ra Elurra mara-ma
1-PORTADA
Elurra mara-mara
2-BERRIA INKESTA
Zinema eta Osasuna Telebista kanala k
3-ARGAZKIAK
Santa Ageda
4-5 TXIKI-TXOKO
Mayi Larrabaster Maider Gonzalez Maren Serrano
6-7 LUMAREN KILIMA
Sorgin madarikatua Ibai Arza
8-ERREZETA
Etxeko hanburgesa Yeray Rayo
9-NAHASTE BORRASTE
Almike Alonso Nerea Amparan Maialen Barrena
10-ASTEBURUKO AGENDA
Agenda kultura Eguraldia
ZINEA eta OSASUNA Astelehenean 2.zikloko ikasleak “LEPEL” pelikula ikustera joan ziren. Pelikula ikusi ondoren gai desberdinak landu dituzte: familia, adiskidetasuna eta Umeen Eskubideak “SASOIAK” (Educación para la Salud y Prevención S.L ) egindako txosten baten bidez.
Aner Valle 3.zikloa FDF
Lin Xin 2.zikloa Disney Channel
Unai Ortega 3.zikloa Etb3
Jon eta Andoni 3.zikloa Boing
Diana eta Oihana 3.zikloa Disney Channel
Markel, Joane eta Aitana 3.zikloa Antena3
Aitor 2.zikloa Disney Channel
Almike eta Laura 2.zikloa Disney Channel
Galdetutako ikasle gehienei Disney Channel gustatzen zaie . 2
3
Maider Gonzรกlez 5 urte
Maren Serrano 5 urte
Mayi Larrabaster 1. zikloa
Patxi mutil motel bat da. Hamabi urte ditu eta Debako eskolan seigarren mailan dago. Patxiri ez zaio ikastea gustatzen eta beti barrabaskeriak egiten dabil, andereñoei ernegarazten. Patxiri detektibe lanetan aritzea gustatzen zaio eta beti dabil edozein lekutan sudurrak sartzen. Arratsalde ilun batean, eskola amaitu zenean, etxera joan beharrean Patxi gela batean, barrabaskeriak egiteko asmoz, armairu baten barruan ezkutatuta geratu zen. Patxi lasai zebilen gelari-gela. Arbeletan “tonto el que lo lea” idatzi zuen, ea hurrengo egunean, gelara sartzean, nolako aurpegia ipiniko ote zuten ikaskideek jakin nahian. Horretan pentsatzen barrezka ari zen, baina bat-batean zarata bat entzun zuen eta arinarin armairu baten barruan sartu zen ezkutatzeko. Orduan gelara bi andereño sartu ziren. Andereñoak berba egiten ari ziren bakarrik zeudela ustean, baina Patxi dena entzuten ari zen. Andereño batek besteari normala izaten nekatuta zegoela esan zion. Patxik ez zuen ulertzen baina zerbait ikaragarria ikusi zuen momentu horretan. Andereño batek bere aurpegiko azala hartu eta tiratzen hasi zen. Bere aurpegia maskara bat zen eta bat-batean maskararen atzean aurpegi itsusi eta madarikatua bat agertu zen. Patxik amesgaizto baten barruan zegoela pentsatu zuen. Sorginak ziren, sorgin batek bola magikoa hartu eta esan zuen: -Andrea, Patxiren ama, aste bete barru, gaueko hamabietan hil egingo da. -Bakarrik Bola Magiko hau apurtzeko gai denak Andrea salbatuko du. -Baina Bola Magikoa zoritzarrez ezin da apurtu. Sorgin biak barrezka hasi ziren “JA, JA, JA,…”
Bat-batean sorginetariko batek, arbelan idatzita zegoena irakurri zuen “tonto el que lo leaâ€?. Patxi dardarka zegoen eta beldurragatik praketan txiza egin zuen. Patxik bere urtebetetzea astebete barru izango zela eta ama hil egingo zela pentsatu zuen Isilik, negarrez hasi zen oso triste zegoen eta. Sorgin bat armairuan pertsonaren bat zegoela susmatzen ari zen, eta baieztatzeko bertarantz abiatu zen. Baina, Patxi, azkarra zenez, beroki batzuen artean ezkutatu zen. Ez zuenez ezer aurkitu, beste sorginak bere kidea zoratuta zegoela pentsatu zuen eta erlaxatzeko kafe bat hartzera gonbidatu zion. Etxera hoan zenean Patxiren ama ez zen harritu baina Patxi bai. Amak Patxiri aitortu zion bera ere sorgina zela, baina sorgin ona. Bere amuma ere sorgina izan zen, eta bere amumaren amuma ere bai. Patxi harrituta geratu zen. Amak liburu magiko bat erakutsi zion. Han denetariko sorginkeriak zeuden, onak eta baita txarrak ere. Eta garrantzitsuena! Bola Magikoa nola apurtu behar zen. Patxi eta bere ama ganbarara joan ziren eta han pozoi bat prestatu zuten sorginentzat. Patxik eskolako kafesne-makinara bota zuen edabe magikoa. Arratsaldean, ezkutatuta zegoen tokitik, armairutik, zer gertatzen zen ikusi zuen. Sorginak kafesnea hartzerakoan hil egin ziren, baina minutu bat pasatu eta gero berpiztu ziren berriro. Orain ez ziren sorgin txarrak, onak baizik. Patxik eta bere amak onak izateko pozoi bat prestatu zuten, eta ez hiltzeko. Sorginak oso pozik zeuden eta hortik aurrera beti onak izan ziren. Patxik eskolara joaten jarraitu zuen, baina orain, arratsaldero, ikastaro berezi eta klase partikularrak izaten zituen, andereĂąoek eta bere amak denetariko sorginkeriak erakutsi egiten zizkioten. Urteak igarota Patxi azti onena bihurtu zen eta sorgin eta azti izateko eskola berezi bat ireki zuen. Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Bermeoko plazan.
Ibai Arza 3.zikloa
0sagaiak: Moldeko lau ogi, 100g Eusko Label haragi txikitua, letxuga zatia, Eusko Label tomate bat, ogi birrindua, arrautza, perrexila, berakatza txikitua, gatza eta olioa.
Nola egin: -Plastikozko botila txiki bati ipurdia moztu eta honekin moldeko ogia zapaldu. Honela ogi zati borobilak lortuko ditugu. Ondoren ogi hauek txigortu. -Eusko Label haragi txikituari gatza, berakatza, perrexila eta arrautza bat gehitu eta ondo nahastu. Zati bat hartu, pilota bat egin eta kontuz zanpatu. -Haurrak Eusko Label tomate eta letxuga garbitu helduak tomatea zatitzen duen bitartean. Ogiaren gainean letxuga jarri eta gero tomatea. -Olio pixka batekin eta su motelean helduak hanburgesa frijituko du. -Azkenik hanburgesa ogian jarri eta egindako tomatea edo maionesa gehitu diezaiokegu. Yeray Rayo 3.zikloa
HORIZONTAL: 1. Mamífero insectívoro de grandes alas y fuertes colmillos. Su cabeza es parecida a la de los roedores. 2. Mamífero de gran tamaño y con el pelaje espeso. Hay muchas clases: pardo, polar, etc.. 3. Parte saliente del rostro humano situada entre los ojos y la boca. 4. Parte inferior del pie con la que se pisa el suelo al andar. 5. Establecimiento donde se venden artículos directamente al público. VERTICAL:
1.Gran masa de agua dulce rodeada de tierra por todas partes. 2.Parte de un edificio situada por debajo del nivel del suelo. 3.Ropa usada por los miembros de un mismo grupo. 4.Calzado que cubre y protege el pie hasta el tobillo. 5.Lugar de la costa construido para que las embarcaciones puedan cargar y descargar mercancía.
3
1
1
2 5 4 4 3
5
Almike Alonso eta Nerea Amparan 3.zikloa Matematika gelan andereñoak ikasleari galdetzen dio: -Ea Patxi ! Nola banatuko zenituzke hiru patata hamar lagunen artean? - Ba… purea eginda, andereño, purea eginda ! Maialen Barrena 2.zikloa
“Lupué” Berenue.Ume elementue edo haize hotza. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
Zapatua Eskubaloia. Gizonezko infantilak: Urdaibai 01 – Beurko, Araneko kiroldegian goizeko 10:30ean. Emakumezko infantilak: Urdaibai Zuria - Zuazo B, Araneko kiroldegian, goizeko 12:00etan.
Demiku Auzoko Jaiak Mus txapelketa. Parte hartu nahi dutenek Bermeoko Kafe Antzokian eman behar dute izena.
Igandea Demiku Auzoko Jaiak 1:30etik aurrera umeentzako jolasak, marrazkiak eta buruhandiekin. Ondoren, 13:00etan meza nagusia eta luntxa. Ostean, Demikuko III Tostada Txapelketa. Egun honetan Demikura joan nahi dutenentzat taxi zerbitzua egongo da Lamerako geltokitik auzora eta prezioa laguneko euro bat izango da.
10