1 minute read

TXAKUR HEZITZAILE

En este programa formativo están participando 12 jóvenes de entre 16 y 29 años, empadronados/as en Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia y Urduliz, e inscritos/as en el Sistema de Garantía Juvenil. El principal objetivo del mismo, es que las personas participantes se inicien en los conocimientos básicos para trabajar como adiestrador/a de perros.

Gaur egun, gizartea inoiz baino kontzientziatuago dago animalien ongizatearekin. Maskoten jabeek gero eta baliabide gehiago inbertitzen dituzte zainketarik onenak emateko. Hori dela eta, arlo profesional horren eskaria handitu egin da azken urteotan. Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute beren txakurrak profesionalen eskuetan jartzea.

Advertisement

Prestakuntza-programa honetan 16 eta

29 urte bitarteko 12 gazte ari dira parte hartzen, Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatuta eta Gazte

Bermea Sisteman izena emanda (25 urte baino gehiago dituztenean).

Proiektuaren helburu nagusia da gazte ahulenen lan-gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzen laguntzea; izan ere, gazte horiek beren langaitasunak hobetu eta enplegu-aukerak handitu nahi dituzte, Txakurren Trebakuntzari lotutako zerbitzuetan berariazko gaikuntza lortzetik abiatuta.

Programa apirilaren 14an hasi eta ekainaren 21ean amaituko da. Programa honen helburu nagusia da parte-hartzaileek txakur-hezitzaile gisa lan egiteko oinarrizko ezagutzetan hastea. Hori lortzeko, prestakuntza honek gaitasun hauek prestatzen dizkie:

• Txakur-hezitzailearen lanbideprofilaren oinarriak ezagutzea.

• Txakurren portaeraren eta izaeraren oinarriak eta printzipioak ikastea.

• Txakurren jokabidearen alterazioei aplika dakizkiekeen terapia nagusiei buruzko beharrezko ezagutzak eskuratzea.

Aplikatutako metodologia dinamikoa eta praktikoa da, eta hausnarketa-, elkarrizketa- eta sinergia-giroa sustatzen du ikaskuntza-ingurune bakar batean. Irakaskuntza orientazio profesionalaren sektoreko eta txakurren trebakuntzaren sektoreko profesionalen eskutik dator.

Programa hau “Gaztedi Uribe Kosta 2022-2023” hitzarmenean barneratuta dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Leioa, Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizko udalen arteko lankidetza-hitzarmena, 2022-2023 aldian gazte-politika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko. n

El frontón vuelve a estar operativo tras las obras de reacondicionamiento y estrena un nuevo un nuevo gran mural con dos pelotaris como protagonistas.

Lan Bikaina

Leioa Kantika Koralak World Symposium on Choral Music 2023 kantu lehiaketa nagusia irabazi du Istanbulen (Turkia), apirilaren 25etik

30era. Leioa Kantika Korala Estatuko talde bakarra izan da jaialdi bakar honetan eta hamar taldek baino ez dute parte hartzeko aukera hautaketa prozesu sakon baten ondoren. Basilio

Astulezek zuzentzen duen abesbatzak 3.000 ikusle inguru zutitu ditu AKM Türk Telekom Opera Hallen eta AKM Theatre Hall-en egindako bi emanaldietan, apirilaren 28an eta 29an, mundu mailako estreinaldiekin. n

This article is from: