Urteko txostena 16-17

Page 1


Presidentearen hitzak Datorren otsailaren 21ean, asteazkena, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurten, Elkarte Kooperatibaren 31-BI artikuluaren arabera, Kontseilu Errektoreko zatikako berriztapena burutu behar dugu, partaide batzuen aginte epea bukatu delako. Sei kide titular eta ordezko kide bat hautatu beharko ditugu. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIAK – KOOPERATIBA. Dena dela, norbaitek korreo elektronikoz hartu nahi baditu, zirkularrean adierazitako posta helbidean eskatu ahal izango ditu. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuez informatzen zaituztegu. Aurten gure plan estrategikoa berrikusi dugu eta hemen gure oinarrizko ekimen estrategikoak adierazten ditugu. Eta baita, gure plan estrategikoaren barruan sartzen ditugun formakuntza planak; metodologia berriak, elkarbizitza plana, pentsamendu gaitasunak. Gai hauetan adituak diren erreferentziazko profesionalen aholkularitza eta trebakuntza jaso ditu ikastolako pertsonalak. Aldi berean euskara plana eta proiektu eleanitzaren inguruan egindako berrikuntza eta ekintzak azaltzen ditugu. Bizikidetza plana, orientazioa, teknologia berriak eta gizakonpromiso plana ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.org) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun. Etorriko zaretelakoan,

2

Itziar Laskurain Lasa Lauro Ikastolako Presidentea


Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Gernikako Arbolaren kimua, 2008 urtean Pรกginalandatua. 3


Xedea - Ikuspegia - Baloreak Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena 

Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.

Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.

Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.

Ikuspegia Izan zirelako gara, garelako izango dira.

4

Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.

Gure jakintza, gure askatasuna. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz.

Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.


Baloreak Izaera eta nortasun propioa, hezkuntza – eredu, kudeaketa eredu eta kultura propioa garatuz. Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz Kooperatiba izaera

5


2017-2020 Plan estrategikoa EKIMEN ESTRATEGIKOAK 2017-2020 Okupazio indizea eta gela itunduen kopurua mantendu  Ikastolako gela itunduak mantentzeko helburua, demografiaren jaitsierarekin baldintzatuta egongo diren hurrengo ekitaldiei begira. Matrikula erakarri, Ikastolako irudia mantentzeko ekintzak indartu, Kooperatibaren bazkideen inplikazioa eta identifikazioa eta Behekosoloak eskaintzen dituen zerbitzuak garatzen jarraituko dugu. Emaitza bikainak lortu, ikasle bakoitza bere gehiengo mailara iristen dela bermatuz  Ikastolaren ikas-irakas prozesuan ekitateari eta bikaintasunari erantzuna emateko asmoz, aniztasunaren trataera bultzatzen jarraituko dugu ikasle bakoitza bere gehiengora heltzeko helburuarekin. Komunitateko kideen artean lan bateratua egitea ezinbestekoa izango da, familien inplikazioarekin eta heziketa ez formalak duen garrantzia azaleratzen. Euskararen erabilera klasetik kanpo eta konpetentzia maila indartu  Azken urteetan jorratu den Euskera Planaren garapenarekin jarraituko dugu, Ikastolako familien itxarobide altuak, euskeraren etxeko etenak eta inguru soziolinguistikoak duten eragina kontuan hartzen, besteak beste. Ingelesean lortutako konpetentzia maila mantendu, hobetu  Ingelesean konpetentzia maila indartzeko ekintzak mantenduko dira kurrikuluan eta Internazionalizazio Planarekin, atzerriko ikasleekin hartuemanak sortu eta egonaldien programa kontsolidatuz. Zeharkako konpetentzietan maila egokia lortu  Zeharkako konpetentzien eboluzioaren jarraipena eta helburuen lorpena garatuko dira, eta konpetentzien araberako ebaluazioa indartu: Ikasten ikastea, norberaren ekimena, gizarterakoa, norberaren autonomia eta komunikaziokoa-digitala konpetentziena. Ikasleek balore jakin batzuen araberako portaerak garatu  Eskola giroak ikasleen ikasketa prozesuan duen garrantzia ezagututa eta metodologiek honetan eragin dezaketela jakinda, ondokoak bultzatu: Elkarbizitza eta Hezkidetza Plana, ikasle laguntzaile programa eta KiVA proiektua, Giza-konpromezuko Planarekin jarraitu, bai eta Jasangarritasun Planarekin ere. Pertsonak  Ardatzak, formakuntza, lidergoaren sustapena eta kontratazio planak izango dira. Azpiegitura, finantza eta adierazle ekonomikoak  Emaitza ekonomiko orekatua eta kuoten egonkortasuna dira helburu. Azpiegitura Planaren onarpenaren ondorioz, inbertsioa eta zorpetze maila igoko dela aurreikusten da.

6

Komunikazioa  Ekitaldi hauetan Komunikazioa eta Marketing Plana garatzea da helburu, orain arteko ikuspegia eta hurrengo ikasturteetako beharrizanen aurreikuspenaren arabera.


Pertsonak eta lan-talde profesionalak Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkizunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea metodologia berrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Formakuntza Planaren baitan, jardunbide hauek biltzen dira:

■ Norbere gaitasun profesionalak garatzeko plana: etorkizuneko erronkei aurre egiteko, talentuaren kudeaketa estrategikoa egitea beharrezkoa ikusi da: irakasleen gaitasunen ebaluazioa eta garapenerako testuinguru eta dinamikak sortu dira. Besteak beste, konpetentziak zehaztu, garapenerako beharrizanak definitu eta talentua kudeatzeko estrategiak diseinatu.

■ “Thinking based learning-TBL” prestakuntza-jarduera berrien plangintza eta antolaketa-diseinuarekin jarraitu da. Workshop saioa eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen

ezagutza garatzen da. Helburua, ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea.

Kanpoko kolaborazioak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek maiz hartzen dute parte sektoreko foroetan, erakunde edo beste ikastetxeekin elkarlanean, Ikastolan garatzen dituzten berrikuntza-proiektuak azaltzeko. Elhuyarrek zientzia- eta teknologiairakasleekin trebakuntza saioak prestatu zituen irakasleentzat eta ekitaldi hauetan Ikastolako irakasleek parte hartu zuten Lauroko "Ikerketa Lana" proiektua azalduz.

Prestakuntza-saioen ohiko programazioarekin jarraitu da, besteak beste:                 

Motrizitate praktikari buruzko IX. ASEFOP nazioarteko jardunaldia. “Komunikazioa familiekin” ikastaroa Bakeolaren eskutik, Silva Arribas psikologoa. KiVA: LH eta DBHko irakasleei, jolastoki, bus zaintzaile, eskola kirol,kulturaletako hezitzaileei. Eremu digital- teknologikoko formakuntzak: III. Topaketa digitalak, Jedi jardunaldiak, Gmatik jardunaldi teknologikoak, Gapps topaketak, Scratch Day. Hezkidetza tailerrak LHko tutore guztiek Gehilan 2000ren eskutik, Edukinter 2017. Getxolinguae: “Irakurtzeko gaitasuna ikasgelan bultzatzeko eta ebaluatzeko estrategiak”. Madrileko ikastetxeetara bisitak, Erkideren eskutik. Zuzendari Pegagogikoa. Ikusmen zailtasunak dituzten ikasleentzako baliabideak eta estrategiak, LH eta DBHko irakasle talde bat: CRI. DBHko Ingeles irakasleentzat prestakuntza metodologian eta coaching. Sestaoko Matematika jardunaldiak. Jasangarritasunarekin harremandutakoak. “Ikerketa zientifikoak irakaskuntzan” trebakuntza saioak: Elhuyar. “Kimika bizirik”, “Fisika bizirik”: EHU. “Proyecto E-Twinning_Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y formación del profesorado”, eta “Leaders of learning” online ikastaroak. Euskal Herriko industrializazioa eta Gerra Zibilari buruzko online ikastaroa. Aniztasunaren trataerarako “Hada-Diversidad en Secundaria” online ikastaroa. Hezkuntza literarioari buruzko online ikastaroa, literatur hezkuntza gelatarako estrategiak.

7


Hezkuntza zerbitzu integralak Euskara Plana Euskara Plana ondorengo jardunbideetan zehaztu da: 

KORRIKA 2017: Ikastolak Korrikaren 20. edizioan hartu zuen parte eskolan bertan Korrika txikia eginez, Bilboko kilometroan korrika eginez eta Loiuko Udaletxeak ikastetxeetarako antolatutako ekitaldian parte hartuz. Lekukoa: Eskola kirolak merezi duen errekonozimendua izateko unea heldurik, Bilboko kilometroan Eskola kiroleko hainbat eragilek eraman zuten lekukoa, ikasle, kirol hezitzaile eta gurasoek .

 Eskola Kirola: eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera hobetzeko Planari jarraipena eman zaio, umeen eta gazteen euskararen erabilera muin informaletan sustatzeko eta normalizatzeko.  Lehen Hezkuntza: euskararen erabilera ikasgelaren barnean eta ikasgelatik kanpo sustatzen duten estrategiak definitu dira; “Marrubi Taldeak”ek burututako kanpainiak eta “Euskal Egun Kulturala” antolatu hiruhileko bakoitzean. “Zazpiak oihal batetik” ekitaldia; “Ikas-komunitatea” proiektua, hirugarren urtez, zeinetan 18 gurasok hitzaldiak eman dizkieten 5. eta 6. mailetako ikasleei; ipuin, txiste, marrazki, xake eta “20 segundu/20 diapositiba” lehiaketak, “Kirol-leloak”, “Kopla lehiaketa”.  Bigarren Hezkuntza: trukaketa Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, “Kalakari” hautazko-jakintzagaia, jarduera bereziak hainbat eremutan eta egunetan: liburutegia, jolastokia, Santa Ageda, euskararen eguna…, Haur Hezkuntzakoekin Inauterietan egindako antzerkia (“Mundu txiki-herri handi”) eta Lantz Herriko dantzak eta Ziripoten ipuinaren antzezpena. Euskal jaia, ikusentzunezko proiektuak “Telelauro”ren bitartez. Ikasleentzako Hitzaldiak: Euskadi Gaztea, ikas2deak, idazleak, bisitariak…  Batxiler: Ikasle batzorde boluntarioak “Irten armairutik Korrika baten” egitasmoa burutu zuen: manifestua idatzi eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu.

8


Proiektu eleanitza Lauro Ikastolako Proiektu Eleanitzak euskara erabiltzen du ikasketarako hizkuntz bezala; gaztelera, “Lengua Castellana” jakintzagairako; ingelesa, jakintzagai bezala 5 urtetik aurrera eta ikasketarako hizkuntza bezala Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, arlo jakin batzuetan. DBHko 2. mailan frantsesa dago jakintzagai moduan, eta hurrengo mailetan, aukeran dute; DBHn, txinera eta ekialdeko kultura eskaintzen da eskolaz kanpoko jardueretan.

Batxilergo duala: batxiler titulu amerikarra izateko aukera, ingelesez. 16/17 ikasturtean, programa honetan parte hartzen duten 21 ikasleetatik lehen laurek amaitu dute eta badute Batxilerreko EEBBetako titulua.

Internazionalizazioa ■ Udako egonaldien programaren jarraipena, Ingalaterra, Irlanda eta EEBBra, 37 ikasle.

■ Kanada: DBH 3 eta 4ko 43 ikaslek le-

hen hiruhileko egonaldia egin zuten Kanadako Nova Scotian, familia eta ikastetxea konbinatzen dituen egonaldian.

■ Esperientziak trukatzea eta ingelesa

praktikatzea Kanada eta Kaliforniako ikastetxerekin, tresna teknologiko eta digitalak erabiliz (bideokonferentzia), Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat, hirugarren urtez.

■ Trukea Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, DBH 1eko 12 ikasle.

■ Trukea Angulêmeko (Frantzia) ikastetxe batekin, frantsesa ematen duten DBHko 25 ikaslek parte hartu dutelarik. Era horretan, aukera izango dute kultura frantsesera hurbiltzeko eta hizkuntza praktikatzeko, antolatuko diren jardueren bitartez.

Cambridge-eko azterketak egiten jarraitzen dugu

Ikastolan

16/17 ikasturtean 85 ikasleen egin dituzte FIRST eta ADVANCED azterketak Ikastolan.

9


Elkarbizitza Plana Elkarbizitza Planaren helburua ikastetxeko Honi guztiari gebizikidetza hobetzea da, hezkuntzakomunitate osoaren parte-hartzearekin; horri begira, Planaren jardunbideak honela zehaztu dira: jarduera horiek tutoretzaprograman txertatuz; ikasleei protagonismoa emanez, “ikasle laguntzaileak” deritzan figuraren bidez, aurten 30 LHn eta 14 DBHn; eta Bizikidetzaren Behatokiak sortuz, besteak beste. Plana neurri prebentiboekin (tutoretza plana; ikasleak arduretan inplikatzea: marrubi, eko-, giza-ordezkari eta ikasle laguntzailea) eta zuzentzaileekin (protokoloen arabera) garatzen da, interes-talde bakoitzari zuzenduta:

hituta, 2017ko urtarrilean KiVa programa abian jarri zen Lehen Hezkuntzan, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredua, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

Orientazio Sailak –bi orientatzaile, bi psikoterapeuta eta bi laguntzaile- aniztasunaren trataerarako programarekin jarraitu zuen, erritmo eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleekin: ikasgelako laguntza eta errefortzu bereziak, curriculumaren egoki■ Pertsonala: tailerrak eta prestakuntza tzapen indibidualizatuak, erakunde espeziasaioak lerro estrategikoekin lotuta, eta lizatuekiko koordinazioa –Berritzegune-, eta atal berri bat jarrera disruptiboen ku- abar. deaketaren ingurukoak Lehen HezkunIkasle bakoitzak behar duenaren arabera tzan, Bakeola fundazioarekin elkarlanean, prozedura bateratuak adosteko atenditzeko, plan berezituak sortu dira ikasle batzuen kasuan, Hezkuntza Indartzeko saioetan. Banakako Plana (HIBP), gurasoekin adostu ■ Familiak: bereziki familiei zuzenduegiten direnak. Guztira LH eta DBHn 83 HIBP tako hitzaldien artean, ohiko gaiez garatu dira. gain (heziketa sexuala, elkarbizitza,…), Bizikidetza Planaren barruan Hezkidetza DBH 1-3ko ate irekiak eguna antolatu plana ere badago, emakume eta gizonezda, metodologia eta ipad teknologia berrien aplikazioa gelan familiekin par- koen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egotekatzeko. Haur Hezkuntzan, “Ikas-mina pizten” erak ekiditeko ere. Esate baterako, ipuin eta gaiaren inguruan bi hitzaldi izan ziren, bideo bereziak ikusi eta landuz Haur eta Lehen Hezkuntzan, hormairudiez ingurua urtero ospatzen diren besteez gain. atondu, morez egindako eskulanak, etab.; Lehen Hezkuntzan, ohikoez gain eta Bigarren Hezkuntzan, “M8 egunero da!” (google zerbitzuak, hezkidetza, matebatzordearen bidez bideratutako jarduerak. matikak,…) lehen aldiz, Heziketa sexuala familietan, XXI. Mendean” hitzaldia ospatu zen.

Bizikidetza Planaren baitan, Elkarbizitzaren Behatokiak ospatu dira. Irakasle, ikasle eta familiez osatuta, hiru aldiz bildu dira etapa bakoitzaren egoera aztertzeko. 10


Orientazio Departamentua ■ Ikasleak: orientazio akademiko eta profesionalari buruz ikasleei eskaini ohi

zaien programaz gain, eta drogen kontsumo, ciberbuylling eta bullying eta sexuheziketari buruzkoei ere eutsiz, ikasturte honetan hauexek nabarmendu dira:  Deusto, Mondragon, EHU eta Digi-pen unibertsitateetako arduradunak Ikastolara etorri eta euren graduak aurkeztu zizkieten ikasle eta gurasoei.  Batxilergoko 1. mailako ikasleek Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan parte hartu zuten, ekintzailetza sozialaren eremuan, boluntariotza korporatiboaren bidez esperientziak trukatzeko ikasle, profesional eta erakundeen artean. Helburua gure ikasleen orientazio profesional berritzailea zen, Batxilergoaren osteko ikasketei begira. Ikasle guztiek hartu zuten orientazioa Ikastolan (5 ordu) eta 33 bertaratu ziren enpresetako bisitaldietara.  Batxilerreko ikasle talde batek EHU-k antolatutako “Kimika bizirik” ekintzan parte hartu zuen. Helburua: Unibertsitateak ikasleak Kimikaren mundura hurbiltzea da.  Topaketak Nobel Saridunekin: “Donostia International Physics Center”en, Batxilerreko bost ikasle.  “Adi-adian”: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan, Batxiler 1. mailako ikasleek heziketa-programa honetan parte hartu zuten, laugarren urtez, zeinaren bidez gizaduintasuna, bizikidetza eta enpatia lantzen diren biktimen lekukotzak gelara ekarriaz.

■ Gernika-Auschwitz hezkuntza bidaia: Batxilerreko 70 ikasle Poloniara bidaiatu ziren, Bizkaiko Batzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren babesa zuen gazteen misio diplomatikoan, gure gazteak bake-enbaxadore bihurtuz: Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen lagundu zuten Auschwitz kontzentrazio-esparruan.

Lehen Hezkuntzako ikasle-laguntzaileak

11


Proiektu bereziak eta berrikuntza proiektuak ■ Haur Hezkuntza: jakintzagaien ikasketa ■ Irakurketa sustatu: “Zazpi baietz” eta proiektuen bidez: Zelanda Berria, Historiaurrea, Ipar Poloa, Egipto, Txina, Erdi Aroa, Amazoniako oihana, ameriketako indioak, Londres eta Bilbo, Itsasoa, Basamortua, Espazioa.

irakurle-komunitatea DBHko Liburutegian, jarduerak jolastorduetan, etab.; Lehen Hezkuntzan, “Irakurketa-konpartiru” saioak, irakurketan lagundu eta zaletzeko jarduera Batxiler eta LHko ikasleen artean. ■ “Aniztasunaren aurpegiak” lan kooperatiboa: DBH 4ko Marrazketa Teknikoko ikasleek burututako proiektua, HHko ikasleentzat jokoak sortzeko. ■ Musikari bat adoptatu ekimena, DBHn: BOSeko ekintza didaktikoan parte hartu eta bi irteera burutu ziren: orkestraren entsaio orokorra ikusi eta BBK Aretora joan Beethoven-en 3. Sinfonian oinarritutako musika jotzera.

■ Lehen Hezkuntza: tailerrekin jarraitu:

12

 Berrikuntza: Programazio & Robotika 1. eta 2. mailan, gaitasun digitala, teknologikoa eta konputazionala lantzeko.  Matematika, plastika, gaztelera, musika -dantza, euskara. ■ Ekaineko berrikuntza proiektua:  ZTIAM: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Ikasturtearen amaierarako DBHn eta mailan garatutako tailerra, zientzia, Batxilergoan programatu diren jarduerak teknologia, ingeniaritza, artea, garatu dira: matematika eta estrategia  Sorosle eta begirale tituluak. teknologikoak biltzen dituena  Ikusentzunezko tailerra eta mosaikoa. (programazioa, blogak, posta  Sukaldaritza tailerra: sukaldaritzako elektronikoa). oinarrizko ezagutzak landu.  BARELIKOS: Eskola-baratza, elikadura  Marrazketa teknikoari buruzko tailerra. eta osasuna jorratzen dituen tailerra  Digi-pen advanced: bideo-jokoen (ingurumen-hezkuntza, programazio eta diseinua. jasangarritasuna).  Antzerkia. ■ Xake lehiaketa, Lehen Hezkuntzako  Hezkidetza. jolastorduetan.  Sexu-heziketa eta autoestimua.  Kirol egokitua.  Boluntariotza-lana “Gurena” nagusien egoitzan, Loiun.  Sukaldaritza, zineforum eta defentsa pertsonala uztartzen dituen ikastaroa.  Lehen Hezkuntzako irakasle praktikak, LH-ko tutore batek gainbegiratuta.


Ikasketa, gelatik kanpo ■ ■

■ ■

■ ■

Nerea Larrazabal Saituak, DBH 2. Mailako ikasleak, Coca-Colak antolatzen duen "Narrazio Laburreko 14.Edizioa"n lehen saria lortu zuen. Ikastolako hiru ikasle Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Bizkaldatz Txikia lll. Haur eta Gazteen Literatura Saria"etan irabazle: Malen Ormaetxea Leniz, Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe. DBH 2ko Nerea Larrazabal Saitua eta Julen Ortiz Uriguen, 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako lehen eta bigarren sarituak. 3.DBHko lau ikasleek Euskal Herriko V. Booktrailer lehiaketa irabazi zuten DBH 1-2-3 mailan, Euskerako jakintzagain egindako Margolana liburuaren booktrailerrari esker: Iñigo Lecanda, Mikel de Juan, Luka Zorriqueta eta Iñigo Beascoechea. DBH 3ko Lauronix taldeak bi sari lortu zituen First Lego League lehiaketako klasifikazio saioetan: "Irtenbide berritzaileagatiko Innobasque saria" eta "Global Innovation Awards"-era nominazioa Euskadiko proiekturik onena izateagatik: Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Iñigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta Zanotti. “Ikerketa faktoria: proiektu zientifikoteknikoak garatu” jakintzagaian eta eskolaz kanpoko “Lego Innovation Studio”n landutako proiektua: "Errepideetako Animalien Segurtasun Sistema (EASS) proiektu zientifikoa". Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larreak bigarren saria lortu zuten Teknologia eta Ingenieritza arloan Malagako "Certámen de Jóvenes Investigadores": proiektua, "Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan". Batxilerreko Ane Arrugaetak eta June Mongek Bartzelonako “Exporeserça Jove”n parte hartu zuten "Zaborretik energia lortzen" proiektuarekin eta lanik osotuenari aipamena hartu zuten. Azoka berberean Fernando Arana ikasle ohiak eta Ikastolako LEGO Innovation Studio-ko monitoreak 3 sari lortu zituen "Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan" proiektuarekin. Batxilerreko bi talde sarituak izan ziren Elhuyar-eko “Zientziaren Azoka”n, aurkeztutako zazpietatik: Nerea Albizuri eta Leire Urrutia; eta June Arrospide, Ane Iza eta Janire Tapia. Matematiketako “Udaberriko Lehiaketa”n, Eneko Llabori Martinez-Arano, bigarren; eta Aiala Garabieta Oribe, zazpigarren. Lauroko bi proiektuek, aipamen berezia "Si eres original eres de libro" estatu mailako lehiaketan: "Bizitza Marten?", Beñat Yañez Iturbe-Hormaeche eta Ander Urteaga Lopez, DBH 3. mailako "Ikerketa Faktoria" jakintzagaian; eta "Fotoboltaikoen azterketa eta haien aplikazioa pertsianetan energia iturri gisa", Unax Unzueta Carreras, Ander Agirre Robles, Galder Sarria Menchaca; LEGO Innovation Studio eskolaz kanpoko ekintzan burututakoa. European Youth Parliament proiektuan parte hartu zuten DBH 4ko sei ikaslek, debateak egiteko, ingelesez, europar arazoak jorratzeko (gizarteari buruz, politika, ekonomia edota ekologia). 13


Metodologia eta Teknologia Ikasturtean zehar, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat diseinatu zuen, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira: 

Ikaskuntza-metodoa eguneratzea:  Banakakoa / Taldekoa  Gelan / Etxean / Kanpoan  Autonomia / Sormena  Motibazioa / Inplikazioa

Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta online baliabideen erabilera.

“One to one” kontzeptua (ikasleatresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko.

Liburuak kontsulta materiala izatera pasatzen dira, beste material batzuen artean.

Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken sei ikasturteotan, eta datozen ekitaldietan bultzatu egingo da ikasleentzako tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez: chromebook-ak LHko 3. mailatik aurrera eta iPadak, DBH 1etik aurrera. iPad-ak erabiltzen diren mailetako familiek prestakuntza saio bi hartu dituzte: gailu haiei buruzko azalpen teknikoak eta gelan erabiltzen den metodologia praktikoari buruzkoa, zeinetan bai irakasle zein ikasleek hartu dute parte. Lehen Hezkuntzan, hirugarren urtez, 2. zikloko familiek saio praktikoak izan dituzte gelan erabiltzen diren baliabide tekniko eta aplikazioak ezagutzeko: Google zerbitzuak: Gmail, Gdrive, eta on-line lana.

14


Emaitza akademikoak Emaitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu eta promozionatu (hurrengo mailara jakintzagairen batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez: Lauro 13/14

Lauro 14/15

Lauro 15/16

Lauro 16/17

Gaind % 92

Promoz % 98

Gaind % 90

Promoz % 100

Gaind % 93

Promoz % 100

Gaind % 94

Promoz % 100

2º ESO

89

99

93

100

95

98

87

97

4º ESO

87

99

89

97

91

98

89

100

6º Prim.

Euskadin: %80ak gainditu du 6.LH eta %73ak gainditu du 4.DBH.

Unibertsitatera sartzeko batez-besteko nota, Batxilerreko espedientearen % 60az eta hautaprobakoaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamahiru urtez. Aurten, 7,99koa izan da (7,27 EAEn) eta horri esker, ikasleen kopuru handi batek (%86) lortu du sarrera mugatuena duten fakultate eta goi mailako ikasketetan sartzea, bai eta ikasle gehienak eurek erabaki eta eskatutako ikasketak burutzen egotea ere. Lauroren diferentzial positibo hori ohiko eta ohiz kanpoko deialdietan ere mantentzen da oro har. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 80 ekainean aurkeztu zen Hautaproba azterketara eta % 100ek gainditu egin zuen. Lauroko ikasleen batez-besteko nota Hautaproban 7,96ko zain zen, EAErenaren gainetik 6,65ekoa izan baitzen. Batxilerreko espedientearen batez-bestekoa 8,01koa izan da.

9

Unibertsitatera sartzeko batez-bestekoa* (ekaina)

Froga diagnostikoetan 4.LH eta 2.DBH: konpetentzia guztietan dagokigun ISEK mailaren gainetik gaude

8,5 8 7,5 7 6,5

6 03/04 04/05 05/06 06/07 07/08 08/09 09/10 10/11 11/12 12/13 13/14 14/15 15/16 16/17 LAURO EKAINA

EAE-CAV

PRIVADA

PÚBLICA

15


Jasangarritasuna eta Giza-konpromisoko Plana Jasangarritasuna Agenda 21 Plana garatu da bere hiru ardatzen arabera:  plana kurrikuluan zeharka txertatu  adierazleak kudeaketa mailan aztertu  hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, lemarekin: “klima-aldaketa”, ekoordezkari ikasleen laguntzaz.

Beste jarduera batzuk dira: Lehen Hezkuntzan, azoka solidarioa antolatu zen berriz ere, Dominikar Errepublikako eskola batentzat materiala batzeko.

Ikastolak "GAP - Aktibatu Bizkaia" programan parte hartu izan zuen, ikastolan sortzen diren hondakinak murrizteko helburuarekin. Lan honengatik Laurok bigarren saria eskuratu zuen Aktibatu programaren erosketa eta hondakinei buruzko moduluan. Zorionak parte hartu duten ekoordezkariei!

Giza-proiektuak Gizarte-konpromisoaren Planaren bidez, gure inguruneko gizarte-problematika aztertu eta kanpaina solidarioen bidez horren aldaketan parte hartzen da. Plan horri jarraituz, hiru kanpaina orokor burutzen dira urtero, nazioartekotzat deklaratu diren egunetan:  Koopera-rentzat arropa batu (Kooperazioaren Nazioarteko eguna).  Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratu eta elikagaiak batu (Justizia Sozialaren nazioarteko eguna).  UNICEF-en “Nigerrerako tantak” (Uraren nazioarteko eguna). 16

Hirugarren urtez, Aunar elkartearekin elkarlanean ari gara "Taper solidario" proiektuan parte hartuz. Elkarte honek gizabazterketa arriskua duten pertsonak laguntzen ditu janaria dohain emanez, eta Lauro Bizkaiko lehen Ikastola izan da proiektu honetan parte hartzen. Egunero batzen dituzte jantokiko soberakinak, eta garraiatu eta banatzen dituzte. Finkatu egin da Loiuko hirugarren adinekoen “Gurena” egoitzarekin genuen ituna: LH5ko ikasleak Gabon kantak abestera, Batxilerreko erlijioko ikasleak nagusiak laguntzera, Batxilerreko ikasleak ekaineko egun berezietan, etab. Gabon eta Inauterietako ekitaldietan batutako sarreren dirua, Lehen Hezkuntzako ikasleek Citycenship jakintzagaian erabakitako bi elkarte hauei eman zaie: “Stop Fa” eta “Sindrome de Down Fundazioa”. Bigarren urtez Mechones Solidarios elkartearekin kolaboratu dugu eta 8 ikaslek eman dute euren ile-mototsa minbiziagatik ilea galdu eta baliabide gabeko emakume edota neskentzat.


Lauro Ikastolaren 50. urteurrena

2016 eta 2017 urtean zehar jarduera anitz burutu ziren Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, 1966an “ResurreciĂłn MÂŞ de Azkueâ€? Ikastola kokatu eta legeztatu zenekoa, alegia. Hamaika proiektu definitu eta aurrera eraman ziren, eta ospakizun guztien amaiera ekitaldi berezi bat izan zen Euskalduna Jauregian, abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin bat eginez. 450 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten, ikasle-ohi, guraso eta aititek ere lagunduta.

17


Eskola Kirola, Kultur ekintzak, eta Hizkuntzak

Eskola Kirola, Kultur Ekintzak eta Hizkuntzak planean, zeinak ikuspegi integratzaile eta parte hartzailea duen, Lehen Hezkuntzako ikasleen %88k, DBHko ikasleen %75ek eta Batxilergoko ikasleen % 60k parte hartzen dute, azken etapa honek igoera izan duelarik EGA-Habe eta First-Advanced prestaketa ikastaroak gehitu direnetik.

Kirol ekintzetan, jarduera berri hauek mantendu dira: “Gorputza eta osasuna”, “Defentsa pertsonala” eta “Xakea”. Beste alde batetik, patin-hockeyko taldea finkatu egin da, eta atletismoan, eskupilotan eta ur -poloan gora egin dute parte-hartzaileen kopuruek.

Azpimarratzekoa da emakumezkoen partehartzeak gora egin duela Bigarren Hezkuntzako azken hiru mailetan, % 70raino iritsita. Kirol jardueren monitore kopurua 55ekoa izan da, eta kultur jarduerena, 12. Euretatik %40, gutxi gora-behera, ikasle eta ikasle -ohiak dira.

Ikasturte honetan eski jarduera berreskuratzea lortu da, aurreko deialdietan elur faltagatik bertan behera geratu behar izan baitziren. 18

Euskara Planaren eskutik, kirolean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak burutu dira (ikus 8. or.).


Kultur Ekintzei dagokienez, dauden jarduerak sendotu dira, eta Abesbatzak gailentzen jarraitzen du. Lehen Hezkuntzan “Sormena” eta “Esperimentazioa – Ikerketa” jarduera berriak mantendu egin dira. Ohikoak diren ikuskizunez gain, ikasturte honetan 50. urteurrenean Euskalduna Jauregiko ekitaldirako prestatutako jarduerak azpimarratu behar ditugu.

Hizkuntzen eskaintza Bigarren Hezkuntzan berriz handitu egin da, Txinera, Frantsesa eta HABE eta EGA tituluak lortzeko ikastaroez gain, ingeleseko First eta Advanced tituluak lortzeko ikastaroak gehitu baitira, St. George Academy kanpoko kolaboratzailearekin. Prefirst

8

First

73

Advanced

26

Batxiler Duala egiteko aukerak ere aurrera darrai, hots, Amerikar Batxiler titulua lortzeko aukera ematen duena. 16/17 ikasturtean 21 izan dira ikasle parte hartzaileak (ikus “Internazionalizazioa).

19


Zerbitzu osagarriak Garraioa Ekitaldi honetan, 2.657 erabiltzaileen zerbitzuak kudeatu dira irteera eta sarreretan, Haur/Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoen Zerbitzu Berezian eta Eskola Kirolean, eta honek %4ko igoera suposatu du. Zerbitzuak Ikastolak definitutako kalitateparametroen baitan garatu dira, alderdi

hauei dagozkien helburuak betez: ikastetxera iristeko ordutegia, ibilbidearen iraupena eta laguntzaile zerbitzuen kudeaketa. Ertzaintzaren ohiko berrikuspena.

Jantokia Sukaldeko Kudeaketaren ISO9001:2008 agiriaren inguruan, zertifikazio honek ere dagokion berrikuspena izan du eta mantendu egin da. Abenduan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohikoa den auditoretza burutu zuen Ikastolako instalazioetan eta lortutako emaitza “favorable nivel superior� izan zen.

20

Sukaldeko arduradunek menu berezien kudeaketarekin jarraitzen dute, elikadura -behar bereziak dituzten ikasleentzat; eta kontrol zorrotzagoak garatu dituzte haien elikadura-segurtasuna bermatzeko. Alergenoen plana ikastolako eremu guztietara luzatu da.


Mantenu eta segurtasuna Ikastolaren dimentsioa ikusita, eta instalazioak modu ordenatuan kudeatzeko eta egoera onean mantentzeko, Lauro Ikastolak GMAO programa informatiko propioa erosi eta garatu zuen 08/09 ikasturtean, mantenuaren kudeaketarako. Ekitaldi honetan, sortutako 3.563 lanaginduen jarraipenarekin egin da kudeaketa eta jardueraren amaieran, agindu horien % 97 itxita zegoen.

Udako konponketa eta berriztapenetan, besteren artean, burutu diren nagusienak dira:

â– Kirol eta jolas instalazioak LHko jolastokian. â– DBHko laborategiak berriztatu. â– DBH 3ko espazioen zaharberritzea. â– Lehen Hezkuntzako lehen mailako komunak eraberritu.

Mantenuaren kudeaketan izandako hobekuntza horrek bidea ematen du kausak eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ezagutzeko, prebentzioa, zuzenketa eta segurtasun eta higienearen atalak kudeatuz. Horrekin batera, mantenuaren alorreko beharrak aurreikustea ahalbidetzen du.

Erizaindegia Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arretaz gain, Erizaindegiak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak egin ditu, ikasleei zuzenduta.

21


Kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa Kontseilu Errektoreak 2017ko azaroaren 30an urteko kontuak formulatu zituen eta bazkideen 2018eko Batzar Nagusian aurkeztuko dira euren onarpenerako. Auditoreek 2017ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiaren urteko kontuen ALDEKO IRITZIA eman dute, zeren eta, euren ustez, “LAURO IKASTOLA Kooperatiba Elkartearen alderdi esanguratsu guztiak, ondarearen irudi fidela eta finantza-egoera adierazten baitituzte”. 2016-17ko ekitaldiko emaitza positiboa izan da: 17.824€. Kontseilu Errektoreak proposatuko du emaitza hori Nahitaezko Erreserba Funtsera eta Borondatezko Erreserba Funts banaezinera eramatea, Euskadiko Kooperatiben Legearen eta bere Sozietate Estatutuen irizpidearekin bat etorriz.

Balantzearen kontu-sail esanguratsuenak hauexek izan dira: Pasiboan, Funts Propioen igoerak Ondare garbian eragin izan du eta Epe luzerako zorrak partida handitu da, Kooperatiben kapitalezko subentzioak jasotzeko mailegu baten eskaeragatik. Pasibo korrontean aldiz, Epe laburrera Herri Administrazioekiko beste zor batzuetan jaitsiera eman da. Aktiboari dagokionez, Epe laburrerako Finantza-Inbertsioak atalean bazkideek egindako ekarpenak barneratu dira eta Diruzaintzan mailegu berriaren eragina dago, 16-17 eta hurrengo ikasturtean burutuko diren inbertsioen ordainketei aurre egiteko kontratatu egin dena, alegia. Kontseilu Errektoreak 2017-18 ekitaldirako familiei kobratzen zaien zenbatekoaren igoera, % 1,63an finkatu zuen.

Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 5.578€ko emaitza positiboarekin itxi du 2017eko kontabilitate-ekitaldia.

22


Datu esanguratsuak Datuak 16/17 Bazkideak

1.249

Ikasleak

1.957

Langileak %100 Kontzertua duten gelak Betetze maila*

Hedadura M2

159 75 HH-LH: 100% DBH: 93% Batxiler: 81% 93.433 m2

* Matrikulari begira, plazak ditugu DBH eta Batxilerrean Eusko Jaurlaritzak etapa hauetarako zehazten duen gelako ikasle kopurua handiagoa delako.

Asetasun maila Familiak

8,0

Ikasleak

7,8

Langileak

7,2

23


Balantzeak, 2017 eta 2016eko abuztuaren 31n AKTIBOA 2017.08.31

2016.08.31

11.311

7.498

Ibilgetu materiala

5.659.984

5.766.868

Ondasun higiezinetako inbertsioak

2.166.957

2.227.720

Taldeko enpresa, elkartu eta bazkideetan epe luzerako in-

47.170

47.170

Epe luzerako finantza-inbertsioak

24.471

24.471

124.962

154.989

8.034.855

8.228.716

35.226

33.897

218.242

216.884

AKTIBO EZ-KORRONTEA Ibilgetu ukiezina

Bestelako zordun ez-korronteak Aktibo ez-korrontea, guztira

AKTIBO KORRENTEA Izakinak Zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk Epe laburrerako Finantza-Inbertsioak

32.000

Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk

24

760.493

51.523

Aktibo korrontea, guztira

1.045.961

302.304

AKTIBOA, GUZTIRA

9.080.816

8.531.020


ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2017.08.31 2016.08.31

ONDARE GARBIA Funts propioak Kapitala

1.107.325

1.115.294

Erreserbak

3.093.838

3.068.265

Bazkideen ekarpenak

31.830

Kooperatibaren emaitza (positiboa eta negatiboa)

17.824

11.540

4.250.817

4.195.099

663.095

699.491

4.913.912

4.894.590

370.165

360.508

1.953.581

1.398.904

221.688

202.811

2.545.434

1.962.223

1.980

2.156

Epe laburrerako zorrak

402.550

420.289

Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe laburrerako

147.095

147.877

Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kon-

1.069.845

1.103.885

Pasibo korrontea, guztira

1.621.470

1.674.207

ONDARE GARBI ETA PASIBOA, GUZTIRA

9.080.816

8.531.020

Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak Ondare garbia, guztira PASIBO EZ-KORRONTEA Epe luzerako hornidurak Epe luzerako zorrak Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe luzerako Pasibo ez-korrontea, guztira PASIBO KORRONTEA Epe laburrerako Hezkuntza, Formakuntza eta sustapen Funtsa

25


2017 eta 2016eko abuztuaren 31n amaitutako urteko ekitaldiari dagokion galdu-irabazien kontua ERAGIKETA JARRAITUAK: Negozio-zifraren zenbateko garbia

5.397.526

5.289.486

Hornikuntzak

(960.314)

(933.335)

Beste ustiapen-sarrera batzuk

6.350.496

6.398.743

Pertsonal-gastuak

(6.984.441)

(6.962.768)

Beste ustiapen-gastu batzuk

(3.279.622)

(3.333.437)

(512.084)

(498.249)

36.396

39.198

(17.042)

19.180

Hezkuntza, formakuntza eta sustapen funtsa. Zuzkidura.

(1.980)

(1.282)

USTIAPEN-EMAITZA

28.935

17.536

Finantza-sarrerak

9.600

14.053

Finantza-gastuak

(20.711)

(20.049)

-

-

(11.111)

(5.996)

17.824

11.540

-

-

ERAGIKETA JARRAITUEI DAGOKIEN EKITALDIKO EMAITZA

17.824

11.540

EKITALDIKO EMAITZA

17.824

11.540

Ibilgetuaren amortizazioa Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzak eta bestelako egozBeste emaitza batzuk

Narriadura eta finantza-tresnak besterentzeagatiko emaitza FINANTZA-EMAITZA ZERGAK ORDAINDU AURREKO EMAITZA Mozkinen gaineko zerga

26

2017.08.31 2016.08.31


Diru-laguntzak eta negozio-bolumena 2017.08.31

2016.08.31

Diru-laguntzen sarrerak (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

6.257.858

6.300.177

Fakturazioaren sarrerak

5.490.164

5.388.052

5.397.526

5.289.486

92.638

98.566

Negozio-zifraren zenbateko garbia Sarrera osagarriak eta kudeaketa korronteko beste sarrera batzuk (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

USTIAPEN SARRERAK, GUZTIRA

11.748.022 11.688.229

Inbertsioak INBERTSIOAK

Aplikazio Informatikoak

8.305

Eraikinak eta beste instalazio batzuk

131.496

Altzariak

89.428

Informazioa prozesatzeko ekipoak

81.220

Behekosoloako eraikina

37.801

Guztira

348.250

27


Auditoretza txostena

28


29


30


31


Goitiko-Antsobiaga, 2 48180 LOIU 94-4710444 / 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.org www.lauroikastola.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.