1 minute read

ESKATU EUSKARAZ, ESKAINI EUSKARAZ

El Ayuntamiento de Leioa se ha sumado a la campaña de promoción del uso del euskera y del comercio local del Gobierno Vasco. Se trata de una campaña puesta en marcha para sensibilizar sobre el uso del euskera en el comercio y la hostelería y responde a los objetivos del plan de promoción del euskera en el ámbito socioeconómico. Además, se recuerda que el Ayuntamiento ofrece a comerciantes y hostelería del municipio diversos servicios gratuitos para aumentar la presencia del euskera en sus negocios.

Leioako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren euskararen erabilera eta bertako merkataritza sustatzeko kanpainarekin. Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraz sentsibilizatzeko martxan jarritako kanpaina da eta eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzuten dion kanpaina da.

Advertisement

Batetik herritarrak, kontsumitzaileak, aktibatu nahi ditu euskara erosketa edo kontsumitze unean erabiltzera. Eta bestetik, jarduera ekonomikoa herrian duten merkatari eta ostalariak gonbidatu nahi ditu euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera.

Bere aldetik, gogoratzen da Leioako Udalak udalerriko merkatari eta ostalariei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiela euskararen presentzia areagotzeko, hala nola:

• Itzulpenak

• Hizkuntza-aholkularitza zerbitzua.

• Diru laguntzak euskararen presentzia areagotzeko negozioko materialean (zigilua, fakturak, web-orriak) eta errotulazioan (toldoak, erakusleihoak, ibilgailuen errotulazioa)

Guztiz doakoak dira herriko merkatarientzat, bertako negozioak euskalduntzeko baliabideak eta tresnak eskura jartzea eta prozesu horretan laguntza eskaintzea da helburua. n

Informazioa:

Euskara Zerbitzua

Jose Ramon Aketxe plaza, 11 (Kultur Leioa) euskarazerbitzua@leioa.eus 94 607 25 76

This article is from: