2.aldizkaria 2014-2015

Page 1

Kaixo! Bigarren aldizkari honen erredaktoreak gara : Aitana, Leire, Bouchar, Alex eta Xabier. Aldizkari honetan ipuinak, errezetak, marrazkiak, albisteak, jolasak, asteburuko agenda… aurkituko dituzue .

1-PORTADA

Umeentzako Bertso Antzerkia Bermeon.

2-INKESTA

Apuntatu al zara tailerren batera? Zeinetara?

3-TXIKI-TXOKO

Tasio Rivas Eider Longaray

4- LUMAREN KILIMA

Jonaren bidaia Odei Zabala

5.ERREZETA

Fruta izozkia Haizea Galdos

6.NOLA EGITEN DEN

Plubiometroa Lucas Echevarria

7-NAHASTE BORRASTE

Hizki-zopa Unax Iturrizaga Zeinu Hizkuntza

8-ASTEBURUKO AGENDA

Asteburuko agenda eta esaerak.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!!

zerkia, t n a o s t r e b o k Umeentza Bermeon Umeentzako bertso antzerkia hartuko du Bermeok zapatuan, urriaren 10ean. Hain zuzen, Trikuharri taldeak antzeztuko du “Galtzagorriei to, Inaxito!” lana Nestor Basterretxea Aretoan. 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. http://busturialdea.hitza.info/


Astelehenean, urriak 6, gure eskolako tailerrak martxan jarri ziren. Mota askotako tailerrak antolatu ditu Guraso Elkarteak. Tailerren artean: zumba-dantza tailerra, lorezaintza, marrazketa, multikirolak, kantagintza ‌

DISFRUTA EZAZUE!!!

Oihane 3.zikloa ZUMBA

Almike eta Naia 3.zikloa ZUMBA

Andoni 3.ziloa LOREZAINTZA

Elene, Claudia eta Naia 3.zikloa ESKUBALOI

Maialen 2.zikloa ZUMBA

Aitor 2.zikloa MULTIKIROLAK

Naia, June eta Goizalde 3.zikloa LOREZAINTZA

Lexuri eta Leire 3.zikloa ESKUBALOI

Lorezaintza eta eskubaloia dira tailerrik aukeratuenak. 2


Tasio Rivas 1.zikloa

Leire Longaray 1.zikloa

3


Bazen behin Jonan izeneko mutiko bat. Egipto nahi zuen ezagutu baina lehenengo eskolan nota onak atera behar zituen. Eskolan lan asko egiten zuen eta oso arduratuta zegoen notengatik. Larunbat batean eguna libre zuen, baina Jonanek lanak egin nahi zituen. Orduan bere amak galdetu zion: - Jonan, ez al duzu nahi kalera irten zure lagunekin? - Ez , ama , utzi bakean , astelehenean notak emango dizkidate eta. -Ondo dago.-erantzun zion amak. Domekan, lan guztiak eginda zituen eta, lagunekin irten zen kalera. Astelehena heldu zen eta notak eman zizkioten. Etxera heldu zenean notak ikusi zituen bere amarekin, nota oso onak atera zituen, baina nota bat faltatzen zen, irakasleak ez zion jarri. Hurrengo egunean, eskolara joan zenean, andereùoari galdetu zion eta nota altua jarri zion. Etxera joan zenean bere amari esan zion eta bere amak Egiptora bidaiatzera utzi zion. Hurrengo domeka goizean aireportura joan zen amarekin eta Egiptoko mutil bat ikusi zuten. Hegazkinean Jonanek lo egin zuen eta heldu zirenean esan zuen harrituta: -Ama, hau dena oso polita da! -Bai Jonan.– esan zion amak. Jonani asko gustatu zitzaizkion piramideak. Piramideen behealdean ate txiki bat kusi zuen eta amarekin sartu zen. Hasieran ez zuen tranparik ikusi eta konturatu gabe tranpa batean jauzi zen baina txikot luze bat aurkitu zuen eta gora igo zen. Aurrera jarraitu eta kutxa handi bat ikusi zuen, ireki eta momia bat aurkitu zuen. Ikararen ikaraz kanpora irten zen bere amarekin. Handik haurrera ez ziren gehiago piramide batera sartu. 4

Odei Zabala 3.zikloa


-Kilo erdi marrubi. -Edalontzi erdi ur. -10 koilarakada azukre. -3 arrautza zuringo. -Limoi baten zukua.

1–Marrubiak ondo garbitu, zurtoinak kendu eta erditik moztu. 2-Ondoren, edalontzi altu batean osagai guztiak sartu behar dira: edalontzi erdi ur, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza zuringo eta limoi baten zukua. Gero irabiagailuaren laguntzaz dena ondo txikitu. 3-Jarraian marrubiak gehitu, eta berriro ondo txikitu. 4-Gero nahasketa izotz ontzietan banatu, eta izozkailuan sartu. 5-Izozkia jan baino ordu eta erdi arinago izotz ontzitik atera, eta irabiagailurekin txikitu. Nahasketa krematsu bat irtengo da, eta berriro ere ordu betez izozkailuan sartuko dugu. 6-Ordubetera, gutxi gora behera, izozkailutik atera, girotzen utzi, eta zerbitzatu. ON EGIN!

Haizea Galdós 4.maila

5


Lucas Echevarria 5.maila

6


Bilatu letra-zopa honetan honako izen hauek: 路Izen berezia: ibai baten izena. 路Izaki biziduna:etxeko animali baten izena. .Izen arrunta: gozoki baten izena. 路Izen konkretua: zuhaitzen atal baten izena.

H

O

S

T

O

S

A

G

R

P

K

A

T

U

I

U

L

I

U

L

D

E

B

A

A

R

W

O

A

P

I

F

G

E

P

Unax Iturrizaga 3.zikloa

HIZKUNTZA

Euskera

Zeinu Hizkuntza

Gaztelera

Ingelera

Eus-

7


Zeuretzat on ez dena, besteri ez opa.

“Garan-garan” Frutie heldute dauenien, ez gogor, ez helduegi . Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

URRIAK 10 OSTIRALA Umeentzako bertso antzerkia TRIKUHARRI “ Galtzagorriei To, Inaxito!˝ Nestor Basterretxea Aretoan, arratsaldeko 6:30ean. KONTZERTUAK: OCTUBRE METAL THE BRUTAL BAND+AD Kafe Antzokian, gaueko 11:00etan

URRIAK 11 ZAPATUA BELAONTZIEN ESTROPADA Galerna Taldeak antolatuta. 8

SUPER SATURDAY SOLIDARIOA Goizeko 9:00etatik aurrera Artza frontoian.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.