Zinema kritika
STALKER STALKER AndrĂŠi Tarkovski,
1979
Inazio Gaztaka Inazio Gaztaka
Zinema kritika
Inazio Gaztaka
Fitxa teknikoa
Film osoan zehar ezagutzen ez dugun estatu batean, meteorito bat erori zelaren edota estralurtar zibilizazio bat bizi izan zelaren zurrumurrua zabaltzen da. Jendea gune horretatik kanporatu , gunea itxi eta hesi bategaz babestu zuten jendea sartu ez zedin, zeren eta gunean sartzen dena ez da inoiz itzultzen. Hala ere, izaki batzuk, Stalker-ek jendea “gunera” eramaten zuten, normalean, jende desesperatua. Hauxe iraganean jazo balitz bezala ulertzen da.
Zuzendaria
Andréi Tarkovski
Produkzioa
Aleksandra Demidova
Herrialdea
SESB
Gidoia
Arkadi Strugatsky eta Boris Strugatsky
Urtea
1979
Musika Eduard Artémiev Argazki zuzendaria
Aleksandr Kniazhinski
Muntaia
Lyudmila Feiginova
Protagonista
Aleksandr Kaidanovski
Beste pertsonaiak Anatoli Solonitsyn Nikolái Grinkó Alisa Freindlich
Generoa Iraupena Hizkuntza
Zientzia Drama
fikzioa 163 min
Errusiarra
Ekoiztetxea
Mosfilm
Banaketa
Mosfilm
Aurrekontua
1,000.000 rublo
eta
Zinema kritika 1. Zatia Filma gure protagonista esnatzen denean hasten da, Stalkerra, bere emazte eta alabaren alboan. Bere emazteak leporatzen dio berriro ere gunera joango dela, arriskutsua dela baina berak ez dio jaramonik egiten eta alde egiten du. Kalean, hiri industrial, txiro eta hodeitsu bat aurkezten zaigu. Auto lujoso baten alboan emakume eta gizon bat daude, biak “gunera” eramateko zain daude. Stalkerrak emakumea misiotik kanporatzen du eta gizonarekin, idazlea dena, taberna batean sartzen da. Taberna horretan pertsonai nagusiak daude: Stalkerra, idazlea eta maisua (zientifikoa). Azken bi hauek ez dira ezagutzen. Jeep batean sartzen dira eta gunera abiatzen dira, polizia eta militar batzuk atzean utzi eta tirokatuak izan ondoren, hesia zeharkatu eta zaharkitua dagoen fabrika baten barruan bagoneta batek “gune-ra” eramaten die. Gunera heltzen direnean ekialdeko Europako baso baten antza duen toki baten aurrean ikusten dute euren burua. Otso baten hotsa entzuten dute urruntasunean, besterik ez, guztia isiltasuna da, haizearen zarata, hostoen dardarka …
Natura entzuten dute. Heldu bezain laster Stalkerra une batez joan egiten da eta bakarrik uzten ditu beste biak. Hauek Stalkerrari buruz hitz egiten dute, duen alabari buruz, zeina oinik gabe jaio zen, “gunean jaiotzearen ondorioz”. Ondoren, ibiltzen hasten dira, beti ere modu kurbatuan zeren eta “gunean inork ezin du zuzenean aurrera egin. Gero eta zuzenago eginez gero, orduan eta arrisku gehiago”. Guztiz ezinezkoa da “gunera” iristea eta han mugitzea Stalker baten laguntzarik gabe. “Gunea” natura da, abisatu gabe guztiz aldatzen dena. Une bereziki hunkigarri batean Stalkerrak beste biei begiratzen die eta urduritasuna adierazten duen keinu bat jarriz azaltzen die ez dakiela zer gertatzen den “gunean” inor ez dagoenean, baina pertsona bat sartzea baino ez da behar guztia hankaz gora jartzen hasteko. Ziur aski irakurle maitalea, duela aspaldi ari zara zure buruari galdezka jendeak zergatik nahiko lukeen honelako leku batera joatea bizitza arriskuan jartzeko. Kontua da, “gunean” badagoela gela bat, etxe baten barruan, non mirari guztiak betetzen diren. Jendea horregatik dago prest bere bizitza arriskuan jartzeko. Ohikoena desesperatuta dauden pertsonak hara hurbiltzea da,
nahiago dutenak euren bizitza galtzea posible den toki batera joatea euren betiko bizitzarekin jarraitzea baino. 2. Zatia Hiru pertsonaiek, behin eta berriro torloju bat aurrera botatzen iparrorratz moduan, aurrera egiten dute. Leku desberdinetatik pasatzen dira, kaskada bat atzetik igarotzen dute, magmaz inguraturiko arroka baten albotik eta abar. Irakasleak bere motxila atzean ahaztuta uzten du eta hura jasotzera bueltatzen da Stalkerren aginduei kasu egin gabe. Stalkerrak eta idazleak aurrera egiten dute, oso arriskutsua delako ibili den bidetik bueltatzea berriro. Geroago irakaslearekin egiten dute topo, honek motxila berreskuratu du eta gainera beste bi lagunek baino distantzia luzeago egin du denbora gutxiagoan (era zuzenean egin duelako bidea). Momentu honetan tentsio une bat bizitzen dute pertsonaiek, idazleak gelatxoa bere kabuz bilatuko duela aldarrikatzen du, Stalkerrendik eta irakasletik aldentzen da eta utzik eta zahartuta dagoen etxe batean sartzen da. Han, iluntasunean ahots batek abisatzen dio ez sartzeko, ihes egiteko, joateko. Idazlea beldurtu eta Stalkerrengana bueltatzen da. Honi botere psi-
Zinema kritika
kikoak dituela leporatzen dio eta badakiela ez dela izan “gunea” beldurtu diona, baizik eta Stalkerra bera izan dela. Honek promes egiten dio berak ez duela ezer egin. Ondoren “Haragizko aixerrota” deituriko tunel ilun, bakarti eta luze batera iristen dira, Stalkerrek eramanda. Han Stalkerrak zoriz hautatzen du idazlea izan behar dela lehenengo pausua eman behar duena, beraz, idazlea jartzen du bidearen buru. Stalkerrak azaltzen die “Haragizko aixerrota” “gunearen” lekurik arriskutsuenetarikoa dela, “gunean” sartzen direnen gehienak bertan hiltzen direla. Leku honen barruan, tunelean, ikus ditzakegu beldurgarri bezain politak diren plano sekuentziak. Azkenean, hiru lagunek “Haragizko aixerrota” zeharkatzea lortzen dute ikaragarrizko urduritasuna pasa ondoren. Urez gainezka dagoen gela batean sartzen dira. Bertan eskailera batzuk daude, non jaisten eta igotzen dituzten bitartean, urak leporaino bustitzen dituen. Hortik irtetean, ate bat igaro eta gela batean sartzen dira, gela erraldoi batean, harez josita dagoena, basamortu itxura duen espazioa batean. Idazleak aurrera egiten du Stalkerren aginduak bete gabe bere bizitza arriskuan jarriz. Bat-batean, pelikula ia osoan zehar, konturatu gabe ingurua eta testu-ingurua zeharo aldatzen dira. Bulego zakar baten antza duen gela batean daude, telefono bat dago eta jotzen hasten da, idazleak eskegi egiten du “-hauxe ez da klinika” esanez. Irakasleak lagun bati deitzeko telefonoa erabiltzea erabakitzen du, “bunker 4” deituriko eraiki zaharrean aspaldi egindako lehergailua aurkitu duela esateko. Mirariak betetzen diren gelara
iristen direnean bi pertsonaiak, guztiz nekatuak bai fisikoki zein mentalki, Stalkerri jende desesperatuaz aprobetxatzea egozten diote, ez dela etikoa egiten duena, ez dela gela magiko hori existitzen, esandako guztia gezurra dela. Irakaslea prest dago leku hori lehertzeko, baina Stalkerra bere burua eta gunea defendatzen saiatzen da. Lurrean, borrokatu eta gero, odoletan eta negarrez beste biei beragan fede pixka bat izateko eskatzen die, “gunea” berezia dela, kontuz ibili behar dutela. Esandakoa egia dela bermatzen du. Azkenean konbentzitzen die. Hurrengo sekuentzian hasierako taberna berean daude, ez dakigu nola heldu diren, bakarrik Stalkerra “gunean” aurkituriko txakur beltz batekin geratzen dela eta bere emaztearekin eta alabarekin geratu dela joateko. Honen ostean bi sekuentzia oso interesgarri jazotzen dira: 1. Emazteak kamera interpelatzen du. Azaltzen digu ez dela damutzen bere senarra denagatik, maite duelako aukeratu zuela. Nahiz eta
Stalkerrek duten fama (gehienak kartzelan egondako gizonak dira, gizartean guztiz bereziak eta diferenteak diren tipoak, ideologoa eta moral desberdinak dituztenak). 2. Stalkerren alabak mahai batean burua makurtuta dauka eta aurrean bi ur-ontzi kokatuta daude. Alabak indar psikikoa edota telekinesia erabiliz bi ur-ontziak lurrera botatzen ditu. Segituan kanpotik tren bat heltzen da eta Beethovenen 9. sinfoniako zatitxo bat entzuten dugu. Estetika Film gehiena kolorez filmatuta dago, baina Egitura narratiboa Zine sobietarra da Andre Tartovskirena, Hollywood-en inposatzen zen estilo klasikoko egitura narratiboari aurre egiten zioten zinegile sobietarrek. AEBen egitura lineala erabiltzen zuten, kausalitatean oinarritzen zena. Hau da, kausa-ondorioa, kausa-ondorioa …, eta modu honetan etengabe
Zinema kritika hiru ekitalditan egituratutako narrazio batean non amaieran klimax bat dagoen eta istorioan zehar pilatutako arazo eta tentsio guztiak baretzen, konpontzen edo argitzen diren. Baina film honetan antzekotasun ugari aurkitzen dira AEBko zinemarekin. Egitura narratiboaren ikuspegitik hiru ekitaldietan bana genezake istorio hau, sistema klasikoak antolatzen duen Syd Field-en paradigmari so eginez: 1- 1. Ekitaldia, planteamendua: Stalkerra “gunera” bueltatu behar da tipo batzuk eramatera gelatxora, bere bizitza arriskuan jarriz txanpon baten truke, lortuko du? Ez du lortuko? 2- Eztanda EragileaStalkerrak emakumea kanporatzen du, Jeepean sartu eta hesira abiatzen dira. (Bi puntu hauek uztartu daitezke). 3- 1. Biraketa puntua eta bigarren ekitaldiaren hasiera: Bagonetan sartu, ohiko mundua atzean
utzi, muga zeharkatu eta ez-ohiko munduan sartzen dira, “gunera” heltzen dira. 4- 2. Ekitaldiaren lehenengo zatia (Barealdia) nahiko lasaia da, Stalkerraren iragana aurkezten digute eta “Gunearen” berezitasunak eta arriskuak azaldu paradigmaren erdigunera heltzen garen arte (Hauxe egia esan ez da guztiz konbentzionala). 5- Erdigunea: Lehenengo tentsio gunea eta Stalkerraren agintea kolokan jartzen duena: irakasleak ez dio jaramonik egiten eta motxilaren bila doa, bueltatzen da, baina beldur izugarria jasan du eta Stalkerrari itsatsita geratuko da. Segituan idazleak gauza bera egiten du. 6- Hemendik aurrera filmaren tentsioa areagotuz doa: “Haragizko sartu” Ureztatutako harkatu
aixerrotan gela
ze-
Basamortu gelan sartu, idazlearen bigarren desobedientzia unea, bizitza bertan uztera ia eramaten diona. 7- Bigarren biraketa puntua, 3. Ekitaldirako sarrera: Mirarien gelatxora iristen dira. 8- Klimax-a: Izugarrizko eztabaida daukate non irakasleak eta idazleak adosten duten mirarien gela lehertu behar dela esku maltzurretan ez erortzeko. 9- Konponbidea: Stalkerra, guztiz etsituta, “gunea” salbu mantentzea lortzen du. Emaztearekin bueltatzen da. Hasierako ohean ageri dira etzanda. Zine sobietarrean ez zen horrela gertatzen eta Stalker horren adibide aproposa da (ez linealtasunaren beste adibide bikaina “El espejo” Andre Tartovskirena ere). Film honetan gertakizunak ez dira bata bestearen atzean gauzatzen, kate-kausal bat bezala, ez. Ekintzak guztiz ez-linealak dira, espazioak bezala, badirudi ez dagoela harremanik sekuentzia baten eta bestearen artean, eta horretaz testuingurua arduratzen da, une batean basamortu itxurako gela batean daude eta hurrengo sekuentzian ez dakigu nola hortik ateratzen dira eta beste gela guztiz desberdin batean agertzen dira. Esan daiteke badagoela kausalitatea narrazio osoan zehar, baina Western klasikoenaren ezaugarriak oso argiak dira film honetan: Natura
vs
Hiria:
“Gunea” natura basatiaren indar ikaragarriaren alegoria zuzena da, non ez dagoen
Zinema kritika arau moralik, non gizarteak ez duen eraginik, non gizakiak ez duen indarrik eta naturaren arbritariotasunak guztia bere erara ordenatzen duen.
duan gauzatzen den gatazka da , baina hori aurrerago azalduko dizuet.
Leku bat non gizonak ez duen zer esanik ezta zer eginik. Leku honetan gizakia guztiz librea da, horrela erakusten digu Stalkerrak landare batzuetara botatzen denean eta benetan zoriontsua eta askea dela azaltzen digunean era bisual batean, sekuentzia hori askatasunaren sinbolismo zuzen eta argia da.
Gure protagonista, mugako heroia da. Bi munduen artean bizi da(Hollywood-eko heroi konbentzionalak bezala). Stalkerrak jendea hiritik, hau da, ohiko mundutik, “gunera” eramaten du, ez-ohiko mundura.
Stalkerrek jendea Gunera eramaten dute, baina hori aitzakia bat baino ez da, euren askatasun nahiak baretzeko modu bat baino ez. Ezin dute “gunean” bizi inork ezin duelako bizi han, “gunea” errespetatzen dute, naturaren mesedeetara daude, hau da, bere arauak betetzen dituzte bai ala bai. Honen ildora mugako heroiaren ideia, AEBtan sortutakoa eta film honetan errepikatzen dena. Natura eta hiriaren arteko borroka Stalkerren barne mun-
Mugako Heroia:
AEBtako zine klasikoko pertsonai garrantzitsuak bezala (La Diligencia) John Wayne basamortuan (ez ohiko munduan) mugitzen den gizona da, baina indar antagonikoen kontra jarriko da gizartearen eraikuntza zuzen bat aurrera eramateko. Gainera, hori gutxi bada, AEBetako heroiek bezala, Cow boy-ak esaterako, film honen protagonistak garrantzi gehiago ematen dio eginbeharrari sentimenduei baino, horregatik ez da bere emazte eta alabarekin joaten lana gauzatu arte.
Egia da film honetan badirudiela indar antagonikoa “Gunea” bera dela, eta modu honetan kontraesan bat sortzen da: horra joan behar gara nahiz eta horra joatea arriskutsua den eta guk badaukagu arrisku horren berri, hala ere, “gunea” gorrotatzen dugu. Horixe da ohiko mundua osatzen duten bi gizonen ikuspegia, gizartea eta mendebaldeko mundu zibilizatua irudikatzen dutena: edonolako arrazoi bat bilatzea natura (“gunea”) suntsitzeko. Beste aldean berriz, Stalkerra daukagu, esan genezake bakeroen filmetan indioa dena, natura basatiari duten amodioa haragitzen duen pertsonaia, AEBtako indioak bezala. Natura zaindu, maite eta errespetatzen duena. Stalkerraren figura guztiz anitza, hori izan daiteke Tartovskik eraikitzen duen pertsonaien profil bat, egoista da. Bere nahiak bere familiaren aurretik kokatzen ditu. Bere benetako amodioa natura da, ez bere emaztea. Bere lana, bere benetako amodioarekin
Zinema kritika
egoteko aitzakia, bere droga, “gunea”. Stalker baten profil psikologikoa ulertzeko tresna bezala erabil dezakegu. Zein da bere helburua? Bezeroak aurkitzea. Zertarako? Dirua eramateko etxera bere familiarentzako? Ez. Bezeroak bilatzen ditu “gunera” bueltatzeko ahal bezain laster. Zoriontasuna eta lasaitasuna aurkitzen du “gunean” nahiz eta berak kontrako esan, bere fedea “gunea” da, bere jainkoa. Forma Egilearen eskua nabaritzen da film osoan zehar. Hasteko, filmaren hasiera zoom in izugarri geldo batekin hasten da eta gainera, aurrerago desagertuko den eta amaieran berriz berreskuratuko den sepian koloreztatuta dago. Kamera mugimendu oso geldoak eta plano aldaketa urria duen filma da, horrek erritmoa izugarri moteltzen du, ez gaude horretara ohituta.
Musika eta soinuak garrantzi izugarria dute film osoan zehar, “gunean” sartzen laguntzen gaitu. Tentsiozko atmosfera hori eraikitzeko ezinbestekoa da. Oso film metaforikoa da, zaila da jakitea zuzendariak esan nahi zuena azaltzea, berari zuzenean galdetu behar genioke adibidez zer esan nahi zuen txakurraren presentzia “gunean”. Bizitzea ezinezkoa den leku batean txakur bat aurkitzen dute pertsonaiek, agian egilearen intentzioa zen esatea “gunean”, hau da, naturan, animaliak soilik dutela bizitzea, gizakiek hirietan dute lekua, ez naturan, espazio hori beste izakien gunea baita. Baina, ez dakit. Azken pentsamendu bat Zer da zinema? Eskola ala babesa? Zerbait irakatsi behar digun gailu bat da? Edo gure ohiko bizitzatik aldentzeko erabiltzen dugun ate magiko bat da?
Nire ustez ez bata ez bestea eta biak aldi berean. Zinea gure baitan emozioak eta sentimenduak pizten duen arte forma bat da, batzuetan zerbait irakasten diguna, zuzenean edo zeharka. Ez dago finkatuta nola egin behar den. Ez dakigu, bide eta aukera anitzak daude. Zinea egiteko mila modu daude eta ez dago idatzita zein den egokiena edo hoberena, guztiok ezagutzen dugun zine komertziala alde batera utzita, gonbidatzen zaituztet zuen begirada orokortu eta zabalduko duen zinema ikustera, hain zuzen ere Andre Tartovskiren zinema. Aldendu zaitezte zine konbentzionaletik noizean behin eta promes egiten dizuet harrituta geratuko zaretela. Besterik gabe irakurle maitalea, espero dut analisi honek zeozertarako balio ahal izatea.
@leioatik LEIOATIK.info LEIOAKOM@GMAIL.COM