1-PORTADA
Eskolako jaia 2015
2-ESKOLAKO BERRIA Eskolako jaia 2015 INKESTA Zer nahi duzu izan nagusitan? 3-ERREZETA
Txokolatezko tarta Ruben Algorta
4-5 LUMAREN KILIMA Arreba nagusia Joane MartÃnez 6-7-TXIKI-TXOKO
Amets Arostegi Nora Garcia Jon Telleria
8-ASTEBURUKO AGENDA
Agenda kulturala Asteburuko eguraldia
A I A J O K A L O K ES 2015
Gure eskolako jaia ospatuko dugu domeka honetan. 11:00etatik aurrera ekintza eta ikuskizun desberdinak egongo dira. Hona hemen egitaraua: 11:00etan aurkezpena (“Euskaldunak gara” abestia — “Kolore kolore” argazki lehiaketaren sari banaketa), Ondoren dantza emanaldia eta jaiari amaiera emateko eskolako partaide guztiok “Euskaldunak gara” abestia abestuko dugu.
Ioritz, Janitz, Jon eta Aitor 3. zikloa Futbolariak
Andrea eta Ainhize 3. zikloa Medikuak
Unai, Oier eta Aritz 2. zikloa Suhiltzaileak
Eider, Shakira eta Sthefany 2. zikloa Ile-apaintzaileak
Aiert, Eneko eta Gotzon 3. zikloa Futbolariak
Lin xin 2. zikloa Hegazkin pilotua
Ainhize eta Oihane 2. zikloa Ile-apaintzaileak
Ane, Udane, Ariane eta Izaro 2. zikloa Anderenoak
D e netariko erantzunak egon dira Baina lanbide aukeratuenak ile-apaintzaileak eta fut2
OSAGAIAK: -250 gr. galleta karratua -2 koilarakada gurin -250ml esne -250 ml nata likido -100 gr. Txokolate fondant -100 gr. txokolate zuri -Kolore gabeko gelatina sobre bat. NOLA EGIN: 1.-Esnea gurinarekin berotu ontzi handi batean. 2.-Sutatik atera eta txokolatea gehitu, ondo birrinduta egon dadila. 3.-Bertan bueltaka eduki txokolatea osorik urtu arte. 4.-Ondo urtuta dagoenean, esnegaina gehitu apurka– apurka masa irabiatzen dugun bitartean. 5.-Dena irabiatuta egon arren, jarraitu irabiatzen, eta apurka– apurka gelatina sobrea gehitu. 6.-Orea egin ostean, molde edo ontzi batean, gailetak ipini, oinarria estaliz. 7.-Ostean, orea gainetik bota, eta hozkailuan sartu ordu batzuetan orea gogortu eta gailetak bigundu arte. RubÊn Algorta 3. zikloa
Baziren bi neba-arreba oso pozik bizi zirenak, beraien ama eta aita oso aberatsak ziren. Alaba nagusiak 12 urte zituen, seme txikiak 5 urte. 1926. urtea zen. Etxean pila bat arropa zeukaten, egunero arropak erosten joaten zirelako. Arropak garestiak ziren baina oso,oso,oso...politak. Gabonak ziren eta Olentzerok ez zien ezer ekarri, gauzak erosten zeudelako beti. Erregeek ere ez zieten ekarri ezer. Gabonak pasatu eta gero aitak gaixotasun bat izan zuen eta amari kutsatu egin zion gaixotasuna. Egun asko pasatuta gero gurasoek gaixorik jarraitzen zuten, medikuak esan zien hil egingo zirela. Orduan bai egin zutela negar umeak! Poliziak esan zien ume-zain batekin biziko zirela eta berak zainduko zituela. Umezainarekin bizitzen hasi ziren, baina ume nagusia gaiztoa zen, ez zuen umezainarekin bizi eta txarto portatzen. Harrezkero bakarrik bizi ziren.
Egun batean, ikararen ikaraz, neba txikiak etxetik ihes egin zuen. Arrebak poliziari deitu eta bilatzen hasi ziren hiri osotik. Hurrengo goizean neba bere ohean agertu zen eta arrebak berriro poliziari deitu zion neba agertu zela adierazteko. Hortik aurrera egunero neba txikiak etxetik alde egiten zuen . Arrebak esan zion bere nebari: -Berriro eskapatzen bazara zigortu egingo zaitut. Eta nebak erantzun zion: -Bai, bai, zuk nahi duzuna egingo dut .– eta horrela izan zen. Behin neba bahitu eta eraman egin zuten. Arrebak ez zion inportantziarik eman baina aste osoan ez zela agertu ikusi zuenean poliziarengana joan zen . Berehala harrapatu zituzten bahitzaileak eta kartzelara eraman zituzten. Hortik aurrera ez zen ezer gehiago pasatu eta umeak kasu egiten zion beti bere arrebari.
Joane Martinez 3. zikloa
Amets Arostegi 1.zikloa
Jon Telleria 5 urte
Nora Garcia 5 urte
“Larrozie lez” gazte Joseba Mikel Ugalderen “Ai gure Bermio” izeneko txostenatik hartuta
OSTIRALA UMEEN IPUIN KONTALARIA. 4 urtetik gorako umeentzako (gehienez 50) udal liburutegian, arratsaldeko 18:00etan. Antolatzailea: Bermeoko Udala. SUKALDARITZA TAILERRA Gizarte eta Kultura Etxean, arratsaldeko 17:00 etatik 20:00etara. Izen emotea: apirila 17ra arte (berbeoberba@gmail.com) Antolatzailea: Berbalagun. HITZALDIA:”Botiquin en casa”Mediku baten azalpenakaz, Erroxape Elkartearen lokalean, arratsaldeko 19:00etan Antolatzailea:Erroxape Emakumeen Elkartea. ZAPATUA UDABERRIKO AZOKA:Azokan goizeko 9:00etatik eguerdiko 3:00etara umeentzako tailerrak, arrain dastaketea, bertoko produktuak ,txakolina, sagardoa, kontserbak, gozoak. FAMILIA TAILERRA:Arrantzarako itsasontzi motak ezberdinak ezagutzeko bisita. Itsasontziak eraiki eta jolastu. Doan. Arrantzaaleen museoan, arratsaldeko 5:00etatik 7:00 tara. ESKUBALOIA Urdaibai-Trapaga, Urdaibai-Urduliz. UME ETA GAZTETXOEN DANTZA EKITALDIA. Artza frontoian,arratsaldeko 8:30ean 10 DOMEKA SAN FRANTZISKO HERRI IKASTETXEAREN EGUNA:Ekintzak goizean zehar.