Azken tranbiaren itzala. Jose Inazio Basterretxea Polo

Page 1

Azken tranbiaren itzala Jose Inazio Basterretxea Polo

1938ko uztailaren 30a. Historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua dagoen sendi apalak frankista nabarmenak daramatzan auto ofizialarekin topo egingo du. 70 urte geroago, familiako kide bat etxeko ganbaran ari da gertakari haiek argitzen eta berreraikitzen‌

Hernani, Udal Liburutegia 2013 maiatza


Jose Inazio Basterretxea Polo1 (Galdakao, Bizkaia, 1959) Euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da. Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu du. 2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako. 2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin. 2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.

Nobela • • • •

Falo zantarra (1988, Elkar) Marearen erraietan (2006, Alberdania) Mandatariaren gerra (2008, Elkar) Azken tranbiaren itzala (2011, Elkar)

Saiakera • • • • • • • •

Dualitatea kartel politikoan (1996, EHU) Komunikazioaren eta informazioaren oinarriak (1997, UEU) Semiotika eta masa-komunikazioa (1997, UEU) Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa (2002, UEU) Aurkari ikusezina (2003, Alberdania) Arrazoiaren hitzak (2007, UEU) Alfabetizazio berriak (2007, EJAZN) Irudiaren hiria (2011, UEU)

Ipuina •

1

Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik (2009, Erein)

Hemendik hartua [2013-04-15]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Inazio_Basterretxea


Azken tranbiaren itzala

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel MarĂ­a Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta maitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua. 70 urte geroago, familia horretako kide bat, Jose Santos, etxeko ganbaran ari da, gertakari haiek argitzen eta berrraikitzen, baita bere amodio istorioa bizitzen ere.

Kritikak2 Mandioko itzalak Bixente Serrano Izko Arkitektura landua, eleberri honena. Funtzionala, erran nezakeen, ongi hausnarturiko bi funtzio betetzeari begira eraikita dagoen aldetik, ene ustez. Batetik, zein den gaia kontuan harturik, oreka zail eta fin bat mantendu nahi du, historia familiar batek planteatzen duen hurbiltasun emozionalaren eta narrazioari eman gura izan dion distantzia diskretuaren artean. Bertzetik, orrialdeetan zehar tentsio narratiboa eta irakurlearen interesa pizturik gordetzeari begira. Bi narrazio-ildok altxatzen dute eraikinaren zutabe funtsezko bana. Zorutik, gaurko lurrean oinak dituen protagonistak —lehen planokoak, zeren benetako protagonistak bertzeak baitira—, bi zutabe horietatik gora, gaurtik iragan aldera, sabai goibel halako batera igo ahala nagusitzen diren itzaletatik aterarazi nahiko ditu pilareen profilak; zehatz-mehatz ikertu nahiko ditu. Lehen planoko protagonista horrek ere hirugarren historia bat harilkatzen du. Guztira, bada, hiru historia hiru planotan, hiru dimentsioko eremu bakar bat sortuko dutenak. Paralelo doaz gora, iragan goibel eta itzal artekora, bi pilareak, bi ildo narratibo funtsezkoak. Kostako zaio irakurleari, eleberriko ikerleari bezainbertze, ikustea nola lotuko diren elkarrekin bi historia horiek, zer zertxak deskargatuko duen bi pilareetan teilatuaren zama, hots, narrazio-eremu bakar bihurtuko duen estalkiaren zama. Baina, 2

Kritikak osorik: http://zubitegia.armiarma.com/?i=756


nola edo hala lotura hori itzaletatik aterako delakoan, aurrera jarraituko dute ikerketan interesaturik, bai eleberriko ikerleak, bai irakurleak. Narrazio bakoitzak berez pizten duen interesaz gain, zirraragarri ere izanen zaigu lotuneari buruzko jakin-min hori, suspense baten pizgarri erantsia. (...) Badakit, higuingarriak dira konparazioak, baina zintzotasun inozoa —inozokeria ere izan daitekeena— barkatuko didazuelakoan nago. Ausartuko naiz, bada, erraten: Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao ekarri dit gogora Basterretxea Poloren honek, bai gaiaren aldetik, bai hurbiltasun familiarraren sentsazioaren aldetik, bai fragmentariotasunaren aldetik‌ Baina arkitektura, tentsio narratibo eta goian aipatu oreka zail eta finaren aldetik, sendoagoa, beteago deritzo irakurle honek Azken tranbiaren itzala-ri. Saiatua baina lortu gabea iruditu zitzaidan egile honen Marearen erraietan. Bete-betea, aldiz, eta freskoa eta bizia, Mandatariaren gerra. Bertze erregistro batekoa, esperantza galduetako tragedia bati dagokiona dugu gaurkoa, baina eleberrigile sendo bat gehiago dugula egiaztatu digu nik irakurri diodan hirugarren honek.

Berria, 2011-04-10

Bitan galtzaile Javier Rojo (...) Metafikzioa historiografikoaren barruan koka daiteke eleberri hau. Izan ere, 2000. urtearen inguruan Jose Santos Basabe izeneko pertsonaiak gerra garaian bere familia kolpatu zuen tragedia argitu nahian dabil, paper zaharretan-eta arakatuta. Gizon honek bere aurrekoekin lotzen duen haria berreraikitzen saiatu nahi du, hari horretan aurkitzen baita bere identitatearen funtsa. Ikerketa honetan Karmen izango du laguntzaile, eta ikerketa aurrera eramaten duen bitartean bien artean harreman afektiboa sortuko da. Argumentu-hari honen ondoan, gerra garaiko istorioa agertzen zaigu. Eta gerra garaiko gertakarietan beste bi hari ere agertzen dira, bata, pertsonaia horren familiari dagokiona, bestea 1938.eko uztailean Frantziara ezkutuko lana egitera doazen frankistek burutzen duten bidaia delarik. Bi narrazio-hari hauek itxuraz ez dute zerikusirik, baina 1938.eko uztailaren amaieran bat egingo dute halabeharrez, Jose Santosen familian tragedia pertsonala sortuz. Bi hari horiek gerran galtzaile eta irabazle suertatu direnen ibilbide desberdinak erakusten dituzte, eta biek bat egiten dutenean, galtzaileak bi aldiz galtzaile suertatuko dira. Argumentua, edonola ere, nahiko prebisiblea iruditu zait, gertakarien misterioa argitzea atzeratzen saiatu den arren. Kontamoldeak, ordea, kontuan hartu behar dugun idazle baten aurrean gaudela erakusten du. Narrazioa plano desberdinetan agertzean, idaztankera plano horiei egokitzen saiatzen da, baita lortu ere. Estilo ikusgarria da, iradokitzailea, gure artean ohikoa den prosa arruntari era nabarmen batez kontrajartzen zaiona, idazleak estilo horretan zutabe bikaina aurkitu baitu testua aurrera eraman ahal izateko. Eta gerra garaian kokatuta dagoenez, berriro ere oroimenaren gaiarekin egiten dugu topo: ez dugu ahaztu behar, honelako istorioetan orainak azaltzen duela lehenaldia, eta ez alderantziz, oroimenak sortzen baitu oroitzapena. El Correo, 2011-08-06


Jose Inazio Basterretxea Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Dualitatea plakat sovietarrean : kideen eta arerioen karakterizazio eskripto-ilonikoa errusiar hizkuntzazko oinarri literarioa duen kartel politiko (1996) sovietarrean : iraultza, aberri gerla haundia eta perestroika / Jose Inazio Basterretxea Polo

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Semiotika eta masa-komunikazioa : panorama europarra / [Jose Inazio Basterretxea Polo, Marian Gonzรกlez Abrisketa]

(1997)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Komunikazioaren eta informazioaren oinarriak / [Jose Inazio Basterretxea Polo]

(1997)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Kultura aniztasuna eta gizarte-komunikazioa / Jose Inazio Basterretxea Polo

(2002)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Aurkari ikusezina : identitateaz eta gizartekomunikazioaz / Jose Inazio Basterretxea Polo

(2003)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Marearen erraietan / Jose Inazio Basterretxea Polo

(2006)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Mandatariaren gerra : itzal iraungiak mugalerroetan / Joan Inazio Basterretxea Polo

(2008)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik / Jose Ignazio Basterretxea Polo ; marrazkiak, Iban Izagirre

(2009)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Azken tranbiaren itzala / Jose Inazio Basterretxea (2011) Polo

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Arrazoiaren hitzak : argudio-bideen arrastoan / Jose Inazio Basterretxea Polo

(2007)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Irudiaren hiria : euskal herritarren komunikaziogaitasunak / Jose Inazio Basterretxea Polo (EHU, UEU) [... et al.]

(2011)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Alfabetizazio berriak : Euskal Herriko neskamutilak eta komunikabideak / Jose Inazio Basterretxea... [et al.]

(2007)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Arto gutxitan, kalabaza jaki (gizartekomunikazioa, euskaraz eraikitzen) / Jose Inazio Basterretxea Polo

(2008)

Basterretxea Polo, Jose Inazio (1959-)

Hauteskundeak eta euskara / Jose Inazio Basterretxea

(1980)

Politics, language and identity in the Basque media / J. Amezaga... [et al.]

(2000)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.