2. zenbakia Bermeon, 2012ko
urriaren 5ean
AGURRA Zeramika ikastaroa antolatu du Kultura Sailak Udaleko Kultura Sailak nagusientzako zeramika ikastaroa antolatu du, eta izen-ematea zabalik da. Klaseak barikuetan izango dira 18:00etatik 20:00etara, eta urriaren 19an hasiko dira. 40 euro ordaindu beharko dira.
Kaixo : Hau San Frantzisko Ikastetxeko 2.aldizkaria da. Gu aldizkari honen erredaktoreak gara : Olatz Altonaga, Aitor Aizpuru, Unbelin Aranburu, Oihane Albestegi, Robert Alb eta Aner Argote. Aste honetan ondo pasatu dugu aldizkari hau argitaratzen eta gainera gauza asko ikasi dugu. Aldizkarian, eskolako berriak , inkesta, ipuinak ‌ irakur ditzakezue eta espero dugu zuen gustukoa izatea. Agur eta hurrengora arte.
ERREDAKTOREAK
Busturialdeko Hitza
A U R K I B I D E A
1.1.-Agurra. 2.2.-Inkesta eta eskolako berria. 3.3.-Nola egin buruhandi bat. 4.4.-Lumaren kilima. 5.5.-Lumaren Kilima 6.6.-Txiki-txoko. 7.7.-Txiki-txoko. 8.8.-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak 910-
KOLABORATZAILEAK Leyre GonzĂĄlez Anouck Saramba Surya Arzanegui Maider Ojinaga
1.zikloa 1.zikloa 3.zikloa 3.zikloa
Gure eskolako irratia martxan jarri da 3. eta 2.garren zikloetan. Eskolako eta toki desberdinetako albisteak emango ditugu. Irratia bukatu baino lehenago entzuleek eguraldiaren datuak hartuko dituzte. FM 98.8 frekuentzian gaude!!!
Ibane Goitia 6.E Violetta
Maite Asteinza 6.F La que se avecina
Laida Mendizabal 5.B La que se avecina
Goizalde San Nicolas 5.D La que se avecina
Ibon Dominguez 6.B La que se avecina
Asier Aurtenetxe 6.E La que se avecina
Unax Albestegi 1.C Martin Mistery
Urtzi San Nikolas 1.E Doraemon
“La que se avecina� zaien telesaila. 2
da gehien gustatzen
MATERIALAK ♦ ♦ ♦ ♦ ♦
Ontzi handi bat Zelulosa-kola Ura Koilara bat Puxika handi bat
♦ ♦ ♦ ♦ ♦
Kartoia Egunkari-papera Zinta itsasgarria, Koloreetako tenperak Pintzelak
NOLA EGIN 1-Lehen eta behin, zure buruhandia diseinatu, zehaztasunak ahaztu gabe (begiak, ahoa, sudurra …). 2– Ondoren kola prestatu. Horretarako, jarri ura ontzian eta gehitu zelulosa-kola. Irabiatu dena ondo eta utzi geldi orea ordu erdiren bat. 3-Puztu puxika eta jarri kartoizko kaxa baten gainean. 4-Kartoi zatiekin eta egunkari-paperez egindako bolatxoei forma eman. Marraztu dituzun aurpegiko elementuak eta gorputzeko gainerako atalak itsatsi puxikan paper eta eransgarriz. 5-Ebaki eskuz egunkari-paper zati luzeak. Busti kolaz eta estali puxika osoa. 6-Puxika paperez ondo estalita dagoenean utzi lehortzen. Lau egun beharko ditu. 7-Azkenik, margotu buruhandia koloreetako tenperak erabiliz. Maider Ojinaga 6.G 7
Bazen behin, Lapurdiko mendietako etxe batean, Jon izeneko mutil bat. Jon, amona - aitonekin bizi zen, zoritzarrez bere ama eta aita hilda zeuden. Egun batean aitona etxean gelditu zen eta Jon eta amona herrirantz abiatu ziren. Amonak ez zion esan Joni nora zihoazen baina Jonek galdetzen zion behin eta berriro : - Orduan hondartzara, elizara, osaba Josuren etxera eta iturrira ez bagoaz, nora goaz? -Ez dizut esango! Eta galdetzen jarraitzen baduzu etxera joango gara!!! - Orduan Jon mutu gelditu zen. Azkenean herriko azoka berrira heldu ziren. Jon harrituta gelditu zen, segurutik munduko fruta, barazki eta gozoki mota guztiak zeudela. Amonak tomateak, patatak... erosi zituen entsalada gozogozoa egiteko. Mazedonia egiteko fruta eta pastel bat egiteko gozokiak ere erosi zituen. Jonek primeran pasatu zuen, etxera itzuli ziren eta Jon irrikaz zegoen berriko azoka berrira joateko. Hurrengo egunean Jonek galdetu zion amonari : -Amona, gaur ere azokara goaz? -Jon, atzo bertan joan ginen azokara. -Baina amona, mesedez. -Ez. Pila bat janari dugu eta. 3
Orduan logelara joan zen negarrez. Amona Jonen logelara joan zen eta esan zion : -Jon, ezin da beti nahi duguna egin. -Bai, baina oso ondo pasatu nuen fruta, barazkiak eta gozokiak ikusten eta usaintzen. Eta gauza asko ikasi nituen frutei buruz. Azkenean amonak beste bidaia bat prestatu zuen Jonentzat, bidaia interesgarri bat gauza asko ikasteko. Toki desberdinak ezagutzeko, ezagupen berriak izan ditzan. Jon guztiz poztu zen amona zelako munduan gehien maitatzen zuen pertsona. Eta egun horretatik aurrera bidai interesgarriak egiten hasi ziren. Hala bazan edo ez bazan. Nork ikusi ditu Jon eta amona beraien bidaietan? Surya Arzanegui 3 zikloa
4
Anouck Saramba 1go zikloa
Leyre Gonzรกlez 1go zikloa 5
Leyre Gonzรกlez 1go
6
zikloa
“Kalinpan ibili”
EL CABALLERO OSCURO: LA LEYENDA RENACE
MADAGASCAR 3 LOS FUGITIVOS
-AEB-Akzioa, komedia -AKTOREAK: Christian Bale, Tom Hardy, Morgan Freeman -Zuzendaria: Chirstopher Nolan.
-AEB-ANIMAZIOA -Zuzendaria: Eric Darnell. Tom McGrath Vernon.
Kalerik kale ibili. Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta.
URRIAK 5, BARIKUA NAGUSIEN ANTZERKIA: ACTION MAN Yllana Producciones-en eskutik: Aktorea: Raul Cano. “En este espectáculo Raúl Cano, solo sobre el escenario, da vida a diversos personajes y situaciones, utilizando un gran derroche mímico, generoso dominio del cuerpo con un estilo propio, y utilizando siempre una magnífica y precisa sonorización”. Nestor Basterretxea Aretoan gaueko 9:00etan. Sarrera 6 €. Antolatzailea : Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila. URRIAK 7, DOMEKA KILOMETROA: Andoainera joateko autobusa. ARANEKO MENDI IRTEERA: (Tere Anasagastiren omenez). Goizeko 10:00etan.
Katua ari bada musua garbitzen, euria da hurbiltzen. 8 8
10