24 aldizkaria

Page 1

24.zenbakia Bermeon, 2010eko ekainaren 4an

AGURRA Kaixo: Gu Aldair Ortiz , Itsasne Uriarte , Maite Velasco eta Aner Iturrizaga gara, ikasturte honetako azken aldizkariaren erredaktoreak. Hemen eskolan egindako lan piloa aurkituko dituzue : entretenigarriak , ipuinak , hitzaldiak … Ia gustatzen zaizuen azken aldizkari hau eta ...

datorren urtera arte!! ERREDAKTOREAK

KOLABORATZAILEAK Iraia Rodríguez Haizea Aranburu Ohiane Albistegui Lehizar Zabaleta Almike Alonso Naiara Pérez Asier de Balenciaga Martiñe Zabala Eider Uribarri Alaitz Zulueta

5 urte 5 urte 1go zikloa 1go zikloa 1go zikloa 2.zikloa 2.zikloa 3.zikloa 3.zikloa 3.zikloa

A U R K I B I D E A

1.-Agurra. 2-3-4.-Txiki-txoko. 5.-Inglesa. 6.-Irteera: Udaletxea. 7- Hitzaldia. 8.-Lumaren kilima. 9.-Entretenigarriak. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.


Haizea Aramburu 5 urteko gela. 2

2


3

Iraia Rodriguez 5 urtekoa


Almike Alonso 1.zikloa

4


Lehizar Zabala 1go zikloa

5

Oihane Albistegi 1go zikloa


Gaur Udaletxea ikustera joan gara. Susanak esan du Udaletxeak 300 urte dituela. Gainera Jon Olondo alkatea izan da ordu erdi. Susana gauzak azaltzen egon da , eta gero alkateari deitu dio egon garen gelara etortzeko . Han elkarteari galderak egin dizkiogu. Gero Berhaz bulegora joan gara eta Maiderrek eta Oierrek paper bat betetu dute bakoitzak euren eskaerekin . Oierrek errolda agiria atera du eta Maiderrek Elkarbizitza agiria . Susanak esan digu Bermeon 17.000 biztanle bizi direla . Xabier alkateak esan digu kexak internetetik bidali ahal direla.

Naiara PĂŠrez 2.zikloa

6


Txinako Harresiak 7.300 metroko luzera du. Kristo aurreko III. mendean eraiki zuten Mongoliako eta Mantxuriako Xiongu nomaden erasoengandik babesteko Txinako inperioa. Harresi hau 7 probintziatik igarotzen da. Hasieran harresia horma txikiz osatuta zegoen baina Qin Shi Enperadoreak horma horiek batu egin zituen. Hura egiteko kareharria , granitoa eta adreiluak erabili zituzten. Qin Dinastiaren erorialdiaren ondoren, Harresiaren garrantzia gutxitzen hasi zen. Han dinastiaren agintera iritsi zenean eraberritu egin zuten harresia eta Gobi basamorturantz zabaldu zuten, gainera, zaintza dorreak jarri zituzten. Ming dinastiakoak izan ziren Harresia gehien handitu zutenak . Turistek bisitatzen duten Harresiaren zatiak egoera onean daude, asko eta asko berritu ziren. Jausita dauden harresiaren harriak umeek jolasteko edota etxeak eraikitzeko erabiltzen dira . Ming dinastian eraikitako harresiaren %30 baino ez dago zutik . Unescok 1.987. urtean gizadiaren ondare izendatu zuen , eta Txinako Harresia babesteko erakundea antolatu zuen. 2.006ko abenduaren 1etik debekatuta dago gauza kaltegarriak egitea harresiari. Uste zahar batek dio , ilargitik ikusten den giza eraikuntza bakarra dela.

7

MartiĂąe Zabala eta Eider Uribarri 3.zikloa


Manuelek zortzi urte zituen. Herri polit batean bizi zen bere amarekin eta aitarekin. Bere ama Marak, denda batean lan egiten zuen. Bere aita Jon militarra zen. Manuel oso pozik zegoen bere familiarekin. Eskola hasi zen eta bera oso pozik zegoen. Udaberriko egun batean bere aita joan egin behar zen misio batera. Orduan berak lagundu egin behar zion bere amari. Egunak pasatu ziren eta ia, ia Papa Noel etortzeko eguna heldu zen. Manuelek kartan ez zuen jolasak eskatu berak bere aita etxera etortzea nahi zuela idatzi zuen. Hurrengo egunean esnatu egin zenean korrika joan zen Gabonetako arbolara. Han, arbolaren azpian, jolas asko aurkitu zituen baina bere aita ez. Urteak pasa eta Manuel hazi egin zen eta oso ona zen lanetan. Bere aitarekin berba egiten zuen telefonoz aste guztietan ea zer nolako nota ateratzen zituen eta lagun asko zituela esateko. Manuelek bere aitaren falta zuen. Horrela hiru urte pasatu ziren . Egun batean Manuel eskolatik triste etorri zen. Bere amak galdetu zion: -Zer pasatzen zaizu? -Nire lagunei aita datozkie bila eskolara eta niri zergatik ez zait etortzen aita? Nik etortzea nahi dut!- erantzun zion Manuelek. Negarrez joan zen bere logelara. Gutxi falta zen Gabonak izateko, beste Gabon batzuk Jon gabe. Urte guztietan bezala Manuelek Papá Noeli karta bat idatzi zion eta betiko gauza berdina eskatu zion: “Mesedez ekarri nire aita, hori bakarrik nahi dut.” Ia, ia Gabonak ailegatu ziren eta Manuelek eta amak arbola jarri zuten, oso polita zen, orain arte ipini zuten politena zen. Gabon gaua heldu zen eta Manuel poz-pozik joan zen ohera gau horretan Papa Noel etorriko zen eta. Esnatu egin zenean korrika joan zen arbolara. Arbolaren azpian ez zegoen jolas bat ere, bakarrik karta gorri bat. Hartu eta ireki egin zuen. Nota batean ipintzen zuen: “Begira ezazu arbolaren atzean. Papa Noel”. Begiratu zuenean hitzik gabe geratu zen. Han zegoen bere aita. Biak besarkatu ziren eta negar egin zuten. Hura zen egunik hoberena eurentzat.

4

Manuel berriz bere aita eta amarekin dago. Orain Manuelek hamaika urte ditu eta pozik bizi da bere gurasoekin eta bere arreba txikia Marianekin.

8


Busca nombres de diez paĂ­ses de Europa en la sopa de letras. Ten en cuenta que pueden estar de izquierda a derecha y de arriba abajo. Alaitz Zulueta 3. zikloa A E O L D X O Z Z O S C I R R S G R E C I A P I X F O E A O P S U E C I A P I E S B S O P F R P S W S N E P C F R A N C I A R W L S A D C T D U X S X U I A X Ă‘ E U U E R C L W P T N R A A G G P G I A B W A D A N G S A Z V V N E V L I S P U F L E F G D H B I A O X A L E M A N I A B A S N O R U E G A T A H S H F

Etxeko andere bat sartzen da harategira zerbait erostera, eta esaten dio saltzaileari: -Baduzu gibelik? -Ez anderea. -Giltzurrunak? -Ez ta anderea. -Eta garunik? -Ez ba anderea, ez. -Baina zer nolako gizona zara zu? 9

Asier De Balenciaga 2. zikloa 7


ALICIA EN EL PAIS DE LAS MARAVILLAS

-AEB. -Abenturak fantasia. -Aktoreak:Mia Wasikowska, Johnny Deep Helena Bonham Carter. -Zuzendaria:Tim Burton

“Gosikiltzen dau”

Gosez gagozanean “gosikiltzen” gauzela dinogu. “Itsosupeteko berbetie”liburuxkatik hartuta.

4.BARIKUA NAZINOARTEKO INGURUMEN ASTEA TXOTXONGILOAK “Erekamari” Rosa Martínez 3-8 urteko umeentzat, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 7:00etan. Antolatzailea : Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila. VI IDI PROBAK. Bizkaiko “El Corte Inglés” eta BBK–ko txapelketentzako puntuagarriak, Mañuko poblalekuan. Antolatzailea: Mañuko Landa Herri Kirol Taldea. Ekainaren 4tik 8ra, biak barne, gaueko 9:00etan , domekan 18:00etan. 5 ZAPATUA NAZIOARTEKO INGURUMEN ASTEA ITSAS IRTEERA. Matxitxako , Akats eta San Juanera itsas hegaztiak behatzeko. Aixerrekuko natur gidarien eskutik. Irteera: Portuzarrean ”Olatua”ren ondoan. Hiru txanda: 9:0010:45,11:00-12:15 , 12:30-14:00 Antolatzailea:Urigintza, Obra eta Ingurumen saila UMEEN ATLETISMO OLINPIADAK L.H.ko ikasleentzat (6-12urte). Krossa, luzera jauzia, altuera jauzia, pisu eta disko jaurtiketa. Burujabetasun Zelaian, goizeko 10:00etatik aurrera . Antolatzailea:Taraska Atletismo Taldea eta Udalaren Kirol Patronatua HIRUGAREN ADINEKOEI OMENALDIA Arratsaldeko 8:00etan meza San Frantzisko elizan , ondoren: luntxa nagusientzat San Frantzisko elizaren atarian . Antolatzailea:Erroxape Emakumeen Elkartea BIDE SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK: Motorren Erakustaldia, Iraulketa Simulagailua, film emanaldia, jokoen zozketa eta opariak. Nestor Basterretxea aretoan eta Lameran, goizeko 11:00tatik aurrera. 6 DOMEKA KIROLARI ATEAK ZABALIK JARDUNALDIA NAZIOARTEKO INGURUMEN ASTEA.Kale antzerkia ”Super–bios en acción” PAI Antzerki taldea, Lameran eguerdiko ordu 1:OOetan

8 10

Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.