen Haur Hezkuntzan, KALAKARI euskara taldearen eskutik. 5 urteko ikasleek, hainbat probatan sustatuta, beldur ibilbidea egin zuten Gau Beltza domina eskuratu ahal izateko. MOZORRO eta MAKILLAJE tailerra egin zuten DBHko ikasleen laguntzaz sormena erabiliz, nork bere mozorroa eta apaingarriak aukeratuz. Heriotzari buruzko IPUIN ANTZEZTUA ikusi zuten, baita ITZALEN ANTZERKI bat ere, antzinako Euskal Herriko hileta ohituretan oinarrituta, gero ikasle nagusiekin hausnarketa eginez. Amaitzeko, BELDUR LAPIKOAREN bidez, sorgin on batzuen laguntzaz, ikasleek euren beldurrak uxatzeko errituala gauzatu zuten eta amaieran sorginen dantza ikasi ere, DBHko ikasleekin batera dantza eginez. Bideo honek laburbiltzen du egun beldurgarri eta zoragarria!!!

Kalakao lagunen artean ekimena DBHn: Haria ez dadila eten

E

uskara planaren barruan, Kalakariko ikasleekin batera proiektu berri bati ekin genion: Kalakao lagunen artean - Haria ez dadila eten. Hilean behin, euskara, euskal kultura eta gazteekin harremana du(t)en gonbidaturen bat Ikastolara ekarriz, solasaldian eta jolasean, bazkalondo goxoan, euskarari buruz eta euskal kulturari buruz hausnartzea eta ondo pasatzea du helburu. Hizkuntza ohiturak aldatze bidean, proiektua gazteen arteko transmisioan eragitean datza, euskararen erabileran ez ezik, euskal kultur kontsumoa eta euskal erreferente hurbilak ezagutzean ere. Lehenengo gonbidatuak EuskarAbentura-2019an izan ziren Batxilergoko ikasleak izan ziren. Euskarabenturan izandako bizipenak kontatu zizkiguten, euskararen erabileran bizi izandako prozesua edota Euskal Herriko aniztasunaren maparen berri eman.

14

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Guraso kolaboratzaile berriak “Euskera – Ikaskomunitatea” proiektuan

L

ehen bi hiruhilekotan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, ikasleen senitarteko euskaldun eta boluntarioen partaidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiteko hitzaldiak burutu ahal izan genituen, aurten, partaide berriekin. Eskerrik asko denoi! Gaia

Guraso boluntarioa Amaia Zabala

Ikerlaria

Ortzi Ardeo

Hegazkin pilotoa

Garikoitz Areitio y Floren Elgezabal

Suhiltzaileen zeregin eta bizitza

Anton Gandarias

Guda, Kontzentrazio kanpoak

Iñigo Onandia

Arrantza, Itsasoa, Ikerketa

Nagore Bilbao eta Ziortza Sulibarria

Banketxe baten funtzionamendua

Leire Baez

Lantegi Batuak

Euskararen Astea Haur Hezkuntzan

Sasoian

15


kirol ekintzak

2

019-20 denboraldia etenda geratu zen, presentzialki, oraindik heren bat falta zenean. Hala ere, bertan behera geratu aurretik azpimarra daitezkeen jarduera batzuk aipatzen ditugu.

Abenduaren 6tik 8ra Umeak kategoriako urpoloko jokalari batzuk Zaragozan ospatu zen txapelketan parte hartu zuten. El Olivar klubak "Poloamigos" txapelketa antolatzen du eta Espainia osoko talde ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Ikastolako jokalariek asko ikasi zuten, bai uretan zein armailetan bizitakoagatik.Talde-loturak indartu ziren, bai eta neska eta mutilen artekoak ere, talde batzuk besteak animatuz islatu zena. Eskubaloiko bi talde izan genituen: bata, Umetxoen mailan lehiatzeko; eta bestea, Umeen mailan, entrenatzeko soilik.Aipatzekoa da eskubaloiko lehiaketan zeuden ikasleek, larunbatero, gehienek bi partidetan parte hartzen zutela: futbolean eta eskubaloian. Eskerrik asko esfortsuagatik! Lauro Ikastolako errugbiko lehen bi taldeak eratu ziren: Umetxoak eta Umeak. Umetxoen mailako taldea Euskadiko mailan ikastetxe bateko talde bakarra izan zen. Umeen mailako jokalari kopurua ez zen nahikoa talde bat osotzeko eta Universitario Bilbao Rugbyko taldearekin batu ziren. Abenduak 14an Lauro Ikastolan lehenengo errugbiko partida jokatu zen UBR Zurien aurka, bai eta hirugarren denbora ere ospatu Behekosoan.

Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalariak, saio teknikoak burutu zituen Lauron

M

aite Mugira, Ikastolako DBH eta Batxiler etapetan irakasle izateaz gain, eskolaz kanpoko saskibaloiko talde batzuekin kolaboratuko zuen teknifikazio saio batzuk burutuz: Kadete A eta B, eta Gaztetxoen D eta E taldeekin 45 minutuko saioak egin zituen, astean behin, jokalarien banakako teknika eta taktikak garatzeko. 19/20 denboraldian Gernika Saskibaloi Klub-arekin Euskadiko nesken lehenengo mailan jokatu zuen, bere ligako anotatzailerik onena izanik. Kirol-ibilbide luze eta arrakastatsua du, Bizkaiko eta Euskadiko selekzio guztietan parte hartu izan baitu eta Espainiako hainbat txapelketetan jokatu du, bai Euskadiko selekzioarekin zein bere klubarekin. Horretaz gain, Euskadiko txapelduna izan zen taldea LF2-ra igotzean, horretan ere txapeldunak izanik eta euren taldea nesken Espainiako maila altuenera eramaten. Eskerrik asko, Maite!

U

rtarrilaren 2tik 4ra ikasturteko eski irteera burutu genuen eta 46 ikaslek hartu zuten parte, Ikastolako hiru arduradunek lagunduta. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

16

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


kultur ekintzak eta hizkuntzak

I

kasturte honetan ere, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan zituzte Kultur Ekintzek. Datu hauen igoeran zerikusi handia izaten jarraitzen du Hizkuntzen eskaintzak: gure lerro estrategikoak lortzeko eta ikasleek ordu lektiboetan ikasten dutenaren osagarri gisa, eta azterketak ofizialak prestatzeko helburuarekin, HABE-3 eta First edo Advanced tituluak lortzeko ikastaroek arrakasta handia dute. Gure eskaintza aldakorra da eta etorkizuneko pertsonek behar izango dituzten gaitasunak bultzatzen eta indartzen ahalegintzen gara, azken urteotan arlo teknologiko-digitalarekin lotuta dauden ekintza ezberdin berriak eskaini izan ditugu, esate baterako, FLL lehiaketarako proiektuak eta Dronotika. ZTEAM arloan ere, Kid’s kit-car kotxe elektrikoak eraikitzeko proiektuarekin jarraitu genuen, ikasturte amaierako egoera berezia dela eta, beste ikastetxeekin ospatzen ohi diren lasterketak burutu ezin izan baziren ere. First Lego League-ko Euskadiko finala dela eta, lehiaketa honetan parte hartzen dugula 11 urte bete direlarik jada, Ikastolako bi talde aurkeztu ziren, Lehen Hezkuntzako bat eta DBHkoa bestea, 10-16 urte bitarteko kategorian parte hartu zutenak.Antolatzaileek erabakitako gaiari jarraituz, "Hiri jasangarriak", Lehen Hezkuntzako EKO-SHIT taldeak, euren kategorian partaiderik gazteenetarikoak izanik, "Paperaren erabilera murriztu eta papera sortzeko prozesu berria" proiektua aurkeztu zuten, Paul Urbano eta Ane Omar irakasleak lagundurik. Abesbatza eta Drama taldeei dagokienez, euren ohiko agerraldi arrakastatsuak izan zituzten Gabonetako Lehen Hezkuntzako Behekosoloko ekitaldian. Sukaldaritza Tailerrari dagokionez, hiruhileko bakoitzean landutako errezetak webgunean argitaratu zen argitalpen batean batu ziren.

Egiptoko kultura ezagutzeko erakusketara bisitaldia

I

kastolako Kultur ekintzen sailaren eskutik, berrikuntza eta hobekuntza moduan, bisitaldi bat burutu zen, asteburu batean, Egiptoko kultura ezagutzeko, historia, ezaugarriak, pertsonaiak eta hainbat arlori buruz ikasteko. Gonbitea LHko 3. mailatik DBHko 1. maila arteko ikasle guztiei luzatu zitzaien eta 60 animatu ziren, izena emanez. Kultur ekintzetako arduradunak lagundurik, Paul Urbano, ikasleak Deusto Expo Center-era bertaratu ziren, otsailaren 9an, ordu bete baino gehiagoko bisitaldi gidatuan parte hartzeko, euskarazko gidari batekin. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Sasoian

17


proiektu eleanitza eta internazionalizazioa

Lehen hiruhileko egonaldia Kanadan: dagoeneko bost promozioek gozatu dute esperientzia honetaz “Jende berria ezagutu dut, ingelesa hobetu dut eta autonomoa izaten ikasi dut”. Proiektua 15/16 ikasturtean eskaini zen lehen aldiz eta dagoeneko badira ehun baino gehiago parte hartu izan duten ikasleak, irailetik abendura arte Kanadako institutura joan eta familia batean biziz, Red Leaf erakundearen eskutik. Egonaldi honetan parte hartzen duten ikasleen balorazio orokorra bikaina da, eta familiek nabarmentzen duten indargunea, ingelesaren ikaskuntzaren gainetik, egonaldiaren balioa da ikaslearen autonomia lantzearen aldetik, bai eta beste herrialde, kultura eta irakaskuntza-sistema ezagutzeko ere.

Programatu eta martxan jarritako egonaldi eta trukeak, bertan behera COVID egoera zela eta Angoulême trukea: martxorako Frantzian programatutako egonaldia eta horren parekoa Bilbon, maiatzean, ezin izan zen burutu. DBH 2 eta 3ko 26 ikasle zeuden inskribaturik. Espero dugu etorkizunean Elisabeth et Robert Badinter institutuarekin jarduera auek mantendu ahal izango ditugula. Hazparneko trukea: ia hamar urte bete dituen proiektu hau, Ursuia ikastetxearekin egiten den ikasleen trukea, alegia, bertan behera geratu zen. Ipar Euskal Herriko euskaldunak hurbiletik ezagutzea, eta, batez ere, elkarrekin euskaraz bizitzea helburu duen programa honetan DBH 1eko 18 ikaslek parte hartuko zuten. Udako egonaldiak atzerrian: 2020ko udan Irlanda, Ingalaterra EEBB eta Frantzian parte hartu behar zuten hogeita hamar bat ikasleek ezin izan zuten egonaldia gozatu. EMY enpresa, Lauro Ikastolako kolaboratzailea duela 30 urte baino gehiago, familiek aurreratutako diru-kopuruak osorik itzultzea erabaki zuen. Egonaldia Txinan: gobernu txinatarrak diruz laguntzen duen “Discover Jiansu” programa, DBH eta Batxilerreko ikasleei eskaintzen zaiena, ezin izan zen aurrera eraman.

18

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Batxiler Diploma DUALa: bederatzi ikasle gehiagok lortu zuten Batxiler Amerikarraren titulua

1

9/20 ikasturtean bederatzi ikaslek osotu zuten DUAL programa eta, beraz, eskaintza hau dugunetik, badira guztira 21 neskamutil titulazio amerikarra lortu dutenak, Estatu Batuetako High School baten parekoa, alegia. Ikasleak izan ziren: Aritz Canal Etxeandia, Naroa Etxebarria Abrisketa, Katalin Farelo Hernández, Iñigo Goiriena Zugazaga, Luzia López Zaldibar, Ana Loubet Gaminde, Paula Santos Navajas, Jon Unzilla Larrinaga eta Leire Zeberio Feltrer. Zorionak Halaber,19/20 ikasturtean 42 ikasle izan ziren guztira DUAL programa burutzen zutenak Ikastolan, DBH 2tik hasita eta Batxiler bigarren mailara arte. Jarduera honek, formatu on-line izateagatik, ez zuen eraginik jasan pandemia egoeragatik. Lauro Ikastolak, ikastetxe aitzindaria izanik, 15/16 ikasturtetik eskaintzen die ikasleei DUAL programan parte hartzeko aukera, Estatu Batuetako Batxiler Titulua Programa lortzeko, bertoko Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu ikasleak (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, Estatu Batuetako Institutu batekin kontaktuan dagoela, eta lortutako tituluak High School batean lortutakoaren balio berbera du. Ikasleak etxean egiten du lan, tutore amerikarraren laguntzaz, norberaren baliabide teknikoak erabiliz, eta asteroko 3-4 orduko dedikazioa eskatzen du. Programa hau betetzearen onurak dira: u Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu. u Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera. u Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa.

F

rantseseko arloan, irtenaldi didaktiko bat egin zen Bilbora, ondoko proiektua burutzeko: ikasleek Bilboko hiria ezagutarazteko bideo batzuk grabatu behar zituzten, aurretik egindako planifikazioari jarraituz.

Sasoian

D

BH4ko ikasleek Britainia Handiko kultura eta ohiturei buruzko hitzaldia izan zuten. Heziberrik aipatzen duen beste kulturetako elementu sozial eta hizkuntzazkoak errespetatu eta ezagutzeko helburua betetzeko bestelako jarduera da hau, Ikastolako programazioekin eta beste ekintzekin uztartzen da.

19


Berrikuntza metodologian

Thinking Based Learning metodologia ikasten eta praktikatzen dihardugu

I

kasturte hasieran, irakasle guztiek Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza POI (TBL)ren ebaluazioari buruzko ikastaroa jaso zuten, metodologia hau ezartzeko azken sei urteetan burututako prestakuntzarekin jarraituz. Ikastaro hau 20-21 ikasturtean burutu beharreko Curriculum mapping lana burutzeko oinarria zen. Irailean ere, etapa ezberdinetako 22 irakaslek argumentazioari buruzko ikastaroa burutu zuten Robert Swartz-en eskutik zuzenean, eta beraz, ingelesez. TBL prestakuntzaren programari jarraituz, metodologia honetan mentoreak - formatzaile teorikoak izango diren lau irakasleek euren formakuntza bereziko hurrengo fasea burutu zuten, pentsamendu trebetasunetako edukien ingurukoa, hain zuzen; bai eta pentsamendu trebetasunen diapositiben berrikuspena ere. Lau POI mentore hauek eta etapa desberdinetako 12 irakaslek, entzule bezala, W2 apprenticeship modulua izan zuten. Ikasturtean zehar, Ikastolako POI aholkulariak diren zortzi irakasleekin aholkularitza saioekin jarraitu genuen, hau da, irakasleek gela barruan POI tekniken aplikazioan behatzen eta laguntzen dien Ikastolako irakasle baten laguntza jasotzen dute.

“Kotxe elektrikoen proiektuarekin planifikatzen, taldeka lan egiten, diseinatzen, diru-iturriak kudeatzen eta arazo teknikoei aurre egiten ikasi dugu”, Imanol Batarrita ikaslea

L

Bizkaired elkarteak, Ekintzailetza Saria eman dio KID’S KIT-CAR proiektuari eta berori antolatzen duen Greenpower Iberia elkarteari. Azaroan izan zen sari banaketa Bilboko Euskal Museoan, eta Lauro Ikastola Bizkaian partehartzaile aitzindari izanik, ekitaldira gonbidatua izan zen beste ikastetxerekin batera. Aurreko ikasturtean proiektuan parte hartu zuten ikasleen artetik, bost bertaratu ziren gainontzeko ikaskideen ordezkari gisa, euren familia eta irakasleak lagunduta, Paul Aurre, Jon Andoni Bretón eta Paul Urbano. Imanol Batarrita ikasleak irakurri zuen prestatutako testua.

20

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Forensic Science proiektua: Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko bulegoetara bisita eta kasuaren hasiera

A

zaroan, lehen Batxilerreko 20 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten, Josune eta Esther irakasleak lagundurik, Forensic Science proiektuaren barne. Bisitak polizia zientifikoaren lana hurbil-hurbiletik ikusi eta ikasteko balio izan zien. Bertan arlo desberdinetako laborategiak bisitatu ahal izan zituzten, eta Ertzaintzaren lana delitu desberdinetan nola burutzen den aztertzea ahalbidetu zien.

Ikastolako kasu praktikoa: Xabier Egaña margolariaren Paraninfoko hormairudiaren bozetoa desagertu da.

Forensic Science ZTEAM Hezkuntza proiektua da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntza du, Ertzaintzaren bitartez. Proiektua simulatutako lapurreta baten ebazpenean datza, eta laborategiko probak aztertu behar dituzte, DNAren analisiak eginez eta emaitzak alderatuz, Polizia Zientifikoak emandako hatz-marken eta profil genetikoen datu faltsuak oinarri hartuta.

“Ikerketa Faktoria” ikasgaiak STEAM Euskadi zigilua lortu zuen

D

BH 3. mailako “Ikerketa Faktoria” aukerako ikasgaia STEAM Euskadi Sarietara aurkeztu genuen eta STEAM zigilua aitortu zitzaion STEAM Hezkuntza sustatzeagatik. Proiektua STEAM Euskadi Estrategiaren helburuekin bat etorri eta STEAM izarea nabarmena du Batzorde Teknikoaren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Cientifica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentzioak osotua, hain zuzen. “Ikerketa Faktoria” 3DBH-ko ikasleei zuzendutako aukerako ikasgai bat da, astero bi ordutako saioan burutzen dena, eta ondoko helburuak dituena: • Pentsamendu zientifikoa lantzea, pentsamendu trebetasun gisa eta pentsamendu mota hau erabiliz ikasleen sormena sustatuz. • Metodo zientifikoa ulertzea, eta horretarako, gaia klasean lantzeaz gain, taldeka ikerlan txikiak egiten dira zientzialari ezberdinak urteotan zehar plazaratutako lege fisikoak egiaztatuko dituztenak. • Proiektu zientifiko bat burutzeko dauden fase ezberdinez jabetzea eta bereganatzea. Horretarako, proiektu zientifikoaren gaiaren inguruko zientzietako kontzeptuak ulertu eta bereganatu behar dituzte. Hona hemen proiektua bere osotasunean erakusten duen web orrialdearen helbidea: https://sites.google.com/lauroikastola.eus/ikerketa-faktoria

Sasoian

21


ikasgelatik kanpoko ikasketa

Stat Wars: datuen inperioarekin jolasean DBH 4ko ikasleak

Z

ientziaren Astea ospatzeko jardueren artean, EHUk "Stat Wars: datuen inperioa" jardunaldiak burutu ziren Bilboko Bizkaia Aretoan. DBH 4ko ikasle guztiak Matematikako irakasleak lagunduta bertaratu ziren tailer-lehiaketetan parte hartuz, eguneroko egoera arruntetan estatistika zein lagungarria den konprobatuz. Estatistikaren garrantziaz jabetu ziren euren artean eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin jolas interaktiboekin lehiatuz, eguneroko benetako problemak ebatziz teknika estatistikoen bidez. Kontuan hartu behar da datuen zientzia edo big data izeneko diziplina goraldian dagoela, etorkizun onena duten lanbideetako bat izanik. Lauro Ikastolako ikasle batzuk irabazle suertatu ziren jolas ezberdinetan: Ander Palacios, Argider Azkorra eta Naroa Etxegarai; Xabi Basterretxea; Garazi Capel eta Idoia Arana; eta Coca-Cola esperimentuan, Begoña Eluak eta Gorka de Miguelek hartu zuten parte.

"Itxi liburuak" ETB 1eko saioan, 2. Batxilerreko ikasleak ikusle

B

igarren Batxilerreko Giza-Gizarte Zientziak modalitateko ikasleak otsailaren 14an bertaratu ziren "Itxi liburuak" ETB-ko saioaren grabaketara. Egokitu zitzaien saioa, San Kristobaleko ihesaren ingurukoa, hain zuzen, Aitzol Atutxa aizkolaria gonbidatua zelarik, Historia modu entretenigarri eta dibertigarrian azalduz.

DBH 2ko ikasle guztiekin “Kalitatea Topera” programako irteera egiteko aukera izan genuen

P

rograma honek ikasleek landa-ingurunea in situ ezagutu dezatela sustatu nahi du, kalitateko produktuak merkaturatzeko baserritarrak egiten ari diren lana erakutsi eta lan horrek natura-ingurunea eta landa-ondarearen kontserbazioan duen garrantzia hurbiletik ikusi. Uribealdetik hiru bisita egin ditugu tomateen ekoizpen integratua, Bizkaiko Txakolina eta Euskal Okela-ren ekoizpen prozesuak ezagutzeko.

22

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Parte hartze handia JAKIUNDEko Jakin-Mina programan

J

akiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira. Zortzi ikaslek hartu zuten parte, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez: Gadea Alonso, Idoia Arana, Aitor Garabieta, Jon Ibarguen, Miren Oliver, Amaia Quijano, Xabier Ruiz, Mikel Saitua eta Nahia Urteaga. JAKIN-MINA agiriak ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eta Jakiundeko Presidentearen eskutik, baina ikasturte amaierako osasun egoera zela eta kasu honetan giriak Ikastolara heldu eta ikasleei banatu zitzaizkien euren aitorpena har zezaten.

Topaketak Nobel Sariekin Passion for Knowledge programan

B

atxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan ziren "Top@dipc-Zientziarekin solasean!" Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren. Saio horretan Alber Fert fisikaria, Nobel sariduna 2007an, María Martinón-Torres paleoantropologa eta Cristophe Rossel fisikaria izan ziren Bilbon, Pedro Miguel Etxenike moderatzaile lanetan aritu zelarik. Ikasleek, aurretik burututako lan boluntarioaren ostean, galderak planteatu zizkieten puntako zientzialari hauei euren esperientziak hurbil-hurbiletik ezagutzeko aukera izateko, eta beraiekin solasean aritu izan ziren giro apartean. Zorionak egin- Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin. dako lanagatik!

DBH 4ko ikasleak "Zinema eta Zientzia" zikloan

D

BH 4 mailako 40 ikasle DIPC Donostia International Physics Centerrek, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten Zinema eta Zientzia Zikloaren III Edizioan parte hartzeko izena eman zuten. Martxoan, Arte Ederretako Museora joan ziren Esther Atela irakasleak lagunduta, ikastetxeei zuzendutako emanaldietara, eta "El dia de mañana" filma ikusi zuten. Ostean, fisikari batekin solasaldia izan zuten klimaren fisika jorratuz eta galde-erantzunen txanda ere heldu zen.

Sasoian

23


Irakurketa sustatzeko proiektuak

Etxean ospatu genuen Liburuaren Eguna Jarduera batzuen adibideak dira:

l Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek argazkiak bidali zituzten, etxean irakurtzen zeudela, eta collage bat osotu zen. Gora LH 3ko irakurleak! l Haur Hezkuntzako irakasleek bideo bat grabatu dute euren liburu eta irakurketa zaletasuna erakutsiz. Eskerrik asko! l DBHko Liburutegian orri-markatzaileak egiteko porposamena luzatu zitzaien ikasleei eta bidalitako lanak argitaratu ziren. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Fiction Express irakurketa interaktiboko plataforma txertatu da DBHko bi jakintzagaietan

Liburutegiko beste ekimen batzuk

F

Fiction Express irakurketa interaktiboko plataforma bat da, autoreen eta irakurleen arteko partaidetzaren eta sorkuntzaren bidez irakurtzeko gaitasuna hobetzeko sortua. Astero argitaratzen dira liburuak, eta egilearekin bozketa-plataforma baten bidez elkarreragiteko aukera ematen die irakurleei. Ikasleek sarbide pertsonala dute, bai PC, ordenagailu-eramangarri, tablet eta baita mugikorraren bidez ere, eta taldean sortzen diren liburuak zein dagoeneko idatzita daudenak eskuragarri dituzte. Plataforma hau Lengua Castellana eta Ingelesa irakasgaietan erabiltzen hasi da.

24

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


ikasle eta proiektuen errekonozimendu eta sariak

Lauroko ikasleak European Youth Parliament-eko fase nazinoalerako sailkatuak

U

rtarrilean, lehen Batxilerreko sei ikaslek European Youth Parliament-eko saioetan parte hartu zuten, beste ikastetxeetako kideekin debateak burutuz, ingelesez. Jarduera hauetarako landu behar izan dituzten gaiak izan ziren:

l Gorroto diskurtsoa eteteko politikak eta adierazpenerako eskubidea. l Gazteen parte hartze falta politikan. l Buruko gaixotasunak eta euren trataera osasun zerbitzuetan. l Bideojokoekiko menpekotasuna. l Txertoen kontrako mugimenduak eta txertoak ipintzeko beharra. l Hegaldiak gutxitzeko eta beste garraiobide ekologikoak bultzatzeko politikak.

Epai-mahaiak irizpide ezberdinak izaten ditu kontuan ikasleak aukeratzekos:

l Jarrera eta gizatasuna. l Komunikaziorako gaitasuna eta ingelesa. l Kontzientzia akademikoa eta giza-politikoa. l Talde orekatua izatea. Iñigo Goiriena, Haizene García-Echave, Naroa Etxebarria, Ainhoa Solbiati, Unax Unzueta eta Jon Castro, Gorka Lozano irakasleak lagunduta bertaratu ziren eta fase nazionalean parte hartzeko sailkatuak izan ziren, Bartzelonan ospatu behar zena baina osasun egoeragatik bertan behera geratu zena. Zorionak denoi egindako lanagatik eta Lauro Ikastola ikastetxe parte hartzaile guztietatik aukeratutako biren artean kokatzeagatik

Batxilerreko bi Ikerketa Lan sarituak izan ziren

L

auro Ikastolako ikasleen bi ikerketa lan sarituak izan ziren Si eres original, eres de libro lehiaketaren 14. edizioan. l “Euskal gazteriaren sailkapen politikoa”, ikerketa lana, lehen Batxilerreko “Jacaranda” taldeak egina, Itziar Rodríguez eta Larraitz Mujikak osotua, eta Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Pérez irakasleek koordinatuta.. l “Bioplastikoen degradazio prozesua”, lehen Batxilerreko “Bioplastic” taldeak egina, Leire Peora Burgoa Abos ikasleak BIZKAIDATZ Txikia haur reda eta Oihane Gorordok osotua, eta Amaia eta gazteen VI. Literatura-Sariari irabazi zuen, HauPérez irakasleak koordinatua. rren Mailako Euskara modalitatean, Lehen Hezkuntzako Epaimahaiak erabaki zuen lan hauen kalitate bikaina, 6. mailan zegoenean aurkeztutako Izena badu, bada (Haitplanteamendu eta betetzearen originalitatea, propietate zaren erraietan) ipuinarekin. intelektuala zaindu izana eta burututako ikerketa ahaleZorionak! gina aitortzea. Zorionak egindako lanagatik!

Nora Burgoa Abos ikasleak, 1. saria Bizkaidatz Txikia Lehiaketan

N

Leire Zeberio Feltrer ikaslea saritua "Urruzunotarrak gehituz" literatur lehiaketan

L

eire Zeberio Feltrer Batxiler 2. mailako ikaslea, “Urruzunotarrok gehituz” literatura-saria lortu zuen Poesia “A” kategorian (Batxiler edo Erdi Mailako Heziketa) “Zalantzaren itsasoa” lanari esker.. Zorionak, Leire!!!

Sasoian

Abisai de la Vega, finalista "Premio Boolino" lehiaketan

D

BH 1Cko ikaslea, Abisai de la Vega, finalista izan zen "Boolino Relato Corto Juvenil 2019" Sarian, A kategorian (10-12 urte). Lengua-ko ikasgaian proposaturiko lehiaketan parte hartu zuen Abisaik, "Un día mi abuelo" kontakizun laburra aurkeztuz Zorionak!

25


jasangarritasuna-agenda 21

Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugu

2

020ko urtarrilean, Ingurugelako arduradunen auditoretza izan genuen Ikastolan, ikastetxeko autoebaluazioarekin batera, lau urterik behin berriztatu beharreko ziurtagiria berresteko oinarria dena. Bertaratutako komiteak adierazi zigun euren balorazioa baikorra zela, 2012 urtean lehen aldiz lortuta Jasangarritasun Ziurtagiria oraingoan ere berriztatuz. Arduradunen txostenean arlo sendoak eta iradokizunak helarazi zizkiguten, azken hauek aztertu eta hurrengo ikasturtean martxan jartzeko kontuan izango ditugularik, gure hobekuntzarako inplikazioa eta jasangarritasunaren bidetik jarraitzeko konpromisoarekin bat eginez. Eskerrik asko Lauro Ikastola osotzen dugun guztioi jasangarritasunaren alde egiten duzuen lanagatik!

Mugikortasunaren Europar Astea: Batxilerreko ikasleen Ikerketa Lanak

M

ugikortasun Jasangarriaren astea zela eta, Batxilerreko ikasleek "Ikerketa Lana" ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu zuten eta DBH 1. mailako ikasleak izan zituzten bisitari. Ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi zuten, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adierazi ere. Ekintza hau gainera, European Mobility Week webgunean erregistratua izan zen.

26

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


"Gela berdea" ekimena "Hondakinak murrizteko Europar astea"n lehiatzeko hautagai izan zen

U

rtero "Hondakinak murrizteko Europar astea"n parte hartzen dugu Ikastolan egiten dugun ekintzaren bat erregistratuz. 19/20 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era burutzen den "Gela berdea" ekimena inskribatu genuen eta Europan lehiatzeko hautagai izateko aukeratua izan da "Hezkuntza-erakundeen" kategorian. “Gela berdea” saria goizetako jolastorduetan fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari egiten zaion errekonozimendua da, jarduera positiboak baloratuz baina negatiboak zigortu gabe. Egunero, datuen erregistroa egiten da gela bakoitzean fruta eta taperra ekarri dutenen kopuruak apuntatuz, ikasle eko-ordezkari eta Eriz Kaminero Lehen Hezkuntzako EA21 arduradunaren kolaborazioz. Jasotako datuen arabera, hiruhilea amaitzerakoan, gela irabazleak dagokion sari eta agiria hartzen du.

Plastikorik ez, irteeretako pik-nik bazkarietan

L

auroko ikasleek egun osoko irteera didaktikoak dituztenean, Sukaldean egun horretarako bazkaria prestatzen zaie, plastikozko estalki eta poltsetan ematen zaizkienak. Jasangarritasunarekin dugun konpromisoari eutsiz eta sortzen diren plastikozko hondakinak murriztu nahian, bilgarri horiek kendu eta pik-nika paperezko poltsetan ematen da eta fruta kartoizko kutxatan eramaten dira, bertatik banatuak izan daitezen 19/20 ikasturteko Eskola Agenda 21 gaia Stop Plastikoak izanik, ekoordezkariek praktika onen inguruko komunikazioak egin zituzten ikaskideen artean.

Sasoian

27


giza-konpromisoa

Giza-konpromiso Planaren barruan burututako kanpainak

G

iza-konpromiso planaren helburu nagusia inguruko problematika aztertzea eta kanpaina solidarioen bidez aldaketan parte hartzea da. Hiru kanpaina nagusi burutzen ditugu Ikastolako etapa guztiek parte hartzeko:

g Janari bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankurako. Ikastolan janaria biltzeaz gain, ikasle, guraso eta Ikastolako langileek euren aisialdian supermerkatuetan laguntzen parte hartu zuten. g Arropa bilketa BEROHI elkartearekin elkarlanean. g Nigerrerako Tantak, UNICEF-eko kanpainia. Batutako diru-kopuruaren helburua: ume pobreenak eskolan urte gehiago egotea, ura eta saneamendu hobeak izanik, batez ere, nesken kasuan.

28

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea


Partehartze eta konpromisoa EiTB Maratoiarekin

L

ehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek lipdub formatuko bideoa grabatu zuten, denok “Lau teilatu” abestuz, EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartuz. Gogotsu eta emozioz parte hartu zuten ikasle eta irakasleek haurren minbiziaren inguruan ikertzeko dirua lortzeko sortu den kanpainian, gaixotasun hau ere ikusgai eginez eta haurrekin solidaritatean. Haur Hezkuntzan bertsio propioa grabatu zuten, irakasleen ahotsez eta ikasle guztien laguntzaz, antifaz horiak jantzita, kolore hori haurren minbiziaren aurkako borrokaren seinale baita. DBHko ikasle guztiak ere, SFX ospatzen zeudela, goizeko lehen orduan batu ziren denon artean "Lau teilatu" abestu eta grabatzeko, jai-giroan euren solidaritatea agertuz.

LH 4ko ikasleen eskutitzak Ugandara heldu ziren

L

auroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenagak, proiektukide duen Iker Mijangosekin elkarlanean, UGANDAn garatzen ari diren SALUGANDA proiektuarekin kolaboratzeko gonbita luzatu zigun, ikasleen arteko gutun trukaketak eginez, ingelesez. Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiek eskutitz pertsonalizatu bana idatzi zizkieten Ugandako "Good Samarithan Primary School"eko kideei, aurretik gure ikasleek jasotako eskutitzari erantzunez. Gure umeek idatzitako eskutitzen helburua ez zen gure ondasun eta erosotasunen berri ematea, baizik eta norberak bere familiari buruz idaztea, gure ikasleek beste kultura eta egoera ekonomiko-soziala duten ikasleen errealitatea ezagutzeko aukera izateko.

Gabonetako ekitaldiko diru-sarreraren dohaintza

G

iza-konpromisoko gure lerro estrategikoei jarraituz, eta aurreko urteetan egin izan den bezala, ekitaldia ikusteko batutako diru-kopurua giza-ekimen bati eman genion, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukeratutakoa Citizenship jakintzagaian (Hiritartasuna), lankooperatiboaren bidez eta irakaslearen laguntzaz. Oraingo honetan IBTCRI elkartea izan zen, ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko.

Sasoian

29


behekosoloa

Udako kanpusak egoerara egokitu ziren: hizkuntzak indartu eta kirola egin

C

OVID-19ak eragindako egoera zela eta, udarako prestatuta eta iragarrita zegoen eskaintza egokitu behar izan genuen. Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak udako jarduerak burutzeko baimena ematen zuela ikusirik, Behekosoloak jarduera berriak definitu zituen, hiru helburu nagusiekin: l Hurrengo ikasturtearen hasierari begira, euskara eta ingelesa indartu. l Itxialdi ostean, kirola egin eta naturaz gozatu, Ikastolako kokapen pribilegiatua baliatuz. l Neska-mutilen beharrizan emozionalei erantzun: Ikastolara etortzen hasi, beste umeekin kontaktu berreskuratu, normaltasun berrira egokitu, etab.

Segurtasun eta higiene neurriak definitu ziren, "Kontingentzia Plana"ren bitartez.

30

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea



teleikastola

Telelana gailendu zen Ikastolan, martxotik aurrera

M

artxoaren 13tik aurrera, etxean geratu ginen ikasle, familia eta Ikastolako langileak, urrutiko ikas-irakaskuntzari hasiera emanez, eta ikasturtea amaitu arte izango zela jakin gabe. Lehen astea igaro zen, bigarrena, hirugarrena, … eta prozedurak doitzen eta hobetzen joan ginen, nolabaiteko egonkortasuna lortu arte, denok baikeunden jarraikako egokitze-fase batean. Eskola komunitate osoaren inplikazio eta kolaborazioa, ezinbestekoa izanik, bikaina ere izan zen, eta denon esfortzuak gure ikasleen ikaskuntza-prozesuen jarraitutasuna bermatzeko beharrezkoa izan zen. Batzuetan erratu baginen ere, denon kolaborazioaz hobetzen joan ginen eta familiek igorritako eskerroneko mezuek behar genuen indarra ematen ziguten.Aste Santu garaian, familiek galdetegi baten bitartez parte hartu zuten eta horren ematzek eta bidalitako iradokizun eta komentarioek ikasturteko azken hiruhilekoa indarberrituta eta hobetuta hasteko balio izan ziguten. Familien berri ere izan genuen, zenbait kasuetan une gogorrak bizi izaten ari baitziren, lan-egoerak, seme-alabak

etxean, osasun egoerak eta abar zirela eta, baina eurengandik batez ere elkartasun eta eskerroneko mezuak jaso genituen eta denok batera lan egitea lortu genuen. Norberaren egitekoa egokituz joan ginen abagune konplexuari erantzuteko, Lauro Ikastola osotzen dugunon konpromisoa eta hurbiltasuna ikasle eta familiei berresteko. Krisi sanitarioaren testuinguruak ikasketa akademikotik haratago joateko aparteko aukera eman zigun: ikasleekin lan-modu eta harreman ezberdinak izan, ez-ohiko egoerei aurre egiten lortzeko ikasketa abagune berriak bizi, bai eta euren familiekin, norberarekin eta etxekoekin beste modu batera elkarrekin bizitzeko ere. Ikastolan lan egiten duten pertsona guztien egitekoak eta lan egiteko moduak egoera berrira egokitu genituen zerbitzua ematen jarraitzeko eta inor kaltetua gerta ez zedin. Arlo akademikoaz gain, administrazio-idazkaritzak, zerbitzu eta mantenuko pertsonak, eskola kirola, ekintza kulturalak,… mantendu genituen, ikasturte bitxiari amaiera eman genion arte.

Haur Hezkuntzan Familiei egindako galdetegien bidez, urrutiko irakaskuntzarekin lehen asteetan izandako esperientziak ezagutu genituen, bai eta irakasleek helarazi zituzten egoerak ere, eta guztiaren balorazio egin ostean, ikasturte amaiera arte urrutiko irakaskuntza-jarduera ahalik eta gehien aprobetxatzeko aukera emango zuten estrategiak planifikatu ge-

32

nituen eta familiekin komunikazioa eta elkarlana sustatu genuen, adin honetako ikasleen autonomia maila kontuan izanik. Tutoreek lan-plagintza azaltzeko komunikazioak egin edota batzar telematikoak burutu zituzten familiekin burutu beharreko jarduerak azaltzeko: asteroko lanak; meet

Número 7. Curso 19-20


topaketak tutoreekin, talde oso edota txikiekin. Lan honen atal garrantzitsu bat eguneroko errutinak mantentzea izan zen, horretarako tresna eta jarraibide batzuk iradoki genituelarik.

Gurasoek astero bidaltzen zituzten ikasleek burututako lanak (fitxak, marrazkiak, etab.) programazioari jarraituz zegokion gaiari lotuta; bai eta egunero etxean, aisialdian, egindakoak (sukaldaritza, eskulanak, ...). Aste bukaerarako, irakasleek bideo bat edotatzen zuten, eta Haur Hezkuntzako blogean eskegi. Eskerrik asko gurasoei!

Lehen Hezkuntzan Etapa honetan ere, lehen asteetako doikuntzen ostean, urrutiko ikaskuntzak ez zuen etenik izan eta irakasle eta ikasle-familien arteko komunikazioa etengabekoa izan zen. Egunero, lehen orduan, irakasle lan-taldeak telematikoki koordinatzen ziren eguneko lanak prestatu eta bidali ahal izateko. Familia bakoitzaren egoerak eta ezaugarriak ezberdinak direla kontuan hartu zen, inor ez zedin estresatuta edota presionatuta sentitu, denbora, lan eta eginbeharren malgutasuna sustatuz beti. Hiru motako jarduerak bateratu ziren ikasketa eta aisialdia sustatzeko: ikasitakoa sendotu eta berrikusteko, oinarrizkoenak eta kritikoenak diren eduki berriak

Sasoian

irakasteko eta edukiak osotu eta aberasteko. Eta hori guztia, eguneroko errutinak mantentzea eta dagozkien lanen erantzukizuna izatea oso garrantzitsua dela behin eta berriz azpimarratuz: ordutegiari jarraitzea; lanen plangintza egitea, eskolako eta etxean egin beharreko lanak eta jolasa eta aisialdia uztartuz; lan-espazioak zehaztu eta mantendu, etab. Ikasleen erritmoak errespetatu ziren, berezitasunei erantzunez eta motibazioa eta ikasleen arteko harremana sustatuz: eguneroko jarduera sistematikoak eta banakakoak (instrumentalak), talde-lanak (proiektuak), dinamikoagoak eta osagarriak diren beste jarduera batzuk

33


teleikastola (ariketa fisikoak, eskulanak, esperimentuak, programazioak, musika, sukaldaritza,…), nahitaezkoak diren eguneroko beste batzuk (irakurketa eta idazmena). Orientazio sailak, familien jarraipena egiteaz gain, gomendioetako eta baliabide anitzak dituzten dokumentuak prestatu zituzten eta familiei helarazi. Lan hau guztia burutzeko, lau formatu konbinatu genituen, tresna telematiko asinkronikoak eta sinkronikoak erabiliz: email, GDrive, Classroom; audio grabaketak; bideotutorialak eta bideokonferentziak.

Bigarren Hezkuntza: DBH eta BATXILER DBHko etapatik aurrera, irakasle zein familien partehartzea bestelako arlo bat ere lantzera bideratu behar izan zen, guztion artean ikasleen autonomia eta erantzukizuna lortzea ezinbestekoa baitzen. Etapa hauetan, ikasleentzat ohikoa den iPad bidezko one-to-one metodologia duela urteak martxan egotea abantaila handia izan zen. Egunero lan egiteko modua zen:

Ekainaren 1etik aurrera, Ikastolako egutegi eta ebaluazioekin bat eginez, DBH 4, Batxiler 1 eta Batxiler 2ko ikasleek aukera izan zuten aurrez aurreko eskoletara itzultzeko. Klase presentzialak, errepaso, froga gehigarriak edota ez-ohiko azterketak egiteko izan ziren eta, Batxi-

l Ikasleak ohiko ordutegia mantendu behar zuen. l Eskola-ordu batzuk modu telematikoan, bideokonferentzia bidez, ematen ziren eta beste batzuk, irakasleek agindutako lanak burutuz, ikasleentzat ohikoak diren plataforma desberdinen bitartez: Showbie, classroom, moodle … l Irakasleek eguneroko jarraipena egiten zuten eta eskolak ez atenditu edota lanak ez entregatzearen inguruko oharrak familiei bidaltzen zitzaizkien, bai posta elektronikoz zein Alexia plataformaren bidez.

Ikasleen lana errazteko eta, bereziki, familiei landu beharreko edukiak non zeuden adierazteko, DBHko irakasleek site batean bateratu zituzten jakintzagai guztietako prozedurak eta lan-sistemak, bai mailaka zein jakintzagaika. Webgune honi Blog bat gehitu zitzaion, harpidetuz gero, gehitutako eduki eta ikasleen lanen berri izateko.

34

Número 7. Curso 19-20


lerko 2koen kasuan, USE frogak prestatzeko. Azterketa hauen prestaketan zakontzeko, eskola egutegia amaituta bazegoen ere, ekainaren 22tik 30era, online klaseak bideratu ziren ikasleak errepasoan jarraitzeko eta fase

honetan sortu ahal zitzaizkien zalantzak argitzeko. Bestalde, zalantzak presentzialki argitu nahi izanez gero, irakaslearekin egoteko aukera ere izan zuten, aldez aurretik hitzordua adostuz.

Kirol ekintzak, kultur ekintzak eta hizkuntzak Eskolaz kanpoko ekintzekin aurrera jarraitzea Ikastolaren apostua izan zen, eta jarduerak hein handi batean egokitu behar izan ziren, beti ere gutxieneko zerbitzua eman nahian. Kirol-hezitzaileek jokalariekin harremana jarraitu zuten, errutinak, ariketak, eta kirolarekin harremandutako proiektu txiki eta lanak aginduz. Kultur ekintzen kasuan

Sasoian

ere, jarduerek aurrera egin zuten, ikasleekin harremana posta elektronikoz mantenduz eta Driven partekatuz. Hizkuntzetan, hau da, HABE-3, First eta Advanced prestaketan, bai eta Txineran ere, Bigarren Hezkuntzako ikasleek eskolak on-line ematen jarraitu zuten, litekeen normaltasun guztiarekin.

35


42. belaunaldiaren agurra

B

igarren Batxilerreko ikasleek, euren familiek eta irakasleek promozioaren agurrean parte hartzen dute urtero, Ikastolan bertan ospatzen den ekitaldian, USE frogak baino lehen, maiatza aldera. Pertsona kopuru handi hau batzeko ezintasuna zela eta, agur “telematikoa” egin genien, ikasle guztiei eman zitzaien bideo bat grabatuz, ikasle, irakasle eta Ikastolako arduradunen parte hartzearekin. Hala ere, ohiko jardueretako batzuk egin ahal izan genituen, hala nola zuhaitz bat landatzea promozio osoaren ordezkari gisa, edo Ikastolan egindako ibilbide osoaren laburpenbideoa, etxeko konfinamendu garaian ahalegin handiz egin zena..

* * * Ikasturtearen azken txanpari aurre egitea, gure ibilbideen hurrengo urratsak erabakitzea, hainbeste desiratutako adin-nagusitasunaz gozatzea, hasieraren amaiera. Hilabete batzuk atzera begiratuz gero, gure kezkak ohikoenak zirela ikus dezakegu, baina, orain, aurten graduatzen garenok (42. promozioa), egoera berezi honetan etorkizunari inoiz baino ziurgabetasun handiagoarekin begiratzea dagokigu, 15 urte hauetan eraikitako gordeleku honetatik kanpo itxaroten gaituen mundua nolakoa izango den irudikatuz. Birusak eta berrogeialdiak guztiz eraldatutako mundua alegia. Une honetan ziurtasun gutxi izanagatik ere, urte hauetan guztietan lortutako jakintza aldean daramagu. Duela gutxi arte, amaitzen dugun etapa hau etorkizun berri eta arrakastatsu baterako bidai-txartela zela uste genezakeen arren, orain, mundua aldatu eta hobetzeko txartela ere izan behar dela gogorarazi digute. “Gure jakintza, gure askatasuna” da eta, orain, askatasun hau ondo erabiltzea gure esku dago. Hemen Sören Kierkegaard filosofoaren aipua partekatu nahi nuke: “Bizitza atzera begiratuz bakarrik uler dezakegu, baina aurrera begira bizi behar dugu”. Honekin ikastolaren bazter guztietan, ikasgeletan, kafetegian, korridoreetan, bekatuz beteko autobus geltokian edota edozein txango zein bidaiatan bildutako oroitzapenak datozkit gogora. Txoko guzti hauetan, kirol arrakasta batengatik dela edo aurkezpen, hitzaldi, bilera, festa edo ospakizun batengatik dela, ikasle bakoitzak bere aztarna utzi du. Ikas bidaia bezalako oroitzapen hurbil eta ahaztezinak edo urrutiago eta lausoago ditugun beste oroitzapen batzuk ere oharkabean berpizten zaizkigu orain, hala nola, “Baso Galduan” zehar egiten genituen espedizioak, Lehen Hezkuntzako ezkontzak (zenbait senar-emazte ditugu gure artean) eta, nola ez, Rosaren tirita magikoak. Hainbeste gogorapen direnez gero, ez naiz gehiago izendatzera ausartzen, baina denok orain dela hainbat urte ezagutu genituen lagunen arteko isilpekotasunak gordeko ditugula argi dago, elkar lagundu eta animatu gaituzten horiek. Idatzi honetan irakasleekin ere gogoratu nahi nuke, haien konpromisoa baztertu gabe gure ikasketa prozesuan hauspo-lanak egin dituzten horiek. Gure jakinmina eta ikasteko irrika pizteaz gain, gure ahaleginak eta lorpenak bideratzen lagundu digute eta. Haiek izan dira, batzuetan ulertzea kostatu zaigun arren, zalantzarik gabe, borondate onez itxaropena transmititu nahi izan digutenak. Era berean, ezin ditut aldi honetan zehar bidelagun izan ditugunak ahaztu, gaur aurrean eserita nahi genituen familiak hain zuzen ere. Inoiz ahaztuko ez dugun etapa honen amaierara iristen lagundu gaituzten eta beharrezkoa izan denean bultzatu gaituztenak. Mila-esker zuoi ere. Azkenean, bizitza aurrera begira eraikitzeko unea iritsi zaigu. Ekin diezaiogun bada, nork bere ametsak errealitate bihurtzeari, ametsik ez izatea zilezkoa dela uste badut ere. Orain dela 15 urte hasi genuen ibilaldia urrats sendoz burutu izanaren poza eta harrotasuna sentitzea dagokigu gaur eta horregatik hain zuzen, geure burua zorionduz bukatu nahi nuke idatzi hau, merezi dugu eta. Zorionak guztioi. Kattalin Farelo

36

Kurtso berezi hontan agur berezia bazoaziela ta hau tristezia. Demostratu dozue inteligentzia barneratuz Lauroko kultur herentzia gure exigentzia zuen pazientzia erresistentzia ta obedientzia jaso eixue azken reberentzia.

Eñaut Intxaurraga irakaslea

7. Zenbakia 19-20 Ikasturtea



GABON EKITALDIA


OLENTZERO


OLENTZERO


SFX


SFX


ZEZILIA DEUNAREN MUSIKAREN EGUNA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.