Presidentearen hitzak Datorren otsailaren 27an, osteguna, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurten, Elkarte Kooperatibaren 31-BI artikuluaren arabera, Kontseilu Errektoreko zatikako berriztapena burutu behar dugu, bai eta Jagolaritza Batzordearena ere. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIAK – KOOPERATIBA. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuetaz informatzen zaituztegu. Gure plan estrategikoaren barruan sartzen diren oinarrizko ekimen ezberdinak adierazten ditugu. Eta baita, formakuntza planak; metodologia eta teknologia, elkarbizitza plana, KiVA, pentsamendu gaitasunak. Gai hauetan adituak diren erreferentziazko profesionalen aholkularitza eta trebakuntza jaso ditu ikastolako pertsonalak. Aldi berean euskara plana eta proiektu eleanitzaren inguruan egindako ekintzak azaltzen ditugu. Orientazioa, berrikuntza proiektuak, Eskola Agenda 21 eta giza-konpromiso plana ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikusi ditzakezue. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.org) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun.
2
Itziar Laskurain Lasa Lauro Ikastolako Presidentea
Izan zirelako gara,
garelako izango dira.
Gernikako Arbolaren kimua, RetoĂąo del Ă rbol de Gernika, plantado 2008. PĂĄgina 3en 2008 urtean landatua.
Xedea - Ikuspegia - Baloreak Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena
Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.
Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.
Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.
Ikuspegia Izan zirelako gara, garelako izango dira.
4
Kooperazio eta elkarlana dira gure iparrorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.
Gure jakintza, gure askatasuna. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz.
Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.
Baloreak Izaera eta nortasun propioa, hezkuntza – eredu, kudeaketa eredu eta kultura propioa garatuz. Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz Kooperatiba izaera
5
Proiektu pedagogiko berritzaileen finantziazioiturriak indartzeko “Gure jakintza” Funtsa Kontseilu Errektoreak “Gure Jakintza” funtsa jarri du abian, izaera berritzaileko proiektu pedagogiko berrien
finantziazio-iturriak
hedatzeko
edo gaur egun existitzen diren baliabide nahikorik ez duten batzuk indartzeko. Funts hau proiektuak indartzeko sortu da, eta gure ikasleei ahalik eta aukera gehien eskaini ahal izateko, gure gizartearen aurrerapenaren eta ongizatearen etorkizuneko arduradun gisa garapen integrala izan dezaten. Funtsak lortutako baliabideak ikerketa zientifiko, teknologiko, artistiko, matematiko, literario eta bestelako proiektuetan erabiliko dira, edo estatu edota nazioarteko lehiaketetan edo kongresuetan parte hartzen, bai Bigarren Hezkuntzako etapetan (DBH eta Batxilergoan) zein Lehen Hezkuntzan. Funtsaren indarraldiko lehen ariketa honetan, aukera eman zaie baja izan diren bazkideei beren kapital soziala Gure Jakintza funtsera bideratzeko, bai kopuru osoa edo horren % 50ekoa. Kooperatibaren Kontseilu Errektoreak argitalpen hau aprobetxatu nahi du ekimen honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak emateko, gure hezkuntza proiektuaren etengabeko hobekuntzan parte hartu izanagatik. Guztion artean errealitate bihurtzen dugu gure leloa: “Gure jakintza, gure askatasuna”. 18/19 ikasturtean Funtsera bideratutako diru-kopurua 4.074 €koa izan zen eta kostearen zati bat estali zuten proiektuak izan ziren: Kukulumnedi –Pertsonen Talentua Garatuz konferentzia proiektua eta Kid’s kit-car – Diseinatu, eraiki eta lehiatu kotxe elektrikoekin.
6
Pertsonak eta lan-talde profesionalak Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkiberrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Formakuntza Planaren baitan, jardunbide hauek biltzen dira:zunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea metodologia
■ Norbere gaitasun profesionalak garatzeko plana: etorkizuneko erronkei
■
■
aurre egiteko, talentuaren kudeaketa estrategikoa egitea beharrezkoa ikusi da: irakasleen gaitasunen ebaluazioa eta garapenerako testuinguru eta dinamikak sortu dira. Besteak beste, konpetentziak zehaztu, garapenerako beharrizanak definitu eta talentua kudeatzeko estrategiak diseinatu. Kanpoko kolaborazioak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek maiz hartzen dute parte sektoreko foroetan, erakunde edo beste ikastetxeekin elkarlanean, Ikastolan garatzen dituzten berrikuntza-proiektuak azaltzeko. “Thinking based learning-TBL” prestakuntza-jarduera berrien plangintza eta antolaketa-diseinuarekin jarraitu da.
Workshop eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Erakunde honen burua eta TBLaren sortzailea, Rober Swartz, eta bere kolaboratzailea, Viridiana Barban, ikastolan izan ziren coach-ak prestatzen jarraitzeko.
Prestakuntza-saioen ohiko programazioarekin jarraitu da, besteak beste: Erkide
kongresua ikastaroak: LHko 3arte hartzaile, Haur Hezkuntzako 1 eta DBH-Batxilergoko parte hartzaile bat, hiruhilabete bateko ikastaroa. Euskalit: erronkak eta metodologiak hezkuntza arloan. RCP eta EDESA maniobrak, etapa guztietan. Hezkidetza: jarduera ezberdinak, etapetan (esate baterako, Inspira, EHUko ikastaroa). Haur Hezkuntza: estresaren inguruko ikastaro berezia, neurohezkuntzako I kongresua, Maria Bonales psikologoa neurohezkuntzari buruz, motrizitatea, arreta goiztiarra eta orientatzailearen eskutik AEN. Lehen Hezkuntzarako: estresa eta mindfulnes ikastaroa, SARGOI baloreetan oinarritutako sare-soziala, KiVa, Intregateken eskutik Aniztasuna, FLL Innobasque, Scratch 3.0, mbot robota, arduino, Berritzegunearen eskutik cyberbullinga. Maria Bonalesen Eskutik, neurohezkuntza, Marta Ferrero eta Berritzegunearen eskutik ebidentzietan nabarmendutako hezkuntza, autismo- asperger Apnabi. Bigarren Hezkuntza: irakurzaletasunari buruzko ikastaroa, ISEI-IVEI Francisco Lunaren eskutik irakurtzearen garrantzia, Nuria Castellsen eskutik ulermen tailerra, jasangarritasun diseinua, Heziketa Fisikoan oreka proiektua. IRALE
7
Hezkuntza zerbitzu integralak Euskara Plana Euskara Plana ondorengo jardunbideetan zehaztu da:
■ KORRIKA 21ean parte hartzea: Korrika Txikia Ikastolan ikasleria guztiaren parte hartzearekin; Loiuko Udaletxeak antolatutako Korrika Txikia inguruko beste ikastetxeekin; Korrika Laurotik pasatzean, lekukoa kilometro batez eraman genuen "Marrubi Taldearen" omenez; eta Korrika Loiutik pasatzerakoan beste kilometro bat egin zuten lekukoa eramanez, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen dutenek.
■
Euskaraldia kanpainan inplikatzea eta parte hartzea, gure egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko helburuarekin.
8
■
Eskola Kirola: eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera hobetzeko Planari jarraipena eman zaio, umeen eta gazteen euskararen erabilera muin informaletan sustatzeko eta normalizatzeko. Jarduera honetan, familien eta ikusleen sentsibilizazioan eragiteko, karteleria berria jarri da.
■
Lehen Hezkuntza: euskararen erabilera ikasgelaren barnean eta ikasgelatik kanpo sustatzen duten estrategiak definitu dira; “Marrubi Taldeak”ek burututako kanpainiak eta “Euskal Egun Kulturala” antolatu hiruhileko bakoitzean. “Ikas-komunitatea” proiektuak bost urte daramatza martxan eta hirugarren urtez, 12 gurasok hartu zuten parte 5. eta 6. mailetako ikasleei hitzaldiak emanez; emakume kirolarien inguruko konferentziak, ipuin, txiste, marrazki, xake eta “20 segundu/20 diapositiba” lehiaketak, “Kirol-leloak”, “Kopla lehiaketa”.
■
Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: ohiko trukaketa Hazparneko Ursuia ikastetxearekin; “Kalakari” hautazko-jakintzagaian jarduera bereziak, hala nola Santa Ageda, Pastorala Haur Hezkuntzako umeekin, …; eta EuskarAbentura espedizioan parte hartzeko sustapena, zeinetan Ikastolako 8 ikaslek parte hartu zuten.
Proiektu eleanitza Lauro Ikastolako Proiektu Eleanitzak euskara erabiltzen du ikasketarako hizkuntz bezala; gaztelera, “Lengua Castellana” jakintzagairako; ingelesa, jakintzagai bezala 5 urtetik aurrera eta ikasketarako hizkuntza bezala Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, arlo jakin batzuetan. DBHko 2. mailan frantsesa dago jakintzagai moduan, eta hurrengo mailetan, aukeran dute; DBHn, txinera eta ekialdeko kultura eskaintzen da eskolaz kanpoko jardueretan.
Batxilergo duala: Batxiler titulu amerikarra izateko aukera, ingelesez. Ikastolan 15/16an hasitako proiektuan, DBH 2tik gorako ikasleek hartzen dute parte, etxean lan eginez, on-line plataformarekin, EEBBko institutu batekin. Dagoeneko 12 ikaslek lortu izan dute titulazio bikoitz hau eta 18/19 ikasturtean 44 ikaslek parte hartzen dute.
Internazionalizazioa ■ Udako egonaldien programaren jarraipena, Ingalaterra, Irlanda eta EEBBra, 28 ikasle; eta Frantzian, 2.
■ Kanada: DBH 3 eta 4ko 16 ikaslek le-
hen hiruhileko egonaldia egin zuten Kanadan, familia eta ikastetxea konbinatzen dituen egonaldian.
Internazionalizazioa ■ Trukea Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, DBH 1eko 20 ikasle.
■ Trukea Angulêmeko (Frantzia) ikastetxe batekin, frantsesa ematen duten 2. DBHko 26 ikaslek parte hartu dutelarik.
Cambridge-eko azterketak Ikastolan egiten jarraitzen 18/19 ikasturtean 78 ikasleek egin zituzten FIRST eta ADVANCED azterketak.
9
Elkarbizitza Plana Elkarbizitza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntzakomunitate osoaren parte-hartzearekin; horri begira, Planaren jardunbideak honela zehaztu dira: jarduera horiek tutoretza-programan txertatuz; ikasleei protagonismoa emanez, “ikasle laguntzaileak” deritzan figuraren bidez, eta Bizikidetzaren Behatokiak sortuz, besteak beste. Plana neurri prebentiboekin (tutoretza plana; ikasleak arduretan inplikatzea: marrubi, eko-, giza-ordezkari eta ikasle laguntzailea) eta zuzentzaileekin (protokoloen arabera) garatzen da, interes-talde bakoitzari zuzenduta:
■ Pertsonala: tailerrak eta prestakuntza
saioak lerro estrategikoekin lotuta, eta atal berri bat jarrera disruptiboen kudeaketaren ingurukoak Lehen Hezkuntzan, Bakeola fundazioarekin elkarlanean, prozedura bateratuak adosteko saioetan.
■ Familiak: Haur Hezkuntzan, bi hitzaldi
espezifiko egin ziren: "Logopedia" eta "del placer de hacer al placer de pensar".
18/19 ikasturteko ekintzen kronogramak honako hauek jaso zituen: Autobus-zaintzaileentzako prestakuntza. Ikasturte hasierako aurkezpena ikasleei: pregoia irakurtzea, bertso-saioa eta talde kirolak praktikatzea, hala nola, sokatira, errelebo lasterketa eta errugbia. Familiei jakinaraztea eta ikasturte hasierako hitzaldietan aurkeztea. Kirol- eta kultura-jardueretako begiraleen prestakuntza. Tutoreen hileko bileren egutegia zehaztea. Orientazio Sailak –bi orientatzaile, bi psikoterapeuta eta bi laguntzaile- aniztasunaren trataerarako programarekin jarraitu zuen, erritmo eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleekin: ikasgelako laguntza eta errefortzu bereziak, curriculumaren egokitzapen indibidualizatuak, erakunde espezializatuekiko koordinazioa (Berritzegune), eta abar.
Ikasle bakoitzak behar duenaren arabera atenditzeko, plan berezituak sortu dira ikasle batzuen kasuan, Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP), gurasoekin adostu egiten direnak. Guztira LH eta Bigarren Hezkuntzan 99 HIBP Bizikidetza Planaren baitan, Elkarbizitzaren zabaldu dira. Behatokiak ospatu dira. Irakasle, ikasle eta familiez osatuta, hiru aldiz bildu dira etapa ba- Bizikidetza Planakoitzaren egoera aztertzeko. ren barruan HezLehen Hezkuntzan, kontsolidatuta dauden zerbitzu hauen ingurukoak landu ziren: Google, Bizikidetza, Matematika, Hezkuntza Integrala XXI. mendean, etab.
Honi guztiari gehituta, 2017ko urtarrilean KiVa programa abian jarri zen Lehen Hezkuntzan, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredua, eskolajazarpena murriztea xede duena. 17/18 ikasturtean KiVa proiektua DBHn ere ezartzen hasi zen. 10
kidetza
plana
ere badago, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditeko ere. Esate baterako, ipuin eta bideo bereziak ikusi eta landuz Haur eta Lehen Hezkuntzan, hormairudiez ingurua atondu, morez egindako eskulanak, etab.; eta Bigarren Hezkuntzan, tailerrak eta hitzaldiak nagusiki.
Orientazioa Ikasleak: orientazio akademiko eta profesionaleko, drogen kontsumoaren prebentzioari buruzko, cyber-bullyingari eta bullyingari buruzko eta sexu-hezkuntzari buruzko ohiko hitzaldi-programaz gain, honako hauek ere nabarmendu dira ikasturte honetan: Deustu, Mondragon, EHU eta DigiPen unibertsitateetan eskainitako graduen aurkezpena gurasoei eta batxilergoko ikasleei, Ikastolan bertan. Batxilergoko 2ºmailako ikasleekin hainbat saio antolatu ziren gurasoen parte hartzearekin euren ibilbide akademiko eta profesionalaren inguruko gomendio eta bizipenak helarazteko. Batxilergoko 1. mailako ikasleek Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan parte hartu zuten, ekintzailetza sozialaren eremuan, boluntariotza korporatiboaren bidez esperientziak trukatzeko ikasle, profesional eta erakundeen artean. Helburua gure ikasleen orientazio profesional berritzailea zen, Batxilergoaren osteko ikasketei begira. Ikasle guztiek hartu zuten orientazioa Ikastolan (5 ordu) eta 17 bertaratu ziren enpresetako bisitaldietara. “Adi-adian”: Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan, Batxiler 1. mailako ikasleek heziketa-programa honetan parte hartu zuten, bosgarren urtez, zeinaren bidez giza-duintasuna, bizikidetza eta enpatia lantzen diren biktimen lekukotzak gelara ekarriaz.
KUKULUMENDI Hitzaldiak—Pertsonen gaitasunak garatzen 2018/2019 ikasturtean KUKULUMENDI konferentziei hasiera eman zitzaien. Bertan, ezagunak diren pertsonek beraien esperientzia eta ezagupenak elkarbanatu zituzten Batxilergoko ikasleekin. Iaz, honakoek parte hartu zuten: Maialen Lujanbio, Pedro Miguel Etxenike, Daniel Innerarity, Jon Uriarte eta Eneko Knörr eta Pedro Luis Uriarte.
11
Proiektu bereziak eta berrikuntza proiektuak ■ Haur Hezkuntza: Jakintzagaien ikasketa proiektuen bidez lantzen jarraitzen dugu bertan sortutako "Amalur!" izeneko materialarekin. Eskola Baratzaren proiektua martxan jarri zen 18/19 ikasturtean.
artean konpetentzia teknikoak sustatzeko asmoz. Horretarako aitzakia, kotxeak diseinatu eta eraiki, lasterketetan parte hartzea, prototipo elektrikoekin eta ingurugiroarekiko jasangarriak. Proiektua Lehen Hezkuntzako bi taldeekin garatu zen, eskolaz kanpoko ekintzetan; eta DBH lehen mailako bost taldeekin, Teknologia eta Matematika ikasgaietan.
■ Lehen Hezkuntza: Berrikuntza: Programazio & Robotika LH 1-2, gaitasun digitala, teknologikoa eta konputazionala lantzeko. Matematika, plastika, gaztelera, musika-dantza, euskara tailerren jarraipena. ZTIAM: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan garatutako tailerra, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea, matematika eta estrategia teknologikoak biltzen dituena (programazioa, blogak, posta elektronikoa). BARELIKOS: Eskola-baratza, elikadura eta osasuna jorratzen dituen tailerra (ingurumen-hezkuntza, jasangarritasuna). Xake lehiaketak.
■ Kid’s kit car proiektua: 12
Proiektu berri hau, Kid's Kit-Car, lukrorik gabeko elkarte baten eskutik dator, GreenPower IBERIA, 2017ko urtarrilean jaioa, ume eta gazteen
■ Irakurketa sustatu: “Zazpi baietz”
eta irakurle-komunitatea DBHko Liburutegian, jarduerak jolastorduetan, etab.; Lehen Hezkuntzan, “Irakurketakonpartiru” saioak, irakurketan lagundu eta zaletzeko jarduera Batxiler eta LHko ikasleen artean.
■ Ekaineko berrikuntza proiektua: Ikasturtearen amaierarako DBHn eta Batxilergoan programatu diren jarduerak garatu dira: Sorosle eta begirale tituluak. Ikusentzunezko tailerra eta mosaikoa. Sukaldaritza tailerra. Marrazketa teknikoari buruzko tailerra. Digipen advanced: bideo-jokoen programazio eta diseinua. Hezkidetza, sexu-heziketa eta autoestimua. Kirol egokitua. Boluntariotza-lana “Gurena” nagusien egoitzan, Loiun. Lehen Hezkuntzako irakasle praktikak, LH-ko tutore batek gainbegiratuta.
Ikasketa, gelatik kanpo ■
■ ■ ■
■
■
■
■
Ikastolako bi ikasle Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Bizkaldatz Txikia V. Haur eta Gazteen Literatura Saria"etan irabazle: Andere Garabietak bigarren saria jaso zuen haur-kategorian eta Aiala Garabietak bigarren saria gazteen kategorian. Narrazio Laburreko 16. edizioko Coca-Cola lehiaketan, hirugarren saria DBH 2.mailako Alvaro Vilameriel Garcíak jaso zuen. Amets Ulibarri Pérez de Nanclares José Mª Portell Literatur txapelketan irabazle suertatu zen gazteen kategorian. Amaia Quijanok, DBHko 3. mailako ikasleak, “Premio Boolino de relato corto juvenil”, saria irabazi zuen kategoria erromantikoan. Olatz Del Moral Celaya, Naia De la Fuente García eta Ander Urteaga Lópezek osatutako Batxilergoko 1. mailako taldeak Bartzelonan ospatutako "Exporecerca Jove" Zientzia Azokan parte hartu zuen. Aurkeztutako proiektuaren izenburua "uretako ekosistema mikrobianoetan kutsadurak duen eraginaren azterketan Winogradskyren zutabeak aplikatzea" izan zen. Matematikako Olinpiadetako sariak: Ekain Garai, Jun García, Aimar Intxasuti, Malen Bustamante eta Alesander LLabori. Inés Borchers Ariasek Euskadiko XXX. Fisika Olinpiadan hirugarren sailkatu bezala aipamena lortu zuen eta Matematikako LV Olinpiadan bigarren sailkatu zen. Estatuko Matematika Olinpiadan 75 ikasletik 7.a geratu zen eta horrek "Mediterranean Youth Mathematical Championship" RN Napoliko parte-hartzaile bakarra izatera eraman zuen. Batxilergoko bost ikaslek parte hartu zuten European Youth Parliament programan, Europako arazoei, arazo sozialei, politikoei, ekonomikoei eta ekologikoei buruzko eztabaidetan. Horietako hiru, Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga, Poloniara joan ziren 19/20 hasieran EYPren Europako fasean parte hartzera, aurreko ikasturtean Euskadiko eta Estatuko faseetan lortutako sailkapenaren ondoren. Gorka Etxebeste Lauro Ikastolako ikasle ohia eta EYPeko lehen partaideen taldeko kidea izandakoak eta gaur egungo antolakuntzako laguntzailea denak, Poloniara bidaiatu zen laguntzaile gisa. 13
Metodologia eta Teknologia berriak Azken ikasturteetan, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat martxan jarri du, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira: Ikaskuntza-metodoa eguneratzea: Banakakoa / Taldekoa Gelan / Etxean / Kanpoan Autonomia / Sormena Motibazioa / Inplikazioa Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta
online baliabideen erabilera. “One to one” kontzeptua (ikasleatresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko.
Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken zortzi ikasturteotan, tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez: chromebook-ak LHko 3. mailatik aurrera eta iPadak, DBH 1etik aurrera. iPad-ak erabiltzen diren mailetako familiek prestakuntza saioak hartu dituzte: gailu hauei buruzko azalpen teknikoak eta gelan erabiltzen den metodologia praktikoari buruzkoa, zeinetan bai irakasle zein ikasleek hartu dute parte; gailuen kudeaketa egiteko aplikazioen azalpena (Lazarus, Meraki). Lehen Hezkuntzan, bosgarren urtez, 2. zikloko familiek saio praktikoak izan dituzte gelan erabiltzen diren baliabide tekniko eta aplikazioak ezagutzeko: Google zerbitzuak: Gmail, Gdrive, eta on-line lana.
14
Emaitza akademikoak Emaitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu (G) eta promozionatu (P) (hurrengo mailara jakintzagairen batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez:
Lauro 14/15
Lauro 15/16
Lauro 16/17
Lauro 17/18
Lauro 18/19
%A
%P
%A
%P
%A
%P
%A
%P
%A
%P
6º Prim.
90
100
93
100
94
100
96
99
90
99
2º ESO
93
100
95
98
87
97
86
100
86
99
4º ESO
89
97
91
98
89
100
87
100
93
99
■
■
■ ■
Unibertsitatera sartzeko batez-besteko nota (ikus grafikoa),
Unibertsitatera sartzeko batez-bestekoa, hirurtekoetan 8,00
Batxilerreko espedientearen %60az eta hauta7,50 probakoaren %40az osatzen dena, 7aren gaine7,00 tik mantendu da ekaineko deialdian, eta ho6,50 rren gainetik egon da hamabost urtez. Aur6,00 ten, 7,93koa izan da, 95-98 98-01 01-04 04-07 07-10 10-13 13-16 16-19 Lauroko historikoan lorLauro EAE-CAV tutako bigarren notarik onena. Lauroren diferentzial positibo hori ohiko eta ohiz kanpoko deialdietan ere mantentzen da oro har. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen %81a ekainean aurkeztu zen Hautaproba azterketara eta %100ak gainditu egin zuen. Lauroko ikasleen batez-besteko nota Hautaproban 7,89ko izan zen, EAErenaren oso gainetik 6,71ekoa izan baitzen. Batxilerreko espedientearen batez-bestekoa 7,96koa izan da.
Ezohiko deialdiari dagokionez, derrigorrezko zatian gure ikasleen batez besteko nota 6,1ekoa izan zen, EAEko 5,03ko batez bestekoaren gainetik.
15
Eskola Agenda 21—Jasangarritasuna
Agenda 21 Plana garatu da bere hiru ardatzen arabera: plana kurrikuluan zeharka txertatu. adierazleak kudeaketa mailan aztertu.
hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, lemarekin: “klima-aldaketa”, eko-ordezkari ikasleen laguntzaz.
Ikastolako 10 ikaslek Loiuko udaletxean ospatutako Eskola Agenda 21 foroan hartu zuten, Asier Etxebarrieta eta Eriz Kaminero irakasleek lagunduta. Gure ikasleek, inguruko beste ikastetxeetako kideekin batera, Laurok ikasturte honetan jasangarritasunaren alde hartutako konpromisoak adierazi zizkioten Alkateari, eta udal mailan jasangarritasunaren aldeko eskakizun batzuk proposatu zituzten.
Exhibition of prototypes of sustainable transport powered by renewable energy Mugikortasun jasangarriaren astea zela eteta, Batxilerreko ikasleek "Ikerketa lana" ikasgaian burututako proiektuen erakusketa burutu zuten, DBH 1eko ikasleekin. Proiektuok European mobility week web orrialdean erregistratuak izan ziren eta aipamen europarra jaso zuten Espainiar Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministerioak emanda.
Hiruhileko sariak "Gela berdea" -ri, fruta gehien kontsumitzen duen eta hondakin gutxien sortzen duen klaseari. 16
Giza-konpromisoko Plana Gizarte-konpromisoaren Planaren bidez, gure inguruneko gizarte-problematika aztertu eta kanpaina solidarioen bidez horren aldaketan parte hartzen da. Plan horri jarraituz, hiru kanpaina orokor burutzen dira urtero, Ikastolako komunitate osoak parte hartzen duelarik: Koopera-rentzat arropa batu. Bizkaiko Elikagaien Bankurako elikagaiak batu eta supermerkatuetan egiten diren bilketetan lagundu. UNICEF-en “Nigerrerako tantak” kanpainian parte hartu.
Beste jarduera batzuk: Lehen Hezkuntzan, azoka solidarioa antolatu zen berriz, Indiako ROHA eskola-etxe batekin kolaboratzeko. Laguntza hau lukrorik gabeko IC-LI elkartearekin burutu zen. Eskolan trinitarioek, estigmatizatutako eta bakarrik utzitako umeak hartu eta zaintzen dituzte, eta 165 neska-mutil dituzte batuta. Elkartasun merkatuaren bidez lortutako dirua uniforme edota kamisetak erosteko erabili zen.
Bosgarren urtez, Aunar elkartearekin elkarlanean ari gara "Taper solidario" proiektuan parte hartuz. Elkarte honek gizabazterketa arriskua duten pertsonak laguntzen ditu janaria dohain emanez, eta Lauro Bizkaiko lehen Ikastola izan da proiektu honetan parte hartzen. Egunero batzen dituzte jantokiko soberakinak, eta garraiatu eta banatzen dituzte. Nagusien “Gurena” egoitzan ere izan ginen ohiko jarduerekin: LH5ko ikasleak Gabon kantak abestera, Batxilerreko erlijioko ikasleak nagusiak laguntzera, Batxilerreko ikasleak ekaineko egun berezietan kolaboratuz, etab. Gabon eta Inauterietako ekitaldietan batutako sarreren dirua, Lehen Hezkuntzako ikasleek Citycenship jakintzagaian erabakitako bi elkarte hauei eman zaie: “Acambi” eta “Asvidia”.
Haur Hezkuntza, jostailu bilketa, IC-LI eta Hazbideko Artizarrentzat.
Metxoi solidarioak: 9 ile-pileta jaso eta bidaltzea eta 275 € produktu solidarioen salmenta.
17
Eskola Kirola, Kultur ekintzak, eta Hizkuntzak Eskola Kirola, Kultur Ekintzak eta Hizkuntzak planean, zeinak ikuspegi integratzaile eta parte hartzailea duen, Lehen Hezkuntzako ikasleen %88k, DBHko ikasleen %60ek eta Batxilergoko ikasleen % 61k parte hartzen dute. Kirol jardueren monitore kopurua 50ekoa izan da; eta kultur jarduerena, 10. Euretatik %40, gutxi gora-behera, ikasle eta ikasle -ohiak dira.
Eskubaloia bueltan da
Senior taldeak Ur-polo eta Saskibalioan
Ikastolako jokalariei, Lauro Ikastolan lehiatzen jarraitzeko aukera emateko helburuarekin sortutako Senior Mailako taldeak.
18
Euskara Planaren eskutik, kirolean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak burutu dira (ikus 8. or.).
Kultur Ekintzei dagokienez, dauden jarduerak sendotu egin dira eta aukera berriak gehitu. Lehen Hezkuntzan, ikasturte honetan, jarduera teknologiko-digitalen eskaintza zabaldu da, First Lego League eta Dronotikan parte hartzeko proiektuekin. Joan den ikasturtean hasitako auto elektrikoen diseinu, eraikuntza eta lehiaketarako kid 's kit car proiektuari dagokionez, Ikastolak Areetan Goblin (Lehen Hezkuntza) kategoriarako lasterketa bat antolatu zuen, eta lehiaketan parte hartu zuten ikastetxeei gonbidapena egin zitzaien. Gainera, Muskiz eta St. George 's English School-eko lasterketetan parte hartu genuen.
Hizkuntzen parte hartzea Bigarren Hezkuntzan berriz handitu egin da: Txinera eta Txinatar kultura, HABE eta EGA tituluak eta ingeleseko First eta Advanced tituluak lortzeko taldeak osotuz. EGA-HABE
65
Txinera
16
First
62
Advanced
43
British Councilekin akordioak aurrera darrai, ikastolan First eta Advanced azterketak egiteko. 78 hautagai ikasturte honetan.
Batxiler Duala egiteko aukerak ere aurrera darrai, hots, Amerikar Batxiler titulua eskuratzeko: kredituak on-line lortzeko aukera ematen duena ingelesez dagoen plataforma baten bidez. 18/19 ikasturtean beste lau izan ziren tituludunak. Ikastolan dualeko hirugarren promozioa izanik. 18/19 ikasturtean, 2 DBHtik 2. Batxilergora, 44 izan dira ikasle parte hartzaileak .
19
Zerbitzu osagarriak Garraioa Ekitaldi honetan, 2.709 erabiltzaileen zerbitzuak kudeatu dira irteera eta sarreretan, Haur/Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoen Zerbitzu Berezian eta Eskola Kirolean. Guztira 49 ibilbide eta 197 geltoki.
ikastetxera iristeko ordutegia ibilbidearen iraupena laguntzaile zerbitzuen kudeaketa Optimizazio ekonomikoa
Zerbitzuak Ikastolak definitutako kalitateparametroen baitan garatu dira, alderdi hauei dagozkien helburuak betez:
Jantokia 2018/19 ikasturtean egunero 1.934 menu prestatu dira eta egunero 40 dohaintza egin dira beharrak dituzten pertsonak elikatzen dituen GKE batentzat. Batxilergoan, jantoki-zerbitzua erabiltzea aukerakoa izanik, ikasleen % 91ak erabili du.
20
Menu berezien kudeaketarako arauak eta hauen kontrola sukaldean eta ikastolako jantoki guztietan finkatuta daude;eta alergenoen plana ikastolako eremu guztietara zabaldu da. Egindako menuen % 50ak dieta espezifiko bat jasotzen du. Egindako barne-auditoriak aldekoak izan dira, eta, besteak beste, elikagai alergenikoen balizko kutsadura gurutzatua aztertu da. Elikadura osasuntsuago bat bermatzeko, menuetan fruta eta barazkiei pisu handiagoa ematen hasi gara. Elikagai prozesatuak eta gatz kopurua murrizteko konpromisoa ere hartu dugu.
Mantenua eta segurtasuna Ikastolaren dimentsioa ikusita, eta instalazioak modu ordenatuan kudeatzeko eta egoera onean mantentzeko, Lauro Ikastolak GMAO programa informatiko propioa erosi eta garatu zuen 08/09 ikasturtean, mantenuaren kudeaketarako. Ekitaldi honetan, sortutako 3.735 lanaginduen jarraipenarekin egin da kudeaketa eta jardueraren amaieran, agindu horien % 96 itxita zegoen. Mantenuaren kudeaketan izandako hobekuntza horrek bidea ematen du kausak eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ezagutzeko, prebentzioa, zuzenketa eta segurtasun eta higienearen atalak kudeatuz. Horrekin batera, mantenuaren alorreko beharrak aurreikustea ahalbidetzen du.
Udako konponketa eta berriztapenetan, besteren artean, nagusienak dira: ■ Jangela nagusiaren sarreran pasabide bat eraikitzea, Bigarren Hezkuntzako ikasleen sarrera- eta irteera-fluxuak hobetzeko. ■ Euskara indartzeko gela zabaltzea, eta Haur Hezkuntzako solairu berri batean biltegiak bateratzea, ikasleentzako eskola guneak irabazteko. ■ Logelarako klimatizagailu bat erostea oxigenoa berritzeko. ■ Teilatuak. ■ Polikiroldegiko domotizazioa. ■ Euri-ura biltegiratzeko deposituak, DBHko osasun-arloetan berrerabiltzeko.
Ikastolako jaiak Ingurumenaren aldetik jasangarria den Ekitaldiaren Ziurtagiria jaso du “Erronka Garbia” IHOBEk sustatutako ziurtagiria da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean sortzen dituen eragin negatiboak minimizatzeko aukera ematen duen prozedura bat da. Lauro Ikastolak parte hartzea erabaki zuen, Ikastolaren Jaiak aukera bikainak eskaintzen baititu ikasleengan zein familiengan bultzatu nahi ditugun ildoak erakusteko eta sustatzeko.
Erizaindegia Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura -behar bereziak dituzten ikasleentzako arreta eta osakidetzako txertoen programaz gain, Ikastolako Erizainak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak burutzen ditu ikasleekin: zauri eta kolpeen tratamendua, alergiak, suspertze kardiobaskularra, eta abar.
21
Kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa Kontseilu Errektoreak 2018ko azaroaren 21ean urteko kontuak formulatu zituen eta bazkideen 2020ko Batzar Nagusian aurkeztuko dira euren onarpenerako. Auditoreek 2019ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiaren urteko kontuen aldeko iritzia eman dute, euren ustez, “LAURO IKASTOLA Kooperatiba Elkartearen alderdi esanguratsu guztiak, ondarearen irudi fidela eta finantza-egoera adierazten baitituzte”. 2018-19ko ekitaldiko emaitza positiboa 36.432€koa izan da. Kontseilu Errektoreak proposatuko du emaitza hori Nahitaezko Erreserba Funtsera eta Borondatezko Erreserba Funts banaezinera eramatea, Euskadiko Kooperatiben Legearen eta bere Sozietate Estatutuen irizpidearekin bat etorriz.
Balantzearen kontu-sail esanguratsuenak hauexek izan dira: Pasiboan, bazkideen igoerak Funts Propioak handitu izangatik eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza berriak lortu izanagatik estalkien berrikuntza, ikasgelen hobekuntza eta handitze lanak eta patioetako eraberritzeak finantzatzeko Ondare garbiaren igoera Amortizazioengatiko epe luzeko zorren partida murriztu egin da 2009an kontratatutako 650.000 euroko mailegu bat kitatzeagatik, batez ere. Era berean, pasibo korrontea gutxitu egin da ibilgetuhornitzaileen pasibo finantzarioak murrizteagatik. Aktibo ez-arruntari dagokionez, handitu egin da Eusko Jaurlaritzak emandako inbertsioetarako laguntzak kobratzeko eskubidea gehituta. Kontseilu Errektoreak %1,34ko igoera ezarri zuen familien ordainagirian 2019-20 ekitaldirako.
Behekosoloa XXI, S.L.U. Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 168€ko emaitza positiboarekin itxi du 2019ko kontabilitateekitaldia.
22
Datu esanguratsuak Datuak 18/19 Bazkideak
1.252
Ikasleak
1.957
Langileak 100% Kontzertatuta dauden gelak Betetze maila*
Hedadura M2
169 75 HH-LH: 100% ESO: 94% Bachiller: 80% 93.433 m2
* Matrikulari begira, plazak ditugu Batxilerrean.
23
Balantzeak, 2019 eta 2018ko abuztuaren 31n AKTIBOA 31.08.2019
31.08.2018
6.399
9.333
Ibilgetu materiala
6.455.740
6.593.438
Ondasun higiezinetako inbertsioak
2.004.255
2.106.097
Taldeko enpresa, elkartu eta bazkideetan epe luzerako in-
69.726
69.726
Epe luzerako finantza-inbertsioak
26.742
26.742
352.274
102.440
8.915.136
8.907.776
29.057
40.286
Zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk
256.375
214.117
Epe laburrerako Finantza-Inbertsioak
102.350
63.500
35.886
161.001
Aktibo korrontea, guztira
423.668
478.904
AKTIBOA, GUZTIRA
9.338.804
9.386.680
AKTIBO EZ KORRONTEA Ibilgetu ukiezina
Bestelako zordun ez-korronteak Aktibo ez-korrontea, guztira
AKTIBO KORRENTEA Izakinak
Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk
24
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 31.08.2017 31.08.2018 31.08.2019 31.08.2016
PATRIMONIO ONDARE GARBIA NETO Fondospropioak Funts propios Capital Kapitala
1.107.325 1.116.059
1.115.294 1.114.334
Reservas Erreserbak
3.093.838 3.171.955
3.068.265 3.130.642
102.241 31.830
63.374-
17.824 36.432
11.540 20.773
4.250.817 4.426.687
4.195.099 4.329.123
663.095 960.823
699.491 632.463
4.913.912 5.387.510
4.894.590 4.961.586
526.126
497.302
1.314.927
1.639.115
250.042
236.899
2.091.095
2.373.316
4.048
2.308
Epe laburrerako zorrak
405.590
966.261
Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe laburrerako zorrak
145.913
149.611
Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kontuak
1.304.648
933.598
Pasibo korrontea, guztira
1.860.199
2.051.778
ONDARE GARBI ETA PASIBOA, GUZTIRA
9.338.804
9.386.680
Otras aportaciones Bazkideen ekarpenak de socios Resultado de la emaitza Kooperatibaren cooperativa (positiboa (positivo etay negatiboa) negativo)
Subvenciones, Jasotako diru-laguntzak, donacionesdohaintzak y legados recibidos eta legatuak Ondare Total patrimonio garbia, guztira neto PASIBO EZ-KORRONTEA Epe luzerako hornidurak Epe luzerako zorrak Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe luzerako Pasibo ez-korrontea, guztira PASIBO KORRONTEA Epe laburrerako Hezkuntza, Formakuntza eta sustapen Funtsa
25
2019 eta 2018ko abuztuaren 31n amaitutako urteko ekitaldiari dagokion galdu-irabazien kontua ERAGIKETA JARRAITUAK: Negozio-zifraren zenbateko garbia
5.450.146
5.460.941
Hornikuntzak
(863.609)
(908.114)
Beste ustiapen-sarrera batzuk
6.812.926
6.511.143
Pertsonal-gastuak
(7.237.880)
(7.126.134)
Beste ustiapen-gastu batzuk
(3.608.038)
(3.391.796)
(543.079)
(535.950)
Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzak eta bestelako egoz-
40.461
30.632
Beste emaitza batzuk
14.314
(15.112)
Hezkuntza, formakuntza eta sustapen funtsa. Zuzkidura.
(4.048)
(2.308)
USTIAPEN-EMAITZA
61.193
23.302
Finantza-sarrerak
10.323
20.742
Finantza-gastuak
(35.084)
(45.827)
-
22.556-
(24.761)
(2.529)
36.432
20.773
-
-
ERAGIKETA JARRAITUEI DAGOKIEN EKITALDIKO EMAITZA
36.432
20.773
EKITALDIKO EMAITZA
36.432
20.773
Ibilgetuaren amortizazioa
Narriadura eta finantza-tresnak besterentzeagatiko emaitza FINANTZA-EMAITZA ZERGAK ORDAINDU AURREKO EMAITZA Mozkinen gaineko zerga
26
31.08.2019 31.08.2018
Diru-laguntzak eta negozio-bolumena 31.08.2019
31.08.2018
Diru-laguntzen sarrerak (“Beste ustiapensarrera batzuk”)
6.740.537
6.433.582
Fakturazioaren sarrerak
5.522.535
5.538.502
5.450.146
5.460.941
72.389
77.561
Negozio-zifraren zenbateko garbia Sarrera osagarriak eta kudeaketa korronteko beste sarrera batzuk (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)
USTIAPEN SARRERAK, GUZTIRA
12.263.072 11.972.084
Inbertsioak INBERTSIOAK Eraikinak
156.247
Altzariak eta beste instalazio batzuk
75.514
Informazioa prozesatzeko ekipoak
68.844
Guztira
300.605
27
Informe de AuditorĂa
28
29
30
31
Goitiko-Antsobiaga, 2 48180 LOIU 94-4710444 / 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.eus www.lauroikastola.eus