1-PORTADA
Gabonetako azoka
2-ESKOLAKO BERRIA Arrantzaleen INKESTA Museoa
Kaixo! Naroa, Salome, Maite, Haizea eta Aitor gara, aste honetako erredaktoreak. Aldizkari honetan informazio asko aurkituko duzue. Espero dugu asko gustatzea !
3-ARGAZKIAK
Esperimetuak Haur Hezkuntzan
4-5 LUMAREN KILIMA
Josu Arrantzalea
6.TXIKI TXOKO
Txistea Nahiane Unzaga 1.zikloa
7-ERREZETA
Bread Dough 3. zikloa
8-ASTEBURUKO AGENDA
Agenda Kulturala eta eguraldia
Maider Goirizelaia 3.zikloa
Aurreko astean 3.zikloko ikasle guztiak Arrantzaleen Museora joan ginen. Gidariak gauza interesgarri asko azaldu zizkigun: antzina Bermeoko arrantza oso famatua zela, horregatik familiak bateletan arrantzara joaten zirela: ama, aita, semea eta txakurra; sare handiekin arraina harrapatzen zituzten eta zerbait eskapatzen zenean txakurrak harrapatzen zuela.
BALEEN ARRANTZA
Baleen ehiza berezia zen, arpoiekin harrapatzen zituzten eta atal garrantzitsuak aprobetxatzen zituzten: mihia, bizarra eta hezurrak. Baleek Euskal Herritik ihes egin zuten eta arrantzaleek jarraitu zieten Kanadaraino (Ternuaraino) eta itsasontzira sokekin igotzen zituzten.
Urko 5. F Matxitxakoko guda
Paula 6. C Baleak
Anaitz eta Unai 5. F eta 5.B Baleak
Lur, Haizea eta Udane 5.C, 5.F eta 5.C Arrantzaleen bideoa
Ikasleei gehien gustatu zitzaizkiena baleak izan dira. 2
Jon 6. C Baleak
Alain,Santi,Igotz 4.C ,4.C eta 4.c Baleak
Iraitz eta Ian 4.A eta 3.A Kuadroak
Yeray eta Be単at 6. F eta 6.A Dena
3
Bazen behin, Euskal Herriko herri txiki baten, Bermeon, hamabi urteko mutil trebe eta langile bat, Josu izenekoa. Mutiko argala, begi handikoa eta ile marroiduna zen. Josuk, bi anai zituen eta aitaren moduan, arrantzaleak ziren. Ez ziren asko ikusten. Alfontsok, bere aitak, istripu handi bat izan zuen berak bost urte zituela. Urte hartan, beste urteetan bezala, bere aita itsasoratu zen, hegaluzeak arrantzatzen. Baina olatu oso handi batek itsasontziari kolpe bat eman zion eta uretara jausi zen. Alfontsok ez zekien uger egiten, oso urduri jarri zen, eta eskuan zeukan labana, nahi gabe, besoan sartu zuen. Beste marinelek odola ikusterakoan, ahal izan zuten guztia egin zuten baina Alfontsok ezin zuen besoa ondo mugitu. Egun hartatik aurrera ezin izan zuen itsasora joan. Bermeoko herriak, gertatukoaren berri izan zuenean, Alfontsori Serrats fabrikan lana eman zioten. Antxoak eta hegaluzeak garbitu, egosi eta poteetan sartu behar zituen. Alfontsoren seme nagusi biak urte hartan itsasoratu ziren. Bigarrena oso trebea zen kanaberarekin eta hegaluze asko harrapatzen zituen. Arrantzale onak ziren. Adelak, Alfontsoren emazteak eta Josuren amak, portuan egiten zuen lan. Gau eta egun ibiltzen zen sareak konpontzen eta baporak etortzen zirenean, antxoen eta hegaluzeen kaxak pilatzen zituen beste neskatilen moduan. Oso berandu heltzen zen etxera eta Josu han egoten zen ilargia eta izarrak ikusten.
4
-Ama, nire nebek ikusten al dituzte izar hauek ? Eta ilargi hau?- galdetzen zion beti amari. -Noski seme! Eta zerura begira dauden bakoitzean gutaz gogoratzen dira. Aitak beti esaten zien gauza berdina umeak zirenean.-esaten zion amak. -Amatxu, badakit ez duzula nahi beste seme bat itsasoan lanean izatea, baina aita oso triste jarriko da. Portura joan naiz eta itsasontzi baten jabearekin hitz egin dut. Txo moduan joango naiz. -Banekien egun hau helduko zela, herri honetan zure adineko ume asko itsasoratzen dira eta neskak portuan eta fabriketan ibiltzen dira. Faltan botako zaitugu baina ume langilea zara eta oso trebea. Batelak, itsasontziak, kanaberak eta itsasoko tresna guztiak ikusten dituzun bakoitzean distira magiko bat duzu begietan. Baina jakin behar duzu itsasoko bizitza oso gogorra dela. Hilabete asko familia ikusi barik egongo zara eta han lan eta lan egingo duzu. Zure burua ondo zaindu behar duzu. -Bai ama, dena oso argi daukat. Egunero gutun bat idatziko dizut nahiz eta denak bueltan ekarri. Itsasoko gizon trebea eta ona bihurtuko naiz. Orain txo moduan joango naiz baina urte batzuk pasa eta gero, Bermeoko arrantzalerik trebeena izango naiz!! Hurrengo astean, Josu portuan zegoen poltsa txiki batekin. Adelak eta Alfontsok, etxeko leihotik, batela zelan urruntzen zen ikusi zuten. Maider Goirizelaia
3.zikloa
5
Nahiane Unzaga 1.zikloa 6
INGREDIENTS: 750gr flour 450ml water Salt Sunflower oil 1 egg Seeds TOOLS:
Bowl Wooden spoon Knife Baking tray Cling film (papel de aluminio)
1.MIX IT ALL UP Put the yeast, flour, warm water, salt, and oil into a bowl and mix them together. 2.TAKE THE MIXTURE OUT Sprinkle the worktop with flour and take the mixture out of the bowl. 3.START KNEADING To knead, press your fist hard in to the dough, then turn it and do it again. 4.KEEP KNEADING Knead for 10 minutes. The dough should be stretchy, not sticky. 5.CUT UP THE DOUGH Divide the dough in to smaller pieces or pull off chunks to play with. 6.HAVE A PLAY Cose a design-try making face. Set the oven to 225ºC/425ºF/Gas mark 7. 7.PLACE ON A GREASED TRAY Make sure your place the shapes far apart from each other. 8.LEAVE THEM TO RISE Cover the tray loosely with cling film and leave it in a warm place. Leave it until it´s double its size-about 30 min. 9.BRUSH ON EGG AND DECORATE Brush the bread with beaten egg and decorate with seeds. 10.BAKE YOUR BREAD Bake for 10-15 minutes. The small shapes Hill cook quicker, so take them out sooner
By: Maite, Paula, Diego, Iraia and Lin Xin
7
Kaka eginda Dauanari.
Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
BARIKUA: KANTUA MUSEOAN. Maitia Santurtziko Abesbatza eta ERROXAPE Bermeoko Abesbatza, Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 7:30etan. ANTOLATZAILEA: Erroxape Abesbatza eta Arrantzaleen Museoa. ZAPATUA ESKUBALOIA. Areneko kiroldegian. Emakumezko infantilak, Urdaibai Zuria-Urretxindorra, goizeko 9:00etan. Emakumezko infantilak, Urdaibai Berdea-EBB Urbi 03, goizeko 11:15ean. Emakumezko infantilak, Urdaibai Gorria-EBB Urbi 02, goizeko 11:30ean. Gizonezko infantilak, Urdaibai 2003Trapagaran, eguerdiko 12:45ean. Gizonezko infantilak, Urdaibai 2002-Galdakao, eguerdiko ordu 2:00etan. Emakumezko kadeteak, Urdaibai ET”A”-Indupime Basauri, arratsaldeko 17:00etan. Gizonezko seniorrak, Urdaibai ET”B”-Corazonistas B, arratsaldeko 18:30ean. GABONETAKO AZOKA BERMEOKO PLAZAN 11:00-13:00: umeentzako tailerrak (gozoki osasungarriak) eta Olentzeroa goiz guztian zehar. 11:00etan Musika eskolako Soka Taldea eta Koro Txiki. 12:00etan: Erroxabe Abesbatza. 12:30etik-15:00:etara Sukaldaritza erakustaldiak eta Gabonetako menuen dastaketa : bertoko produktuak, taloa, txakolina, sagardoa, kontserbak, gozoak … Udal azokan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 15:00etara ANTOLATZAILEAK: Udal Azoka eta Bermeoko Udala. HILEKO KIROL EKIMENA . UR BATAIOA. Areneko kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. TXIKIENTZAKO ZINEA “La canción del mar”. Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 17:00etan. BELEN BIZIA San Frantzisko komentuko klaustroan, 17:30ean. ANTOLATZAILEA: Coro Rociero Maika . LAGUNTZAILEAK: Txo Sevilla Dantza Taldea, Abadiñoko “DE NORTE A SUR” Abesbatza eta Bermeoko Udala. DOMEKA ARKU TIROKETEA Areneko kiroldegian, goizeko 9:00etatik aurrera, egun osoan. MENDI IRTEERA GORBEIA (1.482M) ANTOLATZAILEA: Sollube707 Mendizale Taldea. GABONETAKO KONTZERTUA. KORO ROCIERO MAIKA, Udalaren Zaharren Egoitzan, arratsaldeko 17:00etan.
8