19.aldizkaria 2014-2015

Page 1

19 zenbakia Bermeon, 2014ko

martxoaren

21ean

AGURRA

Kaixo: Gu Erlantz Kareaga, Ibon Olondo, Goizalde San Nikolas, Andrea Vela, Gotzone Urbina eta Nora García gara. Lan pila bat aukeztu ditugu aldizkari berri honetan: errezeta, argazkiak, marrazkiak, ipuinak... Ea animatzen zareten hurrengo aldizkarirako zuen lanak ekartzen!!

ELKAR ILUSTRAZI O eta IPUIN LEHIAKETAK MARTXAN JARRI DIRA LIBURUTEGIAN

ERREDAKTOREAK

KOLABORATZAILEAK 2 urteko ikasleak Maren Latxaga Eunate Lobato Iraide Bengoetxea Eneko Azumendi

5 urteko gela 4 urteko gela 5.maila 5.maila

A U R K I B I D E A

1– Agurra. 2– Inkesta eta eskolako berria. 3– Txiki-txoko. 4-Lumaren kilima. 5– Lumaren kilima. 6– Argazkiak. 7– Errezetak. 8– Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.


Eskolako Bizikidetza Batzordeak “lelo” lehiaketa antolatu du. Irabazleak Almike Portuondo eta Aritz Albestegi izan dira eta “lelo” hauek idatzi dituzte : “Bizikidetza guztion ametsa.” “Bizikietzan hezi eta bakean bizi.” ZORIONAK!!!

Asier eta Jon Historia 3.zikloa

Ainhoa Ispizua Ingelesa 3.zikloa

Haizea, Naroa, Lur Musika 2.zikloa

Urtzi eta Hugo Gimnasia 3.zikloa

Ilyas eta Franky Gimnasia 3.zikloa

Eider eta Paula Natura 3.zikloa

Ibon eta Erlantz Gimnasia 3.zikloa

Andrea eta Oihane Historia 3.zikloa

Erantzun desberdinak egon dira baina gehien errepikatu den ikasgaia “Gimnasia” izan da . 2


MAREN LATXAGA 5 URTE A

EUNATE LOBATO 4 URTE C 3


Bazen behin bere familiarekin New Yorken bizi zen neska bat. Neskaren izena Maria zen. Bere amak eta bere aitak lantegi batean egiten zuten lan. Maskota eder-ederra zeukaten, ALIENIGENA zen baina oso ona. Katu baten antza zuen eta ura botatzerakoan bere gorputzetik bera bezalako espeziekoak irteten zitzaizkion, baina oso bihurriak, eta oso-oso txarrak ziren. Ez duzue imajinatzen zelako desastre hutsak ziren, hauek desagertzeko forma bat zegoen, baina sekretuan gordetzen zen. Egun batean mariaren gurasoak lanera joan ziren, egun hartan bertako iturriek oso txarto funtzionatzen zuten. Lanera sartu zirenean, maskota kutxatxo batean sartu zuten eta amak agindu zion : -Egon geldik hementxe bertan eta ez mugitu!!! Ama eta aita lantegira sartu zirenean iturria konpontzen zeuden. Gizon batek pixkatxo batean iturri bat ireki zuen eta ura maskotari jauzi zitzaion. Bat batean gure maskotak eztanda egingo zuela pentsatzen zen, mekanikoek ikusi zutenean alde egin zuten. Bere bularretik bola berdexka asko irten ziren eta gure maskota ona beldurtuta, Mariaren amak utzi zion lekura sartu zen. Mekanikoek laneko jende guztiari abisatu zioten. Orduan aitak bere umeari deitu zion, eta esan zion : -Maria, etor zaitez! Gauza bat erakutsi nahi dizut eta. Eta Mariak erantzun zion : -Bale, oraintxe bertan noa!!. Ordu bat pasa eta gero bere aitaren lantokian agertu zen Maria. Aitak esan zion Mariari : -Tori hau Maria, mapa bat da sekretuaren bila joateko. Joan zaitez zure lagunekin abentura hau lortzera. Mariak bere lagun guztiei abisatu zien eta baietz esan zioten denek. Mariaren aitak emandako mapa irakurri zuten: “Lehenengo Bermeo herrira joan behar zarete eta han bola elektroniko bat ikusiko duzue Aritzatxuko hondartzan. Gero Italiara joan eta han munduko sokarik gogorrena eta luzeena aurkituko duzue. Azkenez Madagaskarrera abiatu eta zuhaitzik altuenean edukiko duzue antena bat, ez da telebistaren antena etxearen antena

4

gogorra baizik.


Gero zuek bizi zareten herrira joan, ipini antena zuen etxean, ondoren zeharkatu lantegiko EDIFIZIO guztia eta bola elektronikoa bota. Honela munstro alienigena guztiak hilko dituzu.� Hori irakurrita Maria eta bere lagun maitagarriak Bermeora abiatu ziren. Han jende pila zegoen, galdetu zien: -Non dago Aritzatxuko hondartza ? -Hemendik zoaz zuzen eta aldapa bat ikusiko duzu, hortik jaitsi eta hor duzu Aritzatxu hondartza. Esandako bidetik joan ziren. Han bola elektronikoa ikusi zuten, hartu eta Italiarantz abiatu ziren. Han mendi altu batean zegoen sokarik luzeena hartu behar zuten eta Mariak esan zuen : -Nik igoko dut mendi hau. Orduan Mariak igo zuen, soka hartu eta jaitsi egin zen. -Orain azkena !!!!!!- esan zuten denek batera. Itsasontziz Madagaskarrera doazela Mariaren aitak deitu zion: -Maria zelan zoazte ? -Ondo ia ia Madagaskarrera heltzen ari gara-erantzun zion Mariak. -Bale, bueno agur. Orduan Madagaskarrera heldu zirenean, hantxe aurkitu zuten arbolarik handiena, antena hartu eta NEW YORKERA itzuli ziren. Mariak aitari deitu zion : -Aita zatoz etxera, etxean nago eta. Aita etxera etorri zen, antena sokaz inguraturik jarri zuten bere etxean eta bola elektronikoa bota zuten. Honela alienigena guztiak hil zituzten. Denek oihukatu zuten : -Oso ondo Maria eta lagunak. Zorionak!!!!!!!! Orduan festa bat ospatu zuten euren etxean eta oso ondo bizi izan ziren.

Iraide Bengoetxea 5.C

5


6


LUR PASTELA Osagaiak (6 lagunentzat) -

30 Kakao galleta (oreo motatakoak). 400g gazta krema. 400g esnegain likidoa harrotzeko. Lorontzi itxurako ontzi bat. 2 koilarakada azukre.

Nola Prestatu: 1. 2. 3. 4.

Esnegaina berotu eta gaztaz nahastu. Gailetak zapaldu eta txikitu, baina hautsa utzi gabe. Kapak egin. Gailetaz hasi eta bukatu, krema tartekatuz. Hozkailuan jarri 24 orduz.

Mahairatzean plastikozko lore bat jarri erdian.

Egilea: Eneko Azumendi 5.F

7


“KURTZIOKO TXILIÑE LEZ”

Asier eta biok -Euskal Herria– Dokumentala -Zuzendariak: Amaia Merino eta Aitor Merino.

Al encuentro del Mr Banks -AEB– Komedia A-ktoreak: Tom Hanks, Emma Thompson, Colin Farrrel. -Zuzendaria: John Lee Hancock.

Pelmadie emoten Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

OSTIRALA Ipuin kontalaria: 4 urtetik gorako umeentzako. Liburutegian arratsaldeko 6:00etan. Eskupilota: Udaberri txapelketa eskuz binaka nagusiak. Artza-Markina. Artza frontoian 7:30ean. ZAPATUA Eskubaloia: Emakumezko infantilak Urdaibai Gorria-Azkartza. Areneko kiroldegian, goizeko 11:00etan. Gizonezko infantilak, Urdaibai 01-Behurko. Areneko kiroldegian eguerdiko 12:30etan. Eskupilota – Eskolarteko txapelketa. Eskuz banaka umetxoak: Bermeo “D”-Sopela “B”. Eskuz binaka umeak: Bermeo “E”-Galdakao; Bermeo “C”-Sopela “B”. Eskuz binaka kadeteak: Bermeo “C”-Urduliz “B”. Artza frontoian, arratsaldeko 4:30ean DOMEKA Gimnasia Erritmikoa: XX. Txiki Gym Txapelketa. Araneko kiroldegian egun guztian. Kidenda: Santa Maria Elizpean goizeko 11:00etatik eguerdiko 1:00etara.

Hil da gero salda bero

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.