Sasoian 8_20-21_eus

Page 1

Sasoian

www.lauroikastola.eus
8. Zenbakia. 20-21 Ikasturtea

Aurkezpena

Ongi etorri Ikastolako urteroko Sasoian aldizkariko 8. Zenbakira.

Beste behin ere, argitalpen hau aurkezten dizuegu, 20-21 ikasturtean lortutako jarduera eta lorpen batzuk laburbiltzeko eta ikasleen egunerokotasuna hurbilagotik ezagutzeko, eurek baitira ikaskuntza-prozesuen benetako protagonistak. Espero dugu ikastaroaren edukia errepasatzen lagunduko dizuela, eta familian ikusitakoan beste jarduera asko ezagutzera emango dituela, ezinezkoa baita guztiak hemen jasotzea.

Hau ere ikasturte berezia izan zen, ezberdina, baina ez pandemiaren hilabeterik txarrenetan bizitakoa bezainbestekoa.

Gure ildo estrategikoei erantzuten dieten ekimenei ekin ahal izan genien berriro, adibidez, EUSKARALDIAREN edizio berri batean parte hartzeari, hori bai, formatu desberdin batekin: eskolakomunitate osoa partaide egin nahi izan genuen euskararen erabilera sustatzeko, “arigune” guztiek parte hartu zuten bideo bat grabatuz.

Halaber, ahalegin handiak egin ziren Batxilergoko ikasleen orientazio akademiko eta profesionala bezalako proiektu garrantzitsuak berreskuratu ahal izateko, eta, telematikoki bada ere, ekimen honetan parte hartzen zuten gurasoek beren esperientziak eta aholkuak helarazi ahal izan zizkieten ikasleei.

Ikastaroari amaiera emateko, zorionak eman behar ditugu, gure Ikastolako profesionalek errekonozimendu handia jaso zutelako: Lauro izan zen TBL- Thinking Based Learning metodologian ziurtatutako lehen Ikastola. Robert Swartz bera etorri zitzaigun Laurora metodologia horri dagokion ziurtagiria ematera, gure ikasleak pentsalari onak eta eraginkorrak izan daitezen.

Ez dugu ahaztu behar jarduera horien eta beste askoren atzean Ikastola osatzen dugun guztion ahalegina eta lana dagoela, eta horregatik, gure esker ona eta errekonozimendua helarazi nahi diet. Tinko sinesten dugu gure proiektuan, eta egunero lan egiten dugu sentimendu horri eusteko eta etorkizuneko erronkei ilusioz aurre egiteko, hobetzeko eta berritzeko ahalegin handia egiten dugula beti.

Disfrutatu Sasoian hau irakurtzen, eta laster arte. Eskerrik asko.

Itziar Laskurain Lasa Ikastolako Presidentea

Sasoian aldizkariko zenbaki honek 20/21 ikasturteko jarduera, proiektu eta ekimenak batzen ditu, argitalpen soil batean etapa eta arlo guztietan burutzen den oro ezin bada batu ere.

Berrikuntza proiektuak dira, metodologia eta teknologia berriak aplikatuz burutzen ditugunak, gure ikasleen arrakasta eta aitormenak lortu dituztenak; azken batean, ikasturte honetako Hezkuntza Proiektu Integralaren laburpena.

Pandemiaren garairik latzena atzean utzita, ikasturtea segurtasun-neurri batzuekin hasi bagenuen ere, hileak joan ahala biguntzen joan ziren, eta ia normaltasunean amaitu genuen. Metodologia eta tresna teknologikoak aplikatzen jarraitu behar izan genuen kasu batzuetan, ikasleen etxeko itxialdietan edota gurasoen hitzaldietan, baina eskola-komunitate osoaren inplikazioari esker, aurrera egin genuen.

Ikasturteari hasiera ematerakoan izan genuen ziurgabetasunak desagertuz joan ziren eta gutxigutxinaka gure berezko proiektuak berreskuratuz joan ginen, bidean hartutako erabaki zailak egokiak izan zirela egiaztatuz. Prozesu honetan asko ikasi dugu eta, batez ere, bizitza etengabeko ikasketa prozesua dela.

Itzuli ziren, beraz, Eskola Kirola eta Hizkuntzetako ikastaroak, STEAM proiektuak eta Zientzia azokak; Batxiler Agurra promozioari, ikasleentzako orientazio Akademiko eta Profesionalerako hitzaldiak, etab.

Eskola komunitate osoari eskertu nahi diogu, guraso, ikasle eta Ikastolako pertsonalari, egindako lana eta erakutsitako kolaborazioa. Eskerrik asko Lauro Ikastolako Proiektuan sinetsi eta apustu egiteagatik. Guztion artean, ahal dugu!

1 Sasoian

Batzar Nagusi telematikoa burutu genuen Urteko Kontuak onesteko

Bazkideen 197ko quorum-arekin, telematikoki konektatutako 168 bazkide eta ordezkatutako 29, Batzar Nagusiak Ur teko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta hiru ur terako auditoretza elkar tea onetsi zituen. Batzar Nagusi telematikoan bazkideek Presidente , Zuzendari Gerente eta Zuzendari Pedagogikoaren azalpenak entzun zituzten, eta zegokienean, botoa eman.

Batzar Nagusi berezi honetan par te har tu duten bazkideei Kooperatibarekin ager tutako konpromisoa esker tu nahi diegu, ezohiko egoera honi denon ar tean erantzun baitiogu Xabier Egaña margolariaren hormairudiak eskaintzen digun atzealdea baliatuz, bere hitzak gogoratzea baino ez zaigu geratzen: "Porque nada ha terminado todavía. Todo sueño es posible . Y nuestro ayer podrá ser, de nuevo, mañana". Eskerrik asko!

2020ko azaroaren 27ko Hauteskundeen ostean ospatu zen ESKOLA KONTSEILU berriztatuaren lehen batzarrean, 2020ko abenduaren 15ean, alegia, Eskola Kontseiluaren eraketa burutu zen eta Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua honela geratzen da eratuta: Presidentea: ZALOA GOMEZ IRAOLA Titularraren aldetik:

AGUIRRE COLLADO, IZASKUN

SOBRADO ROJO, IXONE Irakasleen estamentutik:

LOZANO MERINO, GORKA 2 TREKU MASACH, ARITZ Ikasleen estamentutik: 1 GARABIETA ORIBE, AIALA 2. UNZUETA C ARRERAS, UNAX Ez dozenteen estamentutik: BILB AO LEKERIKA, AMAIA Udaletxearen aldetik: BILB AO AURREKOETXEA, ASIER

Matrikula berriak Lauro Ikastolan

Ur te guztian zehar har tzen ditugu seme-alabak Lauron eskolatzeko interesa dituzten familien datuak, edozein mailakoak izanda ere , bai ate irekietara gonbidatzeko (3 ur teko hasierako maila) zein bakarkako bisiterarako (DBH eta Batxiler) Bigarren Hezkuntzako etapetan plazak izaten ohi ditugu. Matrikula berrietarako kontaktua Idazkaritza Nagusian: 944538007, 212 luzapena.

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea kudeaketa eta partizipazio organoak
2
1
2.
3.
1.
2
3.
4.
DE IB ARRA ZUAZO, BEGOÑA
IRURETAGOIENA VALLE, IDOIA Gurasoen estamentutik:
C ASAMITJANA FRANCO, MAITE
LAZKANO BILB AO, INGE
MARDARAS GAZTELURRUTIA, BEGOÑA
1.
2

Lanik nagusienak izan ziren:

• Haur Hezkuntzan, lehen solairu osoa berriztatu (aurreko ur tean, bigarren egin zelarik): gela guztiak, irakasle gelak, komunak eta motrizitate gelak eraberritu, metodologia gaurkotuetara hoberen moldatzeko

• 2030 Agenda helburuak lor tze bidean, Haur Hezkuntzako eraikina berrantolatu dela baliatuz, euriura bildu eta saneamendurako erabiltzeko sistema jarri da eta zoru erradiatzailea instalatu aerotermia erabiliz. Era berean, eraberritutako solairuko leihoak eta argiak aldatu egin dira.

• Lehen Hezkuntzan, jolastoki txikian futbol zelai handiko belar ar tifiziala berrerabili da; inguruko jolastokia ere atondu da mahai eta egoteko leku berriak jarriz. Maila oso bateko arbel interaktiboak berriztatu dira, beste gailuekin batera.

• DBHn, goiko solairuko terraza estali da ikasleak egoteko leku estali zabalagoa izan dezaten. Halaber, jolastokiko zelai bat belar ar tifizialez estali da ikasleek jolastokian erabili ahal izateko.

• Batxilerretan, bosgarren solairuko espazioan Biologia eta ZTIAM proiektuetarako beste bi laborategi eraiki dira

• Kirol instalazioei dagokienez, Gaztañazpi futbol zelaiko belar ar tifiziala berriztatu da eta Behekosoloa Kiroldegiko kirol-areto nagusiko lurra egurrezkoa ipini

Sasoian inbertsioak 3
inbertsioak 8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea
5 Sasoian

Batxiler Ohorezko Matrikulak eta Bikaintasun Agiriak

Ohiko deialdia amaituta, 20-21 ikastur te amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota lor tu zuten ikasleak 29 izan ziren: Leire Abedillo Alonso, Garazi Arenaza Urkiri, Izaro Arenaza Urkiri, Katalin Ar tigas Goikoetxea, Ane Aurre Montes, Alex Basterrechea Alfonso, Ainhoa Bergara Bilbao, Lucia Chirapozu Mar tinez, Naroa Etxebarria Abrisketa, Haizene Garcia-Echave Sadaba, Iñigo Goiriena Zugazaga, Kalare Jauregi De las Fuentes, Nerea Larrazabal Saitua, Jon Lasa Or tega, Mireia Maruri Sanuy, Maialen Menjón Obieta, Ariana Molinos Rodríguez, Libe More Irusta, Nagore Pérez Rodriguez, Ander Pérez-Caballero Unzain, Loinaz Plazaola Camiruaga, Katalin Ramos Basar te , Julen Rodríguez Elgezabal, Itziar Rodríguez Gago, Andere Salcedo Roque , Naroa Sánchez Sobrado, Ainhoa Solbiati Uriar te , Unax Unzueta Carreras, Helen Zarragoitia Alzaga

Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerreko zuzendariak eta tutoreek agiri bana banatu zieten lan ona eta esfortzua aitortu nahian

Era berean, Ohorezko Matrikula lortu zuten sei ikasleek ere aitorpena izan zuten: Ane Aurre Montes, Iñigo Goiriena Zugazaga, Naroa Etxebarria Abrisketa, Itziar Rodriguez Gago, Andere Salcedo Roque eta Ainhoa Solbiati Uriarte.

ZORIONAK denoi egindako lan bikainagatik!

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 6 datu
akademikoak

Batxiler amaierako emaitza esanguratsuak

2020/2021 ikastur tean, Lauron ikasketak amaitzean 8tik gorako espedientea zuten ikasleak promozioaren %36,5 izan zen, 43 promozioa emaitzei dagokienez oso ona izan zela islatuz

Aur ten, inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako lehen deialdian ekainean, %98,4 aurkeztu dira, gure ibilbidearen %82ko batezbestekoaren gainetik, nabarmenki.

USEko ekaineko deialdian, ikasle guztiek gainditzen ohi dutena, derrigorrezko zatiaren bataz besteko nota 7,9 izan da, bigarren notarik onena 30 ur teko ibilbidean, eta EAEko 7,24ren gainetik (ikus grafikoan hirur tekoen ibilbidearen alderaketa)

Uniber tsitatera sar tzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Uniber tsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, horrela izan delarik azken hamazor tzi ur tetan. Aur ten, 7,94koa izan da, 30 ur teko historikoan izan dugun bigarren notarik altuena

20/21en Batxilerra amaitu zuten ikasleen ikasketak

Ondoan zehazten ditugu promozio honetako ikasleek aukeratu dituzten Uniber tsitate Gradu, Lanbide Heziketa zein bestelako ikasketak, ia % 50ean eskaintza publiko eta pribatuan erdibitua.

IKASKETAK GUZTIRA

I

INGENIERITZAK Industr iala Elektronikoa Mekanikoa Infor matikoa Telekomunikazioak Biomedikoa Antolaketa industr iala Ingur umena Ener gia ber r iztagar r iak Diseinu industr iala Ingenier itza bikoitza

12 1 2 3 1 3 2 1 3 2 1

31 ARKITEKTURA 2 MEDIKUNTZA 9 ERIZAINTZA 7 FISIOTERAPIA 3 FARMAZIA+BIOTEKNOLOGIA 1 ODONTOLOGIA 1 NUTRIZIO ETA DIETETIKA 1 GENETIKA 1 BIOKIMIKA 2 FISIKA 3 MATEMATIKA 1 DIGIPEN 1

IKASKETAK GUZTIRA ADE ETA ERLAZIONATUAK ADE ADE + Zuzenbidea ADE + Ingur une digitalak ADE + Finantzak Negozioen kudeaketa Business Data Analitics LEINN

11 3 2 1 1 3 2

23

ZUZENBIDEA ETA ERLAZIONATUAK Zuzenbidea Zuzenbidea+ Nazioar teko har remanak Zuzenbidea + TIC

2 1 1

4 NAZIOARTEKO HARREMANAK 1 IRAKASKUNTZA 7 C AFYD 2 HIZKUNTZA MODERNOAK ETA KUDEAKETA 1 HISTORIA 3 GIZARTE HEZKUNTZA 1 PSIKOLOGIA 4 KOMUNIKAZIO AUDIOBISUALA 2 ZIENTZIA POLITIKOAK 2 ZIENTZIA POLITIKOAK+SOZIOLOGIA 1 ANTZERKIA 1 FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA 1 DISEINU GRAFIKOA 1

AUTOMATIKA ETA ERROBOTIKA INDUSTRIALA 1 HORTZ-PROTESIGILEA 1

7 Sasoian

I k a s t o l a ko g u ra s o e n p a r t e h a r t ze a k t i b o a i k a s l e e n orientazio saioetan

Batxiler 2 mailako ikasleekin Orientazio Planaren atal berezi hau burutzen dugu duela hiru ur te: Ikastolako gurasoak gonbidatzen ditugu arlo ezberdinetako profesionalak izanik, euren ibilbide akademiko eta profesionala 2. Batxilerreko ikasleei azaltzeko, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, ikasleei gomendioak emateko. Lanbide zehatz batzuen eguneroko lana zer tan datzan ezagutu ahal izatea da helburua, bai eta ikasketa batzuen ir teera desberdinak ezagutzea ere

Gonbidatuak lau multzotan antolatu genituen, ikasleek euren lehentasunen arabera hitzaldia aukera zezaten, eta hitzaldi telematikoak burutu genituen: Ingeniaritzak - Informatika:

– Fernando González

– Iñaki Pinto

– Natalia Ruiz

Fisika – MatematikaBiokimika:

– Aitor Bergara.

– Naroa Marroquín.

– Iban Ubarretxena Medikuntza - Erizaintza:

– Bernat Galarraga

– Argoitz Sardui

– Zior tza Zarraga.

ADE – ZuzenbideaMagisteritza:

– Leire Madariaga.

– Alkain Oribe .

Begoña Mardaras

aurkezpenak

Ikastolako

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 8 orientazioa
Eskerrik asko par te har tu zuten gurasoei, bereziki ikastur te honetan, esfor tzu gehitua egin behar izan baitzuten egoerari moldatzeko eta saio telematikoak burutzeko
Batxilerreko Orientazio akademikoa: Unibertsitateetako Graduen
antolatu eta bideratutako jarduerak anitzak dira ikastur te osoan zehar Batxilerreko ikasleen orientazio akademikorako, bereziki, bigarren mailan Osasun-egoera zela eta, 20-21 ikastur tean ezinezkoa izan zen ohiko aurrez-aurreko aurkezpenak egitea eta EHU-UPV, Deusto eta Mondragoneko uniber tsitateek ate-ireki telematikoak antolatu zituzten, bai ikasleentzako zein gurasoentzako ere . Bestalde , Ikastolako Orientazio Saileko arduradunak banan-banakako elkarrizketak egin zituen ikasleekin, Graduetako informazioa emateko edota matrikula prozedurez informatzeko ere .
Orientazio Sailak

Gurasoen orientaziorako hitzaldiak: formatu telematikora moldatzea

Ikastur te hasierako gurasoen aurkezpen-hitzaldietatik hasita, burututako guztiak telematikoak izan ziren, ezin baitziren guraso taldeak Ikastolako instalazioetan batu, segur tasun eta higiene neurriak era egokiz betetzeko. Familiek oso baikorki baloratu zuten gurasoen orientazio saioak mantendu eta bide telematikoari ekiteari; eta esker tzekoa da, baita ere , hizlariek eginiko esfor tzua Ikastolarekin kolaboratuz. Burututako programa izan zen:

• Mindfulness, Haur Hezkuntzan, Naiara Mandalunizen eskutik

• Garapen harmonikoa, Haur Hezkuntzan, Vanesa Corral hizlari.

• Irakurketa-idazketaren bidean, Haur Hezkuntzarako, María Bonales neurosikologoaren eskutik

• Matematiken ikasketa: familiek nola lagundu. Lehen Hezkuntzako lehen mailako gurasoentzat, Luis Pereda ikastolako kolaboratzailearen eskutik.

• KiVa eta Elkarbizitzaren inguruko saioa, Lehen Hekzuntzako 1. Mailan, etapako Zuzendaria eta Orientazio Aholkularia hizlari.

• GoogleSuitet zerbitzuen inguruko guraso-tailerra Lehen Hezkuntzako 3. Mailan, tutoreen eskutik.

• Heziketa sexuala XXI. Mendeko familietan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetarako, BIKO Arloak-en eskutik

• Educación sexual en las familias del siglo XXI. Para familias de 3º y 4º sw Primaria, de manos de BIKO Arloak

• Zibersegur tasuna, ziberjazarpena, bideo-jokoak eta giza-sareak: ume eta gazteen erabilera arduratsua, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. mailetako gurasoentzat, Igor Gaminderen eskutik.

• Bizikidetza pandemiaren garaian, DBHko familientzat, pandemia garaian emozioak nola eraldatu diren azter tzeko Hizlaria, Eider Kadierno (EDE Fundazioa).

Berrikuntza Orientazio atalean

Hurrengo ikastur tean seme-alabak Lauron eskolatuko dituzten familientzat lehen hitzaldia antolatu zen, 0-2 ur te bitar tean dauden umeen garapenari buruz

9 Sasoian

L e h e n H e z k u n t z a ko i k a s l e l a g u n t z a i l e a k E l k a r b i z i t z a

Planean

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek Elkarbizitza Planean aktiboki par te har tzen dute “Ikasle laguntzaile” figuraren bitar tez Ikasleak 4 mailan daudenean, ikasleen ar tean burutzen den prozedura baten bitar tez dira aukeratuak, eta hiru ikastur tez betetzen dute zeregin hau

Ikasle talde honek zeregin zehatz batzuk ditu, beti ere ikasleen ar teko elkarbizitza eta heziketa integrala hobetzeko asmoarekin, horretarako izendatuta dauden irakasle arduradunen koordinaziopean lanean eta dagokion prestakuntza saioak burututa:

• Ikaskideen kezka nagusiak hauteman eta lantzeko eta konpontzeko ekintzak sor tu eta garatu

• Konfiantza, kooperazioa eta komunikazio egokiak sorrarazteko ekitaldiak antolatu

• Ikasle berriak atenditu

• Bitar tekaritzatik hurbil dauden jarduerak burutu

• Behaketa sistematikoen bitar tez, egoera bereziak arindu

Ikasle hauek, zereginok adierazten dituen konpromiso-dekalogoa izenpetzen dute eta hiru ur teak amaitutakoan euren ekarpenak eta par taidetza aitor tzeko agiria har tzen dute (ikus argazkia)

Ikasleon par taidetza eta inplikazio aktiboak Elkarbizitza Plana era egokiz garatzen laguntzen duela ziur gaude eta ikasle-laguntzaile figura honi, beste batzuk ere gehitzen zaizkio ikasleen par tizipazioa areagotuz: euskara planeko Marrubi Taldea, giza-ordezkariak eta 2030 Agenda sustatzeko Eko-arduradunak.

Adi-Adian Hezkuntza-modulua: giza duintasunari,

bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak

Bigarren Batxilergoan 2013 urtetik burutzen dugun programa honen helburua norberaren hezkuntza-prozesua hobetzen eta sendotzen laguntzea da giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntza landuz, biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez

Indarkeria ezberdinak jaso eta gorrotoaren ordez bizikidetza-diskurtso eraikitzaileak defendatzen dituztenen testigantza lehen eskutik ezagutzeak edo entzuteak hezkuntza-balio oso garrantzitsua duela uste dugu Ikasturte bakoitzean bi biktima etorri izan dira ikasleekin egotera Biktimekin topaketak izan aurretik, sarrera bideo eta gaiarekin lotutako pelikulak ikusten dituzte ikasleek; eta ostean, Bakeolako arduradunak Ikastolara datoz ikasleei testuinguru historikoari buruzko sarrera bat egiteko.

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 10 bizikidetza

M8 egunero da!

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera burutzen ohi dira etapa guztietan Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apustua egin nahi dugu.

Ikastur teko egoera berezia zela eta, ohiko klaseko saioetatik haratago doazen ekintzak antolatzeko zeuden oztopo eta ezintasunak kontuan har tuta, hauek dira burutuko ziren ekintza batzuk:

• Haur Hezkuntza: 3 ur teko ikasleek egunaren nondik-norakoa landu dute eta 4 eta 5 ur tekoek familien inplikazioa izan dute , euren lanbideen bideoak grabatu eta bidali baitituzte .

• Lehen Hezkuntza, ohiko jarduerak burutuko dira, esate baterako ipuinak eta pelikulak genero aldetik aztertu eta hausnarketa egin, girotze panelak jarri, bideokonferentziak emakume kirolariekin, etab.

• DBH eraikinean, "Emakume ar tistak" bilduma: Artearen Historian zehar izandako zenbait emakume artegileren infografiak egin, gure ikasle batzuk barne, plastikagela.com webgunean argitaratu eta eraikinean jarri

• DBH 3. eta 4. mailetan, formazio saio telematikoak: "Publizitate sexista" Sheila Melcónen eskutik; eta Maitasun erromantikoa eta maskulinotasun berriak", Magdalena López Gorritxo hizlari.

• Batxiler: poster eta irudiak jarri dira eraikina girotuz, QR kodeen bitartez, M8 egunaren informazioa ematea helburua dutenak, alegia Lehen mailan, Irene Garcia eta Catarina Calvoren eskutik, burutzen ari diren Ikerketa Lana baliatuz eta Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Perez irakasleen gidaritzapean, "Emakumea sorgin ehizatik gaur egunera " hitzaldia; eta bigarren mailan, bideo grabaketa.

Emakume eta neska zientzialarien nazioar teko eguna

Lauron,

otsailak 11

Emakume zientzialarien posterrak Batxiler eraikineko leku ikusgarrietan jarri emakumeon ikerketa eta asmakizunak ezagutzera emateko: erreferenteak agerian jarri

I N S P I R

11 Sasoian hezkidetza
s a i o a k : n e s ke n g a n t e k n o l o g i a e t a z i e n t z i a ra ko b o k a z i o a k sustatzeko Dagoeneko laugarren ur tez INSPIRA proiektuko saioak burutu ziren Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Neska zein mutilek har tzen dute par te , talde berezituetan, eta edukiak modu ezberdinez lantzen dituzte neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz, taldeko mentor ing teknikari jarraituz.. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta
lankidetza du Euskadin Ikasturte honetan
da-
mentore-aholkulariak Amaia Vicario, Maialen Choya
Alonso Ibarra izan ziren, azken biak, Ikastolako guraso
A
Innobasqueren
euren eskutik
tozen
eta Juncal
ere badirenak.

Euskararen erabilera bultzatzeko KALAKARI taldearen proiektuak

KALAKARI euskara sustatzeko taldea ikas-talde ezberdinez osotua dagoela kontuan izanda, ikasturte honetan burutu beharreko proiektuek ostoporen bat topatu zuten bidean. Hala ere , burbuilak mantenduz, zenbait azpi-proiektu garatzeko beta izan zuten: sentsibilizazio hormairudiak, DBH 3ko aldizkaria, Euskal Ginkana, Euskal Jaia; eta azpimarratu nahi ditugu, "Euskal musikaboluzioa" bideoa, Euskal musikaren historia 1960tik 2020ra laburbiltzen duena, eta sei atal dituen "Bitartean" telesaila. Azken bi hauek, ondoko QRen bitartez disfrutatu ditzakezue

Agur Kalakari!

Hamar ur teko ibilbidea eta gero, DBHko ikasle par taideek hileta egin zuten proiektuari merezitako agurra emanez.

Kalakari euskararen erabilera sustatzeko Ikastolaren proiektua izan da eta DBHko bigarren zikloko ikasleek, euskara gehiago egiteko grinak gidatuta, hainbat egitasmo garatu dituzte Egindako proiektu guztien helburua, sormena eta irudimena iparra, euskararekin emozio positiboak elikatzea izan zen, arnasgune sentiarazteko eta besteen akuilu izateko. DBHn ez ezik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ere aritu izan ziren, baita Euskalgintzako beste eragilerekin batera hainbat esku-har tze izanik

Kalakariren heriotza sinbolizatzeko haritza landatu zen eta euskararen denbora-kapsula lurperatu ere, 15 urte barru zabaltzeko jarraibideekin. Bertan Ikastolako hainbat partaidek utzitako euskararen objektuak, ametsak eta sekretuak gorde ziren Kalakariren heriotzaren perfomancearekin etapa bat amaitu eta beste bati harrera egin zitzaion, etapa berrian Euskal kulturak eta aisialdi aukerek garrantzi handiagoa har tuko dutelarik Haria ez dadin eten! Kalakarin 10 ur tetan egindakoa ikusteko, QR:

Ahora orain, mihipunta zain!

EEzohiko egoera batean harrapatu bagintuen ere , azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko EUSKARALDIA ariketa masiboa burutu zen. Bigarren edizio honetan lanean, eremu digitalean eta ger tuko harremanetan denbora gehiago igaroko genuela kontuan izanda, egoerara egokitu behar izan ginen Ikastolan lan egiten duten per tsona guztiek izena eman zuten ahobizi-belarriprest edota ariguneetako kide bezala jokatuz, familiak par te har tzera animatu genituen seme-alaben eredua garelako eta Batxilerreko ikasleek batzordea osatu zuten.

Denon ar teko laguntzaz eta elkarlanaz, arigune bakoitzeko ordezkari bana ager tuz, bideo eta kanta bat osatu genuen, Euskaraldiaren leloak dioenez, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin nahi dugulako Ikus QR kodean

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 12
euskeraz
Musikaboluzioa Bitar tean Trayector ia de “Kalakar i”

“Euskera – Ikaskomunitatea” proiektuan par te har tu dute guraso eta senitar tekoek

Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetan, ikasleen senitar teko euskaldun eta boluntarioen par taidetzarekin, euskararen inguruko sentsibilizazio eta motibazioa eragiten dugu, gai ezberdinetako hitzaldiak burutuz.

Ikasleen gurasoek euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan ematen dituzte hitzaldiak eta ikasturte honetan modu telematikoan egin izan dira, batzuetan hizlaria Ikastolan zegoela eta ikasleak gelatik konektatuta, eta gehienetan, hizlaria bere lanlokian zegoela, telematikoki. Berezi eskertu nahi diegu ikasturte honetan egindako esfortzua.

Ikasleentzat euren senitar tekoek eskola jarduera batean par te har tzeak, eta euskaraz, hizkuntzaganako hurbiltasuna ematen die eta erabilerari buruz sentsibilizatu.

Guraso boluntarioa Gaia

Or tzi Ardeo Hegazkin pilotoa Elena Amezaga Museoak

Nagore Bilbao eta Zior tza Sulibarria Banketxe baten funtzionamendua

Begoña De Ibarra

Txapel museoa: antzinatik gaur egunera

Andoni Esturo Altzairugintzako lantegiak

Anton Gandarias Guda, Kontzentrazio kanpoak

Fernando Gonzalez Energia berriztagarriak

Idoia Lizarazu Hegazkin kontrolatzailea

Isusko Mendizabal eta Floren Elgezabal Suhiltzaileen zeregin eta bizitza

Iñigo Onandia Arrantza, Itsasoa, Ikerketa

Raul Onaindia Gernikako bonbardaketa

Johana Ruiz-Olabuenaga Esnea, esnekiak, prozesuak

Itziar Urizar Ikerkuntza: Biomedikuntza eta txer toak

Amaia Zabala Iker tzailea

Nikola Zalduegi Aktorea – Goazen!

Hitzaldi saio hauek emakumezko kirolariek ematen dituzten hitzaldiekin osotzen dira, euskararen erabilera informala lantzeaz gain, hezkidetza gai tratatzen delarik Kasu hauetan, ikastolako irakasle eta ikasle-ohiak dira gehien bat, eta oso maila altuko kirolariak

Kirolari boluntarioa Kirola

Maider Briongos SQUASH jokalaria

Maria De La Fuente Triatleta

Iraia Garcia Atleta

Libe Arzanegi Padeleko jokalaria

Zior tza Villa Txirrindularia + ultrafondista

Maite Mugira Saskibaloi jokalaria

Leticia Canales Surflaria

Iraia Iturregi Futbol entrenatzailea

13 Sasoian
8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 14 euskararen eguna
Amets Arzalluz, Batxilerreko ikasleekin, Miñan bere liburua aurkezten.

Ikastur te hasieran, urrian, eskolaz kanpoko programaketa berrantolatu zen eta izen-emate berria definitu ikasleak eskaintza berrian inskribatzeko Administrazioak agindutako arauei jarraiki, ondoko moldaketak egin behar izan ziren:

• Eskaintza murriztu eskola-talde egonkorrak mantendu ahal izateko.

• Ordutegiak egokitu: etapak berezitu, bus zerbitzua barne , eta astean saio bakarra burutu, honen iraupena luzatuz.

• Arauak betetzeko Kontingentzia Plana eratu eta familiei komunikatu.

Urteroko kirol-eskaintza egokitu behar izan zen eta jarduerak murriztu arrakastarik gehien duten kirolak eskainiz: Futbola, Saskibaloia eta Urpolo. Lehen Hezkuntzan, Multikirola gehitu zen gutxiengoan dauden kiroletako ikasleei par te har tzeko aukera emateko

Osasun Sail eta Aldundiko aginduei jarraituz, talde Federatuek azaroan hasi zituzten entrenoak; eta Eskola Kirolekoek, ur tarrilean. Gorabeherak izan ziren ikastur tean zehar, eta osasun egoeraren arabera bai entrenoak eta bai lehiaketak ere bertan behera geratu ziren behin baino gehiagotan.Talde Federatuen kasuan, futboleko bi eta saskiko hiru lehiatu ziren; Eskola Kirolarenean, ez zen lehiaketarik izan denboraldi osoan.

Lorpenak, ostopoak ostopo

Urpoloko Senior taldea Euskadiko 1. Dibisiora igo zen; Nesken Saskibaloi Senior taldeak lehen erregionaleko kategoria mantentzea lor tu zuen; eta Euskadiko Saski Selekzioak Leire Ramirez deitu zuen Gaztetxoen mailan Espainiako txapelketa jolasteko

Eskola Kirola eta Kirol Federatua Kultur ekintzak

Jarduera

hauek azter tu eta mar txan jar tzeko bi zailtasun nagusi ikusi ziren: ezin eskolatalde egonkorrak mantendu eta jarduera hauetan bereziki materialak elkarbanatu eta manipulatzen direla Beraz, kultur ekintzak ber tan behera geratu ziren ikastur te osoan Ekintza hauetan inskribaturik zeuden ikasleek kirol-eskaintza egokituan izena emateko aukera izan zuten

Hizkuntzak: tituluen prestaketa

Euskarako HABE-3, Ingeleseko FIRST eta ADVANCED eta Txinerako ikastaroak modu telematikoan burutu ziren ikastur te osoan zehar.

15 Sasoian ESKOL A KIROL A, KULTURAL AK ETA HIZKUNTZA

European Youth Parliament: tokian-tokiko saioetan par te har tu zuten Lauroko bost ikaslek

Lauro Ikastolako bost ikaslek hartuko zuten parte European Youth Parliament saioetan European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita Tokian-tokiko jarduerak otsailaren 26, 27 eta 28an burutu ziren eta pandemia egoera zela eta, telematikoak izan ziren. Ikasle bakoitzak bere etxetik par te har tu zuen horretarako prestaketa Ikastolan egin bazen ere irakasle arduradunaren eskutik, Gorka Lozano

Ikasle parte hartzaileak Batxiler lehen mailakoak izan ziren eta hauek, jorratu behar izan zituzten gaiak:

1. Europako hiritarren segurtasuna interneten ziberkriminalen aurrean eta datuen babesa sustatzeko komitea, Olatz Uribe.

2 Europar Batasuna kanpoko herrialdekiko harremanak bidezko merkataritza bultzatzeko, Joane Rodríguez.

3. Adimen ar tifizialaren erronkak medikuntzan, Nere Goikoetxea.

4 Jolasaren abantailak susper tzen eta arriskuak ekiditzen, Jon Lerma.

5 Digitalizazioa, lehiakor tasuna eta enpresa txiki eta er tainak, Miren Oliver.

Hamahiru izen ziren 20-21 ikasturtean Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak:Ander Ausin Fernández, Marko Bilbao Etxebarria, Marcos Bilbao Martínez, Caterina Calvo Schiró, Aitor Garabieta Urbistondo, Terese Llabori Martínez de Arano, Maialen Menjón Obieta, Ainhoa Pérez Unzurrunzaga, Amaia Quijano Iruretagoiena, Ainhoa Solbiati Uriarte, Uxue Toja Ledesma, Telmo Tuduri Belaustegui eta Helen Zarragoitia Alzaga.

Beste 13 ikaslek lor tzen dute Batxiler Diploma DUALa

Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, eskolaz kanpoko jardueren bitartez eta Academica International Studies-en eskutik, zeinaren bitartez EEBBtako High School baten Tituluaren homologazio lortzen baita Hamahiru ikasle hauek gehituta, dagoeneko 34 dira guztira Lauron Estatu Batuetako High School Titulua lortu duten ikasleak

20-21 ikasturtean Diploma Dual-ean parte hartzen zuten 43 ikasleetatik, 33k hartu zuten Honor Roll aitormena Academica-k ematen duena, %70ak, alegia Aitorpen hau 8tik gorako batez-bestekoa lortzen duten ikasleei egiten zaie Zorionak denoi egindako lanagatik!

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 16 PROIEKTU ELEANITZA

Lehen ikastola TBL metodologian akreditatua - Thinking Based Learning

Ekainaren 29an Massachusetts Uniber tsitatean Filosofia Doktorea eta pentsamenduaren metodologian nazioar teko aditua den Robert Swartz Lauro Ikastolan ospatu zen ekitaldian par te har tu zuen Ikastolako arduradunei Thinking Based Learning -TBL ikastetxea izateko prozedura bete duela egiaztatzen duen agiria emanez.

Rober t Swar tzek Ikastolari emandako TBL agiri honek denon esfor tzuak aitortzen ditu eta bere esanetan: "Badakigu Lauron itsasargi bat izaten jarraitzeko lanean ar ituko zaretela, zuon ikasleek ondo pentsatzen jarraituko dutela eta giza-garapenean aurrerapausoak emango dituztela. Zer tifikazio hau aipatutako bikaintasun hor i azpimarratzeko ematen dizuegu".

“Thinking Based Learning-Pentsamendu Trebetasunak” metodologia aplikatzeak pentsamendu trebetasunak kurrikuluaren edukietan uztar tzean datza, ikasleak pentsalari eraginkorrak izan daitezen eta pentsamendu kritikoa gara dezaten, hauek biak Ikastolako Misioan dauden helburuak izanik.

Laurok 14/15 ikastur tetan hasi zuen prestakuntza metodologia honen inguruan Massachussets-eko Center for Teac hing Thinking – CTTen bitar tez, ikastetxeko geletan burutzen ziren workshop eta coac hing-tutorizazioak burutuz. Prestakuntza saio batzuk Rober t Swar tz-ek berak eman zituen, bai eta CTTko bere kolaboratzaileek ere ,Viridiana Barbanek, esaterako. Irakasle guztiek har tu dute oinarrizko prestakuntza Prentsamendu Trebetasunetan

Prozesu luze honetan egitura sendo eta epe luzerakoa sor tu dugu Lauron, zor tzi irakaslek har tu duten prestakuntza bereziaren bitar tez gainontzeko irakasleen TBL coacher s – konsultore bihur tuz, modu honetara barne-prestakuntza ere bultzatuz metodologiaren atal teorikoan, bederen Curr iculum mapping-arekin ere hasi gara, hau da,TBL metodologia etapa guztietako programazioetan txeratzen, eta bi aldiz berrikusi da, TBL zentro gisa ziur tatuak izateko

17 Sasoian berrikuntza
metodologian

Z TEAM erronka berria Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoan, GESTAMP enpresarekin elkarlanean

Innobasque-ren eskutik, ZTEAM proiektu berri batean murgiltzeko aukera izan genuen, STEAM Sare Bokazio zientifikoteknikoak sustatu ikastetxe eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez, hain zuzen. Lehen Batxilerreko Industri Teknologia eta Marrazketa Teknikoa jakintzagaiak lotuz burutu genuen, ondoko helburuarekin: ikasleak teknologia, matematika, enpresa eta zientzia mundura hurbiltzea, benetako enpresa baten nondik-norakoak ezagutuz eta lan praktiko bat eginez.

Lauro Ikastolari GESTAMP enpresa egokitu zitzaion eta jarduera aurkezpen saio batzuekin hasi zen enpresako kontaktuekin eta Ikastolako helburu, eduki, nahiak edota jakin-nahiak ezagutuz.

Saio-telematikoaren bidez, GESTAMPeko ingeniariek erronka bat proposatu zieten Industri Teknologia eta Marrazketa jakintzagaietako ikasleei, esekidura-beso gisa dabilen pieza diseinatu eta osotzea hain zuzen. Taldeka, erronka bideratu zuten ebaluaketa batean zehar, eskatutako pieza ordenagailuz diseinatu, material eta fabrikazio prozesuen aukeraketa, aurrekontua egin eta 3D inpresora bidez sortuz.

ZTEAM proiektu honetan sortutako piezak Lauroko irakasle eta GESTAMPeko arduradunen artean kalifikatu zituzten eta hauek dira emaitzarik onena jaso zuten hiru bikoteak:

1. Ibon Loidi eta Euken Galarraga.

2. Aitor Garabieta eta Alex Gamboa.

3. Jon Gorbeña eta Aritz Mendia.

Zorionak!

Batxiler lehen mailako ikasleek ir teera bir tuala izan zuten Donostiako DIPC - Donostia International Physics Centerera, ohikoa izaten den jarduera honi uko egin nahi ez geniolako.

Saio hauen bitartez, ikasleek DIPC ikerketa zentroak ikusi eta ikerlarien egunerokoa ezagutzeko aukera izan dute Ikertzaileek hainbat jarduera eta erakustaldi zientifiko egin zituzten emakumeek historian zehar zientzian izan duten papera nabarmentzeko helburuarekin, eta telematikoki egindako topaketa birtual honi esker, ikasleek ikerlariekin zuzenean solasean aritzeko aukera izan zuten.

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 18 berrikuntza
metodologian
Irteera birtuala Donostiako DIPC Donostia International Physics Center-era

38 segundu Rubik Kuboko lehiaketa irabazteko

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan Rubik Kuboko Txapelketa ospatu zen bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan Formatu ezberdinetan burutu zen, aurrez-aurrezkoa eta streaming-a konbinatuz, ikasle eta gela guztiek ikusi eta parte hartzeko aukera izan zezaten.

Hiruhileko bietan lehiaketak itzelezko arrakasta izan zuen Azken hiruhilekoan jolastorduetan ospatu zen, ikasleen %33ko partaidetzarekin, eta Finalean maila bakoitzeko irabazleek hartu zuen parte: Jun García Madroñal gailendu zen, 6D gelako ikaslea: 38 segundotan lor tu zuen alde guztiak osatzea! Zorionak Jun! Beraz, 5 mailako irabazleak, Iraia Sulibarriak, bigarren egin zuen Aipatzekoa da 5. mailan 3 geletan neskak izan direla irabazle

Sorosle ikastaro ofiziala eta ikastaro bereziak ekaineko egunetan

BBatxiler lehen mailako 14 ikasle Sorosle Titulu Ofiziala lortzeko lehen modulua burutu zuten Aste Santuko opor egunak baliatuz, Harrobia ikastetxearen eskutik. Bi astetan burutu ziren: lehenean, arlo teorikoa landu bazuten ere , bigarrenean atal praktikoari ekin zioten: heimlic h maniobra, oinarrizko RCPa, bizkar-hezurreko istripua izanez gero nola jokatu, etab.

Ekainean, lehen deialdian ikastur tea amaitu duten ikasleentzako jarduera berezietan, Sorosle Titulua osotzeko Erreskate Modulua amaitu zuten.

Gainontzeko ekaineko jarduerak

Batxiler lehen mailako azken ebaluazioa amaituta, dena gaindituta zuten ikasleentzat ikastaro bereziak burutu ziren, eskaintza labur tu behar bazen ere: esate baterako, ezin izan ziren Gurena nagusien etxeko ekintzak eta Magisteritza praktikak egin, osasun arrazoiak zirela eta.

Ikasleek, Sorosle Titulu ofizialez gain, Lehen Laguntzak" eta DigiPen Unibertsitateak ematen duen "Project Fun" ikastaroa egin ahal izan zuten

19 Sasoian

Filosof ia Olinpiada: lehen eta hirugarren sariak Lauroko bi ikasleentzat

III Olinpiadaren gaia "Askatasuna edo segur tasuna?" izan zen eta horren gainean aritu behar ziren Batxilerretik aurkeztutako bost ikasleak: Naroa Loroño, Helen Zarragoitia, Itziar Rodriguez, Leire Mancisidor eta Telmo Tudiri.

Euskadiko Filosofia Olinpiada 2018an sor tu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Uniber tsitatea, EHU, Agora Elkar tea eta REF-Red Española de Filosofíaren laguntzarekin.

Aurkeztutako 27 ikastetxe eta 440 ikasleen ar tean lehen saria Batxiler 2ko Helen Zarragoitia Alzagarentzat izan zen, “Iruzkin filosofikoa” modalitatean, Estatu mailako Olinpiadetan par te har tzeko aukera eman ziona Halaber, Itziar Rodríguez Gagok hirugarren egin zuen, modalitate berberean.

ZORIONAK Helen eta Itziar!

Gure ikasleen idatzi filosofikoak, Olinpiadetara aurkeztu edo ez, Ikastolako aldizkari filosofiko digitalean argitaratzen ditugu, ESNATUZ argitalpenean, hain zuzen.

https://esnatuzfilosofia.wordpress.com/

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 20 proiektu
ikasleen aitorpenak
eta

Batxiler 1eko bi ikasle sarituak gazteentzako

Azkue Literatura Sarietan

Batxiler lehen mailako ikasleek, Euskara Mintegiak sustaturik, Azkue Literatura Sarietan aurkeztu zituzten euren lanak eta bi ikasle izan ziren sarituak:

• Narrazioan, 3 saria: Irene García Busto

• Poesian, 3 saria: Ander Segarra Lazkano

Nahia Alkorta ikasleak marrazketa saria irabazi

du

Nahia

Zorionak!

Aiala Garabieta Oribe , 4.DBHko ikaslea, Alén eta Gurguxa kultur elkar teek deitzen duten "Antonio de Trueba" literatura txapelketako VIIko irabazlea izan zen, euskera modalitatean, “Orain dela 6 ur te” ipuinarekin

Liburuaren egunean, goiburuen lehiaketa

EIkastolan Liburuaren Egunean burutzen diren jarduera anitzen ar tean, DBHko liburuei buruzko goiburuen lehiaketa ospatu zen.

Ikasleek egindako lanekin erakusketa egin zen etapako pasabideetan eta irudian dituzue ikasle irabazleenak, euskaraz zein gazteleraz.

Zorionak egindako lanagatik!

Nahia Urteaga ikaslea Urruzuno literatur lehiaketan saritua

LBatxiler 1eko Nahia Ur teaga López ikasleak saritua izan zen Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno literatur lehiaketan, eskola ar tekoa dena eta ikasleen ar tean literatur zaletasuna, literatur sorkuntza eta euskararen idatzizko kalitatea bultzatzea helburu duena

Saria, Poesiako A kategorian izan zen, Batxiler mailako ikasleei dagokiena Saria bost eguneko egonaldia izan zen, eta idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal ar tista ger tu-ger tutik ezagutzeko aukera izan zuten, baita Euskal Herriko zenbait leku ere Horrez gain, diploma jaso zuen eta bere lana Sagastiberr i izeneko bilduman argitaratu zen

Irakurketa bultzatzeko jardueren ar tean, DBH 1 mailan ipuin lehiaketa antolatu zen, Bilboko parkean egon zen erakusketaren argazki batean oinarrituta, Cristina García Roderoren "Tierra de sueños", hain zuzen Irabazlea 1Bko Nora Irizar Rodrigo ikaslea izan zen "Cómo conocí a mi mejor amiga" ipuinarekin. Zorionak Noara!!

21 Sasoian
Sari banaketa Euskaltzaindiaren egoitzan burutu zen, Bilbon Zorionak Irene eta Ander!
Alkorta Aguilar ikasleak, LH 3B gelakoak, ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza elkar teak antolatu duen "III Concurso de Dibujo Infantil Solidario" saria irabazi zuen, 6-9 urtekoen kategorian.

proiektu eta ikasleen aitorpenak

Ikastolako bi ikasle sarituak Bizkaidatz VII. literatura lehiaketan

Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, DBHko ikasleak, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle izan ziren: lehena, 1. gaztesaria euskarazko modalitatean; eta bigarrena, 2. gaztesaria, euskarazkoan ere

Sari banaketa Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian izan zen eta Unai Zaballa Euskarako irakaslea lagundurik ber taratu ziren Ikastolari ere saria dagokio, eskola-materiala eskuratzeko opari-bonoa, hain zuzen

15 ikaslek hartu dute aitorpena Jakin-Min programa parte hartu izanagatik

20-21 ikasturtean markak hautsi genituen eta Lauro Ikastolak Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez parte hartzen duenetik ikasleen kopuru handiena eman da, hamabost neska-mutil, hain zuzen. Jakiundek, Zientzia, Ar te eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta per tsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan par te har tuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz ber taratzen dira.

Aiala

Garabietak,

2. saria Elkarreko Ipuin eta Ilustrazio txapelketan

A4.DBHko ikaslea, Elkarrek ur tero antolatzen duen ipuin eta ilustrazio txapelketako bigarren saria irabazi zuen, 13 edizioan eta komikia sor tu atalean, “Bizitza itsasontzian” gaiarekin Hemen duzue aurkeztutako lana.

Zorionak Aiala!

Zorionak konpromisoa har tu eta egindako lanagatik!

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 22

Abstrakzio geometrikoari buruzko erakusketa Plastika eta

Ikus-heziketa jakintzagaian, eta Pablo Palazuelori omenaldia

EDBH 3. mailako Plastika eta Ikus-heziketa jakintzagaian abstrakzio geometrikoa azter tu zuten, irudiaren egituraren erabilerari buruzko informazioa bilatu, erregistratu, uler tu, interpretatu eta ebaluatzeko. Landutako informazioan oinarrituta Abstrakzio Geometriko estiloko irudiak sor tu zituzten, beti ere , prozesuan zehar egindako lanari azken emaitzari baino garrantzi handiagoa emanez, eginez ikasiz, errakuntzak onar tuz eta horietatik ikasiz; eta azkenik galdera batek hainbat erantzun dituela onar tuz.

Horretarako, Pablo Palazuelo ar tistaren lan-proposamenean ere oinarritu ziren, eta bere ibilbide ar tistikoa omenduz, ikasleek erakusketa txiki bat prestatu zuten eraikinaren pasabidean.

Proiektu osoa jakintzagaiaren blog-ean batu zen eta ber tan ikusi ahal dira ikasleen lan guztiak (ikus QR kodean); eta Pablo Palazuelo fundazioak ere argitalpen bat egin zuen lan honen nondik norakoak azalduz. https://www.fundacionpablopalazuelo.es/blog/alumnos-de-educacion-plastica-y-visual-homenajean-a-pablo-palazuelo/

Sasoian 23

"Landareen hazte prozesuan mikrograbitateak duen eraginaren ikerketa", tokian-tokiko eta estatu mailan aitorpena lor tu zuen Batxilerreko ikasleen Ikerketa Lana

“Landareen hazte prozesuan mikrograbitateak duen eragina” lehen Batxilerreko lau ikasleen lana aukeratua izan zen Bar tzelonako Exporecerca Jove azokan par te har tzeko, gazteen ar tean ikerketa sustatzen duen MAGMA elkar tean antolatutakoa, hain zuzen.

Izadi Diego Eguren, Nahia Urteaga López, Aiala Yañez Iturbe-Ormaechea eta Leire Soto Otxandiano ikasleek, Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Pérez irakasleen gidaritzapean burututako lana bideokonferentziaz aurkeztu zioten epaimahaiari

“Lauroko Astronautak” izendatutako ikerlari lan-taldeak, bestalde , Elhuyar Zientzia Azokako sari nagusienetakoa lor tu zuen: "Ur teroko lekaleen hazien ernetzea iker tzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin" proiektua Bilboko Areatzan aurkeztu eta “Batxilerreko lan onenari saria” eman zieten

Aparteko aipamena "Si eres original eres de libro" estatu mailako lehiaketan

Halaber, ikerketa lan honek aipamen berezia lor tu zuen Madrileko "Si eres original eres de libro" lehiaketan: El jurado de la XV edición del concurso Si eres original, eres de libro, compuesto por los escritores Ramón Acín y Juan Kruz Iguerabide; la catedrática Margarita Prado; el filósofo Javier Sádaba; el economista Ramón Tamames; la química y presidenta del CSIC Rosa Menéndez; la escritora, académica y vicepresidenta de CEDRO Carme Riera y el presidente de CEDRO, Daniel Fernández, ha resuelto conceder una mención extraordinaria al trabajo de investigación titulado "Landareen hazkuntza mikrograbitatean iker tzen"

Batxilerreko lau Ikerketa Lan hautaturik Galiciencian parte hartzeko

Batxiler 1eko lau iker taldeen proiektuak aukeratuak izan ziren 2021eko maiatzean XVI. Galiciencia Zientzia Azokan parte hartzeko, “La innovación Post-Covid a través de la revolución del talento” titulupean, on-line ospatu zena:

g Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin.

g Landare ezberdinen salinitatearekiko tolerantzia aztertuz eta haien portaera behatuz, sistema desalinizatzaile bat sortu.

g Euskal Herriko sorgin ehizatik gaur egunera: emakumearen irudi baldintzatua.

g Influencer-en arrakasta Instagram sare-sozialean

Aurkeztutako lau lan hauetatik batek, "Hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan", sari bat lortu zuen kategoria berezietan, neskek lideratutako proiekturik onenari, hain zuzen

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 24
proiektu eta ikasleen aitorpenak

Eskola Agenda 21, Agenda 2030 bilakatzen da

Ibilbide luze batez, Lauro Ikastolak jasangarritasuna landu izan zuen Eskola Agenda 21 proiektuaren bitar tez. Ikastur te honetatik aurrera proiektuaren izena aldatu da, Agenda 2030 bilakatuz, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako 17 Iraunkor tasunerako Helburuak oinarritzat har tuta.

Lauro Ikastolak BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan par te har tuko du Garapen Jasangarrirako Helburuak lor tzeko Bizkaian

EA 2030 Planean jasangarritasunaren inguruan orain ar te egindako lanez gain, Lauro Ikastola BBK Kuna 2030 Kideak sarearen par te izango da, Bizkaian Garapen Jasangarritako Helburuak (GJH) lor tzeko 83 erakunde batzen dituena, alegia BBK Kuna 2030 Kideak sektore anitzeko aliantza izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) lortze aldera. Gainera, BBK-k hizkuntza- eta kulturaaniztasunak funtsezko eginkizuna duela aitortzen du eta horregatik 17 GJH+1 landuko ditu, “Euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea”, alegia.

DBH4ko ekoordezkariek Eskolako CONFINT 2021eko

mintzaldian har tu zuten par te

zuzen.

Gure ikasleak "Mundua berriztatzera goaz!" lelopean aurkeztu ziren, euren proposamena gainontzeko ikastetxeekin telematikoki par tekatuz.

25 Sasoian
DBH 4ko eko-ordezkariak, Imke Lázaro Van Spijk, Unax Fernández Gutiérrez, Jon Lancho Noval, Eider Basoa Gonzalo eta Aitor Iriondo Diaz, izan ziren topaketa honetako parte-hartzaileak CONFINTak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da, Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna, hain
jasangarritasuna eta giza-konpromisoa

Lehen Hezkuntzako eko-arduradunak Loiuko Udal foroan izan ziren

Ekainean, Lehen Hezkuntzako 6 mailako ekoarduradunek Loiuko Udal Foroan par te har tu zuten Ber tan, Loiuko alkatearen hitzak entzun eta gero, 20-21 ikastur tean Ikastolan jasangarritasunaren alde egindako ekintza desberdinak azaldu zituzten. Horrela, "Gela berdea" Saria, tximeleta eta intsektuen oasia, inguruko txorien azterketaren proiektua edo hondakinak ondo sailkatzeko egurrezko egitura handien proiektua bezalako ekintzak azaldu zituzten.

Azkenik, Loiu udalerrian garapen iraunkorrerako helburuak sustatzearen garrantzia aldarrikatu zuten.

Lehen eta Haur Hezkuntzak

EiTB Maratoian par te har tu zuten

Lehen

tu zen ber tso katean

Ikusi bideoa eta disfrutatu! Izan baikorrak, eta arduratsuak!

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere par te har tu nahi izan zuten eta bideo alai eta koloretsua grabatu zuten EiTBko ekimenarekin bat egiteko. Ikusi eta disfrutatu!!!

Erantzun bikaina ohiko janari bilketan

O ELIKAk txirotasuez, Bizkaiko xetan egoria zen eta arreko kaan handitu olaren parera berezia familiei eta bikaina izan

asko zuen ik!

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea jasangarritasuna eta giza-konpromisoa
Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu zuten EiTB Maratoiaren ekimenean par te har tzeko Eñaut Intxaurraga Bigarren Hezkuntzako irakasleak sor tutako ber tsoaz, gogotsu eta emozioz par te har tu zuten pandemiaren aurka borrokatzeko sor
26
Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza

Tximeleta eta intsektuen oasia, txorientzako janlekuak,... Garapen

Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko jarduerak LHn

Tximeleta eta intsektuen oasia

Gure ingurune naturala baliatuz, eta gure biodibertsitatea dibertsifikatu eta aberasteko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek "Tximeleten eta intsektuen oasia" izeneko espazio berria diseinatu, prestatu eta erein zuten, Baratze-Esperientziak izeneko asteroko tailerrean. Ikasleek beharrezko zura eta harri-apaingarriak bildu zuten Ikastola inguruan, eta, ondoren, lorategi eta basoko loreekin oasia osotu. Gune hori intsektuentzako etxeekin osatu eta babes-hezia gehitu zen.

Proiektua aurrerapausoa da ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) hobetu eta bete ditzan: 11.ena “Hiri eta komunitate jasangarriak”; eta 15 ena, “Lehorreko ekosistemetako bizitza” Paleekin egindako birziklaketa edukiontziak Ideia hau “GIH sentsibilizazio astea”n jarri zen abian Lehen Hezkuntzan, helburu nagusia birziklaketaren garrantzia eskola-komunitate osoarentzat agerian jartzea izanik. Jarduera honen helburuak izan dira:

1. Egurrezko estrukturak birziklagarriak diren elementuekin bete, denbora luzean irauteko moduan, eta LH 5 Eta 6 Mailetako ekoordezkariek margotu.

2. Betetzeko, 1. eta 2. mailetako ikasleek ekarritako material berziklagarriak erabili dira

3. Infografiak sortu eta bertan gehitu.

Hondoko GIHak hobetu: “3 ena, Osasuna eta Ongizatea”; eta 11.ena, “Hiri eta komunitate jasangarriak”.

Txorientzako etxe-janlekuak, material birziklatuz eginak

Jarduera hau ere “GIH sentsibilizazio astea”n burutu zen Lehen Hezkuntzan, 1. eta 2. mailetako ikasle eta irakasleen parte hartzearekin, birziklagarriak diren materialak erabiliz: tetrabrik, kartoia, egurra, sokak, kartulinak,...Txorientzako etxetxo hauek lehen zikloko eremuetan jarri ziren, maila hauetako ikasleak izan zitezen inguruko hegaztientzako janaria ekarri eta jartzeko arduradunak.

Helburua: 15 GIHa hobetzeko asmoa, hau da,“Lehorreko ekosistemetako bizitza”.

Terrariumak

Jarduera hau 3 mailako ikasleek eta irakasleek planifikatu eta martxan jarri zuten, ondoko helburuekin:

1 Gure inguruneko ekosistema ezagutu eta sentsibilizatu, bereziki landare eta intsektuei dagokienez.

2 Ikasleak terrarium bat egiteko zereginean trebatu bai eta bere funtzionamenduan ere.

Terrariumak egiteko edukiontziak 2 zikloko esperientzia gelatik hartu izan ziren eta beharrezko materialak, ingurunean: goroldioa, landareak, egurrak, harriak, intsektuak etab

GJH 15. helburua sustatzen lagundu, hau da, “Lehorreko ekosistemetako bizitza”.

LH 4ko ikasleek Lauroko zuhaitzen izendapenplakak berriztatzen lagundu zuten

Helburua: ikasleekin biodiber tsitatearen garrantzia lantzea, baita hurbileko espezieak ezagutu eta hauek balioestea ere

27 Sasoian

“Eskola-jantoki osasuntsua”ren hurrengo proiektuan par te har tu genuen: nola jaten dituzte ikasleek jaki batzuk?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Hezkuntza sailarekin batera, 2017 urtetik ”Eskola jantoki osasuntsuak” ekimena bideratzen ari da. Proiektu honen helburua da umeak eskolatze-etapan daudenean ohitura osasungarriak har tzea euren bizitzan zehar manten ditzaten, eta Osasun eta Kontsumo Ministerioek elikadura osasungarria sustatzeko proiektu honi “Estrategia NAOS” Saria men diote .

Ekimen honen barruan, hainbat ekintza bideratu izan dira 2017 ur tetik, esate baterako, elikagai osasungarrien kontsumoa erakargarriagoa egin edo haur tzaroko elikatze gomendioen gida osotu. Ekintza horiek izan duten eragina ebaluatu ahal izateko, ikastur te honetan elikagai-talde ezberdinak ikasleek zein neurritan jaten dituzten baloratzeko ekimen berria jarri zen mar txan: aste bat edo biren zehar, etapa ezberdinetako ikasleek jantokiko plater ezberdinak nola jaten dituzten azter tu zen.

Ikerketa hau Euskal Erkidegoko 110 ikastetxeetan egin zen 2021eko lehen hiruhilabetean, eta Lauro Ikastola, elikadura osasungarriarekin duen konpromisoari jarraituz, par te har tzeko asmoa ager tu zien arduradunei, proiektu honetatik lor tutako informazioa etorkizunean hobekuntzak egin ahal izateko lagungarria izango zaigulakoan.

Gela berdea Sariak Sukaldeko arduradunek banatu zituzten

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 28 zerbitzuak
Hiruhileko bakoitzean, “Gela Berdea” sariak
zitzaizkien
taper
kontsumitu zuten gelei. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.
COVID19aren kontrako neurrien aplikazioa auditatu eta maila goreneko adostasuna lortu genuen Gessyma-k, Kalitate
Segur tasunaren
Lauro
banatu
jolastorduetan
gehien erabili eta fruta gehien
mailetan burutzen den jarduera da, Eko-arduradunen esku dagoena, eurek batu eta azter tzen baitituzte datuak
eta Elikagaien
kontrolean espezializatutako enpresak,
Ikastolako sukalde eta jantokietan auditoretza burutu zuen bai eta ziur tatu ere ikastetxeak COVID19 KONTROLATZEKO KONTINGENTZIA-PLANEAN definitutako irizpideak betetzen zituela eta bere instalazioetan jarduera hauetarako ezarritako neurriak era egokian betetzen zirela, maila goreneko adostasunarekin, ondoko gaiari dagokionez: “Menuak sukaldean prestatzea eta ikasleei eta ikastetxeko langileei ikastolako jantokietan zerbitzatzea”

Behekosoloa Kiroldegiko zerbitzuak: ikastaroak eta oporretako kanpusak

Osasun egoerak ahalbidetzen zuen neurrian, Behekosoloko zerbitzuak berreskuratzen hasi ginen. Lehenik, Gabonetan, kanpusak burutu ahal izan ziren, eta ur tarriletik aurrera igeriketa ikastaroak formatu egokitu batekin talde egonkorrak mantendu ahal izateko.

Aste Santu eta Udako oporretan ere , kanpusak egin ahal izan ziren, gero eta ikasle gehiagok par te har tu zutelarik, kanpoko instalazioak baliatuz bereziki: futbola, saskibaloia, ibilaldiak, igerilekua, etab.

29 Sasoian Behekosoloa

Nahi duzuenera ar te! Nahi duzuenera ar te!

Gaurbildu gara Ikastolako 43 belaunaldiaren agurrerako ena handia dugu gurasoak zin izan zaretelako preentzialki gurekin egon Onne konexio bat hotzagoa ela dakigun arren, ez geuen nahi zuek ekitaldia altzea.

Bideoa ikustean ikastoan bizi izan dituzuen momentu polit asko etorriko itzaizkizuen burura, gehieak erdi ahaztuta, baina ziur ago gaurko eguna bizitza osoan gogoratuko duzuela.

Ur te batzuk barru COVID-19 garaia ere gooratuko duzue. Bizitzen ari garen pandemia egoeraren hausnarketa eginez, burura datorkidan ideia nagusia da, guretzako bizitzan garrantzitsuak diren gauzetan eta pertsonetan zentratu behar garela, COVID-19ak minutu batean kentzen dizkigulako. Pandemia egoerak ziurgabetasunera eraman gaitu eta azterketan jarri gaitu ikastolan azkeneko ikastur teetan har tutako erabaki askoren inguruan Egoera berriari aurre egiten eta erabakiak arin hartzen joan behar izan gara, eta moldagarritasun kontzeptua gure eguneroko bizitzan agertu da

Egun berezi honetan, zoriondu egin nahi zaituztegu zuen Batxilerreko titulua lor tu duzuelako, eta gure txalorik beroenak, salbuespen egoera honetan, bikain moldatu zaretelako, oztopo guztiak gaindituz.

Orain, zuen bizitzako etapa bati agur esango diozue eta beste berri bat hasiko duzue . Gure aldetik, ur te guzti hauen ostean oroimen goxoak izatea espero dugu, baina baten bat garratza ere buruan izango duzue , oztoporen bat, gogoratu hauetaz beti ikasten dela. Eta hemendik ur te batzuetara

Irakasle lana bokazioz egin beharreko lana dela uste dut. Gure lana da ikaslea ezagutzea, bere ahalmenak identifikatzea eta duen potentzial horri ahalik eta gehien ateratzen saiatzea Eta prozesu guzti honetan ezinbestekoa izan da zuen familiekin komunikazio zuzena izatea, bakoitzak zuen hezkuntzaren barnean dagokigun zatia aurrera eraman ahal izateko, baina beti elkarlanean.

Orain etapa berri bat hasiko duzue , hurrengo ur teetan jasotzen duzuen formakuntza klabea izango da zuen bizitzarako. Ziur gaude esfor tzuz, konstantziaz eta zuen buruarekiko konfidantzaz markatzen duzuen edozein erronka lor tzeko eta bidean aurkituko dituzuen arazoei aurre egiteko gai izango zaretela

Karrera profesional aberasgarri bat opa dizuet, zuen burua garatzeko aukera ematen dizuena, independentzia ekonomikoa eta erabaki propioak har tzeko askatasuna Mundura irekiak izatea, malguak eta pentsamendu kritikoa, sormena eta ekintzailetza lantzeko aukera izatea, eta euskaraz bizitzea, noski

Ikastolatik espero dugu zuen gurasoekin batera egin dugun lan honetan gizar te hobeago bat lor tzen lagunduko duzuela.

Amaitzeko, eta garrantzitsuena: izan zaitezte zoriontsu, zuen bidea aurkitu eta ea hemendik ur te batzuetara berriro ikusten dugun elkar zuen umeak Laurora ikastera ekar tzen dituzuenean Zor te on!

transmititu nahi izan ditugun baloreak gogoratzea espero dugu: positibotasuna, esfor tzua, gizatasuna, profesionaltasuna, adiskidetasuna, konpromisoa, elkar tasuna eta tolerantzia.

Gure azken aholkua: ez sinetsi zorian; jar ezazue zuen alde Lana, konpromezu per tsonala eta ausardiarekin lor tuko duzue .

ZORIONAK!

Zur iñe Serna Batxilerreko zuzendaria

8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 30 43. bel aunaldiaren agurra
Ekainaren 11n, Lauro Ikastolako 43. promozioaren agurra ospatu genuen (2006-2021). Oso ekitaldi berezia izan zen, osasun-egoerak hala behar tuta, aurrez-aurrekoa ikasleentzat eta streaming bidezkoa familientzat. Ekitaldia alaia izan zen, ikasleek ilusioz har tu zuten par te , eta musika eta ikasleentzako oparia protagonista bihur tu ziren
43. bel aunaldiaren agurra

Lehenengo, Gurasoak esker tu nahi nituzke , Ikastolan ezarritako giza eta Euskara baloreak kontuan izateagatik, seme-alabak ber tan eskolatzeagatik eta ikastolarengan jarritako konfiantzagatik.

Bestalde , guraso bezala, Ikastolari ere asko dugu esker tzeko, lankide guztiei, gure seme-alabei erakutsitako babes, maitasun, konpromiso, eta batzuetan, edo askotan ere , izan duzuen pazientzia handiagatik

Eta nola ez, zuei, gaurko benetako protagonistak, ikasleok, baita eskerrak eman nahi dizkizuet. Guk ere , guraso bezala, gauza asko ikasi dugu zuengandik.

Orain dela 15 ur te ia hemen zaudeten guztiok Haur Hezkuntzan hasi zineten Bidean, batzuk ikastola uztea aukeratu zuten, eta beste batzuk etorri Baina gehienok, hemen hasi eta amaitu duzue

Azken egunotan, zuetariko batek Ikastola uzteak zein pena handia ematen zion esan zidan… nola ez. Eguneroko kontuak ber tan behera jausiko dira: autobuseko ordutegiak, klaseak, patioko orduak, jantokia, eta batez ere , eguneroko lagunen harremana...

Ea ur te batzuk barru hementxe aurkitzen zareten guraso bezala, gaur guraso garen askori horrela ger tatu zaigu eta Ez ahaztu gaur uzten duzuen Ikastola gaur ar te zuen bizitzako par te izan dela, baina gainera, sinesten ez baduzue ere , zuen bizitza osorako par te izango da.

Azken ur teetan nahiko babestuta izan zarete bai ikastolarengandik eta gurasoengandik. Baina babes hori baita amaitzear dago Oraindik aurrera, zuek erabakiak har tu behar izango dituzue Datorren ur teetan gehienak uniber tsitatera joango zarete Batzuk, gurasoen etxean; beste batzuk, beste hiri batean; besteak, atzerrian Beharbada beste batzuk ere lanean hasiko dira Baina guztiok, bizitza osoki, arduraz, erabaki par tikularrak, garrantzitsuak har tzen hasi behar duzue , inork her tsatu gabe Bizitza, adarretatik har tu behar duzue Saiatu, hala izan behar da eta

Aurkitzen duzuen gizar tea kontuan har tu behar duzue . Zalantzarik gabe , aldatu eta hobetu nahi izango duzuen gizar te bat da, eta gaur tik hasita, zuen txanda da. Ez ahaztu inork ez duela egia absolutua. Zuen esku dago aurkitu duzuena baino gizar te toleranteagoa eraikitzea. Zuetako bakoitzak eraikiko du gizar te hori. Benetan, zuen esku dago.

Ber tso bidez amaitu Nahi nuke jarduna Zuek hor ikusita Hau harrotasuna!

Heldu adarretatik ta

landu etorkizuna Ahaztu gabe esfor tsua ta erantzukizuna Bilatu ezazue zoriontasuna

31 Sasoian
Mikel Txintxurreta Gurasoa, ikasleohia eta Kontseilu Errektoreko Kide Ohia
43. bel aunaldiaren agurra 32 8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea
33 Sasoian
8. Zenbakia 20-21 Ikasturtea 34 43. bel aunaldiaren agurra

Zelan aldatu diren gauzak Duela urte gutxi, Pingu eta Kiriku ikusten pasatzen genituen jantokiko ordu libreak; pegamentuak kolokatu egiten gintuen eta siestarako ordua eguneko unerik onena zen Bizitza perfektua genuen eta ez ginen konturatu ere egiten

Rosak, adarra jotzen zigun buruko mina genuen bakoitzean buruan tirita bat jarriz; dana osatzeko mantzanilla emanez, eta gure izena ordenagailuan apuntatuz Horregatik, esango genuke Rosak ondo dakiela zein den Kobidaren kontrako sendagaia: mantzanilla, tirita, eta klasera

Lehen Hezkuntzan, gure konspirazio hipotesiekin hasi eta aldi batez umeak bahitzera etortzen zen furgoneta zuri horrekin kaka ematen hasi ginen Eta hobeto Lauro ondoko baserritarra ez aipatzea Baserritar gaixoa, eskopeta eta hiru begidun monstruoa zela esaten zen Eta baso galdua? Paranoiko hutsak ginen

DBHn ere internazionalizatu ginen Frantzeseko klaseetan asko ikasi genuen adibidez “Éric a disparu” Ingelesean zer esanik ez! Gorka Lozanorekin irregular verbs-ak ondo ikasi genituen batzuk Beste askok oraindik ez dakite fly flew flown horrela dela Eta Yol-ekin, hurrengo level-era igaro ginen “Come on man, give me a break!” Ingeleseko irakasleekin bukatzeko, Lauroko Pili eta Mili ditugu: Nerea Loidi eta Leire Martinez “Loidi, formaaak; eta Leiretxu, espabilation”

Euskera klaseetan Eñaut-ekin topo egin genuen Tipo berezia Xelebrea Bertsolaritza maitatzen (edo toleratzen) ikasi genuen, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus gure jaun eta jainkosa bilakatu eta izenburu UAU-en garrantziaz konturatu ginen

Gezurra dirudien arren, Batxilerrera heldu gara Askok kurtsoak eta kurtsoak kopiaketa masiboak eginez igaro dituzte Enfasi handia talde lanari “Batxi”n, mota guztietako irakasleak ezagutu ditugu Bakoitza bere bitxikeri, berezitasun eta esalditxoekin Matekoek kuadrilla majoa dute La txupipandi Isilik nahi gaituzten arren, guk asko maite ditugu

Biologiako irakasle apartak izan ditugu Batxilerren Josune, tiki tiki politen bila eta “ala mira que mono ” esaten Mr Etxebarrieta eta bere esaldi mitikoak: zorte on edo justizia, gailu elektronikoak mahai gainean edo ireki kahoot

Lengua Danok beldurra genion ikasgaia Polok dagoeneko esanda zigun esto es Bachiller Baina Julia ezagutu genuen: “Activamos neuronas eta vinculamos con el cuaderno” “Pero bueeeno! Pero si llevamos dándolo todo el curso! Me abuurro! Yyyyyy leemos ”

Euskerakoen kasuan, haien mintegia onena da Abestia klase amaieran jarriko dutela esan, baina denok dakigu hori ez dela sekula gertatzen Ai Leire Arantzamendi, Olatz Serna eta Unai Zaballa Gora bihotzak eta jarrai ditzagun jaietan elkar ikusten

Espero dugu Zuriñek bere ikasleekin moskeatuta ez jarraitzea, eta barkatzea YouTuben tutorialak ikusteagatik Eta kimikari apartekoak ere, Esther eta Eric “Kaixo, Esther naiz, kimikaria” Esther-ek erakutsi digu inurriek azido formiko usaina dutela, eta Eric-ek azterketa txarrak tortillekin ordaintzen direla

Filo eta Psiko ezin ditugu ahaztu Gaur, Iñigoren ikasleok, ziur esan dezakegu kapitalismoa arazoa dela, Trump adingabea dela eta tweet filosofikoek arima elikatzen dutela Gainera, Jonerekin, normaltasuna definitzen ez dugu ikasi Baina gutxienez, zure seme-alabak hiltzeko beldurra normala dela ikasi dugu

Fisikak buruhauste handiak ere ekarri dizkigu Bai Oihane krikri krikri Denok batera ez mesedez, que me saturo Eskerrik asko Oihaneren moment-ak betiko gogoratuko ditugu: matemoment, yellowmoment Oihane beti presente eta berataz “uni”an asko gogoratuko gara: “esto pa la uni” Jonek bai bizi duela fisika benetan Uhinak egiten pasatzen ditu arratsaldeak, eta berarentzat azterketa guztiak azterketa politak dira

Agur Lauroko errutina, patioetako zein klasetik irtetzeko abesti, ostegunetako postre berezi, komunetako bilerak, Agur gure bigarren etxea izan denari, haien seme-alaba moduan tratatu gaituzten irakasleei Momentu onak eta txarrak gorabehera, Lauro beti izango da gure txikitako ikastola, eta beste begi batzuekin begiratuko dugu Eskerrik asko irakasle eta Lauroko langile guztioi Eskerrak bihotz-bihotzez

Guk bitartean, Lauroko sekta (repito, sekta) honen parte izaten jarraituko dugu Kaletik, lanean edota bizitzak hala nahi izan duelako, Lauroko jendea aurkitzen jarraituko dugu Edo bueno, jaietan, seguru-seguru Beraz, gero arte baten utziko dugu, eta ez azken agur baten

35 Sasoian
Ane Aurre Montes eta Helen Zarragoitia Alzaga ikasleen hitzaldiko pasarteak
I N A U T E R I A K I N A U T E R I A K
G A B
L
G A
O N A K E T A O
E N T Z E R O
B O N A K E T A O L E N T Z E R O

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.