2.aldizkaria

Page 1

Kaixo! Gu Iker, Aritz, Mikel, Beñat, Unai eta Ariane gara. Kurtso honen 2. aldizkari berri hau argitaratu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea!!

1-PORTADA

Bermistoria

2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA

Ingleseko proiektua Kirolik gogoena

3-TXIKI-TXOKO

Izadi Zabaleta 1.zikloa Leire Munitiz 1.zikloa

4-5 LUMAREN KILIMA

“Liburu Magikoa” Ane Lastra 3. zikloa

6-ASTEBURUKO AGENDA

Eguraldia, agendakultura, esaerak...

ERMISTORIA B I. X R O T A d IN BERRITASUNEK Erdi Arora bueltatzeko aukera izango dugu bermeotarrok asteburuan. Aurten, gainera, berritasunekin datorrela azaldu du kultura zinegotzi Aingeru Astuik, burdina zelan lantzen den eta Lodosako nekazarien lana ezagutzeko aukera egongo baita. Burdina zelan lantzen den ikusi gura duten horiek, zapatuan izango dute horretarako aukera. Errementari aditu bat izango da goiz eta arratsaldez, budina lantzen. Lodosako nekazariak, berriz, zapatuan eta domekan egongo dira azokan, Lodosako piperrak erretzeko prozedura erakustera datoz. Hainbat produktu dastatu eta erosi ahalko dira azokan: gazta, eztia, hestebeteak... http://busturialdea.hitza.eus/


Eskolan ingeleseko proiektu barri bat jarri da martxan, zientziak ingelesez ematea da helburua. Horretarako Lehen Hezkuntza osoan natura arloko saio bat ingelesez izango da eta maisu Mikel izango da irakaslea. Pozik gaude, horrela ingelesa asko ikasiko dugu eta.

Miriam 2.zikloa Saskibaloia

Udane, Ane, Oier eta Unai 3.zikloa Futbola-eskubaloia

Olaia eta Ekain 2.zikloa Futbola eta zumba

Aintzane 3.zikloa Eskubaloia

Ronald 3.zikloa Igeriketa

Lin Xin 3.zikloa Badmingtong

Aiert, Ibon, Mikel Ibon eta Aner 3.zikloa Futbola

Gaizka eta Izukaitz 2.zikloa Korrika eta zumba

Erantzun desberdinak izan dira baina gustukoen kirolak FUTBOLA, ESKUBALOIA eta ZUMBA dira. 2


Izadi Zabaleta 1.zikloa

Leire Munitiz 1.zikloa

3


Bazen behin Maialen izeneko neska bat. 10 urte zituen, neska ona eta alaia zen . Hiru neba zituen, nagusiak Jon zuen izena, ertainak Iker eta gazteenak Mikel, Maialen txikiena zen. Maialeni asko gustatzen zitzaion irakurtzea eta beti zegoen irakurtzen. Etxean berrehun liburu edo zituen eta denak zituen irakurrita. Egun batean liburutegira joan eta hango liburu bat hartu zuen. Liburuaren izenburua “Lagun asko ditut� zen. Irakurtzen hasi zen eta oso polita iruditu zitzaion. Irakurtzeari ezin zion utzi, amets bat bezala zen. Benetan gertatzen zela zirudien. Ez zekien nola, baina bat-batean mundu magiko batean zegoen Maialen. Zuhaitzek, loreek, animaliek ... berbetan zekiten, eta musika alaia entzuten zen . Txoriak dantzan hasi ziren, segidan untxiak ere, eta gutxigutxika, denak kantaka eta dantzaka zeuden. Hori dena ikusita , dantzan egiteko gogo handia zeukan Maialenek, eta pentsa barik dantzan hasi zen bera ere. Mundu magiko hartako ibaia, oso garbia eta emaritsua zen. Mendiak lorez, zuhaitzez eta belarrez josita zeuden, mota askotakoak zeuden eta kolore askotakoak ere baitziren . Maialen inoiz baino hobeto sentitzen zen. Oso pozik zegoen bere lagun berriekin. Animaliak leku zoragarriak erakutsi zizkioten. Hain txukuna eta politak zen dena...! Hain magikoa!

4


Bat-batean zarata gogor bat entzun da: “Tok, tok, tok”. Gauzak desagertzen hasi dira. Orain ez ditu bere lagunak ikusten, laino batek dena estali du. Zaratak jarraitu egin ditu… “Tok, tok, tok !!!” -Zer gertatzen da ? Non nago ?- galdetu du Maialenek. -Maialen, ondo zaude?-entzun du kanpoaldetik. Berehala konturatu da!!! Bere neba Mikel atea jotzen dago, eta bere ametsetik irten da . Afaltzeko ordua heldu dela dio Mikelek. Ezinezkoa dirudi. Hiru ordu eraman ditu irakurtzen. Zein arin pasatzen den denbora ondo zaudenean! Hortik aurrera beti zuen liburua berarekin. Askotan irakurri zuen . Oso ederra zen liburuxka hori. Bere herriko liburutegira joateko ohitura hartu zuen Maialenek, irakurtzea atsegin zuen, asko gainera . Urteak igaro dira eta gaur egun, hogei urteko idazle ospetsu bat bihurtu da gure neska galanta . Herriko eskoletatik joaten da bere ipuinak kontatzen, umeek irakurtzeko ohitura har dezaten eta bizipen ahaztu ezinak izan ditzaten .

Ane Lastra,3.zikloa 5


“Purrust” uzkerra

Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta

OSTIRALA IPUIN KONTALARIA Maider Galaraza, 4 urtetik gorako umeentzako, 50 ume gehienez. Udal Liburutegian, arratsaldeko 6:00etan. Antolatzailea: Bermeoko Udal Liburutegia. BERMISTORIA HITZALDIA “Bermeoko Udalaren protokoloa: Tradizio gordeteko arautegia”. Hizlaria: Aingeru Astui Zarraga. Arrantzaleen museoan, arratsaldeko 7:00etan. Antolatzailea: Bermeoko Udala . LARUNBATA BERMISTORIAN. Azoka, arkuzko tiroaren taldea, Izaro Abesbatzaren kalejira, animazinoa kaleetatik… Antolatzailea: Bermeoko Udala. ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK Bisita gidatua eta dastaketea: “Kostaldeko burdin artisauak” eta “Kontserba latak: Historia eta diseinua”. Aita Guria baleontzitik irtenda, arratsaldeko 4:00etan. Prezioa: Sarrerak dohainik, eta dastaketa nahi izan ezkero, 10€. Antolatzailea: Bermeoko Udala eta Arrantzaleen Museoa. IGANDEA BERMISTORIAN: Azokea, Arkuzko tiroaren taldea. Antolatzailea: Bermeoko Udala.

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.