2019ko Lea Artibai Ikastetxeko aldizkariaren bigarren alea.

Page 1

Maiatza 2019-20 ikasturtea

Batxilergoa Zeharkako proiektuak

Lanbide Heziketa Emakumeak ziklo industrialetan

Leartiker “Polymers & Medical Applications� Jardunaldiaren 7.edizioa

Azaro 5 proiektu Europear martxan


LANERAKO PRESTAKUNTZA 2018-2019 ikasturtean Lea Artibai Ikastetxean, LANBIDEk diruzlagunduta langabe daudenentzako 29 ikastaro eman ditugu eta bertan 436 lagun aritu dira, maila eta arlo ezberdinetako ikasketak burutzen. Hona hemen hiru partaide: Adrian Bermejo, Eli Aldecoa eta Francois Diatta.

Izena: Adrian Bermejo Latorre Bizilekua: Erandio Ikastaroa: “Diseño y Fabricación aditiva: 3D printing” Zein da zure ibilbide profesional edota akademikoa? Oinarrizko ikasketak egin ondoren, sukaldari eta zerbitzari lanetan aritu izan naiz 30 urtean, eta orain urtarriletik langabezian egon ondoren, laneratzeko prestatzeak eta birziklatzeko duten garrantziaren jakitun ikastea pentsatu nuen.

Zein da zure ibilbide profesional edota akademikoa?

Zergatik aukeratu zenuen Lea Artibai Ikastetxea?

Derioko “Politeknika Ikastegia Txorierri” eskolan Lanbide Heziketako goi mailako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioaren zikloa ikasi nuen eta gero Matrici enpresan lanean egon nintzen urte eta erdiz.

Polimeroen alorrean Lea Artibai Ikastetxeak duen espezializazioan ematen duten prestakuntzagaitik, izan ere Bilbo inguruan ez dago maila honetako ikastarorik langabetuentzako.

Nondik ezagutu zenuen Lea Artibai Ikastetxea? Matriciko lankide baten bidez ezagutu nuen ikastetxea, izan ere elkarrekin etorri ginen ikastaroa egitera.

Bera Kurutz Ikastolan REM ikasten nengoela Lea Artibai Ikastetxera etortzen ginen tallerretako praktikak egitera, beraz barrutik ezagutzeko aukera izan nuen.

2

ikastaroa

Oso gustora nago, ikasketa oso praktikoak dira, irakasleak ere oso hurbilak dira eta instalakuntza aldetik punta-puntakoak.

Zergatik aukeratu zenuen Lea Artibai Ikastetxea? Oso kurtso interesgarria iruditu zitzaidan eta entzunda nuen Lea

Artibai

Ikastetxeko

ikastaroetan prestakuntza ona jasotzen dela.

Egiten Nondik ezagutu zenuen Lea Artibai Ikastetxea?

Egiten ari zaren zelakoa da?

ari

zaren

ikastaroa

zelakoa da? Oso gustora nago, profesionalki irakasleak oso ondo prestatuta daude eta pertsonalki oso hurbilak dira. Ikastaroko ikaskideak ere oso jatorrak dira, giro positiboa eta ingurunea ezin hobea.

Izena: Eli Aldecoa Azpitarte Bizilekua: Markinarra, baina Berrizen bizi. Ikastaroa: “Atención sociosanitaria a personas dependientes en instituciones sociales”


Izena: Francois Diatta Bizilekua: Senegal (Casamance), egun Lekeitio bizi da. Ikastaroa: “Actividades auxiliares de AlmacĂŠnâ€?

Zein da zure ibilbide profesional edota akademikoa?

Zergatik aukeratu zenuen Lea Artibai Ikastetxea?

Senegalen lorezaintza ikasi eta horretan aritu izan nintzen lanean hotel batean. Baina bizitza hobeago baten bila Europara etorri nintzen orain dela urte eta erdi. Hasiera baten Madrilen izan nintzen eta han gaizki pasatu ondoren, Euskal Herrira etorri nintzen eta hemen oso ondo nago.

Lanbideko bulegoan eman zidaten ikastaro honen berri eta interesgarri iruditu zitzaidan. Lekeitioko EPAn ere ikasten nago.

Nondik ezagutu zenuen Artibai Ikastetxea?

Lea

Nire lagun asko hamen izan dira ikasten eta denek esan didate oso ondo egon direla, bai tratu aldetik eta baita prestakuntza aldetik ere.

Egiten ari zaren zelakoa da?

ikastaroa

Asko gustatzen zait, nahiz eta arazo asko izan ulermenarekin eta baita idazterakoan ere. Irakasleek pazientzia handia dute nirekin, asko galdetzen baitiet, eta lagundu ere asko laguntzen didate, azterketak egin eta gero berreskurapenak , eta aukera ezberdinak ematen dizkidate.

3


Batxilergoa Aurtengo ikasturtean landu ditugun proiektu batzuk: Kultura Ondarea: Satur eta Aran mitoa zein den badakizue? Saturraranen emakumezkoen kartzela bat egon zela ba al zenekiten? 25 urte eta oraindik senargairik ez? Ai ama! Monja sartu behar? Eta zubiak, zertarako balio dute? herriak, kulturak, pertsonen arteko harremanak, lotzeko.

rearen aberastasuna erakutsi digute gure 1.mailako ikasleak herriko hainbat lagunek lagunduta.

Eta jakina, aurten ere Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen sarian parte hartuko dute. Ez dakigu Napolesera bidaia irabaziko duten, baina bai badakigu guk, hainbat gauza ikasi ditugula. Beraz, mila esker ikasleei orain gure ondareari buruz informaItxasoaren eragina gure bizitzan, amodio istorioak, zio gehiago dugulako, eta eskerrik asko proiektu sorginak, esaera zaharrak, bizipenak, askatasuna, hauetan parte hartu duzuen guztioi zuen laguntzaeuskal dantzak eta inauteriak. Gure kultura onda- gatik. Debate Filosofikoak ÂżLa ignorancia es el camino a la felicidad? Herrialde garatuen jaiotza tasa baxuaren arazoa, migrazioari mugak zabalduz konpontzen da? Hobeto egongo ginateke Europar Batasunetik kanpo? Hauek izan dira aurten 2.mailako ikasleek landu dituzten gaiak debate filosofikoetan parte hartzeko. Eta ondo landu gainera, epaileek ez dute erraza izan! Zorionak parte hartu duzuen denoi, lan bikaina egin duzuelako. Zorionak baita ere Saioa Arriaga, Malen Juaristi, Eider Gallastegi eta Teresa Pagaegiri eurek izan baitira aurtengo finalaren garaile.

Azken debateko, finaleko, momentu bat

Berdintasuna Lea Artibai Ikastetxean Apirilaren 8tik 12ra bitartean gure ikastetxeak Berdintasunaren astea ospatu du. Nahiz eta egunero lantzen den gaia izan, uste dugu oraindik ere arreta berezia izan behar duela. Horregatik, hainbat ekintza ezberdin egin ditugu: Nerea Ibarzabalekin batera bertso bat egin dute ikasleek eta Udaberri Festa egunean denok batera abestu dugu. Ainara Santamariaren eskutik “Maitasun erromantikoaren mitoa� hitzaldia jaso dute 1.mailako ikasleek eta 2.mailakoek Atx Teatroa taldearen TOMIRIS antzezlana ikusi dute. Bukatzeko, Juan Angel Anta, Xabin San Martin eta Soraya VAlleren eskutik defentsa pertsonaleko ikastaroa izan dugu herriko emakumeontzat. Pausuz pauso berdintasunerantz bidea lantzen goaz.

4


2. Batxilergoari agurra: Bi urte elkarrekin igaro ostean, badoaz gure bigarren mailako ikasleak goi mailako ikasketak egitera. Zorte on guztioi hemendik aurrera irekiko zaizkizuen bide berri guztietan!

Zientifiko eta Gizarteko ikasleak 1.mailan, iazko ikasturtean

Teknologiako taldea 1.mailan, iazko ikasturtean

UNITOUReko azoka bisitatu zuteneko argazkia

Talde biak batera, aurtengo otsailean Andaluzia aldean ikaskide bidaian izan zirenean.

5


Lanbide Heziketa Emakumeak Lanbide Heziketan Confebaskek, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak, egindako azterketaren arabera epe laburrean (2 urte) sortuko diren lanpostuen %61 (19.000 lanpostu) produkzioa, muntaia eta mantenuarekin lotutako esparruetakoak izango dira. Horietatik ia erdia (%48) lanbideheziketako tituludun pertsonentzat izango dira eta horietatik enpresek gehiago behar izango duten profila fabrikazio mekanikokoa izango da. Eta Lanbidek egindako azterketa baten arabera, enpresen hazkundearen eraginez edo belaunaldien arteko erreleboaren eraginez 2014 eta 2024 urteen artean hazkunde positiboa izango dute aipaturiko familietako lanpostuek. Halere, datuek diotenez, STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta humanitateak eta matematika, ingelesezko siglen arabera), deritzon arloko ikasketetarako joera murrizten ari da. Ondorioz, hezkuntza munduan zen Ziklo industrian erronka bihurtu da disziplina horietarako grina eta bokazioa piztu eta koak dira gehienak; Lanbide- heziketako lantzeko premia. sailburuordetzaren datuen arabera, %80 Beraz, etorkizuneko lanpostuak tekniko- Goi Mailako zikloetakoak dira eta horieak (industrialak ere deitzen diegu) eta, tako %73 gizonezkoak. hein handi batean, lanbide-heziketako Lea Artibai Ikastetxean ere argazkia mailakoak izango dira eta lanbideantzekoa da. Eskaintzen ditugun ikaskeheziketa azken hamar urteetan nabartak nagusiki tekniko edo industrialak men hazi da. Baina, non daude emakudirela kontuan hartuta, gurean ikasten meak? duten emakumeak % 10-12 inguru dira Lanbide-heziketa aukeratzen duteneta- eta ehuneko hori gutxiagotu egiten da tik %45 ziklo industrialak ikasten ari di- fabrikazio mekanikoa, automatizazioa, ra, baina emakumeak %10 dira bakarrik. mekatronika edo mantenu arloa aukeraLanbide-heziketa dualak ere, EAEn lane- tzen dutenen artean. ratze-datu onak lortu ditu 7 urtean Emakumeak biztanleriaren % 50 direla (%96), eta aukera horretan ere, gizonez- kontuan izanda, argi dago emakumeak

industrialetan dauden ikasle emakumeak aukerak galtzen ari direla etorkizunean laneratzerako. Horren arrazoiak zeintzuk diren jakitea ez da erraza, aukera bakoitzaren esku dago eta. Baina sarritan entzun izan dugu erabakiaren azpian, gizartearen eta ohituren indarra dagoela funtsean. Izan ere, oraindik ere lanpostuak genero ikuspegiaren arabera sailkatzen ditugu eta ez da ohikoa emakumeak arlo tekniko industrialean ikustea. Hesi hori apurtzea gizarte osoaren erronka izan behar da, familiena, ikastetxeena, enpresena eta erakundeena, gizonek eta emakumeek berdintasunean lanpostu guztietan normaltasunez jardun arte.

FMPko IKASLEEK FORMULA STUDENT-EN PARTE HARTU DUTE Lea Artibai ikastetxean metodologia berriak ezartzen ari gara eta horien artean erronka bidezko ikasketa dago. 20182019 ikasturtean Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazio zikloko ikasleek ordenagailuz lagundutako fabrikazio

6

(CAM) modulua erronka bidez lantzeko aukera izan dute, eta erronka horiek aurrera eraman ahal izateko, Formula Studentekin elkarlanean aritu gara.

duten proiektua da, eta bertan monoplazen diseinu eta fabrikazioa burutzen dute munduan zeharreko beste unibertsitateekin lehiatu eta ingeniari talde bezala beraien ahalmena frogatzeko helburuFormula Student Bilboko Ingeniaritza Goi arekin. Eskola Teknikoko ikasleek parte hartzen Formula Student-en beharrizanei erantzuteko landu dituzten erronketan, ikasleek CAM programa erabili ezezik, kotxean ezinbestekoak diren zenbait pieza fabrikatzeko ardura izan dute, adbidez Powertrain eta Dynamics taldeetako transmisioaren tapak, soporteen goieuskarriak, azelerazio pedala edo suspentsio sistemaren piezak. Lea Artibai Ikastetxeko ikasle eta irakasleontzat esperientzia interesgarria eta baliagarria izan da eta hurrengoan ere parte hartzeko aukera izatea espero dugu.


Muntaketa eta mantentze-lan Industrialeko 3. urtea Duela urte eta erdi, muntaketa eta man- Muntaketa eta mantentze-lan industriatentze-lan industrialeko 3.urtea ipini leko 3. urtea gauzatzeko, tailer berri bat genuen martxan. Proiektu honen helbu- atondu da, muntaia eta mantentze-lan mekaniko, neumatiko, hidrauliko eta rua, Mekatronika Industriala goi mailako elektriko-elektroniko egiteko baliabideezikloa bukatuta duten bi ikasle aukeratu kin. eta beraien heziketa eta trebaketa prozesuari jarraipena ematea da, lan mun- Lanak barne eta kanpo bezeroentzat dura salto egiterakoan baliabide eta es- egiten dituzte ikasleek. Eskolako tailerren eta ekipamendu orokorreko manperientzia gehiago izan dezaten. tentze-lanak: tornutan, fresatzeko makiEkimen hau ez da berria Lea Artibai Ikas- netan, zulatzeko makinetan, artezteko tetxean, izan ere, 20 urte baino gehiago makinetan, garabi, armairu elektriko, argiztapen sistema, korronte-hargune, daramatzagu arrakasta handiz, Fabrikasare-hargune‌ Kanpo bezeroentzat, norzio mekanikoko Produkzioaren Programamalean muntaia lanak egiten dira: ekipo zioa goi maila zikloko ikasleei aukera hau hidraulikoak, presio erregulatzaile, kaueskaintzen. Gaur egun, 9 ikasle ari dira dal erregulatzaile, motore hidrauliko, produkzioko tailerrean trebatzen urte zilindro hidrauliko, edo automata pintza betez. sistema, besteak beste.

Asier Uribe, 3.urteko ikasleetako bat

Elikagaietako ikasleak Basque Culinary Center-eko ikasleekin lankidetzan Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea prestakuntza zikloko bigarren mailako 10 ikaslek, Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazioko laugarren mailako 39 ikaslerekin, lan egin dute produktu berritzaileen sorrerako aholkulari gisa.

Lea Artibai Ikastetxeko eta BCC-eko ikasleak

lanak burutu dituzte: osagai eta formulazio proposamenak aurkeztu; produktu berriak ekoizteko beharrezko metodologiei buruzko txostenak; laborategiko frogak; kalitate kontrolak; analisi sentsorialak; lehiakideekin konparazioak; ebaluazio inkestak; prototipo-ereduak; etengabeko ebaluaketak (produktuenak zein lankideenak); helburu-, aurrerapen-, muga- eta handicap-txostenak; eta proiektuaren bukaerako kalifikazioa. Azken finean, ikasleek egin dutena produktu berri eta berritzaileak sortzeko gastronomia eta teknologia aholkularitzarako elkarlaneko ariketa erreal bat izan da.

Koji-hestebetea, tofu chips-ak, artisau ogia egiteko aurre-nahasketak, oloalgarroba bizkotxoa, landare-natillak edo Tolosako babarrunekin egindako natto snack-ak bezalako produktuentzako gastronomia eta teknologia aholkularitza zerbitzuan lan egin behar izan dute ikas- Urtarrilaren 31n, produktu bakoitzarekin leek. egindako proiektuen defentsa publikoa burutu ostean, proiektua bukatutzat Hilabete hauetan zehar Lea Artibai Ikas- eman zuten. Bi erakundeetatik pozik tetxeko eta BBCko ikasleek askotariko agertu dira jasotako emaitzekin eta ez dute baztertzen etorkizunean berriz elkarlanean aritzea.

Lea Artibai Ikastetxean elkarlana eta berrikuntza nagusitzen diren baloreetan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua berresten dugu, eta Basque Culinary Center bezalako izen handiko erakundeekin mota honetako proiektuak gauzatzeko aukera bere ikasleen motibazio eta hezkuntzarako ezinbesteko abantailak dira.

7


Orokorra ERAGINTZA Fundazioko ordezkarien bisita BegoĂąa Errazti Eragintza Fundazioko Zuzendari Nagusia eta Eneritz Bengoetxea Zerbitzu Psikologiko, Gizarte eta Laneko Zuzendaria izan genituen gure ikastetxean, gure hezkuntz eskaintza ezagutzera eta elkarlanerako aukerak aztertzera. Eragintza Fundazioa, buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzeko eta laneratzeko erakundea da, bertan gaixotasun mentalaren estigmaren aurka aritzen dira eta lan inklusiboaren inguruko aholkularitza ematen diete enpresei. Gure ikastetxearekin batera, pertsonei euren gaitasunen garapene-

rako, lan munduan sartzeko, enpleguari eusteko eta gizartean modu

autonomoan parte hartzeko kidetza aztertzen izan ginen.

lan-

UDABERRI FESTA 2019 Ikasturtearen zati handiena igaro denean eta aste santutako oporretako aurreko eguna aprobetxatuz, ikasle eta irakasleek elkarrekin ekintza ezberdinetan batera ospatzeko aukera ederra izan genuen Udaberri Festan.

Goizean zehar Kirol eta ekintza ezberdinak

Eta bazkal ondoren Play-back eta trebetasunak

8

Eguerdian, kanpoko zelaietan bazkari herrikoia


Nekazaritzako elikagaien eraldaketa 4.0 jardunaldia Maiatzaren 23an NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ERALDAKETA 4.0–ko I. jardunaldia ospatu zen Lea Artibai Ikastetxeko auditorioan. Elikagaien industria adimentsu, dinamiko eta konektatu baten alde, Nekazaritzako Elikagaien eraldaketa 4.0 jardunaldia izan zen. Bertan, Elikagaien Industriako profesionalak eta adituak elkartu ziren, nekazaritzako elikagaien eraldaketaren inguruko gai nagusiak lantzeko, industriaren eskura dauden tresna berriak jorratu eta arrakasta izan duten esperientziak ezagutzeko. Besteak beste, Leartiker Ikerketa zentruko Elikagaien arloko arduradun Naia Andonegi, Grupo IAN-eko Zuzendari Nagusia den Patxi Salcedo, Euskal Herriko Clusterreko Jon Ander Egaùa edota Iùigo Navarro eta Ana Capistegui Elara Ingerieros-ekoak aritu ziren hizlari.

9


“Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren 7. edizioa jardunaldia ospatu zen maiatzaren 10ean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko, Espainia mailan punta-puntakoak diren medikuntzaprototipoak garatzen dituzten enpresa eta zentru teknologikoek parte hartu zuten jardunaldian. Besteak beste, Enrique Andreu Doktorea, Clínica Universitaria de Navarra-ko zelulen hazkuntzaren arduradunak.

medikuntza-prototipoen garapena da, gero proiektuan zehar lortutako emaitzak sektoreko enpresei transferitzeko. Azken urteetan garatu diren 6 prototipoak maiatzaren bukaeran Nafarroan egingo den jardunaldi baten aurkeztuko diren arren, Polymers&Medical Applications egitasmoaren zazpigarren edizio honetan, aurrerapen gisa, Health LSR proiektuaren baitan garatutako lehenengo propotipoa aurkeztu zuten. Prototipo hori osasun arloan geroz eta garranAurtengo edizioak Leartikerrek zutzitsuagoa den “Tissue Engineering” zentzen duen Health LSR (Interreg teknologiarekin erlazionatuta dago. Poctefa) proiektu europarraren baitan garatutako medikuntza-prototipo baten aurkezpena izan du ardatz. Health LSR proiektua Eskualde GaraLeartikerrek urtero antolatzen du- penerako Europako Funtsak (EGEF) en Polymers&Medical Applications finantzatuta dago eta bere helburua

Esnekien sektorea bultzatzeko INNOLACT proiektuaren itxiera ekitaldia Leartikerrek INNOLACT (Interreg Poctefa) proiektu europarraren emaitzak aurkeztu zituen maiatzaren 3an Idiazabalgo Gazta Azoka ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan. Elkarlanean oinarritzen den proiektu honek esnekien sektore tradizionalari bultzada eman nahi izan dio, horretarako berrikuntzaz baliatuz. INNOLACT proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatuta dago.

Proiektua 3 urteetan zehar garatu da, eta Espainia-Frantzia-Andorra herrialde mugakideetako 222 ekoizlek parte hartu dute. Hiru lan ildo nagusi jarraitu dituzte proiektuan zehar: kalitatezko esnearen lorpena, animaliaren maneiu eta esnearen ekoizpen egokia eginez; transformazioa bultzatzea, eta ekoizleei produktu berriak nola garatu helaraztea; eta merkaturatzea (formakuntza ekintzen eta zenbait

azoken bitartez esneki produktu artisauak ahalik eta hobekien posizionatzen saiatu dira). Lortutako emaitzak eskuragarri jarri dituzte www.innolact-poctefa.com webgunean. Proiektuaren itxiera jardunaldi honetan, alde batetik, proiektuan zehar garatutako ekintzen inguruko aurkezpenak egin zituzten proiektuko lan-taldeko kide ezberdinek; eta bestetik, proiektuan zehar elkarlanean esneki-ekoizle artisauek garatu dituzten produktu berritzaileen aurkezpena egin zen, produktuen dastaketa komentatu baten bitartez. Innolact proiektua aurrera eraman duten 9 kideetako zazpik lankidetza akordio berri bat sinatu dute 2022ra arte.

10


AZARO FUNDAZIOAK 5 PROIEKTU EUROPEAR DITU MARTXAN Nazioarteko erakundeekin kooperazioa oinarritzat hartuz, Azaro Fundazioa bost proiektu europarretan ari da parte hartzen, horietatik baten lidergotza bere gain hartu duelarik.Proiektu hauek, Azaroren lan ildoak indartzeko erraminta klabea dira, bakoitzak, gai ezberdinetan ezagutza eta esperientzia hartzea errazten duelarik, hainbat erakunderekin kooperazioan urratsak eman eta eskualdean proiektu errealak definitu eta martxan jartzeko. Hona hemen, proiektu bakoitzaren informazio esanguratsuena:

1 TRANSFERINN

4 ORHI

Azaro Fundazioak lideratzen duen proiektu honen helburua, mugaz bestaldeko eremuetan (Espainia eta Frantzia), Unibertsitate, Zentro teknologiko, eta abarrek duten ezagutza, mikroenpresa, Enpresa Txiki eta Ertainei, eta ekintzaileei transferitzea erraztuko duen berrikuntza ekosistema indartzea da.

Nekazaritzako elikagaien industriari balioa ematea da proiektu honen helburua. Horretarako, Teknologia Berritzaileen eta Negozio Eredu Berrien garapenaren arteko sinergiak bultzatzen dira, balio erantsidun erabilera berriak sustatuz eta materia organikoaren fluxu eta plastikoaren erabilera efikaz eta efizientea ere erraztuz.

2 RETRACE 2020ko udaberrian bukatuko den proiektu honi esker, 7 herrialde ezberdinetan, Ekonomia Zirkularreko proiektuak bultzatzeko zein politika eta baliabide dauden ezagutzeko aukera izan dugu. Frantzia, Italia, Errumania, Eslovenia, Holanda, Eskozia eta Bizkaiko ekonomia zirkularreko praktika onak ezagutu ditugu tokian toki eta ostean, gure lurraldean, Ekonomia Zirkularreko proiektuak bultzatzeko, politikak definitzen dituztenei gomendioak egiteko aukera izan dugu, lurralde mailako ekintza plan bat ere definitu delarik.

ORHI proiektuko bazkideen bilera

5 COHES3ION Aurten hasiko den proiektu honek FEDERen programa operatiboaren eta RIS3aren funtzionamendu eta inpaktua, berrikuntzaren sustapenaren ikuspuntutik hobetzea ahalbidetuko du. Berrikuntza agenteek, lurralde dimentsioa eta RIS3aren politikak gobernantzan txertatuz, hazkunde eta enplegu ikuspuntutik, lurralde kohesioa erraztea da proiektuaren helburua.

RETRACE proiektuaren baitan, Azaro Fundazioko kidea, proiektuko hainbat Stakeholderrekin, Esloveniako Praktika Onak ezagutzeko bidaian.

3 CIRCULAR SEAS Leartiker S.Coop.ek lideratzen duen proiektu honen helburua, eremu atlantikoan ekonomia berdea sustatzea da. Hau da, itsasoarekin lotutako industriak, konponente, produktu ekoberritzaile edo ekologikoak garatzea. Horretarako, 3dPrinting Teknologia eta itsasotik jasotako plastiko hondakin birziklatuak eta biodegradagarriak, eraginkortasun handiko eta berriztagarriak diren polimeroekin konbinatuko dira.

11


Elkarrizketa Nagore Osoro Larrañaga (Ondarroa 1994) Kirolari eta abenturazalea. Estropadetako emakumezko patroi onenetakoa, kontxako bandera bat eta bi liga irabazita, besteak beste, gaur egun Ondarroako emakumezkoen traineruaren entrenatzaile lanetan ari da. tean Inglaterra aldera joan nintzen ingelesa ikastera. Esperientzia berria eta etxetik kanpora gauza asko ikasteko aukera. Goi mailako kirolean, zuk izandako esperientziarekin nola ikusten duzu emakumea kirolean? Geroz eta indar gehiago dugula pentsatzen dut. Urte askotan, emakume askok ixil-ixilik zenbat lan egin duten geroz eta gehiago azaleratzen ari da. Adibidez, oraintxe Errealeko neskak irabazi duten kopa ere, garaipen askoren emaitza izan da. Zenbat urteko lana ote dago erreginaren kopa horren atzean!

Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen Batxilergoa. Zure irakasle izan zirenei galdetuz, zure energia, pasioa eta indarra azpimarratzen dute. Nolako oroitzapenekin geratzen zara? Beno, egia esan ez nintzen oso ikasle ona, ez zitzaidan gustatzen klasean geldirik egotea eta beti berba eta berba ibiltzen nintzen. Ez nintzen oso ikasle fina. Baina beno, handik edo hemendik lortzen nuen azkenerako ikasgai guztiak gainditzea eta kurtsoa pasatzea. Azkenerako irakasleei neuk ere kariñoa hartu nien, ez genuen txarto-txarto ere pasatzen klasean… Eurek ea zer dioten…. Ez zara geldi egotekoa, kirola egiteaz gain, atzerrian ere ibili izan zara, kontatu iezaguzu Markinatik irten ondoren nondik nora ibili zaren. Markinan bukatu ondoren, Bilbon goi-mailako ikasketak egin nituen bi urtetan zehar. Hurrengo ur-

12

Zelakoa izanda “El Conquis”-eko partehartzea, Panamako egonaldia? Talde berdeak azkenerako oso talde ona egin genuen, eta hori probetan erakusten jakin izan dugu. Ekipo guztiak ondo funtzionatzeko giro ona izatea da gakoa eta guk hori argi eta garbi adierazi dugu. Esperientzia oso-oso ona bizitzarako, pertsonalki gauza asko ikasten laguntzen dizu eta beste gauza asko gehiago baloratzen. Zure irakaslea izandako batek adierazi duenez asko ikasi omen duzu erderaz hitz egiten Kar, kar, kar…. Aurretik aipatu bezala, Inglaterran urtebetean izan nintzen, eta han andaluziar askorekin batu nintzen, ingelesa ikasi beharrean erderaz ikasita bueltatu nintzen. Nola ikusten duzu zure burua etorkizunean? Ez zait asko gustatzen gauzak planifikatuta izatea. Momentuz Ondarroako trainerua entrenatzen pozik nabil eta hau amaitzen denean pentsatuko dut. Berriro kanpora joatea ere ez dut inoiz baztertu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.