14.aldizkaria 2013-2014

Page 1

14.zenbakia Bermeon, 2014ko

otsailaren

7an

AGURRA

Kaixo : Gu June, Monina, Jon Ander, Jon, Iker eta Yaiza gara. Aste honetan zehar San Frantzisko aldizkaria egiten ibili gara eta 14. aldizkaria berri hau argitaratu dugu . Lan desberdinak aurkeztu ditugu: entretenigarriak, ipuinak, argazkiak … Espero dugu zuen gustukoa izatea.

ERREDAKTOREAK

KOLABORATZAILEAK -

Asier Elorrieta Aitor Gondra Maddi Miguela Unai Martinez Iraide Bengoetxea

1. zikloa. 2. zikloa. 2. zikloa. 3. zikloa. 3. zikloa.

A U R K I B I D E A

1.- Agurra. 2.- Inkesta eta eskolako berria. 3.- Txiki-txoko. 4.– Lumaren kilima. 5.– Lumaren kilima. 6.– Argazki bilduma. 7.– Argazki bilduma 8.– Errezeta. 9.– Entretenigarriak. 10.–Asteburuko agenda eta esaera zaharra.


Joan den ostegunean, urtarrilak 30, bakearen eguna ospatu genuen liburutegian.Ospakizun hori oso polita izan zen. Ikasle asko etorri ziren liburutegira bakearen aldeko aurkezpena ikustera. Zergatik ospatzen den egun hau eta nortzuk ziren Gandhi eta Luther King ikasi genituen.

Be単at eta Hugo 3.zikloa Arroza

Izaro 3. zikloa Arroza

Hasun 1.zikloa Dilistak

Iraia 1.zikloa Zopa

Zaira, Jadeisa,Ainhoa eta Laura 3.zikloa Pizza

Paul 2.zikloa Makarroiak

Unax 3.zikloa Pizza

Iraia, Yarey eta Nora 3.zikloa Pizza

Galdetu diogun ikasle gehienen janaririk gogokoena pizza da. 2


Asier Elorrieta 1.maila

3


Bazen behin familia alai bat Bermeo izeneko herrian bizi zena. Familia hori lau pertsonek osatzen zuten : aita Xabier, ama Maria, semea Aitor eta alaba Maider. Laurak Bermeoko alde zaharrean bizi ziren. Xabier arrantzalea zen eta egunero joaten zen itsasora bere itsasontzian. Neguko egun batean, olatu handiak eta oso itsaso txarra egon zen, galerna. Hori dela eta, portuko itsasontzi batzuk hondoratu egin ziren eta olatuak portuko etxe batzuetara sartu ziren. Xabier portura joan zen eta bere itsasontzia urperatutako bat zela ikusi zuen. Xabier etxeratu zenean esan zien denei : -Albiste txar bat dut. Galerna dela eta, nire itsasontzia urperatu egin da. Maria negarrez hasi zen dirurik ez zutelako janaria erosteko eta ez zekielako zer egingo zuten lanik gabe. Egun batzuk beranduago, Mariak esan zien Aitor eta Maiderri: -Umeak, zoazte kalera jolastera ni janaria prestatzen nagoen bitartean. -Ongi da ama! – erantzun zuten biek. Maider eta Aitor kalera joan ziren. Ez zekiten zer egin eta Aroari deitu zioten elkarrekin jolasteko. Aroa eskolako lagun ona zen. Parkean jolasten ari zirela, suhiltzaileen sirena entzun zuten eta gero, hiru kamioi Bermeora heltzen ikusi zituzten. -Zer gertatu ote da?-esan zuen Aitorrek. -Etxeren bat erre ote da?-Maiderrek.

4


Jolasten jarraitu zuten, baina gero eta kamioi gehiago heltzen ikusi zituzten eta jendea parketik alde zaharrerantz korrika. -Zergatik ez goaz zer gertatu den ikustera? -esan zuen Aroak. -Bai, goazen- erantzun zuen Aitorrek. Alde zaharrera heldu zirenean, ezin zuten sinetsi ikusten zutena : Aitor eta Maiderren etxea sutan zegoen! Momentu batean, sua udaletxeko teilatura heldu eta bertako erlojua gelditu egin zen. Aitor eta Maider oso urduri zeuden, aita eta ama ez zekiten non zeuden. -Ama! Aita!- hasi zen deika Maider negarrez. -Hemen gaude!-erantzun zuten grasoek. Maider eta Aitor korrika joan ziren gurasoengana eta besarkatu egin ziren denak batera negarrez. Orduan amak esan zien : -Janaria prestatzen nengoela, zartaginak sua hartu du eta gero etxeak. Aitor eta Maider negarrez hasi ziren ezer gabe geratu zirelako. Familiak ez zeukan non bizi eta egun batzuetan lagun baten etxean geratu ziren. Bermeoko herriko dendetan janaria eta arropak biltzen hasi ziren familiari laguntzeko eta Udalak etxe bat eman zien bizi ahal izateko. Herriaren laguntzari esker berriro zoriontsu bizi ziren. Aitor Gondra 2.zikloa

5


6

3


7


Osagaiak: *175g espelta irin integral. *2 arrautza. *100g panela edo ka単a azukre. *50g oliba-olio. *Kanela koilaratxo erdi. *Madariak. *Jogurta. *Etxeko piku mermelada. NOLA EGIN? *Lehendabizi osagaia lehorrak bol batean nahastu behar dira. *Ondoren, arrautzak eta olioa gehitu eta ondo nahastu behar dira. *Azkenik, ondo zuritutako eta txikitutako madariak gehitu behar da. *Orea labera sartu, labea 180 gradutan jarri 30 minutuz. *Labetik atera eta hozten utzi. *Erditik moztu eta mermeladarekin beteko dugu. ETA...ON EGIN! 8


Busca en este cuadro los sinónimos y antónimos de estas palabras: espanto, solicitar, huero y superior. Recuerda! Algunos de las palabras del recuadro no son ni sinónimos ni antónimos

LA LUNA Luna, lunera, siempre me cuidas cuando estoy enferma. Luna, lunera, cuando alguien se muera sé que tú la cuidas. Luna,lunera, cuando tú iluminas la noche siempre nos sale la sonrisa. Luna, lunera, por la noche estate y no te muevas. Iraide Bengoetxea 5.maila

En el fútbol me pegan patadas y giro como la rueda, cuando me meten en mi cajón gritan:goooool! ¿Quién soy? (el balòn)

Maddi Miguela 4.C

9


“Hatxa baiño gogorraue”

FUTBOLIN SOBRAN LAS PA-AEB- Animazioa. LABRAS. ZUZENDARIA: -AEB-DRAMA Juan Jose Canpanella. DIREKTOREA: Nicole Holofcener. AKTOREAK; Julia Louis Dreyfus, James Gandolfini...

Pertsona gogorra, indartsua Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

OSTIRALA HITZALDIA -¨ TEORIAS SOBRE EL ENVEJECIMIENTO, NUTRICION, RECOMENDACIONES PARA SU RETRASO Y LONGEVILIDAD´ Hizlaria:Manuel Huertas, arratsaldeko 19:00etan Erroxape Emakumeen elkarteko lokalean. ZAPATUA TXALAPARTA POTEOA Sabino Arana enparantzatik hasita, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara. Antolatzailea:TtakuntxoTxalaparta Taldea. Laguntzaileak : Alkartasuna Dantza taldeko musikariak, Musika Eskola. ESKUBALOIA-EMAKUMEZKO INFANTILAK Urdaibai berdea — San Adrian 01. kiroldegian, goizeko 11:00etan. ESKUBALOIA-GIZONEZKO INFANTILAK Urdaibai 00 — Uribarri, eguerdiko 12:30ean. KONTRATUAK-GLAUKOMA(BONBERENEA TOLOSA)+DRUMMYCAT (BERMEO) Sarrera 5 €. Gaueko 22:00etan, Hermanuetako kapillan. DOMEKA FUTBOL 5 La roja me la trae floja-ELKAR KIROLAK . Kiroldegian, eguerdiko 12:00etan. DEMIKUKO AUZOKO JAIAK. Demikuko mendi martxa.

Zer ikusi, hura ikasi

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.