Sei pertsonaia autore bila. Luigi Pirandello

Page 1

Sei pertsonaia autore bila Luigi Pirandello - Josu Zabaleta -

AITA

AMA

UGAZALABA

Antzerkia, betidanik izan da, esperimentazio-toki, berak duen plastikotasunagatik, berak duen irekitasunagatik, izan ere, antzerki testu bat ez da sekula ixten, egin daitezke aldaketak, eta batzuetan sakonak, egin daiteke pertsonaiez beste, eta behin baino gehiagotan egin da, alda daiteke giroa, pertsonaien mamia aldatzeke, alda daiteke pertsonaien izaera, antzerki lanaren muina jotzeke.1

SEMEA

NESKATOA

MUTIKOA

Hernani, Udal Liburutegia 2013ko abendua 1

Felipe Juaristik liburuari egindako kritikatik hartuta: http://kritikak.armiarma.com/?p=1016


Luigi Pirandello2 (Agrigento, 1867 - Erroma, 1936) Merkatari familia aberats bateko semea zen; filologia ikasketak egin zituen Erromako unibertsitatean eta Bonn-ekoan. Erroman hartu zuen gero bizilekua eta literaturgintzari ekin zion bete-betean. Lehen lanak poesiak izan baziren ere, kontakizun liburuak eta eleberriak idazten hasi zen berehala, estilo errealistaz betiere: L'esclusa (1901, Egotzia). Ekonomia arazo larriak izan zituen 1903an, eta italiera irakasle izan zen aldi batez; bestalde, garai hartan bere emaztea zoratu zen eta erietxe batera eraman behar izan zuen, betiko, 1919an. Horrek guztiak eragin sakona izan zuen idazlearengan eta hasierako errealismoa eguneroko munduaren izaera errealari buruzko hausnarketa bihurtu zen. Horren erakusgarri dira Il fu Mattia Pascal (1904, Mattia Pascal zena) eta La vida nuda (1910, Bizitza gordina) kontakizun bildumak. Dramagile gisa nabarmendu zen, ordea, Pirandello: haren antzerkian umoreak garrantzia du, betiere ilusioa eta errealitatea nahastuta. Aipatzekoak dira, antzerkilanen artean, Cosi è, si vi pare (1917, Hala da, hala iruditzen bazaizue), Enrico IV (1918, Enrike IV.a), Sei personaggi in cerca d'autore (1921, Sei pertsonaia autore bila; obra horrekin hasi zen Pirandelloren arrakasta, bai ikusleen, bai kritikaren aldetik); eta amaitu gabeko I giganti della montagna (1936,Mendiko erraldoiak). Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1934. urtean.

Obrak3 Nobelak Aurrenekoak, L'Esclusa (1901, Baztertua), verismoa deritzan literatura-mugimenduaren eragin handia du. Hurrengoak, Il Turno (1902, Txanda), Uno, Nessuno e Centomila (1926, Bat, inor ez eta ehun mila) erdipurdiko nobelatzat hartu izan dituzte kritikariek; baina badira bi nobela Pirandelloren obran garrantzi handia dutenak: Il fu Mattia Pascal (1904, Mattia Pascal zena), Pirandellok gerora bere antzerkian landuko zituen gizarte- eta psikologia-gaiak aipatzen dituena, eta I Vecchi e I Giovani (19081909, Zaharrak eta gazteak), Italiak batasuna iritsi berritan belaunaldien eta klase sozialen arteko liskarrak aipatzeaz gainera, politika eta gizarte-sistema eratu berri hark sortzez zituen akatsak zehatz aztertzen dituena.

2

[2013-11-15] http://ekarriak.armiarma.com/?i=131 Informazioa osorik hemen: [2013-11-15] http://eu.wikipedia.org/wiki/Luigi_Pirandello

3


Ipuinak: Vergarengandik Kafkarenganaino Lau bat multzotan sailka daitezke, nahiz eta, multzo bakoitza beste batzuekin konbinatzen den askotan. Lehenik, verismoaren eta bereziki haren sortzaile Giovanni Vergaren eragina duten ipuinak: La Giara (Txarroa). Badira abstraktuak esan dakiekeen ipuinak ere: La Tragedia d'un personaggio (Pertsonaia baten tragedia), Colloquii coi personaggi (Elkarrizketa nire pertsonaiekin). Errealitatetik paradoxara eta harrimenera lerratutako ipuinak: Ma non e una cosa seria (1918, Ez da gauza serioa). Eta, azkenik, harrigarritasunezko eta errealitatetik kanpoko ipuinak: Caff notturno (Gaueko kafea), Paura del sonno (Loaren beldurra).

Antzerkia: vaudevilletik antzerki berrira (...) 1920tik 1930era, Pirandellok halako dramaturgia berri bat sortu zuen, eta, Brechtenarekin batera, joera berri hura izan zen XX. mendearen lehenengo 50 urteetan antzerkiak izan zuen iraultzarik handiena. Ezaugarri hauek dira nabarmenenak: antzerki-modu tradizionalak iraultzea, psikologiari dagozkion arazoak lantzea, eta gizarte-liskarren eta gizabanakoen arteko harremanek gizartean duten zereginaren sena izatea. Urte horietako obra handietan gizonari buruz egiten du Pirandellok gogoeta antzerkiari buruz bezainbat, eta gogoeta hori aldi berean egina da, gizonaren bizitza antzerkia delako, eta antzokia delako gizonak bere buruaz gogoeta egiteko baliatzen duen lekua. Sei Personaggi in Cerca d'Autore (1921, Sei pertsonaia egile baten bila) antzerki-lanak eman zion hasiera bai aldi hari, eta bai egileak nazioartean izan zuen arrakasta handiari ere. Azaletik melodrama erabatekoa izanik, funtsean barne-bizitzaren azterketa egiten du, eta antzerkira aldatzen du azterketa hori. Antzerkia antzerkiaren baitan esan dakiokeen horren tankera bertsuko obrak dira Ciascuno a Suo Modo (1924, Nork bere modura) eta Questa Sera si Recita a Soggetto (1930, Gaur gauean gai jarritako errezitaldia). 1928tik aurrera, Pirandellok bere nobeletan aipatuak zituen gai batzuk oso bestelako teknikaz antzerkirako moldatu zituen: La Nuova Colonia (1928, Kolonia berria), Lazzaro (1929) eta amaitu gabeko I Giganti della montagna (1931, 1934, 1937, Mendiko erraldoiak).


Josu Zabaleta4 (itzultzailea) Martuteneko Itzultzaile Eskolaren eta Euskal Zuzentzaile, Itzultzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetakoa izan zen; Hordago argitaletxean euskarazko argitalpenen zuzendaria eta, geroago, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren eta LUR Entziklopedia Tematikoaren zuzendaria; gaur egun itzulpen eta zuzenketa-lanetan dihardu Rosetta bulegoan. Bi aldiz jaso du Euskadiko Literatura Itzulpenaren Maupassanten Fantasiazko Ipuinak itzulpenarekin (2001) Bufallinoren Gaueko Gezurrak (2008) itzulpenarekin.

Saria: eta

Guy de Gesualdo

Euskaratu dituen egileetako batzuk: M. Twain, A. Daudet, G. Chesterton, L. Sciascia, P-P. Pasolini, G. Maupassant, A. Saint-ExupĂŠry, L. Pirandello, P. Baroja, A. Frank, M. Yourcenar, G. Bufalino, J. Machado de Assis, Michel Quint, K. Popper, J.A. Paulos, Coscigny-SempĂŠ, D. Buzzati, A. Camilleri, S. Hessel.

4

[2013-11-15] http://www.pasazaite.com/translator/josu-zabaleta/


Sei pertsonaia autore bila

Antzerki konpainia bateko buruari sei pertsonaia azaltzen zaizkio beren arazoa aurkeztu nahiz: Autore batek asmatuak dira, baina ez ditu forma artistiko bezala erabat burutu. Izaki biziak eta autonomoak dira dagoeneko, osotasun eta autonomotasun maila desberdinetan; horrexegatik, hain zuzen, sufrikario handia eragiten die beren izaera definitzen dieten bizikizunak antzerki hizkuntzaren eskema orokorren eta konbentzioen arabera adierazi beharrak. Eta, hala ere, konpainia-buruak eskaintzen dien antzezpen baldar horixe dute beren salbabide bakarra, beren betetasunera iristeko modu bakarra. Literatura unibertsala5 Koldo Biguri (...) Beraz, bizitza ezin da inola ere antzeztu, bizitza aldakorra delako, antzemanezina, askotarikoa; eta pertsonaiek haien bertsio bakarra, mugatua, aldaezina baino ezin dute eman; eta hori ez da bizitza, errepresentazio, fikzio, azal hutsa baino. Errealitatearen eta itxuraren arteko borroka batean bizi gara. Eta, hain zuzen, hitz horietxekin bukatzen da ikuskizuna: itxura, errealitatea... Horixe baita komedia honen muina, egiaren eta fikzioaren arteko harremana, baina ez soilik sorkuntza literario edo teatralaren ikuspuntutik begiratuta, baizik eta maila existentzialera ekarrita. Antza denez, bere emaztea burutik nahastu eta gero sortu zitzaizkion planteamendu filosofikook antzerkigile siziliarrari, eta antzerkiaren barruko antzerkiaz baliatu zen obra honetan filosofia hori agerrarazteko. Planteamendu esperimentalista eta iraultzailea zen antzerkiaren munduan Pirandellok 1921ean lehen aldiz taularatu zen obra honetan egin zuena, XX. mendeko antzerki modernoari ateak zabaldu zizkiona. Eta ospe handia ekarri zion mundu osoan, 1934an Nobel Saria irabazi arteraino. Italian, aldiz, hasieran obra honek ez zuen oso harrera onik eduki, eta ulertua ere ez zen izan; antzerki ikusleak eta kritikariak baino dexente aurrerago zegoen Pirandello, eta bere planteamenduak defenditu behar izan zituen; horrexegatik, 1925eko edizioan sarrera bat ipini zion bere obrari, Josu Zabaletak euskara zoragarrian egindako itzulpen honetan bukaeran irakur daitekeena. Eta beharbada, zati hauxe da obra honek ikusle/irakurlearengan uzten duen miresmena nolabait artistikoki kaltetzen duena, antzezlanak premia espiritual sakonago bati erantzuten diola eransten duenean, esanez bera izaera filosofikoa duen idazlea dela, balio unibertsala bilatzen duena; eta, gero, pertsonaiei buruzko iruzkinetan esaten duenean antzezlan baten irudiek halako zentzu unibertsal bat izan behar dutela, ez baita aski gizon edo emakume irudi bat irudikatzea; horrela, bere hitzetan, haietako hiru –aita, ugazalaba eta semea– izpiritu bezala daude osaturik; ama natura bezala; mutikoa eta neskatoa, berriz, “presentzia� bezala. Bitxia da Pirandellok sarrera honetan esatea gorroto zuela arte sinbolikoa, noiz eta ere bere hitzetan halako balio sinbolikoa ematen dionean bere lanari. 5

Artikulu osoa irakurtzeko: [2013-11-15] http://www.eizie.org/Argitalpenak/itzulpena/luigi.pdf


Taula gainean6 Felipe Juaristi Duela gutxi ikusi nuen berriro Matias zena izeneko filma. Marcello Mastroianik egiten zuen Matiasen papera filma horretan, eta beti iruditu zait Pirandelloren hori zeluloidean politagoa, antzokian baino. Alderantziz gertatzen da ordea, Sei pertsonaia autore bila izenekoarekin, orain euskaraz, Josu Zabaletaren itzulpenari esker, irakurri ahal duguna. Esperimentazio lana da, eta esperimentazio hitza ahoskatu ahala burura datorkit harako txiste hura: “Ba al dakik —galdetzen zuen batek, Hungarian hain zuzen— sozialismoa XX. mendean egin den esperimenturik handiena dela? Eta besteak erantzuten zion: hala bada, zergatik ez dute esperimentu hori animaliekin egin?� Gure arteko famatu batek ere esaten zuen, lotsarik gabe esan ere, esperimentuak limonadarekin egin behar zirela, ez dakit zer esan nahi zuen zehatz, baina erositako prezioetan saltzen dut. Antzerkia, betidanik izan da, esperimentazio-toki, berak duen plastikotasunagatik, berak duen irekitasunagatik, izan ere, antzerki testu bat ez da sekula ixten, egin daitezke aldaketak, eta batzuetan sakonak, egin daiteke pertsonaiez beste, eta behin baino gehiagotan egin da, alda daiteke giroa, pertsonaien mamia aldatzeke, alda daiteke pertsonaien izaera, antzerki lanaren muina jotzeke. Antzerkiak hori du; horregatik da, generorik zaharrenaz gainera, publikoarentzako erakargarriena. Ahozkotasunari eusten dio, eta antzezleak taula gainean mugitzen, hitz egiten, keinuka ari direnean, ikuskizunak zerbait du magikoa, mirarizkoa, poetikoa. Onenean hori; okerrenean, ikusleek txistuka eta esku-oin zartaka har dezakete lana, baina hori ere mirarizkoa da gaur egun, jendeak erantzuteko ahalmena galdua baitu gehienetan, ikuskizun zenbaitetan izan ezik: futbolean alegia. Pirandelloren hau klasikoa da. Nik askotan ikusi dut, eta ikusi izan dudan bakoitzean aurrekoaren aldean desberdina iruditu zait beti. Desberdina, ez ederragoa edo itsusiagoa; desberdina. Baina hala behar duela iruditzen zait. El Diario Vasco, 2004-03-05

6

Hemendik hartuta [2013-11-15]: http://kritikak.armiarma.com/?p=1016


Luigi Pirandello Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean7

7

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Enrique IV / de Luigi Pirandello ; versión castellana de Enrique Llovet

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Teatro / Luigi Pirandello

(1968)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Cada cual a su juego ; La vida que te di / Luigi Pirandello ; prólogo de José Maria Monner Sans

(1958)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

La tinaja / Luigi Pirandello ; traducción y adaptación de Elena Martínez , ilustraciones de Carla Olivé

(2007)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Así es (si así os parece) [Grabación sonora] / Luigi Pirandello

(2007)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Viejos y jóvenes / Luigi Pirandello ; traducción, notas y apéndice de María Teresa Navarro Salazar

(2011)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

El mantón negro / Luigi Pirandello

(2007)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

La excluida / Luigi Pirandelo ; traducción y (2011) postfacio de Gian Luca Luisi

Pirandello, Luigi (1867-1936)

Cuentos para un año / Luigi Pirandello ; introducción y traducción de Marilena de Chiara ; revisión literaria de Jorge Carrión

(2011)

Pirandello, Luigi (1867-1936)

La rosa / Luigi Pirandello ; [traducción de M. Jiménez ; ilustraciones de José Miguel Serrano]

(1941)

Pirandello, Luigi

El difunto Matías Pascual / Luigi Pirandello

(1966)

PIRANDELLO, Luigi

El turno / Luigi Pirandello; traducción de José Ramón Monreal

(1999)

PIRANDELLO, Luigi

Ensayos / Luigi Pirandello ; traducción del italiano por José-Miguel Velloso

(1969)

Pirandello, Luigi

Novelle per un anno / Luigi Pirandello

(1993)

Pirandello, Luigi

Obras escogidas / Luigi Pirandello

(1958)

PIRANDELLO, Luigi

Obras completas / Luigi Pirandello

(1965)

Pirandello, Luigi

Sei personaggi in cerca d´autore / Luigi Pirandello

(1990)

PIRANDELLO, Luigi

Seis personajes en busca de autor / Luigi Pirandello ; traducción de Leonardo Valencia Assogna

(1999)

Pirandello, Luigi

Sei pertsonaia autore bila / Luigi Pirandello (2003) ; Josu Zabaleta, itzultzailea

Pirandello, Luigi

Teatro. II / Luigi Pirandelo

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

(1986)

(1970)


PIRANDELLO, Luigi

La tragedia de un personaje / Luigi Pirandello; traducci贸n de Jos茅 Ram贸n Monreal

(2002)

Pirandello, Luigi

Uno, ninguno y cien mil / Luigi Pirandello

(1970)

Pirandello, Luigi

I vecchi e i giovani / Luigi Pirandello

(1993)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.