110.streeteko geltokia. Iñaki Zabaleta. Dossierra

Page 1

110.Street-eko geltokia I単aki Zabaleta

Hernani, Udal Liburutegia, 2012ko azaroa http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/


Iñaki Zabaleta Urkiola (Leitza, 1952)

Biografia1 Euskal idazle, kazetari eta EHUko irakaslea da. Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. 1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez. Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak (nahiz estatuko aldizkarietan nahiz atzerrian). Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu. 1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da. Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Errekaaldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena,Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria... Eleberria, kontakizunak, poesia. Euskaraz idatziriko hainbat libururen egilea da. Río Arga aldizkarian eta Antología de la Poesía Navarra actualen zenbait poema argitaratuak ditu. Bestalde, sari eta lehiaketa ugaritan hartu du parte bai lehiakide bezala bai epaimahai lanetan (Radio Popularrek antolaturiko Versos para una primavera, Xalbador saria,...) Hainbat aldizkari ezberdinetan artikulu ugari idatzi ditu: Oh! Euzkadi, Argarai. Kultur jardueretan, euskararen inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko (unibertsitateko euskal irakasleen elkartea) koordinatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluako sustatzailea, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.

1

[2012-10-15]: http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/inaki-zabaleta-urkiola


Lanak Narrazioa • •

110. Street-eko geltokia (1986, Susa) Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)

Saiakera • • •

Azaletik eta azpitik (1999, Jakin) Adore politiko urria (2005, Jakin) Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005)

Fraideen espiritua (2006, Jakin)

Poesia • •

Bertsoaren ezpata (1979, Elkar) Eskuaren fereka (1982, Hordago)

Komunikazioa eta Irrati-telebista • • • • •

Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997) El factor humano en radio y televisión (1994) Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993) Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002) Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003)


110.Street-eko geltokia2

Eleberri honek kontatzen du Joseba deituriko mutil baten istorioa New Yorken. Joseba mutil euskalduna zen, Nafarroako baserri batean jaio zena, hain zuzen. Eleberriaren garaia 1970eko hamarkada hasiera da eta protagonistak Espainiako poliziatik ihes egin zuen, atentatu bateko susmagarria zelako. Horregatik bizi zen New York-en, baina bizitza bertan oso latza zen. Jatetxe bateko sukaldean egiten zuen lan paperik gabe eta Harlem ekialdeko motel merke batean lo egiten zuen. Espainiar eta beltzen auzo arriskutsu horretan lagun bat besterik ez zuen Josebak: Gregory, gizon beltz zahar bat. Eleberriak Angie-ren istorioa kontatzen du aldi berean. Angie Harlem-en bizi zen ere eta publizitate bulego batean lan egiten zuen. Angie-k publizitateko kanpaina bat martxan jarri zuen eta kanpaina honen bidez Joseba ezagutu zuen liburuaren amaieran. Joseba lanean aritzen zen Jatetxearen jabea emakume heldua baina oraindik erakargarria zen. Catherine zen bere izena eta ez zen ugazabandre on bat bere langileekin. Joseba, paperik gabe zegoela eta, Catherine mutilaz aprobetxatu nahi zuen. Garraio bat egin nahi ez bazuen immigrazio bulegoan salatuko zuela, mehatxatu zuen. Garraio horiek drogen kontuak zirela ziren susmoa zuen, baina Josebak ez zeukan beste irtenbiderik. Bidaiok egiten ez bazituen, Espainiako kartzela batean bukatu zezakeen. Josebak bi garraio egin zituen eta hirugarrena ez egitea erabaki zuen. Irabazitako diruarekin desagertu egingo zela eta beste lan bat aurkituko zuela pentsatu zuen. Angie ezagutu zuen eta bizitza hobea izango zela ematen zuen.

Kritikak3 Berriro Felipe Juaristi Liburu gutxi dago I単aki Zabaletaren honek izan duen arrakasta izan duenik, Euskal Herrian behintzat. 1985ean kaleratu zenetik, hogeita bost baino gehiago izan dira egin zaizkion argitaldariak, eta argitaletxearen datuen arabera 50.000 alde saldu ditu guztira, euskaldunon kopurua zenbatekoa den kontuan harturik, batere gaizki ez dagoena, gainera. Liburuaren historia bitxia bezain polita da. I単aki Zabaletak 1983an idatzi zuen New Yorken bertan, bere ikasketak osatzen ziharduela. 1985ean Susa argitaletxeak 2

[2012-10-15]: http://eu.wikipedia.org/wiki/110._Street-eko_geltokia Kritika hauek osorik eta gehiago irakurtzeko [2012-10-15]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=237

3


kaleratu zuen eta hiru argitaldari egin zituen guztira. 1988an Elkar argitaletxeak hartu zuen kaleratzeko ardura eta azkeneko hauxe da 25. argitaraldia, berezia inondik inora. Testu osoa berritu da Euskaltzaindiaren arautegiari jarraiki, zati batzuk gehitu dira hanhemen, lehenengo edizioan zeuden metroko irudiak berreskuratu dira, eta horrezaz gainera, hitz atzea erantsi dio egileak berak, liburuaren tonuarekin bat datorrena gainera. Zergatik liburuaren arrakasta? Lehendabiziko aldiz irakurri nuenean ez nion gehiegizko baliorik eman. Ondo idatzitako liburua da, aitortzen dut, eta orduan iruditu zitzaidan helduentzat bainoago, gazteentzat zela gehiago. Abenturazko liburutzat jo baitaiteke, gazteek (eta zenbait helduk) telebistan eta zineman ikustera ohituta dauden irudiak baitakartza: New York hiria, New York hiriko metroa. Historia erraza da eta suspensea ere badu; nolabaiteko intriga eta exotismo apur bat ere bai. Ez da harritzekoa beraz arrakastadun liburua izatea, bestelako kulturetan ere halakoxe liburuak izaten baitira salduenak. Eta ez dut “salduena� zentzu peioratiboan esaten, asko saltzen duen idazle bat ez da idazle saldua, saltzailea baizik. Idazle bakoitzak bere irakurleak bilatzen ditu, batzuetan irakurlearen usteko ohiturei men eginez, besteetan bere baldintzak jarriz. Bere baldintzak jartzen dituen idazleak irakurle gutxi izaten ditu normalean eta ohikoan, baina gutxi horiek denak onak.

El Diario Vasco, 2003-10-10

Hiri-zuloan Asier Sarasola (...) Eleberri beltza bada, generoari dagozkion ezaugarri edo eredu berezien arabera garatzen da istorioa. Honela, adibidez pertsonaien profila ezaguna egingo zaigu, izan ere badago antiheroia; euskalduna aberri debekatuaren semea, iragan lauso baina abertzalea medio, ihesean New York erraldoira iritsi dena. Badago antiheroiaren laguna; Bigarren Mundu Gerrako beteranoa, mozkortia eta beltza. Badago emakume-fatala; botere, diru eta beste zenbait goseren biktima maltzurra. Badago neska; publizitate-agentzia bateko langile, neurriko arrakastarekin, hor nonbait maiteminetik denborak mina baino utzi ez diona, eta aurrekoak bezala, bakardadeak irentsita. Pertsonaiok azkar eta hitz gutxitan ematen dira aditzera, protagonista ez ezik, presa batean, iritziz azaleko geratuz, azpimarratzekoa edo indarra duena gertakarien haria delarik, eta pertsonaien garrantzia hariarekiko duten loturari utziz. New York-eko bizi-abiadaren isla, errorik inorekin edo inon tinkatzeko aukerarik ezarena. Bakartientzako hirian, metroaren garrantzia, bertako estutasunak bidaiarien distantzia mehetzen ez duela, bertako iragarki baterko aipu poetiko bat hautatzen baitu idazleak, liburuaren hasieratik istorio bereizitan bizi diren antiheroi eta neskaren arteko inkomunikazioa garaitzeko bide bezala, eta maitasuna itxaropenaren atea zabaltzea bezala dela adieraziz. Ereduarekin jarraituz, eleberria beltza egiten duen osagarri funtsezkoak, drogatrafikatzaileen inguruko klandestinitate horrek, jada ikusia edo irakurria dirudi. Ikusia, zine beltz amerikarrari asko zor diolako eleberriak. Ikus-entzuteari orokorrean. Ikusteko kontatzen duela Zabaletak baitirudi. Edo hobe esanda, ikusten kontatzen duela, begirada batera eta bestera zehazki zuzentzen. Leihatila batetik guztia ikusiko balu bezala, eta irakurlea leihatila hortara daramalarik berak ere ikus dezan. Deskribapen zehatz eta zuzenak kasu, objektuen kokapen eta nolakotasun erreferentzia ugariekin. Plano


desberdinak, plano zabaltzeak, protagonista dugu lehenengo plano narratiboan eta gero azaltzen zaigu, planoa zabaldu ostean, atzerago jarraiki duen pertsonaia Esaldi labur eta estilo zuzen eta hariari herstuki helduan, orriak bizi-bizi iragaten dira, argitaldi berriak lagunduta, aditzekin batera, mugimendu eta ekintza sentsazio etengabea lortzen baititu idazle nafarrak. Eraman, sartu, joan, irten, utzi, hartu eta gisako aditzak maiz erabilita lortutako efektuan. Geldiunerako edo hausnarrerako tarterik ia utzi gabe, New York-en itzala atzean dabilelarik, eta horren ondorioz irauteko asmorik gabe, sakontasuna metroarentzako izaki, entretenigarria nahikariz eta aburuz, moldeekiko fidela den eleberria gertatuz(...)

Gara, 2003-12-20

Iñaki Zabaleta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4

4

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia : metodo enpirikoak eta interpretatzaileak / Iñaki Zabaleta Urkiola

(1997)

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

Ikus-entzunezko informazioaren teknologia : kable, satelite eta lurreko irrati eta telebistaren sistemak, zerbitzuak eta garapena / Iñaki Zabaleta Urkiola

(2002)

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan / Iñaki Zabaleta Urkiola, Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

(2004)

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

110. Street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta Urkiola (1995)

Zabaleta Urkiola, Iñaki

Bertsoren ezpata / Iñaki Zabaleta

(1979)

ZABALETA URKIOLA, Iñaki

Euskeraren Fereka / Iñaki Zabaleta Urkiola; Azala ete Marrazkiak:Xabi Otero.

(1982)

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

Tecnología de la información audiovisual : sistemas y servicios de la radio y televisión digital y analógica por cable, satélite y terrestre / Iñaki Zabaleta Urkiola

(2003)

Zabaleta Urkiola, Iñaki (1952-)

Teoría, técnica y lenguaje de la información en televisión y radio : sistemas digitales y analógicos / Iñaki Zabaleta Urkiola

(2005)

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.