Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean
Raymond Carver Koro Navarro
Lasai bizi gura duenari gomendatu behar ez zaion liburua *
Hernani, Udal Liburutegia, 2010
*
Zertaz ari gara Carver aipatzean? Karlos del Olmo Gara, 2003-08-30
Raymond Carver Clatskanie (Oregon), 1939 – Port Angels (Washington), 1988
Bizitza Clatskanien (Oregon) jaio eta Yakiman (Washington) hazi zen. Bere aitak zerrategi batean egiten zuen lan eta alkoholikoa zen. Ama zerbitzaria eta saltzailea zen. Anaia bakarra zuen, James Franklyn Carver, 1943an jaioa. Denboraldi batez, Carverrek John Gardner idazlearekin ikasi zuen Chico State Collegeen, Kalifornian. Hainbat egunkari eta aldizkaritan (New Yorker eta Esquire, besteak beste) kontakizun ugari argitaratu zituen; gehienetan AEBtako langile xumeenak dira protagonista. Bere istorioak, gainera, AEBtako bilduma ospetsuenetan jasotzen dira: Best American Short Stories eta kontakizun laburren O. Henry saria. 1976ko urriaren eta 1977ko urtarrilaren artean lau aldiz ospitaleratu behar izan zuten alkoholismoa zela-eta, diru arazo larriak ere bazirela tartean. Carverren etxea urrian saldu zuten eta aldi berean Maryann Carver bere lehen emaztearengandik aparte bizitzen hasi zen. 1977ko ekainean utzi zion edateari, eta edan gabe egon zen bere bizitzako azken hamar urteetan. 1988an, momenturik onenean zela, Tess Gallagher bere bigarren emaztearekin zoriontsu, edariaren mendekotasunetik libre, urteetan izan zituen diru arazorik gabe, biriketako minbizia aurkitu zioten eta urte horretan bertan hil zen 50 urterekin.
Bere literaturaz…1 Raymond Carver poeta eta ipuingilea izan zen. Poesia lantzen hasi zen aurrena, eta handik fikzioaren aldera egin zuen; askorik idatzi ez bazuen ere – besteak beste, gazterik hil zelako, biriketako minbiziaz-, fikzioak, kontakizunek, eman diote mundu osoan ospea. Fikzio horretan, teknika zorrotz eta zuzen baten bitartez, apaingarri estilistiko ohikorik batere gabe, gizarteak itxuraz ahaztuak dituen galtzaile sail bat ezagutzen du irakurleak: langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, telebistari begira dauden gizaki bakartiak. Beren buruari ez begiratzeko edan eta telebista ikusi, beste irtenbiderik ia ez dutenak. Esaten da Carver minimalista dela, berak hori behin eta berriz ukatzen zuen arren. Kontakizun minimalistetan, “sobran” dagoen guztia ezabatu egiten da, kontatzen diren gauzetatik nahiz kontatzeko modutik: kontakizunaren mamia huts-hutsik utzi nahi da. Ezaugarri hauen arabera, argi dago Carver idazle minimalista dela; bai behintzat liburu honetako Carver (Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean).
1
Koro Navarro itzultzaileak Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean (Alberdania, 2003) liburuan egindako aurkezpenetik hartuta.
Beste zenbait adituk diotenez, beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver, errealismoaren baitan, eta, zehatzago, super-errealismoan. Super-errealismoak arduraz sahiesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzioa; intuizioren bat ernatzen bada, emozioren bat sortzen bada, gertaera hori jaso egiten da, baina besterik gabe, beste edozein gertaera jasotzen den bezala. Supererrealismoko pertsonaiaren kontzientzia kontakizunean sartu ohi da: pertsonaiak isildu egiten dira, hausnarrean dihardute, zalantzak dituzte, baita obsesioak ere. Hori guztia kontuan harturik, Carver super-errealista ere badela esan beharko dugu. Eta ez hori bakarrik,; ezaugarri horiek guztiek ekarri dute “errealismo zikin” esapidea. Eta Carver omen da “errealista zikinen” guraso. “Errealismo zikina” landu edo lantzen duten beste egile batzuk2 honako hauek dira: Zoé Valdés, Tobias Wolff, Cormac McCarthy, Pedro Juan Gutiérrez, John Fante, Charles Bukowski, Richard Ford, Iban Zaldua.
Bibliografia3 Fikzioa • • • •
Will You Please Be Quiet, Please?(1976) What We Talk About When We Talk About Love (1981) (Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean) Cathedral(1983) (Katedrala) Elephant (1988)
Poesia • • • • • •
Near Klamath (1968) Winter Insomnia (1970) At Night The Salmon Move (1976) Where Water Comes Together with Other Water (1985) Ultramarine (1986) A New Path to the Waterfall (1989)
Bildumak • • • • • •
2 3
Fires: Essays, Poems, Stories (1983) Where I'm Calling From: New and Selected Stories (1988) No Heroics, Please:Uncollected writings (1991) Short Cuts: Selected Stories (1993) All of Us: The Collected Poems (1996) Call if you Need Me (2000)
Informazio gehiago http://www.lecturalia.com/sobre/autores-de-realismo-sucio helbidean Hemendik hartuta: http://es.wikipedia.org/wiki/Raymond_Carver [Kontsulta:2010-08-23]
Koro Navarro (Donostia, 1955) Hispaniar filologian lizentziatua da Deustuko unibertsitatean. Itzultzaile profesionala, hainbat sari irabazitakoa, besteak beste egile hauen euskaratzailea: Hammet, Poe, Kipling, Twain, Steinbeck, Dylan Thomas, Bashevis Singer eta Carver Itzulpengintzan egin duen lanaz gain, Entziklopedigintzan ere aritua da. 1991 eta 2000. urteetan Donostiako LUR Argitaletxeko idaztaldearen zuzendariordea izan zen. 2003az geroztik Euskaltzaina da.
Itzulitakoak4 • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • 4
Adda, Jacques 2004: Ekonomiaren globalizazioa: sorrera eta arazoak Alapont, Pascual 2006: Martaren infernua Alibés, M. Dolors 1989: Orkesta miresgarria, 2590 urtea Arendt, Hannah 2008: Eichmann Jerusalemen Baroja, Pío 2006: Zalakain abenturazalea: Martin Zalakain Urbiakoaren ibilien eta fortunen historia Baroja, Pío 2006: Euskararen Donostia : Capote, Truman 1989: Gosaria Tiffany`s-en Carver, Raymond 2003: Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean Christie, Agatha 1990: Hamar beltx Christie, Agatha 2006: Katua usategian Collins, Suzanne 2009: Gose jokoak Etxeberria, Aitziber 2010: 31 bayonetas, la quema de San Sebastián Fossey, Dian 2009: Gorilak lainopean Goscinny 2008: Nikolas Txiki: historia ezezagun gehiago Hammett, Dashiell 1989: Gizon argala Hawthorne, Nathaniel 2007: Wakefield: eta beste kontakizun batzuk Highsmith, Patricia 1988: Poliki, poliki haizetan Hope, Anthony 1991: Zendako presoa Kipling, Rudyard 1990: Kim Le Carré, John 1989: Hotzetatik etorri zen espia Lessing, Doris May 2008: Belarra kantari Poe, Edgar Allan 2000: Kontakizunak Poe, Edgar Allan 1989: Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk Pullman, Philip 2003: Tximeleta tatuajea Pullman, Philip 2005, Zubi hautsia Singer, Isaac Bashevis 2002: Zortzi kontakizun Steinbeck, John 1995: Tortilla Flat
ELSNko katalogobateratutik hartuta http://www.katalogoak.euskadi.net/cgibin_q81a/abnetclop/O9583/ID24e41dfc/NT3
• •
Thomas, Dylan 1999: Artistakume baten erretratua Twain, Mark 1994: Hiru kontakizun
Bestelako lanak • • • • • • •
Entziklopedia laburra (CD-ROM, 2001) (Miren Arratibel eta Aintzane Atelarekin batera) Euskal mini hiztegia (1996) (Aintzane Atela eta Ibon Sarasolarekin batera) Euskara lantzen. 2 (1984) ( Beste askorekin) Entziklopedia laburra (CD-ROM, 2001) (Miren Arratibel eta Aintzane Atelarekin batera) Itzulgaiak (1984) (Xabier Mendigurenekin) Linguistika orokorreko ezagupenak (1985) Oinarrizko hiztegi entziklopedikoa (CD-ROM, 2001) (Miren Arratibel eta Aintzane Atelarekin batera)
Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean Elkar / Alberdania, 2003 “Egin litekeen gauza da, poema batean edo kontakizun labur batean, eguneroko hizkera erabiliz gauza arruntei buruz idatzi, eta, aldi berean, gauza horiek (aulki bat, saretak, sardexka bat, harri bat, eraztun bat), ahalmen izugarriaz, ahalmen harrigarriaz hornitu. Egin litekeen gauza da, itxuraz kaltegabea den elkarrizketa batean lerro bat idatzi eta irakurlearen bizkarrezurrean hotzikarazko dardara bat eragin (…). Horixe da niri interesatzen zaidan literatura mota”. Raymon Carver , On Writing
Prentsan… Gora-nahiz Felipe Juaristi (...) Koro Navarrok Euskadi Saria irabazi du Bashevis Singerren itzulpenarekin. Berak esandako hitzen arabera Bashevis Singer itzultzeko ez omen zuen arazo berezirik izan. Bashevis Singerren literatura, izan ere, neurri handian, ahozko tradizioaren zordun baita, gure literatura bezala, nahiz askok horretaz ez konturatu edo ez-konturatu egin duten. Gogoratzen naizenez ere, Raymond Carverri buruz esan zuen oso itzulpen konplikatua iruditu zitzaiola, eta ez du arrazoi faltarik, itxurazko erraztasun hori lortzeko jira eta buelta ugari eman behar baitzaizkio hitzoi, berez beraiek nahi dutena baino gehiago. Carver berandu ezagutu genuen, Bukowski eta errealismo zikina deitu izan zen mugimendu horretako partaideak baino beranduago. (...) Eguneroko kontuei buruz idazten du, eguneroko kontuei buruz idatziko ez balu bezala. Ez da erraza, ez, baina Carverrek lortzen du, eta esango nuke ez dela bakarra. Azken finean literatura hori ere bada, bihotzaren gora-nahia alegia. El Diario Vasco, 2003-10-24
Carver-en istorioak Javier Rojo Raymond Carver gustuko duen euskal irakurleak zorioneko daude “Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean” narrazio bilduma euskaraz agertu delako Koro Navarroren itzulpenean. Pertsonen arteko harremanen inguruan bildu ohi ditu narrazioak idazle amerikarrak, batez ere harreman horiek apurtzear dauden momentuan. Ia oharkabean, edozein erretorikari muzin eginez, eguneroko bizitzaren tragedia erakusten zaigu, eta egunerokoa izanik, edozein pertsona arrunti gertatzen zaionez, epikarik eta handitasunik gabeko tragedia da erakusten zaiguna. Izan ere, ez dago eguneroko bizitzaren tragedia hura leun dezakeen osagai heroikorik. Gauzak honela, pertsonaia bakartiak agertzen zaizkigu, bizitzak garaituak, eta pertsonaia hauek bakardadeari ihes egin nahi liokete, baina ez dakite zer egin behar duten hori lortzeko. Pertsonaia hauen lagun leial bakarrak edaria dirudi, beti edalontzi bat baitute eskueran, edaria bera bizitza hondatzen dien osagaietako bat izan arren. Raymond Carver-en idazkera soilak euskal idazle asko, batez ere gazteak, liluratu ditu,
erretorika handiusteaz nekatuta. Izan ere, Carver funtsezko idazlea da, bazterrean geratu direnen istorioak inork baino hobeto kontatzen baitaki. El Correo, 2003-08-13
Zertaz ari gara Carver aipatzean? Karlos del Olmo (...) Ameriketako Estatu Batuek bitarteko ikaragarriak dituzte eskura beren burua eder, landu, aberats eta erakargarri moduan, edonor maitemintzeko izaki gisara aurkezteko. Ikur moduan “Askatasunaren Estatuarekin� bat eginik agertzea dute gustuko. Baina Carverrek ezetz esan zien, ez direla eder, ezta erakargarri ere, dena sasikoa dutela, ileordea eta makillaje ugariak darabiltzatela, planta eta itxurakeria hutsak direla. Eta guztia idazketa sotila erabilita kontatuko du. Nahiz eta idazleak idazketa minimalistaren etiketa hari izendatzerik onartu ez, areago, aurka ere egin zion. Berdin dio izendapenak. Estilo ia biluztua du. Pertsonaiak? Langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, noraezean doazen bakartiak, beren baitari ez begiratzearren eguna telebistari itsatsita ematen duten lagun etsiak. Esperantzarik ezez zamaturiko itzalak besterik ez dira. (...) Ez da harrigarria horrelako lanak sortzea, alkoholismoak eta ezkontza zorigaitzezko baten ajeak gaindituta arrakasta lortzen hasita, Herio agertu zitzaion-eta ezkortasunari gaina hartzekotan zegoela. Carverren poemak eta narrazioak isolaturik aztertu eta uler daitezke. Halere, horien nolakotasunak nekez ulertuko dira antzerkia ere idazten zuela ahaztuz gero, narrazioetako solasaldiok eta egoerek antzerki amaigabe bateko zatiak dirudite eta. Ray Carverrengan ederto bete zen topikoa, haren biografiak idazlanek adinako material dramatiko, poetiko eta narratiboa jasotzen duelako. Ia idazlanei eurei gaina hartu ahal izaterainokoa. Guztiz modu neurtuan idatzitako ipuinek are arreta handiagoz itzultzeko eskatzen zuten. Horra hor, irakurlearen begirada arretatsua noiz helduko. Orriotan, dena mami handikoa da, itxuraz, bestela baitakoan agertu arren. Lasai bizi gura duenari gomendatu behar ez zaion liburua, izan ere. Gara, 2003-08-30
Carverren aipuak, itzulpenetik hartuak
Interneten
aurkituak
eta
Kororen
1. ‘It ought to make us feel ashamed when we talk like we know what we're talking about when we talk about love.’ “Lotsatuta sentiarazari beharko gintuzke maitasunaz zertaz ari garen bageneki bezala ari garenean.” 2. ‘Mel thought real love was nothing less than spiritual love. He'd said he'd spent five years in a seminary before quitting to go to medical school. He said he still looked back on those years in the seminary as the most important years of his life.’ “Melen ustez, benetako maitasuna maitasun espirituala baino ez zen. Apaizgaitegian bost urte eman zituela esan zuen, hura utzi eta medikuntzako fakultatera joan aurretik. Apaizgaitegiko urte haiek bizitzako urterik gararrantzitsuenak iruditzen omen zitzaizkion oraindik ere.” 3. ‘A man without hands came to the door to sell me a photograph of my house. Except for the chrome hooks, he was an ordinary-looking man of fifty or so.’ “Eskurik gabeko gizon bat etorri zitzaidan atera nire etxearen argazki bat saltzera. Kako kromatuengatik izan ezik, itxura arrunteko gizona zen, berrogeita hamar urte ingurukoa.”
Raymond Carver Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Carver, Raymond (1938-1988)
Catedral / Raymond Carver ; traducción de Benito Gómez Ibáñez
(1986)
Carver, Raymond (1938-1988)
De qué hablamos cuando hablamos de amor / Raymond Carver ; traducción de Jesús Zulaika
(1988)
Carver, Raymond (1938-1988)
Katedrala / Raymond Carver ; itzultzailea, Juan Mari Mendizabal
(1993)
Carver, Raymond (1938-1988)
¿Quieres hacer el favor de callarte, por favor? / Raymond Carver ; traducción de Jesús Zulaika
(1988)
Carver, Raymond (1938-1988)
¿Quieres hacer el favor de callarte, por favor? / Raymond Carver ; traducción de Jesús Zulaika
(1997)
Carver, Raymond (1938-1988)
Short Cuts = Vidas cruzadas / Raymond Carver ; (1994) introducción de Robert Altman
Carver, Raymond (1938-1988)
Tres rosas amarillas / Raymond Carver ; traducción de Jesús Zulaika
(1989)
Carver, Raymond (1938-1988)
Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean / Raymond Carver ; itzultzailea, Koro Navarro
(2003)
Carver, Raymond (1938-1988)
Bajo una luz marina / Raymond Carver ; introducción y traducción de Mariano Antolín Rato
(1990)
Carver, Raymond (1938-1988)
Vidas cruzadas / Raymond Carver
(1997)
Carver, Raymond (1938-1988)
Si me necesitas llámame / Raymand Carver ; traducción del inglés, Benito Gómez Ibáñez
(2001)
Carver, Raymond (1938-1988)
Sin heroísmos, por favor : prosa, poesía y crítica literaria / Raymond Carver ; prólogo de Tess (2005) Gallagher ; traducción de Jaime Priede
Carver, Raymond (1938-1988)
Un sendero nuevo a la cascada : últimos poemas / Raymond Carver ; introducción de Tess (1993) Gallagher ; traducción de Mariano Antolín Rato
Carver, Raymond (1938-1988)
Todos nosotros : poesía reunida : edición bilingüe / Raymond Carver ; introducción de Tess Gallagher ; selección, traducción y prólogo de Jaime Priede
Carver, Raymond (1938-1988)
Principiantes : la versión original de "De qué hablamos cuando hablamos de amor" / Raymond (2010) Carver ; texto fijado por William L. Stull y Maureen P. Carroll ; traducción de Jesús Zulaika
Gardner, John
(2006)
Experiencias : los mejores relatos de Andrea Camilleri, Raymond Carver, Almudena Grandes, Graham Greene y Primo Levi
(2002)
Para ser novelista / John Gardner ; prólogo de Raymond Carver ; traducción de Víctor Conill
(2001)
Vidas cruzadas [Vídeo] = Short cuts / una película de Robert Altman
(2007)