Urteko txostena 15 16web

Page 1

Lauro Ikastola, Koop.E. Urteko Txostena


Presidentearen hitzak Datorren otsailaren 23an, osteguna, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurten, Elkarte Kooperatibaren 35-BAT artikuluaren arabera, Jagolaritza Batzordeko kideen berriztapena burutu behar dugu, partaide guztien aginte epea bukatu delako. Lau kide titular hautatu beharko ditugu. Eta aurten auditoretza elkartea izendatu behar dugu baita ere. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIAK – KOOPERATIBA. Dena dela, norbaitek korreo elektronikoz hartu nahi baditu, zirkularrean adierazitako posta helbidean eskatu ahal izango ditu. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, hemen urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuez informatzen zaituztegu. Adibidez, gure plan estrategikoaren barruan sartzen ditugun formakuntza planak; metodologia berriak, elkarbizitza plana, pentsamendu gaitasunak. Gai hauetan adituak diren erreferentziazko profesionalen aholkularitza eta trebakuntza jaso ditu ikastolako pertsonalak. Aldi berean euskara plana eta proiektu eleanitzaren inguruan egindako berrikuntza eta ekintzak azaltzen ditugu. Bizikidetza plana, orientazioa, teknologia berriak eta gizakonpromiso plana ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Bestalde, 2016. urtean zehar ospatutako gure legeztapenaren 50. urteurrena gogoratuko dugu egin ditugun ekintzak bideo batean berrikusiz. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.org) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun. Etorriko zaretelakoan,

2

Itziar Laskurain Lasa Lauro Ikastolako Presidentea


Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Gernikako Arbolaren kimua, 2008 urtean Pรกginalandatua. 3


Plan Estrategikoa Lauro Ikastolako Plan Estrategikoa (2013-2017) Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak eta kanpoko aholkulariek burutu dute. Eguneratutako xede, ikuspegi eta lerro estrategikoak ondokoak dira:

Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena

 Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.

 Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.

 Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erron-

Ikuspegia Izan zirelako gara, garelako izango dira.

 Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.

 Gure jakintza, gure askatasuna. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz.

 Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.

4


Baloreak Izaera eta nortasun propioa,

Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz Kooperatiba izaera

5


Pertsonak eta lan-talde profesionalak Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkizunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea metodologia berrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Prestakuntza Planaren baitan, jardunbide hauek biltzen dira:

Teknologia berriak:

Kanpoko kolaborazioak:

■ Baliagarriak izan behar dira heziketa eta

informazioa modu eraginkorragoan eta efizienteagoan kudeatzeko, bai ebaluazioan eta bai tutoretza-lanean eta jarraipenetan; baliagarria izan behar da, halaber, baliabide didaktiko berriak eskuratzeko, irakaskuntzaren oinarri gisa. Horregatik, ikasturtean zehar, etapa guztietako irakasleek konpetentzia digitalari eta proiektuen araberako lanei buruzko prestakuntza jaso dute, Ikastolako pertsonalak berak emandako prestakuntza-saioen bitartez; horri dagokionez, aipatzekoak dira –besteak beste- blogak wikiak, Scratch (programazio eta robotika), Alexia programa integrala, eta abar.

■ DBH eta Batxilerreko irakasleek Raúl Santiagok –Errioxako Irakasleen Eskolako Fakultateko pedagogia doktorea- emandako prestakuntza jaso dute. Helburua zen

metodologia berrien garapena eta ikaskuntza-jardueretan aplika daitezkeen apps-en erabilera lantzea.

6

Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntza: 3D inprimagailua.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek maiz hartzen dute parte sektoreko foroetan, erakunde edo beste ikastetxeekin elkarlanean, Ikastolan garatzen dituzten berrikuntza-proiektuak azaltzeko. Marrazketa Teknikoko irakaslea San José de Calasanz ikastetxera joan zen bere ikas-taldearekin, bertako irakasle eta ikasleei euren proiektua azaltzera: HHko ikasleentzat sortutako materiala.


Pentsamendu gaitasunak: ■ Prestakuntza-jarduera berrien plan-

gintza eta antolaketa-diseinuarekin jarraitu da, gai honen inguruan: “Thinking based learning-TBL”, “Pentsamendu-gaitasunak, pentsatzen ikasi”, Massachusettsko NCTTren bitartez (The National Centre for Teaching Thinking), erakunde horren burua Robert Swartz delarik, pedagogian doktorea eta TBLn aditua. Bigarren Workshop saioa eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Horren helburua da ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea, curriculumean txertatzen den irakaskuntzametodologia honekin.

Robert Swartz, NCTT, The National Center for Teaching Thinking (EE.UU)eko zuzendaria, Auditorium-ean.

■ Irailean, Robert Swartz Ikastolara etorri zen irakasleei prestakuntza zuzena emateko.

Prestakuntza-saioen ohiko programazioarekin jarraitu da, besteak beste: 

“Análisis y soluciones para las dificultades de la lecto-escritura” Haur eta Lehen Hezkuntzarako.

Matematika alorreko praktika egokiak.

Mikro-ikastaroak irakasleen artean, baliabide digitalak erabiltzen ikasteko.

Open educa: EHU, “teknologia hezkuntzaren zerbitzura”.

Getxolinguae jarduerak: “Hizkuntzen trataera integratua”.

Lehen Hezkuntzako ingeles irakasleentzat prestakuntza eta coaching.

Jasangarritasunarekin harremandutakoak.

Kudeaketa aurreratuari buruzko kalitate ziurtagiriak: EUSKALIT.

EUSKALIT-en 400 klubean parte hartu.

Elkarbizitza lantzeko saioak Bakeola eta Joan Vaellorekin.

Deustuko Unibertsitateko JEDI jardunaldiak.

7


Hezkuntza zerbitzu integralak Euskara Plana Euskara Plana ondorengo jardunbideetan zehaztu da:  Haur Hezkuntza: blog berezi bat euskararen erabilera errazten duten baliabideak, aholkuak eta tresnak familiei eskaintzeko. Hileroko Euskal Kultur agenda. Euskararen astea proiektua: bertso-tailerra, itzalen antzerkia, bi pelotari profesionalen bisita, etab.  Lehen Hezkuntza: euskararen erabilera ikasgelaren barnean eta ikasgelatik kanpo sustatzen duten estrategiak definitu dira; “Marrubi Taldeak”ek burututako kanpainiak eta “Euskal Egun Kulturala” antolatu hiruhileko bakoitzean. “Zazpiak oihal batetik” ekitaldia; “Ikas-komunitatea” proiektua, bigarren urtez, zeinetan 8 gurasok hitzaldiak eman dizkieten 5. eta 6. mailetako ikasleei; ipuin, txiste, marrazki, xake eta “20 segundu/20 diapositiba” lehiaketak, “Kirol-leloak”, “Kopla lehiaketa”.  Bigarren Hezkuntza: trukaketa Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, “Kalakari” hautazkojakintzagaia, jarduera bereziak hainbat eremutan eta egunetan: liburutegia, jolastokia, Santa Ageda, euskararen eguna…, ikusentzunezko proiektuak “Telelauro”ren bitartez. “Bidaia imaginarioa, Indioak eta Euskaldunak”, Haur Hezkuntzako ikasleekin. Ikasleentzako Hitzaldiak: Euskadi Gaztea, ikas2deak, idazleak, bisitariak…  Batxiler: Ikasle batzorde boluntario berria eratu da. Hainbat ekintza egin ditu Haur Hezkuntzako ikasleekin eta Batxilergoan bertan: Gabonak, Inauteriak, Santa Ageda… Euskal kultura ikastolara ekartzeko proiektuak jarraitu du: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta etorri dira “Baga biga higa”, Unai Elorriaga eta Jon Arretxe idazlea.  Eskola Kirola: eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera hobetzeko asmoz, Plan berri bat garatu da arlo informal honetarako, sakontasun handikoa, ondoko lerroak jorratuz: arduradunen eta kirol monitoreen prestakuntza berezia, taldeetako delegatu eta familiekin, eta kirol-orduetako euskaren erabilera neurtu da talde eta monitore zehatzekin estrategia bereziak definitu ahal izateko.

8

 Apirilean, Euskara Planeko arduradunak Udaltop topaketan parte hartu zuen (Udaletxeetako euskara zerbitzuetako topaketan, hain zuzen), Lasarten, eta Lauroko proiektua aurkeztu zuen: “Kirola D ereduan noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko?”.


Proiektu eleanitza Lauro Ikastolako Proiektu Eleanitzak euskara erabiltzen du ikasketarako hizkuntz bezala; Gaztelera, “Lengua Castellana” jakintzagairako; eta ingelesa, jakintzagai bezala 5 urtetik aurrera eta ikasketarako hizkuntza bezala Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, arlo jakin batzuetan. DBHko 2. mailan frantsesa dago jakintzagai moduan, eta hurrengo mailetan, aukeran dute; DBHn, txinera eta ekialdeko kultura eskaintzen da eskolaz kanpoko jardueretan.

Internazionalizazioa ■ Trukea Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, DBH 1eko 12 ikasle.

■ Udako egonaldien programaren jarraipena, Ingalaterra, Irlanda eta EEBBra 34 ikasle.

■ Kanada: DBH 3 eta 4ko 11 ikaslek le-

hen hiruhileko egonaldia egin zuten Kanadako Nova Scotian, familia eta ikastetxea konbinatzen dituen egonaldian. 16/17 ikasturterako, 43 dira izena eman dutenak.

■ Trukea Angulemeko (Frantzia)

ikastetxe batekin, frantsesa ematen duten DBHko 25 ikaslek parte hartu dutelarik. Era horretan, aukera izango dute kultura frantsesera hurbiltzeko eta hizkuntza praktikatzeko, antolatuko diren jardueren bitartez.

■ Esperientziak trukatzea eta ingelesa praktikatzea Kanadako hiru ikastetxerekin eta Irlandako batekin, tresna teknologiko eta digitalak erabiliz (bideokonferentzia), Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat bigarren urtez.

■ Batxilergo duala: batxiler titulu amerikarra izateko aukera, ingelesez.

9


Bizikidetza Plana eta Orientazio Departamentua Bizikidetza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntzakomunitate osoaren parte-hartzearekin; horri begira, Planaren jardunbideak honela zehaztu dira: jarduera horiek tutoretzaprograman txertatuz; ikasleei protagonismoa emanez, “ikasle laguntzaileak” deritzan figuraren bidez, aurten 40 LHn eta 35 DBHn; eta Bizikidetzaren Behatokiak sortuz, besteak beste. Plana neurri prebentiboekin (tutoretza plana; ikasleak arduretan inplikatzea: marrubi, eko, giza ordezkari eta ikasle laguntzailea) eta zuzentzaileekin (protokoloen arabera) garatzen da, interes-talde bakoitzari zuzenduta:

■ Pertsonala: tailerrak eta prestakuntza

saioak lerro estrategikoekin lotuta, eta atal berri bat jarrera disruptiboen kudeaketaren ingurukoak Lehen Hezkuntzan, Bakeola fundazioarekin elkarlanean, prozedura bateratuak adosteko saioetan. Bigarren Hezkuntzako irakasleek ebaluazioari buruzko saio batzuk izan zituzten Joan Vaelloren eskutik, psikopedagogoa eta UNEDeko irakaslea.

10

■ Familiak: bereziki familiei zuzendu-

tako hitzaldien artean, ohiko gaiez gain, DBH3ko irakasleen ate irekiak eguna antolatu da, metodologia eta ipad teknologia berrien aplikazioa gelan familiekin partekatzeko. Berrikuntza bezala, Haur Hezkuntzan, Antonio Clemente Ruiz etorri zen hitzaldi bat ematera, Euskadiko Logopeden presidentea. Gaia: “Lengoaiaren garrantzia”. Bigarren Hezkuntzan, familiek Joan Vaelloren hitzaldia izan zuten, “Nola lagundu seme-alabak ikasketetan”, irakasleek izan zituzten prestakuntza saioen osagarri izan zirenak, hain zuzen.

■ Ikasleak: orientazio akademiko eta

profesionalari buruz ikasleei eskaini ohi zaien programaz gain, eta drogen kontsumo, ciberbuylling eta bullying eta sexu-heziketari buruzkoei ere eutsiz, ikasturte honetan hauexek nabarmendu dira:  Batxilergoko 1. mailako 33 ikaslek Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan parte hartu zuten, ekintzailetza sozialaren eremuan, boluntariotza korporatiboaren bidez esperientziak trukatzeko ikasle, profesional eta erakundeen artean. Helburua gure ikasleen orientazio profesional berritzailea zen, Batxilergoaren osteko ikasketei begira.  Batxilergoko 10 ikaslek EHU-k antolatutako “Kimika bizirik” ekintzan parte hartu dute. Helburua: Unibertsitateak ikasleak Kimikaren mundura hurbiltzea da.  “Adi-adian” programa, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan Batxiler 1. mailako ikasleentzat.


Bizikidetza Planaren baitan, Bizikidetzaren Behatokiak ospatu dira. Irakasle, ikasle eta familiez osatuta, hiru aldiz bildu dira etapa bakoitzaren egoera aztertzeko. Orientazio Sailak –bi orientatzaile, bi psikoterapeuta eta bi laguntzaile- aniztasunaren trataerarako programarekin jarraitu zuen, erritmo eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleekin: ikasgelako laguntza eta errefortzu bereziak, curriculumaren egokitzapen indibidualizatuak, erakunde espezializatuekiko koordinazioa –Berritzegune-, eta abar. Ikasle bakoitzak behar duenaren arabera atenditzeko, plan berezituak sortu dira ikasle batzuen kasuan, Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP), gurasoekin adostu egiten direnak. Guztira LH eta DBHn 88 HIBP garatu dira. Bizikidetza Planaren barruan Hezkidetza plana ere dago, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditeko ere. Esate baterako, ipuin eta bideo bereziak ikusi eta landuz Haur eta Lehen Hezkuntzan, hormairudiez ingurua atondu, morez egindako eskulanak, etab.; eta Bigarren Hezkuntzan, muralak eta bideo-fórum-a, “M8” twitter kontua, etab. 11


Proiektu bereziak eta berrikuntza proiektuak ■ Haur Hezkuntza: jakintzagaien ikasketa proiektuen bidez: Egipto, Txina, Erdi Aroa, Zelanda Berria eta Euskal Herriko kultura.

■ Lehen Hezkuntza: tailerrekin jarraitu:  Matematika, plastika, gaztelera, musika -dantza, euskara.  ZTIM: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan garatutako tailerra, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea, matematika eta estrategia teknologikoak biltzen dituena (programazioa, blogak, posta elektronikoa).  BARELIKOS: Eskola-baratza, elikadura eta osasuna jorratzen dituen tailerra (ingurumen-hezkuntza, jasangarritasuna). ■ Xake lehiaketa, Lehen Hezkuntzako jolastorduetan. ■ Irakurketa sustatu DBHn: “Zazpi baietz” Liburutegian, jarduerak jolastorduetan, “Irakurketarentzako medizinak” proiektua Plastikarekin batera, etab. ■ I. Erdi Aroko Azoka DBH 2. mailan: ikasturtean zehar burututako lan interdisziplinarra, metodologia berriak ere erabiliz, eta Heziketa Fisiko, Lengoaia eta Literatura, Musika, Plastika, Ingeles, Zientziak eta Gizarte mintegien elkarlanez.

■ Ekaineko berrikuntza proiektua:

12

Ikasturtearen amaierarako DBHn eta Batxilergoan programatu diren jarduerak garatu dira:

 Ikusentzunezko tailerra: gidoia egin eta filme labur bat grabatu.  Mad science: esperimentu zientifikoak.  Sukaldaritza tailerra: sukaldaritzako oinarrizko ezagutzak landu.  Ekintzailetza eta lidergo tailerra Deustuko Unibertsitatearekin: Taldekako lana, eta “Uhartearen kudeaketa” simulatzailearekin, komunikazioa, sormena, ekintzailetza eta lidergo gaitasunak garatzeko.  Marrazketa teknikoari buruzko tailerra: lan kooperatiboa Haur Hezkuntzako ikasleekin.  Digi-pen advanced: bideo-jokoen programazio eta diseinua, Zierbenan kokatutako Unibertsitate amerikarraren bitartez.  Sorosle titulua.  Antzerkia.  Boluntariotza-lana “Gurena” nagusien egoitzan, Loiun.  Sukaldaritza, zineforum eta defentsa pertsonala uztartzen dituen ikastaroa.  Lehen Hezkuntzako irakaslea: Lehen hezkuntzako tutore batek gainbegiratuta, etapa horretako ikaskuntza/irakaskuntza prozesua ezagutzeko aukera.

■ BAM Magisteritza eskolarekin akordioa, praktiketako irakasle atzerritarrak izateko. Sevn eta Trinek Heziketa Fisikoa eman zuten, ingelesez.


Ikasketa, gelatik kanpo ■

Betabot taldeak Google-en MOONBOTS lehiaketan parte hartu zuen mundu osoko beste 233 taldeekin batera eta 30 taldeen artean burutu zen finalera heldu ziren, streaming bidez EEBBetan izan zena, hain zuzen.

Betabot taldea gazte-ikerlarien ordezkari izan zen Innobasquek antolatzen duen "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea”ren irekieran. Euskalduna Jauregian ospatu zen eta Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan zuen.

Betabot taldeak lehen saria lortu zuen Feria Galicienciaren 10. edizioan, Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatu zena. Lana: “Hezkuntzan komunikazio kanalak irekitzen”. Sari honi esker, Bartzelonako Exporecerca Jove azokan parte hartu eta lehen saria lortu zuten; eta honek, Brasil ospatu zen nazioarteko fasera eraman zituen, bertan, hirugarren eginez. Bidaia egitea posible izan zen enpresa eta Ikastolako partaideek egindako diru-ekarpenengatik.

1. Batxilerreko 6 ikaslek European Youth Parliament proiektuan parte hartu zuten: eztabaidak antolatzen dira europar arazoak jorratzeko (gizarteari buruz, politika, ekonomia edota ekologia). Parte hartu zuten 7 ikastetxeen artean, Lauroko taldea aukeratua izan zen Mallorcan ospatu ziren estatu mailako saioetan parte hartzeko.

DBH eta Batxilerreko hamaika taldek Elhuyarrek antolatzen duen "Zientziaren Azoka"n parte hartu zuten eta euretatik bostek aipamen bereziak lortu zituzten.

Lehen Hezkuntzako hamahiru ikaslek, 5. eta 6. mailetakoek bi taldetan antolaturik, "Lauro Scratcher" eta "Jedis of Scratch Galaxy” Azkuna Zentroan ospaturiko Scratch Day-ean parte hartu zuten.

Haur eta Gazte Literaturaren II “Bizkaidatz Txikia” saria: lehen saria Aiala Garabieta Oribe, gazteleraz; eta Gotzon Gandarias Zabalarentzat, euskaraz.

Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernández de Larreak lehen saria lortu zuten Premio Don Bosco lehiaketan, "Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan" proiektuari esker. Lan hauxe "MILSET - l’Expo-Sciences Européenne 2016"era eraman zuten udan, Toulousera.

Jakiunde: DBH 4. mailako bost ikaslek, Bizkaiko Foru Aldundian, Jakiundeko Jakin-

2. Batxilerreko Inazio Garaizar eta Urko Valverdek Hezkuntza eta Kultura Ministeritzako Erret Akademiak antolatzen duen "Si eres original, eres de libro" lehiaketa irabazi zuten "Ironmano” proiektuarekin. Lana ikerketa lan original bat izan behar da, ikasleen interesekoa den gai bat jorratuz, eta bakarrik on-line formato digitalean aurkeztu behar dena, ikasleek eurek aukeratutako plataforma batean.

“Topadipc Zientziarekin solasean!” Nobel sariekin: Batxilerreko ikasle talde bat

1.saria "Arte&reciclaje" lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko "Meninak" lanarentzat. Proiektu hauen helburua ikasleengan jasangarritasun eta giza-konpromisoko baloreak sustatzea da, berziklatutako materialekin burutu behar baitira.

Mina ziurtagiriak jaso zituzten Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eskutik. Programa honen zereginetako bat gure gizartean Zientzien, Arteen eta Letren jakintza zabaltzea da eta jardueraren bosgarren edizioa antolatu dute unibertsitate aurreko ikasmailetan dauden gazteentzat, eta eskola-ordutegietatik kanpo, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programan parte hartu dute.

Nobel sariekin antolatutako saioetara bertaratu zen. 13


Metodologia eta Teknologia Ikasturtean zehar, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat diseinatu zuen, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira: 

Ikaskuntza-metodoa eguneratzea:  Banakakoa / Taldekoa  Gelan / Etxean / Kanpoan  Autonomia / Sormena  Motibazioa / Inplikazioa

Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta online baliabideen erabilera.

“One to one” kontzeptua (ikasleatresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko.

Liburuak kontsulta materiala izatera pasatzen dira, beste material batzuen artean.

Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken bost ikasturteotan, eta datozen ekitaldietan bultzatu egingo da ikasleentzako tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez; horrekin batera, jarraituko dugu baliabide teknologiko berriak ikasgelan txertatzen, ikasturte honetan chromebook-ak LH3 eta ipadak DBH4an erabiltzen hasita. iPad-ak erabiltzen diren mailetako familiek prestakuntza saio bi hartu dituzte: gailu haiei buruzko azalpen teknikoak eta gelan erabiltzen den metodologia praktikoari buruzkoa, zeinetan bai irakasle zein ikasleek hartu dute parte. Lehen Hezkuntzan, bigarren urtez, 2. zikloko familiek saio praktikoak izan dituzte gelan erabiltzen diren baliabide tekniko eta aplikazioak ezagutzeko. 37 guraso bertaratu ziren.

Heldutasun Teknologiko agiria — Maila Aurreratua

14

Teknologia berriekin lan egiteko konpromisoarekin dihardugu, eta honen adierazgarri da, hain zuzen, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzak Ikastolari eman dion Heldutasun Teknologikoko ziurtagiria - Maila Aurreratua. Sare-Hezkuntza diru-laguntza hartzeagatik agiri hau ateratzea beharrezkoa da, eta honek bekadun-familiak gailu teknologikoetarako diru -laguntzak hartzen ahalbidetzen ditu. Ziurtagiri honek Ikastolako arlo guztietan dagoen teknologia berrien ezarpena aitortzen du, eta bereziki ikas-irakaskuntzan.


Lehen Hezkuntzako ZTIAM tailerra eta Scratch

15


Giza-konpromisoko Plana Jasangarritasuna Ikastolako gizaordezkariek, Arantza Ellakuria Eskola Agenda 21eko arduradunak lagundurik, Eskola Jasangarriaren agiria jaso zuten Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, orain lau urte lortutako ziurtagiria berriztatuz.

Agenda 21 Plana garatu da bere hiru ardatzen arabera:  plana kurrikuluan zeharka txertatu  adierazleak kudeaketa mailan aztertu  hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, lemarekin: “klima-aldaketa”, ekoordezkari ikasleen laguntzaz. Lauro Ikastolak “Foro social sobre Biodiversidad 2016”ean parte hartu zuen Bilbon, “Lauro Ikastolaren zuhaitzen fenologia” DBH 1eko proiektua aurkeztuz, eskola batean burutzen diren jardueren adibide bezala.

Plan horrekin jarraituz, hiru kanpaina orokor aukeratu dira, nazioartekotzat deklaratu diren egunetan, ikasleek etapen arabera parte hartu dezaten:  Koopera-rentzat arropa batu (Kooperazioaren Nazioarteko eguna).  Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratu eta elikagaiak batu (Justizia Sozialaren nazioarteko eguna).  UNICEF-en “Nigerrerako tantak” (Uraren nazioarteko eguna).  Lehen Hezkuntzan, azoka solidarioa antolatu zen berriz ere, Dominikar Errepublikako eskola batentzat materiala batzeko. Lauro Ikastola Aunar elkartearekin elkarlanean hasi zen "Taper solidario" proiektuan parte hartuz. Elkarte honek gizabazterketa arriskua duten pertsonak laguntzen ditu janaria dohain emanez, eta Lauro Bizkaiko lehen Ikastola izan da proiektu honetan parte hartzen. Egunero batzen dituzte jantokiko soberakinak, eta garraiatu eta banatzen dituzte. Finkatu egin da Loiuko hirugarren adinekoen “Gurena” egoitzarekin genuen ituna, LH5ko ikasleak Gabon kantak abestera, DBH3koak “recuperación de la memoria” proiekturako eta Batxilerreko erlijioko ikasleak nagusiak laguntzera.

Eskola Agenda 21 planean sustaturiko lehiaketetan sarituak izandako ikasleak: Uraren jaia, Ainhoa Solbiati; eta Azterkosta, Lucia Vaamonde.

Giza-proiektuak Gizarte-konpromisoaren Planaren bi16

dez, gure inguruneko gizarte-problematika aztertu eta kanpaina solidarioen bidez horren aldaketan parte hartzen da.

Gabon eta Inauterietako ekitaldietan batutako sarreren dirua, Lehen Hezkuntzako ikasleek Citycenship jakintzagaian erabakitako bi elkarte hauei eman zaie: “Aspanovas” eta “AFA – Asociación de Familiares de Enfermos de Alzheimer”. Berriz burutu dugu margo-erakusketa Amiarte elkartearekin batera, gizabazterketa arriskua duten pertsonek ekoiztutako margoekin. Salgai egon dira eta mozkinak artistek eurek hartzen dute.


Lauro Ikastolaren 50. urteurrena Ikastolan ekoiztutako logoa: proiektua, DBH 4ko Marrazketa Teknikoko ikasleei proposatu zitzaien, eta logo aukeratua Maitane Rotetarena izan zen.

2016 urtean zehar jarduera anitz burutu ziren Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, 1966an “Resurreción Mª de Azkue” Ikastola kokatu eta legeztatu zenekoa, alegia. Bizkaiko Ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen, 1957 urtean, San Nikolas elizako katekesian, Xabier Peña eta Julita Berrojalbizek sustaturik: hamalau neska-mutil eta andereño bat ziren, Mª Angeles Garai. Azkue-Lauro Ikastola proiektua izango zenaren lehen hazia izan zen. Urtean zehar burutu izan diren proiektuak dira: ■ Bilboko kale bati “Julita Berrojalbiz” izena jartzeko ekimena sustatu. ■ Euskaltzaindiaren “Osoko Bilkura” Lauro ospatu. Bigarren Hezkuntzako ikasleak ere eurekin egon ziren. ■ Elkano 6 zenbakian plaka oroigarria jarri, Bizkaiko lehen Ikastola, “Azkue” bertan kokatu baitzen. ■ Ikasle-ohien bazkaria Ikastolako jantokian: belaunaldi guztietako 400 ikasle inguru batu ziren. ■ Lauron erakusketa-gune bat antolatu, Ikastolaren hasiera eta ibilbidea erakusteko. ■ Kirol-lehiaketak Aste Santuko opor garaian. ■ Jarduera bereziak Ikastolan: etapa guztietako ikasleek proiektu bereziak garatu zituzten Ikastolako historia ezagutzeko. ■ Igoera Pagasarrira. ■ Azkue Ikastola kudeatzen zuen Emakumeen Juntak Ikastola bisitatu zuen. Eguna bertan egin, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin batu ziren batez ere, eta erakusketa eremua bisitatu baita ere. ■ Iñigo Urkullu Lehendakaria Ikastolara etorri eta etapa guztiak bisitatu zituen, proiektu ezberdinak ezagutuz eta gozatuz. Ospakizun guztien amaiera ekitaldi berezi bat izan zen Euskalduna Jauregian, abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin bat eginez. 17


Eskola Kirola, Kultur ekintzak, eta beste hizkuntzak

Eskola Kirola eta Kultur Ekintzen planean, zeinak ikuspegi integratzaile eta parte hartzailea duen, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 89k, DBHko ikasleen % 67k eta Batxilergoko ikasleen % 67k parte hartzen dute, azken etapa honek igoera garrantzitsua izan duelarik EGA-Habe prestaketa ikastaroak gehitu direlako. Azpimarratzekoa da emakumezkoen partehartzeak gora egin duela Bigarren Hezkuntzako azken hiru mailetan, % 70raino iritsita.

18

Kirol ekintzetan, jarduera berri hauek mantendu dira: “Gorputza eta osasuna”, “Defentsa pertsonala” eta “Xakea”. Beste alde batetik, patin-hockeyko taldea finkatu egin da, eta atletismoan eta ur-poloan gora egin dute parte-hartzaileen kopuruek. Euskara Planaren eskutik, kirolean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak burutu dira: monitoreak prestatu, proba pilotoak talde batzuetan entrenamenduetarako froga bereziak prestatuz eta delegatuentzako gomendioak eman. Diagnostikoa ere burutu da.


Kultur Ekintzei dagokienez, dauden jarduerak sendotu dira, eta Abesbatzak gailentzen jarraitzen du. Lehen Hezkuntzan jarduera berriak gehitu dira: “Sormena” eta “Esperimentazioa – Ikerketa”, azken hau, ingelesez.

Kirol jardueren monitore kopurua 51koa izan da, eta kultur jarduerena 16. Euretatik herena, gutxi gora-behera, ikasle-ohiak dira.

Hizkuntzen eskaintza Bigarren Hezkuntzan handitu egin da, Txinera eta Frantsesez gain, HABE eta EGA tituluak lortzeko ikastaroak eskaini baitira eta Batxiler Duala egiteko aukera ere, Amerikar Batxiler titulua lortzeko aukera ematen duena, ikasketa guztiak ingelesez burutuz.

19


Emaitza akademikoak Emaitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu eta promozionatu (hurrengo mailara jakintzagai batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez: Lauro 12/13

Lauro 13/14

Lauro 14/15

Lauro 15/16

Aprob % 86

Promoc % 98

Aprob % 92

Promoc % 98

Aprob % 90

Promoc % 100

Aprob % 93

Promoc % 100

2º ESO

88

97

89

99

93

100

95

98

4º ESO

83

94

87

99

89

97

91

98

1º Bach

75

89

85

82

96

95

95 —

75

2º Bach

98 —

96 —

6º Prim.

100

97

Unibertsitatera sartzeko batez besteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta hautaprobakoaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamabi urtez. Aurten, 7,49koa izan da (7,23 EAEn) eta horri esker, ikasleen kopuru handi batek lortu du sarrera mugatuena duten fakultate eta goi mailako ikasketetan sartzea, bai eta ikasle gehienak eurek erabaki eta eskatutako ikasketak burutzen egotea ere. Lauroren diferentzial positibo hori ohiko eta ohiz kanpoko deialdietan ere mantentzen da oro har. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 86 ekainean Miren Gainza Ruiz-Bravo, aurkeztu zen Hautaproba azterketara, eta % 100ek Bizkaiko lehen notarik gainditu egin zuen. onena Selektibitatean. Lauroko ikasleen batez-besteko nota Hautaproban 7,29ko zain zen, EAErenaren gainetik 6,64koa izan baitzen.

Batxilerreko espedientearen batez-bestekoa 7,63koa izan da.

Hautafrogan nabarmendu diren jakintzagaiak, 7,5eko nota gaindituz, Euskara, Ingelesa, Enpresa Ekonomia eta Matematika (Zientziak) izan dira. 20


“Y el Pensador. La eterna maldición del hombre a solas consigo mismo... desgranando sus ansias y temores... ¡El hombre eterno!”, Xabier Egaña, hormairudiko egilea.

21


Zerbitzu osagarriak Garraioa Ekitaldi honetan, 2.557 erabiltzaileen zerbitzuak kudeatu dira irteera eta sarreretan, Haur/Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoen Zerbitzu Berezian eta Eskola Kirolean, eta honek %4,8ko igoera suposatu dut. Zerbitzuak Ikastolak definitutako kalitateparametroen baitan garatu dira, alderdi

hauei dagozkien helburuak betez: ikastetxera iristeko ordutegia, ibilbidearen iraupena eta laguntzaile zerbitzuen kudeaketa. Ertzaintzaren ohiko berrikuspena.

Jantokia Jarduera honetan, berriztatu egin da Ikastolak 12/13 ikasturtean lortutako ISO9001 ziurtagiria sukalde/jantoki zerbitzuarentzat.

22

Sukaldeko arduradunek menu berezien jarraipena finkatu dute, elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzat; aldi berean, kontrol zorrotzagoak garatu dituzte haien elikadura-segurtasuna bermatzeko. Alergenoen plana ikastolako eremu guztietara luzatu da.


Mantenu eta segurtasuna Ikastolaren dimentsioa ikusita, eta instalazioak modu ordenatuan kudeatzeko eta egoera onean mantentzeko, Lauro Ikastolak GMAO programa informatiko propioa erosi eta garatu zuen 08/09 ikasturtean, mantenuaren kudeaketarako.

Udako konponketa eta berriztapenetan, besteren artean, Haur Hezkuntzako gela batzuk atondu dira, Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailetako eta eraikineko sarrerako komunak berriztatu, eta DBH 2ko gelak eta Batxilerreko batzuk.

Ekitaldi honetan, sortutako 3.602 lanaginduen jarraipenarekin egin da kudeaketa (%24 gehiago) eta jardueraren amaieran, agindu horien % 96 itxita zegoen. Mantenuaren kudeaketan izandako hobekuntza horrek bidea ematen du kausak eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ezagutzeko, prebentzioa, zuzenketa eta segurtasun eta higienearen atalak kudeatuz. Horrekin batera, mantenuaren alorreko beharrak aurreikustea ahalbidetzen du.

Erizaindegia Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arretaz gain, Erizaindegiak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak egin ditu, ikasleei zuzenduta.

23


Kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa Kontseilu Errektoreak 2016ko azaroaren 24an urteko kontuak formulatu zituen eta bazkideen 2017eko Batzar Nagusian aurkeztuko dira euren onarpenerako. Auditoreek 2016ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiaren urteko kontuen ALDEKO IRITZIA eman dute, zeren eta, euren ustez, “LAURO IKASTOLA Kooperatiba Elkartearen alderdi esanguratsu guztiak, ondarearen irudi fidela eta finantza-egoera adierazten baitituzte”. 2015-16ko ekitaldiaren emaitza positiboa izan da: 11.540 €. Kontseilu Errektoreak proposatuko du emaitza hori Nahitaezko Erreserba Funtsera eta Borondatezko Erreserba Funts banaezinera eramatea, Euskadiko Kooperatiben Legearen eta bere Sozietate Estatutuen irizpidearekin bat etorriz.

Balantzearen kontu-sail esanguratsuenak hauexek dira: Funts Propioen igoera, finantza-erakundeekin dauden kredituen jaitsiera, eta ekitaldian egindako inbertsioak: 338.226 €.

24

Kontseilu Errektoreak 2016-17 ekitaldirako familiei kobratzen zaien zenbatekoaren igoera % 0,98an finkatu zuen. 2015-16eko ikasturtean Inbertsio deialdia argitaratu da kooperatiba izaera duten ikastetxeentzat, 2009tik 2014ra mailegu bitartez finantzatutako zenbait inbertsioetarako diru-laguntza. Ebazpenean 181.762 € egokitu dizkigute. Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 551 €ko emaitzarekin itxi du 2015eko kontabilitate -ekitaldia.


Datu esanguratsuak Datuak 15/16 Bazkideak

1.249

Ikasleak

1.913

Langileak %100 Kontzertua duten gelak Betetze maila*

Hedadura M2

159 75 HH-LH: 100% DBH: 89% Batxiler: 73% 87.000

* Matrikulari begira, plazak ditugu DBH eta Batxilerrean Eusko Jaurlaritzak etapa hauetarako zehazten duen gelako ikasle kopurua handiagoa delako.

Asetasun maila Familiak

8,0

Ikasleak

7,8

Langileak

7,2

25


Balantzeak, 2016 eta 2015eko abuztuaren 31n AKTIBOA 2016.08.31

2015.08.31

7.498

14.297

Ibilgetu materiala

5.766.868

5.822.467

Ondasun higiezinetako inbertsioak

2.227.720

2.325.345

Taldeko enpresa, elkartu eta bazkideetan epe luzerako in-

47.170

47.170

Epe luzerako finantza-inbertsioak

24.471

24.471

154.989

-

8.228.716

8.233.750

33.897

35.384

216.884

207.214

51.523

85.120

Aktibo korrontea, guztira

302.304

327.718

AKTIBOA, GUZTIRA

8.531.020

8.561.468

AKTIBO EZ-KORRONTEA Ibilgetu ukiezina

Bestelako zordun ez-korronteak Aktibo ez-korrontea, guztira

AKTIBO KORRENTEA Izakinak Zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk

26


ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2016.08.31 2015.08.31

ONDARE GARBIA Funts propioak Kapitala

1.115.294

1.087.186

Erreserbak

3.068.265

3.028.174

—

—

11.540 4.195.099

17.511 4.132.871

699.491

556.927

4.894.590

4.689.798

360.508

404.231

1.398.904

1.692.574

202.811

183.757

1.962.223

2.280.562

2.156

1.946

Epe laburrerako zorrak

420.289

402.155

Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe laburrerako

147.877

149.707

Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kon-

1.103.885

1.037.300

Pasibo korrontea, guztira

1.674.207

1.591.108

ONDARE GARBI ETA PASIBOA, GUZTIRA

8.531.020

8.561.468

Aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak Kooperatibaren emaitza (positiboa eta negatiboa) Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak Ondare garbia, guztira PASIBO EZ-KORRONTEA Epe luzerako hornidurak Epe luzerako zorrak Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe luzerako Pasibo ez-korrontea, guztira PASIBO KORRONTEA Epe laburrerako Hezkuntza, Formakuntza eta sustapen Funtsa

27


2016 eta 2015eko abuztuaren 31n amaitutako urteko ekitaldiari dagokion galdu-irabazien kontua ERAGIKETA JARRAITUAK: Negozio-zifraren zenbateko garbia

5.289.486

5.103.118

Hornikuntzak

(933.335)

(873.125)

Beste ustiapen-sarrera batzuk

6.398.743

6.248.225

Pertsonal-gastuak

(6.962.768)

(7.078.011)

Beste ustiapen-gastu batzuk

(3.333.437)

(2.929.452)

(498.249)

(491.311)

Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzak eta bestelako egoz-

39.198

40.991

Beste emaitza batzuk

19.180

36.477

Hezkuntza, formakuntza eta sustapen funtsa. Zuzkidura.

(1.282)

(1.946)

USTIAPEN-EMAITZA

17.536

54.966

Finantza-sarrerak

14.053

10.785

Finantza-gastuak

(20.049)

(25.684)

-

(22.556)

FINANTZA-EMAITZA

(5.996)

(37.455)

ZERGAK ORDAINDU AURREKO EMAITZA

11.540

17.511

-

-

ERAGIKETA JARRAITUEI DAGOKIEN EKITALDIKO EMAITZA

11.540

17.511

EKITALDIKO EMAITZA

11.540

17.511

Ibilgetuaren amortizazioa

Narriadura eta finantza-tresnak besterentzeagatiko emaitza

Mozkinen gaineko zerga

28

2016.08.31 2015.08.31


Diru-laguntzak eta negozio-bolumena 2016.08.31

2015.08.31

Diru-laguntzen sarrerak (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

6.300.177

6.149.055

Fakturazioaren sarrerak

5.388.052

5.202.288

5.289.486

5.103.118

98.566

99.170

Negozio-zifraren zenbateko garbia Sarrera osagarriak eta kudeaketa korronteko beste sarrera batzuk (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

USTIAPEN SARRERAK, GUZTIRA

11.688.229 11.351.343

Inbertsioak INBERTSIOAK

Lizentziak

304

Eraikinak eta beste instalazio batzuk

226.303

Altzariak

39.161

Informazioa prozesatzeko ekipoak

72.458

Guztira

338.226

29


Auditoretza txostena

30


31


Goitiko-Antsobiaga, 2 48180 LOIU 94-4710444 / 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.org

ww.lauroikastola.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.