20/21
URTEKO TXOSTENA
Xabier Egañaren hormairudiaren zatia, Batxilerreko Paraninfoan.
PRESIDENTEAREN AURKEZPENA Datorren otsailaren 24ean, osteguna, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIEN GUNEA – KOOPERATIBA - BATZAR NAGUSIA. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuetaz informatzen zaituztegu. Gure plan estrategikoaren barruan sartzen diren oinarrizko ekimen ezberdinak adierazten ditugu. Aurten esanguratsua da gure kurrikulumaren barruan aplikatzen dugun Thinking Based Learning metodologia pedagogikoaren agiria jaso dugula. Aldi berean Euskara Plana eta Proiektu Eleanitzaren inguruan egindako ekintzak azaltzen ditugu. Orientazioa, bizikidetza, berrikuntza proiektuak, Eskola Agenda 30 eta giza-konpromiso plana ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Ikasturte honetako txostenak paperean urterokoa ematen du, baina denok dakigunez, aurtengoa ez da oraindik ohiko ikasturte bat izan. Nahiz eta espero baino intzidentzia eta konfinamendu gutxiago izan ditugun, hauen eragina ez dugu ahaztu behar geletako erritmoa eta eskola kiroleko martxa ez delako ohikoa izan. Dena den eta teknologiari esker etxetik jarraitzeko aukera modu egonkor baten eskaini dugu eta hori dea eta klaseak on-line jarraitu ahal izan dira inor atzean ez geratzea ahalbidetuz. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.eus) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun.
Itziar Laskurain Lasa Kontseilu Errektorearen Presidentea
Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du. Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen. Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.
Ikuspegia
Izan zirelako gara, garelako izango dira. Kooperazio eta elkarlana. Gure leloa: Gure jakintza, gure askatasuna. Euskaraz bizi gara.
Baloreak Euskal tradizio eta kultura Familien Kooperatiba
Norbanako eta taldeko gizaeskubideen errespetua Ikaslea, ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista Izaera pluralista
Berriztatzailea
Koerantzukizuna eskolakomunitate osoarekin eta gizartearekin konprometituta Talde profesional kualifikatu eta konprometitua
PERTSONAK ETA LANTALDE PROFESIONALAK Prestakuntza: Covid-19aren egoera medio, prestakuntza jarduera batzuk ezin izan dira burutu, IRALE esate baterako; eta burutu izan direnak, baliabide telematikoen bidez izan dira. TBL - Pentsamendu trebeziak: maila eta mintegi guztietan pentsamendu trebetasunen tekniken aplikazioarekin jarraitu, barruko 8 aholkularien laguntzaz. Ikastolako POI 4 mentoreek euren prestakuntza amaitu. Alderdi emozionala lantzeko: DBH eta Batxilerreko irakasleek konfinamenduan eta normaltasunean ikasleei laguntzeko estrategien inguruko prestakuntza izan zuten; eta Lehen Hezkuntzan, "Mindfulness, erlajaziorako eta norbere ezagupenerako jarduerak" saioak izan zituzten. ZTEAM: "Forensic Science" proiektua garatzeko saioak; ZTEAM Sarea eta ZTEAM Gunea, Innobasque; IKT barne-prestakuntza. Hitzaldi eta Saioak: TEA, lehen laguntzak, kurrikulua aberastea, inklusibitatea, irakurketa plataformen eguneraketa, Hezkidetza, etab.
TBL
Thinking Based Learning Prestakuntza saioak.
METODOLOGIA BERRIAK Lehen ikastola TBL metodologian akreditatua Thinking Based Learning
Massachusetts Unibertsitatean Filosofia Doktorea eta pentsamenduaren metodologian nazioarteko aditua den Robert Swartz-ek Thinking Based Learning -TBL ikastetxea izateko prozedura bete duela egiaztatzen duen agiria eman zien Ikastolako arduradunei. “Thinking Based LearningPentsamendu Trebetasunak” metodologia aplikatzeak pentsamendu trebetasunak kurrikuluaren edukietan uztartzean datza, ikasleak pentsalari eraginkorrak izan daitezen eta pentsamendu kritikoa gara dezaten. Laurok 14/15 ikasturtetan hasi zuen prestakuntza metodologia honen inguruan ikastetxeko geletan burutzen ziren workshop eta coaching-tutorizazioak burutuz, saio batzuk Robert Swartz-ek berak eman zituelarik. Irakasle guztiek hartu dute oinarrizko prestakuntza eta prozesu luze honetan egitura sendo eta epe luzerakoa sortu dugu. Curriculum mapping-arekin ere hasi gara, hau da, TBL metodologia etapa guztietako programazioetan txertatzen, birritan berrikusi dena, TBL zentro gisa ziurtatuak izateko.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EUSKERA PLANA EUSKARALDIA: "Ahora orain, mihi punta zain", abestiarekin, eskola-komunitateko partaide guztien parte hartzea bideo grabaketan, sentsibilizaziorako.
AZPIPROIEKTUAK: burbuilak mantenduz, sentsibilizazio hormairudiak, DBH 3ko aldizkaria, "Euskal musikaboluzioa", Euskal Ginkana, "Bitartean" telesaila, euskal jaia. AGUR KALAKARI! Kalakari euskararen erabilera sustatzeko Ikastolaren proiektua izan da. Egindako proiektu guztien helburua, sormena eta irudimena iparra, euskararekin emozio positiboak elikatzea izan da. Kalakariren heriotza sinbolizatzeko haritza landatu eta denbora-kapsula lurperatu zen, 15 urte barru zabaltzeko jarraibideekin.
EUSKAL EGUN KULTURALAK: osasun egoerak aginduta, jarduera ezberdinak burutu behar izan ziren Lehen Hezkuntzan, burbuilak errespetatuz, bai eta Haur Hezkuntzan ere, ekintzak murriztuz. IKAS-KOMUNITATEA: euskera sustazeko helburuarekin, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan gurasoek ematen dituzten hitzaldien programa berreskuratu zen, formatu telematikoan. ESKOLA KIROLA: kirolhezitzaileekin definitutako programaren jarraipena.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU ELEANITZA FIRST eta ADVANCED AZTERKETAK: froga hauek egiteko matrikula Ikastolarekin egiteko prozedurari eutsi diogu berriz, pandemia garaiko gelduinearen ostean, nahiz eta jarduera honetan azterketak Bilboko British Council-ean egin ziren, segurtasun neurriengatik. HIRUHILEKOA KANADAN, EGONALDI ETA TRUKEAK: ohikoak diren Angoulême eta Hazparneko trukeak zein Kanadako hiruhileko egonaldia ezin izan ziren burutu. BATXILERREKO DIPLOMA DUALA: 20/21 ikasturtean 13 titulatu berri izan ziren, eta guztira badira 34 ikasle Lauro Ikastolan Batxilerreko Titulazio Duala lortu dutenak, EEBBetakoarekin homologaturik.
Azterketak Ikastolan bertan
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA BIZIKIDETZA Elkarbizitza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin
Ikasle laguntzaileak: 30 partehartzaile, prestakuntza saioak
Elkarbizitza behatokia: batzarrak eta prestakuntza saioak
Adi-Adian programa, Batxilergoan: giza duintasuna, bizikidetza eta enpatia landu, biktimen testigantzen bitartez. Lehen Hezkuntzan, Tuoretza saioak baloreetan etapa guztietan oinarritutako SARGOI giza-sarea
Ikasle-laguntzaileen egitekoak:
Ikaskideen kezka nagusiak hauteman eta lantzeko eta konpontzeko ekintzak sortu eta garatu Konfiantza, kooperazioa eta komunikazio egokiak sorrarazteko ekitaldiak antolatu Ikasle berriak atenditu Bitartekaritzatik hurbil dauden jarduerak burutu Behaketa sistematikoen bitartez, egoera bereziak arindu
HEZKIDETZA Elkarbizitza Planak barne du Hezkidetza Plana ere, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditea ere. "Hezkidetza da gure bidea" proiektua, DBHn. "INSPIRA" proiektua Lehen Hezkuntzan nesken bokazio zientifiko-teknikoak sustatzeko. Emakume kirolarien konferentzia-zikloa Lehen Hezkuntzan. Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna: sentsibilizazio jarduerak etapa guztietan. 8M eguna ospatu eta ikusgarri egin,
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA
IKASLEAK
Unibertsitateetako Gradu aurkezpenak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Digipen.
FAMILIAK
ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
Familientzako Orientazio hitzaldiak mantendu ziren Haur eta Lehen Hezkuntzan formatu telematikoan: Irakur-idazketa, Matematiken ikasketa, Heziketa emozionala, Neuroheziketa, Mindfulness, GSuit prestakuntza familientzat, etab.
Hitzaldi-topaketak Ikastolako gurasoekin, orientazio profesionalerako. Elkarrizketa pertsonalizatuak ikasleentzat Orientazio Saileko arduradunekin. Orientazio akademikoa Tutoretza saioetan, astero.
Familientzako artikulu eta irakurgaiak webgunean, hilero, Haur eta Lehen Hezkuntzako Orientazio Sailaren eskutik.
KUKULUMENDI HITZALDI SAIOAK Pertsonen talentua garatuz - Batxiler
Ikasturte honetan ez zen programa bete, hitzaldi hauen aurrez-aurrekotasuna ezinbestekoa delako eta horrela burutzea ezinezkoa zen.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU BEREZITUAK ETA BERRIKUNTZA Amalur Proiektua Haur Hezkuntzan: material propioa PBL (Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa) metodologiaren bitartez.
ZTEAM proiektuak
Irakurketa sustatu
Eskola Baratza Haur eta Lehen Hekzuntzan Robotika LH 1-2 First Lego League LHn "Ikerketa Faktoria" jakintzagaia DBHn GESTAMP proiektua: piezak diseinatu eta enpresari aurkeztu Forensic Science Batxilerrean Irakurketarako Fiction Express plataforma DBHn Ipuin-lehiaketa DBH 1en. Kanpaina bereziak: Liburuaren Eguna, M8, Emakume Zientzialariaren eguna, etab.
Titulazioak: ekaineko ikastaro bereziak 2021eko martxo eta ekaina bitartean Sorosle Titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa burutu zen Ikastolan. Batxiler 1eko 12 ikaslek lortu zuten. Ekaineko jardueretan, Digipen programazio ikastaroa eta Lehen Sorospenak burutzeko aukera izan zuten Batxiler 1eko ikasleek.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA AITORMEN ETA SARIAK Parte-hartzea European Youth Parliament-en saioetan Filosofiako Euskadiko III Olinpiadetan, Batxiler 2ko Helen Zarragoitiak Lehen Saria, eta Itziar Rodríguezek, hirugarrena. Helenek Estatuto Olinpiadetan parte hartu zuen, telematikoki. Elhuyar Zientzia Azokan "Batxilergoko lanik onenaren saria" Ikastolako lau ikertzaileek: "Lauroko Astronautak" lantaldea: Leire Soto, Izadi Diego, Aiala Yañez eta Nahia Urteaga. Saria "Galiciencia"n: neskek lideratutako proiekturik onena. Aipamen berezia Madrileko "Si eres original, eres de libro" lehiaketan, "Lauroko Astronautak" taldearentzat. JAKIUNDE Akademiako Jakin-Mina programan parte hartzeagatik 15 ikasleei aitormena. Batxiler lehen mailako 2 ikasle sarituak Azkue Literatura Sarietan: Narrazioan, 3. saria Irene García Bustok; eta Poesian, 3. saria Ander Segarra Lazkanok. Batxiler 1eko Nahia Urteaga Lópezek saria Urruzuno literatur lehiaketan, Poesiako A kategorian. Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle, lehena eta bigarrena gazte-saria euskarazko modalitatean. LHko Nahia Alkortak, ICLI Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteko "III Concurso de Dibujo Infantil Solidario" saria irabazi zuen.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EMAITZA AKADEMIKOEN KANPOKO ALDERAKETA UNIBERTSITATERA SARTZEKO BATAZ-BESTEKOA 7aren gainetik, azken 18 urteetan. 20/21 ikasturtean, 7,94koa izan zen (2. onena 30 urteko ibilbidean). Urtero EAEaren bataz-bestekoaren gainetik.
use (HAUTAPROBA) Hamahiru urteko ibilbidea 7aren gainetik; eta beti EAEaren bataz-bestekoak baino puntu bat gehiago.
matemATIKA ETA ZIENTZIAK: pisa FROGAK - DBH 4 Ikastola eta Euskadiko D ereduko altuenak eta ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko perfila duten ikastetxeen gainetik. OCDE osoan, Lauro gainetik bakarrik daude Txina eta Singapur.
diagnostiko frogak - lh 4 eta DBH 2 Euskadiko A, B eta D ereduko ikastetxeen gainetik.
Eusko Jaurlaritzak Lauro Ikastolaren praktika onak erreferente gisa erabili ditu beste ikastetxeentzat
JASANGARRITASUNA ETA GIZA-KONPROMISOA 2021 AGENDA
2030 AGENDA
Azken urteetan Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez jasangarritasuna Ikastolan landu izan badugu, oraindik aurrera 2030 Agenda izango dugu gidari, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta.
GIZA-KONPROMISOA
Nigerrerako ur-tantak
EiTB Maratoi solidarioarekin bat eginez, bideak prestatu eta bidali: Haur Hezkuntza eta LH 3-4
KIROLA, KULTURALAK, HIZKUNTZAK Urrian, eskolaz kanpoko programaketa berrantolatu zen eta izen-emate berria definitu ikasleak eskaintza berrian inskribatzeko. Administrazioak agindutako arauei jarraiki, ondoko egokiketak egin behar izan ziren: Eskaintza murriztu eskola-talde egonkorrak mantendu ahal izateko. Ordutegiak egokitu: etapak berezitu, bus zerbitzua barne, eta astean saio bakarra burutu, iraupena luzatuz. Arauak betetzeko kontingentzia plana eratu.
ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUA Eskaintza egokitua definitu zen eta Futbola, Saskibaloia, Ur-polo eta Multikiola (LHn soilik) eskaini ziren. Osasun Sail eta Aldundiko aginduei jarraituz, talde Federatuek azaroan hasi zituzten entrenoak; eta Eskola Kirolekoek, urtarrilean. Gora-beherak izan ziren ikasturteran zehar, osasun egoeraren arabera bai entrenoak eta bai lehiaketak ere bertan geratu baitziren behin baino gehiagotan. Eskola Kirolaren kasuan, ez zen lehiaketarik izan denboraldi osoan.
KULTUR EKINTZAK Jarduera hauek aztertu eta martxan jartzeko bi zailtasun nagusi ikusi ziren: ezin eskolatalde egonkorrak mantendu eta jarduera hauetan bereziki materialak elkarbanatu eta manipulatzen direla. Beraz, kultur ekintzak bertan behera geratu ziren ikasturte osoan. Ekintza hauetan izena emanda izan zuten ikasleek kirol-eskaintza egokituan izena emateko aukera izan zuten.
HIZKUNTZAK: TITULUEN PRESTAKETA Euskerako HABE-3, Ingeleseko FIRST eta ADVANCED eta Txinerako ikastaroak modu telematikoan burutu ziren ikasturte osoan zehar.
ZERBITZU OSAGARRIAK GARRAIOA
Jarduera honetarako 2.474 erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatu ziren, Haur/Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ibilbideetan, Batxilerreko berezian eta Eskolaz Kanpokoetan, guztira, 46 ibilbide eta 179 geltoki izanik.
JANTOKIA
20/21 ikasturtean, egunero, ikasleen 1.958 menu sukaldatu ziren. Batxilerretan, Jantokian jatea aukerakoa izanik, ikasleen %92ak zerbitzua erabiltzen du. Osasun-egoera zela eta, jantoki guztietan segurtasun neurriak jarri ziren, bereziki distantzia mantenduz eta manparen bidez ikasleak banatuz. Jantoki nagusiko aforoa gutxitu eta ikasleen arteko segurtasun distantzia ahalik eta hoberen gordetzeko, osasun arduradunek adierazitako neurriak gaindituz, jantoki-espazio berria egokitu zen, Batxiler eraikineko aterpean, lan guztiak ingeniari, arkitekto eta osasun arduradunek gainbegiratu zituztelarik. Halaber, pertsonal gehiago kontratatu zen, zaintzaile ratioa handituz. COVID19aren kontrako neurrien aplikazioa auditatu zen eta maila goreneko adostasuna lortu zen. Gessyma-k, Kalitate eta Elikagaien Segurtasunaren kontrolean espezializatutako enpresak, sukalde eta jantokietan auditoretza burutu zuen ikastetxeak COVID19 KONTROLATZEKO KONTINGENTZIA-PLANEAN definitutako irizpideak betetzen zituela ziurtatzeko.
OSASUN ZERBITZUA
Osasun-abaguneak eragindako egoera atenditu. Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan ohiko osasun zerbitzua. Elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arreta. Osakidetzako txertoen programa atenditu. Elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak ikasleei: zauri eta kolpeen tratamendua, alergiak, suspertze kardiobaskularra, eta abar.
MANTENIMENDU ETA SEGURTASUNA
Ohiko mantentze lanez gain, segurtasun neurriak betearazteko egin beharrekoak gehitu ziren ikasturte osoan zehar: Joan-etorriak adierazi eta bereziki zaindu. Gelak egokitu une bakoitzeko beharrizanen arabera. Jantokietako espazio berriak zaindu eta segurtasun neurriak indartu.
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA KUDEAKETA TXOSTENA COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz Ikastolak jasandako ondorioek 2020-2021 ikasturtean zehar jarraitu dute, neurri txikiagoan izan bada ere. Hortaz, Ikastolak sortutako kontingentzia-planarekin jarraitu du eta horrek hainbat neurri hartzea ekarri zuen normaltasun berrira egokitzeko eta ikasturte osoan zehar aurrez-aurreko hezkuntza etapa guztietan bermatu ahal izateko. Antolaketari dagokionez, ikasgeletako ikasle-kopurua txikiagoa izan zedin, seigarren lerro bat sortu zen 3 urteko mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte. Ikasgeletako fluxuak mugatu ziren etapa guztietan, gela guztietarako bideokonferentziak egiteko kamerak erosi zituen, baita kamera termografikoak ere eraikinen sarreretan tenperaturak hartzeko. Horrez gain, jantokietan manparak ipini ziren, eraikinak birmoldatu seigarren gela kokatzeko, gela komunak espazio itxietara eraman zituen eta Batxilerreko ikasgelak handitu zituen ikasleen arteko distantziak handitu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak ustiapenerako dirulaguntzak handitu zituen, erakundeak egoera berrira egokitu ahal izateko, ordainagiria mantenduz eta inbertsioplanekin jarraitu ahal izateko. Ekitaldiko emaitzak 7.929€-ko mozkina erregistratu du.
Kooperatibaren Batzarrari proposatuko zaio 20/21 ekitaldiko emaitza 1.762€ nahitaezko erreserba-funtsaren zuzkidurara bideratzea, eta 6.167€ borondatezko erreserba-funts banaezinera.
Ustiapenerako diru-laguntzengatiko dirusarrerek guztizko diru-sarreren %55,74 osatzen dute. Pandemiaren eraginez gehikuntza egon da arlo horretan. Hornidurak 260.578€tan handitu dira, neurri handi batean, elikagaien erosketa handitu egin delako (kontuan hartu behar da 19/20 ekitaldian, martxotik, Ikastolak ez zuela aurrez-aurreko jarduerarik izan pandemiagatik). Garbiketa-materialaren gehikuntza ere izan da, garbiketa-prozedurak normaltasun berrira egokitzeko, maskarak eta gel hidroalkoholikoak erosi eta garbiketa sakonagoak egin behar izan direlako. Soldatek, lansariek eta parekoek 194.945€ko gehikuntza (%3,47) ekarri dute Langileen gastuak epigrafean, sortutako 6. klasearako kontratatutako irakasleengatik, ordezkapenengatik eta lan-hitzarmen kolektiboko lansarien egunerapenengatik. Karga Sozialak, ordea, txikitu egin dira; izan ere, ikasturtean egondako bajek epigrafe honen kostuak murrizten dituzte. Ustiapeneko bestelako gastuak izeneko kontu-sailak 822.755€ gehiago erregistratu ditu, garbiketa zerbitzua handitzeagatik, instalazioak SARS-CoV-2 egoerara egokitzeagatik eta 19/20 ikasturtean hainbat hilabetetan zehar jarduerarik egon ez zelako. Aktibo ez-Korronteko Ibilgetuak 2020/2021 ikasturtean egindako ez-ohiko inbertsioak eta urtean zehar egindakoak biltzen ditu: Haur Hezkuntzako DBH-ko eta Batxilergoko instalazioen egokitzea, Behekosoloa eta DBH domotizatzea, Haur Hezkuntzan zoru erradiatzailea eta aerotermia jartzea eta futbol-zelaiaren birmoldatzea. Aktibo ezKorrontea 9.480.420€koa da ikasturte honetan.
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA Aktibo Korrontea 1.114.251€-koa da, batez ere Lauroko Campuseko obra burutzeko dituen 218.596€-ko Inbertsio Finantzarioengatik eta 2021eko udan zehar egindako inbertsioen hornitzaileei ordaintzeko diruzaintzan dituen 614.584€engatik. Berezko Fondoak epigrafeak 32.839€ gehiago erregistratu ditu kooperatibistek Campuserako egindako ekarpenaren ondorioz, baita bazkide gehiago izatearen ondorioz ere.
Seme-alaba bat duen familia bazkide baten hileko ordainagiria 295,12 €koa izan da, eta 6 €ko ekarpena Campusean. Igoera %1ekoa izan da aurreko ikasturteko ordainagiri eta ekarpenaren gainean, urte arteko KPIa baino askoz txikiagoa. Kudeaketa ekonomikoan egindako ahalegin horren bidez, familiei eskerrak eman nahi zaizkie protokolo pandemikoak aplikatzen laguntzeagatik Ikastolak ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzen jarrai dezan.
Epe luzerako zorrak 750.962€-tan handitu dira, Haur Hezkuntzako instalazioen berrikuntza burutzeko eta futbol-zelaia birmoldatzeko eskatutako mailegu baten ondorioz.
Ekitaldi berrirako urteko aurrekontua 12,9 milioi €koa da, hau da, % 3,9ko gehikuntza azaltzen du iazkoarekin alderatuta, Kooperatibak pandemiaren eragina arintzeko hartu dituen neurriengatik Eusko Jaurlaritzak emandako Covid diru-laguntza sartzeagatik.
Lauro Ikastolak %100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 8.709 €ko emaitza positiboarekin itxi zuen 2021eko kontabilitate-ekitaldia.
DATUAK Familiak
1.258 Ikasleak
1.981 OKUPAZIO TASA Haur eta Lehen Hezkuntza: 100% DBH: 97% Batxiler: 87%
Pertsonala
160 hedadura m2
93.533
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
GOITIKO ANTSOBIAGA, 2 48180 LOIU 94 471 0444 - 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.eus www.lauroikastola.eus