1-PORTADA
Erroxape narrazio sari banaketa
2-ESKOLAKO BERRIA INKESTA
“Ipuinlapiko” proiektua Arrainik gogokoena
3-ARGAZKI BILDUMA
Martxoak 8
4-5 TXIKI-TXOKO
Jon Telleria Nora García Enaitz Maguregi
6-7 LUMAREN KILIMA
Zigorren ametsetako bidaia Markel Navarrete
8-ASTEBURUKO AGENDA
Agenda kulturala Eguraldia
AREN T E K IA H E L N E R R NARRAZIOIOLAAKBUBADITU IRABAZLEAK XX. EDIZ Euskarazko hamahiru lan eta gaztelerazko zortzi aurkeztu dituzte aurtengo sariketara. Euskaraz idatzitako lanen artean , Maria Jose Azurtza Zorrondegi donostiarren Estereotipo Erresuma izan da irabazlea. Unai Hormaetxea zornotzarraren Kahlo lanari eman diote bigarren saria. Gaztelerazko lanen artean , Patxi Miguela Alvarezen Almas de compañia lanari eman diote sari nagusia. Bigarren, Galopando lanak hartu du , Milagros Vera Fernandezena. Bermeotarren acessit berezia Mirari Izpizua Bilbaok hartu du , La espera lanagatik.
http://busturialdea.hitza.eus/
Eskolako “Ipuinlapiko” programaren barruan Bermeoko nagusi batzuk etorri dira astero eskolara antzinan Bermeo nolakoa zen azaltzera. Azken saioa arrantzaleen munduaren inguruan izan da (bizimodua, itsasontzietako txakurrak, eskupilotako pilotak, arrantza mota, amuak, tresnak…).
Haizea eta Markel Txitxarroa
Hugo M, Urtzi L eta Jon R Marrazoa
Unai , Sebastian eta Julen Marrazoa
Akier, Ainhoa , Eneko eta Iker Atuna
Biotza, Nagore, Eneritz, Garazi eta Nerea Nemo
Paul eta Alex Marrazoa
Naia V, Aitana A eta Oihane Z Lebatza
Diana, Andoni eta Maddi Nemo
Aukeratutako arrainik gogokoenak, marrazoa eta Nemo dira . 2
3
4
5
Ekainean gaude eta eskolako azken hilabetea denez, klaseak goizez bakarrik izaten dira. Goizeko azken orduan Zigor eta bere lagunak oso urduri daude. Azkenean, heldu da notak emateko eguna eta denak daude zain bakoitzaren notak ikusteko. Maia andereĂąoa notak banatzen dago, bakoitzaren izenak esan eta berengana hurbiltzen dira notak hartzera. Bat-batean, Zigorren izena esan du eta Zigorrek bere aulkitik salto bat eman eta korrikan doa bere notak bila. Hartu, ireki eta saltoka hasi da, poz-pozik. Bikaineko notak ditu eta horrek esan nahi du, bere gurasoak esandakoa lortu duela: berak eta bere lagunek bikaineko notak lortzen badituzte asteburu bat pasatzea Pariseko Disneyland-ean. Lehenengo partea lortuta!! Orain, Zigorren lagunek nota onak ateratzea lortu behar dute. Gaizkak eta Hodeiek lortu dute baina Unaxek eta Gorkak lortuko dutenik ez dago hain argi, baina andereĂąoak notak ematerakoan eta ikusterakoan, irribarre bat agertzen da beraien aurpegietan. Ez dituzute lortu bikaineko notak baina behintzat, gainditu dute guztia eta horrek esan nahi du Pariseko Disneyland-era joan ahal izango direla. Gelatik denak irten dira ziztu bizian, pozarren, beraien etxera berria emateko asmoz. Denak daude pozik, egunak pasa ahala, eta eguneroko planak prestatzen dituzte bidaian egiteko. Heldu da eguna, Pariseko hegazkina hartzeko guztiak heldu dira aireportura. Polizi kontrolak pasa eta bueltaka ordu erdi egon ondoren, azkenean denak hegazkinez doaz Parisera. Disneyland parketik hamar minutura dagoen herri bateko hotelean alokatuta daude guztiak. Bostak gela berdinean daude eta gauak jolasaldi bat direla ematen dute, berba, jolasa, ez da inoiz amaitzen. Hurrengo egunean, azkenean, Disneyland ezagutuko dute eta denak daude oso pozik eta urduri aldi berean. Goizeko zortziak dira eta denak jaikita daude, arropak korrika janzten dituzte arineketan gosaltzen joateko. Indarrak hartu behar dituzte eguna pasatzeko. Gosaldu ostean bakoitzak bere motxila hartu; ura, bokatak eta txokolatezko gailetak sartuta kotxean Disneyland parkerantz doaz. Bidaian Zigorren gurasoek, behin eta berriz errepikatzen diete zer egin dezaketen eta zer egin behar duten norbait galduz gero.
6
Parkean sartu eta bakoitzari Disneyland parkeko mapa eman diete. Zenbat gauza eta zenbat toki ikusteko! Nondik hasi ez dakite, eta bost minutu eztabaidatzen egonez, Fantasyland gunera joatea erabaki dute. Fantasyland gunea parkearen barnealdean dago, Loti Ederraren gaztelua pasa ondoren. Hara heldu eta pilo bat atrakzio aurkitu dituzte. Nondik hasi, Zigor eta Hodei “Dumbo– The Flying Elephant� deitutako atrakziora joan dira, Gaizka eta Gorka Peter Panen atrakziora eta Unax, bueltaka hasi da ingurutik, nora joan erabaki ezinik. Bat-batean bere lagunak aurkitu ezinik dago, inor ezagunik ikusi gabe. Beste aldetik, bere lagunak atrakzioetan buelta batzuk eman ondoren, guztiak aurkitu dira iturriaren ondoan, Unax falta dela konturatu dira . Hain beldurtuta dauden, inork ez du gogoratzen gurasoek esandako instrukzioekin. Laurak korrika hasi dira Unaxen izena aldarrikatzen. Bitartean, Unax ibiliz-ibili, abenturen gunera heldu da; hain nekatuta eta beldurtuta dagoenez, ez daki nondik dabilen eta bat-batean, harri batekin estropezatu da eta lurzoruan konortea galduta geratu da. Denbora tarte bat pasa eta Unax konortea berreskuratzean, Karibeko pirataz inguraturik aurkitu da. Ez daki nola kokatu bere burua, non ote dagoen, inork ez du ezagutzen eta inork ez dio ulertzen. Denak berari begira daude, hitz ulertezinak esaten. Zigor, Gorka, Hodei eta Gaizka, alde batetik bestera arnasa hartu ezinik dabiltza. Minutu bat ere ezin dute galdu, bere laguna aurkitu behar dute. Abenturen gunean daude, eta dena dago pirataz beterik. Bata bestea baino motzagoa eta beldurgarriagoa. Robinsonen txabolan begiratu eta ez, Kapitain Garfioren inguruan ere ez, ezta Indiana Jones gunean ere. Lur jota daude lau lagunak, bere ametsetako bidaia, eta bere laguna galdu. Esperantza guztiak galduta dauzkatenean, bat-batean, Gaizkari Abenturaren uhartean ez dutela begiratu bururatu zaio eta hara joan behar direla agintzen die besteei. Hara heldu, eta pirata korapilo bat ikusten dute. Denak zerbait begiratzen daude eta Unaxen izena aldarrikatzen hasten dira. Unax, bere izena entzuterakoan, salto batean zutik jarri da, eta piraten artetik irten ondoren bere lagunak ikusi ditu urrunean. Zigor eta Gaizka, Unax ikusterakoan, berengana doaz ziztu bizian eta hirurak besarkatu dira negar batean. Atzetik, arnasa hartu ezinik, Hodei eta Gorka heldu dira beraien gainera botata negar batean. Azkenean bostak aurkitu dira, eta abentura zantarra pasa arren, guztiak daude pozik batera egoteagatik. Zigor erlojua begiratuz, bere gurasoekin batzeko ordua heldu dela konturatu da eta guztiak apur bat lasaitu ondoren parkeko sarrerarantz hurbiltzen doaz, mapak eskuetan dutelarik. Gurasoei ez esatea ezer erabaki dute, beraien sekretua izango delarik. Hotelera heldu eta goseak amorraturik, plateretan duten guztian jan ondoren, logelara doaz. Inork ez dauka askorik esateko, guztiz nekatuta daude. Bihar beste egun bat izango da, eta lo geratu dira. Hurrengo egunean maletak egin eta herritik buelta bat eman ondoren aireportura doaz bueltako hegazkina hartzera. Heldu dira Bermeora, denak batera oso pozik. Bihar berriro, beste abentura bat, guztien artean. Markel Navarrete 3.zikloa Markel Navarrete 3. Zikloa
7
“Misketute” Konsentite dagoena, batez be umiek.
Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenetik hartuta
OSTIRALA ORIGAMI TAILERRA Kultur aretoan, arratsaldeko 6:00etan. SARRERA: 3euro, izena emateko 607609580 telefonora deitu edo e-mail bat bidali helbide honetara bermeoberba@gmail.com. Azken eguna martxoaren bederatzian , gehienez 15 lagun. ANTZOLATZAILEA:Bermeoko Berbalagun. IKASTURTE AMAIERAKO ERROMERIA: Bermeo Kafe Antzokian, arratsaldeko 7:30ean. ANTOLATZAILEA: Alkartasun Dantza Taldea. LARUNBATA GIMNASIA ERRITMIKOA Benjaminak eta Kadeteak taldeka. 2 .Jardunaldian Areneko kiroldegian , goizeko 10:00etan. IGANDEA MENDI IRTEERA: Bermeoko Auzotik Auzora Irteera: Taraskatik Antolatzailea: Sollube 707 Mendizale Elkartea, informazio gehiago: Facebook, Sollube 707. ESKUBALOIA: Emakumezko kadeteak Urdaibai – Askartza B, Araneko kiroldegia, eguerdiko 12:00etan FUTBOLA KALEAN: Goizeko 10:30etik 13:30etara arte. ANTOLATZAILEA:Athletic Club Fundazioa eta Campos .
8