3 Mariak Arantxa Urretabizkaia
Oraindik ere galdetzen diot neura buruari zergatik obeditu nuen txintik esan gabe, aitak maestra izateko ez nuela balio esan zidanean. Ez zidan esan ezinezkoa zela, ez genuela ikasketetarako dirurik edo baserrian nire besoen beharra zegoela. Ez duzu balio, esan zidan, eta gurasoek markatutako bidetik abiatu nintzen: nire besoak behar zituzten, ez nire adimena. (62 or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2014 urtarrila
Arantxa Urretabizkaia1 (Donostia, 1947)
Donostiako Loiola auzoko Txomin Enean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentziaduna eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean. Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Rikardo Arregirekin batera. Hain zuzen, Ibon Sarasola bere "irakurle handia" dela adierazi du. Xabier Elorriaga aktorearekin dago ezkonduta. Seme baten ama da. Zenbait hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, EITBn, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki), Deia, eta El Mundo hedabideetan ere jardun du. Literatur Kritikarien Sari Nazionala eta Irungo Hiria sariak jaso dite.
Bibliografia Narrazioa •
Zergatik panpox (1979, Hordago): Berrargitalpena Ereinekin 1985ean.
•
Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983, Erein)
•
Saturno (1987, Erein)
•
Aurten aldatuko da nire bizitza (1992, Erein)
•
Koaderno gorria (1998, Erein)
•
3 Mariak (2010, Erein)
Poesia •
San Pedro bezperaren ondokoak, 1972 (Gipuzkoa saria, 1971)
•
Maitasun magalean, 1982 (Kritikaren Sari Nazionala, Espainia)
•
1
XX. mendeko poesia kaierak - Arantxa Urretabizkaia, antologia, 2000, Susa, Koldo Izagirreren edizioa
Hemendik hartua [2013-12-17]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Arantxa_Urretabizkaia
Zinema gidoiak •
Albaniako konkista, 1983;
•
Lauaxeta, 1987.
Bestelakoak •
Mendebaleko ekonomiaren historia, 1970, Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolarekin batera;
Itzulpenak •
Afrika iraultzaren alde (Frantz Fanon), 1970, Ibon Sarasolarekin batera;
•
Sozialismoaren frogantzak (M. Dobb), 1971;
•
Euskal Berdintasuna (A. Otazu), 1973.
3 Mariak
Sinopsia Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.
Kritikak2 Iraganak ez gaitzala harrapa Beñat Sarasola Txuri, Gorri eta Handi dira nobelako hiru Mariak, gaztetako lagun zaharrak. Txuriri — Maria Alkain, narratzailea— denbora luzez Alzheimerrak jota zegoen senarra Joxe— hiltzen zaionetik abiatzen da kontakizuna. Gertaera horren karira Gorrirekin elkartzen da urte luzeren ondoren berriro eta hirugarren Mariaren bila hasiko dira udaleko beren gizarte-laguntzailearekin, Laidarekin— elkarlanean. Bilaketa hori da istorioa lotzen duena, nahiz eta, seguruenik, ez izan benetako muina. Urretabizkaiak aurreko lanetan erakutsi bezala, pertsonaien arteko harremanetan eta narratzailearen gogoan kokatzen da gehiago nobelaren balioa. (...) Istorioaren beraren garapenak amaiera negar-egingarri bat emateko parada ezin hobea eskaintzen zuen, zela bukaera inozo-alai batekin, zela errazkeriazko bukaera triste batekin. Bi arriskuei ongi egiten die itzuri liburuak, irakurleari tranpa errazik ipini gabe. Nolanahi den, esan bezala, nobela atsegina da oro har, ez dago autorearen aurrekoetan aurkitzen genuen dramarik (banantze bortitza, seme-alaben ebasketa eta abar). Alderdi tristeenak, Txuriren alaba hilarena kasu, alde batera uzten zaizkigu, kontatu gabe. Gorriren bitartez zaharra izatearen duintasuna azalduko zaigu aldarrikaturik etengabe. Ohikoa denaren kontra, iraganera begiratzea bainoago, orainera eta etorkizunera begiratzea du gogoko Gorrik. Bidaiatzea, gauza berriak ikastea (euskara berreskuratu, informatika ikasi…), etxean bertan goxo geratu beharrean. Gainera, liburuko alderdi 2
Kritika gehiago eta hauek Osorio [2013-12-17]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=139
nagusia ez izan arren, ama eta bere seme-alaben arteko harremanen forma berri bat ematen zaigu. Adina aldaketa gorabehera, Txurik bere semearekin duen erlazio hotza bakana da Urretabizkaiaren obran. Deigarria da, bestalde, Urretabizkaiaren ibilbide osoari so eginez, nola ezarian kontaketa molde konbentzionalagoetarako bidea egin duen. Urruti geratu dira Zergatik panpox-eko barne bakarrizketa eten eta hautsiak. Iruditzen zait gisa honetako aldaketak errazkeriarako aitzakia behinena izaten direla maiz; ez da hori gertatzen, inolaz ere, 3 Mariak-ekin. Baina bere hasierako lanen tenkaren eta zenbait irudi dorpeen —gogoan hartu Zergatik panpox-en hasiera— falta nabaritzen dut. Nobelaren hasieran badago halako bat; Txuri, senarra hilzorian duela, bere alboan ohean sartzen denekoa, baina gero beste norabide bat hartzen du liburuak Berria, 2011-01-02
Zahartzaroa ez da soilik memoria Gema Lasarte Arantxa Urretabizkaiak hirugarren nobela du 3 Mariak, eta testu honetan ere, literatur pertsonaia protagonista femeninoak hari narratiboaren ahots nagusi bilakatu ditu. Arantxa ez da alferrikako lanetan ibili, izan ere, literatur pertsonaia hauen ibilbidean eta ahotan zerbait berria jarri du.Zergatik Panpox (1979) eleberriko protagonista, ama abandonatu bat genuen, 70eko hamarkadan feminismoak mahai gainean jarri zituen gaien inguruan gogartu zuena. Hurrengoan, Koaderno gorriako (1996) ama azaldu zitzaigun, eta Urretabizkaiak naziogintza eta amatasunaren artean zegoen urruntasunaren aurrean hausnartzera eraman gintuen. Oraingoan, zahartzaroa hartu du gaitzat eta hiru emakume zaharren ahotsa jarri nahi izan du gerraostearen inguruan hitz egiteko. (...) Urretabizkaiaren gerraostea, ordea, bizitzaren marra bat da, non hiru lagunek elkar ikusteari uzten dioten: bat lehen ahotsa eta protagonista nagusia (Mari Txuri) Euskal Herrian geratuko da; bigarrena, (Mari Gorri) erbestera joan beharrean izango da; eta hirugarrena, (Mari Haundi) gerra irabazitakoekin, handiekin galduko da. Baina zahartzaroa etorritakoan, alargundutakoan, hirurak bat egitea bihurtzen da protagonista nagusiaren xede. Eta hori da, benetan, eleberri honen berrikuntza. Mari Txurik esaten digu zahartzaroa ez dela memoria soilik, zahartzaroa egunero modu duinean bizi behar den bizilegea dela, egitasmo bat dela. Gaiari lotuz egindako ekarpenaz gain, eleberriari suspensea emateko, absentziaz baliatzen den hirugarren protagonistaren jokoa eskaintzen digu Urretabizkaiak: Mari Haundirena. Mari Haundi misterioa baita hasieratik bukaera arte eta horren peskizan ibiliko da irakurlea. Mari Gorri, izenak berak dioen modura, zahar transgresorea izango dugu, eleberriaren ikuspegi semantikoa edota esanahia, eta Mari Txuri, berriz, paper zuria idazteko eta kontatzeko prest dagoen bezala, etorkizunean aldaketak egiteko prestu azaltzen dena. Beraz, pertsonaia-eleberri honetan, gaiari dagokionez, berrikuntza Gorrik ekarriko du; halaber, Urretabizkaiak Mari Txuriren hizkerari darion sintaxi neurtua, aitzakia literario bihurtuko du ohituta gaituen kontatzeko era natural eta zuzena eskaini ahal izateko. Argia, 2011-03-06
Elkarrizketa3 Iruditzen zait “3 Mariak� dela idatzi dudan nobelarik alaiena -Nobelarik argitaratu gabe igaro duzun bolada luzean, argi zenuen orain aurkeztu duzun hau izango zela zure hurrengo eleberria? -Bai. 'Koaderno gorria' atera bezain laster neukan argi hurrengoan zaharren kontu bat egingo nuela. 'Zergatik Panpox'-ek erakutsi zidan irakurle arruntak pentsatzen duela lehen pertsonan kontatutakoak zuk bizitakoak direla, zure barrura begiratzeko zirrikitu bat irekitzen diozula. Jendeak uste du ama bazara isla dezakezula amatasuna zure lanean, baina kontrakoa ere izan daiteke: nahiz eta ama ez izan, idazten duzun bitartean bizi dezakezu amatasuna. Zentzu horretan, pentsatu nuen zahar kontu bat planteatzeak lagunduko ninduela nik zer demontreko zahartzaroa nahi nuen erabakitzen. -Nobelako protagonistek bizi dutena bada, konplexurik gabeko zahartzaro libre samarra gustatuko litzaizuke, osasun eta diru arazo handirik gabea. Ez al da zahartzaroaren ikuspegi idilikoegia? -Ez dakit, hori irakurleak esan behar du, baina nik ez dut soziologia egiten, ez dut esan nahi zahar guztiak horrelakoak direnik. Literatura denez, nahikoa dut sinesgarria izatearekin... Egia da protagonistak ondo daudela osasunez, badutela etxe bat, ez daukatela diru arazorik, modu oso xumean bizi badira ere... Hala ere, emakume horiek hartu dituzten erabakiak iruditzen zaizkit interesgarriak. Esate baterako, elkarrekin bizitzen jartzea eta etxea partekatzea. Badaude edadeko emakumeak bakoitza bere etxean bakarrik bizi direnak, baliabide oso gutxirekin. Emakume horiei ez zaie bururatzen bakoitza bere pisuan bizi beharrean elkartzea eta pisuak, beldurrak, laguntza sozialak eta baliabideak partekatzea? Agian gaurko belaunaldia ez da oraindik gauza hori egiteko, baina gauzal alda daitezke. Behin deitu ninduten Diputaziotik zahartzaroari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzera, eta han bota nien gaiari buruz pentsatzen nuena, abisatu nien ez dezatela espero etorkizuneko zahartzaroa izango dela gaur bezalakoa. Guk gerra emango dugu azkenera arte, hori seguru daukat. -Zuek, gaztaroaren erabateko apologia egin zenuten belaunaldikook. -Bai, bai, bai. Nire belaunaldiak egin zuen hori, eta agian horregatik tokatzen zaigu orain guri zahartzaroa erreibindikatzea. -Zahartzaro mota jakin bat, alegia. -Azken batean, zimurrak kenduta, zer da gazte izatea? Zer da zahar izatea? Zer lotu diezaiokegu gazte izateari? Ilusioa, arriskuarekiko beldurrik eza, ausardia... Nik horiek guztiak nahi ditut, ez dut uste gaztetasun seinale direnik. Gure gizarteak lotuegia du adin jakin bat erantzun jakin batekin, horregatik esaten dut nik nortasun agiriak ez duela nire bititza gobernatuko. 3
[2013-12-17]: http://www.diariovasco.com/v/20101212/cultura/iruditzen-zait-mariak-dela20101212.html
-Ari al da zahartzaroaren ikuspegi berri hori hedatzen? -Uste dut zahar izateko modu tradizionala desagertu dela, eta modu berriaren zantzuak azaltzen ari direla han-hemenka, baina oraindik ez dugu osatu 'corpus' bat. Salbuespenak daude, baina ez dira oraindik hedatutako ereduak. Eleberriko istorioa, seguru asko, horietako salbuespen batean dago kokatua. -Hala ere, ez zaie erraza gertatzen salbuespenean bizitzea. Inguruak presio handia egiten die. -Bai, inguruaren presioa oso baldintza potentea da. Emakumeei ere gertatzen zaigu: egiten ez ditugun gauza gauza asko ez dizkigute debekatzen, ez ditugu egiten ez garelako ausartzen. Eleberrian ere horrelako zerbait gertatzen da. Txuri ausartzen da besteak, Gorrik, urratzen duelako bidea, haren arrimuan jartzen delako, baina hala ere jendeari ez zaio gustazen haien hautua, eta era guztietako presioak jasango dituzte. Dena den, une askotan hil ala bizikoa da besteen begiei kasurik ez egitea. Ni ahalegintzen naiz eguneroko bizitzan ere miopea izaten. Ez dut ikusten ikusi nahi ez dudana, eta ikusten badut ere ez ikusiarena egiten dut... -Zahartzeak liberazio puntu bat dakarrela esan duzu. Presioetatik libratzeko ere balio du? -Bai, niretzat horrela da. Gure gizonak esaten dit askotan gauza tristeak idazten ditudala, nahiz eta ni ez izan batere tristea. Alde horretatik, uste dut '3 Mariak' dela idatzi dudan eleberririk alaiena. Ez dakit nola atera zaidan horrela, baina alaia da. -Adinagatik izango da, agian. -Ez zait okurritu, baina baliteke.. Ni beti izan naiz lotsagabe samarra, baina orain egiten dut ateratzen zaidana. Beti harritzen naiz entzuten ditudanean beste idazle batzuk hain luze hitz egiten idazten dutenari buruz. Nola idazten dugun kritikoek eta irakurleek esan behar dute, baina agian liberazio puntu hori islatu da liburuan. -Ez al zaizu deigarria iruditzen urtetan aurrera doazen euskal idazleek zein gutxi idazten duten adinkideei gertatzen zaizkien kontuez? -Bai, beti iruditu izan zait bitxia hainbat idazlek atzera begiratzeko daukaten mania hori, haurtzaroko eta gazte garaiko kontuak gora eta behera. Dena den, uste dut ideologia kontua ere badela. Hau idazten pasa ditudan urteetan hasi dira ateratzen han eta hemen zaharren gauzak. Beti esaten nuen 'kaka zaharra, orain atzetik joango naiz', baina gero ikusi dut idazle oso gazteek ere zahartzaro ezin tradizionalagoa islatu dutela, eta nik uste dut zahartzaroari buruzko ideologia falta zaigulako gertatzen dela hori. -Ideologia kontua ez ezik, pedagogia falta ere izan daiteke? -Hori da. Ez dugunez beste eredurik ikusi, ezta bilatu ere eta, ez diegu tradizionala ez den beste eredurik erakutsi. Gainera, gure adineko jendeak ez duenez gure adineko jendeaz idazten, ez diegu erreferentziarik eskaintzen.
Arantxa Urretabizkaia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4
4
Aragon
Le monde réel : les communistes : roman / Aragón
(1967)
Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa (22. 2005. Hondarribia)
2005ko Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa
(2006)
Dobb, Maurice
Sozialismoaren frogantzak / [Maurice Dobb ; Arantxa Urretavizcayak itzulia]
(1971)
Fanon, Frantz
Afrikar iraultzaren alde / Frantz Fanon ; [Arantza Urretavizcayak eta Ibon Sarasolak orijinaletik (1970) euskeratua]
Gutierrez, Iratxe (1977-)
Malkoen mintzoa : Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza / Iratxe Gutierrez
(2002)
Hikmet, Nazim (1902-1963)
Lau gartzelak / [Nazim Hikmet ; Gabriel Arestik euskeratua ; sarrera Arantxa Urretavizcaya]
(1971)
Olaziregi, Mari Jose (1963-)
Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura- En: Ohienart. Cuadernos de (1999) Lengua y Literatura.. 17 / Eusko Ikaskuntza
Otazu, Alfonso de (1949-)
"Euskal berdintasun"a / Otazu'neko Alfonso ; [A. (1973) Urretavizcayak euskeratua eta egokitua]
Saizarbitoria, Ramon (1944-)
Mendebaleko ekonomiaren historia : merkantilismotik 1914-era arte / Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantza Urretavizcaya
(1970)
Urkiza, Ana (1969-)
Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak / Ana Urkiza
(2006)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
¿Por qué Panpox? ; San Pedro bezperaren ondokoak / Arantxa Urretabizkaia
(1995)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Basamortuko malkoa / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, Josemari Alemán Amundarain
(2001)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Arantxa Urretabizkaia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
(2000)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Maitasunaren magalean / Arantxa Urretavizcaya
(1982)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Albaniaren konkista / Arantxa Urretavizcaya ; Antton Olariaga
(1983)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
La conquista de Albania / Arantxa Urretavizcaya ; Antton Olariaga
(1983)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik / Arantxa Urretavizcaya
(1984)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
(2005)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Das rote Heft : roman / Arantxa Urretabizkaia ; Aus dem Baskischen übersetzt von Jürgen Wolff
(2007)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
The Red Notebook / Arantxa Urretabizkaia ; translated from Basque by Kristin Addis ; Basque (2008) Literature Series Editor Mari Jose Olaziregi
www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Quaderno rosso / Arantxa Urretabizkaia ; traduzione dal basco di Roberta Gozzi
(2008)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
3 Mariak / Arantza Urretabizkaia
(2010)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Krasnaia tetrad' / Arantsa Urretabiskaia ; perebod Eleny Zernovoi
(2008)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Euskal kulturaren ajeak eta literatura [Soinuzko grabazioa] : hitzaldiak / Arantza Urretabizkaia ; Bilbo Zaharra Euskaltegia
(2004)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia
(2001)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik, panpox / Arantxa Urretavizcaya
(1982)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
El cuaderno rojo / Arantxa Urretabizkaia ; traducción, Iñaki Iñurrieta
(2013)
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
(2013)
Zergatik panpox [Bideoa] / zuzendaria, Xabier Elorriaga
(1990)
9808 narrazioak
(1998)