Urteko Txostena 19-20

Page 1

19/20

URTEKO TXOSTENA


PRESIDENTEAREN AURKEZPENA Datorren otsailaren 25ean, osteguna, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIEN GUNEA – KOOPERATIBA - BATZAR NAGUSIA. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuetaz informatzen zaituztegu. Gure plan estrategikoaren barruan sartzen diren oinarrizko ekimen ezberdinak adierazten ditugu. Aldi berean Euskara Plana eta Proiektu Eleanitzaren inguruan egindako ekintzak azaltzen ditugu. Orientazioa, berrikuntza proiektuak, Eskola Agenda 21 eta giza-konpromiso plana ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Ikasturte honetako txostenak paperean urterokoa ematen du, baina denok dakigunez, aurtengoa ez da inolaz ere ohiko ikasturte bat izan. Hiru hilabete etxean eman eta ikasleek klaseak on-line jarraitu behar izan zituzten. Teknologia berrietan eginda geneukan ibilbidea funtsezkoa izan zen egoera honi arazo gabe aurre egiteko. Inoiz baino gehiago teknologia hezkuntzaren zerbitzura jarrai behar izan genuen eta modu arrakastatsuan amaiera eman ikasturteari. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.eus) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun.

Itziar Laskurain Lasa Kontseilu Errektorearen Presidentea


Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du. Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen. Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.

Ikuspegia

Izan zirelako gara, garelako izango dira. Kooperazio eta elkarlana. Gure leloa: Gure jakintza, gure askatasuna. Euskaraz bizi gara.

Baloreak Euskal tradizio eta kultura Familien Kooperatiba

Norbanako eta taldeko gizaeskubideen errespetua Ikaslea, ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista Izaera pluralista

Berriztatzailea

Koerantzukizuna eskolakomunitate osoarekin eta gizartearekin konprometituta Talde profesional kualifikatu eta konprometitua


PERTSONAK ETA LANTALDE PROFESIONALAK Prestakuntza: IRALE: hiruhilabete bateko aktualizazio-prestakuntza (Haur Hezkuntzako irakasle bat eta Lehen Hezkuntzako hiru). TBL - Pentsamendu trebeziak: Pentsamendu Trebesien ebaluaketarako prestakuntzaren jarraipena. Irakasle-mentoreen prestakuntza berezia. Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa: Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle eta arduradunentzat prestakuntza. Jasangarritasuna: " Jasangarritasuna garatzeko sistema integralen diseinua", ikastaroa eta titulazioa. "Kontzientziazio eta trebakuntza klima aldaketaren inguruan". ZTEAM: "Forensic Science" proiektua garatzeko saioak; Robotika eta Programazio ikastaroa; ZTEAM Sarea eta ZTEAM Gunea. Hitzaldi eta Saioak: TEA, IKT deskonexioa, kurrikulua aberastea, inklusibitatea, gaitasun handiak, neuroheziketa, mindfulness; ETwining proiektuak, Socrative, Kahoot, etab.

TBL Argumentazioa

Thinking Based Learning Prestakuntza Robert Prestakuntzasaioak saioak. Swartz-ekin, etapetako irakaasle eta arduradunentzat.

METODOLOGIA BERRIAK Zuzendaritza Taldeak diseinatutako aldaketa metodologikoarekin jarraitu dugu, Lauro Ikastolako proiektu propioa oinarri. Egokiketa honen helburua beti da ikaslea bere ikasketa prozesuaren eta sozializazioaren protagonista aktiboa izatea, bizitzarako konpetentziak garatzeko gai izan dadin. Ikastolak beti aurrera egin du arlo honetan, teknologia ikasketaren zerbitzura egon behar duela kontuan izanik, eta horri esker 19/20 ikasturteko pandemia egoerari arrakastaz aurre egin ahal izan diogu, martxotik aurrera urreneko ikasketa burutuz, etapa guztietan. Ikasketa prozesuak onoko baliabideen bidez burutu ziren: One-to-one gailuak: Chromebook, iPad. GoogleSuite Classroom, Showbie, Moodle,... plataformak


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EUSKERA PLANA

KALAKAO lagunartea : proiektu berriari hasiera eman zitzaion, zeinetan euskerarekin harremanduta dauden pertsona esanguratsuek Ikastola bisitatuko duten euren bizipenak une gozo eta solasaldian ikasleekin partekatzeko, euskeraren erabilea sustatzeko asmoz. GAU BELTZA Haur Hezkuntzako ikasleekin: DBH-Haur Hezkuntza arteko kolaborazio-proiektua. Kalakari taldekideak jaialdi berezi honen inguruko kultura eta ohituren igorle bihurtu ziren.

EUSKAL EGUN KULTURALAK: Lehen Hezkuntzan, lehen hiruhilekoari zegokion Euskal Egun Kulturala ospatu zen; eta Euskeraren eguna zela eta, "Euskararen Astea", Haur Hezkuntzan. IKAS-KOMUNITATEA: lehen bi hiruhilekoetan, gurasoek ematen ohi dituzten hitzaldiak izan ziren, euskera sustazeko helburuarekin, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan solasaldian. Ikasturte honetan, parte hartzaile berriak inkorporatu dira. DEPORTE ESCOLAR: kirolhezitzaileekin definitutako programaren jarraipena.


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU ELEANITZA HIRUHILEKOA KANADAN: bosgarren urtez burutzen dugun programa, DBH 34 mailetan. BATXILERREKO DIPLOMA DUALA: 19/20 ikasturtean 9 titulatu berri izan ziren, eta guztira badira 21 ikasle Lauro Ikastolan Batxilerreko Titulazio Duala lortu dutenak, EEBBetakoarekin homologaturik. EGONALDI ETA TRUKEAK: ikasturte honetarako programatu eta dagoeneko antolatu ziren trukeak ezin izan ziren burutu: Angoulême eta Hazparne. Udako egonaldietarako izena eman zuten 30 ikaslek ere ezin izan zituzten aukeratutako programetan parte hartu.

Azterketak Ikastolan bertan


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA BIZIKIDETZA Elkarbizitza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin

Ikasle laguntzaileak: 30 partehartzaile, prestakuntza saio eta 93 kasuen kudeaketa

Elkarbizitza behatokia: batzarrak eta prestakuntza saioak

tuoretza saioak etapa guztietan

Lehen Hezkuntzan, baloreetan oinarritutako SARGOI giza-sarea

Ikasle-laguntzaileen egitekoak:

Ikaskideen kezka nagusiak hauteman eta lantzeko eta konpontzeko ekintzak sortu eta garatu Konfiantza, kooperazioa eta komunikazio egokiak sorrarazteko ekitaldiak antolatu Ikasle berriak atenditu Bitartekaritzatik hurbil dauden jarduerak burutu Behaketa sistematikoen bitartez, egoera bereziak arindu

HEZKIDETZA Elkarbizitza Planak barne du Hezkidetza Plana ere, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditea ere. "Hezkidetza da gure bidea" proiektua, DBHn "INSPIRA" proiektua Lehen Hezkuntzan nesken bokazio zientifiko-teknikoak sustatzeko 8M eguna ospatu eta ikusgarri egin, Genero indarkeriaren kontrako eguna, etab.


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA

IKASLEAK

Unibertsitateetako Gradu aurkezpenak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Digipen.

FAMILIAK

ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA

Familientzako Orientazio hitzaldiak, etapaka: Irakur-idazketa, Matematikak, Heziketa emozionala, Neuroheziketa, Gaur egungo erronakak heziketan, Nerabezaroa,...

Hitzaldi-topaketak Ikastolako gurasoekin, orientazio profesionalerako. Elkarrizketa pertsonalizatuak ikasleentzat Orientazio Saileko arduradunekin.

Familientzako artikulu eta irakurgaiak webgunean, hilero, Haur eta Lehen Hezkuntzako Orientazio Sailaren eskutik.

KUKULUMENDI HITZALDI SAIOAK Pertsonen talentua garatuz - Batxiler


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU BEREZITUAK ETA BERRIKUNTZA Amalur Proiektua Haur Hezkuntzan: material propioa PBL (Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa) metodologiaren bitartez.

ZTEAM proiektuak

Irakurketa sustatu

Eskola Baratza Haur eta Lehen Hekzuntzan Robotika LH 1-2 First Lego League LHn Kid's kit-car Lehen Hezkuntza eta DBHn: diseinatu, eraiki eta lehiatu auto elektrikoetakin "Ikerketa Faktoria" jakintzagaia DBHn Forensic Science Batxilerrean

Irakurketarako Fiction Express plataforma DBHn Liburuaren Eguna ospakizuna, etxetik izan bazen ere; eta ohiko kanpainiak: M8, Gazteen Literaturaren eguna, etab.

Etapen arteko kolaborazio-proiektuak

Titulazioak: ekaineko ikastaro bereziak 2020ko ekainean Aisialdi Monitore Titulazioa lortzeko praktikak burutu ziren soilik, osasun egoerak eraginda.

"Gau beltza": DBHko Kalakari taldeko proiektua Haur Hezkuntzako ikasleekin antzerki, tailer, mozorroen bitartez.


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA AITORMEN ETA SARIAK Fase nazionalerako sailkapena European Youth Parliament-en saioetan

Batxilerreko bi ikerketa lan sarituak "Si eres original, eres de libro" lehiaketa nazionalean

"Bizkaidatz Txikia" lehen saria Nora Burgoa Abosentzat

"Urruzunotarrak gehituz" poesia saria Leire Zeberio Feltrer ikaslearentzat

"Premio Boolino"n finalista, Abisai de la Vega

Ekintzailetza Sarien banaketan partehartzea Kid's Kit-Car, Greenpower Iberiari emandako sariagatik

JAKIUNDE Akademiako Jakin-Mina programan parte hartzeagatik ikasleei aitormena


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA URRUNEKO IKASKETA Martxoaren 13tik aurrera, etxean geratu behar izan ziren ikasle, familia eta Ikastolako langileak, urrutiko ikas-irakaskuntzari hasiera emanez, eta ikasturtea amaitu arte izango zela jakin gabe. Lan egiteko era zein ikas-irakaskuntza metodologiak egokitu behar izan ziren, hezkuntza eta zerbitzuak ez eteteko. Lehen asteak igarota, doikuntza eta egokiketak egin ziren ondoko informazioek lagunduta: Familiei egindako galdetegia. Talde-dozenteek eginiko iradokizunak Urruneko ikas-irakaskuntza baliabide sinkroniko zein asinkronikoen bitartez burutu zen: Herramientas one-to-one: Chromebook, iPad. GoogleSuite Plataformas Classroom, Showbie, Moodle,...

Ekainaren 1etik aurrera, Ikastolako egutegi eta ebaluazioekin bat eginez, DBH 4, Batxiler 1 eta Batxiler 2ko ikasleek aukera izan zuten aurrez aurreko eskoletara itzultzeko. Klase presentzialak, errepaso, froga gehigarriak edota ez-ohiko azterketak egiteko izan ziren eta, Batxilerko 2koen kasuan, USE frogak prestatzeko.


HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EMAITZA AKADEMIKOEN KANPOKO ALDERAKETA UNIBERTSITATERA SARTZEKO BATAZ-BESTEKOA 7aren gainetik, azken 17 urteetan. Urtero EAEaren bataz-bestekoaren gainetik. 19/20 ikasturteko bataz-bestekoa 7,80ko izan zen (3. onena 30 urteko ibilbidean).

use (HAUTAPROBA) Hamar urteko ibilbidea 7aren gainetik; eta beti EAEaren bataz-bestekoak baino puntu bat gehiago.

matemATIKA ETA ZIENTZIAK: pisa FROGAK - DBH 4 Ikastola eta Euskadiko D ereduko altuenak eta ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko perfila duten ikastetxeen gainetik. OCDE osoan, Lauro gainetik bakarrik daude Txina eta Singapur.

diagnostiko frogak - lh 4 eta DBH 2 Euskadiko A, B eta D ereduko ikastetxeen gainetik.

Eusko Jaurlaritzak Lauro Ikastolaren praktika onak erreferente gisa erabili ditu beste ikastetxeentzat


JASANGARRITASUNA ETA GIZA-KONPROMISOA ESKOLA AGENDA 21 Eskol

Jasan

aintz

a

garria

atesp

berriz

ren

ena

tuta

COMPROMISO SOCIAL

Ikasleekin gaiaren inguruko sensibilizazioa eta bideoak EiTBra bidali: Haur Hezkuntza LH 3 eta 4 DBH


KIROLA, KULTURALAK, HIZKUNTZAK ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUA Eskubaloiko bi talde berri osotu . Errugbiko lehen denboraldia Lauro Ikastolan, Ume eta Umetxoak kategorietan. Ur-poloko "Poloamigos" lehiaketan parte hartzea, Zaragozan. Eski jarduera berreskuratu Candanchúra irteera bat eginez.

KULTUR EKINTZAK ZTEAM jarduerak gehitu: dronotika, First Lego League eta Kid's Kit-car. Argitalpen berria Ikastolako webgunean Sukaldaritzan egindako errezetekin. Jarraipena bestelako ekintzetan: Abesbatza, Drama, Esperimentazioa, Sormena, etab.

HIZKUNTZAK: TITULUEN PRESTAKETA Euskerako HABE-3, Ingeleseko FIRST eta ADVANCED eta Txinerako ikastaroak normaltasunez hasi ziren. Martxotik aurrera, on-line izan zuten jarraipena.


ZERBITZU OSAGARRIAK GARRAIOA

Jarduera honetarako 2.696 erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatu ziren, Haur/Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ibilbideetan, Batxilerreko berezian eta Eskolaz Kanpokoetan, guztira, 49 ibilbide eta 194 geltoki izanik. Ekainean Batxilerreko ikasleek aurrez aurreko eskolak hasi zituztenean, Covdi-aren kontrako neurriak jarri ziren indarrean bus zerbitzuetan.

JANTOKIA

19/20 ikasturtean, egunero 1.942 menu sukaldatu ziren zerbitzua iraun zuen bitartean. Batxilerretan, Jantokian jatea aukerakoa izanik, ikasleen %94ak zerbitzua erabiltzen du. Ekainean, beharrezkoak ziren babes eta distantzia neurriak ezarri ziren zerbitzua berreskuratzean. Lauro Ikastolak elikadura osasungarria sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren programa batean parte hartu zuen, honako esperientzia hauek aurkeztuz: • “Gela berdea” Lehen Hezkuntzan • Hamaiketako osasungarria Haur Hezkuntzan • Haur Hezkuntzako urtebetetzeak menu osasungarriarekin ospatu • Menuak hobetu Ekimen hauen ondorioz, nutrizio-ikerketa bat kontratau zen menuak hobetzeko. Honen emaitza 20/21eko menuak definitzerakoan aplikatuko dira: landare-proteinak gehitu, arrain gehiago gehitu eta okela gutxitu, lekale integralak gehitu, menuen gehigarrietan barazkiak gehitu eta postrean fruta gehiagotan jarri.

OSASUN ZERBITZUA

Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arreta eta osakidetzako txertoen programaz gain, Ikastolako Erizainak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak burutu zituen: zauri eta kolpeen tratamendua, alergiak, suspertze kardiobaskularra, eta abar.

MANTENIMENDU ETA SEGURTASUNA

Urruneko ikasketa izan zen hiletan, ondoko egokiketak burutu ziren eta segurtasun neurriak indarrean jarri aurrez-aurreko eskolak itzultzen zirenerako: Joan-etorriak adierazi eraikin guztietan. Gelak egokitu eta eskola-postuak definitu legearen arabera. Sarreretan kamara termografikoak jarri. Gel hidroalkoholikoko banatzaileak jarri. Jantokiak egokitu. EPIak pertsonal guztiarentzat eta azterketa serologikoak. Etapa bakoitzeko Kontingentzia Plana.


KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA KUDEAKETA TXOSTENA Ekitaldi honetan, martxoan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) nazioarteko pandemiaren mailara igo zuen SARS-CoV-2 Koronabirusak eragindako osasun publikoko larrialdi egoera. Pandemiak aurrekaririk gabeko osasun krisia sortu zuen, zeinak zerbitzuen ohiko gauzatzea galarazi eta bilakaera ekonomikoan eragina izan duen. Krisi honen ondorioz, aurrez-aurreko hezkuntza jarduera martxoaren 13an eten egin zen etapa guztietan, Batxilergoko bigarren mailan izan ezik, etapa honetan eskolak eman baitziren ekainean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) prestatzeko. Nahiz eta inpaktu negatibo esanguratsurik gertatu ez den, ondoko datuak dira COVID19ak urteko kontuetan izandako ondorio aipagarrienen isla: “Garraioa”, “Jangela” eta “Eskola Materiala” kontzeptupeko kuoten kobrantzek 359.000, 476.600 eta 37.900 euroko murrizketa izan dute, hurrenez hurren. Era berean, horniduretan eta kanpo zerbitzuetan izandako gastuak ere murriztu egin dira eta 3.571€ko emaitza negatibo limitatua izan da.

Osasun arloko hainbat babes neurri jarri dira abian, hala nola gela kopurua handitzea, geletako eta jantokietako altzariak egokitzea eta higiene eta osasun arloetako produktuak erostea (gel hidroalkoholikoa, seinaleak eta banagailuak); gastuen zenbatekoa 67.000€ ingurukoa izan da. Aktiboen eta pasiboen balioetan ez da narriadurarik erregistratzeko beharrik izan, eta Ikastolak ez du lan erregulaziorako espedienterik izapidetu. Pandemia garaian Ikastolak 300.000€-ko diru-laguntza eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Elkargiren bitartez, sustatu zituen finantza kostu txikiko diru-laguntzen alorrean, helburu izanik Ikastolaren finantza egoera indartzea zentroa ahalik eta seguruen bilaka zedin beharrezkoak izan zitezkeen egokitzapenei aurre egiteko.

Ekitaldiaren emaitzak 3.571€-ko galera erregistratu du. Ustiapenerako dirulaguntzengatiko diru-sarrerek guztizko diru-sarreren %58,47 osatzen dute. Gehikuntza izan da arlo horretan zeren eta, pandemiaren eraginez, fakturazioa txikiagotu egin baita.


KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA Hornidurak 249.180 €tan txikiagotu dira, neurri handi batean, jakien erosketa txikiagotu delako. Soldatek, lansariek eta parekoek 106.873 euroko gehikuntza (%1,9) ekarri dute Langileen gastuak epigrafean, zeren eta lansariak eguneratu baitira eta ez baita enplegu erregulaziorik egin (ABEEE). Ustiapeneko bestelako gastuak izeneko kontu-sailak 639.364 euro gutxiago erregistratu ditu, neurri handi batean txikiagotu baita autobusen eta garbiketa zerbitzuen kontratazioa. Kooperatibaren Batzarrari proposatuko zaio 2019/20ko ekitaldiaren emaitza negatiboa Borondatezko Erreserba Fondo Banaezinean aplikatzera bideratzea. Aktibo ez-Korronteko Ibilgetuak 2019/2020 ikasturtean egindako ezohiko eta urteko inbertsioak biltzen ditu: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako instalazioak egokitzea; eta sistema elektrikoa, laborategiak eta ekipo informatikoak ptimizatzea. Aktibo ez-Korrontea 8.551.483 €-koa da ikasturte honetan.

Aktibo Korronteak 384.065 €ko zenbatekoa osatzen du zeren eta, Lauroko Campuseko lanei ekiteko 163.910 €ko finantza inbertsioak ditugun arren, diruzaintza txikiagotu egin baita fakturazioan izandako gutxitzearen ondorioz. Berezko Fondoak epigrafeak 93.095 euro gehiago erregistratu ditu kooperatibistek Campuserako egindako ekarpenaren ondorioz, baita bazkide gehiago izatearen ondorioz ere. Epe luzerako zorrak 22.762 €tan handitu dira, pandemiaren ondorioak leuntzeko xedez Elkargirekin kontratatutako mailegua dela-eta. Ekitaldi berrirako urteko aurrekontua 12,4 milioi eurokoa da, hau da, % 1,29ko gehikuntza azaltzen du iazkoaren aldean. Seme-alaba bat duen familia bazkide batentzathileko ordainagiria 293,99 €koa izan da. Ez da gehikuntzarik izan hileko ordainagirian aurreko ikasturteko ordainagiriarekin alderatuta eta zenbait gastu txikitu egin dira ordainagiria doitzeko eta, nolabait, familiei eskertzeko azaldu duten lankidetza, eskatutako protokoloak gauzatuz, ahalik eta zerbitzurik onena ematearren.

Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 12.196€ko emaitza positiboarekin itxi zuen 2020ko kontabilitate-ekitaldia.


DATUAK Familiak

1.247 Ikasleak

1.961 OKUPAZIO TASA Haur eta Lehen Hezkuntza: 100% DBH: 95% Batxiler: 82%

Pertsonala

167

hedadura m2

93.433


KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA


KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA


KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA







GOITIKO ANTSOBIAGA, 2 48180 LOIU 94 471 0444 - 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.eus www.lauroikastola.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.