Urteko txostena 13 14

Page 1

Lauro Ikastola, Koop.E. Urteko Txostena


Azala: Xabier Ega単a-ren margoa Batxilerreko eraikinaren sarreran, 2003.


LAURO IKASTOLAREN PROIEKTU BERRIAREN OINARRIAK SENDOTU ZITUZTEN LEHEN BAZKIDE TALDEAREN ETA KOLABORATZAILEEN OMENEZ Ikastolaren lehena, Zelako itxaropena: Becunienses hoc munierunt Izan zen haien kemena 2013ko irailak 22 Bilbotik Laurora 40. urteurrena

Marrazketa tekniko eta Diseinuko ikasleek egindako logoa, DBH 4.


Presidentearen agurra Datorren otsailaren 18an, osteguna, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Kontseilu Errektoreak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIAK – KOOPERATIBA. Dena dela, norbaitek korreo elektronikoz hartu nahi baditu, zirkularrean adierazitako posta helbidean eskatu ahal izango ditu. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, hemen urteko kontuetaz gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuetaz informatzen zaituztegu. Adibidez, Plan estrategiko berria eta honen barruan sartzen ditugun formakuntza planak; metodologia berriak, elkarbizitza plana eta pentsamenduen trebetasuna. Gai hauetan adituak diren erreferentziazko profesionalen aholkularitza eta trebakuntza jaso ditu ikastolako pertsonalak. Aldi berean euskara plana eta proiektu eleanitzaren inguruan egindako aurrerapen eta ekintzak azaltzen ditugu. Gure berrikuntza proiektuak, teknologia berriak eta giza ekimenak ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Bestalde, urteak aurrera doazenez 2013-14 ikasturtean, urteurren berezi bat ospatu dugu: 40 urte bete dira Lauroetako eraikin berrian gaudenetik. Lauro Ikastola proiektu berria eta Kooperatiba sortu zuten familia sustatzaileak omentzeko, “Bilbotik-Laurora” martxa eta omenaldi ekitaldi bat egin genuen. Eta gure sorreratik Lauro Ikastolatik pasatu diren ikasle guztiak elkartzeko asmoz, Ikasle ohien elkartea sortu da eta lehenengo bazkaria egin genuen. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugu eta aurten nobedade moduan gure plan estrategiko berriaren barnean ditugun proiektu biren inguruan hitzaldi bi izango ditugu:

■ ■

Metodologia eta teknologia ikas-irakaskuntzaren zerbitzura Pentsamenduan oinarritutako ikasketa (TBL Thinking based learning)

Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektoreari, erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun. Etorriko zaretelakoan,

4

Itziar Laskurain Lasa Lauro Ikastola, Koop.E-ko Presidentea


Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Gernikako arbolaren urtadarra, Pรกgina 5 2008.


Plan Estrategikoa Lauro Ikastolako Plan Estrategikoa (2013-2017) Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak eta kanpoko aholkulariek burutu dute. Eguneratutako xede, ikuspegi eta lerro estrategikoak ondokoak dira:

Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena

Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.

Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.

Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.

Ikuspegia Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.

Gure jakintza, gure askatasuna. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz. Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.

6


Baloreak Izaera eta nortasun propioa, hezkuntza – eredu, kudeaketa eredu eta kultura propioa garatuz. Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz Kooperatiba izaera

7


Pertsonak eta talde-profesionalak Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkizunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea teknologia berrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Prestakuntza Planaren baitan, jardunbide hauek biltzen dira: 1. Teknologia berriak:

■ Baliagarriak izan behar dira heziketa eta informazioa modu eraginkorragoan eta efizienteagoan kudeatzeko, bai ebaluazioan eta bai tutoretzalanean eta jarraipenetan; bailagarria izan behar da, halaber, baliabide didaktiko berriak eskuratzeko, irakaskuntzaren oinarri gisa. Horregatik, ikasturtean zehar, etapa guztietako irakasleek konpetentzia digitalari

eta proiektuen araberako lanei buruzko prestakuntza jaso dute, Ikastolako pertsonalak berak emandako prestakuntza-saioen bitartez; horri dagokionez, aipatzekoak dira – besteak beste- arbela digitalak, ebeam, software librea, blogak, Scratch (programazio eta robotika), Alexia programa integrala, eta abar.

■ DBH eta Batxilergoko irakasleen herenek Raúl Santiagok –Errioxako Irakasleen Eskolako Fakultateko pedagogia doktorea- emandako prestakuntza jaso dute. Helburua zen metodolo-

gia berrien garapena eta ikaskuntza-jardueretan aplika daitezkeen apps-en erabilera sustatzea.

8

2. Bizikidetza Plana:

■ “PrObentzio teknikak, gatazkarako hezi” gaiari buruzko orientaziosaioak, irakasleei zuzenduta. Saioen irakaslea Paco Cascón izan zen, hots, gatazkak konpontzeari buruzko gaietan bai gure ingurunean eta bai nazioartean oso aitortza handia duen aditu bat; bera da, gainera, Lauro Ikastolan tutoretza-saioetarako erabiltzen diren materialen sortzailea.

■ Hezkuntzaren etorkizunari buruz ERKIDE-Irakaskuntzak (Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioa) antolatu zituen jardunaldi eta tailerretan parte hartu genuen, Rafael Bisquerra Bartzelonako Unibertsitateko Orientazio psikopedagogikoko katedradunak “Hezkuntza emozionala”ri buruz emandako hitzaldiarekin .


3. Pentsamendu gaitasunak: ■ Prestakuntza-jarduera berrien plangintza eta antolaketa-diseinua burutu da datozen hiru ikasturtetarako, gai honen inguruan: “Thinking based learning-TBL”, “Pentsamendugaitasunak, pentsatzen ikasi”, Massachusettsko NCTTren bitartez (The National Centre for Teaching Thinking), erakunde horren burua Robert Swartz delarik, pedagogian doktorea eta TBLn aditua. Workshop saioen bidez eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Horren helburua da ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea, curriculumean txertatzen den irakaskuntza-metodologia baten bidez.

Viridiana Barban, Madrileko NCTT Zuzendaria, Lauro Ikastolan irakasleentzako prestakuntza saioetan.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lau irakaslek sektoreko zenbait forotako ponentzietan parte hartu dute, Ikastolan garatzen dituzten berrikuntza-proiektuak azaltzeko.

Prestakuntza-saioen ohiko programazioarekin jarraitu da, gai hauen inguruan:

Irakurketaren aldeko jarrera sustatu

Matematika alorreko praktika egokiak

Ikasleen ikaskuntza-gaitasun eta -erritmo desberdinei arreta emateko estrategiak, eta klima-aldaketaren ingurukoak

Kudeaketa aurreratuari buruzko kalitate ziurtagiriak: EUSKALIT eta Bikaineuskararen kalitate ziurtagiria

EUSKALIT-en 400 klubean parte hartu

Innobasquek hezkuntzaren berrikuntzari buruz antolatutako jardunaldiak

Deustuko Unibertsitateko JEDI jardunaldiak

9


Hezkuntza-zerbitzu integrala Euskara Plana Ikastolako taldea lanean aritu da euskarak Lauro Ikastolan duen egoeraren diagnostikoa egiteko; helburua zen hobekuntza-ekintzak gauzatzea, Euskara Planaren baitan. Horretarako, 2009 urtean egindako neurketekin jarraitu da eta Ulibarriren Branka aplikatiboa erabili da, alderdi instituzionala, eskola komunitatea eta ikasgelaz kanpoko jarduerak barne hartuz; halaber, beste ikerketa eta neurketa batzuk ere erabili dira, hala nola Arrue, eta baita soziolinguistika eta barneko neurketak ere. Euskara Plana ondorengo jardunbideetan zehaztu da, etapaz etapa, ikastolaren webgunean egokitutako espazioaren bidez komunikatzen den bezala:

Haur Hezkuntza: blog berezi bat sortu da, euskararen erabilera errazten duten baliabideak eta tresnak familiei eskaintzeko. Kultur agenda prestatu.

Lehen Hezkuntza: euskararen erabilera ikasgelaren barnean eta ikasgelatik kanpo sustatzen duten estrategiak definitu dira; “Marrubi Taldeak” kanpainak eta “Euskal Egun Kulturala”ren definizioa, hiruhileko bakoitzean.

Bigarren Hezkuntza: trukeak Hazparne eta Irlandarekin, “Kalakari” hautazko irakasgaia, jarduera bereziak atsedenaldietan, euskarazko ikus-entzunezko proiektuak “Telelauro”ren bitartez.

Eskola Kirola: euskararen erabilera eskolaz kanpoko eremuetan hobetzeko jarduerak.

Diagnostikoa osatzeko, Ikastola aurkeztu da Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak antolatzen duten Bikain-euskararen ka-

litate ziurtagiriaren kanpoebaluaziora. Urrian, Laurok Bikainen 10

urrezko aitortza lortu zuen.


www.lauroikastola.eus Lauro Ikastolak eskatu zuen .eus domeinua erabiliko zuten lehenengo 90 erakundeetako bat izatea, eta onartua izatea lortu zen. Beraz, www.lauroikastola.eus helbidea erregistratu ahal izan da.

Proiektu eleanitza Lauro Ikastolako Proiektu Eleanitzak euskara erabiltzen du ikasketarako hizkuntz bezala; Gaztelera, “Lengua Castellana” jakintzagairako; eta ingelesa, jakintzagai bezala 5 urtetik aurrera eta ikasketarako hizkuntza bezala Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, arlo jakin batzuetan. DBHko 2. mailan frantsesa dago jakintzagai moduan, eta hurrengo mailetan, aukeran dute; DBHn, txinera eta ekialdeko kultura eskaintzen da eskolaz kanpoko jardueretan.

Internazionalizazioa ■ Trukea Irlandarekin: martxoan, DBH eta Batxilergoko 8 ikaslek bukatu zuten irlandar ikasleekin egiten den trukearen bigarren fasea. Trukea aurreko ikasturtean hasi zen, EBko eremu hizkuntza minorizatuen programaren baitan, kasu horretan Irlandara bidaiatuz. Ondoren, beren esperientzia konpartitu zuten DBHko 3. mailako gainerako ikasleekin.

■ Trukea Hazparneko Ursuia ikastetxearekin: DBH 1eko 13 ikasle.

■ Udako egonaldien programaren jarraipena, Ingalaterra (7), Irlanda (21) eta EEBB (2).

■ Kanada: erreferentziazko hezkuntza-esperientzietatik ikasi. ERKIDE IRAKASKUNTZAren bitartez, Lauro Ikastola Kanadara joan zen hango hezkuntza-sistema ezagutzera; izan ere, sistema hori PISA emaitzetan izandako

erreferentziazko ibilbideagatik nabarmendu da, eta baita bere kultur aniztasunagatik eta garapen bidean dauden ikasleen Internazionalizazio programengatik ere.

■ Ikasturte honetan, truke hauek antolatu dira 14-15 ikasturterako: Trukea Angulemako (Frantzia) ikastetxe batekin, frantsesa ematen duten DBH2 eta DBH4ko 25 ikaslek parte hartuko dutelarik. Era horretan, aukera izango dute kultura frantsesera hurbiltzeko eta hizkuntza praktikatzeko, antolatuko diren jardueren bitartez. Esperientziak trukatzea eta ingelesa praktikatzea Kanadako hiru ikastetxerekin eta Irlandako ikastetxe batekin, tresna teknologiko eta digitalak erabiliz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

11


Bizikidetza Plana eta Orientazio Departamentua Bizikidetza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntzakomunitate osoaren parte-hartzearekin; horri begira, Planaren jardunbideak honela zehaztu dira: jarduera horiek tutoretzaprograman txertatuz; ikasleei protagonismoa emanez, “ikasle laguntzaileak” deritzan figuraren bidez; eta Bizikidetzaren Behatokiak sortuz, besteak beste. Plana neurri prebentiboekin (tutoretza plana; ikasleak arduretan inplikatzea: marrubi, eko, giza ordezkari eta ikasle laguntzailea) eta zuzentzaileekin (protokoloen arabera) garatzen da, interes-talde bakoitzari zuzenduta:

■ Pertsonala: tailerrak eta prestakuntza saioak.

■ Familiak: bereziki familiei zuzendutako hitzaldien artean, azpimarratzekoak dira Paco Cascón-ek emandako prestakuntza-saioak. Izan ere, gatazken konponbidean eta giza eskubideen alorrean izen handia duen aditua da Cascón.

tsumo, ciberbuylling eta bullying eta sexu-heziketari buruzkoei ere eutsiz, ikasturte honetan hauexek nabarmendu dira: Batxilergoko 1. mailako 32 ikaslek Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan parte hartu zuten, ekintzailetza sozialaren eremuan, boluntariotza korporatiboaren bidez esperientziak trukatzeko ikasle, profesional eta erakundeen artean. Helburua gure ikasleen orientazio profesional berritzailea zen, Batxilergoaren osteko ikasketei begira. “Adi-adian” programa, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan: programa didaktiko honi jarraituz, saioak antolatu ziren Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat eta bi biktimek parte hartu zuten, euren bizipenen berri emanez.

■ Ikasleak: orientazio akademiko eta profesionalari buruz ikasleei eskaini ohi zaien programaz gain, eta drogen kon-

“Pertsonarekin atseginak izan behar dugu; arazoarekin, gogorrak”

Bizikidetza Planaren baitan, Bizikidetzaren Behatokiak eratu dira. Irakasle, ikasle eta familiez osatuta, hiru aldiz bildu dira etapa bakoitzaren egoera aztertzeko. Lauro ikastola izan zen Bakeolak (gatazketarako bitartekaritza zentroa) aukeratu zuen ikastetxea Ikasle laguntzailearen Programaren V. Jardunaldia antolatzeko, apirilean. Guztira, Lauro Ikastolara 203 ikasle etorri ziren, Euskadiko 6 ikastetxetatik; jardunaldi horretan, beren bizipenak konpartitu ahal izan zituzten, norberaren bizikidetza-proiektuak aurkeztuz, worldcafe-en bidez, eta abar.

12

Orientazio Sailak –bi orientatzaile, bi psikoterapeuta eta laguntzaile- aniztasunaren trataerarako programarekin jarraitu zuen, erritmo eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleekin: ikasgelako laguntza eta errefortzu bereziak, curriculumaren egokitzapen indibidualizatuak, erakunde espezializatuekiko koordinazioa –Berritzegune-, eta abar.


13


Proiektu bereziak eta berrikuntza proiektuak ■ Lehen

Hezkuntza:

Gure ikasleen sorkuntza artistikoa lantzeko tailerra, Amiarte elkartearekin. Amiarte artearen lagunen elkarte bat da, bazterketaren munduan esperientzia duten profesionalez osatua. Haren partaideek proiektu bateratuak lantzen dituzte, ikuspegi integratuekin, kolektibo hauei zuzenduta: familia desegituratuak, baliabiderik gabeko pertsonak, etxerik gabeko pertsonak, immigranteak, erretiratuak, minusbaliotasunak dituzten pertsonak eta bazterketa eta kanporatze sozialeko egoeran daudenak.

Digi-pen advanced: bideojokoen programazio eta diseinua, Zierbenan kokatutako DIGIPEN Unibertsitate amerikarraren bitartez. Lauro Ikastolan soilik ematen da.

Sorosle titulua.

Boluntariotza-lana “Gurena” nagusien egoitzan, Loiun.

Sukaldaritza, kirol monitoretza eta defentsa pertsonala uztartzen dituen ikastaroa.

Lehen Hezkuntzako irakaslea: Lehen hezkuntzako tutore batek gainbegiratuta, etapa horretako ikaskuntza/irakaskuntza prozesua ezagutzeko aukera.

tailerrekin

jarraitu: Matematika, plastika, gaztelera, musika-dantza, euskara.

BARELIKOS: Eskola-baratza, elikadura eta osasuna jorratzen dituen tailerra (ingurumenhezkuntza, jasangarritasuna).

DBH 1, 2 eta 3

ZTIM: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan garatutako tailerra, zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika eta estrategia teknologikoak biltzen dituena (programazioa, blogak, posta elektronikoa).

■ Ekaineko berrikuntza proiektua: Bigarren urtez, ikasturtearen amaierarako DBHn eta Batxilergoan programatu diren jarduerak garatu dira: Ikusentzunezko tailerra: gidoia egin eta filme labur bat grabatu.

Robotika eta teknologiako scratch tailerra.

Mad science: esperimentu zientifikoak.

Sukaldaritza tailerra: sukaldaritzako oinarrizko ezagutzak landu.

14

Ekintzailetza eta lidergo tailerra Deustuko Unibertsitatearekin: Taldekako lana, eta “Uhartearen kudeaketa” simulatzailearekin, komunikazioa, sormena, ekintzailetza eta lidergo gaitasunak garatzeko. Marrazketa teknikoari buruzko tailerra: lan kooperatiboa Haur Hezkuntzako ikasleekin.

DBH 4º eta 1. Batxiler

DBH 1, 2 eta 3


Ikasketa, gelatik kanpo ■

DBH 3ko zortzi ikaslek Euskadiko First Lego League lehiaketan 2. saria lortu zuten eta honek Bartzelonan burutu zen Estatu mailako finalera eraman zituen. Bertan “Berrikuntza eta Estrategia”gatik saria lortu eta Europa mailako finalera heldu ziren, Iruñean burutu zena, hain zuzen. Euren proiektua “"Basoak zaintzeko programa: dron baso-zaina" Elhuyar-en “Zientziaren Azoka” aurkeztua izan zen baita ere eta IEFPS Don Bosco-k antolatzen duen proiektu zientifiko-teknologikoei buruzko lehiaketan 1. saria lortu zuen.

Zientzietako Mintegiak antolatutako “Zientziaren Astea” proiektua “Ciencia en Acción” lehiaketako finalean parte hartzeko aukeratua izan zen.

Batxilerreko bi ikaslek Teknoskopioa lehiaketan parte hartu zuten euren “Ikerketa Lanak” aurkeztuz eta beste seik “Concurso es de libro”-n, proiekturik onenaren sariak lortuz.

“Passion for knowledge quantum 13”: Batxilerreko ikasleek prestakuntza saioak izan zituzten Nobel saridunekin.

Zientziaren Astea: Zientzietako ikasleek Biologiari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuten. Partaideak: Jone Corrales, Miamiko Unibertsitateko ozeanografoa, eta Naiara Goienaga, EHUko irakaslea.

Scratch Lehen Hezkuntzako 6. mailan: hiru taldek Alhondegian ospatutako laugarren “Scratch Egunean” parte hartu zuten.

15


Metodologia eta Teknologia Ikasturtean zehar, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat diseinatu du, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:

Ikaskuntza-metodoa eguneratzea: Banakakoa / Taldekoa Gelan / Etxean / Kanpoan Autonomia / Sormena Motibazioa / Inplikazioa

Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta online baliabideen erabilera.

“One to one� kontzeptua (ikasleatresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko.

Liburuak kontsulta materiala izatera pasatzen dira, beste material batzuen artean.

Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken lau ikasturteotan, eta datozen ekitaldietan bultzatu egingo da ikasleentzako tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez; horrekin batera, jarraituko dugu baliabide teknologiko berriak ikasgelan txertatzen.

16


17


Giza-konpromisoko Plana Jasangarritasuna

Gizarte-proiektuak

Agenda 21 Plana garatu da bere hiru ar-

Gizarte-konpromisoaren Plana aurreko

datzen arabera:

ikasturtean hasi zen, gure inguruneko gizarte-problematika aztertzeko eta kanpaina solidarioen bidez horren aldaketan parte hartzeko. Plan horrekin jarraituz, hiru kanpaina orokor aukeratu dira, nazioartekotzat deklaratu diren egunetan, ikasleek etapen arabera parte hartu dezaten: BEROHIrentzat arropa batu (Kooperazioaren Nazioarteko eguna). Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratu eta elikagaiak batu (Justizia Sozialaren nazioarteko eguna). UNICEF-en “Nigerrerako tantak” (Uraren nazioarteko eguna). Lehen Hezkuntzan, azoka solidarioa antolatu zen berriz ere, Dominikar Errepublikako eskola batentzat materiala batzeko.

plana kurrikuluan zeharka txertatu,

adierazleak kudeaketa mailan aztertu,

hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, aurtengo lemarekin: “klimaaldaketa”, eko-ordezkari ikasleen laguntzaz.

Aurreko ikasturteetan bezala, Loiuko Udaletxeko udal foroan parte hartu dute euren proposamenekin. DBHko 1. mailako ikasleek Euskadiko V. Confint-en parte hartu dute, eta estatu mailan Bartzelonan 2014ko azaroan egingo den Confint-en Euskadi ordezkatuko duten 21 ikasleen artean egongo dira. 2014ko ekainean, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek hartu zituzten ikasle hauek Madariaga Dorrean, ingurumenari buruzko topaketan, eta Bartzelonan aurkeztuko dituzten proposamen eta lanen informazioa jaso zuten.

Trainning Caravan Eusko Jaurlaritzaren programa bat da, ikerketa bultzatzera zuzendua. Gure ikastolan bertan parte hartu zuten Batxiler 2. mailako ikasleek, Ibon Galarraga ikasle ohiak martxoan eman zien hitzaldiaren bitartez.

18

Kanpaina orokor horiez gain, ziklo edota etapa bakoitzean, beren ezaugarrien arabera, beste zenbait ekintza gauzatzen dira, hala nola tapoiak batzea, aluminiozko papera batzea, behar bereziak dituzten ikasleen aldeko kanpaina solidarioak, eta abar, hori guztia etapa bakoitzeko gizaordezkarien lankidetza eta taldekako lanaren bidez. Aimar del Pozoren aldeko zozketa solidarioan ere parte hartu zen. Finkatu egin da Loiuko hirugarren adinekoen “Gurena” egoitzarekin genuen ituna.


Pรกgina 19


Eskola Kirola, Kultur ekintzak, eta beste hizkuntzak Eskola Kirola eta Kultur Ekintzen planean, zeina ikuspegi integratzaile eta partehartzailea duen, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 87k, DBHko ikasleen % 61ek eta Batxilergoko ikasleen % 45ek parte hartzen dute . Azpimarratzekoa da emakumezkoen partehartzeak gora egin duela Bigarren Hezkuntzako azken hiru mailetan, % 70raino iritsita. Jarduera berri hauek antolatu dira: “Gorputza eta osasuna”, “Defentsa pertsonala” eta xakea. Beste alde batetik, aurreko ikasturtean sortutako patin-hockeyko taldea finkatu egin da, eta esku-pilotan eta waterpolon gora egin du parte-hartzaileen kopuruak.

Kultur jarduerei dagokienez, Lehen Hezkuntzako abesbatzak bere hirugarren urtea egin du, eta jarduera berri batzuk gehitu dira: sukaldaritza, robotika, First Lego League. Bigarren Hezkuntzan, berriz, Txinera eta ekialdeko kultura ikasteko bi talde hasi dira. Kirol jardueren monitore kopurua 60 izan da, eta kultur jarduerena 5. Euretatik erdia, gutxi gora-behera, ikasle-ohiak dira.

Euskara Planaren eskutik, kirolean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak burutu dira: monitoreak prestatu, proba pilotoak talde batzuetan entrenamenduetarako froga bereziak prestatuz eta delegatuentzako gomendioak eman.

Kirolak Saria Lauro Ikastolak Bizkaiko Foru Aldundiaren aitortza jaso zuen ekainean, Bilboko Foru Jauregian, eskola kiroleko eremuan egindako ibilbideagatik.

20


21

Xabier Ega単a, 2004. Batxilerreko eraikinean.


Emaitza akademikoak Emaitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu eta promozionatu (hurrengo mailara jakintzagai baterekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez: Lauro 10/11

Lauro 11/12

Lauro 12/13

Lauro 13/14

Aprob % 94

Promoc % 98

Aprob % 91

Promoc % 98

Aprob % 86

Promoc % 98

Aprob % 92

Promoc % 98

2º ESO

85

97

89

97

88

97

89

99

4º ESO

83

96

78

97

83

94

87

99

1º Bach

75

95

86

98

75

89

85

2º Bach

92

--

94

--

96

--

95

98 --

6º Prim.

Unibertsitatera sartzeko batez besteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta hautaprobakoaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamar urtez. Aurten, 7,41eko izan da (7,17 EAEn) eta horri esker, ikasleen kopuru handi batek lortu du sarrera mugatuena duten fakultate eta goi mailako ikasketetan sartzea, bai eta ikasle gehienak eurek erabaki eta eskatutako ikasketak burutzen egotea ere. Lauroren diferentzial positibo hori ohiko eta ohiz kanpoko deialdietan ere mantentzen da oro har. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 83 ekainean aurkeztu zen Hautaproba azterketara, eta % 100ek gainditu egin zuen. Lauroko ikasleen batez-besteko nota Hautaproban 7,25eko zain zen, EAErenaren gainetik, 6,59koa izan baitzen. Batxilerreko espedientearen batez-bestekoa 7,52koa izan da.

Unibertsitatera sartzeko batez-bestekoa (ekaina) 8 7,8 7,6 7,4

Hautafrogan nabarmendu diren jakintzagaiak, 7,5eko nota gaindituz, Euskara, Historia eta Biologia izan dira.

7,2 7 6,8 6,6 6,4 6,2 6 01/02

22

03/04

05/06

LAURO EKAINA PRIVADA

07/08

09/10

11/12

EAE-CAV PÚBLICA

13/14


“Y el Pensador. La eterna maldición del hombre a solas consigo mismo... desgranando sus ansias y temores... ¡El hombre eterno!”, Xabier Egaña.

23


Zerbitzu osagarriak Garraioa Ekitaldi honetan, 2.455 erabiltzaileen zerbitzuak kudeatu dira irteera eta sarreretan, Haur/Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoen Zerbitzu Berezian eta Eskola Kirolean.

Zerbitzuak Ikastolak definitutako kalitateparametroen baitan garatu dira, alderdi hauei dagozkien helburuak betez: ikastetxera iristeko ordutegia, ibilbidearen iraupena eta laguntzaile zerbitzuen kudeaketa.

Jantokia Jarduera honetan, 13/14, berriztatu egin da Ikastolak 12/13 ikasturtean lortutako ISO9001 ziurtagiria sukalde/jantoki zerbitzuarentzat. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikuskapen bat egin zuen ekainean, orain dela bost ikasturte sukaldean ezarri zen APPCC kontrol sistema (Puntu Kritikoen Autokontrola) ondo garatzen ari ote zen egiaztatzeko. Egindako balorapena “Oso aldekoa� izan zen, eta, beraz, orain ezarrita dauden parametroen arabera lanean jarraitzera animatu gintuzten.

Zerbitzuaren arduradunek Ikastolako nutrizio-politika berraztertu dute, nutrizioan espezializatutako aditu baten aholkularitzaren bidez; aditu honek kontrastatu ditu bai menuak eta bai Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde espezializatu batzuek ezarritako betekizunak, emaitza oso baikorra izan delarik. Sukaldeko arduradunek menu berezien jarraipena finkatu dute, elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzat; aldi berean, kontrol zorrotzagoak garatu dituzte haien elikadura-segurtasuna bermatzeko.

DBHko lau mailetako Delegatuekin batzarra, sukalde eta jantokiko prozedurak azaltzeko eta euren iradokizunak zuzenean ezagutzeko.

24


Mantenua eta segurtasuna Ikastolaren dimentsioa ikusita, eta instalazioak modu ordenatuan kudeatzeko eta egoera onean mantentzeko, Lauro Ikastolak GMAO programa informatiko propioa erosi eta garatu zuen 08/09 ikasturtean, mantenuaren kudeaketarako. Ekitaldi honetan, sortutako 2.951 lanaginduen jarraipenarekin egin da kudeaketa eta jardueraren amaieran, agindu horien % 96 itxita zegoen. Mantenuaren kudeaketan izandako hobekuntza horrek bidea ematen du kausak eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ezagutzeko, prebentzioa, zuzenketa eta segurtasun eta higienearen atalak kudeatuz. Horrekin batera, mantenuaren alorreko beharrak aurreikustea ahalbidetzen du.

Komunikazioa Komunikazioaren inguruko aldaketa nagusia

ALEXIA aplikazioaren ezarpenarekin etorri da; alde batetik, familiek eta ikasleek notak, ordutegiak, inzidentziak, ordainagiriak eta abar kontsultatzeko plataforma da; eta bestetik, informazio bide pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu posta elektroniko bidez, esaterako.

Jarduera honetan, bestalde, “Sasoian� aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu da, ikasturtean zehar Lauro Ikastolako Proiektuaren jarduera berezienak batzen dituena.

Erizaindegia Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arretaz gain, Erizaindegiak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak egin ditu, ikasleei zuzenduta.

25


Kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa Kontseilu Errektoreak 2014ko azaroaren 20an urteko kontuak formulatu zituen eta bazkideen 2015eko Batzar Nagusian aurkeztuko dira euren onarpenerako. Auditoreek 2014ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiaren urteko kontuen ALDEKO IRITZIA eman dute, zeren eta, euren ustez, “LAURO IKASTOLA S.COOPen alderdi esanguratsu guztiak, ondarearen irudi fidela eta finantza-egoera adierazten baitituzte”. 2013-14ko ekitaldiaren emaitza positiboa izan da: 34.616 €. Artezkaritza Kontseiluak proposatuko du emaitza hori honela banatzea: 7.616 € derrigorrezko erreserbentzat eta 27.000 € ezin banatuzko Borondatezko Erreserbentzat, Euskadiko Kooperatiben Legearen eta bere Sozietate Estatutuen irizpidearekin bat etorriz.

Balantzearen kontu-sail esanguratsuenak hauexek dira: Funts Propioen igoera, finantza-erakundeekin dauden kredituen jaitsiera, eta ekitaldian egindako inbertsioak: 301.383 €.

26

Kontseilu Errektoreak 2014-15 ekitaldirako familiei kobratzen zaien zenbatekoaren igoera % 0,55ean finkatu zuen; maiatzeko erreferentziazko KPIaren % 0,5eko igoera kontuan izanda. Jarduera honetan, LOMCE kalitaterako Hezkuntza Lege berriaren garapena ezagutu izan dugu eta Eusko jaurlaritzak egindako “HEZIBERRI 2020” Euskal Curriculumaren Oinarrizko Hezkuntzarentzako esparru pedagogikoarena, euren ondorioak hurrengo jardueretan ezagutu ditugularik. Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Beheko-

soloa S.L.U. sozietateak 452 €ko emaitza positiboarekin itxi du 2103ko kontabilitate-ekitaldia, azken bost urteetako emaitzek izandako joera positiboarekin jarraituz.


Datu esanguratsuak

Datuak 13/14 Bazkideak

1.217

Ikasleak

1.876

Pertsonala %100 ituna duten gelak Okupazioa gelako *

M2 de extensi贸n

148 75 HH-LH: 100% DBH: 85% Batxiler: 76% 87.000

* Matrikulari begira, plazak ditugu DBH eta Batxilerrean Eusko Jaurlaritzak etapa hauetarako zehazten duen gelako ikasle kopurua handiagoa delako.

Asetasun maila Familiak

8,0

Ikasleak

7,6

Pertsonala

7,4

27


Balantzeak, 2014 eta 2013ko abuztuaren 31n AKTIBOA 2014.08.31

2013.08.31

26.380

51.725

Ibilgetu materiala

5.998.606

6.126.531

Ondasun higiezinetako inbertsioak

2.393.494

2.454.037

Taldeko enpresa, elkartu eta bazkideetan epe luzerako inbertsioak

69.726

69.726

Epe luzerako finantza-inbertsioak

24.272

24.272

-

4.242

8.512.478

8.730.533

Izakinak

111.852

52.647

Zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk

200.201

182.794

-

3.000

69.347

1.006

Aktibo korrontea, guztira

381.400

239.447

AKTIBOA, GUZTIRA

8.893.878

8.969.980

AKTIBO EZ-KORRONTEA Ibilgetu ukiezina

Bestelako zordun ez-korronteak Aktibo ez-korrontea, guztira

AKTIBO KORRENTEA

Epe laburrerako finantza-inbertsioak Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk

28


ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2014.08.31

2013.08.31

1.071.662 2.974.810

1.055.970 2.927.476

-

(4.589)

34.616

32.243

4.081.088

4.011.100

597.918

639.264

4.679.006

4.650.364

420.385

392.107

2.008.479

2.276.914

146.637

152.801

2.575.501

2.821.822

10.730

10.341

Epe laburrerako zorrak

374.593

410.221

Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe laburrerako zorrak

173.697

156.110

1.080.351

921.122

Pasibo korrontea, guztira

1.639.371

1.497.794

ONDARE GARBI ETA PASIBOA, GUZTIRA

8.893.878

8.969.980

ONDARE GARBIA Funts propioak Kapitala Erreserbak Aurreko ekitaldietako emaitzak Kooperatibaren emaitza (positiboa eta negatiboa)

Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak Ondare garbia, guztira

PASIBO EZ-KORRONTEA Epe luzerako hornidurak Epe luzerako zorrak Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe luzerako zorrak Pasibo ez-korrontea, guztira

PASIBO KORRONTEA Epe laburrerako Hezkuntza, Formakuntza eta sustapen Funtsa

Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kontuak

29


2014ko abuztuaren 31n amaitutako urteko ekitaldiari dagokion galdu-irabazien kontua

ERAGIKETA JARRAITUAK: Negozio-zifraren zenbateko garbia

5.046.381

Hornikuntzak

(813.105)

Beste ustiapen-sarrera batzuk

6.133.181

Pertsonal-gastuak

(6.844.765)

Beste ustiapen-gastu batzuk

(2.988.764)

Ibilgetuaren amortizazioa Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzak eta bestelako egoztea Hornidura soberakinak

45.071 -

Beste emaitza batzuk

(1.021)

Hezkuntza, formakuntza eta sustapen funtsa. Zuzkidura.

(3.462)

USTIAPEN-EMAITZA

58.320

Finantza-sarrerak

946

Finantza-gastuak

(22.579)

Narriadura eta finantza-tresnak besterentzeagatiko emaitza FINANTZA-EMAITZA

30

(515.196)

(3) (21.636)

ZERGAK ORDAINDU AURREKO EMAITZA

36.684

Mozkinen gaineko zerga

(2.068)

ERAGIKETA JARRAITUEI DAGOKIEN EKITALDIKO EMAITZA

34.616

EKITALDIKO EMAITZA

34.616


Diru-laguntzak eta negozio-bolumena Diru-laguntzen sarrerak (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

6.058.160

Fakturazioaren sarrerak

5.121.402

Negozio-zifraren zenbateko garbia

5.046.381

Sarrera osagarriak eta kudeaketa korronteko beste sarrera batzuk (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

USTIAPEN SARRERAK, GUZTIRA

75.021

11.179.562

Maileguetatik eratorritako gastu finantzarioak % 84 jaitsi dira 2006/07 ikasturteaz geroztik, Euriborrek saldo bizien aldean izandako jaitsieragatik.

Inbertsioak INBERTSIOAK

Lizentziak

2.948

Eraikinak eta beste instalazio batzuk

37.285

Altzariak

86.926

Informazioa prozesatzeko ekipoak

130.477

Kirol-instalazioak

43.747 Total

301.383

31


Auditoretza txostena

32


33




Lauro Ikastola, Koop.E.

Goitiko-Antsobiaga, 2 48180 LOIU 94-4710444 / 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.org

ww.lauroikastola.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.