11. zenbakia Bermeon, 2011ko
Domekarako antolatu dute VII. Herri Lasterketa Bermeoko VII. Herri Lasterketa antolatu du datorren domekarako Udalaren Kirol Patronatuak, Taraska Atletismo taldearekin batera. Zazpigarren urtez egingo dute lasterketa hori herriko kaleetan zehar. Bermeoko herritar guztiei zuzendutako kirol ekintza izango da eta edonork izango du parte hartzeko aukera, lau lasterketa desberdinak izango dira umeen, txikien, gazteen eta nagusien ataletan banatuta. Gazteak ( 11-14 urte) 11:00etan hasiko dira; txikiak ( 7-10 urte), goizeko 11:10ean; umeak ( 4-6 urte) , goizeko 11:20an, nagusiak ( 15 urtetik gora), azkenik, 11:45ean. Umeek 100 metroko ibilbidea egin beharko dute, txikiek 800 metrokoak, gazteek 1.500 metrokoak eta nagusiek 8 kilometrokoa.
urtarrilaren
28an
AGURRA Kaixo lagunok!!! Irakurtzeko prest? Gu Ibon Uriondo, Denis Pamela León, Mikel Gutiérrez, Carlos Melgar, Nahia García eta Oier Erauzkin gara, aldizkaria berri honen erredaktoreak. Aldizkari honetan lan entretenigarriak daude: poesia, hizki zopa, ipuinak … Kolaboratzaileek lan politak egin dituzte. Ia gustatzen zaizuen aldizkaria eta ondo pasatzen duzuen irakurtzen!!!!
ERREDAKTOREAK
Busturialdeko A U R K I B I D E A
1-Agurra. 2-Inkesta eta eskolako berria. 3-Txiki-Txoko. 4-Lumaren Kilima. 5-Lumaren Kilima. 6-Entretenigarriak. 7-Bermeoko toponimia. 8-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.
KOLABORATZAILEAK Joane Martínez Jon Canabal Bogdan Negreanu Pamela León Aitor Olano
1go maila 3.maila 6.maila 6.maila 6.maila
Jokin, praktikako maisua, berriro etorri da gure eskolara. Heziketa Fisikoa ematen du. Martxora arte egongo da gure artean. ONGI ETORRI JOKIN!!
Bihotza Eskiatzea
Larraitz Musika entzutea.
Carlos Rugbia
Izaskun Lagunekin irtetea
Jose Luis Paseatzea eta irakurtzea
Hiart Patinatzea
Unai Eskupilotara jolastea
Samuel Txirrinduz ibiltzea.
Erantzun guztiak desberdinak izan dira eta jarduera guztiak oso dibertigarriak dira . 2
Joane MartĂnez 1go maila B
3
Bazen behin zortzi urteko mutiko bat oso ona zena, Josu zuen izena. Pintxo izeneko txakur bat zeukan. Txakurra pixka bat txarra zen. Josuren jolasak apurtu zituen eta etxeko kristal bat ere bai. Josuk ile beltzarana zuen, begi urdinak, sudur zabala eta belarri txikiak. Bihotz onekoa zen, oso alaia eta lasaia, beti irribarre bat zeukan bere ezpainetan. Asko maite zituen animaliak, bereziki bere txakurra Pintxo. Pintxo txakurra beltza eta zuria zen, sei hilabete zuen, oso txikia zen, begi marroiak eta buztan borobila zuen. Haragia jaten zuen egunero hiru aldiz. Noiz behinka gozokiak ere jaten zituen. Plastikozko triku berde bat zeukan Josurekin jolasteko eta haginekin ia apurtuta zeukan. Bilbo izeneko herri handi batean bizi ziren. Bilbo herri polita zen, Nerbioi ibaiak zeharkatzen zuen. Josuk gustukoa zuen ibai bazterretik ibilbideak egitea bere txakurrarekin, baita bizikletaz igotzea Bilboko mendiak. Baina Josuk ez zuen gustukoa eskolara joatea. Nota txarrak atera zituen: hiru gutxi, bost nahiko eta ondo bat gimnasian. Bere gurasoak asko haserretu ziren eta erabaki bat hartu zuten, urte horretan opor barik geldituko zela. Bere osabarekin Bermeora joango zela bere txakurrarekin uda pasatzera. Bere osaba arrantzalea zen, bapor handi bat zeukan eta udan atunak harrapatzera joaten zen.
4
Udan horretan Josu bere osabarekin itsasora joaten zen. Lehenengo egunetan, Josu zorabiatu egiten zen, botaka eta botaka ibili zen. Egunak pasatzen eta pasatzen joan ziren eta Josu hobeto sentitzen zen. Goiz baten, Josu atunak saltoka ikusi zituen eta bere osabari deitu zion. Sarea uretara bota zuten eta atunak harrapatzen hasi ziren. Sarea altxatu zuten eta atunez beteta zegoen. Atun guztiak hozkailura sartu zuten. Egun osoa lan eta lan ibili ziren. Gaua iritsi zen eta Josu aspertuta eta nekatuta zegoen, afaldu barik ohera abiatu zen. Egunak itsasoan oso luzeak eta gogorrak ziren. Josuk ez zeukan denborarik bere txakurrarekin jolasteko, lan asko zeukan. Bere jostailu guztiak, bereziki bizikleta, etxe, herri eta ama eta aitaren hutsunea sentitzen zuen. Oso triste, aspertuta, bakarrik eta oso nekatuta zegoen. Egun batean bere osaba ohetik jaikitzean, Josuri esan zion atuna Bermeoko portura deskargatzera joango zirela. Josu oso pozik jarri zen eta harantz abiatu ziren. Bermeoko portura iritsi zirenean, bere ama eta bere aita kaian zeuden Josuri itxaroten. Josu oso pozik jarri zen senideak ikustean. Kaira igo zen txakurra besoetan hartuta, besarkada eta musu handi bat eman zioten eta negarrez amari esan zion hortik aurrera lan asko egingo zuela eskolan, ez zuelako nahi berriro itsasora joan, oso lan gogorra zelako .
Jon Canaval 3.maila 5
En esta sopa de letras hay ocho nombres de jugadores de fĂştbol del FC Barcelona, bĂşscalos.
Bogdan Negreanu 6.maila
Gure gela 5-6. G da, eta orain eskolan gara denok andereĂąoarekin batera has gaitezen lanera, hona eta hara beti gabiltza guztiok batera. Pamela Leon 6.maila 6
Izen hau, bi bideri egokitzen zaie: alde batetik,Sanjuanportaletik gorantz egiten duenari eta bestetik,Landatxutik,Frantzunatxeta gainetik egiten duenari.Idatzizko aipamenak,San Juan portaletik goranzkoaren erreferentzia egiten dute.
AHOZKOA “tálabidie” “talarabídie” “kasaniñobídie” Irune Allikak eta Bitor Uriartek idatzitako “BERMEOKO TOPONIMIA” liburutik hartuta.
7
“Barabasak eruen”
NEDS LOS VIAJES DE -Britania Handia, GULLIVER AEB-Abenturak, komedia. Aktoreak:Jack Black, Emily Blunt, Jason Segel. Zuzendaria: Rob Letterman
Frantzia, Italia. Aktoreak:Conor McCarron, Gregg Forest, Joe Szula Zuzendaria:Peter Mullan.
Zeozegaz gustura egon ta bat-batean amaitzen danean ”barrabasak eruen dost!’’ esaten dogu. Joseba Mikel Ugalderen “Ai Bermio!” izeneko txostenatik hartuta.
28, BARIKUA NAGUSIEN ANTZERKIAK:”MAS GORDITOS QUE NUNCA” Compañía Tangorditos. Nestor Basterretxea Aretoan, gaueko 9:00etan. Sarrera 6€. 29, ZAPATUA FUTBOL 5: Bermeo-Zuentzat. Areneko kiroldegian, arratsaldeko 5:10ean. SASKIBALOIA: SENIORRAK 2-Bermeo SBT2,Unkinako”Bar Kepa” 2. Areneko kiroldegian, arratsaldeko 6:30ean. 30, DOMEKA GIMNASIA ERRITMIKOA:ESKOLARTEKO GIMNASIA ERRITMIKOA Areneko kiroldegian, goizeko 9:30ean. BERMEOKO VII. HERRI LASTERKETA: Bermeoko herritar guztiei zuzenduta. Lameran. Goizeko 10:00etan.
8
EURIA ETA EGUZKIA, KARAKOLEN EZTEIA. 10