22/23
URTEKO TXOSTENA
Azala, Batxilerreko Paraninfoan dagoen Xabier Egañaren hormairudiaren zatia.
PRESIDENTEAREN AURKEZPENA Ohi denez, urte hasieran Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIEN GUNEA – KOOPERATIBA - BATZAR NAGUSIA. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, Urteko Txostena topa dezakezue baita ere, urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuez informatzen gaituena. Gure Plan Estrategikoaren barne dauden oinarrizko ekimen ezberdinak adierazten ditugu bertan. Esate baterako, Euskara Plana eta Proiektu Eleanitzaren inguruan egindako ekintzak, ikasleentzako Orientazio akademiko eta profesionala eta familientzat lagungarria den Orientazio Programa, berrikuntza proiektuak, Agenda 2030 eta beste; etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik, eta izan genuen osasun-egoera ostetik ia guztiz berreskuratu genituenak. Eta guzti honen ondorio bezala, gure emaitza akademiko bikainen laburpena ere aurkezten dizuegu. Batzar Nagusira etortzeko beste arrazoien artean, datorren urteetarako Kooperatibak dituen proiektuak aurkeztuko direla eta Errektore Kontseilua berrizteko bozkaketak egingo ditugula daude. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektorearen emailera (ek@lauro.eus) erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun. Amaieran, Ikastolako jantokiko zerbitzuek prestatuko duen mokadu bat hartzeko ta elkar agurtzeko aukera izango dugu.
Xabier Manterola Lejarza Kontseilu Errektorearen Presidentea
Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du. Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen. Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.
Ikuspegia
Izan zirelako gara, garelako izango dira. Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du. “Gure jakintza gure askatasuna”. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz. Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.
Baloreak Euskal tradizio eta kulturan oinarrituta Familien Kooperatiba Norbanako eta taldeko giza-eskubideen errespetuan oinarrituta, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz. Ikaslea, ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista Izaera pluralista eta integratzailea Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz. Berriztatzailea Koerantzukizuna eskola-komunitate osoarekin eta gizartearekin konprometituta Talde profesional kualifikatu eta konprometitua
PERTSONAK ETA LANTALDE PROFESIONALAK Prestakuntza, besteren artean: IRALE: Lehen Hezkuntzako irakasle batek (atzerritarra) IRALEko ikasturte osoko euskara ikastaroa burutu zuen. TBL - Pentsamendu trebeziak: POI metodologiari buruzko berziklapen ikastaroak hasi ziren etapa guztietan. Sei formaluntza saio burutu ziren, Ikastolako mentore zertifikatuen eskutik, POI teknikak ikuspegi praktiko batetik ikusita. Alderdi emozionala lantzeko: osasun mentalari buruzko prestakuntza HHko irakasle guztiek, “Osatuz” programaren eskutik; DBH eta Batxilerreko orientatzaileek, suizidio jokabidea hautemateko formakuntza Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Dibertsitatearen atentzioa: LH 1, 2 eta 6ko tutoreek Gaitasun handien protokoloari buruzko prestakuntza. Hezkidetza: ikastaro ezberdinak burutu ziren gaia jorratzeko, hala nola, berdintasuna gela barruan, eskolen espazioetako diagnostiko eta moldaketak berdintasunaren ikuspegitik, etab. Irakasleen gaitasunen garapena: 15 irakasle berriek “Norbere gaitasun profesionalaren garapenarako autoebaluazio tailerra burutu eta Ikastolako iraksle guztiek banakako feed-back elkarrizketa zuzendaitzako kideekin.
DIGITALIZAZIO PLANA Ikastolako mentore digitalak Berritzeguneak astero antolatu izan zituen formakuntzetan parte hartu zuen, Ikastolako irakasle guztiek lortu beharreko A2 ziurtagiria koordinatu eta zuzentzeko. Ikastolan aktiboan zeuden irakasle guztiek Eusko Jaurlaritzak agindutako ikastaroa burutu zuten.
Lehen sorospenetako saioak perstonalari, Erizainaren eskutik
KONFEKOOP ikastetxeen bisita
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EUSKERA PLANA EUSKARALDIA 2023 EUSKARALDIAko hirugarren edizioa baliatu genuen, bereziki, familiaren esparruan eragiteko eta Euskaraldia bitartean antolatutako jardueren artean, berba-kafea azpimarratu dezakegu: gurasoekin solasaldia burutu genuen euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko. Ikasleekin burututako jarduerei dagokienez: Batxilergoko ikasle batzordea sortu zen Euskaraldia euren mailako ikaskideen artean zabaltzeko; DBHn, esate baterako, ikasleek konpromiso txikiak hartu zituzten tutoreen bitartez; Lehen Hezkuntzako ikasleek bideo zoragarria grabatu zuten gurasoengan euskararen erabilera eragiteko, beste hamaika jardueren artean.
EUSKAL LABORATEGIA: Euskararen erabilera sustatzeko Euskal Laborategia jakintzagaian, DBH 3 eta 4ko ikasleek burututako jarduerak, beste etapekin egindako elkarlan proiektuak barne: Lehen Hezkuntzako jinkana, Haur Hezkuntzako “Gau Beltza” eta “Eguzkilore bila” ekimenak. etab. Ikasleek “Guretzat Multibertsoa” webgunea sortu zuten, aldizkari bat editatu bai eta “Irati” filmea ikustera joan ere, pelikula oinarri hartuta Euskal kulturaren aberastasuna, ikusentzunezkoak, euskara, natura, Euskal Herriko historia eta euskal mitologia lantzeko aukera eman ziena. IKAS-KOMUNITATEA: euskera sustazeko helburuarekin, euren bizipen, profesio edota afizioen inguruan gurasoek LHn ematen dituzten hitzaldien programa burutu zen. ESKOLA KIROLA: kirol-hezitzaileekin definitutako programaren jarraipena.
Hazparneko trukea
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU ELEANITZA BATXILERREKO DIPLOMA DUALA: 22/23 ikasturtean 9 titulatu berri izan ziren, eta guztira badira 54 ikasle Lauro Ikastolan Batxilerreko Titulazio Duala lortu dutenak, EEBBetakoarekin homologaturik. Izenemateak gorako joera du.
FIRST-ADVANCED Azterketak Ikastolan
ESKOLA-HIRUHILEKO BAT ATZERRIAN: hamalau ikasle Kanadara; eta lau, Irlandara.
EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT: europar gai eta arazoez ingelesez debatitzeko aukera. Bilbon ospatu ziren Regional Sessions-etan Batxilerreko sei ikaslek hartu zuten parte.
ATZERRIKO IKASTETXEEKIN IKASLE TRUKEA: 25 ikaslek burutu zuten Angoulême-ko trukea.
UDAKO EGONALDIAK: 27 ikasle, Ingalaterra eta Irlandan.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA BIZIKIDETZA Elkarbizitza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzearekin
Elkarbizitza Ikasle laguntzaileak: behatokia: 30 partehartzaile, batzarrak eta prestakuntza saioak Ikasle-laguntzaileen prestakuntza saioak eta DBHko ikasleen egitekoak: formakuntza Ikaskideen kezka Adi-Adian programa, nagusiak hauteman eta lantzeko eta Batxilergoan: giza konpontzeko ekintzak duintasuna, bizikidetza sortu eta garatu Konfiantza, kooperazioa eta enpatia landu, eta komunikazio biktimen testigantzen egokiak sorrarazteko bitartez. ekitaldiak antolatu KiVa bizikidetzarako Ikasle berriak atenditu Tuoretza saioak Bitartekaritzatik hurbil plana, LH osoan eta etapa guztietan dauden jarduerak DBHko lehen burutu zikloande Behaketa sistematikoen bitartez, egoera bereziak arindu
HEZKIDETZA Elkarbizitza Planak barne du Hezkidetza Plana ere, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditea ere. "Hezkidetza da gure bidea" proiektua, DBHn. "INSPIRA" proiektua Lehen Hezkuntzan nesken bokazio zientifiko-teknikoak sustatzeko. Emakume kirolarien konferentzia-zikloa Lehen Hezkuntzan. Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna: sentsibilizazio jarduerak etapa guztietan. 8M eguna ospatu eta ikusgarri egin,
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA
FAMILIAK IKASLEAK
ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
Laur@Lan
Programaren helburua: Batxiler 1eko ikasleak lan mundura hurbildu, lanpostuak lehen eskutik ezagutu eta zalantzak argitzen. 45 ikaslek parte hartu zuten eta 60 praktika burutu. Ikastolako familia bolondresek parte hartzen dute, euren enpresen bitartez.
Atal honi buruzko hausnarketa burutu eta Eusko Jaurlaritzaren baliabideen datuetatik abiatuz, arlo honetan hobekuntza lerroak zehaztu.
Unibertsitateetako Gradu aurkezpenak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta DigiPen. Hitzaldi-topaketak Ikastolako guraso eta ikasle-ohiekin orientazio profesionalerako. Elkarrizketa pertsonalizatuak ikasleentzat Orientazio Saileko arduradunekin. Orientazio akademikoa Tutoretza saioetan, astero. Hautaketa prozuetako enpresa baten hitzaldia. Familientzako Orientazio hitzaldiak: Irakuridazketa, Matematiken ikasketa, Heziketa emozionala, Neuroheziketa, Heziketa sexuala, GSuit prestakuntza familientzat, etab.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA PROIEKTU BEREZITUAK ETA BERRIKUNTZA Berrikuntza metodologian
ZTEAM proiektuak
Irakurketa sustatu
Haur Hezkuntza: Proiektuetan eta Txokoak. Lehen Hezkuntza: LauroIrratia, Science Workshop, Eskola Baratza,...
Auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatu Robotika LH 1-2 First Lego League LHn "Ikerketa Faktoria" eta "Ikerketa Lana" jakintzagaiak DBH eta Batxilerrean Forensic Science Batxilerrean Industria Erronka: Bizkaiko industria ezagutzeko jarduerak BARELIKOS eta Eskola Baratza Lehen Hekzuntzan Batxiler eta LH 2ko ikasleen aarteko irakurketa konpartitua programa. Irakurketarako Fiction Express plataforma DBHn Ipuin-lehiaketak etapaka eta Liburutegian Kanpaina bereziak Liburutegian: Liburuaren Eguna, M8, Emakume Zientzialariaren eguna, etab. DBH 2ko irakurketa bikoizketa. Liburutegi Txikia, DBH lehen zikloan.
Titulazioak: ekaineko ikastaro bereziak Ekaineko jardueretan, Digipen programazio ikastaroa, Lehen Sorospenetako ikastaroak eta irakasle praktikak burutu zituzten batxilerreko ikasleek
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA AITORMEN ETA SARIAK Filosofiako Euskadiko Olinpiadetan, Batxilerreko 10 ikaslek hartu zuten parte eta finalean sarituak izan ziren Aiala Garabieta eta Beñat Oskila. Matematikako Udaberriko Lehiaketa EHU: LH, DBH eta Batxilerreko ikasleak aurkeztu ziren eta sarituak izan ziren Lehen Hezkuntzako Mikel Garate Castaño, Markel Intxasuti Aragonés, Iraia Agirrebengoa Trueba eta Iñigo Torre García; eta DBHko Aimar Intxausti. JAKIUNDE-ko Jakin-Mina programan parte hartzeagatik ikasleek agiri-aitormena hartu zuten Hezkuntza Sailburu eta Akademiako Presidenteraren eskutik. Elhuyar Zientzia Azoka: DBH eta Batxilerreko zazpi talde aurkeztu ziren eta hiru sari lortu: Batxiler lehen saria, DBH 34ko 3. saria eta DBH 1-2ko lehen saria. Aipamen berezia Madrileko "Si eres original, eres de libro" lehiaketan: "Marterako bidaiak" lanarekin, Hegoa Hernando, Markel Irizar, Eunate Krutxaga eta Ibai Ronchas. Ingenieritza eraikuntza III. Olinpiada: DBH 2ko bi talde izan ziren sarituak lehen eta hirugarren sariarekin, “Butroetxe” proiektu irabazlea Granadako finalera heldu zelarik. Bi saritu “Bizkaidatz Txikia” literatur lehiaketan: LH 6ko Nahia Torres eta DBH 1eko Jon Burgoa. Elkar Ilustrazio Lehiaketa saritua: LH 3. mailako Markel Lekubek irabazi zuen. Literatura sariak: Aiala Garabieta Batxilerreko ikasleak Antonio Trueba ipuin lehiaketa eta R.M. Azkue sariak irabazi zituen. Marrazketa Solidarioaren V. Lehiaketako sariak: bi sari lehen hiru accesit.
HEZKUNTZA ZERBITZU INTEGRALA EMAITZA AKADEMIKOEN ALDERAKETA UNIBERTSITATERA SARTZEKO BATAZ-BESTEKOA 7,79koa izan zen. Urtero, EAEaren bataz-bestekoaren gainetik.
use (HAUTAPROBA) Ikasleen %92 aurkeztu zen ekaineko deialdian. Bataz-bestekoa 7aren gainetik, ohi denez, EAEaren bataz-bestekoren gainetik.
etapa amaierako datuen alderaketa
matemATIKA ETA ZIENTZIAK: pisa FROGAK - DBH 4 Ikastola eta Euskadiko D ereduko altuenak eta ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko perfila duten ikastetxeen gainetik. OCDE osoan, Lauro gainetik bakarrik daude Txina eta Singapur.
diagnostiko frogak - lh 4 eta DBH 2 Euskadiko A, B eta D ereduko ikastetxeen gainetik.
Eusko Jaurlaritzak Lauro Ikastolaren praktika onak erreferente gisa erabili ditu beste ikastetxeentzat
JASANGARRITASUN HELBURUAK 2030 AGENDA Nazio Batuen Erakundeak (ONU) proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak - GJH oinarritzat hartuta, Lauro Ikastolan ere EAEn 18 izango diren helburuak lantzen jarraitu dugu, 18.ean hizkuntzen trataera ere gehituta baitago. Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) Ikastolako atal guztietan dute eragina: estrategian, kurrikulum-ean, eskolakomunitateko kide guztien arteko harreman eta komunikazioan, eta aliantzetan, Finean, proiektu eta programa guztietan. GJH bakoitzari lotutako ekimen guztiek eragina eta lotura dute euren artean eta gure proiektuaren parte dira.
2030 Agendako arduradun eta talde-eragileek ondoko ekimen eta kanpoko foroetan parte hartu zuten:
Txorierriko Jardunaldi Teknikoak Euskal Confint: aurkezpena DBHko kideekin eta Urdaibaiko eko-etxean.
Udal Foroan, jardueren aurkezpena BBK Kuna: The Future Game
Aste Klima
KIROLA, KULTURALAK, HIZKUNTZAK ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUA Futbola: nesken atalean, 40 jokalari baino gehiago izan genituen, hiru taldetan banaturik, Euretariko jokalari bat, Aiala Aberasturi, gure ordezkorik onena izan zen Bizkaiko zelaietan Athletic-ek deitutako kontzentrazioetan. Saskibaloian, Kadete Bereziak berriz jokatu zuen Bizkaiko ‘Final Four’ eta Bizkaiko Kopako Finalera heldu. Kadete B eta Junior A taldeak ere Kopako Finalera heldu ziren. Mini C taldea ligako txapeldun izan zen, eta bi jokalarik Lauro ordezkatu zuten Bizkaiko selekzioko azken zerrendetan: Andrea Eraña eta Paule García. Urpolo: bere gorako ibilbidearekin jarraitu zuen, eta umetxotik senior arteko taldeak lehiatu ziren jada. Euskal Selekzioak Martin Robredo gure jokalaria deitu zuen Espainiako txapelketa jokatzeko.
Xakea: hamar bat ikasle hainbat txapelketetara bertaratu ziren. Eskupilota: Federazioarekin akordio berriaz gozatuz, pala eta zesta-punta diziplinak ere probatu zituzten. Gorputzaren Ongizatea: ekintza berria jarri genuen martxan, buruko eta gorputzeko erlaxazioa lantzeko.
KULTUR EKINTZAK
Abesbatza: ohiko ikastolako ekitaldiez gain, agerraldi bereziak izan zituen Bilbao Arenan ospatu zen Fair Saturday Event-ean eta Bilboko Koral Elkarteko haurren koruekin. Dantza, drama, antzerki, trikitixa: euren lan ona erakusteko aukera izan zuten Behekosoloko ekitaldietan, Gabonetan Olentzerorekin, Batxiler agurrean, etab. STEAM: auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta lehiatu LH-ko jarduera sendotu egin da Ikastolako prozedura berriez osotuz eta “Formulauro” proiektua definituz. GOBLIN kategoriako bi autoek hiru lasterketetan parte hartu zuten. First Lego League-ko partaideei dagokienez, Gasteizen izan ziren euren proiektua azaltzen.
HIZKUNTZAK: TITULUEN PRESTAKETA Euskerako HABE-3, Ingeleseko FIRST eta ADVANCED eta Txinerako ikastaroen eskaintzak aurrera egin zuen.
ZERBITZU OSAGARRIAK GARRAIOA
Jarduera honetarako 1.873 erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatu ziren, Haur/Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ibilbideetan. Eskola kirol, kultura eta hizkuntzetako busetako erabiltzaileak nabarmenki igo ziren aurreko ikasturtearekin konparatuz. Guztira, 51 ibilbidek eta 231 geltokik osotzen dute zerbitzua.
JANTOKIA 22/23 ikasturtean, egunero, ikasleen 1.936 menu sukaldatu ziren. Batxilerretan, Jantokian jatea aukerakoa izanik, ikasleen %87 zerbitzua erabiltzen du.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK Ikastolak apostu sendoa egin du energia berriztagarriak modu progresiboan ezartzen joateko. Azken pausoak izan dira, besteren artean, LHn aerotermia jartzea gasoileko galdara kentzeko eta HHn jarritako plaka fotovoltaikoak.
ON-LINE DENDAK
Ikasturte hasieran bi on-line denda jarri ziren martxan Ikastolako webgunean. Txartel bidezko erosketa sistema honekin, bai Heziketa Fisikoko arropa zein kiroletarako lehiaketarako ekipaiak erosi daitezke, ikasturteko edozein unetan.
OSASUN ZERBITZUA
Osasun-abaguneak eragindako egoerak artatzeaz gain, Ikastolako Erizainak formakuntza saioak burutzen ditu bai ikasleekin zein irakasleekin ere.
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA KUDEAKETA TXOSTENA Urteko Plana Plan Estrategikoaren, urteko helburuen eta Ikastolako hezkuntzazerbitzuak eta zerbitzu orokorrak hobetzeko ibilbidearen ildotik garatu da. 2022ko ekainaren 27an, Euskadiko agintariek hezkuntza-itunak berritzeko irizpideak argitaratu zituzten, laguntzeko ikasgela bakoitzeko unitateak eta laguntza eskainiko duten irakasle gehigarriak zehaztuz. Era berean, 2022-2023, 20232024, 2024-2025, 2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetan aplikatu beharreko itunak berritu ziren. Euskadin jaiotza-tasa metatuak behera egin duen arren, Lauro Ikastolak itundutako gela kopuru bera mantentzen du. Ekitaldiko emaitzak 18.822 €-ko mozkina erregistratu du. Ustiapenerako diru-laguntzengatiko diru-sarrerek guztizko diru-sarreren %58,24 osatzen dute. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, 307.019 euro gehitu dira, irakasleen eta irakasle ez diren langileen soldata-eguneratzeengatik, baita inbertsioak mantentzeko eta birjartzeko gastuen moduluetan %25eko igoeragatik ere, duela hamabost urte baino gehiagotik handitu ez den modulua eguneratu delako. Eskolako hezkuntza-zerbitzua finantzaketa publikoaren arabera banakatu denez, Behekosoloa XXI-k kudeatzen du eskolaordutegitik kanpoko jardueren fakturazioa, eta, ondorioz, fakturazioagatiko dirusarreren zenbatekoa murriztu du Lauro Ikastolak.
Hornikuntzak 69.772 eurotan handitu dira jantoki zerbitzuko elikagaien erosketa handitu egin delako. Soldatek, lansariek eta parekoek 14.657 euroko murrizketa izan dute. Langileen soldatek 2023 urterako %3ko igoera izan duten arren, ordezkapenengatiko gastuak nabarmenki murriztu dira etapa guztietan. Ustiapeneko bestelako gastuak izeneko kontu-sailak 272.965 euro gutxiago erregistratu ditu Ikastolak ez dituelako eskola kanpoko ordutegietan jardurak eskaintzen eta, ondorioz, Behekosoloa XXI-k jasaten du zuzenean gastu hori. Beste emaitza batzuk izeneko kontusaila 277.684 eurotan murriztu da, neurri handi batean 2021-2022 ikasturtean 2017ko, 2018ko 2019ko eta 2020ko ekitaldietako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren itzulketak jaso zirelako, 2016ko abenduan kontsulta lotesle bat egin ondoren jasandako BEZaren aplikazioaren irizpidean izandako aldaketagatik. Ikastolak jasaten dituen zerbitzu batzuetan aplikatu beharreko BEZ-a %21etik %10era jaitsi da, eta, horren ondorioz, ikastolak dagokion itzulketa eskatu du eta onartu egin zaio. Beste kasu batzuetan, hainbanaketa bat aplikatzen ari da, osorik jasaten zuen BEZaren zati bat kentzen duena.
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA Kooperatibaren Batzarrari proposatuko zaio 2022/2023 ekitaldiko emaitza, zeinak 18.822 irabazia erregistratu duen, Derrigorrezko Erreserba eta Borondatezko Erreserba Funts Banaezinera bideratzea.
Berezko Fondoak epigrafeak 304.723 euro gehiago erregistratu ditu kooperatibistek Kanpuserako egindako ekarpenaren ondorioz, baita bazkide berrien ondorioz Derrigorrezko Erreserbari egindako ekarpenengatik ere.
Aktibo ez-korronteko Ibilgetu materiala 355.614 euro handitu da honako inbertsio hauek burutu direlako. Batetik, Haur Hezkuntzako eraikinean irakurketa eta zientziak garatzeko instalazioak, sukaldeeskola eta agertoki txiki bat duen interpretazio gunea sortu dira. Bestetik sukalde eta jangela nagusia domotizatu dira instalazioen segurtasuna hobetzeko eta Lehen Hezkuntzan aerotermia jarri da. Azkenik, DBHn eta Lehen Hezkuntzan "OrientaBide gune"ak sortu dira eta kiroldegitik hurbil aparkaleku bat egin da, zeina Lauroko campusaren azpiegituren zati bat den.
Epe luzerako zorrak 324.665 eurotan handitu dira proiektu pedagogikoaren instalazioak egokitzeko inbertsioetarako eta energia berriztagarrietarako sinatutako 800.000 euroko hipoteka-maileguaren ondorioz. Mailegu hori Eusko Jaurlaritzaren laguntzak lortzeko aurkeztuko da, 2024an argitaratuko den hurrengo deialdian.
Horrez gain, Aktibo ez-korronteko “Epe luzerako zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk” kontuak 216.357 eurotan murriztu da, Eusko Jaurlaritzak aurreko urteetan emandako inbertsioetarako dirulaguntzen zati bat kobratu delako. Aktibo ez-korrontea 2022/2023 ikasturtean 10.402.424 eurokoa da. Aktibo Korrontea 1.752.029 eurokoa da, batez ere Lauroko Kanpuseko obra burutzeko dituen 610.000 euroko Inbertsio Finantzarioengatik. Horrez gain, Herri Administrazioaren beste kreditu batzuk sartzen dira, Eusko Jaurlaritzak HEZKOOP18 eta HEZKOOP21 dirulaguntzagatik kooperatibari epe laburrean egingo dizkion ordainketengatik, baita Euskal Energia Erakundeak emandakoak eta kobratzeke ere. Aktibo korrontea 886.723 eurotan hazi da; izan ere, Haur Hezkuntzan birmoldaketak burutzen jarraitzeko eta plaka fotovoltaikoak instalatzeko eta Lehen Hezkuntzan aerotermia instalatzeko mailegu bat eskatu da, eta ondorioz, diruzaintzako partida 622.862 euro handitu da.
Epe laburrerako zorrak 342.616 eurotan handitu dira inbertsio-konpromisoengatik eta ibilgetuaren hornitzaileekiko ordainketa obligazioengatik. Ekitaldi berrirako urteko aurrekontua 13,4 milioi eurokoa da eta aurreko ekitaldiarekin alderatuz gero, %2,7ko igoera suposatzen du. 2023-2024 ikasturterako, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza emateko erabiltzen duen moduaren ondorioz, ikastolak, aurreko ikasturtean bezala, ordainagirien bidezko diru-sarrerak homogeneizatuko ditu, hau da, ikasle kopuruaren arabera. Horretarako, berariaz mugatu da finantzaketa-iturria gainditzen duten gastuen benetako zenbatekoa, “Kooperatiba” kontzeptuan eta dirulaguntzarik jasotzen ez duten partidak kanpora atera dira Behekosoloa XXI-k kudea ditzan, hala nola eskoletako eta eskolaz kanpoko kirol-zerbitzu guztiak, eta kultura- eta hizkuntzajarduerak. Horren ondorioz, 2023-2024 ikastolako ekarpenak %3 igoko dira, urtetik urterako KPIa baino gutxiago.
Aurreko ikasturteetan bezala, Laurok eskolatzen dituen 75 gela-unitateen %100 ituntzea lortu da.
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA Elikagaien erosketa-gastuen eta garraiozaintzaileen konpainien igoerak KPIa baino handiagoak izan badira ere, instalazioen automatizazioari esker, horniduren kostua murriztea lortu da eta, horrez gain, etapa guztietako ordezkapen-kostuak murriztea lortu da. Aurrekoan aipatutakoari esker, semealaba bakoitzeko ordainagiriaren igoera KPIa baino txikiagoa izatea lortu da. 2022-2023 ekitaldian, Sozietateak ez du Ikerketa eta Garapenerako jarduerarik burutu. Sozietatearen izaera juridikoa dela eta, ez da akzio propiorik eskuratu. 2023ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiko urteko kontuen memoriaren 17. oharrean adierazten den bezala, merkataritza-eragiketetan hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 36 egunekoa izan da, gutxi gorabehera. Lauroko langileen batez besteko kopurua ekitaldi honetan 148 pertsonakoa izan da: 129 irakasle eta irakasle ez diren 19. Emaitza akademiko bikaineko jardunbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin bateratuaren ondorioz.
Laurok bereizgarri positiboari eutsi egin dio, ikasgai guztiak gainditu eta promozionatzen duen ikasle ehunekoari dagokionez. Halaber, ikastolako ibilbidean batez besteko nota 8,75etik gorakoa lortu duten ikasleen ehunekoa historiako altuena izan da (%30,8), eta 8tik gorako espedientea duten ikasleen ehunekoa %43,3koa izan da. Azken hamalau urteotako ildoari jarraituz, ekaineko deialdian unibertsitatera sartzeko batez besteko notak 7tik gorakoa izaten jarraitu du, 7,78koa izan baita, eta horrek, Lauroko ikasle kopuru handi bati fakultateetara eta goimailako ikasketetara sartzeko aukera ematen dio. Ohiko Batzar Orokorra 2023ko otsailean egin zen eta gai-zerrendan honakoak sartu ziren barne: Kooperatibaren 2021/2022 ikasturteko kudeaketa soziala, Urteko Kontuak aztertu eta onartzea, bazkide berrien ekarpena eta sarrera kuotaren onarpena.
Lauro Ikastolak %100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak 2.417 €ko emaitza positiboarekin itxi zuen 2023ko kontabilitate-ekitaldia.
DATUAK Familiak
1.278 Ikasleak
1.967 OKUPAZIO TASA Haur eta Lehen Hezkuntza: 100% DBH: 97% Batxiler: 83%
Pertsonalaren bataz-bestekoa
148
Hedadura m2
93.533
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
KUDEAKETA EKONOMIKOA ETA FINANTZAZKOA
45. PROMOZIOAREN URTADARRA Ikasleen basoa
LAURO IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEKO BATZAR NAGUSIA
GOITIKO ANTSOBIAGA, 2 48180 LOIU 94 471 0444 - 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.eus