Fikzioaren izterrak Ur Apalategi Idirin
Telefonoaren txirrina deika ari da egongelatik. Hiru txirrin. Bizarra egiten segitu du. Hortik bi minutura bi txirrin. Eta isiltasuna. Oraindik aparra bisaian duela telefonora hurbildu eta lehengusuaren zenbakia markatu du. Hiru tonalitate. Eskegi du. Zain dago, lehortuz doan aparrak masailetako azala tiratzen diola sentitzen duen bitartean. Berriro zenbakia markatu eta bi tonalitate. Eskegi eta bizarrarena bukatzera joan da bainugelara... (79. or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2015 urtarrila
Ur Apalategi Idirin1 (Paris, 1972)
Eleberri eta ipuinegilea. Bi bider jaso du Beterriko liburua saria (1997 eta 2010) eta behin Euskadi literatur saria (2011). Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal filologian doktore. Euskal literaturako irakasle titularra Paueko Unibertsitatean. Besteak beste, Maiatz, Hegats, Egan, Uztaro, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara etaArgia-n argitaratu ditu idazlanak, artikulu kritikoak nahiz iritzi zutabeak. Arlo akademikoan, Pariseko L'Harmattan argitaletxeak 2000n argitaratutako La Naissance de l'ĂŠcrivain basque (Euskal idazlearen sorrera) ikerlanaren egilea da. Utriusque Vasconiae argitaletxearen baitan "Kritika Literarioa" izeneko saila sortu eta zuzentzen du eta Egunero irakurtzen delako literatur sailaren kudeaketan ere esku hartzen du
BibliografĂa 1995 Erdi guneak. Maiatz 1997 Gauak eta hiriak. Elkar 2000 La naissance de l'ĂŠcrivain basque L'Harmattan 2001 Las relaciones imperfectas Hiru 2004 Gure gauzak S.A. Utriusque Vasconiae 2005 Belaunaldi literarioak auzitan .Utriusque Vasconiae 2010 Fikzioaren izterrak Susa
1
Hemendik hartua [2014-12-10]: http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ur-apalategi-idirin
Fikzioaren izterrak
Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti. Bikotea batetik, idazletza bestetik, horra kontakizunotan obsesiboki txirikordatzen diren hari nagusiak. Maitasun konpartitua, naziotasun zoriontsua eta arrakasta literarioa benetakoak al dira?, edo geure buruak zigortzeko sortzen ditugun kimera eskuraezinak? Serioski irri egiteko narrazioak dira, baita frustraturik gozatzekoak ere, edo haserrez baketzekoak... hori posible baldin bada.
Kritikak2 Fikzioaren errealitatea Juan Ramon Makuso
Garratza da errealitatea. Aurrean daukaguna ezin da ukatu, nahiz eta askotan saiatzen garen gure eguneroko errealitatea mozorrotzen. Batzuetan ez dugu nahi izaten aurrez aurre daukagunari kosk egitea. Eta literatura fikzioa den heinean, fikzio horrek gainditzen du fikzionatzen ari garena. Ur Apalategik bere Fikzioaren izterrak, zazpi ipuinez osatutako liburuan, bere ibilbide literarioaren hainbatetan jorratu duen gaia, berriro lantzen du: euskal literaturen, miseriak?, topikoak?, ezinak? Eta honekin batera ere, maitasunezko historiak. Komunean ezaugarri bat dute ipuin hauek, gaia lantzerako orduan, garraztasuna eta ironia agertzen dira ia ipuin guztietan, eta honek egilearen alde jokatzen du, estilo baten hari sendo bat erakusten baitu. Baina fikzioak errealitatea oso hurbil uzten du, nahiz eta egileak berak hori ezkutatu nahi duen, batzuetan muturreko egoerak erakutsiz: Fikzioa eta errealitatearen arteko dialektika horretan, badira ipuinak oso ongi bideratzen dutenak bere ibilbidea, nahiz eta batzuetan, historia, tramaren taxutzeak, luze egiten den, narrazioaren kalterako. Bestalde esan behar da ez dela erraza jokatzea Apalategi jolasten ari den eremuan, eta hau bere alde dago, hitzaren bitartez ezkutatzen baitu errealitatea, jolas bat bihurtuz bere ariketa. Irakurleak aurkituko ditu, ipuin sorta hauetan, ironia bide, literaturaren eta mundu afektiboaren une dibertigarriak, pasadizo xelebreak, gizakiaren une miserableak‌ Eta badira ipuinak amaiera konplexua dutenak. Idazlea ongi profitatzen da honetaz, abilezia erakutsiz. El Diario Vasco, 2011-04-08
2
Kritikak osorik irakurtzeko [2014-12-10]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=196
Desioa eta ezina Javier Rojo
(...) Zazpi narrazio agertzen dira bertan eta gaiaren aldetik nahiko batasun handiko liburua dela esan behar da. Izan ere, narrazioek antzeko gaiak dituzte ardatz. Begibistakoenarekin hasita, narrazioek euskal munduarekin, hau da euskararen munduarekin, eta batez ere euskal literaturaren munduarekin zerikusia duten gorabeherak aurkezten dituzte. Gai endogamikoa, nolabait esateko, baina ez zaigu batere harrigarria gertatu behar, euskal irakurle gehienok irakaskuntzarekin edo aldez edo moldez euskal liburuaren munduarekin erlazionatutako pertsonak direla kontuan hartzen badugu. Testuinguru honetan Apalategik idazleez eta idazleen gorabeherez hitz egiten digu, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan jartzen ditu narrazioak. Bere pertsonaia gehienak desioen eta ezintasunen arteko tentsioan kokatuta agertzen zaizkigu. Beren desirek errealitatearekin topo egiten dutelarik, ezintasuna sortzen zaie eta irtenbide moduan errealitatea, itxuraz bada ere, aldatzea deliberatzen dute, errealitate paralelo horretan beren desioak bete daitezen. Kontua da, desioak beteta ikusten direnean, desioek ez diruditela hain desiragarriak. Badakigu esaera: kontuz zer desiratzen duzun, egia bihur daiteke-eta. Idazleen gorabehera hauek bikote harremanekin lotuta agertzen zaizkigu Apalategiren narrazioetan, eta hauxe izango litzateke narrazioak lotzen dituen bigarren haria. Fikzioak eta errealitateak ispilu joko batean bezala elkar islatzen dute eta irakurlea haien izaera ez dela batere trinkoa konturatuko da. Ironikoa, batzuetan sarkastikoa, autokritikoa, eta beti dibertigarria, halaxe definitu daiteke Apalategiren liburu hau, azken urte hauetan gure artean aurki daitekeen idazlanik interesgarrienetakoa.
El Correo, 2010-11-20
Ofizioaren ajeak hizpide Iban Balerdi
Bere lehen ipuin liburuarekin itzuli da Ur Apalategi euskarazko literaturaren erakusleihora. Aurrez idatzitako bi nobelekin batera, Gauak eta hiriak eta Gure Gauzak S.A., trilogia moduko bat itxi nahi izan omen du. Izan ere, guztietan idazlearen figura azaltzen baita ardatz moduan. Honetaz gain, bikote harremanei ere garrantzia berezia ematen die, maitasunaren fikzioa deitzen dion horri erreparatuz. Izenburuan agertzen den legez, fikzioa baita Apalategiren literaturaren beste ezaugarrietako bat. “Fikzio konpartitua� deitzen dio berak literaturarekin lor daitekeenari, idazlearen eta irakurlearen artean sortu ahal den nolabaiteko lotura, alegia. (...)Arestian esan bezala, idazlea eta literatura dira ipuinotako elementu nagusienetakoak. Azken fandangoa Buenos Airesen izeneko ipuin luzean, gainbeheran dagoen autore bat, eta hasi berritan mundua jateko prest dagoen beste bat dira protagonista. Gauzak egiteko molde zahar nahiz berriak, mugiarazten gaituen lehia geldiezinean. Literatura sari eta kongresuen kritika zorrotza guztiaren atzean. Fikzioa izan arren, nahi gabe ere, irakurleak izen-abizenak jartzeko tentazioa izango du ipuineko pertsonaiekin (...)
Gara, 2010-11-19
Obren epaile bakarra denbora da3 [Ur Apalategiri elkarrizketa] Hara, euskal literatur sistema ipurdi bistan utzi zuen frankotiratzailea! Bizi eta sufritutako esperientziak literaturarako isuri nituen, baina literatura instrumentalizatu gabe. Zin dagit, halere, errealitateak liburua gainditzen duela eguneroegunero. Normala inork argitaratu nahi ez izatea! Liburuak izan zituen trabek liburua bermatu baino ez zuten egin. Pentsa, gerora jakin nuen liburua argitaratzeko ahaleginean zentsuratua izan zen argitaletxe batek dirua eskaini ziola argitaletxe txikiago bati, liburua argitaratzeagatik. Zerrenda beltzera kondenatuta zaude? Gaia ukitzen ez dudano, ez dut uste. Produktu ona eskaintzen badiet, komertzioa egiten segituko dute, nireekin liburu guztiekin bezalaxe. Eskerrak Kirmen Uribek glamourra ematen diola euskal literaturari, bestela‌ Sari horrek gehiago esaten du egungo espainiar literaturaren funtzionamenduaz eta beharrez, euskal literaturaren kalitateaz baino. Inbidia sumatzen dizut... Sariak joko sozialak dira eta merkatu literarioak funtziona dezan beharrezkoak dira, baina idazleak, bere baitan, ongi daki zein den obren epaile bakarra, eta hori ez da ez epaimahaia, ez salmentak, denbora baizik. Zakurraren bibolinak! Esadazu orain ez zarela idazle profesionala, eta tar tar tar guztia... Ez naiz ofiziokoa, ez, baina bereizketa hori alimaleko zozokeriatzat daukat, gure azpigarapen kulturalaren ondorio den konplexu bat gehiago. Literaturatik bizi diren eta literatura bizi duten idazleak bereizi beharko lirateke. Bide batez, jakizu hainbat eta hainbat maisu-lan ofiziokoa ez den jendeak idatzi dituela. Izenik? Tolkien lanbidez unibertsitario filologoa zen. Saizarbitoria soziologoa, Proust diruduna. Eta kontrako adibideak ere eman ditzaket, hots idazle profesionalak zabor literarioa kontainerkadaka ekoizten dutenak. Coelho eta Higgins Clark, kasurako, profesionalak dira.
3
Sustrai Colinak egindako elkarrizketa Argia 2209.zkian. http://www.argia.eus/argia-astekaria/2209/urapalategi?ids=argia-astekaria/2209/ur-apalategi
Ur Apalategi Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4 Apalategi Idirin, Ur (1972-)
Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin
(2002)
Apalategi Idirin, Ur (1972-)
Las relaciones imperfectas / Ur Apalategi Idirin ; traducción, Xabier Makazaga
(2001)
Apalategi Idirin, Ur (1972-)
Gure gauzak S.A. / Ur Apalategui Idirin
(2004)
Apalategi Idirin, Ur (1972-)
Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi
(2011)
Apalategi Idirin, Ur (1972-)
La otra vida : seis relatos / Ur Apalategi ; traducido del euskara por Angel Erro
(2013)
Apalategi Idirin, Ur (1972-)
Ramon Saizarbitoria : l'autre écrivain basque : l'élaboration d'une réponse néo-moderne à la périphéricité littéraire (1995-2000) / Ur Apalategui
(2013)
Apalategi, Ur (1972-)
Gure gauzak SA / Ur Apalategi Idirin
(2004)
Apalategi, Ur (1972-)
La naissance de l'écrivain basque : l'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga / Ur Apalategui ; préface de Christian Manso
(2000)
Belaunaldi literarioak auzitan / Ur Apalategi Idirin (2005) (arg.) Egungo euskal nobela eta zinema / Jon Kortazar [zuzendaría eta alearen arduraduna] ; Ur Apalategi ... [et al.]
(2009)
Egungo euskal saiakeraren historia / Jon Kortazar (zuzendaria) ; Fco. Javier Rojo Cobos (alearen (2013) arduraduna) ; Ur Apalategi ... [et al.] Gatazken lorratzak : euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino / Jon Kortazar, (2012) Amaia Serrano Mariezkurrena (arg.) ; [egileak, Ur Apalategi ... et al.]
4
Goieaskoetxea Arronategi, Unai
Erdi guneak / Unai Goieaskoetxea Arronategi, Ur Apalategi Idirin
(1995)
Hennebutte-Millard, Amaia
Himalayajavakaputadiziburrina / Amaia Hennebutte-Millard ; Ur Apalategi Idirinen gainbegiradarekin
(2012)
Irakurketa dela eta / koordinatzailea, Fito Rodriguez ; egileak, Fito Rodriguez, Ander Iturriotz, Ur Apalategi, Patxi Salaberri
(2012)
Nuestras guerras : relatos sobre los conflictos vascos / edición y prólogo de Mikel Ayerbe ; [autores] Ur Apalategi ... [et al.]
(2014)
www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua