Riomundo. Jon Maia Soria

Page 1

Riomundo Jon Maia Soria

Gelako lagunik gehienak gure auzo hartako baserrietakoak ziren, padrek caseros esaten zien. Guri belarrimotxak esaten ziguten eta hasieran ez genuen ulertzen zergatik, baina padrek ean zigun han horrela esaten zigutela. Eta maketoak, mantxurrianoak ere esaten ziguten. Kanpokooi esateko modua omen zen. Casero horiek tratu txar ugari pasatzen zuten eskolan, vascuence hura zela eta. (153. or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2014 martxoa


Jon Maia Soria (Urretxu, 1972)

Bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal Filologian eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua.

lizentziaduna da,

Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanak egiten ditu. Musikari ugariren letragile da, hala nola, Negu Gorriak, Gozategi, Bizkar Hezurra, SA, Zaldibobo, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Imuntzo eta Beloki, Gari, Esne Beltza eta Ken zazpi.

Literatura •Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera. •Zikloak (Arabera): argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera. •Riomundo (Txalaparta): nobela. •Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.

Ikus-entzunezkoak •Bidaia intimoak dokumentala (2009). (Orio produkzioak, Korrika). •Apaizac Obeto dokumentala (2010). (Orio produkzioak). •Gazta zati bat dokumentala (2012). (Nazioen mundua).


Riomundo Bertolt Brechtek esana da: gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da immigrantea, erbesteratua baizik. Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz kargaturiko jende andana darama lurralde ezezagunetara, egunero. Euskal Herrira ere iritsi ziren milaka desterratuz beteriko trenak, Vascongadas esaten zioten herrialde arrotz eta malkartsu honetara. Hari horri tiraka eraiki du Maiak Riomundo eleberria. Euskal herritar askorena ez ezik, euskaldun askorena izan litekeen biografia. -Zu zara maketoa, ezta? -Maketoa? Ez jauna, gaizki esan dizute, Sierra naiz, Pedro Sierra.

Kritikak1 Nobela, testigantza Ibon EgaĂąa

(...) XX. mendearen eta gaurko sasoiaren historia erbesteratuarena, deserriratuarena dela idatzi du inork. Ez da besterik Maiak orri hauetan bildu duena, bere familiak hartu behar izan zuen erbesterako bidea ardatz hartuta. Bi atal ia simetrikotan banatuta, bi deserriratze beharturen testigantza biltzen du Riomundok. Tarterik zabalena Pedro Sierra albacetearra eta bere sendia erbestera, Euskal Herrira bultzako duen bidearen kontakizunak hartzen du. Antiklerikala, errepublikazalea, pikaro xamarra‌ gerrari buruzko film nahiz liburuetan maiz aurkitu dugun pertsonaia ereduari jarraitzen dio Pedro Sierrak ere, baina ezin ukatu berriz ere gustura irakurtzen dela xahartu arte egoskor mantentzen den komunistaren istorioa. Liburuaren bigarren erdia, gerrarekin batera dena galduta, Sierra eta bere emazte eta seme-alaben Euskal Herrirako emigrazioarekin hasi, eta beste emigrazio batekin amaitzen: Pedroren semeak, oraingoan Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokaren ondorioz, egin beharreko erbesteratzearekin. Bizi irakurtzen den eleberria ondu du Maiak, eta esku trebea nabari zaio, batik bat, pertsonaien arteko elkarrizketak josterakoan nahiz istorioak eta pasadizoak kontatzerakoan. Ahozkotasunetik gertu dagoen hizkuntza eta estiloa darabil maiz eta, hala istorioaren jatorriagatik nola kontaeragatik, ahoz transmititutako istorio baten papereratzearen traza hartzen zaio Riomundori. (...) Potentzialitate handiko istorioa dago eleberriaren muinean, baina, jakina denez, istorioak adinako garrantzia du berau nork nola eta zein ikuspegitatik kontatzen duen. Distantzia laburrean ondo moldatzen den narratzaileak arazoak ditu ur sakonagoetan sartzean, gatazkak planteatzerakoan, eta narrazioaren oreka eta interesa mantentzerakoan. Agian arazoa da, iruzkinaren hasieran esan dudanaren kontra, eleberri bezala baino gehiago lekukotasun, testigantza bezala duela balioa Riomundok. Berria, 2006-03-07

1

Osorik irakurtzeko: [2014-02-17] http://zubitegia.armiarma.com/?i=746


Abuela eta abuelo Aritz Galarraga / Gara, 2006-02-25

(...) Gatozen liburuaren balizko arrakasta horretara. Nola da posible opera prima batek, 2005eko abenduan bertan labetik atera berriak, hainbeste saldu izana? Kasu honetan ez baitute balio egilearen aurreko lanen erreferentziak edota ahoz ahoko propagandak. Baina noski, ahaztua geneukan Jon Maia bertsolaria ere badela, edota bertsolaria dela oroz gain. Eta horrek esan nahi du du gutxienez 13.000 lagunek ezagutzen dutela bertatik bertara bere sorkuntza lana. Eta lan hori atsegin dutela, txalotu behintzat egiten dute eta. Badakigu gainera, gurean bertsolariak etxekoak bezala direla ia, hainbeste momentu pasa ditugu eurekin. Datu honek, ordea, ez luke inor harritu behar, hitza langaitzat duten gainontzeko ofizioetako kideek ere idazten dituztelako liburuak, onak nahiz eskasak. Baita bertsolariek ere (Egaña, Iturriaga). Idazle ez den batek idatzitako lana txarra izango denik, beraz, ez da aurretik esan behar. Baina ezta bertsolaria izateagatik kontrakoa ere. Honaino liburuaren kanpo faktoreak. Barne faktoreei dagokienez, bat aipatzekoa besteen gainetik: gaia. Abuela eta abuelo, eta neurri batean tio dira Riomundoko gaia. Jon Maiarenak, suposatzen da. Liburuaren azken zatian tio da narratzailea eta bere gurasoen ibilerak kontatzen ditu bera jaio zen unetik. Nire iritzirako hemen hasten da historia, edota liburuarekin kontatu nahi dena, benetako muina. Zeren irudipena daukat liburuaren ekarpenik handiena (eta barkatu esamoldeak) maketoaren, belarrimotzaren, mantxurrianoaren, eta azken batean 50-60ko hamarkadetan Euskal Herriratu zen hegoaldeko etorkinaren aitorpena egitea izan dela. Edo behintzat integratu zen etorkinarena. 125. orrialdean hasten da gaiaren benetako mamia, padre (Maiaren abuelo, suposatzen da) Vascongadetara iristen denean. Zorroan hirugiharra eta txorizoa dakartza, aberri bakartzat. Ordura artekoek, Extremadurako bizimoduak, gerra zibilak, gerra-osteak… aurrekarietan jartzeko balioko digute. Desterruan hasieratik bertatik sentituko du erbestearen hotza, hasieratik sentiarazten dute maketo. Honela adierazten da sentimendu hori: “makina zaratatsuak, salda goriak, galdara haiek eta hots, harrabots, danbateko ikaragarriek gorputza gaiztotu zioten… Txoriez gogoratu zen, mendiez…”. Bukaera aldera, baina, Extremaduratik etorritako gurasoen bilobek ikastolan ikasten bukatzen dute, beren lekua egiten dute. Paralelismo baten bitartez atze-aurreak batzen ditu narratzaileak: tiaren senarra gerra zibilean eta hamarkada batzuk geroago Jon Paredes Manot Txiki hiltzeko erabili zituzten tiroak berberak izan ziren.


Elkarrizketa2 Euskal Herria egitetik Euskal herria izatera pasatzeko garaia da Bertolt Brecht: “Gogoz kontra bere herria uzten duena ez da immigrantea, desterratua baizik”. Begiak ireki zizkidan esaldia da. 25 urte izan arren, ordura arte ez nion sekula nire buruari galdetu zergatik utzi zuten euren herria nire aitona-amonek, nire gurasoek. Zergatik etorri ote ziren? Nola otu zitzaien extremeña eta zamorar bati euren seme-alabak ikastolan matrikulatzea, euskaldun askok euskal hezkuntza arautuari bizkarra ematen zioten garaian? Haiek ere maiteko zuten euren lurra, biziko zuten historia gogor bat. Nik halabeharrez Euskal Herria betiko laga beharko banu zauri orbanezina izango nuke. Esaldi hura irakurri arte, ordea, konplexuz betea nintzen. Tapatu egiten nituen nire abizenak, ez nuen nire gurasoak erdaldunak zirela eta amarekin gazteleraz mintzo nintzela inork jakiterik nahi, ez nuen bertso mundura horren berri iristerik nahi. Bertsolarien artean ere ez nuen nire ezpaleko inor ezagutzen, eta nahi ala ez, beti dago mantxurriano, hezurbeltz, belarrimotz bezalako hitzen eragin gutxieslea. Pentsa, hain nengoen konplexuz betea neuk ere erabili izan ditudala kontzeptu horiek. Esaldi horri esker eman nion egoerari buelta. Horri esker iritsi nintzen, 1997ko txapelketa nagusiko finaleko azken agurrean, nire familiak ni euskararen tenplu handi horretara bertsolari bezala iritsi nadin egin zuen ahalegin itzela eskertzera. Zor intimo bat kitatu nuen, eta gauzak zer diren, orduan jabetu nintzen jende askoren bizi-testigantza zela. Riomundok ipurdi-bistan utzi zuen euskaldunon eta immigrazioaren arteko harremana. Gai hori tratatzeko posizio pribilegiatu batean nengoen. Obligaziotzat neukan etorri zirenen esperientzia bitala euskal munduari euskaraz kontatzea. Euskaldunen artean etorkinei buruz egon den ikuskera mantxurriano, belarrimotz hori desmitifikatu nahi nuen, bertako jendeak ikus zezan ez zela ezdeusa maite duzun lurra laga eta inguru arrotzera etortzea maletan kabitzen zaizunarekin soilik. Urte haiek berrirakurketa bat eskatzen dute. Orduko desastrearen ondorioak nozitzen ari gara oraindik. Erraza da “40 urte hemen eta ez dira integratu!” erretxintzea, baina nora goaz oraingo etorkinentzat ez badaukagu benetako integrazio politikarik? Oraingo senegaldar, aljeriar edo boliviar batek non dauka muturrerainoko integrazioa bermatuko dion ibilbidea? Ze integraziorako bide zeukaten diktadura militarrean galtzaile gisara trenetan etorri ziren haiek? Hala ere, pentsa, hemengo askok arrazoi eta motibo anitzengatik euren hizkuntza galdu zuen bitartean, etorkin horietako batzuk gure hizkuntzarako bidea urratzen hasi ziren, eta ahaleginak eta bi egin zituzten euren ondorengo belaunaldia euskalduna izan zedin. Ahalegina eta errekonozimendua ez datoz beti bat, alta. Garai hartan herrien kanpoaldeetako txapuza arkitektural eta ghetto fisikoetara bizitzera etorri zirenak euskalduntasunetik kanpo geratu ziren nagusiki. Jende horrekiko sortu zen mesfidantza soziala ez zen arazo politikoa izan, nahiz eta orduan Espainiatik zetorren oro txartzat jotzea normala izan. Horren azpian klase arazo bat zegoen. Hemen aberatsak eta enpresa handien jabeak euskaldunak ziren, eta etorkinak berriz, fabrika horietan iganderaino egunero 15 orduz lana beltz egiten zuten peoi sakrifikatuak. Gaur egunera etorrita, ez daukagu arazo politikorik Senegalekin edo Aljeriarekin baina zergatik begiratzen diegu oker? Zergatik ez ditugu integratzen? Suitzarra ez da etorkina, suitzarra da, baina zergatik da senegaldarra etorkina eta ez senegaldarra? Markoak oso desberdinak izan arren, klase arazo bat zegoen orduan, eta klase arazo bat dago gaur. Zein den konponbidea? Elkar ezagutzea. 40 urtez hemen bizi diren mantxurriano horiei galdetu diegu zer gerra pasa zuten, zergatik utzi zuten euren lurra, fusilaturik ote daukaten familian? Orain datozen etorkinei zeinek galdetu die zer gerratik datozen, etxean norbait hil ote dieten, bortxa ezagutzen duten, edo zer miseriatan bizi diren? Benetako integrazio politikak behar ditugu, batez ere guk, euskaldun eta abertzaleok (...) 2

Elkarrizketa osoa [2014-02-17]: http://www.argia.com/argia-astekaria/2301/jon-maia


Jon Maia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3

Apaizac obeto [Bideoa] : azken balea txaluparen kondaira / zuzendaria eta gidoilaria, Jon Maia

(2011)

Bertsolari Txapelketa Nagusia 05 [Bideoa] : Finaleko bertsolari hautatuak, Barakaldo 05-12-18 / [Euskal (2005) Herriko Bertsozale Elkartea] Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001 [Bideoa] : finaleko bertso hautatuak / Euskal Herriko Bertsozale (2001) Elkartea Bidaia intimoak [Bideoa] : 16. korrika: TuteraGasteiz 09: martxoaren 26tik apirilaren 5era / zuzendaria eta gidoilaria, Jon Maia

(2009)

Irudika idurika / Mikel Dalbret, Jon Maia

(2001)

Euskalgintza sindikalgintzan txertatu / [Martxelo Otamendi ... et al.]

(2004)

EUSKO dance [Soinodun grabazioa]

(2001)

G puntua [Bideoa] : Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2007 / errealizatzailea, Martin Erguin; produktorea, Melutxi Rodr铆guez, Andoni Salas

(2008)

Gazta zati bat [Bideoa] = A peace of cheese / zuzendaria eta gidoia, Jon Maia

(2012)

Hesiak gainditzen [Bideoa] / Txatxilipurdi, Arrasateko Udala

(2012)

Imuntzo eta Beloki

Lousianara noa [Grabaci贸n sonora] / Imuntzo eta Beloki

(1999)

Karidadeko Benta

Amore amore [Soinu-grabazioa] / Karidadeko Benta

(2004)

KARIDADEKO BENTA

Karidadeko Benta [Grabaci贸n sonora]

(2003)

Karidadeko Benta

San Quirico [Soinu-grabazioa] / Karidadeko Benta

(2006)

Lekitto Musika Banda

Bertso Band [Bideoa]

(2011)

Maia, Jon (1972-)

Apaizac Obeto / Jon Maia

(2006)

Maia, Jon (1972-)

Beothuk : azken txaluparen kondaira = the tale of the last whaleboat / testuak, Jon Maia ; marrazkiak, J. (2006) Ignacio Treku ; ingeleserazko moldaketa Irene Manterola

Maia, Jon (1972-)

Riomundo / Jon Maia Soria ; [traducci贸n, Jon Maia

Dalbret, Mikel

3

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

(2009)


Soria] Maia, Jon (1972-)

Riomundo / Jon Maia Soria

(2005)

Maixa ta Ixiar

Solasin [Soinu-grabazioa] / Maixa ta Ixiar

(1998)

Mende baten aldarriak XX.ean jarriak [Bideoa] / Xabier Amuriza ; Jon Maia

(2007)

Gora herria [Soinudun grabazioa] / Negu Gorriak+Manu Chao, Joseba Tapia eta Jon Maia

(1996)

Negu Gorriak

OZikloa / Joseba Olalde ; [versos Jon Maia, Inai Iturriaga, Igor Elorza] Oroitzapenerako kantak [Soinuko grabazioa] = Canciones para la memoria / Ahaztuak 1936-1977 18/98+-- auzolanean [Soinu-grabazioa]


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.