18 aldizkaria

Page 1

18. zenbakia Bermeon, 2010eko Apirilaren

AGURRA Kaixo lagunok ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ Gu Ane Tuñez, Olatz Bengoetxea, Jadu Abba, Ander Bengoetxea, Iñigo Artabe eta Jon Carrasco gara. 18.garren aldizkaria hau argitaratu dugu eta espero dugu zuen gustukoa izatea.

16an

Bermeoko seniorrek irabazi dute Bizkaiko Batel Txapelketa Joan den asteburuan Bizkaiko Batel txapelketa jokatu zen Sestaon. Zapatuan finalerako sailkapena izan eta domekan finala. Eskualdeko hiru taldek lortu zuten finalera heltzea: Bermeoko seniorrak, Mundakako kadeteak eta Elantxobeko jubenilak. Bermeoko seniorrek eta Mundakako kadeteek lortu zuten bandera etxera ekartzea.

ERREDAKTOREAK

Busturialdeko Hitza

LAGUNTZAILEAK 4 eta 5 urteko gelakoak Yarey Calzada 1go zikloa Kevin Hernández 1go zikloa Ibon Olondo 1go zikloa Iraia Langaray 2. zikloa Aaron Ortiz 2. zikloa Ane Rayo 2. zikloa Eider Uribarri 3. zikloa

A U R K I B I D E A

1.-Agurra. 2.-Inkesta. 3.-Txiki-Txoko. 4-5 Txiki-Txoko Txotxongiloa. 6-7-8-9 Lumaren Kilima. 10-Entretenigarriak. 11-Bermeoko Toponimia. 12-Asteburuko Agenda eta Esaera Zaharrak.


Hemen gaude oporretatik bueltan eta oporrei buruzko inkesta hau prestatu dugu.

1-Nola pasatu duzue Aste Santuko oporrak? Ondo: 9 Erdizka : 1 Txarto: 0 2-Nonbaitera joan al zarete oporretan? Bai: 7 Ez: 3 Nora? Gijonera: Errioxara:

1 2

Castrora: Asturiasera:

Norekin? Familiarekin: 5 Lagunen gurasoekin: 2 3-Zer egin duzue oporretan? Kirolak: 2 Mendira joan: 1 Dibertitu: 1 Lagunekin irten: 1 Jolastu: 1 Ezer berezirik ez:1 Denetarik: 2 4-Ikusi al duzue prozesioa? Bai: 0 Ez: 10 6-Lanak izan dituzue oporretan? Asko: 4 Nahiko: 5 Gutxi: 1 7-Irakurri al duzue zerbait? Bai: 2 Ez: 8 Asko: 1 Nahiko:1 Zer? Liburuak(2) 8-Pozik etorri zara bueltan eskolara? Asko: 2 Gutxi: 8

2

1 1

Kanaria Irletara: 1 Palentziara: 1


Yarey Calzada 1go zikloa

Kevin Hernรกndez 1go zikloa

Ibon Olondo 1go zikloa 3


4


5


Hemendik urrun herri txiki-txiki batean hiru neba-arreba zoriontsu bizi ziren. Ahizpa handienak Laura zuen izena. Laurak hamar urte zituen, ile beltza zuen, beraren ezpainak oso politak ziren, sudurra berriz txiki samarra zen, bere begiak urdinak ziren eta belarriak ere txiki samarrak zituen. Gona urdin bat, niki urdin batekin eta zapata zuri batzuekin janzten zituen beti. Ahizpa txikienak Goizalde zuen izena: Goizaldek sei urte zituen, ilehoria zen, beraren ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berriz urdin-berdexkak zituen eta belarriak txikiak ziren ere. Soineko arrosa bat zeraman beti. Neba txikienak Urtzi zuen izena: Urtzik bi urte zituen, ile marroia zuen, beraren ezpainak oso politak ziren, sudur txikia zuen, begiak berde-marroixkak eta belarri txikiak zituen. Koadrodun prakak, niki zuria eta zapata beltzak zeramatzan beti . Ahizpa txikienaren antza zuen. Hiru neba-arrebek amets bera egiten zuten beti: beste mundu bat ikusten zutela eta munduaren bila joan nahi zutela baina hiru neba-arrebek ezinezkoa zela uste zuten. Hala eta guztiz beraiek ez zuten nahi uko egin, uste zutelako egunen batean aurkituko zutela beraien ametsetako mundu hori. Beraien ametsetako munduan lau eguzki zeuden eta animaliak kolore guztietakoak ziren. Han hiru herri bakarrik zeuden, herri batek Geugauzhan zuen izena, besteak Txikirrun eta azkenak Uregauz. Geugauzhan herrian gaztelu bat zegoen, han errege-erreginak bizi ziren. Geugauzhanen ehun eta hiru pertsona bizi ziren. Bertako jendeak ezin zuen Txikirrun eta Uregauz herrira pasatu ordaindu gabe. Herri horretan ez zegoenez diru askorik ezin izaten zuten familiakoak eta lagunak ikusi. Bertan barrakak zeuden eta ume guztiak dohainik sartzen ziren barraketara. Eskola bat ere zegoen eta etxe sorgindu bat ere umeak bertara sartzeko.

6


Txikirrun herria txikiagoa zen, berrogeita hamar pertsona bakarrik bizi ziren. Bertan zirku bat zegoen, azoka bat eta futbol zelai bat ere. Diru gehiago zegoenez han bizi zirenak joan ahal izaten ziren Geugauzhanera eta Uregauzera. Han ez zegoen eskolarik eta beste herrietara joaten ziren ikastera. Bertan lorategi handi bat zegoen eta animaliak egoteko jolastoki handi bat. Uregauz herririk handiena zen, hirurehun pertsona bizi ziren. Handiena zen baina gauza gutxiago zeuden. Etxeek ez zuten kolore askorik eta bertako eskolan saguzarrak zeuden. Sorgin baten herria zela zirudien, baina jendeari asko gustatzen zitzaion beraien herria. Herriko kobazulo batean sorgin bat bizi zen , eta ez zegoen diru askorik. Egun batean Laura, Goizalde eta Urtzi eskolatik itzuli zirenean askaria jatera joan ziren. Laurak bokadiloa jan zuen, Goizaldek gaileta batzuk eta Urtzik fruta jan zuen. Jan eta gero hizketan hasi ziren: -Zertaz egin duzue amets?-galdetu zuen Laurak. -Nire ametsean mundu bat ikusi dut.-erantzun zuen Urtzik. -Ba nik ere amets berdina izan dut .-esan zuen Goizaldek. -Nik ere izan nuen amets hori.-erantzun zuen Laurak. -Uste duzue benetan existitzen dela mundu hori?-galdetu zuen Urtzik. -Ez esan txorakeriarik.- erantzun zion Goizaldek. Gaueko bederatziak heldu zirenean hiru neba-arrebak oherantz abiatu ziren. Hortzak garbitu, txiza egin eta ohera joan ziren.

7


Gau hartan amets berdina izan zuten. Goizeko hamarrak ziren eta igandea zen, ez zegoen eskolarik. Laura jaiki egin zen eta gailetak kolakoarekin gosaltzen ari zen. Amaitu zuenean Goizalderi eta Urtziri jaikitzeko esatera joan zen. Goizalde eta Urtzi jaiki zirenean gosaltzera joan ziren eta gosaltzen zeuden bitartean ametsaz hizketan hazi ziren: -Ametsezko mundu hori existitzen dela uste dut.-esan zuen Laurak. -Nik ere hori uste dut.-esan zuen Goizaldek. -Existitzen dela esan dizuet.- esan zuen haserre Urtzik. -Zer iruditzen munduaren bila joaten bagara?-galdetu zuen Laurak. -Oso ondo dagoela iruditzen zaigu.-erantzun zuten Goizaldek eta Urtzik batera. -Nola aurkituko dugu gure ametsetako mundu hori?-galdetu zuen Goizaldek. -Ez dakit baina aurkituko dugula uste dut.-esan zuen Laurak. Arratsaldean pelikula bat ikusten ari ziren bitartean gauza harrigarri bat gertatu zen. Hiru neba-arreben etxea baso ikaragarri bat bihurtu zen eta Lauraren aurrean mapa erdi bat erori zen. Laurak mapa erdia hartu zuen eta mapak zion bidetik aurrera jarraitu zuten. Aurrerantz zihoazela eskeleto gizon itsusi batekin topo egin zuten. Eskeleto gizon hori hondartzarantz zihoan eta derrigortu egin zien neba-arrebei berarekin joaten. Hondartzara heldu zirenean eskeleto gizonak esan zien neba-arrebei: -Ba ahal zatozte uretara? -Ezin dugu, ez dugu bainujantzirik eta.-erantzun zuen Laurak. -Nik utziko dizuet.-esan zuen eskeleto gizonak. Hiru neba-arrebek bainujantzia jantzi zuten eta uretara abiatu ziren. Uretara sartu zirenean behi urdin bat beraien arropetara hurbildu eta mapa kendu zien. Hiru neba– arrebak eta eskeleto gizona uretatik irten zirenean arropa jantzi eta mapa hartzera zihoanean mapa ez zegoela konturatu ziren eta behi urdina ikusi zuten maparekin eta beraren atzetik korrika hazi ziren. Korrika zihoazela behi urdin hori sorgin baten kobazuloan sartu zen.

8


Goizalde, Laura eta Urtzi barrura sartu ziren. Urtzi mapa hartzen saiatu zen baina bera txikia zenez eta ez zenez heltzen aurrerantz erori zen. Sorginak zarata hura entzuterakoan umeak han zeudela konturatu zen . Behi urdinari esan zion umeak harrapatzeko eta sotora eramateko. Behiak sorgin maltzurrari kasu egin zion eta sotora eraman eta kaxa batean sartu zituen hiru neba-arrebak, eta giltzaz itxi zuen kaxa. Iluntzean sagutxo batek galdetu zien: -Nahi al duzue laguntzea? -Bai, bai mesedez!!!!- erantzun zuen Laurak. -Zer egin behar dut laguntzeko?-galdetu zuen berriro sagutxoak. -Giltza kendu behar diozu behi urdin horri eta ireki gu gauden kaxa hau.-erantzun zuen Laurak. Saguak atea ireki zuen eta behia eta sorgina lo zeudenez Urtzik mapa kendu zion behiari. Hiru neba-arrebek aurrera jarraitu zuten eta aurrerantz zihoazela errusiar mendi batera heldu ziren eta aurrera pasatzeko montatu egin behar ziren eta montatu egin ziren. Bat-batean errusiar mendia mugitzen hazi zen baina pailazo bat agertu zen eta errusiar mendiari torloju bat kendu zion. Hiru neba-arrebek horra heltzen hari ziren eta heldu zirenean hegan irten ziren eta sarrera batera heldu ziren. Sarreran hau zekarren: Neba-arrebek ez zioten kartelari kasurik egin eta sartu egin ziren. Aurrera zihoazela zulo handi bat ikusi zuten eta konturatu gabe erori egin ziren. Baina ez ziren leku txar batera erori, han zegoen ametsetako mundua! Bakoitzak herri baten bizi behar zuen eta gizon-emazte bat emango zietela esan zien sarrerako gizon zaharrak. Aukeratzeko eman zizkieten hiru gizon-emakume , eta errege-erreginak ziren eta bakoitza herri batean bizi zen. Urtzik Geugauzhan herria aukeratu behar zuen han Irati printzesa zegoelako Baina beste bi ahizpekin gatzagoa zen, Txikirrun eta Uregauz herriek printzea zeukatelako. Txikirruneko printzeak Time zuen izena eta Uregauzekoak Tome. Laurari eta Goizalderi Time gustatzen zitzaien baina bestea ez zen hain itsusia , horrela ba, batek Tome aukeratu behar zuen. Azkenean Laurak pentsatu zuen nagusiagoa zenez Timekin geratzea . Gizon horrek esan zien hiru ordu barru joango zirela beraien etxe berrietara bokadilo bat jatera. Pasatu zirenean hiru orduak bakoitza bere etxe berrira joan zen. Eta hortik aurrera hiru neba-arrebek gizon -emaztea izan zituzten. Orain lehen baino hobeago bizi dira eta errege-erreginak dira.

9


GAIA:Jostailuak ARAUAK: 10 jostailu aurkitu ditzakezu goitik behera eta ezkerretik eskuinera. P

I

L

O

T

A

O

A

R

B

A

R

A

G

I

Z

B

B

I

A

N

O

K

Z

O

R

A

I

A

P

P

U

Z

L

E

A

H

O

R

O

I

E

F

G

Z

K

O

I

E

R

N

L

P

M N

E

N

A

I

A

A

U

T

O

T

R

E

N

A

N

G

K

E M A

I

K

B

K

K O

P

A

T

I

N

A

K

O

A M

I

O

I

A

Z

R

K

K

A

Iraia Longaray 2.Zikloa

Txiki, txiki,txikia, umeak txiki jaio dira, txiki, txiki, txikia, denak txiki jaio dira.

Eskolara hazi den umeak diotso amari: -Ama, idazten ikasi dut! -Eta zer idatzi duzu alabatxo maitea? -Ez dakit,ama oraindik ez dut irakurtzen ikasi!

Aaron Ortiz 2.zikloa 10

Ane Rayo 2.zikloa


Sanfrantsizko portalean dagoen zabalgunea da. Beste izen batzuk ere hartzen ditu: Beko Plazie, goian, harresi barruan dagoen plazatik bereizteko; eta Taraska, bertan dagoen irudiagatik. Erabileran, banaketa generazionala ikus daiteke, hiztunek izen guztiak ezagutu arren, zaharrenek Portale esaten diote nagusiki; gazteenek, Taraska. Nabaria da plaza honetan, Taraska esaten zaion iturria. Portalerekin batera, kasinoaren aurretik portalera arte, hau da Santa Mariña eta Portale arteko kalea ere Prantzisko Deuna Atea kalea izenpean dago.

AHOZKOA “Portalé” “Portalié” “Beko plasié” “Fráiletako plasié” “Taráska” “Taráskan áurrie” “Taráskako plasié” “Taráska portalekó”

http://www.bermeo.org/toponimia/

11


“Kiku bat (e)in ta juen”

Lily la princesa Hada -Alemania-Animazioa -Zuzendariak: Ansgar Niebuhr, Alan Simpson, eta Zhi-Jian Xu.

Shutter Island -AEB-Thrilerra -Aktoreak:Leonardo DiCaprio, Marc Ruffalo, Ben Kingsley Nonora bisitaldi txiki bat egiten “kiku bet (e)in dogula” -Zuzendaria:Martin dogunean, Scorsese. “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta

Barikua, 16 Ipuin kontalaria:4 urtetik gorako umeentzat. Ines Bengoa “Kamishabi”, liburutegian arratsaldeko 6:00etan. Eskolarteko euskal pilota txapelketa:Umetxoak “E1”. Zeanuri-Abadiño, Ortuella-Lea Artibai, Bermeo– Atxondo, Durango– Portugalete, Mungia– Orozko, Gernika– Zornotza. Gaztetxoak “B1”. Abadiño– Arrigorriaga, Dima– gorre, Bermeo–Atxondo, PreviasA–Bilbao, Mungia-Muskiz, Lemoa– Previas B. Artza frontoian arratsaldeko 6:30ean. Zapatua, 17 Eskubaloia:Gizonezko kadeteak. Urdaibai ET. Jesuitas. Areneko kiroldegian goizeko 11:30ean. Futbol 5:Bermeo- Freunde A, Areneko kiroldegian arratsaldeko 5:00etan. Saskibaloia:Bermeo S.B.T.2- Askorri Portu bat L2. Areneko kiroldegian 6:00etan. Eskolarteko euskal pilota txapelketa: Umetxoak D1, D2 eta D3. Galdakao-Bakio; BermeoD1Gernika, BermeoD3-BermeoD2. Artza frontoian arratsaldeko 4:30ean. Kontzertua:Ibilaldia 2010-en alde “Ken Zazpi” Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 10:00etan. Sarrerak: Aurretiaz salgai ibilaldiko dendan. Antolatzaileak: Ibilaldia 2010 eta Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila. Kontzertua:Eureka Hot Iv+Three Tumbitas+Crapulesque, Hermanuetako kapilan gaueko 10:00etan Sarrera :3€. Antolatzailea:Nuntxaku Kultura Elkartea. Domeka 18 Motorren III. Ginkana: Portutik, goizeko 9:30ean. Antolatzailea: Izaro Bikers. Mendi irteera: Zuriain: Antolatzailea Sollube 707 mendizale taldea.

8

Apirila euritsu, urte ogitsu.

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.