18.aldizkaria

Page 1

1-PORTADA

Antzerki ikastaroa

2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA

Guggeheim Lili Libertad

3-TXIKI-TXOKO

Asmakizuna Katalin Portuondo 1. zikloa

4-5– ARGAZKI BILDUMA

Guggenhein

6-7-LUMAREN KILIMA

Noraren begiak Nerea Anparan 3.Zikloa

8-ASTEBURUKO AGENDA

a o r a t s a k i i Antzerk

Agenda kulturala eta eguraldia


Gonzalo Moure idazlea martxoaren 14an etorriko da eskolara, 5. eta 6. ikasleekin hitz egitera. Berak idatzitako liburua irakurri dugu Lili, Libertad. Aste honetan idazleari buruzko saioak izango ditugu Areto Nagusian.

Ekaitz Del Pozo 5. maila EZ

Aintzane, Naia, Haizea 6.maila BAI

Haizea, Lur, Naroa, Alaitz, Olatz, Maite, Ariane 5.maila BAI

Unai, Alex, Oier, Ekain 5.maila EZ

Iker, BeĂąat 6.maila EZ

Maider, Iraia 6.maila EZ

Nicoleta, Andreea 5.maila BAI

Aitor, Urko 5.maila EZ

Gehienei liburua gustatu zaie, baina batzuei ez zaie gustatu. 2


Katalin Portuondo 1.zikloa 3


4


5


-Pirata!-barre egiten zioten gelakideek. Nora triste zegoen, negar egiteko zorian. Eskolako txirrina jo zuenean korrika atera zen eta ziztu bizian joan zen etxera. Heldu zenean ixil-ixilik zapatak erantsi eta askaria jaten hasi zen. Ama lanean zegoen, eta aita lo, gau guztia lanean egon zelako. Norak bost urte zituen eta Munaber izeneko herri txiki batean bizi zen. Ezkerreko begian partxea zeukan ez zuelako ondo ikusten, eta triste zegoen. Jendeak burla egiten zion. Nora txarto sentitzen zen, baina neskato gogorra zenez eutsi egiten zuen. Askaria bukatu eta bere gelan sartu zen. Pentsatzen hasi zen ea zergatik burlatzen zioten, eta ideia bat bururatu zitzaion. Partxean begi bat marrazten bazuen jendeak pentsatuko zuen bere begia zela. Partxea kendu eta begi bat marrazten hasi zen. Bukatu zuenean partxea jarri zuen eta amari itxaron zion. Ama heldu zenean Norak marraztutako begia erakutsi zion amari. -Ze polita!-esan zion amak. -Bihar ahal dut eskolara eraman? -Zeozer pasa zaizu eskolan? Iraindu dizute ala? -Ez, ez zait ezer gertatu. Oso ondo nago. -Orduan, zergatik marraztu duzu begi bat partxean? -Ba, politago egiten duelako. -Aaa!!! Bale!!!. -Baina azkenean eraman dezaket eskolara? -Zeuk nahi duzuna. -Eskerrik asko! Nora oso pozik jarri zen eta arratsaldea oso laburra egin zitzaion.

6

Biharamunean, eskolara joan zen partxe marraztuarekin. Bere lagun Elaiari erakutsi zion. Elaiak ere partxea zeukan eskuineko begian, Noraren arazo berdinagatik. Norak bere partxe marraztua erakutsi zioenean, Elaia jeloskor jarri zen eta haserretu egin zen. Oso ondo marrazten zuen eta partxeko begiak benetazkoa ematen zuen. Nora oso pozik zegoen.


Arratsaldean, eskolatik irtenda, amari esan zion egunero eramango zuela partxea. Amak esan zion ezin zuela partxe berdina erabili zikinkeri bat zelako. Orduan Norak esan zion amari egunero marraztuko zuela zeraman partxea. Horrela gertatu zen eta Norak egunero zeraman partxe marraztu bat; batzuetan begi egiptoarra, beste batzuetan txinatarra, alemaniarra, perutarra ‌ denetariko begiak eramaten zituen eta jendeak ez zion iraintzen. Baina egun batean, Elaiak koloretako partxe bat ekarri zuen. Harrotasunez egun osoa ari zen : “-Begira nire partxea politena da!â€? Berriz, Norari iraintzen jarraitzen zuten eta Norak oso txarto pasatu zuen. Arratsaldean, Norak bere amari esan zion ea al zituen koloretako partxeak erosi eta amak: -Nora, zuk erabiltzen dituzun partxeak merkeagoak dira, gainera zuk koloretako partxeak baino politagoak marrazten dituzu. Beraz, ez ditugu erosiko, baina lasai egon nik lagunduko dizut partxea marrazten. -Eskerrik asko, ama. Gero partxea marrazten hasi ziren. Biharamunean berriro joan zen partxe marraztuarekin eta Elaiarena baino politagoa zen Egunak pasatu ziren eta utzi zioten iraintzeari. Egun batean Elaiak kolore gabeko partxea ekarri zuen eta Norari galdetu zion: -Nora, oso ondo marrazten duzu eta beti nahi izan dut izan zure marrazkietako bat nire partxean eduki. Al didazu marraztu partxean begi bat? -Bai, zergatik ez? -Eskerrik asko. Norak Elaiari begi polit bat marraztu zion. Elaia oso pozik jarri zen eta berriro lagunak egin ziren. Handik aurrera Elaia eta Norari ez zioten iraintzen, egunero marrazten zutelako begi polit bat. Benetakoak ematen zuten begi haiek. Egunetik egunera hobeago irteten zitzaion. Urteak pasatu ziren eta orduan ez zeukan partxerik eta ez zen gogoratzen nola pasatzen zuen partxea edukita. Gaur egun Nora marrazkilaria da. Pila bat koadro dira berak eginak eta gehienetan begiak agertzen dira. Mundu osoan saltzen dira bere koadroak eta Nora oso pozik bizi da. Esaten du partxea edukitzea bere bizitzako momentu zaila izan zela baina lagundu egin ziola gogorragoa izaten eta hobeago marrazten. Orain lehen iraintzen zioten pertsona guztiek bere koadroak erosi nahi dute.

Nerea Anparan 3.zikloa

7


“BASO TXARRIDSE LEZ” (“LODITZUTE”)

Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

OSTIRALA EMAKUMEAREN NAZINOARTEKO EGUNAREN INGURUKO EKINTZAK. ANTZERKIA. NON GAUDE?” LAKRIKUN ANTZERKI TALDEA. AKTOREAK: Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi, Idoia Uranga. SARRERA:3€. Salgai otsailaren 26tik aurrera Kultura Etxean. ANTOLATZAILEA: Sareginek, Bermeoko Feministen Sarie. LANGUNTZAILEAK: Bermeoko Udala. ZAPATUA GIMNASIA ERRITMIKOA :ESKOLARTEKO “B” MAILAKO 2.FASEA. Araneko kiroldegian, goizeko 10:00etatik aurrera. ZINEA UMEENTZAKO :“TINTIN Y EL SECRETO DEL TOISÓN DE ORO” Arrantzaleen Museoan, arratsaldeko 5:00etan, 4 urtetatik gorako umeentzako, doan. Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa KONTZERTUA : Beleza Malandra, Ateneo Kulturalean, gaueko 10etan Sarrera:2€ Antolatzailea: Sareginek , Bermioko Feministen Sarie. DOMEKA ESKUBALOIA: emakumezko kadeteak: Urdaibai A-Bar Alaiki, Araneko kiroldegian, goizeko 9etan. GIZONEZKO KADETEAK: Urdaibai C-Gure Auzune. Araneko kiroldegian, goizeko 10:30ean. EMAKUMEZKO JUBENILAK: Urdaibai A–Consulting Alaves, Araneko kiroldegian, eguerdiko 12etan. GIZONEZKO JUBENILAK: Urdaibai A-Balomano Urduliz. Araneko kiroldegian, eguerdiko 01:30ean. SALTSA JAIA:batzokian, arratsaldeko 6etatik gaueko 10etara ,doan. Antolatzailea: Bilbo Salsa

88


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.